Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2023
‎Jurisprudentziak badu bere garrantzia. Izatez, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia ez da Zuzenbidearen iturri, baina antolamendu juridikoaren zatia da, eta batzuetan, berezkoa duen eginkizuna gaindituz, jurisprudentziak antolamendu bera aldaraz dezake.
‎3) Ahalbide printzipioak desbideraketak izan ditzake ez baita printzipio absolutua, baina norabide bakarreko desbideraketak izan daitezke, hain zuzen, ahalbidea duenak berari dagokiona baino gutxiago ordaintzea (salbuespen eta hobariak). Kasu horietan, tributua helburu estrafiskalak lortzeko erabiltzen da eta, tributu hori bidezkoa izan dadin, Konstituzioarekin bat etorri behar da gainerako aldeetan.
‎Lege horien izaera juridikoari dagokionez, ituna zein hitzarmena lege arruntak ez ezik, itundutako legeak ere badira, hots, lege horiek aldatzeko, prozedura berezia behar da. Ildo bertsutik, alderdi guztien adostasuna behar beharrezkoa da Ituna edo Hitzarmena eraldatzeko, hau da, alderdietarik batek ezin ditu bere kabuz legeok aldarazi.
‎Hau da betiko eta ohiko arrazoia. Likidazioa behar bezala jakinarazi ez bada, betebeharpekoak ez du bere garaian izapide egokia izan likidazioaren aurka egiteko, eta ondorioz, babesik gabe egongo litzateke, premiamendu probidentziaren aurka jar daitezkeen errekurtso nahiz erreklamazioetan ezin dituelako tributu zorra zehazteko arazoak eztabaidatu. Kasu honetan, konponbidea da probidentzia deuseza dela adieraztea eta jarduketak atzera eramango dira likidazioa jakinarazi behar zen uneraino, bere eskubideari komenigarriak zaizkion alegazioak egiteko epea emanez. d) Likidazioa deuseztatzea.
‎Okerrak zuzentzeko prozedura erabil daiteke Tributu administrazioak emandako egintzen oker material, aritmetiko edo egitezkoak soilik zuzentzeko. Autolikidazioak zuzentzeko, betebeharpekoak uste duenean bere bidezko interesei kalte egin zaizkiela, ordea, Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 116.4 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 118.2 artikuluak ezarritakora jo behar du (autolikidazioa zuzentzeko idazkia).
‎Kontu hartzailetzaren adostasuna egintzaren baliozkotasunaren betekizuna da. Aitzitik, kontu hartzaileak aztertutako egintzen kontrako iritzia duenean, idatziz jarri behar ditu beraren eragozpenak, baldin eta, azterketa egin ostean, aztertutako egintza, agiri edo espedienteen edukiarekin edo formarekin ados ez badago. Horren inguruko azken erabakia Kontu hartzailetza Nagusiari dagokio, eragozpena kontu hartzaile eskuordeak egin duenean, edota Ministroen Kontseiluari, Kontu hartzailetza Nagusiak egin duenean.
‎Horren bitartez, likidazio egintza aztertzen da, legezkoa den ala ez ikusteko. Fiskalizazioaren emaitzari dagokionez, kontu hartzailea ez badago ados egintzarekin, eragozpen oharrean agertarazi behar du bere iritzia eta, horren inguruko adierazpenik edo jarduerarik egon ezean, Kontu hartzailetzak auzitegi ekonomiko administratiboetara jo dezake bidezko errekurtso zein erreklamazioak aurkeztuz, auzitegiak autua konpon dezan.
‎Jarraian, 14 artikuluan dionez, Bilboko udalerriak erreklamazio ekonomiko administratiboak ebazteko organoa izan dezake, baita 75.000 biztanle baino gehiago dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriek ere, baldin eta Batzar Nagusiek aldez aurretik horrela onetsi badute, eta halakoetan berraztertzeerrekurtsoa borondatezkoa izango da. Ildo horretatik, Bilboko udalerriak badu bere auzitegi ekonomiko administratiboa, Bilboko Auzitegi Ekonomiko Administratiboa.
‎Halakoetan, berraztertze errekurtsoa aurretiazkoa eta borondatezkoa izango litzateke, eta ondorengo erreklamazio ekonomiko administratiboa beharrezko litzateke administrazio bidea agortzeko. Nolanahi den ere, Toki Araubideko Oinarrien Legea aplikatuz, Vitoria Gasteizko udalerriak badu bere auzitegia, hau da, Vitoria Gasteizko Udalaren Organo Ekonomiko Administratiboa.
‎Horiek horrela, Estatuaren mailan azaroaren 26ko Aurrekontuen 47/ 2003 Lege Orokorra aplikatzen da (aurrerantzean ALO), lege hori gainerako Administrazioen arauentzat eredu izan dela. Autonomia erkidego bakoitzak badu bere Ogasuna arautzeko legea, bakoitzak bere Autonomia Estatutua oinarri hartuta. Euskadiren kasuan, 1/ 1997 Legegintzazko Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, aintzat hartu behar da, Eusko Jaurlaritzaren eta euskal sektore publikoaren aurrekontu orokorrak arautzen baititu.
‎Estatuko edo lurralde erkideko tributu sistema eta Lurralde Historikoek eta Nafarroak ezarritako sistema oso berdinak dira egiturari begira eta jasotako tributuei begira. Ikusi dugunez, foru sistemaren kasuan Ekonomia Itunean eta Hitzarmenean bilatu behar dugu bere sorburua. Ikus ditzagun, bada, sistemetako zerga nagusiak, izen bera dutela lurralde erkidean eta foru lurraldeetan.
‎Ildo horretatik, Balio Erantsiaren gaineko Zerga istanteko zerga da ondasun ala zerbitzu bat ematen den unean zerga sortzen delako; hala ere, aldizka aitortu behar da, hilero ala hiru hilerik behin aitortuko direla epealdi horretan sortutako zerga egitateak. Aldizkako aitortzen diren zergen araberako sailkapenak badu bere garrantzia, esaterako, Ogasun publikoaren kontrako delituetan, delitu fiskaletan, legez kontrako jokabidea kalifikatu nahi denean. Zigor Kodearen 305 artikuluak ezarri duenez, Ogasun publikoaren aurkako delitua izateko diruzko muga 120.000 eurotik gora izan behar da.
‎Atxikipena egin ez bada edota atxikipena legeak zehaztutako kopurutik behera egin bada, eta zergadunak betebehar nagusitik benetan jasan zuen atxikipena (eta ez egin behar zitzaion atxikipena, alegia) kendu badu, orduan Tributu administrazioak ordaintzailearen aurka jotzen zuen atxiki behar zuenaren ordainketa eskatzeko. Horrela egindako ordainketa atxikipena jasan behar zuenari eskatzen zion ordaintzaileak, batetik, eta atxikipena jasan behar zuenak berak aurkeztutako aitorpena edo autolikidazioa aldatzea eskatu behar zuen, bertan sartu ez zuen atxikipena berreskuratu ahal izateko, bestetik. Egun, ordea, eta 2010eko otsailaren 18ko Auzitegi Gorenaren Epaiaren (53/ 2005 errek.) arabera, besteak beste, zergadunak aitorpena aurkeztu duenean, Tributu administrazioak ezin diezaioke ordaintzaileari eskatu atxiki gabeko kopuruak edo legeak zehaztutako kopurutik behera atxikitakoak, baldin eta zergadunak bere aitorpenean benetan egindako atxikipenak kendu baditu, eta ez atxiki beharrekoak.
‎Esate baterako, PFEZren zerga oinarria zergaldian lortu diren errenta edo sarrera garbiak direla jakinik, eta oinarria zenbatzeko erregela bereziak zeintzuk diren jakinda, erregela horiek kasu zehatzetan nola aplikatzen diren jakin behar da. Arazo horrek tributu sistema baten egitura bera baldintza dezake; oinarriak zehazteko sistema bat edo bestea aukeratzeak badu bere garrantzia, arauketa horren bidez tributu sistema edo zerga egitateak desitxuratu daitezkeelako (batez ere, zenbatespen objektiboarekin). Zerga egitate zein zerga oinarriaren arauzko definizioan ez ezik, zerga oinarria zehazteko metodoetan ere aplikatu behar da ekonomia ahalbidearen printzipioa; horrela bakarrik lor daiteke tributuen osagaien definizioa eta benetan kargatzen diren zenbatekoak bat etortzea.
‎Tributu sistema moderno guztietan, tributuen aplikazioa subjektu pasiboaren elkarlanean oinarritzen da. Horregatik, subjektuek elkarlan horri muzin egiten diotenerako edo, bestelako kasuetan, elkarlanik ez denerako, Administrazioak hautabidezko sistema bat izan behar du bere arioz zerga oinarria zehazteko, presuntzioak eta indizeak erabiliz. Hori da zeharkako zenbatespen sistema.
‎%50 Bizkaian, %35 Gipuzkoan, %10 Araban, eta %5 lurralde erkidean. Arauketa aplikagarriari dagokionez, ostera, aurreko ekitaldiko eragiketen zenbatekoa aintzat hartuko da; Bizkaiko arauketa aplikatu behar du bere egoitza fiskala Bizkaian dagoelako, Euskadin eragiketa guztien %25 baino gehiago egin dituelako (9.600.000/ x 100= %80), eta Euskadin eginiko eragiketa guztiak ez ditu Gipuzkoan eta Araban egin.
‎Zerga ordainarazteko lotura puntuak badute bere garrantzia, ostera, eta Ekonomia Itunaren 27 artikuluak jaso ditu.
‎Nolanahi den ere, arlo zibileko definizio hori ñabardura batzuekin ekar daiteke tributuen arlora: negozio juridikoaren karia antzeman behar da modu objektiboan; kontratuko kariaren simulazioa (negozio bat gauzatzen da baina beste bat burutu nahi da), beraz, itzurpenaren aurkako klausularen bidez edo tributu araua aplikatzeko gatazkaren bidez zuzendu behar da, eta ez ordea, simulazioaren aurkako arauaren bidez, azken hori egitateetan duelako bere esparrua. Labur bilduz, simulazioa dagoela antzemateko negozioaren osagai guztiak begi bistan ez daudenean (ezkutatzea) edota osagaietako batzuk falta direla froga daitekeenean.
‎Prebentzio ekintzaren printzipioen hurrenkera errespetatuta, enpresaburuak hurrengo betebeharrak ditu bere langileei begira prebentzio arloan, betiere, kronologikoki antolatutako prebentzio fase hauei jarraituz (ikusi LAPLren III, IV eta V. kapituluak eta urtarrilaren 17ko 39/ 1997 Errege Dekretua, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onestekoa):
‎langileak lehenengo obeditu behar du eta gero erreklamatu ez zilegitzat jotzen duen agindua. Egin eginean ere, langileak ezin ditu bere eginbeharrak zehaztu. Aginduak bete ezean, halaber, langilea zehatu edo kaleratu daiteke.
‎Hitzarmen kolektiboak edo banakako itunak zehaztu behar du kirolariak zer nolako partaidetza duen bere irudiaren merkatu ustiapenaren ondoriozko mozkinetan. Baina merkatu ustiapena merkataritzako enpresa edo baltzu batek egiten duenean, uste da horiei laga zaizkiela eskubide guztiak, kontratu bidez.
‎Horregatik, enpresaburuak, ikuspuntu orokor batetik bederen, ahalmena du bere enpresako lana antolatzeko, esate baterako: plantilla kopurua zehaztuz, langileak hautatuz.
‎Gainera, epai horrek kontuan hartu du bizitza pribatuan noraino sar daitekeen; izan ere, ulertu da enpresak balioetsi behar duela arrazoi legitimoak izatea, komunikazioak zaintzeko neurriak praktikan jartzea justifikatzen dituztenak. Esangura horretan, enpresak balioetsi behar du beraren xedea lor daitekeen hain inbaditzaileak ez diren bideak baliatuta, bai eta, hala denean, gauzatu nahi den zaintza neurria zein izan eta neurri horrek eragin ditzakeen ondorioen larritasuna. Ildo horretatik doa 2018ko otsailaren 8ko (1121/ 2015 db. errek. zk.) AGE.
‎(b) Modu egokian bete behar du berari dagokion jarduera, enpresa batzuekin izan dezakeen elkarlehia desleiala saihestuz eta bere enpresaren entzute galtzea eta enpresaburuaren interesen aurkako edozein jarduera saihestuz.
‎Zaila da langilearen eta enpresaburuaren arteko lan harremanak mandatura biltzea; izan ere," aurkako itunik izan ezean, mandatua dohainekoa dela uste da" (KZren 1711 artikulua). Era berean, mandatuak gaitz du bere baitara biltzea mendekotasunean egindako lan prestazio guztiak (horien artean, kopuruarengatik, nagusi izanik eskuz egin beharreko lanak). Bada, mandatua" negozioak" (KZren 1712 artikulua)," administratze egintzak" edo" jabari hertsiko egintzak" (KZren 1713 artikulua) gauzatzeko pentsatutako kontratua da, hots, hirugarren baten ordez edo" enkarguz" gauzatutako egintza juridikoak hartzen ditu bere baitan.
‎Azken buruan, horrek esan nahi du bulegoak zaindu behar duela bere abokatuek eskainitako zerbitzuak kalitatezkoak izatea. Horretarako, bada, bulegoak, lanbidearen nondik norakoen jakitun den heinean, abokatu horien jarduera intentsitate handiagoarekin diseinatu eta kontrolatu ahal izango du.
‎Horren bidez xedatu zen, biltegi, denda, bulego, eta, oro har, fabrika izaerarik gabeko establezimendu guztietan, halakoak edozein motatakoak izanda ere, jabeak nahiz horren ordezkariak edo Konpainiak emakumeentzako aulkiak ezartzeko betebeharra, baldin eta emakume horiek jendaurrean merkatu gaiak saltzen bazituzten. Lege horrek," Aulkiaren Lege" gisa ezagun egin zenak, argiro erakutsi zuen lan legeriaren joera hedatzailea; izan ere, industriaren esparrua gainditu eta bestelako sektore batzuk ere hartu nahi zituen bere baitan, eta, horien artean, kasu honetan, merkataritzako establezimenduak.
‎Era berean, frogatutzat jotzen da enpresak zerbitzuak emateko" programa informatiko bat baliatzen duela, zerbitzuak eratxikitzen dituena banatzaile bakoitzaren balorazioaren arabera, erabat baldintzatuz banatzaileek ustez duten askatasuna lan ordutegia aukeratzeko eta eskaerak atzera botatzeko". Gainera, enpresaburuak, zuzendaritza ahalmenaren agerpen gisa," ahalmena du bere banatzaileak zehatzeko jokabide desberdin besteko ugarirengatik"; jokabide horietako asko, berebat, plataformaren bidez egiazta daitezke bakarrik. Ildo beretik, enpresaburuak" zerbitzua emateko denbora erreala kontrolatzen du; banatzaileak, aldiz, plataformatik kanpo ezin du jarduerarik gauzatu".
‎Haatik, baliteke enpresa nagusiak enpresa kontratariaren esku ordenagailuak eta informatika ekipamenduak jarri eta horri intraneten sartzeko gakoa eman arren, enpresa kontratari hori benetako enpresa izatea, antolaketa propioa izateagatik, enpresa nagusian zerbitzuak ematen dituzten langileak prestatzeagatik eta horien lana antolatzeagatik [2017ko urtarrilaren 10eko (1670/ 2014 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa]. Halaber, kontratariak bere langileak ordaindu behar ditu, langile horiek enpresa nagusian egiten duten lanarengatik, eta kontratari horrek zuzenean hartu behar ditu bere gain arriskuak [2002ko maiatzaren 30eko (1945/ 2001 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa; 1991ko urtarrilaren 17ko (2858/ 1989 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia