Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2015
‎Ezin dut buruan sartu: beste interpretazio bat hau izan daiteke:
‎4 Ni izu ikaraz geratu nintzen, eta oraindik hala nago orain hura idazten ari naizela; ia sei urte igaro dira harrezkero, eta, beldurraren beldurrez, nagoen tokian berezko berotasuna falta zaidala iruditzen zait. Eta horrela, nekeak eta minak ditudanean, ezin dut burutik kendu hemen sufri daitekeen guztia ezereza ez denik, eta horregatik, uste dut, hein batean arrazoirik gabe kexatzen garela. Eta, hortaz, berriro diot, Jaunak egin didan mesederik handienetakoa izan zela, on handia egin didalako, bai bizitza honetako proba eta atsekabeen beldurra galtzeko, bai haiek eramaten saiatzeko eta Jaunari eskerrak emateko, Berak libratu bainau, orain ikusten dudanez, hain zorigaitz handi eta betikoetatik.
‎Harritzekoa da adimena lurreko gauzetan okupaturik ez duena egiak ulertzeko gai ez izatea. Hain mesede gorenak egitea hainbeste iraindu zaituzten arimei, egia esan, ezin dut buruan sartu, eta honetan pentsatzen dudanean, ezin dut aurrera egin. Eta nora joango da, atzerantz itzuli ezean?
‎Hitz hauek nigan hain josiak geraturik, ezin nituen burutik kendu. Eta hartaz asko pentsatu arren, zer izan zitekeen ezin igarri banuen ere, ezta irudikatzeko biderik ikusten ere, oso kontsolaturik geratu nintzen eta hitz hauek egia bihurtuko zirelako ziurtasun handiaz; baina nola egia bihurtuko ziren, ez zen egundo etorri nire irudimenera.
‎Hau badaki Berak ongi, edota ni oso itsu nago; ez baitago ez ohore, ez bizitza, ez aintza, ez gorputzeko ez arimako ondasunik geldiaraziko nauenik, nahi eta desira izango nuenik, haren aintza baino besterik. Ezin dut sartu buruan deabruak hainbeste ondasun bilatu izatea nire arima bereganatu eta gero galtzeko, ez baitut hain ergeltzat; ezta ezin dut buruan sartu, nik neure bekatuengatik engainatua egotea merezi dudanez gero, Jainkoak alde batera utziko dituenik, orain dela bi urtez geroztik egiten diren hainbeste otoitz eta hain pertsona onenak, nik guztiei erregu egin baino besterik ez baitut egiten, Jaunak jakinarazi diezadan bere aintza hau den, edota beste bide batetik eraman nazan. Ez dut uste Haren Maiestateak gauza hauek aurrera joaten utziko zituenik, bere gauzak ez balira.
‎Jainkoa benetan gorestera eraman ninduen kontua da. Nik ez dakit nola duen burua hain zoli eta zorrotz. Bedeinkatua izan bedi hori ematen diona, haren lana baitirudi.
‎Jainkoak nahi beza, on egiteko gar bizia dirudiena ez dadila izan garesti ordainduko dugun tentaldia, toki horretan aski baitzen katu bat eta domingotarrak eta frantziskotarrak ere badaudela uste dut. Dena dela, ezin dut buruan sartu bedeinkatu horrek ongi predikatzen duenik. Eman nire partetik goraintziak eta jakinaraz biezat entzuten badiote.
‎6 Ongi begiratzen ari naiz nor utziko dudan hemen buru, eta kostatzen zait erabakia hartzea; izan ere, hain agerikoa izan zela Ana San Pedrorenak joan nahi zuela burura datorkidanean orain bera buru geratzea, ezin eramanezkoa gertatzen zait, ikaragarria baita, gainerakoan ongi deritzat. Mariana honek ongi egingo lukeela iruditzen zait, horretarako hainbat dohain dituelako, tartean Julian ez balego, nahiz eta orain hau guztiz aparte eta ezertan sartu gabe ibili.
‎Jainkoak onez ekar dezala. Etorria ez bada, bidal diezaiola berorrek hau, ez baitut burua asko idazteko eran. Nik diotsot berorri, zer janik ez badakar, nahigabe handia izango duela, ez baita izango jaten emango dionik, eta niretzat nahigabe handia izango da ezin erremediatu izana.
‎10 Berorri eskatzen diot, nire partetik agur egin diezaiela Fadrique jaunari eta Maria andereari, ez baitut burua haiei idazteko eran, eta barka diezadala berorrek, Jainkoarren.
‎Idatz biezat berorrek, egiaz, arrazoi hauei zer deritzen, zentzugabekeriak diren. Beste asko ere baditut buruan. Eta uste dut, buruan darabilzkidan guztiez hitz egingo banio berorri, iritzi bera izango lukeela.
‎Eta zenbat gauza, ezin eramanak egiten zitzaizkienak, orain zoragarritzat dituzten! Obedientziaren perfekzioa dute buru estimuarekin batera, eta horregatik zigortzen ditu Jaunak beraiek akatsa duten hartan. Haren Maiestateak perfekziora eraman gaitzala guztian, amen; izan ere, ahizpa horiek oso hasieretan daude, eta berori izango ez balute ez nintzateke harrituko hainbeste.
‎Letra, ene alaba Gabrielarena. Guztiei idatzi nahiko nieke; ez dut burua horretarako. Bedeinkazio ugari bota dizkiet.
‎Begira zein esanekoa naizen! Gero eta sartuago dut buruan bertute hau dudala, bada, txantxetan gauza bat agintzen badidate ere benetan bete nahi izaten dut, eta gutun hauek idaztea baino gogotsuago egiten dut, hainbesteko zalapartak jota uzten bainau. Ez dakit nola atera dudan hainbeste idazteko astia, eta Joserentzat ere izaten dut, bera baita gauza guztietarako indarra ematen duena.
‎ezin izan du, Malagóndik joango ziren. Poztuko da bera, izan ere, orain etxean obran ez dira ari eta han ez du zereginik eta hobe da han guztiaz hitz egitea; eta harekin egiten den limosna handia izanik, nolabaiteko konponbidea izango da, eta berorrek ez du galduko; izan ere, nik berorri idazteko asmoa hartu nuenean, uste dut gehiago nuela buruan behartsu hauei laguntzea berorren irabaztea baino, pertsona onak dira-eta; dena dela, berorren irabazia ere nahi nuen eta oso aberats ikusi nahiko nuke berori, hain ongi gastatzen baitu. Are gehiago, gaur goizean gogora etorri zait haur horiek ez bideratzeko ezkontzara hain bizkor berorren arimaren alde gehiago egin ahal izateko; izan ere, beste gastu batzuk egiten hasten bada, ez du hainbesterako edukiko; eta, azken batean, dirua edukitzeko egin duen lanetik hau izan behar du kontuan:
‎6 Honetaz ez biezaio berorrek ezer esan, ez nahigabetzearren, pena ematen baitit; eman, ordea, goraintziak nire partetik, eta esan buruko gaitzaz nagoelako ez diodala idazten, oraindik nahiko eskas baitut burua; bere emazte Beatrizi egun honetan idatzi diodala; eta esan hau: ez dela moja berak aipatzen duen anderea.
‎2 Joateko erabakia hartzera eraman zuten arrazoiak ez dut uste nahiko sakonak zirenik, hemendik konpon baitzitekeen ikasketetako aginduak emateko eta emakume elizkoiak ez ditzatela aitortu agintzeko, eta bi hilabetegatik monasterio horiek moldatuko ziren eta, bestalde, hemengoak ongi antolaturik geratuko ziren. Nik ez dakit zergatia; baina hain biziki sentitu dut absentzia hau, halako garaian, non berorren aitatasunari idazteko gogo guztia joan baitzait, eta horregatik ez diot idatzi orain arte, nahitaezkoa egin baitzait idaztea, eta ilargi beteko eguna da, gau txar txarra igaro dut eta horrela dut burua ere. Orain arte hobeki egon naiz eta bihar, nik uste, ilargia aldatu ahala, ondoez hau amaituko da.
‎18 Beasko ama prioreari idazten diot mojen joateari buruz eta albait sekretuen izan dadila, eta, jakiten denean ez du axola. Berorren hau ama priore ordeak, berorren bi lagunek eta aita frai Joan Gurutzekok irakur dezatela, ez baitut burua gehiago idazteko.
‎Haragia atsegin zalea da, ikusten duzue, eta konturatuko bagina, oso arriskutsua litzateke atsegin haiekin bakeak egitea. Nik sarri pentsatzen dut hori eta ezin dut buruan sartu atsegintasunez bizi diren pertsonengan nola dagoen hainbeste lasaitasun eta bake. Menturaz, gure eredu eta argi denaren gorputz sakratuak gure gorputzek baino atsegin gutxiago merezi du?
‎5 Oi ene Jauna!, Zuk zer eratara eta nolako nekeak eraman zenituen eta inola ere ez zenituela merezi gogoratzen dudanean, ez dakit zer esan neure buruaz, eta non nuen burua sufrimendurik nahi ez nuela nengoenean, ezta non nagoen ere neure burua zuritzen dudanean. Badakizu Zuk, ene Jaun ona, ezer onik badut, ez dela beste inoren eskuk emana, zure eskuek emana baizik.
‎Niri hau gertatu zitzaidan behin: bat nuen buruko minaz kexatzen. Aztertzen hasi eta ez zeukan inolako minik buruan; beste lekuren batean bai, zerbait.
‎hori dela-eta penaz dago eta pena oso gozoa izan behar du; ez du buru ukapen txikia hori eteteko, eta guztiz ezin izango du eten. Baina ia burua galtzeraino estutzen zuela ikusten duenean (orain dela gutxi ikusi nuenez pertsona bat, berez gartsua zena, baina bere borondatea hausten ohitua, uste dut burua galdua duela honezkero, beste gauza batzuetan ikusten delako, hau da, aldi baterako, burutik eginda bezala ikusi bainuen, kontra egiten hartu zuen penagatik eta egin zuen indarragatik); halako gehiegizko kasuan, diot nik, Jainkoaren espiritua bada ere, apaltasuntzat dut beldurrez egotea; izan ere, ez dugu uste izan behar gure maitasuna gu hainbesteko esturan sartzeko bezain handia denik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia