2011
|
|
Munduko buruzagi nagusiak Pittsburgheko eta Seulgo goi bileretako konpromisoetara itzultzea nahi dute, «kalitate oneko enpleguak ekonomiaren suspertzearen erdigunean jartzeko». OCDEko eta OITko arduradunek uste dute agintariek ezin
|
dutela
ez ikusiarena egin «krisiaren giza aurpegiaren aurrean».Herrialdeen arteko elkarlana beharrezkoa dela diote, baina bakoitzak lehentasun propioak izan behar dituela, ekonomiaren sendotasunaren arabera.Gizarte laguntzak ahaztu gabe. OCDEk eta OITk azterketan nabarmendu dute gizarte babesa eraginkorra izan dela, ez bakarrik pobrezia gutxitzeko, baita hazkunde ekonomiko «ez baztertzailea eta iraunkorra» bultzatzeko ere.
|
2013
|
|
Espainiako Gobernua egin du horren erantzule, eta hari leporatu dio gatazka konpontzeko zabaldutako aukera «indarrez» zapuztea, «Espainiako eskuinaren mendeku gosea asetzeko». Era berean, euskal instituzio nagusietako ordezkariei hitz egin die Sortukoak, «egun euskal herritar batzuen aurka egiten ari diren eskubide urraketa basatia ezagututa ezin
|
dutelako
ez ikusiarena egin». Preso diren herritarren eskubideak errespetatzeko zer egiteko prest dauden galdetu die Iñigo Urkulluri eta Yolanda Barcinari, EAEko eta Nafarroako lehendakariei.
|
2016
|
|
Grabaketa saioak urtarrilaren 16tik aurrera izan ziren, eta publikoak ikusi eta entzuteko moduan egin zituen. «Arte galeria bateko erakusketa ikustea bezala izatea nahi dut, eta espero dut publikoak esperimentatu ahal izango duela grabaketa prozesua».Esperimentatu bai, baina publikoak ezin izan zuen Harveyrekin eta musikariekin ez hitz egin ez beste inolako hartuemanik izan, haiek ez
|
baitzituzten
ez ikusi ezta entzuten ere, grabaketa estudioa biltzen zuen kaxa gardena baitzen kanpotik barrura, eta opakoa barrutik kanpora. Bertaraturikoek 15 libera (19 euro inguru) ordaindu behar izan zituzten, gehienez 45 minutuko sesioak entzuteko.
|
2018
|
|
Euskal Herrian jokoa eta apustua errotutako ohitura izanagatik ere, batez ere herri kiroletan, erakunde publikook ezin
|
dugu
ez ikusiarena egin horrek sor ditzakeen arazoen aurrean, eta, ondorioz, horien prebentzioan egin behar dugu lan.Udalok egiten ditugun tokiko planek eboluzio bat izan dute. Hernaniko Udalaren kasuan, orain arte egindako planak droga menpekotasunen prebentziorakoak ziren, eta osatu den berriena, ordea, Menpekotasunen Prebentziorako Plana da.
|
2020
|
|
«Auzi honetan Jaurlaritzak eta Arantxa Tapia sailburuak egin duten gauza bakarra izan da kaleratzeak babestea. Espainiak eskuduntza batzuk ditu, eta Industria Ministerioa PSOEk du, baina ezin da ahaztu Euskal Herrian gaudela, eta eskuduntzak hemen ere badaudela; Jaurlaritzak ezin
|
du
ez ikusiarena egin».
|
2023
|
|
Eragiten du, eta ezin
|
dugu
ez ikusiarena egin. Gainera, ulertu behar dugu jende guztia ez dagoela arte eszenikoei lotuta, daukan adina daukala ere.
|