2015
|
|
San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko mundu honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez? bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non ez
|
baitu
beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon daitekeelako beldurrik sartu. Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,, beste gauza batzuei buruz esan dudanez?
|
|
13 Oso gaizki zeritzan batzuek aholkatzen dutenari, puiesak eman ditzatela horrelako ikuskariren bat ikustean; izan ere, hark zioen, gure Erregea nonahi pintaturik ikusten dugula ere, gurtu egin behar dugula; eta zuzen zebilela uste dut, hemen ere mingarri gertatuko litzatekeelako: pertsona batek jakingo balu berak maite
|
duen
beste batek halako gaitzespenak egiten dizkiola bere erretratuari, ez litzaioke atsegin izango. Bada, ez ote da arrazoi handiagoa gurutze bat edota gure Enperadorearen edozein erretratu ikus dezagunean begirunea agertzeko?
|
|
...esten beste hauek bezala; ziurtasun handi handia geratzen delako; noizbait, erabat ezinezkoak diruditen gauzetan, dudaren bat etorri eta hala ote den ez ote den adimena zalantzan ibili arren, ariman bertan ezin etsizko ziurtasuna dago; eta hori, baita gauzak berak ulertu dituen bidetik ez baina kontrakotik doazenean ere, eta urteak igaro arren, ez zaio burutik kentzen Jainkoak gizakiek ulertzen ez
|
dituzten
beste bitarteko batzuk bilatuko ez dituenik, baina azken batean beteko dela; eta halaxe gertatzen da; dena dela, diodanez, sufritu egiten da bide hartan okertze ugari gertatzen direnean, izan ere, hura entzun zuela denbora luzea denez gero eta Jainkoa dela esaten dioten ondorioak eta ziurtasuna, orain geratzen zaizkionak, dagoeneko iraganeko gauza direnez gero, zalantzak izaten dira, deabrua izan... Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik.
|
|
Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? . Hori ere ez dakit nola; baina badakit arima honetan Jainkoaren handitasunaz hain errotuak geratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten jakin ez
|
zituen
beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten eta igotzen ziren eskailera ikusiz besterik gabe, barruko argitasun handiagorik izan ezik, nekez uler zitzakeen hain misterio handiak.
|
|
Batez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta handiz ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta ez dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak
|
dituelako
besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza. Hori Jainkoaren zerbitzari handia izaten errazteko da, nork bere buruari lagunduz gero; baina, batzuetan Jaunak ahulenak eramaten ditu bide honetatik.
|
|
Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu? aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere ez
|
baitu
beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik. Munduko arriskuetan sarturik daudenak tira, ez da harritzekoa.
|
|
11 Berak nahi beza, asma dezadala nik hain gauza zailetatik zer edo zer azaltzen; Haren Maiestateak eta Espiritu Santuak nire lumari eragin ezik, ongi baitakit ezinezkoa izango dela. Eta zuen onerako izango ez balitz, ez dezadala asma ezertan eskatzen diot; Haren Maiestateak badakielako ez
|
dudala
beste desirarik, nik dakidanez, beraren izena goretsia izan dadila baizik, eta saia gaitezela lurrean bertan ere horrela ordaintzen duen Jaunaren zerbitzuan; hortik jakin dezakegu zeruan emango digunaren zertxobait, ekaitzezko itsaso honetan diren etenaldi eta lan eta arriskurik gabe. Izan ere, Hura galtzeko eta iraintzeko arriskurik ez balitz, atsegina litzateke bizia ez amaitzea munduaren azkenera arte, hain Jainko eta Jaun eta Senar handiaren alde lan egiteko.
|
|
13 Ez
|
dut
beste gauzarik ulertzen ezta ulertu nahi ere, aldi laburreko otoitza baizik, berehala antzematen diren ondorio oso handiak eragiten dituena (Jainkoari poz ematearren guztia alde batera uzteko ondorioak eragitea ezinezkoa da maitasun indar bizirik gabe); nik nahiago nuke hau urte luzeetakoa baino, ez baitzuen lortzen azkenean hasieran baino erabaki sendoagorik Jainkoagatik baliokoa den zerbait egi...
|
|
Haren alde koruan errezatzen zen ofizioan, moja bat hilen irakurgaia irakurtzen ari zela, ni zutik nengoen hari bertsoa esaten laguntzeko; irakurgaiaren erdi aldera ikusi egin nuen, eta arima alde hartatik irten eta zerura zihoala iruditu zitzaidan. Hau ez zen aurrekoa bezala irudizko ikuskaria, esanak
|
ditudan
beste batzuk bezalakoa baizik; baina ez da ikusten direnak baino gehiago zalantzan jartzen.
|
|
hazi egiten zait Bera zerbitzatzeko gogoa, eta bizitu maitasuna. Eta gehien harritzen nauena da, Jaunak komeni direla ikusten ez dituenak, nahi izanda ere, ezin dizkiodala eskatu, indar, espiritu eta arreta gutxirekin baizik, eta nik neure burua eskatzera behartu nahi izan arren, ezinezkoa da; ez da Haren Maiestateak egin behar
|
dituen
beste gauza batzuk bezala, hauek askotan eska ditzakedala ikusten baitut eta orduz nahiz desorduz eskatu ere. Nik ardura hau izan ez arren, aurrean agertzen zaizkidala dirudi.
|
|
Ez dago bihotzik hori pena handirik gabe eraman dezakeenik. Bada, hemen, azken batean, bizitza amaitzean amaituko dela eta amaiera duela jakinda ere, hain erruki handia hartzen badiogu, amairik ez
|
duen
beste horren samina ez dakit nik nola arindu dezakegun, deabruak egunero berekin daramatzan hainbeste arima ikusirik.
|
|
28 Aipatu dudan serorak egin nahi
|
zuen
beste etxeari ere Jaunak laguntza eman dio, eta Alcalán egina dago; honi ere ez zitzaion falta izan kontrakotasunik, ezta ez zituen neke gutxi igaro behar izan. Badakit han ongi gordetzen dela erlijioa, gure hasierako Erregelaren arabera.
|
|
6 Horrelakoa da Jainkoak arimari irakasteko
|
duen
beste era bat ere, esanda geratu den bezala hitz egin gabe hitz egiten diona. Hain hizkera zerukoa da, non, hemen esan nahi izanik ere, nekez aditzera eman baitateke, Jaunak esperientziaz irakatsi ezik.
|
|
Izan ere, bide bat baino gehiago ez badakite edota bide erdian gelditu badira, dute ongi asmatu. Eta, egia esan, badira batzuk Jainkoak goi goiko bidetik daramatzanak, eta uste
|
dute
beste batzuek ere probetxu aterako dutela hor eta adimena geldi eduki eta ez direla baliatuko gorpuzdun gauzez, eta egur zati bat bezain lehor geldituko dira. Eta gelditasun pixka bat izan duten batzuek, besterik gabe, bata izan dutenez gero, bestea ere izan dezakeela uste dute; eta aurrera egin beharrean atzera egingo dute, esan dudanez.
|
|
Nik Jauna zerbitzatzea nahi dut. Ez
|
dut
beste helbururik Hari poz ematea baizik. Ez dut nahi beste pozbiderik, ez atsedenik, ezta bestelako ondasunik ere, haren borondatea egitea baizik (honetaz ziur bainengoen, nire iritziz, eta hala esan nezakeen).
|
|
21 Honetaz hitz egitean handiustea duenak, meza debozioz entzutean ere izango du, ikusten baldin badute, eta, kristau ez izatearen pean, egin behar dituen, eta handiustearen beldurrez egin gabe utzi behar ez
|
dituen
beste gauza batzuk egitean ere bai.
|
|
Hau izan zen, apaltasunaren itxurapean, deabruak egin ziezadakeen engainurik izugarriena; horrela, neure burua hain galdua ikusirik, beldur nintzen otoitzari ekiten; eta iruditzen zitzaidan hobe
|
nuela
beste askoren antzera ibiltzea, bada, kaskarra izatean kaskarrenetakoa nintzen, eta hobe nuela beharturik nengoena errezatzea eta ahoz errezatzea, eta ez gogoetazko otoitzari ekitea eta Jainkoarekin halako harremanetan jardutea deabruekin egotea merezi zuenak, eta engainatu egiten nuela jendea, kanpotik itxura onak agertzen bainituen.
|
|
Hemen egon nintzen denbora honen buruan, moja izateko gogo handiagoa nuen, baina ez etxe hartan, geroago haiengan aditu nituen bertuterik handieneko gauzak zirela eta, gehiegizkoa iruditzen baitzitzaidan; eta baziren gazteenetako batzuk, horretan laguntzen zidatenak, zeren guztiak iritzi berekoak izan balira, probetxu handia izango bainukeen. Adiskide min bat ere
|
banuen
beste monasterio batean, eta horrek eragingo zidan, moja izan behar banuen, hura zegoen tokian izan ezik beste inon ez izatera. Neure sentsualitatearen atsegin eta banitateari gehiago begiratzen nion neure arimaren onari baino.
|
|
15 Beste batzuetan beste era batekoak etortzen zitzaizkidan eta etortzen zaizkit; hauek gauza onik pentsatzeko eta egin nahi izateko ere aukera guztiak kentzen dizkidatela iruditzen zait, eta arima eta gorputza ezertarako gauza ez direla eta astun uzten dizkidatela; hala ere, honekin batera ez
|
ditut
beste tentaldi eta egonezin haiek, nahigabe bat baizik, zergatik den ulertu gabe, ezta ez dut arima batere pozik. Kanpoko egintza onak egiten saiatzen nintzen erdi indarrez jarduteko, eta ongi dakit zein eskasaden arima bat grazia ezkutatzen denean.
|
|
18 Hau esaten jakin nahi nuke, bada, uste dut arima asko oker ari direla hemen, Jainkoak hegoak eman aurretik hegan egin nahi lukete eta. Uste
|
dut
beste behin ere erabili dudala konparazio hau, baina hemen harira dator. Honi ekingo diot, arima batzuk hau dela-eta oso nahigabetuak ikusten baititut:
|
|
Eta harako bidea oso txarra zen karroak ibiltzeko. Palentziako prebendadun bat joan zen nirekin, Ribera zeritzana; egundoko laguntza eman zidan honek igarobidea egiteko eta gauza guztietarako, fundazioaren eskriturak egindakoan, aita Nikolas Jesus Mariarenaren behar handia
|
zutelako
beste toki batean. Ribera honek, gu joan ginenean, bazuen zereginen bat Sorian, eta gurekin joan zen.
|
|
Sinets iezadazue, ene alabak, haztea uste duzuen bidetik galdu egingo duzuela. Etortzen denak dirua duenean, beste obligaziorik ez badu, beharbada, premiarik ez
|
duten
beste batzuei eman beharrean, egoki litzateke zuoi limosna gisa ematea; nik aitortzen dut maitasunik eza iruditzen zaidala hori ez egitea. Hala ere beti gogoan izan, sartzen denak daukan diruaz Jainkoaren zerbitzurako hobekien dena egin dezala, jakintsuek aholkatzen diotenaren arabera; izan ere, nahiko gaitz izango litzateke sartzen denaren ondasunez guk jabetu nahi izatea, horretarako ez bada.
|
|
Berak erosi zuen etxea eta emaztea bidali zuen bertara. Guztiz nekaturik iritsi zen, eta oraindik neke handiagoa izan zuen etxea ikusi zuenean; izan ere, leku onean kokatua eta zabala bazen ere, ez
|
zuen
beste eraikinik, eta horrela gau hartan oso nekatua zegoen. Beste egun batean, goizean, patiora joan zenean, putzua ikusi zuen san Andres ikusitako alde berean, eta guztia agertu zitzaion ikusi zuen bezala berdin berdin; lekua esan nahi dut, ez Santua, ezta belardia eta loreak ere, berak irudimenean ongi gordeta izan zuen eta oraindik duen arren.
|
|
9 Hemen argi ikusten da deabruak zer sentitu behar duen irabazitzat bere mende duen arima bat galtzen duela ikustean. Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat
|
zituen
beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago hartzen ez dituela.
|
|
Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen. Zer egiten duen, gero, Jainkoaren maitasunak!, harrezkero ez baitzuen ohorerik, ezta ez
|
baitzuen
beste ezer gogoan berak nahi zuena ez ziezaiotela eragotzi baizik! Gero atea ireki genion.
|
|
Ni honelako monasterioak Andaluzian egitearen aurkakoa izan naiz beti, arrazoi batzuengatik (Beasera joan nintzenean, Andaluziako probintziakoa zela jakin izan banu, ez nintzatekeen inola ere joango, eta hau izan zen engainua: lurra ez zela hara arte Andaluzia, uste dut lau edo bost legoa aurrerago hasten dela, baina probintzia bai), baina prelatuaren erabaki hura ikusi nuenez gero, azkenean amore eman nuen (gure Jaunak mesede hau egiten baitit, haiek gauza guztietan zuzen dabiltzala uste izatea), ni beste fundazio bat egitekotan banengoen ere, eta gainera
|
banituen
beste arrazoi batzuk, oso astunak, Sevillara ez joateko.
|
|
Katalina Tolosak bera hiltzen zenerako erremedioa jarri zuen; izan ere, haren bi alabak, urte hartan Palentziako gure monasterioan profesa egingo zutenek, uko egin zieten ondasunei etxe haren alde; profesa egin zutenean, berriz, egindakoa ezeztarazi zien eta etxe honen aldeuko egin zieten ondasunei. Eta hark
|
zuen
beste alaba batek, hemen abitua hartzea nahi izan zuenak, bere aitaren eta bere senipartea uzten dio etxe honi, ematen zuen errentaren bestekoa zena, baina eragozpen batekin: ez dutela hartaz berehala gozatzen.
|
|
Kontuan izan Jesu Kristoren egiazko zaldunak eta haren Elizaren printzeak, esaterako san Pedro eta san Paulo, ez zirela joan zuek zoazten bidetik.
|
Zuentzat
beste bideren bat izango dela uste duzue ala. Ez sinetsi halakorik.
|
|
Teresaren nortasuna osatzen duten bi ezaugarri dira: batetik, kontenplazioari oso osoan emana dagoen emakumea; bestetik, berriz, berak bizi
|
zuena
besteei eskaintzeko irrikaz dagoena.
|
|
Idatz biezat berorren gorentasunak (hau da, agindu beza berorren gorentasunak) nik egitea nahi duena; berorren kontzientziaren agindura utzirik, ziurtatu egiten dut neurea, eta ez dut uste gutxi egiten dudanik honetan, gure etxeetako batean ere ez baitago horren akats nabarmena duen mojarik eta nik ezergatik ere ez bainuke hartuko. Uste
|
dut
besteentzat etengabeko penitentzia litzatekeela, beti oso elkarturik ibiliz eta elkar maite maite dutenez gero, haren erruki izango lirateke beti. Aski dute hor duten Maria Magdalena onarekin; eta Jainkoak nahi beza hala izatea.
|
|
Eta fraide oinuts honetaz eta aita Gracián maisua gorroto
|
duten
beste batzuez (bera baitzen zentzagarria eman behar ziena), baliatu nahi izan dute, oihaldun, fraideek zentzugabeko gauzak haiei sinarazteko; izan ere, deabruak egin dezakeen kaltearen beldur ez banintz, gure abituarentzat izugarri itsusia litzatekeelako, barre eragingo lidake moja oinutsek egiten dutela dioenak.
|
|
6 Jaunak entzun ditzala Ordena honetan, fraide eta moja oinutsen artean, egiten diren otoitz guztiak, berorren maiestatea urte askoan gorde dezan, lurrean ez
|
baitugu
beste inoren babesik.
|
|
Desira bizia dut obedi diezaiotela priore denari priore gisa, ordezko gisa obeditzen badiote ere. Moja haiek (etxe haren ona burututako egintzan datzala uste dutenez, eta beharbada oker egongo dira, eta fraideak hara itzuliz hondamendira doala ikusten dutenez), ahal
|
duten
beste itxaron nahi luketela diote. Berorrek jakin beza ea aukerarik dagoen Tostadok edo Probintzialak mojei barkamena emateko, edota nuntzioa joango ote den (gaitzaren sustraia dagoen tokian ez baitute ezer egiten konpontzeko); izan ere, honek luze iraun behar badu, gogorra da hala egotea.
|
|
Idatzi berorrek Lorenciori eta esan, idazten duenean (beharbada, San Joseren etxe horretan ez dira ohartuko eta), berorren agurgarritasunak ordaindu behar dituen diruekin, nire nebak kapera bat egiteko agintzen duela San Joserenean, ehortzia dagoen lekuan. Ez bidali berorrek Frantziskori, niri baizik, nik egingo baitut ordain-agiria; izan ere, beldur naiz ez ote
|
dituen
beste gauza batean gastatuko, batez ere orain ezkondurik dagoela. Ez nuke nahi ezergatik kezka dadin, baina gure aitak esaten dit moja batzuk hor sartzekotan direla, eta saia bedi haiengandik lortzen.
|
|
Eta gera bedi Jainkoarekin, buru honek labur izatera behartzen bainau, ez, ordea, berorri haserre egin gabe geratzera, grazia egin baitit aita Nicolaori esaten dionak. Alde batetik mojak hartu beharra duela konturatzen naiz; bestetik, berriz, hemen gutxi ez izateak dakarren sufrimendu handiaren eta gauza askotarako
|
dituen
beste eragozpen ugariren esperientzia dugu. Jainkoak ekar dezala hil zenaren antzeko bat, guztia konponduko duena, eta gorde diezadala berorren agurgarritasuna.
|
|
7 Benetan nahiko nuke nik belo zuriduna hor hartzea, eta ez
|
dut
beste biderik ikusten, Azentzio onak erregu egin baitzigun bere neskameetako bat har dezagula, eta Medinatik bat atera behar dut hor gera dadin. Estefania bezain santa da eta oraindik ez du abiturik; bestela, galde biezaio Albertari.
|
|
2 Ez dakit nik zertarako nahi dituzten berorren aitatasuna eta gainerakoak hor penaz eta zigorrez beterik, eskumikatuak izateko nahiko baitziren aita Mariano eta aita priorea. Ez
|
dut
beste bihotz altxagarririk, berorren aitatasunak Arganda doktore jauna duela jakitea baizik. Eman goraintzi asko; benetan nahiko nuke bera berriro ikustea, eta ez dezala ahaztu esatea mesedez eskatzen diodala ez fidatzeko, jende horrek ez baitio utziko bere askatasuna bilatzeari, lepoak moztuta bada ere, hala egingo dutela esaten baita berorren aitatasuna itzultzen bada; eta, egin ez arren, beti da ongi aurrez neurriak hartzea zer gerta ere, jende hain odolberoaren artean egonik.
|
|
4 Berorrek gure konstituzioak eta erregela ikusi dituenez gero, ez
|
dut
beste esatekorik, erabaki horretan aurrera badoa, nahi dezanean etor dadila eta gure etxeetako edozeinetara, horretan neure aita Joan Leoni zerbitzu egin nahi baitiot: berorrek aukera dezala tokia.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin. Izan ere, emango zioten berorri nire gutun luze bat Pedro Ahumadaren arazoaz; orain ez
|
dut
beste esatekorik, berorri erregu egitea baino, erantzun dezala labur eta eman dakiola gutuna ama prioreari, pertsona asko etortzen baitira hona. Gizagaixoa hemen dago dirua gastatzen, eta oso nahigabeturik egon behar du, oso mehe baitago.
|
|
eta hain gauza garrantzitsuan iritzietan oinarritzea buruhauste handia litzateke. Esan biezat zer deritzan, nik ez
|
baitut
beste eragozpenik ikusten, baizik eta zerutik etorria bezala iruditzen zaidala, hor dioen bezala, guztia gure artean konpontzea. Egin beza Jaunak, ahal duenez.
|
|
Mandazain batekin hitz egina zen bihar Sevillara joateko; baina ez dakit nik zertara, bideko eguzki egun batek hiltzeko eran baitzegoen gaixoa, eta ordurako buruko minaz zetorren? eta han ez
|
du
beste biderik diruak gastatu eta Jainkoaren izenean eskatu baizik; oraindik Mayor anderearen nebarengan zer edo zer bazuelakoan nintzen, eta ez du. Jainkoagatik soilik itxaronaraztea dela hoberena iruditu zait, harik eta gutun honen erantzuna berorren aldetik etorri arte, bera alferrik izango dela ziur badago ere.
|
|
10 Ez zait ongi sartzen buruan zer dirurekin erosi nahi
|
duten
beste etxe bat; oraingo hori ordaindurik dagoen ere ez naiz gogoratzen, dagoeneko errenta kendurik dagoela esan zidala-eta bainago; dena dela, beste hori moja sartzen ez bada, argi dago horren dirua nahi izango duela, batez ere ahizpa ezkontzen bada. Eman biezat, mesedez, guztiaren berri luze, aita Padillaren bidez gutunak ziur etortzen baitira artzapezpikuari edota gure aitari emanez, eta Toledotik baino lehenago.
|
|
Jarrai beza honetan, Jainkoarren, beste baten iritzia eta utz alde batera pentsamenduetan murgiltzeari, beharrezkoenak badira ere, eta lo egiteko orduetan otoitz egiteari. Egin diezadala gero mesede hau, askotan deabruak, espiritua gartsu ikusten duenean, Jainkoaren zerbitzurako gauza oso garrantzitsuak irudikatzen baititu, alde batetik ezin
|
badu
bestetik ona eragotzi ahal izateko.
|
|
Izan ere, hemen dagoen berak uda honetan preso izan zuen Toledon frai Antonio Jesusena; hau zahar bedeinkatu bat da, guztietan lehenena, inolako auzibiderik ez duena, eta horrela ari dira esaten galdu egingo dituztela, Tostadok hala agindu duelako. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hura iraindua izan ez zedin bitarteko izan behar zutenak, hainbeste bekaturako bide bihurtu baitira; eta egunetik egunera okerrago egingo dute, berorren maiestateak erremedioa ezartzeko agintzen ez badu; ez dakit zertan amaituko den, lurrean ez
|
baitugu
beste inor.
|
|
Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz ez
|
dut
beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza bera egingo nuke.
|
|
3 Orain dela hiru edo lau egun etorri zen hona Antonio Ruiz, buruan ez
|
baitzuen
beste asmorik nirekin joatea baino. Berorren zain zegoen gogo biziaz eta gutuna idazten dio, eta bi txanpon eman zizkidan (lau ezkutukoak direla uste dut) berorren agurgarritasunari bidal diezazkiodan.
|
|
1 Berorrek eskatzen duen gauza behinenari dagokionez, inola ere ezin diot eman baietzik, konstituzioaren agindua dugulako, nik neuk eskatua: ez dadila izan etxe hauetan beste Ordena bateko mojarik; izan ere, hainbeste izan dira eta dira etxe hauetara etorri nahi luketenak, non, bat edo beste sartzeak poz emango baligu ere, eragozpen asko baitira horretan aterik zabaltzeko, eta beraz, ez
|
dut
beste esatekorik horretaz, ezin delako egin eta nik berorren nahia betetzeko desira izateak ez duelako ezertako balio, bihotzean pena sentitzeko baizik.
|
|
nola ez dit esaten inoiz ezer nire aita frai Bartolome Aguilar domingotarraz? Bada, nik diotsot asko zor diogula; erosia
|
genuen
beste etxeaz eman zidan informazioa, handik irtetearen hasiera izan zen; han izango zituzketen sufrikarioez oroitzen naizen guztian ez naiz aspertzen Jainkoari eskerrak ematen. Izan bedi guztiagatik goretsia.
|
|
Ni eskarmentatua geratuko naiz neure buruaz eta beste batzuez. Zilizioak egunetik egunera eragin txikiagoa du, erabiliaren erabiliz berorrek dioen bezain berri ez baita egiten, eta sorbalda ez luke ohi
|
duen
beste estutu behar. Guztian kontu izan kalterik ez izateko.
|
|
Benetan poztu naiz. Badirudi ez
|
dudala
beste zereginik, beste batzuen espiritua nolakoa den berorri kontatzea baino. Gera bedi Jainkoarekin eta eska biezaio eman diezadala niri espiritua, beraren borondatea denetik irten ez nadin.
|
|
7 Joana andereak eta nik uste
|
genuen
beste gauzarik ezin zitekeela egin, poztasun gabe egoteko bidea zelako hemen abitua hartu eta ondoren hara joatea; eta argi eta garbi esan zidan, sartzen den lekutik berriro irtetea ezin dela onartu, eta horrela, Joana anderea bihar joango dela uste dut, bazkal ondoren, bere alabarekin. Nik, astelehenera arte behintzat, hemen geratzea nahiko nuke; hainbeste kostatzen zaiola ikusirik, ez diot asko ekin.
|
|
14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta handiz egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak egiten ez badu ez
|
duela
beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit. Beharbada, Cuevasko aita prioreak zerbait egin ahal izango du, baina aita Garciálvarezengan dut konfiantza jarria.
|
|
gertatuko balitz. Nik guztia konpondu ahal banu, asko poztuko nintzateke neure aitari ardura kentzearren, bera nor den kontuan izanik, harri eta zur bainago zein benetan hartu duen hori, eta Jainkoak egingo du, ez
|
baitute
beste erremediorik. Pena handia hartuko dut Toledora joaten bada.
|
|
6 Berorren agurgarritasunak ez beza gehiago jardun horretaz, Jainkoarren, dote ona
|
baitu
beste toki batean sartzeko, eta ez bedi sar hain gutxi diren tokian, oso hautatuak izan behar baitute. Eta orain arte norbaitekin hain zorrotz jokatu ez bada, eta oso kasu bakanak izan dira?
|
|
4 Beraz, ene aita, Angela poz pozik dago eta berarekin aitortu da; eta pozik handiena da, Paulorekin izan zenez gero, inorekin ez zuela haren arimak bihotz altxagarririk ez pozik. Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin
|
zuen
beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
|
|
Beharbada, bekatu bat baino gehiago saihestuko dira haien hitzetan eta oraintxe ere otzanago egongo lirateke; izan ere, gozotasuna eta laztasuna, biak dira beharrezkoak, horrela eramaten baikaitu gure Jaunak? eta erabaki sendoa hartua duten horiek ez
|
dute
beste biderik. Eta berriro diot, oso bakarrik daudela moja oinuts gaixoak, norbait gaixorik badago sufrimendu handia izango baita.
|
|
Galde beza, bekatu arina dena astun bihur baitaiteke promesagatik. Nik neuk ere galdetuko diot neure aitor entzuleari, jakintsu handia baita; ergelkeria iruditzen zait, izan ere, nik promes eginik
|
dudana
beste gehigarri batzuekin da. Ni ez nintzateke ausartuko promes hori egitera, Apostoluek bekatu arinak izan zituztela dakidalako.
|
|
3 Esan ahizpa Leonor Errukiarenari, hori eta gehiago egin nahiko nukeela nik beraren alde. Haren profesara joaterik banu, bai pozik egin eta hemen
|
ditudan
beste gauzetan baino atsegin handiagoa hartuko nukeela. Jainkoak bete diezaiola, hori bada bere borondatea.
|
|
Irailaren 15ean (469 gut., 3 zenb.), Soriako ama prioreari hau idatziko zion: . Haren (Leonorren) profesara joaterik banu, bai pozik egin eta hemen
|
ditudan
beste gauzetan baino atsegin handiagoa hartuko nukeela?.
|
|
Baina haren Jainko maitasuna ez da beraren baitan agortzen. Alderantziz, berak bizi
|
zuena
besteengana zabaldu beharra sumatzen du; altxor hori ezin du ezkutuan eduki. Ez zaio eman berarentzat soilik, partekatu dezan baizik.
|
|
3 Behin hona iritsiz gero, arimak ez du zertan beldurrik izan; bai izan dezake, Jainkoa, sufrimendu eta aukerak emanez, nahiz eta berari asko kosta, beraz baliatzea merezi izango ez duen beldurra, Hura zerbitzatu ahal izateko. Beraz, hemen, esan dudanez, maitasunak eta fedeak egiten dute lan eta arimak ez du nahi adimenak irakasten dionaz baliatzerik, Senarraren eta emaztearen artean dagoen batasunak, berak ulertzen ez
|
dituen
beste gauza batzuk irakatsi dizkiolako eta adimenarena oinpean duelako.
|
|
4 Oso beharrezkoa da haiek konturatzea badela buru bat, Ordenaren kalterako direnetan errukituko ez zaiena; eta epaileak justizian hain zuzen jokaturik, eduki ditzala sinetsirik ez duela okerrera egingo Jainkoaren zerbitzu eta perfekzio handiagoa tartean direnean, mundua hondatzen bada ere; eta gozo eta maitetsu agertuko zaiela, horretan oker egiten duela ikusten ez duen bitartean. Izan ere, errukitsu agertu eta aitak bezala maite dituela erakustea beharrezkoa denez, eta hau oso egoki dator haien kontsolamendurako eta hura arrotz gerta ez dakien?, esana
|
dudan
beste hori ere beharrezkoa da. Eta gauza hauetakoren batean huts egingo balu, askoz ere hobe da azkenekoan huts egitea lehenengoan baino.
|
|
19 Ofizioak dituztenei otoitza dutenetako orduren bat pasatzen zaienean, har beza bakoitzak beretzat libreen
|
duen
beste ordu bat; esan nahi da, ordu osoan, edota zatirik handienean, otoitz egiterik izan ez duenean.
|
|
4 Orain dela egun batzuk neure bizitzaren kontakizuna idatz nezala agindu zidaten, eta han ere esan nituen gauza batzuk otoitz jardueraz. Baliteke nire aitor entzuleak nahi ez izatea zuek hura ikus dezazuen, eta horregatik jarriko dut hemen han esana dagoen gauza bat edo beste eta baita beharrezkotzat joko
|
ditudan
beste batzuk ere. Jaunak bere eskuz jar dezala, eskatu diodanez, eta bere aintzarik handienerako eratu dezala, amen.
|
|
Beste batzuetan, dirudienez, bere etxean hartzen du egoitza eta borondateari lagun egiten dio; orduan, hiru ahalmenak harmonian daudenean, zoriona da. Ezkondu bikote bat bezala da, elkar maite badute, batak nahi
|
duena
besteak ere nahi du; baina senarra gaizki ezkondua balitz, laster ageriko litzateke bere emazteari ematen dion egonezina. Beraz, borondateak, bere burua baretasun honetan ikus dezanean, ez biezaio jaramonik egin adimenari zoro bati egingo liokeen baino gehiago; izan ere, beraganaekarri nahi badu, nahitaez arduratu eta pixka bat urduritu du.
|
|
7 Baina badakit pertsona honetaz, oso perfektua ez bazen ere, urte luzeetan, Jauna hartzen zuenean, gorputzeko begiez ikusiko balu bezalaxe ikusten zuela Jauna bere ostatuan sartzen; fedea biziago egiten saiatzen zela, egiaz sinesten zuelako Jauna bere ostatu pobrean sartzen zela; ahal
|
zuen
bestean kanpoko gauza guztiak baztertzen zituela, eta Harekin batera sartzen zela. Zentzumenak biltzen saiatzen zen, guztiek hain on handiaren berri jakin zezaten, hau da, arimari Hura ezagutzeko enbarazurik egin ziezaioten.
|
|
8 Urak
|
duen
beste berezitasun bat, asetzea eta egarria kentzea da. Izan ere, nik uste dut, egarria, benetan behar dugun gauza baten desira dela; gauza hori erabat falta bazaigu, egarriak hil egiten gaitu.
|