Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Nork erranen zuen, jaun André, ezen zure hitz haiek, erdi txantxetan erranak, bete eginen zirela, eta zuregatik skribatzen ari naizela, hain zuzen ere, liburu hau, finean...! Bai, egia da ezen munduak ez duela deus ere jakinen, nola nahi baitzuen Axularrek, zeren irakurle bakarra izanen zaitudan, baina, halarik ere, gogoan ditut osaba Joanikoten hitz haiek, Inkisizionearen ediktu baten ondotik erran zizkidanak, zeinak guztiz neureak egiten baititut mementu honetan: " Bai, mundu zabala baino zabalagoa duk gure mundu tipi hau, Joanes, zeren gaur ere ikusi baituk zein hertsia den mundu zabal delakoa..." Halakoxea baita zuri lotzen nauen mundua ere, jaun André...
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horrelako naha... Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan.
‎Eta, nola ura, irakiten duenean, lehertzen den mila burbuiletan, zeinak egin orduko desegiten diren bertze mila burbuila sortzeko, hala lehertzen eta berritzen zitzaizkidan neuri galderak burmuinetan. Eta aitak, bere aldetik, ez zuen deus ere erraiten egoera haren aitzinean. Eta amak irri egiten zidan, baina irri hark ez zuen nehongo kezkarik edo buruhausterik gordetzen eta bai adierazten sosegua eta bozkariorako deia eta gonbita, irri hartarik ezkutuko garaiti batez mintzo balitzait bezala.
‎Zezena geldi zegoen, hilik; toreatzailea, berriz, jaiki egin zen eta, jaikitzean, ohartu nintzen ezen beso bular ingurua odoletan zuela. Hurbildu zitzaizkion peoiak; jaitsi zen Villagrandeko dukearen medikua tribunatik; jaitsi zen, harekin batean, kalonje jaun don Claudio... baina toreatzaileak ezetz erraiten zien guztiei, ez zuela deus ere, eta dukeari bi hitz erran nahi zizkiola. Eta, ongi zuèn besoa morroi baten lepo inguruan ipintzen zuela, tribunarantz abiatu zen, haren laguntzarekin.
‎Osaba Joanikoten erretolika hartan oroitzen dut nola guztiok hari beha geunden, eta nola amak, Ubarneko damaren eta Pedro Huiziren aipuak aditu bezain fite, begiak beheititu zituen, hautu hura atsegin ez balu bezala, baina, halarik ere, isilik egon zen, bazekielako, beharbada, ezen, auzi haren alderakotzat, ez zuela deus ere egiterik, bere senarra ere guztiz bertze iritzi batekoa izan zitekeelako. Eta, baldin amak erraiten ari natzaizuna pentsatu bazuen, ez zebilen nehola ere oker, zeren eta aitak, osabak akabatu orduko, erran baitzuen:
‎Izan ere, erran berri dizut ezen, gogoratzen dudan neurrian, sentitzen zuena erraiten zuela aitona Nikolasek eta erraiten zuena sentitzen: ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela etxeko iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
‎nor ote jakintsuagoak, indiar ustez inorant haiek, skribatzen eta irakurtzen ere ez zekitenak eta bizitzeko deus guti behar zutenak, edo harat joan ziren konkistatzaileak, skribatzen eta irakurtzen jakin zezaketenak, baina deusekin asetzen ez zirenak? Nihil necesse sapienti est, erraiten zuen Senekak, eta baldin egia bada ezen jakintsuak ez duela deus ere behar, orduan, jakintsuagoak ziren indiar haiek konkistatzaileak baino, eta jakintsuagoa zen, halaber, don Fran tzisko bertze anitz jende baino, zeren eta honek ere deus guti behar baitzuen bizitzeko. Eta, baldin egia bada ezen jakintsuak bere burua ezjakintzat duela, nola erraiten baitzuen Publilio Siriarrak —Non pote non sapere qui se stultum intelligit—, jakintsua zen orduan don Frantzisko, zeren ikasleak baino gutiago dakiela aitortzen duen irakaslea, nola aitortu baitzuen berak, kontatuko dizut noiz, ez baitzitekeen bertzerik izan.
‎Erran dizut bertze nonbait ezen amak mosaiko baten antzera ulertzen zuela bizitza, eta nahi izaiten zuela pieza bakoitza bere tokian: ordea, Pagabasoko leizeaz mintzatzen ginenean, ez zuen deus ere erraiten, ez baleki bezala pieza hura non pausa, eta gai hura, orotarat, laket ez balu bezala... eta, hartaz beldur ez zen arren, beldur balitz bezala, halarik ere, finean. Eta orduan ere ezin laburrago ihardetsi zion aita jesuitari:
‎—Horrek ez du deus ere erakusten, Joanes, zeren eta deabruak ez baititu izutzen deabruak harturik daudenak, eta zure osaba hori...
‎Edo, beharbada, bai. Izan ere, ez dut deus ere ekarri, baina, nola ibiliaren ibiliaz ikasi baitut ezen gizonaren deuseza dela gizonaren aberastasunik handiena, hala, neure deusez horretan bizi nahi nuke etxeko elizattoan, amaren eta haren zerbitzariaren ondoan, mundutik bereizirik, Jainkoari beha...
‎Eta galdegite hura zen ene egoerari buruzkoa, zeren jakin nahi baitzuen zer egiten nuen nik Indietan eta zertarat etorri nintzen. Eta orduan asmatu nuen nola Nafarroan nengoela Antonio Ibarbia zeritzan kapitain ohi bat ezagutu nuen, El Doradoko mapa bat zuena, eta hargatik etorri nintzela harekin Indietarat, eta hargatik egin genuela Gorukik eta biok iragan berri genuèn oihan hartan barrena, baina ez genuela deus ere aurkitu ez irabazi... eta, are okerrago, zeren, batetik, kapitain ohia eritu eta sukar izugarri baten ondorez hil baitzen, eta zeren baitzirudien, bertzetik, ezen oihanean galdu ginela Santo Tomáserat itzultze asmotan ginenean, nahiz eta azkenean zorte apur bat ere izan genuen... edo zorte handia, hobeki, ez baitzen ahuntzaren gauerdiko eztula paraje haietan fama oneko bertze nafar bat ...
‎Nik ez dizut erraiten ezen batzuetan metafora batzuk beharrezkoak ez direla, baina, erabiltzekotan ere, sinpleak eta xumeak izan lukete... eta ezinbertzean erabili beharrekoak. Oraintxe bertan erabili duzu arimaren gau iluna, eta horren aurka ez dut deus ere, baina eguzkiak euri dagi.... Horiek malabarismo filologikoak dituzu, bertzerik ez, burugabekeriak!
‎Eta kontu egizu, bertzalde, ezen, enegatik izan ez balitz, galeretarat kondenatuko zutela... eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela, nola izan ohi baita ohitura eta usantza halakoetan; eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat... Ez kexatu, ez, zeren, Ofizio Saindua orain dela urte batzuetakoa izan balitz, ene zerbitzuek ez baitzuten deusetarako ere balio izanen, eta erre eta xispilduko zuten hura goiti beheiti.
‎Eta, ikusirik ezen osabak ez zuela deus ere egiten, erran nion:
‎Gero, betazaletan berunezko bi tximeleta haiek pausatu zitzaizkidan, eta, handik aitzina, ez dut gehiegi oroitzen, zeren iparra galtzerat zihoan untzi baten barrenean sentitu bainuen neure burua... Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon hartarik ez baitut deus ere oroitzen... harik eta burrunbots izugarri batek iratzarri ninduen arte. Hatsarrean ihortziria iduritu zitzaidan, baina ez zen, ez, ihortziria.
‎Hiru espainiarrek ez zekiten frantsesez, eta ez zuten deus ere ulertzen, baina ikusi zutenean ezen jantzien bila gindoazela, berehala elkartu zitzaizkigun eginkizun ezin beharrezkoago haietarat. Eta, arestian biluzik geundenok eta norat behatu ere ez genekienok, irri zabal bat egin genion elkarri, janztekoak jantzi bezain sarri duintasun galdua berreskuratu izan bagenu bezala.
2001
‎Ez duzu deus ere zure inguruan haize zuria baizik, eta ez duzu nora zoazen jakingo. Elur orratzek itzelezko mina eginen dizute, eta haize izoztuak arnasa ostuko dizu, eta zuritasunak ikusmena kenduko dizu.
2003
‎Eta nik sumatu egin dudala zure falta hori. Inork ez du deus ere esan, baina nik badakit denok konturatu garela.
2004
‎totalitarismoa. Erne, beraz, zuk diozuna gertatzekotan, izan ere, delako gehiengo horren jokamoldeak ez bailuke deusik ere izango gizalegearen demokraziatik, mendekoen nazio duintasuna itotzeko eta birrintzeko ideologia praktikoaren aurrez aurre egongo ginatekeenez gero. Hona paradoxa, ikusitakoak ikusi ondoren:
2007
‎Herrian badira hamaika bikote lardaskan aritu eta berehala hausten direnak, eta hortxe jarraitzen dute lasai lasai, kaixo motel! Gurea serioa izanik, ez dugu deus ere ezkutatzeko.
‎Gustatu egin zait eta kito. Nik ezin dut deus ere egin horren aurka.
‎Nik esplikatu beharrekoak esplikatu ditut. Hortik aurrera nik ezin dut deus ere egin.
‎Lehen asaltoko KOa, ordea, ez nuen espero. Eta badakit, nahiz eta berriz zutitu, zure kolpe klase horren aurka ez dudala deus ere egiterik. Kolpe mota guztiak jasateko prest nengoela uste nuen, baina, ez.
‎–Et, et, et, ikasle txarra izateak ez du deus ere ikustekorik pertsonaren izaerarekin, Iraitz. Zu ez zara ikasle fina, hori zeuk ere badakizu.
‎–Ikusten duzu, baina ez duzu deus ere egiten egoerak onera egin dezan.
‎Badakit bat batean izan dela, eta zer? Nik ezin dut deus ere egin sentimenduen aurka. Edo zuk kontrolatzen al dituzu zeure sentimenduak?
‎Zuk norbait ikusi, gustatu eta maite egiten duzu. Nik ez dut deus ere jakin beharrik Josu maitatzeko. Nolakoa den gustatzen zait, eta horrekin aski dut.
2009
‎Gero, baina, senarrak ez zuen deus ere egin Regina Aldasororen mugimenduak eragozteko, arestian ate joka izan zituèn pentsamendu berekoiei esan izan balie bezala: –Lagunak:
‎Gero, baina, senarrak ez zuen deus ere egin Regina Aldasororen mugimenduak eragozteko, arestian ate joka izan zituèn pentsamendu berekoiei esan izan balie bezala: " Lagunak:
2010
‎–Ba, nik baino gehiago baldin badaki, hari galdetu diozu horretaz. Nik ez dut deus ere esateko.
‎Eta afaldutakoan, ama Lukaxekin lotara, eta aita nirekin. Batzuetan ez zuen deus ere afaltzen eta oso usain txarra ekartzen zuen. Nik orduan ez nekien zer izan zitekeen.
2011
‎Galdera aita zuriari egin zioten arren, honek ez zuen deusik ere erran ordura artean; aita zuriak, baina, guztia ikusten zuen: ikusten zuen, hasteko, egia erran behar zuela, baina ikusten zuen, halaber, zure alde ere atera behar zuela, Satur.
‎–Ez duzu deus ere hautsia, Donaciana. Kolpea bai, handia duzu, eta ukondo horretan ubelune handia eginen zaizu.
‎Jendeaz lastima sentitzen. Haurrek ez zuten deus ere esaten, agureak esaeraren batekin ordaintzen zuen beti dirua:
‎Ez da mutila bere gurariak eta prebentzioak argitzen entseatu, ez da neska gauari buruz mintzatu, ez dute deus ere esan ia ezertaz, eta elkarren izenak ezagutu ere gabe itzuli dira kalera.
‎Fraide gaixo batek zirriborraturiko paperok ez dute deus ere balio, badakit. Monasterioren batean geratuko dira beharbada, liburuen ganbaran, hautsaren eta sitsen mende, egunen batean gauza zaharrak suntsitzeagatik patuak igorri ohi dituen sute edo uholde horietako batek ezaba ditzan arte.
‎Ez duzu deus ere zure inguruan haize zuria baizik, eta ez duzu nora zoazen jakingo. Elur orratzek itzelezko mina eginen dizute, eta haize izoztuak arnasa ostuko dizu, eta zuritasunak ikusmena kenduko dizu.
2013
‎–Hogeita hamar urteko alabak bere mutilari musu emateagatik zer esango dit, ba? Eta zuk ere ez duzu deus ere esateko. Ez da lehenengo aldia izango eta.
2014
‎Mikel Strogoffek, beste egoera batean ahalegin hutsa izan arren, podaroshna poliziaburuaren bulegoetan aurkeztea pentsatu zuen. Dekretua ez zegokion berari, debekuari aurre hartu baitzioten podaroshna horren bitartez, baina ziurtatu nahi zuen deusek ere ez ziola hiritik irtetea eragotziko.
2015
‎nire kontra estuturik ez duket deus ere.
‎Bere burua libre senti zezakeen, baina ordurako ez zuen deus ere sentitzen oinetan, eta, burutik hotzaren oinazea uxatzeko, egoera kokatzeari ekin zion; behingoan amaitu zuen, aitagure batean hain xuxen. Ez zeukan etxerik, ez lagunik, ez dirurik.
‎–N nik ez dut deus ere, Hilde anderea...
2016
‎Inork ez dio deitu zorra kitatzeko. Edmanek berak ongi asko daki inork ez duela deus ere berririk, zeren, bestela, agudo asko hurbilduko baitzitzaion gelara erraldoiarekin eta labana aho hotz harekin.
2017
‎–Mikelek irri egin zuen berriro bere ateraldiarekin. Bertzeek ez zutela deus ere proposatzen ikusirik, bertze aukera bat eman zuen?. Eta, Felix Seisdedos abokatua tanteatzen badugu?
‎Osaba jangelara itzuli zelarik, aldiz, irriz karkailaka aurkitu zituen Mirta eta Lurra. Ez zuen deus ere galdetu baina irri haiek bere kontura zirela susmatu zuen. Otarrainaren ondotik, Mirtak maisuki prestaturiko mango flana hartu zuten.
2018
‎Merkataritza eskola batean ikastera joan omen zen Parisa; egia dio azkenean, hots, ez zuela deus ere egin eta aitak moztu egin ziola hornimendua, itzultzeko txartela bidali ziola eta Frantzia utzi beharrean aurkitu zuela bere burua. Itzulera hura, horixe da bere tragedia.
‎Beste zerbait ere ikusten du, badaki heldua dela zalantzarik gabe unea eta ez duela handik aurrera ihes egiterik izango bere buruarekin dituen halako betebehar batzuetatik. Eta amak ez duela deus ere jakin behar, ezta nebek ere, egun hartantxe jakin zuen hori ere. Auto beltzean sartu denetik jakin du, familia horretatik kanpo dago lehenengo aldiz eta betiko.
2019
‎–Zertara hator hona, Joxe? Hemen ez duk deus ere. Salda bero bat, besterik ezin diat eskaini, eta gero ospa!
‎–Barka ezazu andrea, baina ez dut deus ere ulertzen, eta beldur naiz Goikoari berdin ez ote zaion gertatuko.
2020
‎Zientziak behar dituen baliabideak erabili ezinean, sineskeria zentzugabeenaren pare gelditzen da arrazoimena eta haren gaineko teorizazio guztia, bistan da. Une honetan ezin du deus ere egin nerabea sendatzen laguntzeko.
2022
‎Irrigarria bezain negargarria da entzutea: " Nik ez dut deus ere murriztu, kontzertuetara joaten naiz, kirola egiten dut...". Zu hor egoteko, bertze norbait dago umeekin.
‎" Batere frantsesik jakin gabe joan ginen. Ez genuen deus ere ikasia, eta egia da nire etxekoak espainolak zirela, baina bertze etxe aunitzetan zerbait behar zen, gutienez dendarat joan eta moldatzeko moduan... Lan egin nuen hirugarren etxean, errate baterako, ingelesak ziren.
‎–Ez zenuten deus ere egin neska errugabe horren hilketa eragozteko, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia