|
Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere,. Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu?!?,. Ixo, ixo, ixo!?; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen. Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez?; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak iratzartzen zizkiona, haragiaren mugimendu ezin atseginago batean: atsegin
|
zuen
amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala, atsegin zituen munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada?, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat: horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena:
|
|
Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere," Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu...!"," Ixo, ixo, ixo!"; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen –Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez–; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak iratzartzen zizkiona, haragiaren mugimendu ezin atseginago batean: atsegin
|
zuen
amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala –atsegin zituen munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada–, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat: horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena:
|