Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2002
‎“Aurreko ikerketen arabera, gehienez bost urte izoztuta egon ondoren, odola berpiztu egin daiteke”, adierazi dute zientzialariek, eta gogorarazi dute zilborretik ateratako odolak zelula ama ugari dituela (“stem cells”), eta zelula horiek hezur muineko zelula bihurtzen direla. Ikertzaileek diotenez, gaur egungo erradiazio terapiek eta kimioterapiak leuzemia eta minbizia duten pazienteen hezur muineko zelulak suntsitzen dituzte, baina zelula horiek duela denbora asko izoztutako odola berreskuratuz berreskura daitezke. Izan ere, hezur muina zilbor hesteko odol transfusioaren bidez berreskuratzeko, hamarkada bat baino gehiago behar da, eta hezur muinaren transplantearen pareko arrakasta du.
2004
‎Gainera, glaziarren jitoak talde handien zatiketa eta isolamendua eragin zituen. Lan horren egileek diotenez, milaka urte geroago arte ez zen izan gizakien harrapari jarduerak Ipar Amerikako bisonteen eta beste ugaztun batzuen gainean hain presio larria egin zuenean; esate baterako, duela denbora asko desagertu ziren hartz espezie eta zaldi basatien gainean. Orain arte, ikertzaile gehienek zioenez, bisonteak desagertzera bultzatu zituen faktore bakarra izan zen ale ehiza masiboa aldi berean hainbat eskualdetan.
2006
‎László József Bíró Budapesten jaio zen 1899 urtean eta oinarrizko ikasketak egin ondoren medikuntza ikasten hasi zen unibertsitatean. Lászlók ez zuen denbora askorik behar izan konturatzeko –medikuntzako lehenengo ikasturtean bertan igarri baitzion– sendagile izateko ez bezala dohain bereziak zituela jendea hipnotizatzeko, eta horri ekin zion.
2007
‎Egunean ez du denbora asko emango ikasgai batekin; denbora hori ikaslearen adinaren araberakoa izango da (10 minutu gutxienez eta 30 minutu gehienez).
‎Era berean, hezurren kanpoko geruza beste ugaztun batzuena baino askoz lodiagoa dela zehaztu dute. Gainera, hortzen konposizio kimikoa hipopotamoen antzekoa da, eta horrek esan nahi du denbora asko ematen zuela uretan. Orain arte uste zen baleak Lurreko karniboro batetik jaisten zirela, eta biologo batzuk konturatu ziren uretara bota zituztela arrainez elikatzeko.
‎Azpeitiko Uztarriakoek oso ondo asmatu zuten duela urte gutxi batzuk. Barren ek ez du denbora askoan urratsik eman, baina eman duenean oso ondo eman du. Norabide onean zabiltzatela iruditzen zait.
2008
‎Eta egia da; komunitateek bizirik iraun dezakete gutxieneko ur kantitate batekin; horretara egokituta daude, egoera naturalean, tarteka, ur gutxiko garaiak egoten direlako. Gertatzen dena da garai horiek ez dutela denbora asko irauten naturan; lehorraldi baten ondoren beti egiten du gora euri kantitateak. Beraz, lehorraldiak jasatera bai, baina ez daude moldatuta mugagabe lehorraldian bizitzera.
‎Substantzia eraginkorra da, azidotasuna neutralizatzeko ekintza indartsua eta azkarra baitu. Hala ere, ekintza horrek ez du denbora askorik irauten, eta, ondorioz, kasu askotan, horretarako irentsitako kantitateak handiegiak izaten dira. Sodio bikarbonatoaren gehiegizko kantitate horiek eta denbora luzez erabiltzeak “errebote” efektua eragin dezakete.
‎orrialde eta paragrafo luze asko dituen curriculum batek arrakasta ekartzen duela. Garrantzitsuena dokumentua irakurgarria, ordenatua eta sintetikoa izatea da, irakurtzen dutenek ez baitute denbora askorik. Horregatik, garrantzitsua da aurreko lan, eginkizun eta erantzukizunak ahalik eta modu zehatz eta laburrenean zein izan diren nabarmentzea, aldez aurreko lan esperientzia bakoitzaren datak ahaztu gabe.
‎Ez nauzu oso une onean harrapatzen. Ez dut denbora askorik orain.
2009
‎Marineen brigadak datozen bi edo hiru hilabeteotan bidaliko dituzte Afganistanera, eta Stryjkerrak, berriz, urteko hirugarren hiruhilekoan. Obamak azaldu du neurria duela denbora asko eskatu zuela AEBEk bertan duten David McKiernan komandanteak.
‎Baina erritmo hori ezin eraman, eta orain kanpotik zuzenean ekartzen dizkiete. Sarasolaren arabera, oso denbora gutxian egiten da dena,, honek ezin du denbora asko itxaron, genero delikatua da?. Hozkailuak dituzte, onddoa ahalik eta hobekien manten dadin, baita furgoneta egokituak ere, baina oso kontuz ibili behar da, segituan galtzen baitira.
‎Eta auskalo tresna analitiko horiek espainiar batzuen kontzientzietan habia eginez gero: zenbait mingain onekok eta intelektual xelebrek ez dute denbora askorik esateko euskaldunon bizi nahiak atrofia hormonal edo biologiko bati erantzuten diola.
‎Ez zuen denbora askorik behar izan, Deriora itzuli orduko, euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia zuten lanetan hasteko, gaur egun arte bere lanaren ardatz izan dituen jardunei lotzeko. Udako Euskal Ikastaroan antolatzea izan zen aurrena, Karmelo Etxenagusia eta Mikel Zarate irakasle zirela:
‎Gizon intelejinta zen. Eta arrats hartan, bertzetik aparte hartu zian, neri baso bat eskainiz: Orduan, Grazi, ez dugu denbora asko orain elkar sofritzeko ez da
2010
Duela denbora asko Ertzaintzak Euskaditik kanpo ekintzaren bat egin zuela gogorarazi du Herrizaingo sailburuak, eta sailburu gisa Ertzaintzak Euskaditik at lan egiteko baldintza onenak izan ditzan prozedura guztiak bilatu nahi izan dituela nabarmendu du, Estatuko beste segurtasun indarrekin elkarlanean.
‎– Duela denbora asko, bakarrik bizi da, baina maiz izaten ditu senideen bisitaketa etxerako laguntza ere badu.
‎Gipuzkoara itzuli zenean, 19 urte zituela, atxilotu eta kartzelatu egin zuten. Ez zuen denbora asko egin preso, eta irten zenean beneditarrek Donostian zuen inprimategian hasi zen lanean. EAJren zerbitzura jarri zen, eta Frantzia Alemaniako naziek hartua zuten garaian aliatuen aldeko lan klandestinoetan aritu zen.
‎Hasieran arraroa izan bazitzaion, berehala egokitu zen Nicolas ere egoera berrira, festa hartara bikotekideaz lagunduta doan artistarenera. Patriciak ez zuen denbora asko behar izan ezerezetik sortu zen neska hura nor zen asmatzeko, berarekin hasteagatik Nicolasek utzitako bikotekidea alegia. Eta garbi ikusi zen ez ziola inolako graziarik egin.
2011
‎Speranzonek ideia berriak eman dizkie, lehen ere artaziak erabiltzen abilak izan direnei. Prestatzen joatea izango da onena, ez baitute denbora asko kanpaina berriei ekiteko (eta PPk Lopezen gobernuari organo intimoak pixka bat estutzea nahikoa izan daiteke, liburuekin egindako barbakoa itzelak ikusten hasteko).
‎ALIZIA. Bueno, Manexek egin zuen delitu hori, baina duela denbora asko, orain aldatu egin da.
‎– Estilo konpultsiboa duenak denbora asko ematen du lanean, xehetasun guztiak kontuan hartzen ditu, hutsegiteak ekiditeko, lanari bizitzako beste arloei baino garrantzi handiagoa ematen dio, baina denbora pixka bat hartzen du aisialdirako eta familiarentzat.
‎Gainera, patogeno gehienak azkarrago hazten dira 40 °C inguruan. Beraz, elikagaiek tenperatura horretan egon behar duten denbora askoz txikiagoa da 20 °C tan dauden produktuena baino. Arrazoi horiengatik guztiengatik, funtsezkoa da denbora eta tenperatura kontrolatzeko printzipioak ezagutzea, bai eta jakiak behar bezala desizozteko modua edo hainbat produktu prestatzeko modua ezagutzea ere, tenperatura egokian eta behar den denboran.
‎Edo Danica May du izena, eta Filipinetan jaio da. Egia esan, ez dago zehaztasunez jakiteko modurik zifra sinboliko hori lortu den ala ez( duela denbora asko gainditu ere egin zitekeen). Nazio Batuen Populazio Funtsak (UNFPA) urriaren 31 aukeratu zuen datu hori ospatzeko eta planetaren egungo populazio egoera eta haren ondorioak gogoratzeko.
2012
‎Hori hala izanik, aurtengo indusketen" balorazio ona" egin du San Josek. " Eguraldiak lagundu digu, eta iaz ez bezala, ez dugu denbora asko galdu, aurreko urtean euri asko egin baitzuen". Aurkitutako objektuak laborategira eramango dituzte orain; bertan, garbitu, inbentiaratu eta ikertu egingo dituzte, besteak beste, bildutako datu guztiekin txostena egiteko.
‎Gaur seigarren gara; igande arratsaldean, agian, laugarren; hurrengo igandean zazpigarren? Ezin dugu denbora askorik galdu aurreikuspen horiekin, alferrikakoa delako. Beste taldeen emaitzek ere zerikusi zuzena izango dute.
‎Autodefentsa feminista bide ona da. Ikastaroetan ez dugu denbora asko ematen nola jo ikasten, alde psikologikoa da gehien lantzen duguna, eta gure estrategiak garatzen ditugu: indarkeria kudeatu egin behar da, ez biktima sentitu.
‎Zenbait talde eta kulturatan egindako ikerketek hipotesi horren alde egiten dutela baieztatu du Fanok. Gainera, ikertzaileek ikusi dute ugaltze unitatean baliabide material asko inbertitzen dituzten gizonezkoek ez dutela denbora asko igarotzen semea edo alabarekin; eta alderantziz, ondasun materialak jarri ezin dituenak denbora gehiago ematen duela haren ondoan. Gizartearen goiko mailan, aberatsenean, oso ondo ikusia dago gizonezkoak ondasun asko izatea, eta ez zaio eskatzen seme alabekin egoteko.
‎Egia esan, Ane Mirenek ez zuen denbora asko pasatu aitonarekin, aita gerran Avellanedaren batailoian aritu ondoren, Venezuelara emigratu behar izan baitzuen emaztearekin eta bi alabekin. Caracasen jaio zen Ane Miren.
‎JOKIN. Ez dugu denbora askorik, bestela Alizia moskeatu egingo da.
‎Margaritak ez zuen denbora askorik izan entzundakoa ongi aditu zuenentz pentsatzeko; konturatu zenerako, Martin, Inazio eta Malen, hirurak zituen begira, noiz abiatuko zain. Bazirudien ez zeukala beste irtenbiderik.
2013
‎Argitasunak kolore bizi eta grisei uzten die tokia, eta ondorengo lanetan hondoa geroz eta garrantzi handiagoa hartuz joango da. Bonifaciok ez zuen denbora asko behar izan hasierako malgutasun eta sentsibilitate hau atzera uzteko, jada 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, forma eta kolore indartsuak gailentzen dira, Las brujas de la Guerra() margolanean argi adierazten den moduan. Urteak aurrera joan ahala, koadroak geroz eta pisutsuagoak dira, figura eta trazu indartsuak nahastuta.
‎Edonola ere, egileari ez zaio interesatzen instituzio total deiturikoei, kasu honetan, eroetxeari, kritika egitea, pertsonaietan jartzen baitu arreta. Eroetxean ez dute denbora askorik igaroko, gobernuak Elling eta Kjell Bjarneri etxe bat utziko baitie pertsona autonomoak izatera irits daitezen. Egunerokoan aurre egin beharreko erronken inguruan dihardu film gogoangarri honek.
‎Xotil Aldazkok ez du denbora asko eman galdeketan eta bere gisa irten da. Ondoren Justizia jauna atera da alboan dabilzkion miliziano armatuekin eta idazkariarekin batera.
‎Ez dugu denbora askorik.
2014
‎Neskei bikote harremanaz galdetutakoan konfiantza eta denbora ziren eurek aipatutako ezaugarri nagusietako bi. Kasu honetan ezin du denbora asko pasatu pertsona horrekin. Beraz, inoiz baino denbora gehiago du beretzako, ingurukoekin egoteko.
‎Ilargiaren aldietan oinarritutako egutegia zerabiltenek ez zuten denbora askorik behar izan, ordea, beren urteak akatsen bat zuela ohartzeko, beren egutegian 8 urte nahikoa baitira udaberriaren hasiera beren egutegiko udaren hasieran gertatzeko, eta, hala, 16 urtean, udaren hasiera neguaren hasierarekin bat etortzen zen. Ilargi urtean antzeman zuten akatsa zuzentzeko, greziarrek 8 urtean behin 90 egun gehitzen zituzten beren egutegian, juduek ilargi hilabete bat gehitzen zuten 3 urtean behin, eta matematikari txinatarrek 19 urtean behin 7 ilargi hilabete gehitu behar zirela zioten.
‎Borroka kantuak kantatu zituzten; elkar besarkatu zuten? . Baina ez gehiegi?, atera zaio bat batean Filiperi barnean daraman militantea,, ez baikenuen denbora askorik galtzeko?.
‎Ez zuen denbora asko behar izan ohartzeko konpresena ez zela bere arazo bakarra, ezta arazo nagusia ere. Komisariara iritsi, eta ez zen hanka sartzea argitu; aitzitik, ziega batean sartu zuten, bere kexa nori azaldu ere ez zeukala, eta handik atera zutenean galdeketa gela batera eraman zuten, non polizia pare bat aurkitu baitzituen bere zain.
‎adineko pertsona askok eta ikusteko zailtasunak dituztenek beste batzuk behar dituzte beren lanak irakurri ditzaten. Ez du denbora askorik hartzen eta astean hainbat aldiz egin daiteke; gainera, oso lan atsegina da. Txakurrak paseatzea:
‎Erraz deskargatu eta maneiatzen dira, eta ez dute behar gehiegizko esperientziarik. Lana behar bezala egiteko ere ez du denbora askorik behar, minutu gutxi barru nomina eginda izango baita. Kontrakoak:
‎ez zuen denbora asko
‎Ez duzu denbora askorik.
‎Edo honekin guztiarekin amaitu eta Naberiusi bere saria ukatuko diogu duela denbora asko egin behar genuen zerbait?
‎Ados? Baina ez dugu denbora askorik.
2015
‎Ez dut denbora asko egin errotan, baina ez han geratzean neure burua nostalgiko ergeltzat hartzeko tentazioa izan nezakeelako. Errota zaharrak ekartzen dizkidan irudiek ez daukate zerikusirik betiko galdutako bizimodu zoriontsu baten oroitzapen gozo antzekoekin, horiek baino gertaera goibelagoekin baizik.
‎Oso artifiziala hasiera batean, baina baita oso erreala ere. Fikzioak, halere, ez zuen denbora asko behar izan cyborgak figura errealaren prestazioak bereganatu eta kondaira eta istorio fantastikoak elika zitzan. Horrela, zibernetikarekin, teknologia berriekin, ezagutza zientifikoekin eta literarioarekin eta «gogamen» nozio filosofikoarekin batera, entretenimendua, kultura, gizartea edo politika, denak batera izan dira cyborgaren ingurumen erreala taxutuz joan diren osagaiak.
‎Gaur hiru galdera bidali dizkizute. Ez duzu denbora askorik erantzuteko;
‎Bai, Frantziako hiriburura. Ez dugu denbora asko edukiko bazterrak ikusteko, baina agintzen dizut hartuko dugula tartetxo bat Eiffel dorrea bisitatzeko.
‎M.Z.: Egiten dutena egiten dutela, ez dute denbora asko. Lurren desjabetze prozesua hasita, gehienez, hilabete bateko epea dago iragarpen publikoa egiteko.
‎Adiskide, duela denbora asko mesede bat eskatu zenidan beste aurkezpen batean eta ezetz esan nuen.
2016
‎–Peru, adi, ez dugu denbora askorik. Zure gurasoak lotan al daude?
‎Ez zuen denbora asko egin aitak lehen egun horretan; sendagileen aginduei jarraituz, ordu erdi eskas egin zuen semearen ondoan. Hurrengo egunean, ordea, berriz bisitan etorri zitzaionean, zaintzaileak berehala antzeman zion sorpresaren bat edo bazuela.
‎Gutxitan hurbiltzen da jendea gauean, eta gehienetan lantegiaren berririk ere izaten ez dutenak izan ohi dira. Autobian okerreko irteera hartutako gidari galduak izaten dira batzuetan lantegi ondoan geratzen direnak, baina horrelakoek ez dute denbora asko egiten han; kontsultatu beharreko errepide mapak begiratu, eta segituan alde egiten dute berriz ere autobia aldera.
‎Ea ongi azaltzen dudan. 2.000 W eko xurgagailuaren larakoa geletako entxufeetan konektatzean ezin dugu denbora askoan erabili, berehala berotzen delako. Izan ere, gela gehienetako entxufeak aspalditik hondatu xamarrak daude, potentzia handiegia duten aparatuak erabili izanagatik.
‎Gaur hiru galdera bidali dizkizute. Ez duzu denbora askorik erantzuteko; beraz, buru belarri gaian murgildu, proposatutako galderei buruzko informazioa aztertu eta erantzuna idazten eta datuz hornitzen hasi behar duzu lehenbailehen. Irakurleak asetzeko, garrantzitsua da datu zehatzak eta ahalik eta argibide gehien ematea.
‎Egoera hari zein irteera eman pentsatzen ari zen. Guiomarrek ez zuen denbora asko behar izaten arropaz aldatzeko, eta une batetik bestera azalduko zen salan.
‎Ez dugu denbora asko.
‎Handik bi egunen buruan, Errepublika bestakari, mintzatu beharra baitzen, usaian bezala, François Hollande presidenta. Gisa hortan, uste zukeen denbora askoz, uda guzian beharbada, jendea alde bat bi hitzaldi horietaz ariko zela, presidentak hau errana, minixtroak hura errana, eta marmarmar eta barbarbar... Beste solasgaiak airoski baztertuz...
2017
‎Aylan Kurdi izenaz akordatzen? Oraindik bai, baina ez du denbora asko udazkeneko haizeek memoriaren orbelpean estal dezaten gogoratzen Kubako haur hartaz, AEBetara eraman edo ekarriaz, ez dakit jada zer zen heroi bilakatu zuten Eliancito hura.... Sukarra, esan bezala, jaitsi zaigu eta duela hilabete ematen zuen gutariko bitik batek errefuxiatuak hartuko zituela etxean, gelak prest ere geneuzkan, baina honezkero...
‎Larunbat arratsaldeetako jendetzetarik urrun irudikatzen ditugu gure urratsak. Baina hirian bizi gara, karrikak berdinak dira denentzat eta ez dukegu denbora askorik Ikea bezalako ez leku komertzial hutsetan pasatzeko bereziki sosez zuhur gabiltzanean. Eta behar bada, neurri batetik hara, ez dugu ama ontzien antzera moldaturiko toki horietan, merkearen merkeaz eskaintzen zaizkigun gailu, arnes eta girgil distiratsuen beharrik.
‎Asko jota, onartzen dute zure osasuna eta segurtasuna ez dela zaindu. Eta horretarako froga oso argiak erakutsi behar izaten dira, frogatu behar duzu denbora askoan egin dizutela jazarpena, oso gaizki tratatu zaituztela eta abar. Orduan egiten dutena da konpentsatu biktima, zerbait ordaintzen zaio, baina jazarpena egin duena kriminalizatu gabe, hura airoso ateratzen da?.
‎–Soldadu, astebeteko baimen berezia ematen zaik, etxera joan eta gurasoak ikus ditzaan. Ez duk denbora asko, bazakiat, joaten bi egun eta itzultzen beste bi emango dituk eta, baina hiru egun oso izango dituk haiekin egoteko eta gutaz ahazteko, orain bai, irribarre egin zuen?. Batzuetan, komeni duk gelditzea, indarberrituta itzultzeko.
‎Arerioa nola jo jakiteko. Ez zuen denbora asko; beraz, ahalik eta hobekien aprobetxatu behar zuen zeukan apurra. Barnetegiko ohiko jarduerek libre uzten zioten denbora guztia emango zuen Babarekin ermitan entrenatzen.
‎Barazki bakar batekin egin daitezke protagonista gisa edo konbinatuak prestatu. Ez du denbora askorik behar, eta, gainera, oso lan eskergarria da; izan ere, kantitate handitan presta daitezke, eta hozkailuan gorde, gero berotu eta hartu ahal izateko. Artikulu honetan ideia batzuk daude.
‎–Lasai, Alazne, orain nator bueltan, ez dut denbora asko pasako.
‎Ez duzu denbora askorik.
2018
‎Zalantzak zeuden Nilssonen sasoiaren inguruan, orain bi aste La Palmako (Kanaria uharteak, Espainia) Transvulcania ultra (74 kilometro) irabazi eta gero. Ez zuen denbora askorik behar izan herenegun zalantzak uxatzeko.Giro sargoriak, hezetasunak eta lokatzak bat egin zuten lasterketaren garaian. Irteera eman orduko, beste urte batzuetan ez bezala, Aritz Egeak indarrak gordetzeko hautua egin zuen lehen kilometroetan, eta Otzaurten (7 kilometroa) taldean sartu ziren lehen korrikalariak.
‎«Bah, ez dut uste haserretuko direnik, nire gurasoek okerragoak ere bizi izan dituzte», mobilari ari zaio hizketan Izaro, guatxap audio bat bidaltzen Unatzi, mutil lagunari. Normalean ez du denbora askorik pasatzen mezuketan, baina gaur bai, hor dabil, mobila hartu eta hartu, bezeroek atseden ematen dioten bakoitzean. «Baina, amumagaz igual bai daukat beldur apur bat, ez dakit zelan hartuko duen».
‎Ezustean harrapatzea lortu du lehendabizikoan, Bjorn putakume hori gainera jaurtita, baina laster altxatuko da ostera ere bere atzetik jarraitzeko, pistola eskuan. Ez du denbora askorik.
‎Bueno. ... Eseri mesedez, ez dut denbora asko. Beste
‎–Ez duk denbora asko esnatu dela. Katu puska sekulakoa harrapatu dik bart.
‎XIX. mendeko iruindarrek ez zuten denbora askorik adimena lantzeko. Gerra izan zen mende horren protagonista nagusia, gerra eta gerrak sortutako penak eta miseriak.
‎Giuliak bira ematen zuen aldiro, disimulatu nahian zabalduta zuen liburuko hitzen artean gatibatzen zen. Giuliak ez zuen denbora askorik behar izan gertatzen zenaz jabetzeko, hain zen behatzailea ezen detaile ñimiñoenari ere ez ziola muzin egiten. Ez zuen inondik inora erakartzen, ordea.
‎Nire hitza; nire letrak. Ez genuen denbora asko iraun gure letrak eta gure irudiak kabia egingo zuten harrizko zubi bat ezartzen; bere gainean kometak hegaldatzeko eta azpitik milaka botilak mezuekin nabigatu ahal izateko zubi bat; itxasoen arteko zubi bat, irudimenezkoa, baina ordutik aurrera elkar topatzeko bertara joaten garena, hitzordua ezarri izan bagenu legez farola baten azpian, gure asabak beste mundu batzuetara ateratzen... Hogeita hamar urtetik gorako deportazioan gertatu zitzaidan gauza onenetako bat zela uste dut.
Duela denbora asko.
‎Zatoz, ez dugu denbora askorik.
‎Jose, ez dugu denbora asko!
‎Hara, duela denbora asko bazen familia bat.
2019
‎Lili eta biokeko Ana da eskematismotik urrunen dagoena, Faustino idazlearekin harreman bat izan zuen, baina Faustinok bere adiskidetasuna nahi du soilik. Anak bikotea duen arren, forentse oso ezagun bat, lana dela eta gizon horrek ez du denbora askorik berarekin egoteko eta ondorioz, oso bakarrik sentitzen da. Denborarekin ama papera hartu du, beti aholkuak eta zaintza eta konpainia eskaintzen dio64.
‎Ez zela ezer argi ikusten; nahiko ilun zegoela dio. Autoak ez zuela denbora askorik egin bertan, bueltatu eta alde egin zuela.
‎Azaleko harremana baino ez da izan, eta gainera elkarrekin ez dugu denbora askorik eman, soilik larrutan egiteko bildu izan gara. Ez dut gogoratzen kafetegiren batean kafe bat ere edan genuen.
‎Zenbait talde eta kulturatan egindako ikerketek hipotesi horren alde egiten dutela baieztatu du Fanok. Gainera, ikertzaileek ikusi dute ugaltze unitatean baliabide material asko inbertitzen dituzten gizonezkoek ez dutela denbora asko igarotzen semea edo alabarekin; eta alderantziz, ondasun materialak jarri ezin dituenak denbora gehiago ematen duela haren ondoan. " Gizartearen goiko mailan, aberatsenean, oso ondo ikusia dago gizonezkoak ondasun asko izatea, eta ez zaio eskatzen seme alabekin egoteko.
‎–Txikia nintzenean, esan zion Coralinek katuari?, lehengo etxean bizi ginenean, duela denbora asko eta asko, aitak paseo bat ematera eraman ninduen gure etxearen eta denden arteko eremu mortura. Egia esan, ez zen paseorako tokirik egokiena.
‎–Ezin dut. Ez dut denbora asko. Gaston edozein unetan itzul liteke.
‎Nire andrea ere euskalduna zen, Elizondokoa. Ez genuen denbora asko egin elkarrekin, gaueroko nire mozkorrak eta parrandak ezin eraman eta, kontrabandista batekin alde egin zidan. Hura ere ez zuen, noski, gauez ikusiko, baina gutxienez, ni ez bezala, goizean dirua kolkoan zuela etxeratuko zen, hats zorabiagarri batean bildutako barre ozen batez ematen dio amaiera kontaerari.
‎Banekusan nola esaten genion agur elkarri, gogoratzen nuen nola erabaki genuen laster berriz elkartzea. Gero, ene oroimenak jauzi bizkor bat eginez erakutsi zidan lehen aldiz elkartu gineneko eszena hura, duela denbora asko, Mexikoko hotel hartan. Garraztasunez jarraitu nuen negar batean.
‎Ez dugu denbora askorik.
‎Ez dugu denbora askorik.
2020
‎" Izena hartu eta txanda bat ematen zaie, ordu jakin batekin. Hala, ez dute denbora askoan zain egon beharrik, eta zain egon behar badute, atarian egongo dira, ez barruan", azaldu du Odriozolak. Hori kontrolatzen elkarteko bi lagun izaten dira, bat goian bestea behean:
‎Bostekoa luzatu zigun bioi, niri lehenik eta neskari gero, eta berari jarraitzeko agindua eman zigun. Gure auzia lehenbailehen gainetik kendu nahi zuela iruditu zitzaidan, ez zuela denbora askorik gurekin galtzeko. Gela estu eta akoltxatu batera eraman gintuen eta beheko mahai baten bueltan eseri ginen besaulkietan.
‎–Goazen lorategira. Ez dugu denbora askorik galtzeko.
‎Esan dizuet Ingalaterran ez genuela denbora asko eman, baina aurrez, hilabete inguruan Galizian konzentratuta egon ginenez, aste horiek oso luzeak egin zitzaizkidan. Eramangarriagoa izan zedin, Frank Sinatraren disko batzuk erosi nituen eta haiek entzuteko tramankulua, tokadisko haietako bat.
‎Poemaren izenburuaren itzulpen azkar bat eginez," garai zaharrengatik" izango litzateke. Literalki," duela denbora asko" esango genuke. Kanta agurretan, hiletetan abesten da; esan daiteke nahiko une gogoangarrietan abesten dela Burnsen poesia kantu bihurtua.
‎Hala egiten baduzu Franz. berehala eskatuko dut sententziaren exekuzioa bertan behera uztea, baina ez dugu denbora askorik.
‎Ez dugu denbora askorik!
2021
‎Zaleek ez dute denbora asko zain egon pasa den larunbatean Gernikan jokatu zen erronkaren errebantxa ikusteko. Izan ere, datorren igandean, abenduaren 26an, jokatuko da bueltako jaialdia Zumaiako Aitzuri frontoian, 17:30etik aurrera.
‎Ordu erdi eskaseko bilera horretan, NLDren legitimotasuna defendatzeko baliatu du kontseilari ohiak, epailearen aurrean eseri aurretik. Hor ere ez du denbora asko egin, epaiketa ekainaren 7ra arte atzeratu baitute.
‎Noizean behin, Udaltzaingoaren patruila kotxeek jarritako martxa militarrak bat batean esnatu izan ditu edo Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuko langileei ihes egindako ur txorrotak iratzarrita hasi behar izan dute eguna. Edonola ere, normalean minutu gutxitan burutzen dute eguneko lehen zeregin hau, ezin dutelako denbora askorik galdu. Izan ere, San Frantzisko, Zabala edo Iralarako jantokietara hurbildu behar dira gosaltzera, larrialdietako gizarte zerbitzuen txartela eskuan.
‎" –Tira, ez da ezer –erantzun nion oihuka– Nire errua izan da! Ez dugu denbora askorik; segi, segi! Eta aurrera egin zuen...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia