2010
|
|
Eta hein batean diogu zeren eliza katolikoaren orduko ortodoxiagatik ez baitzuen, beharbada, guztiz esplizitatu luze eta sakon, gogoan zerabilena. Ezin dut jakin noraino hertsatuta aurkituko zen Armand David, baina inpresioa
|
dut
bere burua isiltasuna gordetzera behartu zuela, bere baitan aterpetzen zuen darwindarra isildu arazi zuela.
|
|
Ez da ergela eta ondo daki autobusean behin joateagatik ezin
|
duela
bere burua nabarmendu autobusa egunero hartzen duten langile gutxi horien aurrean.
|
|
Non aurkituko zuen bere azken urteak emateko leku bat? Horretarako hobe
|
zuen
bere burua itsasora botatzea eta bertan amaitzea; hori bekatu larria izango zen ordea, zer esango zukeen Erasmo Rotterdamekoak jakinez gero?
|
|
Gortesia diplomatikoa baino ez zen beharbada, entzulearen belarria eztitzeko. Gerla Zibilagatik Mexikon exiliatu zen Fabian Vidal granadar kazetariak esaten zuenez, 742 Abdelkrimek euskaldun jatorrikotzat
|
zuen
bere burua.
|
|
" ideia modernoen eta zibilizazioaren erregelen arabera eraiki den Arrifeko gobernuak independentetzat
|
du
bere burua bai politikoki eta bai ekonomikoki eregure askatasuna mendetan mantendu dugun bezala mantentzeko eta beste herriak bizi diren bezala bizitzeko eskubidearekin". 534
|
|
Ez da esentziarik, baizik existentzia, gizajendeak bere bizitzari zentzua emateko. Norberak determinatu behar
|
du
bere burua.
|
|
Mikhail Bakunin ere aberria sakratutzat hartzeko prest zegoen edozein nazionalitate mehatxatua eta bortxatua zenean. Aberria printzipio sakratua bihurtzen zen orduan, eta hagatik
|
zuen
bere burua aberri zapaldu guzien abertzaletzat.
|
2011
|
|
Mirandek 47 urte
|
zituela
bere buruaz beste egin zuen Pariseko bakardadean 70.go hamarkadan. Ez zekien hurrengo urteetan berak nardagarri zituen" kristau marxista" haiek izango zirela bere obra argitaratu eta euskal literaturaren historian ohorezko leku bat emango ziotenak.
|
|
zein baino zein arroago ote diren. Carmauxek, Kortsario Beltzaren lagun bizkaitarrak, adibidez, euskaldun zintzotzat
|
du
bere burua eta hildakoei begirunea die, baina, behar denetan bizidunen sabelak urratzeko prest dago: " Un buon biscaglino che rispetta i morti, ma che sa bucare il ventre anche ai vivi".
|
|
Liburuari izena ematen zion neskak lau urte eta erdi baino ez zituela, liburutegiko haur liburu guztiak irakurrita zituen, eta, liburuzainaren aholkuz, heldu askok benetan irakurri gabe irakurri dituztela esaten duten liburu garrantzitsu horietako asko ere irakurri zituen. Isabellak bazekien ezin
|
zuela
bere burua Matildarekin konparatu, baina bere senak nolabait esaten zion gaur egun zeukan irakurzaletasuna oso txikia zenean irakurritako liburu hartako Matilda bezalakoa izan nahi izateari zor ziola; halako mimetismo baten eraginez harekin identifikatu baitzen, geroago beste hainbeste pertsonaiarekin, haragizkoak bezala paperezkoekin ere, gertatuko zitzaion gisa berean.... Jolas moduko bat iruditzen zitzaion pertsonaien haragian sartzea, haiekin batera gozatu eta sufritzea, eta idazleak erabakitako paturantz lerratuz joatea.
|
|
Nassim Perez Habibek irrikaz xurgatu, eta hauts partikulak argi leherketa isilean irauli zituen ke adar luze bat bota zuen. Lanegun bizi asko eta gero, beste eleberri bat amaitu berria zuen, eta ezin
|
zuen
bere burutik baztertu jainko sentitzeko tentazioa. Pertsonaia bat sortu, izena jarri, bizitza bat eman eta bere agindupean izatea.
|
2012
|
|
inguruko" sistema soziokulturalak" pertsona kaltetu du, soraio eta ahul egin, hortaz, pertsona bera aldatu beharra dago, bere disposizio psikikoak aldatu hain zuzen. Beste modu batera gestionatu behar
|
ditu
bere burua, bere harremanak, bere mundua... Eta badago zer aldatu:
|
|
Hala, norberaren autonomia" gizarte aldaketaren pizgarria" izan da: morrontzak, jazarpenak edo bazterketak atzean utzi nahi
|
dituenak
bere burua aldatzeaz batera mundua eraldatzen du, jendarte jokoan egotzi dizkioten tokia, eginkizun eta jokamoldeei muzin eginez.
|
|
Baiña konzientziaren gorthean eta audientzian ezta halako bidegaberik egiten. Aitzitik bertze guztiek faltatuagatik, kulpantak berak, konzientziak berak akhusantzen
|
du
bere burua, eta bai kondenatzen ere".
|
|
Aldi berean, espazio publiko arautu hura hazi ahala, psike kalkulatzaile asko hasi ziren sentitzen bere baitan zutela benetako izana. Esan bezala, espazio sozial publikoan kreditua eta irudia zaindu behar
|
dituenak
bere burua manipulatu behar du, kanpotik eragingo balio bezala. Horrela kanpoa eta barnea bereizten hasiko da, jendaurreko jardun azalekoa eta jendaurretik erretiratutako jarduna.
|
|
Autonomia proiektua, gure kasu honetan, autodefinizio bat da, kasu guztietan bezala. Prozesu horretan eta ez milurteko harpe, odol edo mintzoan, sortzen da egunero egunero Euskal Herria, eta hargatik, ez da hutsetik sortzen, ez
|
du
bere burua sortzen, ez da funtsik gabeko ilusio kolektiboa. Kanpokotzat, heteronomotzat, jotzen dituen determinazioen eraginpean bertan jaio da autonomoa izan nahi duena.
|
|
Emaztea ondo? —galdetu
|
zuen
bere buruaren bigarren zatiak. Baina gutuna, orduantxe konturatu zen, ireki gabe zegoen.
|
|
Eguberri aurreko egunetan Van Thiegelek asko edan zuen, eta ez
|
zuen
bere burua, ohi bezala, bi edo lau zatitan banatua sentitu, baizik eta askoz gehiagotan, batzuetan zortzitan eta beste batzuetan hamaseitan, bata bestearekin nahasten zitzaizkiola bere amaren irudia, Christinerena, Lalande Biranena, Chrysostomerena, Donatienena, Livorena eta beste hainbat ezagunena, eta haiekin batera pentsamendu asko, hala bere egoera ekonomikoari buruzkoak nola bere bizitza sen...
|
|
Bukatu zirenean, Van Thiegel lasai jantzi zen, bere kolkorako barrezka. Joera bereziak
|
zituen
bere buru hark. Igande goiz hartan, Force Publiqueko tiratzailerik onenarekin neurtu baino ordu batzuk lehenago, inoiz baino hobeto ari zitzaion lanean.
|
|
Eta hain dama bereziak zeruko arotzek forjatzen ahal dituzten eguzki errainu guztiak biltzen zituen bere begitartean, eta, euria egin ondotik, lurrari sortzen zaizkion kolore berberek estu besarkatzen zioten gorputza. Eta hori dena ongi iruditzen zitzaion erregeari, kristau orok baitaki berdez janzten denak edertzat
|
duela
bere burua.
|
2013
|
|
—Obamak ez
|
du
bere burua edertzen horrelako kontuekin —esan zuen Dennisek.
|
|
Tzurdio, bere aldetik, oso pozik zegoen, atseginez enpo. Beste edozein bezalakotzat sumatu nahi
|
zuen
bere burua aspaldian. Izan ere, askotan entzuna zeukan etxean lanaren garrantzia:
|
2014
|
|
Lau bertso badira gero zirtzilentzat. Ez dakigu bertso jartzailea nor den, izan daiteke deitua izan zen bertsolaria, ez
|
baitu
bere burua aipatzen, izan daiteke herriko berri jartzaile bat edo apeza bera. Gan ezartzeak joan orde lapurtarra zela salatzen du.
|
|
Sutafu eta Beñaten arteko zina adin klaseari zor zaion leialtasuna da, boterea hartu beharrarena, hau baita zaldun ihauteko aldarria, eta hondarrean nehor ez da garai hartako salan kode horien jabe ez denik, denek genekien hor enfasia handiz antzeztua zena asto itzuli batekin bukatuko zela. Gillomek bere rola atxikitzen du Sutafurekin, IK ren alde edo kontra izan, orduko aktibista guziak dira IKri identifikatuak herritarren betaurrekoen gibeletik, joan jinak egiten ditu tranpan Sutafuk IKko fraseologia ahoan baina ez
|
du
bere burua defendatzen, arraileriaz ehorzten du pertsonaia Gillomek. Denbora dramatiko eta errealaren artean jostatzen da, baina gurea lardaskatuz posibilitateen habanikoa irekitzen du beste alderdiaren, begitan dituen Gaetan guzien kontra ankerkeria handienarekin jokatzeko.
|
2015
|
|
" Purrua kuturtzen zion bezain pronto, neskari brama solegitzen zitzaion, eta koxinetan erortzen ziren, broska basatietan, kimiza narritagarrietan. Gerdamuak mirlakatzen zizkion bakoitzean, eskidantxa arrenkurati batean nahaspilatzen zen, eta sokorrari begira utsaltzen
|
zuen
bere burua, sentituz poliki poliki pataskak uzentatzen zitzaizkiola, moskiltzen, izkortzen zihoazela, kazkako kaukel batzuk erortzen utzi zaizkion ilari herosdun bezala etzanik gelditu arte. Eta hala ere, hasiera baizik ez zen, une jakin batean neskak uhatxuak damuztatzen zituelako, mutilak bere ohitzak hurbil ziezaizkion utziz.
|
|
Baina, horretarako, hierarkiak, subordinazioak, zapalkuntzak. eta, hitz batean, antagonismo asimetrikoak subjektiboki ukatu eta objektiboki ukitu gabe utzi behar dira. Anomaliak, beraz, gatazka negatiboan bizi behar duen era berean (Beste Handiarengandik bereizten) positibo behar
|
du
bere buruarekiko.
|
|
Egia da: batzuetan parodiak nork bere burua ikono itxietatik aska dezan balio du, alabaina hartarako, parodiatuak parodiarekin fusionatu behar
|
du
bere burua, parodiaren aktore dela sentitu behar du.
|
|
Parodiak eta tematizazioak tresnak eta armak dira, jasotako ikono eta artikulazio itxi eta zurrunetatik libratzeko balio dezaketen gisa berean, haiek finkatzeko eta haien mendera talde minoritarioak edota praktika anomaloak zapaltzeko balio dute. Bestela esan, dispositiboak eta disposizioak lokatuz norbait askatu ahal
|
dute
bere burua den katetik, baina maizegi nor bere tokian jartzen dute, hots, mendeko tokian. Funtsean, kolusioak desartikulatzeko bideak baitira.
|
|
Habitus eta habitat, zioen Bourdieuk, bat eta bera izan ohi dira jendarte egonkor eta barne bereizketarik gabekoetan. Halakoetan, antza denez, jendeak disposizio praktikoekin berdindu behar
|
du
bere burua, ez du hautatzerik, eta disposizio psikikoek bat egiten omen dute dispositibo sozialekin.225 Hizkuntza bakarreko komunitateetan mintzaira atmosfera da: normaltasun oro hartzailea, mintzairazko atmosfera babeslea, egiturazko semiosfera...
|
|
Judith Butleren ustez, identitate orok" kanpoalde eratzailea" behar
|
du
bere burua osatze aldera, eta harekin noski," baztertutako subjektuak" ere behar ditu.57 Hala bada, identitatea egituratzaile eta normatiboari jarri behar diogun izena da, ez anomaliari, ez baztertuari, ez kanporatuari. Haiek Identitatea eratzeko baliabide, osabide eta ondorioak izanagatik ere.
|
|
Euskara tokiko aztura aldaberen tankerakoa zen: bere buruari aldaketa debekatu dion jario mudakorra, ez
|
baitu
bere buruari, hau da, aztura horiei, berariazko asmoak, planak edo ekimenak ezartzeko gaitasunik; eta hala denez, etengabe ari da aldatzen.
|
|
Tradizioak legitimazioa behar du beti. Berez doan transmisioak ez
|
du
bere burua ondo ezagutzen, ez da aparatu eta diskurtso berezietan antolatzen, egin egiten da eta kito. Inertzia soziokulturalak ez dira" naturalizatzen" berez, jendeok ezagun eta ikasi dugunari geurez eusten diogun arren hala moduz egiten dugu, nahigabean antzaldatzen ditugu zaharrak eta berriak asmatu.
|
|
Aldaketaren ardatza pertsona definitzeko eta identifikatzeko arau nagusia da: aurrenekotan, bestek definitzen du pertsona eredu eta kode itxi batzuen bidez, azkenenetan, nork definitu behar
|
du
bere burua. Dubaren eskema neurri batean onartzen badut ere, uste dut larregi baikorra dela eredu sozietarioen hautamenari dagokionez.
|
|
Irizpide hartatik ulertu ahal dugu zergatik nahi duen Identitateak sistema orohartzailea izan, eta zer dela eta nahi
|
duen
bere buruaren sistema antolatua, bereizia eta argia. Anomaliak neurrian ere sistema horrekin egiten du amets, baina diferitzen bizi behar duenez, galtze eta eskuratze joko batean jokatzen du.
|
|
Bourdieuren hitzetan, beraz, elkarte orok
|
badu
bere burua irudikatu, begitandu eta asmatu beharrik, baina lan hura ez da beti agerikoa eta oharrez egin beharrekoa, beti ez zaio arizaleari atxikimendu gehigarririk eskatzen. Berez doazen gauzetan bizi denik ere badago, berak kolusio nabari eta esplizituaren ordez egituratzeari darion konfiantza izaten du.
|
|
Eta, bere baitan ez da den dena positibotasuna, auto gardentasuna eta auto sustapena, hala izango balitz ikono bat baino ez litzateke izango, hau da, konfigurazio itxia, aldagaitza, ihartua eta zurrundua, behin betiko emanda eta eginda. Baina, anomaliak ezin
|
du
bere burua irudi zurrundu ezin mudatuzko bati atxiki, horretan lotuko balitz Egiturak berehala barneratuko luke eta bere zerbitzuan jarri. Anomalia bere buruarekiko negatiboa da, bere burua ukatu behar du etengabeko aldatzeari ekiteko, iheskorra behar du, berritzaile eta proteikoa.
|
|
Ahaleginak klaustrofobia eragin zion, bai eta arnasa estutu ere. Baina laster ohartu zen hobe
|
zuela
bere burua ez behartzea. Ibilera doituz eta argiunetxoak hautatuz ongi egin zezakeen aurrera.
|
|
Patsy Perroni pugilaren aurkako konbatea, Madison Square Garden aretoan, galdu egin zuen, berriro ere puntuetara, hamar asaltoak zutik aguantatu ondoren eta kontrarioak ezin izan zuelarik euskalduna lurrera bota. New Yorkeko porrot hau izan eta gero, Isidoro Gaztañagak eztabaida oso desatsegina izan zuen behar baino gehiago edateko zuen joera zela kausa eta ez
|
zuelako
bere burua zaintzen lehen mundu mailako boxeolari profesional batek egin lukeen moduan. Edatearen kontu horrekin etsaitu egin zen ordura arte laguna izan zuen Ricardo Alis welter sailean Espainiako txapelduna zen boxeolariarekin.
|
|
Urmenetak ez
|
zuen
bere burua Ejertzitotik desbinkulatu nahi, eta Iruñeko aldi luzean, 1977an Instituziotik irten zuen arte, ez zion ekitaldi militarretara joateari utzi izan, Kontzeptzio Inmakulatuaren ohorezko urteko festara konparaziora, Infanteriako patroia bera, zeinera joaten baitzen uniformeaz eta irabaziriko galoiez, Estatubatuar Armadaren Estatu Nagusiak emaniko gaitasun enblema barne....
|
|
Hasi zuen mintzoa ohiko protokoloaz, baizik eta Udalak zuela saria jaso; baina segidan bere ukitua eman zion, erranez" Etxeko guzti guztiak direla sariaren merezidun, zinegotzi zein funtzionari", eta Santz idazkariari eskatu zion bakoitzari igor ziezaiola zegokion omenaldiaren partea, denena baitzen," enplegatu gorenarengandik has, eta peoi xumearenganaino, lanari diozuen fideltasunagatik, eta trabailuetan ematen duzuen prestutasunagatik. Orok sentitu behar
|
du
bere burua sariturik". Eta erran zuen halaber, domina ez zitekeela pagamendu lan bururatuei, baina etengabeko jardunari, eta horretaz eskatu zien lankide guztiei izan zitezela beti kontentagaitz, beti eta jomuga handiagoak gogoan.
|
|
Iritsi zitzaidan etxeratzeko tenorea. Gizon batek erre beharra
|
du
bere burua epe jakin batean, eta gero utzi."
|
|
gure Gorteak, mota orotako ahalak. Nahi ditugu Foruak erran nahi baita, libertateakzeintzuak behar
|
baititugu
bere buruaren jabe den herri moduan, gure aroaren arabera, bizikidetza lagunkorrean gainerakoekin. Ez gaude gibelera so, baina aitzinera.
|
|
Nik uste dut balio duela fabula moduan, baina argumentuak nahasteko erabiltzen dela. Irlandan, hiztun komunitateak frakasatu zuen, ez
|
zuen
bere burua antolatzen jakin eta ez zuen asmatu. Gaelera, minorizatuta eta miseria larrienari lotuta heldu zen hogeigarren mendera:
|
|
Euskal komunitateak, alderdien arteko zeingehiagoken menean egon gabe, subjektu gisa antolatu behar
|
du
bere burua, ezinikusi ideologiko eta oztopo politikoen gainetik, batez ere euskaraz eguneroko bizimodua egitea posible izan dadin. Euskararen erabilera komunitate horren ardura da batez ere.
|
|
Hipermodernitate honetan, ordea, mendebaldeko gizarteetako industria gehiena kanpora eraman den neurrian eta teknologia berriek bestelako zerbitzu eta eskariak ahalbidetu dituen heinean, jada ez da gizaki ekoizlerik behar —ez gizaki mota nagusi bezala behintzat, ekoizleak behar baitira, noski— Modernitateko gizaki solido eta zurrunak utzi dio lekua, ondorioz, askoz malguagoa den pastichear' i, edozein forma har dezakeen hareazko masa amorfoari. Egungo gizakiak ez
|
du
bere burua zertan klaseren batekin identifikatu —eta nahiko balu ere, zaila oso egingo litzaioke klase modernoen desagerpenaren aurrean gaudenean—, ezta talde jakin eta bakar batekin ere; egungo gizakia malgua da, antzezlea, eta nahi beste maskara erabiltzeko gai da. Egungo gizaki mota hipermodernoa da, nagusiki.
|
|
Bere azkeneko helburua bizirautea da, kontserbazioa. Bizigabeak ez
|
du
bere burua gobernatzeko inolako asmorik, ez baitio desertuari, noraeza eta ezinegonari, aurre egin nahi. Menpekoa da, zonbia, hildakoa, bizigabea, ez du benetako existentziarik.
|
2016
|
|
—Begira nor dagoen hemen —esan
|
zuen
bere buruaz kanpora zegoen ahots batek, eta zakurrak, orain bai, bere indar guztiarekin hasi ziren zaunkaka.
|
|
Hantxe topatu zuen Altzola Gerediagak Mikelestorenaren liburuaren xerka zebilela. Aingeru Irigarairekin batera Iruritan gizondu, Norbert Tauerrekin posta truke oparoa mantendu, eta Orreagako bere gelatxoan euskal liburutegi ezin ederragoa bazuen ere, ez
|
zuen
bere burua idazletzat ematen, eta apezgai zeneko hitzaldia dugu euskaraz argitara eman zuen idazki bakarra, tamalez.
|
|
Elizanburuk berak ez
|
du
bere burua historiagiletzat, eta azken buruan berak duen asmoa zera da, gori gorian zegoen zioan bere iritzia azalaraztea eta euskaldunen hazkuntza ideologiko egokia:
|
|
Alabaina ez genuen oso lan fidagarria Okzitaniako Tolosako irakasleak aurkeztu ziguna, eta horren zuzentzeko asmotan Arxu altzurukutarrak bi itzulpen proposatu zizkigun, bata 1858.ean, Gustave Brunetek Parisen argitara emaniko Notice sur les proverbes basques liburuan ageri zena, zinez oker, motz eta kamuts, berauk errefusatu egin zuena, eta bigarren bat 1872.ean, Baionako Impartial des Pyrenees et des Landes egunerokoan kaleratua, eta geroxeago ere, Vinsonen eskutik, 1878 eko Etudes de linguistique et d’ethnographie delakoan. Vinsonek berak ere, ez
|
zuen
bere burua bazterrean largatu nahi, eta ekarpen seriosa eskaini zigun Revue des etudes rebelaisiennes izenburukoan 1905.ean. Vinsonen aburuz, Rabelaisi lagundu ziona jaun handien menean zeuden euskaldunetarikoa zatekeen, xiberotarra edo baxenafarra.
|
|
Gurasoek jesuitetara igorri zuten hamabi urterekin, eta han egon zen hemezortzi urte egin zituen arte. Ez
|
zuen
bere burua sotanarekin ikusten eta Ameriketarat artzain joatea deliberatu zuen orduan: maleta koxkor bat, mandolina eta klarinetea bizkarrean.
|
|
Bere buruaren jabe ezin izana du betiereko zigorra. Ustiagaiak ezin
|
du
bere buruaren jabe izan, ezin du gizarteko agintea hartu, ez dago horretarako prestaturik, ez du horretarako jakituriarik ez garaiera etikorik. Ezta jainkoen oniritzirik ere noski.
|
|
Dena den, enpresa dolmenikoa bera ere, gainerako guztiak bezala, konkurrentzian bizi da, saltzen eta exportatzen saiatzen da, alegia, gerran bizi da merkatu mugagabean, besteak baino indartsuago izaten saiatzen da bizirik irauteko eta atzerria kolonizatzen saiatzen da, balio erantsi handiko produktuak salduz eta balio erantsi txikiko osagarrien ekoizpena leku aldatuz. Sistema mugagabean bizi da; ez
|
ditu
bere burua asetzeko ondasunak ekoizten, mundu osoko merkatuetan saltzen saiatzen da, mundua konkistatzen saiatzen da.
|
2017
|
|
Julien Green idazleak ere idazketa
|
zuen
bere burua zaintzeko eta ikuskatzeko bidea. Nartzisoek behar duten etengabeko arretak, isolatu egin ditzake azkenean.
|
|
Nork berak ezin
|
du
bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada.
|
|
Horregatik Manuel Roak aurre egin zien guztiei, bere etxea defendatzearren. Manuel Roak independentistatzat
|
zuen
bere burua, baina ez zuen iritzi onik Torres apaizari buruz: ezjakina eta koldarra baitzen.
|
|
1816ko azaroan, ltsasontzl hartan aurkltu zltuzten Alvarezen eta Onisen arteko eskutltzak, blen jokabldea agerlan utzl zutenak. Insurjenteen aurrean agerlan geratu zenean, Alvarezek eskutltz bat argltaratu
|
zuen
bere burua zurltzearren; eta, jokoan jarraltzeko lupetzetan aztarka eglnez, ez zuen, bada, esan Onisl dlrua hartu zlola enbaxadorearen makurkerlak hondatzeko. Inork ez zlon slnetsl.
|
|
Hurrengo ehun urteetan landare litzateke gizakiak natura babestu dezan, bereziki" jakintsutzat" Homo sapiens sapienshartzen
|
duenean
bere burua.
|
2018
|
|
Azken aldi honetan Amin Maaloufen Nortasun hiltzaileak (Identites meurtrieres, 1998) liburua herri txikien abertzaletasunaren aurkako eskuliburu bezala erabiltzen ari da goi mailako ikastetxeetan, nazio handien abertzaletasunaren aurkako eskuliburutzat ere hartua izan daitekeen arren. Maalouf Libanon jaio den arren, frantsestzat ere
|
badu
bere burua, eta ez bere nortasunaren erdia libanoarra eta beste erdia frantsesa sentitzen duelako, bere nortasun osoa libanoarra eta frantsesa sentitzen duelako baizik. Bi hizkuntzak maite ditu:
|
|
Lekunberrikoa zen, euskaldun zaharra, ama bezalakoa gogoratu, erdaraz" euskara hutsean" mintzatzen zen hura. Euskal idazleen artera, hots, euskaraz idazten zutenen zerrendara bildu nahi
|
zuen
bere burua. Horregatik, ama hil zitzaionean, euskararen irudikapen fisikoa, haragizkoa, maitakorra galdu zuenean berreskuratu nahi izan zuen nola edo hala, hizkuntzaren bitartez.
|
|
Egunero marraztu daiteke herri bat edo ezabatu, estatistikei buruzko berriekin. Euskal Herriak bahitua
|
du
bere buruari emandako estatua, eta administratiboki zatikatua da: horrek ez dio aukerarik ematen herri gisako argazkirik egiteko.
|
|
Izan ere, zenbateraino da hiriko parke bat natura? Ezin
|
du
bere burua irudikatu kirikinoa hartzen. Beldurra emango lioke.
|
|
Beste segida nahi bat? Eta orain Filisbertok jakin nahi
|
du
bere buruaren zaintzeko, eta ez nau laguntzen ez baitaki Benito non hil den. Hemengo prentsak diona, kanpokoak baita Interneten bidez:
|
|
Iraultzaile izan nahi duenak, bere ahalmen ilusio irrealetatik zintzilik, iraultza egin nahi duenak baino iraultzaileagotzat
|
du
bere burua. Vladimir Leninek iraultzailetasunaren gaixotasuntzat zuen hori," ezkerreko infantilismoa" deitzen zion sindromeari.
|
|
hekatonbearen eguna heldu zenean, hiriko barrunbeetan bildurik zeuden kiristiak" Emaguzu Jauna zeure erresumako loria" kantatzen hasi, eta aita Cumeno iztupari su pizterako orduan, Sainduak haren gogoa bolatu zuen eta eraman, zuela hamar urte egona zen saindutegi honetara: aita Christos ikusi zuen, ohi bezala bere otoitzean gogoa bolaturik; bai eta anaia Ephifanioren aitzinean ediren ere zen, bada, bizi osoan soilki anaia mantenatu zena, ez
|
baitzuen
bere burua aita izateko duintzat. Halaber, aita Ezekielen ahots barna entzun ere zuen, nona oreneko kantorea ematen ari.
|
2019
|
|
Gehiegi ari zen mugitzen. Kontrolatu egin behar
|
zuen
bere burua.
|
|
Beste ezer ere ez. Gorputz Hezkuntzako irakasle batek zaindu egin behar
|
du
bere burua. Bestela, hasten da bere ikasleekin boleibolean jokatzen, eta pott egiten du segituan.
|
|
proletariotzak bere burua gorroto zuen jada, Kapital harremanak produzitutako subjektu/ objektu (eskulana eta salgaia) zen heinean. Operaistek oso ondo ulertu zuten, antzematen baitzioten klase borrokaren baitan, harreman kapitalistaren aurkako borrokan, beti izan dela, berehala eta modu estrategikoan, lanaren aurkako langile borroka, langile den aldetik langileak bere buruaren aurka eginiko borroka, eskulana lan bihurtzeko ukoa, langile masaren aldetik eskulana erabiltzeari ukoa[] Langile klaseak, gaur egun, aski
|
du
bere buruari begiratzea kapitala ulertzeko. Aski du bere buruaren aurka borroka egitea kapitalaren aurka borrokatzeko.
|
|
Operaistek oso ondo ulertu zuten, antzematen baitzioten klase borrokaren baitan, harreman kapitalistaren aurkako borrokan, beti izan dela, berehala eta modu estrategikoan, lanaren aurkako langile borroka, langile den aldetik langileak bere buruaren aurka eginiko borroka, eskulana lan bihurtzeko ukoa, langile masaren aldetik eskulana erabiltzeari ukoa[] Langile klaseak, gaur egun, aski du bere buruari begiratzea kapitala ulertzeko. Aski
|
du
bere buruaren aurka borroka egitea kapitalaren aurka borrokatzeko. Indar politikoa dela ohartu behar du.
|
|
Ekoizpen modu kapitalista klase konposizio konkretu batean oinarritzen da, alde batetik ekoizpen bitartekoen gaineko jabetza pribatua eurena duten subjektuak daude, eta bestetik, langileria klasea, zeinetan euretako inork ez
|
duen
bere burua lan prozesu zuzenetik emantzipatzeko akumulazio gaitasunik, hau da, kapitala sor dezaketen ekoizpen bitartekoen jabe ez den klasea, eta bere lan indar merkantzia soilik saldu dezakeena. Kapitalaren harreman izendatzen du Marxek kapitalista eta soldatapeko langile kategorien oposizioaren bitartez definitzen den klase konposizio hau:
|
|
Edozein gizartek metafora bat behar
|
du
bere burua antolatzeko.
|
|
Herria, herritarren batzarrak gobernatzen du; ez dago herritarren batzarraren gainean erabaki dezakeen botere organorik, organo zentralik; batzar bakoitzak
|
du
bere buruaren ardura.
|
2020
|
|
Aipatu nuen aurrekoan politikan denik eta baliorik gorena atxikimendua dela, lagunen lagun eta gainerakoen etsai izatea, eta hoplita gerlari haiek bezala egiten dutela talde politikoek aurrera, prietas las filas, formazioan. Gauzak hola, taldetik modu publiko eta nabarmenean aldentzen denak segituan antzematen du ezin duela ia inorekin hitz egin, ezin
|
duela
bere burua azaldu, zuhur ibili beharra daukala bere iritziekin hoplitaz betetako zelaietan. Denborarekin, apika, fedea galduko du bere buruarengan, urritzen eta ximeltzen hasiko da, arima galtzen.
|
|
Idazlea, batez ere, hizkuntza horrekin eta lengoaiarekin arazoak dituen norbait da, horregatik endredatzen da eta berandutzen da zeregin horretan. Idazleak ez
|
du
bere buruaz idazten, komunaz arduratzen da, eta ez da bereziki originala, ez bereziki eredugarria, ez bereziki produktiboa. Baina, batez ere, komun dugunaz arduratzen da.240
|
|
Alderantziz, sistema koloniala bera eztabaidan jarri beharrean, deitoratzen zuen Madrileko Gobernuak ez zuela aski autoritate kolonian, eta arazoak bertako jabe eta negozianteen interes eta komenentzien esku uzten dituela. Eçak, revolucionario eta internacionalista kalifikatua
|
zuen arren
bere burua, sistema kolonialaren hobekuntza baizik ez du proposatzen. Kuban bertan, independentziaren aldeko matxinada jazarturik zebilen arren, irlaren beste puntan batez ere, Eça ez zen intsurrektuen balioak haintzat hartzeko gauza izan.
|
2021
|
|
Gogoan
|
dut
bere buruaz beste egin zuela unibertsitateko neska batek, zeinaz eroki maiteminduta egon nintzen hilabete batzuk lehenago. Gogoan dut berria jakin nuenean ez nuela hunkidura berezirik sentitu.
|
|
Bere eskuekin egin zuen bere zalgurdi estalia —" Gurpil gaineko Parnasoa" izenez bataiatu zuen—, eta liburu multzo ederra erosi zuen Baltimoreko bigarren eskuko denda batean. Merkatari axeriaren maltzurkeria eta mingain trebea falta ez bazituen ere, Mifflinek bideetako predikaritzat
|
zuen
bere burua, liburu onen ebanjelioa zabaltzera deitua. Triki traka zeraman bere salgaia etxaldez etxalde, zurezko gurdiak eta seriean ekoitzitako lehenbiziko automobilak elkarrekin bizi ziren bide hautsez beteetan.
|
|
Kalimakok, beharbada, poeta zen aldetik, ziri bat sartu nahi zion Platoni gremioaren izenean. Bere olerkiak Kleonbroto Anbraziakoa zeritzan baten suizidioa deskribatzen du, zeinak harresi batetik behera bota
|
baitzuen
bere burua. Esaten digu gazte horri ez zitzaiola gertatu heriotzara bultzatzen ahal zuen deusik ere, salbu eta" Platonen tratatu bakar bat irakurri zuela:
|
|
batzuek bizi bitartean dekadentetzat jotzen dituzten garaiak nostalgiaren lurralde dira beste batzuentzat. Holderlinek Alemaniara transplantatutako antzinako atenastartzat
|
zuen
bere burua. Egiazko jakinduria suntsitzen ari zela eta Sokratesen kritika gupidagabeen jomuga izandako urrezko mende hura zuen, hain zuzen, bere egiazko aberria.
|
2022
|
|
Idazlea batez ere, lengoaiarekin arazoak dituen norbait da. Ez
|
du
bere buruaz idazten, komunaz arduratzen da, ez da bereziki orijinala, ez bereziki eredugarria, ez bereziki produktiboa, baina batez ere komunaz arduratzen da. Idazleak ez du telebistan agertu nahi, komunikazio hobea nahi du epidiktikotasunak hartutako komunitatean.
|
|
Honetan ere, eroso izan nahi zuen, kideekin solasaldian balego legez. Solasaldietako elkarrizketen ohiturak erakutsi zion entzuleen maila berean jarri behar
|
zuela
bere burua, haien gogoa bere egin nahi bazuen eta kontakizun, istorio, bizipen mailari heldu behar ziola bere berea izan zen arazoa besteekin partekatu nahi bazuen, haien aldaketa nahia erakartzeko.
|
|
Halere, ezin zen fidatu, zuhurtziaz egin zuen soro arteko bidea, baita Ordoñanatik pasatzerakoan ere, nahiz uniformedunik ez zegoela jakin. Une hartan ezin
|
zuen
bere burua arriskuan jarri. Ez, behintzat, Ageda besarkatzeko hain gutxi falta zitzaionean.
|
|
Banaka, binaka edo taldeka doaz gazteak aldapa gora eta ikusleari ondu gabeko pertsonak iruditzen zaizkio, heldugabeak, gordinak. Badaki kale haietan bertan bizi zenean ez
|
zuela
bere burua hala ikusten, ez zela orduan bizitzatik kanpo sentitzen, bizitzaren barruan baizik, baina momentu honetan gazteak egitasmoak iruditzen zaizkio, promesak, erabat osatu ez diren margolanak, zirriborroak.
|
2023
|
|
Odolkia eta txorizoa txikitzean zentratuta dago, babarrunen artean nahasteko asmoz. Urduri dirudi baina, era berean, konfiantza handia
|
duela
bere buruarengan. Eskuak luzatu dizkie eta, gero, indiar erritual batean baleude bezala, arnasa hartu eta sagardo edalontziak altxatzeko keinua egin die.
|
|
Pelodurok beldurrez begiratu dio inguruari, eta egunkariak dardara egin dio eskuetan. Txakur pekindar gorputza
|
duen
bere buru erraldoi bat begira dauka. Gorputza irrigarria da.
|
|
Euren iritziz, indiarrak berez hiltzen ziren gorpuzkeraz ahulak zirelako. Bolborak, gurpilak eta burdinak emandako botereagatik ezin goitietsiago
|
zuten
bere burua sarkin arrotzek.
|