2015
|
|
Bata, erdi lotan dagoen bat bezala, hala den ongi zehaztu ezin
|
dugun
gauza bat bezala da; beste hau, ordea, hain ahots garbia da, non ez baita galtzen esaten denaren silaba bat ere. Eta hori adimena eta arima erabat nahasiak eta barreiatuak daudenean gertatzen da, orduan ez bailuke asmatuko arrazoi on bat moldatzen; eta prestaturik aurkitzen ditu esaten dizkioten esaera handiak, bere baitan bildurik egonda ere harrapatuko ez lituzkeenak, eta lehenbiziko hitzetik hasita, diodanez, erabat aldatzen dute.
|
|
12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar
|
dituen
gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
|
|
6 Kontuan izan bedi berezko ahultasuna oso handia dela, batez ere emakumeengan, eta otoitz bide honetan gehiago nabarmentzen da; eta horrela, irudikatzen zaigun edozein gauzatxo ikuskari kontua denik ez dugu pentsatu behar; izan ere, benetan ikuskaria denean, ongi ematen da aditzera. Malenkoniazko zerbait dagoenean, ordea, askoz ere kontu handiagoz ibili behar da; bada, etorri zaizkit niri honelako irudipenekin, eta harri eta zur geratu naiz pentsatuz, nola litekeen ikusten ez
|
duten
gauza bat ikusten dutela uste izatea.
|
|
15 Beraz, uler bedi hemendik arrazoia aske ez uzteko eran lotzen duen guztia, susmagarritzat izan behar dugula eta bide honetatik ez dugula lortuko egundo espirituaren askatasuna; askatasun honek
|
duen
gauzetako bat, gauza guztietan Jainkoa aurkitzea eta haietan pentsamendua erabili ahal izatea da. Gainerakoa, espirituaren lotura da eta, gorputzean egiten duen kalteaz gainera, lotu egiten du arima, ez hazteko; bide batean zehar doazela, tranpa batean edo ataka gaiztoan sartzea bezala da, ezin baitute handik aurrera egin; horrela gertatzen zaio, neurri batean arimari, aurrera egin ahal izateko ez baitu ibili beharra izango soilik, baita hegan egin beharra ere; edota Jainkoagan murgildurik daudela diotenean eta dirudienean eta, liluraldian egonik, ezer egiterik ez dutenean, eta jostatzean erremediorik izaten ez denean, askotan gertatzen denez.
|
|
22 Beharrezkoa da, haiek nahigabez egon nahiz ez, amore ematen ez aritzea, eta kontura daitezela horrela igaro dutela beti; eta Erregela eta Konstituzioak betearazteko ematen diotela batez ere ofizioa eta ez bere buruz ipintzeko nahiz kentzeko, eta izango dela nork begiratu eta kontuak eskatu prelatuari. Prelatuak ikustea nahi ez
|
lukeen
gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. Eta horrela, berarekin tratatzen diren gauzetan konfiantza eta egia badaude, prelatuak ohartarazi behar du, eta ez badaude, kargu hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
|
|
8 Urak duen beste berezitasun bat, asetzea eta egarria kentzea da. Izan ere, nik uste dut, egarria, benetan behar
|
dugun
gauza baten desira dela; gauza hori erabat falta bazaigu, egarriak hil egiten gaitu. Gauza bitxia da erabat falta izanez gero hil egiten gaituela, eta gehiegi izanez gero bizia kentzen digula, itota hiltzen diren askorengan ikusten denez.
|