Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2015
‎2 Oso gaizki ikusia nintzen neuremonasterio osoan, monasterio itxiagoa egin nahi nuelako. Hori beraientzat iraina zela zioten, han bertan ere Jainkoa zerbitzatu ezinik ez zegoela, beste batzuk ni baino hobeak zirela-eta; ez nuela etxea maite, hobe izango zela beste baterako barik bertarako errenta lortzea. Batzuek kartzelan sar nintzatela zioten; beste batzuk, oso gutxi, nire alde bihurtzen ziren.
‎Eta horrela, erabaki sendoa hartu zuen; eta goiz batean bere ahizpa eta bera beren amarekin hona etorriz, monasterio barruan sartzea gertatu zitzaien; ez zitzaien burutik pasatzen, ordea, hark egin zuena egingo zuenik. Bere burua barruan ikusi zuenean, inork ezin zuen etxetik bota. Utz diezaioten halako negarrak eginik eta hitzak esanik, guztiak harri eta zur zeuden.
‎Hari erraz egin zitzaion eta bilatuko zuela esan zidan. Gero, beste egun batean goizean, Jesusen Lagundian mezatan nengoela, hitz egitera etorri zitzaidan eta bazuela etxea esan zidan, eta han zekartzala giltzak; hurbil zegoela eta joateko ikustera; hala egin genuen; eta hain ederra izanik, ia urtebete egon ginen bertan.
‎Bigarrena, ia ez zutelako ezer bizitzeko, eta herria mila biztanletik pixka bat gorakoa izanik, limosnaz bizi izateko laguntza txikia zen; udala haiek mantentzeko prest agertu bazen ere, ez zirudien gauza iraunkorra izango zenik. Hirugarrena, ez zutelako etxerik. Laugarrena, gainerako monasterioetatik urruti zegoelako.
‎Argi ikusten dut nik, haiekin harremana izan eta beraien santutasuna ikusi ondoren, haien otoitz eta malkoek irabazi zutela Ordenak haiek onartzea. Eta horrela, askoz ere altxor handiagotzat izan dut Ordenan halako arimak egotea, errenta handiak dituztenak egotea baino, eta uste dut etxea oso aurrera joango dela.
‎6 Gero, goizean, gure Ordenako priorea aita Antonio etorri zen hara, eta esan zuen erosteko hitzemanda zuen etxea nahikoa zela eta atari bat zuela eta han eliza txiki bat egin zitekeela, zenbait oihalez apaindurik. Horretan geratu ginen; niri, behintzat, oso ongi iruditu zitzaidan, albait lasterren egitea komeni baitzitzaigun, geure monasterioetatik kanpo geundelako, eta baita kontrakotasunen bat izango ote zen beldur nintzelako ere, lehenengo fundazioan eskarmentua harturik bainengoen.
‎Euskaraz ere hitz horrek bi adiera horiek, behintzat, baditu. Pixka bat lehenago, ez zuela etxerik esan du, ezta zurikorik ere erosi ahal izateko. Blanca dio berak.
‎15 Sevillara iristean aita frai Marianok guretzat errentan harturik zuen etxe batera, aurrez esanda baitzegoen, nik uste nuen guztia eginda zegoela; izan ere,, diodanez. Artzapezpikuak asko laguntzen zien fraide oinutsei eta niri neuri ere idatzi zidan zenbaitetan maitasun handia erakutsiz.
‎4 Behin otoitzean nintzela, Jainkoari etxea eman diezaiela eskatzen, beraren emazteak eta berari poz emateko hain desira bizia zutenak baitziren, hau esan zidan: entzun dizuet; utzi neure kontu.Ni poz pozik geratu nintzen eta baneukala iruditu zitzaidan, eta hala izan zen, eta Haren Maiestateak gorde gintuen leku onean zelako denen gustukoa zen bat erostetik; zaharra zen eta txarrena zen lekuak bakarrik orain duten etxeak baino pixka bat gutxiago balio zuela; eta ordurako tratua egina zegoen, eskriturak soilik falta zirela; ni ez nengoen batere pozik. Uste nuen hau ez zetorrela bat otoitzean aditu nuen azken hitzarekin; izan ere, hitz hura, nire irudiko, etxe ona emango zitzaigulako seinalea zen; eta kontua da salgai zuenak berak, salmenta hartan diru asko irabazi arren, eragozpenak jarri zituela eskriturak egiteko hartan geratu zenean; eta, bidegabekorik egin gabe, irten ginen tratutik; gure Jaunaren mesede handia izan zen.
‎Haren Maiestateak nahi beza honek aurrera eraman ditzala, etxe ona izatea edo ez, gorabehera gutxikoa baita; alderantziz, atsegin handia da geure buruak handik kanporatuak izateko arriskua dugun etxean ikustea, munduko Jaunak ez zuela etxe bat ere izan gogora ekarriz. Geurea ez dugun etxean egote hau, fundazio hauetan ikusten denez, behin baino gehiagotan gertatu zaigu; eta egia da ez dudala ikusi sekula ere mojarik nahigabez horregatik. Jainkozko Maiestateak nahi beza ez dakizkigula falta izan betiko bizilekuak, bere mugagabeko ontasun eta errukiagatik.
‎43 Nik, hainbeste luzatzen zela ikusirik, Palentziako gotzainari idatzi nion, Artzapezpikuari idatz ziezaiola erregu eginez; gotzaina oso gozakaitz zegoen harekin; izan ere, gurekin egiten zuen guztia, bere gauzatzat hartzen zuen; eta gu harritzen gintuena zen, Artzapezpikuak ez zuela uste inori ezertan gaitz egiten zionik. Nik eskatu nion berriro idatz ziezaiola, esanez, bagenuela etxea eta berak nahi zuen dena egiten zela; halako batean amaitzeko. Harentzat gutun irekia bidali zidan, haren eskuetara iritsiz gero, dena alferrik galduko genuela pentsatzeko modukoa; eta horrela, Manso doktoreak, nire aitor entzule eta aholkularia zenak, ez zuen nahi izan gutuna hari ematerik; izan ere, oso kontuz idatzia izan bazen ere, egia batzuk esaten zituen, Artzapezpikuaren izaera kontuan harturik, hura haserre bizian jartzeko aski zirenak; dagoeneko ere haserre zegoen esan zizkion gauza batzuengatik, eta adiskide minak ziren.
‎Salamancara itzul dadila eskatzen dio, eskuratu nahi zuen etxearen hitzarmena sinatzeko.
‎Aintza guztia hain ongi egin duen Jaunari. Haren Maiestateak gorde ditzala berauek urte askoan eta egin diezaiotela etxea hain Errege handiari, nik Haren Maiestateagandik inoiz amairik izango ez duen etxeaz ordainduko duela itxaroten baitut.
‎Nik diotsot berorren aitatasunari, harri eta zur geratu naizela herri honetakoen bertuteaz. Hainbeste limosna egiten dituzte, eta janaritako soilik gastatzen bada (elizaren kostua handia baita), uste dut, berorren aitatasunak duen etxe onenetako bat izango dela. Altuera handiko galeria batzuk kendurik klaustroa argi geratuko dela diote.
‎Nik uste dut, neurri batean gotzainari poz ematen diotela ikusten dutelako dela, hura hemen oso maitatua baita eta asko laguntzen baitigu. Gauzak nola doazen ikusirik, uste dut guk ditugun etxe onen artekoa izango dela.
‎Eta begira bedi, elizara hura ixtera ere ez irteteko motu propioa bete beharra dagoen. Hori beteko da eroso gertatzen denean, gauzarik ziurrena delako, Aita Santuak aginduko ez balu ere; hala ere, egoki litzateke orain zehazturik geratzea; eta egin ezin denean etxea hasieretan dagoelako, zer egin behar den; eta uste dut etxe guztietan egingo dela, besterik ezin dela egin konturatzen direnean. Ez dezatela hau zehaztu gabe utz, mesedez.
‎Etxe sartzea egiteko ez daitezela aukeratzen ari, ez baitute dirurik. Berehala egiten du Jainkoak, eta Salamancan urrea balio dute etxeek, ez baitakigu nola konpondu mojentzat aurkitzeko. Sinets diezadala horretan, eskarmentua baitut; diodanez, Jainkoak dena eramaten duela bide onetik.
‎6 Argi ibil daitezela, mesedez, ezerez dena asko dela uste duena etxean dagoelako. Eta esan biezadate nola dagoen moja gaixo hori, eta nola dagoen Cuevasko aita priorea.
‎Beldur da A. Graciáni gerta dakiokeenaz. Malagónen egoera txarrean dute etxea. Sugandila baten istorioa.
‎7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi egiten ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman ditzan saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere ez zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin.
‎Biziki poztu naiz berarekin. Oso gogoan izan dut zein merke duten etxea. Jainkoak nahi beza ezer falta ez izatea.
‎Hemengo bisitariak baimen eta eskumen ugari eman dizkie aita hauei eta haien arabera eskatu ere; beraz, berorren jauntasunak begiratzen badu zer eskumen duten, hainbesteko errurik ez dutela ohartuko da; eta horrela diote, berak erregu eta erregu egin badie ere? frai Gaspar ez dutela egundo onartu nahi izan, ezta harekin adiskidetasunik izan ere; eta beste batzuekin ere gauza bera, Ordenarako hartua zuten etxea beraiek utzi baitzuten. Eta horrela, hainbat gauza esaten dituzte beraien zuribiderako; beraz, hortik ikusten dut ez direla aritu maleziaz.
‎Ama priore ordearen gaixotasuna. Sevillako moja karmeldar oinutsek nahi zuten etxe berria. Beraren neba Lorenzoren gastuak.
‎[3] Jainkoak ordain diezaiola berari guztioi egin digun mesedea, aske geratzean berorren aitatasunarekin harremana izateko. Asko erregutzen diot Jaunari beraren alde eta gainerako guztiek ere bai; hainbeste mesede egin dizkiguna ezagutzeko gogoa dut; Luis Manrique jaunaren eta bien artean, hor monasterio bat fundatzeko artzapezpikuagandik baimena lortzeko, plana gauzatu ahal balitz, fundazio honetara joaterakoan fundatuko nuke laster batean, eginik egon arte inor ez konturatzeko eran, dagoeneko badudalako etxea nork eman. Eta artzapezpikuak errentaduna nahi badu, badaki berorren aitatasunak berehala sartuko direla Luis Guillamasen alabak, urtero laurehun milako errenta dutenak, eta hamahiru mojarentzat nahiko da; aita bikarioak berehala emango dit baimena.
‎Baina jakin beza, kontu handia izan dutela Jainkoari berorien alde erregutzeko eta nahigabe handiaz egon direla. Nik Jaunak egin duena eta dagoeneko konpondurik dagoela esan diedanean, biziki poztu dira; baina hainbeste otoitz izan dira-eta, uste dut etxe horretan Jauna berriro zerbitzatzen hasi behar dutela, beti on egiten baitu.
‎5 Idatz biezat berorren agurgarritasunak, dagoeneko ordaindua duen etxe hori, eta dirurik geratzen zaion, eta etxe berrira aldatzeko presaz ari diren. Aditzera eman biezat guztia, Cuevasko aita prioreak idazten baitit gai horretaz.
‎1 Bata eta bestea gabe geratuko dira, berorren agurgarritasunak dioenez. Errentan jartzea ez da komeni; nahitaez erosi behar dutelako etxea, ona nahiz txarra. Eta ez dakit zergatik, baina Monroy ko etxeren tratua ez ixtearen damurik ezin izan dezaket, bertan hilko zirela iruditzen baitzait.
‎Ni ahaleginduko naiz ordain daitezen, hor ordaintzeko modurik ez badute. Egunetik egunera maiteago dut etxe hori; ez dakit zergatik izango den.
‎Gure Jaunak ordain biezaio berorri izan duen ardura eta gorde biezat, amen. Diruena Valladolideko ama priorearen eskuetan utz dezake, oso ongi egingo baitu, merkatari bat baitu etxe hartako eta nire adiskide handia eta kristau ona.
‎Eskumikuari dagokionez, Graciánek Gortetik Marianori oraintsu idatzi zionez, hau da: aita probintzialak, frai Anjelek, esan ziola ezin zuela etxean eduki, eskumikatua baitzen, eta bere aitaren etxera joan zela; eta, nuntzioak jakin zuenean, dei egin ziola frai Anjeli eta gogor kargu hartu, eta iraindua dela, han beraren aginduz egonik, eskumikaturik daudela esatea, eta halakorik esan dezana zigortua izango dela; eta berehala monasteriora joan zen, eta han dago, eta Gortean predikatzen du.
‎Izan ere, berorren jauntasunak latinez bidali zidan azkenekoan, bisitariak etorri ondoren, baimena ematen du eta alde guztietan funda nezakeela esaten. Eta horrela ulertzen dute adituek, berorren jauntasunak ez baitu etxerik, erresumarik seinalatzen, ezta ez da esaten alde batean soilik fundatzea, alde guztietan baizik. Eta gainera, aginduaz dator; ahal dudan baino gehiago egitera behartzera eragin dit horrek, zahartua eta nekatua bainago; Gizakundeko monasterioan izan nuen nekea ere ezereztzat dut.
‎3 Nik, halako presa artean, ez dakit nola idatzi ahal izan dudan hau, hainbat abisu bidali behar baititut etxe horietara; eta horregatik, Jainkoari nire alde eskatzeko baino besterik ez. Ez nago egon ohi naizen baino okerrago, neke eta lanak niretzat osasun eta sendagarria baitira.
‎Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak. Esan biezaio aita Nicolaori, idatz diezaiola aita prioreari eta gero ez diezaiola utz horretaz hitz egiten, nahiko erru izan behar du eta; eta uste dut etxe hari motiborik gabe egozten diotela txarra delako fama. Txarragoa izango da putzuko ura duten lekuan, beraiek diotenez, eta ez du izango horrek duen ikuspegia, mojentzat atsegin handi handia baita eta inguru horretan dagoenik hoberena; hemen inbidia handia diete.
‎Goraintzi asko ematen dizkio berorri, eta nik idazten diodalako ez dio egiten berak. Jainkoa gorestekoa da zer duen etxe honek eta duen talentua.
‎Egiaz, ez diezadala eman inoiz halako atseginik. pertsona onen behar handiagoa duen etxerik ez dago Toledo baino. Hango prioreak laster amaitzen du, baina ez dut uste besterik izango den harako hura baino hoberik; nahiko gaixo badago ere, arduratsua da, eta, katuen?
‎6 Bizkor ibili bedi, ahizpak duenarekin eta bildu ahal duenarekin etxekoei ordaintzen, korrituetan hainbeste ordaindu beharrik ez izateko, hori gogorra baita, eta nahi ez badute ere?
‎Teresak uste du etxean ez dagoela ama priorearen ordezko izateko pertsona egokirik, eta urrutitik ekarri dela. Ana Gizakundeko (Tapia) du bere gogokoa:
‎5 Ni ez naiz izango luzaro Ávilan, ezin dudalako geratu Salamancara joan gabe, eta hara idatz diezadake berorren agurgarritasunak; hala ere, Madrilekoa egiten bada, horren esperantzaz bainabil?, nahiago nuke etxe horretatik hurbilago dagoelako. Eskatu berorren agurgarritasunak Jainkoari.
‎Teresak Salamancako komunitatearentzat erosi nahi zituen etxe batzuen jabea zen.
‎Jesulagunek interesik balute etxe hartan, ez lukeela hartuko esan nahi du.
‎2 Etxea ona zela esan zuen artzapezpikuak eta kontentatu zen; baina gu guztion susmoa da, ez duela orain arte egin duen baino gehiago egingo, eta, beraz, nuntzioaren baimena izan nahi nuke etxean meza eman ahal izateko; horrekin atzerapen hauei ongi aurre egiteko eran izango ginateke. Eta horrela, honekin batera doan gutun bat idazten diot dukesari, gomendiozko gutun bat eman diezagun.
‎36 Oso nekagarria da prelatuarentzat hemen doazen bezalako hainbeste txikikeriari erreparatzea, baina askoz ere nekagarriago egingo zaio halako onurarik eza ikustea, hau egiten ez bada; izan ere, esana dudanez, santuenak badira ere, beharrezkoa da. Eta guztietan behinena, hasieran esan nuenez, emakumezkoen gobernurako da kontura daitezela buru bat dutela, munduko gauzengatik mugituko ez dena, baizik eta erlijiokoa dena beteko eta betearaziko duena eta kontrakoa zigortuko duena eta ikus dezatela honen berariazko ardura duela etxe bakoitzean, eta ez duela urteroko bisita soilik egin behar, baita egunero egiten dutena jakin ere. Honekin, perfekzioa lehenago joango da gehituz gutxituz baino, emakumeak, gehienetan, ohoretsuak eta lotsazkoak direlako.
‎3 Barruan Sakramentu guztiz Santua edukitzeko korua duten etxeetan, eta kapilauak, edota eliza txukuntzeko erosotasuna dutenetan, ez bedi elizarako sarbiderik izan. Hau ez duten eta nahitaez behar duten tokietan, prioreak eduki beza giltza eta ez beza ireki bi ahizpa batera joan gabe eta behar beharrezkoa ez bada.
‎Eta irauten duen honelako edozein gauzatan, edo taldetxoak, edo gehiago izan nahia, edota ohore pitin bat (badirudi odola ur bihurtzen zaidala, hau idazten dudanean, noizbait halakorik gerta daitekeela pentsatzean, monasterioetako gaitzik larriena dela ikusten baitut), zuen artean bada, galdutzat eman ditzakezue zeuen buruak. Pentsa ezazue eta sinets, etxetik kanpora bidali duzuela zeuen senarra eta harentzat beste ostatu bat bilatzera joan dutela, berea zuen etxetik bidali baitute. Dei egiozue Haren Maiestateari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia