2015
|
|
17 Jaunaren mesede eta gozotasunak badira, begiratu ongi horregatik bere burua hobetzat hartzen ote duen; eta gozotasunezko hitzak zenbat eta goragokoak izan, lotsatuago geratzen ez bada, sinets beza ez dela Jainkoaren espiritua. Izan ere, gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat
|
duela
bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik. Otoitzean izaten dituen gauza guztiek eta mesedeek ondorio hauek dituztenean, ez dadila ibil arima izuturik, Jaunaren errukian uste osoaz baizik, Jauna, izan ere, leiala da eta ez du utziko deabruak engaina dezan, betiere beldurrez ibiltzea ona bada ere.
|
|
harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez
|
baitu
bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du. Oi Jainkoaren ontasuna, guztiak zure kontura izan behar duela!
|
|
Bestalde, lasaitu egiten du haren errukiak. Argia
|
du
bere buruaz lotsa izateko eta Haren Maiestatea goresten du bera hain aldi luzean jasan duelako.
|
|
Honezkero, ene Jainko, zure zerbitzari honek ezin ditu eraman Zu gabe bere burua ikustetik datozkion adina lan; bizi behar badu, ez du nahi atsedenik bizitza honetan, ezta Zuk ematea ere! Arima honek jadanik libre ikusi nahi
|
luke
bere burua: jateak hil egiten du; lo egiteak nahigabetu; bizitzako denbora atseginetan igarotzen zaiola ikusten du, eta honezkero ezerk ere ezin diola eman atseginik Zuk izan ezik; naturaz kontra bizi dela dirudi, honezkero ez baitu bizi nahi berarengan, Zuregan baizik.
|
|
7 Hau aditzera ematea nahi nuke, hasierak direlako, eta Jauna mesede hauek egiten hasten denean, arimak berak ez ditu ulertzen eta ez daki bere buruaz zer egin. Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko
|
du
bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko.
|
|
etxe hau bere atseginezko paradisua zela. Eta horrela, hona ekarri dituen arimak Haren Maiestateak hautatu dituela dirudi; haien ondoan ni neure buruaz nahiko lotsa naizela bizi naiz; izan ere, nik ez nuen asmatuko halakoak desiratzen ere hainbesteko estutasun eta pobretasun eta otoitzerako; eta hain alai eta pozez daramate, non bakoitzak ez
|
baitu
bere burua duin ikusten halako lekura etortzea merezi izateko; batez ere batzuek, munduko huskeria eta apaindura artetik dei egin baitzien Jaunak; han bertako legeari jarraituz zoriontsu bizi zitezkeen, eta Jaunak hain biderkaturik eman die poza hemen, non argi ikusten baitute Jaunak utzi zuteneko bateko ehun eman diela eta ez dira asetzen Haren Maiestateari eskerrak ematen.... Beste batzuk ongi egotetik hobeki egotera ekarri ditu.
|
|
Hasieran asko kostatzen zitzaion arimako esperientzia haiek ulertzea, are gehiago ongi eta erraz ulertzeko eran adieraztea. Gaspar Daza eta Frantzisko Salcedo jaunei haiek adierazteko ez
|
zuen
bere burua gai ikusten eta, idatzizko zenbait oharrekin batera, liburu espiritual batez baliatu behar izan zuen, han seinalatuz berari gertatzen zitzaizkionak edota beraren barne esperientziekin antzik handiena zutenak. Esperientzia haiek, ustez, arimaren barne muinetan gordetzekoak ziren, eta ez idatziz adieraztekoak.
|
|
Beldurrez bezala ikusten zituenekin, gogotsuago tratatzen zuen; dena dela, gauza hauek erabat gutxiesten zituztenekin ere, bera probatzearren izaten zen? pena hartzen zuen, batzuk Jainkoaren gauzak zirela oso iruditzen zitzaiolako, eta ez luke nahi, arrazoirik gabe itsu itsuan gaitzesterik, ezta guztia Jainkoarena dela sinets dezaten ere, berak oso erraz dela engainua egotea ikusten baitzuen, eta horregatik ez
|
zuen
bere burua sekula ere ziur ikusten, arriskua egon daitekeen gauzetan. Ahalegin guztiak egiten zituen ezertan ere Jainkoa ez iraintzeko eta beti obeditzeko; eta bi gauza hauekin babesturik zegoela uste zuen, deabrua izan arren ere.
|
|
4 Baina kontenplazioa, ene alabak, beste gauza bat da; hauxe da daukagun okerra: norbait egunero une batean bere bekatuez gogoeta egitera iristen bada (eta izenez baino gehiago izatez kristaua bada, beharturik dago horretara), hura kontenplazioari erabat emana dela diote berehala, eta kontenplazioari erabat emana denak izan behar dituen bertute handien jabe nahi lukete, eta berak ere halaxe nahi
|
du
bere burua, baina oker dago. Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen:
|
|
Alferrikakoa da, ene ahizpak, bizi garen bitartean tentaldi askotatik, inperfekzioetatik eta bekatatuetatik ere aske egongo garela pentsatzea, bekaturik gabe dagoela uste
|
duenak
bere burua engainatzen duela esaten baita (Jn 1, 10) eta halaxe da. Bada, gorputzeko gaitz eta nekeez ari bagara, nor dago haietako eta era askotako gaitzik gabe?
|
|
Utz ditzala besteak beren gerra egiten, ez baita txikia izango. Izan ere, guduetan tenienteordeak borrokatzen ez badu ere, ez da, horratik, arrisku handirik gabe egongo, eta barrualdetik gainerako guztiek baino lan gehiago egin du; hain zuzen ere, bandera daramanez gero, ezin
|
du
bere burua babestu, eta txiki txiki egingo baliote ere, ez luke hura eskutik utzi behar. Horrela, kontenplatiboek, goian eraman behar dute apaltasunezko bandera eta eman diezazkieten kolpe guztiak jasan beraiek bat ere eman gabe; izan ere, haien eginbeharra Kristok bezala sufritzea da, gurutzea goi goian eramatea, hura eskutik ez uztea beren burua arriskurik handienetan ikusten badute ere, eta ez dezatela haiengan ahultasunik nabaritu sufritzean; horretarako ematen diete hain zeregin ohoragarria.
|