Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 432

2000
‎Euskara irakasleei zuzendutako liburu honek, ataza edo zereginak ditu hizkuntzak ikasteko oinarri. Ataza hauen xedea da hizkuntza erabiltzeko benetako beharra sortzea eta hizkuntza ikasteko testuinguru naturala eskaintzea. Ikasleek ataza prestatzen dute, ondoren azalpenak ematen dituzte eta gero atazaren ziklotik kanpo eta material lagungarriei esker sortzen den hizkuntza ikasten dute.
‎Erabiltzen dituzten abesti geienak beaiek sortutakoak dira eta oso lan onak lortu dituztelakoan nago. Aginduta bezela, euskeratutako abesti berri bat azalduko det gaur, eta ain zuzen Beatles' ek sortu eta beren berri azaltzen lagundu zituan bat.
‎Hori normala da, ezta? Hizkuntza batean dialektoak sortzen dira, gure kasuan esate baterako, euskara ofiziala izan ez delako, euskaldunok administrazio aldetik zatituak egon garelako... horrela joan dira sortu eta handituaz. Mitxelenak berak esaten du, XVII. mendean Bizkaiko euskara eta Lapurdikoa XX. mendean baino gertuago zirela.
‎XIV. mendearen hasieran Nafarroa ongi populaturik zegoen, baina erabateko aldaketa mende horren erdi aldean heldu zen, eguraldiaren laguntzaz ere bai (paleoklimatologia aztergai). Gosea sortu eta izurriteak etengabe eman ziren, bata bertzearen gibeletik. Eta garai hartan ez zegoen ihes egiterik.
‎Dialektoa eta hizkuntzaren banaketa ez da beti zuzena, baina aragoera ez da gaztelaniaren dialektoa, Murtziako edo Andaluziako gaztelania izan daitezkeen legez. Desberdin sortu eta garatu diren hizkuntzak dira, batek indarra hartu eta bestearen esparrua jan egin du, eta jakina, kutsadura ere nabarmena izan da oraindik aragoeraz mintzo diren zenbait eskualdetan, baina gaztelaniartutako eremu batzuetan ere aragoeraren eragin handiko gaztelania erabiltzen dute
‎Horren arrazoietako bat, abiadura beldurgarrian areagotzen ari den herrialde pobreen kanpo zorra da. Herrialde aberatsek ez dituzte garaiz eskuratzen beren kapitalak, eta herrialde pobreak horien interesak ordaintzera beharturik daude urtez urte, geroz eta zor handiagoa sortuz eta gurpil zoro horretatik inolaz ere atera ezinik.
‎Txomin Peillen eta Jon Miranderen eskutik, 1962an sortu eta urtebete beranduago itxi zen «Igela» aldizkari berritzailea izan zen aitzindari eduki erotikoen arloan. Peillenek berak eduki horiek definitzerakoan ez zuen erotiko hitza erabili:
‎Enpresak sortzeak eta ugaltzeak pilotari on eta kalte egin dio. Ala on bakarrik?
‎Hala ere, nahiz eta egoera politiko berriak poza sortu eta Kontseilua gauzatzen ari den plangintza estrategikoak aurrerapenak ekarriko dituen, ezin dugu esan euskalgintzako elkarteen artean euskararekiko ikuspuntu ezberdinik ez dagoenik, eta horrek ez gaitu ikaratu behar, aldiz, eztabaida puntuak zehaztu eta euskalgintzaren hausnarketa zabala egitera bultzatu behar gaitu.
‎Ingurune babestuaren kontzeptu edo definizio berri bat sortu zen: lur edo ur azalera bat, bertako baliabide naturalak babestu eta kontserbatzeko helburuarekin sortua eta legeen bidez kudeatua.
‎Trebezia eskatzen du horrek, abesti bati ukitu magikoa eman diezaioketelako edo, alderantziz, betiko zapuztu. Baina, zer gertatzen da ekoizle lanetan dabilena talde bat sortu eta bere disko propioak plazaratzen hasten denean, eta are gehiago, eszenatoki batera igotzen denean zuzeneko emanaldiak emateko. Horixe da Alan Parsons artistaren kasua, martxoaren 7an Iruñeko Gaiarre Antzokian izan zena, bere azken diskoa, (r) The Time Machine» izenburukoa, aurkezten).
‎Ondorioz hainbat urtetan lasterketetako zaldien urritasuna pairatu zen Espainian.1955ean egin ziren lehen aldiz berritze lanak Donostiako Hipodromoan: pista osoa belar bihurtu, arrapaladetarako barruko pista sortu eta 1.600 metroko lasterketak ikusgarriagoak izateko erreka aldeko zuzena zubi alderantz luzatu zen.
‎Kultura horrek hiritarrengana iritsi behar du, eta sormen kontzeptu espiritual bat egon behar du. Momentu honetan kultura industria da; hala, proiektu honek bukatuko du filmak pantailan izaten, pantaila txikian kalitatezko ekoizpenak izaten, eta eskualdean lanpostuak sortzen eta zonaldea suspertzen".
‎Eskari bereziei dagokienez, bulego tekniko bat sortu eta hor landuko dira plan desberdinak. Autoikaskuntza ere landu asmo dute AEK ko didaktikariek, horretarako lantalde berezia sortuz.
‎Gasteizko bertso eskola sortu eta Laudiokoak eman zion segida. Gerora Amurrion, Agurainen, Aramaion, Legution eta Kanpezun sortu izan dira bertso eskolak, Abel eta beste batzuen lan ixilari esker.
‎Horretarako Proxicom enpresa estatubatuarrarekin elkartu dira. Enpresa honek sei urteko esperientzia du mota honetako negozioetan eta dagoeneko 150etik gora proiektu sortu eta gauzatu ditu MCI, Mobile, General Motors, America on line eta Merry Linch bezalako enpresa handiekin.
‎Euskal Herrian sortu eta bertako gune komertzialetan saltzen diren produktuek ere ez diote euskarari begirune handirik. Esaterako, Andoainen dagoen Krafft enpresaren produktu guztien ontzi eta etiketek gaztelania soilik erabiltzen dute.
‎Gironako Zine Museoa, Gijongo Ferrokarrilena eta Bartzelona Hiriko Historia Museoa. Epaimahaiak gainera bereziki estimatu du Guggenheimek eginiko esfortzua ikasleentzat egitarau bereziak sortzeko eta Europako beste museoekin harreman sarea osatzeko. Orain Guggenheimek irabazitako saria, 1977an sortu zen Europako Kontseiluaren ekimenez.
‎Izan ere, Euskal Herriko bigarren ikastola sortu zuen familia horrek 1960an, Laudioko Galmaka auzoan. Gainera, garai haietan hain eskasa zen ikasmateriala bizkaieraz sortu eta abesti bildumak osatu zituen
‎Niri iduritzen zait Iparraldeko bertsolaritzaren azken bi urteko mugimendua kontuan hartu behar dela, orokorkiago. Duela bi urte abiatua da, giroa sortuz eta azkartuz joan da, eta horren barruan kokatzen da aipatzen dugun guztia. Nafarroako Txapelketak, agian, ibilbide horren barruan aurrera segitzeko indar berezia ematen du, azken urteetako lorpen handiena da eta.
‎Garai batean izan ziren hemen sumendiak, baina momentuz ez daude. Baina orain ari dira beste metodo batzuk sortzen eta metodo horien bitartez aurrerantzean ere guk jakin dezakegu gauza gehiago.
‎Frantsesei egiten zaien galdera Errepublikako konstituzioari buruzkoa da. Estatuburuaren agintaldiaren iraupenaz galdegitea oso garran tzitsua da eta ezin da nahaste borrastea sortu eta amalgama politikoa egin. Abertzaleak, antza, ez dira erreferendumaren garrantziaz jabe tzen, guk gaulistak bai ordea.
‎Hizkuntza bien garapena begiratuta, Penintsulako gainontzekoen antzekoa dela ikus daiteke: iparrean sortu eta erresuma kristauak hegoaldera jo ahala hizkuntza eroatea. Galego portugesaren kasuan mendebalde osoa hartu zuen, eta zenbaitzuen arabera inoiz asturleonera ere Andaluziaraino heldu zen, beste batzuk zuhurragoak badira ere.
‎Joan den mendeko langile mugimenduko ereduak erabiltzea, etorkizuneko Europako gizarte mugimendua egituratzeko baliagarri gerta badaiteke ere, gaur egun ez litzateke oso komenigarria izango, Europako gizartearen egitura sozialak oso aldaketa sakonak izan baititu. Aldaketa garrantzitsuena, inolako zalantzarik gabe, industrian bertan eman den langile kopuruaren jaitsiera gaur egun" operadore" deitzen zaienekiko, eta kapital kulturalean aberatsago izanik, antolamendu modu berriak eta borrokarako arma berriak sortzeko eta lanbide arteko elkartasun berrietan sartzeko gai izan daitezke.
‎Izan ere, musika filmaren zerbitzura jartzen dut. Asko gustatzen zaidan melodia sortu eta moztu behar badut, ez zait inporta. Melodia hori beste egun batean egin dezaket osorik nahiz eta ez den film laburrean sartuko.
‎Pentsakera eta kulturgintza eredu bat eskaintzea da apustua, eta hori ez bada, beharbada gainerako guztiak ez du merezi. Egon da mugimendu bat, Elkartea sortu eta bereahala, bertsolaritza gizarteak aintzat hartuko duen ahots bat izatearen kontra agertu dena. " Intelektual nostalgikoak" deitzen diet nik, nahiago zutenak bertsolaritza sekula atera izan ez balitz bitxikeria antropologiko etnografiko bat izatetik.
‎da materiala, baina ez da oso gaitza. Afizioa sortzea eta informazio pixka bat ematea eskatzen zaio, ez besterik. Problema ez da metodoa, irakaslea baizik.
‎Azken kargu hori pasa den udatik. Tolosako XVIII. Jaialdia hastear dela, txotxongiloen magiaz eta hau sortzeko eta antolatzeko trukuez aritu gara. Zer da zehazki Nazioarteko Marioneta Elkartea?
‎Ezkontza erakundearen sendotasuna zalantzan dago. Lehengo familia moldeak erori dira, baina berririk ez da sortu eta ez da erraz asmatzen zer izanen den familia Europan hemendik hamar urtetara.
‎Honek hiltegietako ohiko desinfekzio metodo guztiak baino indar handiagoa du eta horregatik, haragi zati batetik bestera igaro daiteke. Gizakiaren organismoan ez du inolako erreakzio inmunologikorik sortzen eta beraz, ezin da odolean antzeman.
2001
‎Joan berria dugun 2000 urtean isilpean igaro eta mende berriko zurrunbiloan ezkutatuko denaren beldurrez, Bizkaia maitean argitaratu zuten liburu berezi baten berri eman nahi dizut. " Orquideas de Bizkaia", Amador Prieto Fernandez biologoak sortu eta Bilbao Bizkaia Kutxak, bere Bizkaiko gaiak sailean kaleratu zuen iazko udaberrian. Ekimen benetan txalogarria da, baina txalo hauek zalapartatsuak eta uju artekoak lirateke euskaraz kaleratu izan balute.
‎Baina ez zen izan mugimendu musikal bat, gizarte mugimendu orokor bat baizik. Gizarte mugimendu horrek eragin zuen talde horiek sortzea eta taldeek mugimenduari eragiten zioten. Irrati libreak piztu ziren, gaztetxeak okupatu...
‎Dagoeneko zenbait lan eskaini badigu ere, ETBk garbi eduki behar du ez dela sortu Tamararen kanta buruz ikas dezagun, gure herriaren identitateari eusteko eta egunero garatzen dugun nortasunaren lekuko izateko baizik. Gurea bezalako herriek beren kultura sortzeko eta hedatzeko dituzten baliabideak lehentasunez garatu behar dituzte, kultura lan eremu estrategikoa bihurtzeko. Eta horretan, fikzioa eta dokumentala, pantaila handia nahiz txikia, beharrezkoak ditugu, besteek gure historia idatz ez dezaten.
‎ororentzat sentsazio berriak zabaldu nahi izan ditugu, giro ona sortu eta publikorik zabalena hartu kontutan. Ekitaldi honen arrakasta argi gelditu da.
‎1989an haurrentzako" Ja, ja" izeneko diskoa kaleratu zuen. Les Mecaniciens taldea sortu eta 3 disko kaleratu zituzten ondoren. Joxe Ripiaurekin ere 4 urte eman ditu.
‎Bertako arduradun Iñaki Bastarrikak hiztegiaren falta dagoela dio: " Gaia ez da gehiegi landu eta beti gabiltza geu sortuz eta han hemen galdetuz eta gauzak hartuz, nahiko zoratuta hitz teknikoekin. Ez daukagu gaztelaniaz dagoen' Enciclopedia del mar' edo antzekorik".
‎Taldearen izenaren arrazoia argi dago, ez hainbeste diskoarena. " Quercus haritzaren familiaren izena da eta endorphina gure gorputzak sortzen eta isuritzen duen hormona bat da, ondo sentiarazten gaituena. Endorphina dezente isuriak gara gu txalaparta jotzen eta txalapartaren inguruan lanean", azaldu digu Harkaitz Martinezek.
‎Euskaldun asko gazteak dira gainera. Kopuru hori igotzen doa eta bertakoak arabar sentitzen diren heinean, giro euskalduna sortzen eta indartzen ari da Argantzunen eta inguruan. Araba Euskarazko koordinatzaileak dioenez," hemengoek, arabartzat dute beraien burua eta euskara haien hizkuntzatzat hartzen dute".
‎Industrialdea berez Gizaburuagako lurretan dago, baina udal honek zergen bidez jasotzen duen diruaren %40 mankomunitatearen esku geratzen da, enpresa berrientzako dirulaguntzetan erabiltzeko. Gainera, mankomunitateak sortutako Legamin mintegi industrialaz gain, aipatzekoa da ekimen garrantzitsu honetan Markinako Udalak, bertako Eskola Teknikoak edota Lea Ibarreko Udal Mankomunitateak luzatutako laguntza, Azaro Fundazioaren bitartez ekimen berriak sortzeko eta egungoak garatzeko laguntza alegia. Bestalde, hortxe dago Bizkaiko Diputazioarekin, BBKrekin edota EUDELekin lanpostuak sortzeko Behargintza hitzarmena ere.
‎UPV/EHU sortu eta gerora, batez ere unibertsitate horrek bere udako ikastaroak antolatu zituenean, zalantzan jarri zen UEUren jarraipena. Hala ere, Euskal Herrian unibertsitateak zabaldu eta ugalduta, UEUk gero eta unibertsitario gehiago biltzen zuen bere ingurura.
‎" Oso gaizki pasa nuen ikastaro hartan, izan ere orduan egun baino askoz ere kritikoagoa nintzen nire buruarekin eta nire baldartasun guztiekin adiskidetzen ikasi behar izan nuen". Jose Antonio de Marcos antropologoak pailazoek gizakion eguneroko dramak hankaz gora jartzeko duten erantzukizunaz ohartarazi zuen beranduago, eta hala, Oihulari Klown taldea sortu eta emozioak lanabes gisa hartuta herriz herri adieraz betetako ikuskizunak eskaintzeari ekin zion. Jendeari barrea eragiteko konpromiso pertsonala hartu zuen orduan eta egun ere horretan dihardu...
‎Bere biografian kontatzen duenez, euskaldun britainiar hau Hondarribian bizi da gaur egun. Duela hamabi bat urte Stanley argitaletxea sortu eta ingelesezko testu liburuak idazten hasi zen. Horrek, ordea, ez zuen bere idazteko grina asetzen eta historia nobela batzuk idatzi zituen.
‎Bere ondorengoak zer izango diren galdetzen dute, hemengo heziketa duten musulmanak, edo musulman heziketa duten hemengoak. Kultura transmititzeko lehen pausoa litzateke islamdar eskolak sortzea eta bertan hizkuntza, historia, eta balore musulmanak lantzea.
‎Ikastola sortu eta handik bost urtera Lodosako guraso talde batekin elkartu ginen. Poliki Lodosako ikastola sortu zen," Muskaria" izenekoa.
‎1987an legea sortu eta diru laguntzak moztu zizkiguten, ikastola ixtear egon zen. Lodosako ikastola sortu zenez, poz handia hartu genuen, baina ez genuen dirurik.
‎\ Europako Akta bakarra (1986). Europako Parlamentua sortu eta erkidegoaren nortasun demokratikoa indartu zuen, eta, halaber, erkidegoaren jarduera eremuak ugaritu zituen (ingurumena, ikerketa eta garapena). Barne merkatua sortzeko asmoa iragartzen da.
‎Bere sare izaera baino nik uste dut beste gauza bat dela azpimarragarriena: oso ohituta gaude armada alderdi izaera duten egituretara orain arte munduan izan diren gehienak alegia, nagusiki Hirugarren Internazionaletik sortutakoak eta hauen eredua kopiatzen dutenak. Baina Al Kaedak erlijio izaera du eta ez dut uste bere egitura beste gerrilen gisako egitura hierarkizatua denik, goitik behera antolatutako batzorde eta halakoekin.
‎MANUEL MARTORELL. Nik ere uste dut Bin Laden izan ezean, erantzukizuna era horretako ingurunean dagoela. Edozein eratan, uste dut Afganistanen hainbeste urtetan gerra egon izanak aukera eman duela lehen beraien arteko halako harremanik ez zuten taldeak sortu eta antolatzeko; hor daude, esate batera, afganiar arabiar deiturikoak, Afganistanen sobietarren aurka aritu ziren gerrilariak dira eta agian ez dute elkarren arteko harreman handirik, baina estrategia orokor batzuk parteka ditzakete. Eta zer dago azken finean honen guztiaren atzean?
‎Lehenengoari dagokionez, historiak jadanik erakutsia du medioek krisi garaietan eragin dezaketen desinformazioa. Irratia sortu eta handik berrogei urtera, Orson Wellsek ziri ederra sartu ahal izan zuen martiztarren gezurrezko inbasioaren kontura. Haren ostean zailagoa izan zen horrelakoak egitea.
‎Haren ostean zailagoa izan zen horrelakoak egitea. Gero, telebista sortu eta beste berrogei urtera, beste ziri batzuk sartu zizkiguten (tartean Errumania eta Golkokoak); aurrerantzean horrelakorik errepikatuko ez direla pentsatzea inozokeria bada ere, bistan da zenbaiten begia zorroztu egin dela, eta krisietan hedabideek duten jokaerari buruzko analisi kritikoa egiteko ahalmena handiagoa dela gaur egun.
2002
‎Horiek denak kontuan edukitzekoak dira. Eta jendea irakurtzera jarri nahi badugu, jende horren zaletasun eta beharkizun guzti horietaz liburuak sortu eta sortu egin behar ditugu(...) (II)
‎«Sirs», kasurako, ASK taldeko kidea da. Bestalde, Donostia aldean taldeak sortu eta berehala desagertu egiten direla uste du idazle lasartearrak: «Pasa den udan, adibidez, FTR sortu zen, graffiti piloa egin zituzten eta gero desagertu egin zen».
‎Bertsolari hau Irunen jaio zen, 1875eko apirilaren 13an, Santiago kaleko lehen etxean. Irundarrak zituen gurasoak, Joxe Lopetegi etxe hartan bertan sortua eta Antonia Olaizola, baserritarra. Santiago karrika baserrialdea zen, zazpi mila hiritar zituen Irun hartan; herri euskalduna zen 1875eko Irun.
‎Ez zen baserritarra, karrikan sortua eta hezia zen, ez zituen apaizak maite izan eta gorroto izan zituen betiro errege erreginak eta monarkiazaleak. Maite zuen errepublika eta sutsuki borrokatu zen haren alde, goiz ohartu zen etsaiak baino hobe zuela lagunak bildu, eta mundu guztia eduki zuen gogoan bere lanean; igeltsero enpresaria izan zen, baina umil iraun zuen beti, harrokeriarik gabe, jende xumearengandik hurbil.
‎Hala, lehorte handia izan den urteko eraztuna nahikoa mehea izango da, eta bere inguruko arbola guztiak moztu badituzte, ordea, eraztun lodia sortuko du, konpetentzia faltari esker. Dendrokronologian adituek ere jakin badakite arbolak euren eraztun faltsuak sortu eta ikerketetan nahasmenak eragin ditzaketela. Horregatik zientzialariek aztertutako zuhaitzen eraztunen datuak (lodiera, batik bat) ordenagailuan sartzen dituzte.
‎Dogma horiek desobedientziaren definizioa baldintzatzen baitute. Aurrekarien ekarpenak eta herri mugimenduarenak bilduz joan behar dugu espazio bat sortzeko eta desobedientzia definitzen joateko. Gaur egun ez dago erakunde bat, ez teorizatzaile aitzindari bat.
‎Euskal zinea desagertzear dago, eta ez dio inori axola handirik, itxuraz. Pena da, euskal zinegileak badaude, eta Madrilen daude gehienak, hemen lanik ez da sortzen eta. Pena da, badugu zer kontatua eta zer filmatua, gizarte interesgarria bizi dugu, heroiak daude, anonimoak, asko, psikokillerrak ere badaude, gehiegi, ugari dira estolda zikinak, bai eta diruaren kontrabandoa egiten duten banka gizon txit agurgarriak ere, ezkutuko dirua erabiltzeko estola txukunen zaleak.
‎Hala ere, Udalbiltza honek ere izan du hainbat kultur jarduera babesteko aukera eta indarra: Iparraldeko Ikas Bi, Uda-Leku, Euskal Haziak, Garazikus, eta Euskal Irratiak, Nafarroako Euskara Kultur Elkargoa, Sortzen eta Euskalerria irratia, Euskal Soziolinguistika Elkartea, UEU... 2004 urterako Antso IIIaren koroatzearen milurtekoa dela eta Hondarribian antolatzen ari diren ekitaldien babesle ere azaldu da.
‎Bide errazera jotzea da onena eta etxean eta herrian, oharkabean, ikasi dugun hizkera da bide erraza. Geure hizkerarekin eta batuarekin nahikoa dugu gaur egun; ez dago herrialdeko euskalki baturik sortzen eta ikasten jardun beharrik".
‎Proiektu berriei gagozkiela, honako hauexek dira aipatzekoak: bonbardatzeko ehiza hegazkinetako pilotu berria, zein oraingo hamarkadan garatu behar baita; helikopteroen arloan oraingoz existitzen ez den segmentu industriala sortzea eta Europako tripulazio gabeko lehen hegazkinetan parte hartzea, zeinen garapenean urteetako aurrerapena baitarama Ipar Amerikak.
‎Indioilarren moduan lumak erakusteari ez dio inork uko egiten. Sortu eta amaitu egiten dira harremanak. Ederrena, azkenean, leku eta sasoi guztietan bezala, harremanaren ondorioz sortutako haurrak.
‎Bareek beharrezkoa dute hezetasuna mugitu ahal izateko. Hezetasunik gabe ezin dute mukirik sortu eta mukirik gabe ezin mugitu. Kasu honetan ere lurrazpian sartzen dira euria iritsi arte.
‎Horretarako ordea, sormena, bihotza, aktitudea, depresioa eta karisma duen norbait behar da. (...) Beti bezala, talde batek eskola sortu eta arrakasta lortzean, multinazionalek dirua jartzen dute antzeko taldeak milaka atera nahian. (...)
2003
‎Itun hau locus bat izateko bidean sortu eta hurbiltzen hasi zen nolabait. Alderdi eta gizarte mugimenduak batzeko lekune fisiko bat izan zen, akordioak errekontziliazio iraunkorraren teorietara hurbildu nahi izan zuen.
‎Antza, duela urte batzuk ahaleginak egin ziren, baina ez zegoen behar adina eskaera sozialik. Oraingo ahaleginak eskola elebidunak sortze eta zabaltzeari zuzentzen dira.
‎Nik hala uste dut. Baina behar horrek eraginda, harreman estuagoa lortzen zuten; usadioak eta herri pentsaeraren berri jaso; kantuan eta bertsotan gozatzen ikasi; ironia, ziria, adar jotzea, txistea (azken boladan txisteak erdaraz dira ETB 2ri esker) entzun, sortu eta erabiltzen trebatu...
‎Lan tresna modernoak sortu eta garatu badira ere, upelak egiteko era ez da funtsean gehiegi aldatu. Artisau lana da.
‎Publis agentziak sortu eta garatu zuen kanpaina hori EITBrentzat, azken honen euskarazko programazioaren irudia indarberritzeko helburuz.
‎Gaur egun, Herri Irratiaren uhinak Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako zati batera zabaltzen dira. Bestalde, herrialde bakoitzean programazio berezia sortzea eta medio plural eta euskal kulturaren eta baloreen jorratzaile izatea dira Herri Irratiak dituen beste helburu nagusi batzuk
‎Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalak honako hau eskatu die sindikatuei: " Negoziazio kolektiboan, oraingo egoera ekonomiko gogorra kontuan duten eskakizunak egin behar dituzte sindikatuek, zeren, 2003an ere handiak izango dira zailtasunak, eta ezin dira arriskuan jarri enplegua mantentzea edo sortzea eta zenbaitetan enpresen beren iraupena". Horrelaxe mintzatu da EAEko patronala, eta esan behar da Nafarroakoak ere oso antzeko planteamendua duela.
‎Baina Etxeparetik hasita, badugu, umore herrikoiaren oihartzunak euskal literaturaren orrietara eraman dituzten idazleak, koblakariak, bertsolariak eta abar. Nekazal girotan sortu eta garatutako ahozko umorearen isla dira gehienetan pasarte idatzi horiek: pasadizoak, ipuinak, bertsoak, abestiak, herri antzerkiak...
‎Eta hizkuntzaren kalitateaz eta adierazkortasunaz horrenbeste hitz egin eta idazten den garaiotan, egin dezagun kontu, hizkuntzaren bizi indarraren adierazlerik argienetako bat," kaleak" txisteak, pasadizoak, esamoldeak edo exajerazioak euskaraz asmatu, sortu eta zabaltzeko duen ahalmena dela.
‎Gaur geure artean bageneuka, Madrileko informazio zerbitzuen miruen atzaparretan legoke, zalantzarik gabe. Bizitzaren azken urteetan gelditzen zitzaizkion indar ahituak Egunkariaren proiektua sortzen eta aurrera ateratzen eman zituen: bera izan zen urrats ororen atzean, aurrean, goian, behean eta alboan zegoen pantzerra.
‎1998an sortu zenetik jorratutako bideari eutsi dio Antzerkiola Imaginarioak lan berri honetan, jatorrizko obrak sortuz eta antzezpen bide berriak ikertuz, alegia. Ander Lipusek zuzendu du antzezlana eta baita protagonista gorpuztu ere.
‎Eta proposamen horietan guztietan daude konponbidearen osagaiak. Foro bat sortu eta kontraste bat egiteko garaia ez al da?". Guk behintzat, maila diskurtsibo eta ideologiko batean ez dugu kontraste sakon bat egiteko aukerarik izan.
‎Hori da Bertsozale Elkarteak duen gauza ederretako bat: sorkuntza mailan dabilen jendea eta bertsozaleak elkartuta kultur estrategia bat sortzea eta egungo errealitate hau eraikitzea lortu izana. Errealitate beregain eta autonomo bat eraiki dugu, etorkizun ikuspegi propio bat sortu dugu, estrategia propioak ditugu.
‎Bizitoki egokia da, euskal kontzientzia dago, gurasoek gogoz atxikitzen dute euskara, baita Herriko Etxeak ere. Eskolan, berriz, ohiko ikasgaiez gain, bost antzerki sortu eta taularatu genituen. Kantu eta bertsu jaialdiak eta ateraldi franko egin genituen, Nafarroako Bakaiku eta Arantza herrietara, kasu.
‎Euskarazko egunkari nazional berriaren egun berean izango da kalean, Lezo, Pasaia, Oiartzun eta Errenterian, Oarsoaldeko «Hitza» herri egunkaria, Tolosaldean «Egunero» (gaur egun «Hitza») sortu eta urte eta erdira. Euskarazko egunkariak herri informazioa lantzeko bidea zabaltzen du modu horretan.
‎Demoen dinamikaren helburuetako bat gizartearengana heldu, iritzi publikoa sortu eta gizartea beren aldarrikapenen alde ezartzea da. Demoei helburu hau erdiesteko bidean molde pedagogikoan azaldua aurkaria agertzen zaie eta aurkaria konbentzitu nahi dute:
‎Itoizko Koordinakundeak antolatutako akanpadatara joaten eta bestelako laguntza lanetan oso gazterik hasi zen. 17 urte zituen Itoitzeko Elkartasuna Taldea sortu eta jardun horretan hasi zenean.
‎Ahulak gara, defentsa gutxi daukagu, eta nahiz eta euskal instituzioek arrazoia ematen diguten arrazoia ematearekin konformatzen gara, nolabait, herri honetan ez daukagu eraso etengabe hauei aurre egiteko mekanismorik. Herri honek bere hedabide propioak sortu eta mantentzeko eskubidea dauka, bere hedabideak bermatzeko modua sendotu behar du. Euskal komunikabideak sortzeko kemena eta trebezia dugula erakutsi dugu, herri hau birsortzeko sostengua emateko prest dago behin eta berriro, baina sortutakoa defendatu eta babesteko modurik ez dugu ordea.
‎Ziurrenik, egun horretan, jendearen aisialdian pentsatuz, egun baloi bezala ezagutzen dugun traste sakratua asmatu zuen. Egia esan, behin mundua sortu eta gero, baloia asmatzeak ez zion buruko min handirik emango. Biak forma bera, borobila.
‎Batzutan iruditzen zait, ez ote den gura txapelketa bakoitzean, edo bertsolaritzako memento goren bakoitzean, horren gaineko iritzi bat sortzea eta mugarri modura planteatzea. Kritiko batek hori behar du.
‎Ez zuen Iraultza bizi izan, Iraultza baina, bere «patriotisme»tik kontatua da. Bere ideologia Iraultzaz geroztik sortu eta zabaldu zen, frantziartasuna gorpuzteko balio zuena, ezkerrean nahiz eskuinean izugarrizko eragina izan duena, eta egun oraindik ere baliatzen dena. Historia sentiberatasun horren arabera egiten da oraindik ere.
2004
‎Orain arteko probak laborategian egin dira oso diametro txikiko mintzak erabiliz, baina zientzialarien arabera ez dago inolako arazorik diametro handiko mintzak sortu eta gasolindegi edo birfindegitan instalatzeko eta honela hidrogenoa eskala handian sortzeko.
‎Esan dezagun ekipoak ahuldu egin direla, eta sortzeko eta mantentzeko arazo gehiago dituztela, ez al da hala. ONCE eta Banestoren kasua…
‎Horrela aurkezten du Xabier Galarretak Ameriketako Estatu Batuek XIX. mendean izan zuten olerkaririk esanguratsuena, Hiria argitaletxearen Parnaso sailean Walt Whitman en Belar hostoak olerki bildumari egin dion edizioa plazaratzeko orduan. Bere lirikotasunak eta erritmo askean idatzitako poemek eman zioten ospea 1819an sortu eta 1891n zendu zen Walt Whitman i, bere olerkietan Ameriketako izpiritua eta bere garaiko joera guztiak jasotzen ahalegindu zen poetari.
‎Bigarren honek, kostata zenbaitetan, Campionen teoria onartu zuen eta bien artean euskararen batze beharra defendatu zuen txosten bat prestatu zuten. Euskaltzaindia sortu eta bi urtera, 1920an, Campionek berak biltzar batean defendatu zuena. Horregatik, lehendabiziko euskaltzaina izateaz gain, euskara batuaren aldeko jarrera argi eta garbi azaldu zuen.
‎Europa iparraldean sortu eta garatu ziren lehenengo proiektuak eta badira ia hamabost bat urte Bartzelonako Eixample auzoan ideiari heldu ziotela. Euskal Herrira handik ekarri da.
‎Espainian Movistarrek eskaintzen du zerbitzu hau eta hilabetero hiru euro ordainduta, egunero 2.000 karaktereko kapitulu bat jasotzen du erabiltzaileak. Las Indias Electronicas enpresa arduratzen da Movistarrentzako i nobelak sortzeaz eta teknologia berriak sortzen ari diren mundu berria dute gehienek hizpide. Besteak beste, Javier Lorente eta Diana Gutierrezen eleberriak eta Suso del Toro idazle galegoaren ipuin laburrak eskura daitezke.
‎Trilateralak existitzen eta funtzionatzen jarraitzen du, eta eragin erabakigarria du munduko gobernu nagusiengan oraindik ere, sortu eta handik hogeita hamar urtera. Ondorioz, baita planeta osoko milioika herritarren bizitzetan ere.
‎Hemen agertzen diren botika berri gehienak, edo beste izen batekin jadanik badauden molekulen kopiak dira, edo aldaketa ttiki bat erantsita kaleratzen dira. Aldiz, urtean 500 milioi gizakik jasaten duten malariarentzako 40 urtetan ez da botika berri bat sortu eta 2000.ean bat atera zenean... herrialde tropikaletara joan aurretik hartzeko droga zen, mendebaldeko zazpi milioi turistentzat.
‎ITP euskal enpresa da borroka hegazkin hori garatu eta eraikitzeaz arduratuko den partzuergoko kideetako bat. Hain zuzen ere Espainiako Estatua ekimen aeroespazial horretan sartu zenean sortu eta eratu zen ITP. Azken hamahiru urteetan hegazkinaren motorraren (EJ) hainbat garapen fasetan parte hartu du.
‎Baina, egunkariak irakurtzeaz gain, formatu propioa lantzen joan nintzen. Atalak sortuz eta garatuz. Alabaina, saioak aurreko garaiaren espiritua gorde du bukaera arte.
‎" Ez da sortu eta asmatuco ere euscaldunentzako oslancai edo instrumento pozgarriagorik, nola diraden danboliña eta txilibitua" dio Iztueta Zaldibiko koreografoak. Alardeak, kalejirak, goizeko dianak... gozatzeko zein esnatzeko entzungai ditugu gure herriko jai askotan.
‎2007 urtera arteko ekintzak finkatuta ditu eta 2015era bitarteko jarraibideak jasotzen ditu. Kultur ondarea, artearen sorkuntza eta adierazpena, eta kultur industria atalak biltzen dituen Plana gauzatzeko Kulturaren Euskal Behatokia sortuko eta Euskal Kulturaren Kontseilua eta Kontseiluko Batzorde Iraunkorra berregituratuko ditu Jaurlaritzak. Gobernu Batzordeak 2004rako ekintza zerrenda onartu du jada eta 1.335.430 euroko aurrekontua finkatu du horretarako.
‎Bostehunen bat metrora eliza eta udaletxea dauden plazara heldu gara. Egungo elizaren leku berean, XII. mendeko Premontetar ordenaren abadia egon zen, Ipar Euskal Herriko barrualdea ebanjelizatu asmoz sortutakoa eta apaiz euskaldun askoren eskola izan zena. Baina Frantziako iraultzan suntsitu eta gerora eliza soil geratu zen.
‎Mitxel Muruak sortu eta Julen Tokerok marraztutako politikoki korrektoegi eta literarioki inkorrektoegi ez diren bi ipuin kaleratu dituzte Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, familiaren egiturak gure gizartean izan dituen aldaketak islatuz. Izan ere, Gipuzkoako guraso bananduen elkarteak, adopziorako laguntza ematen duenak, harrerako familiak biltzen dituenak eta Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteak ohartu ziren eskoletan familiaren nortasuna jorratzeko garaian erabiltzen diren materialen edukiak birpasatu eta egokitu beharra zegoela.
‎Ilargiaren sekretua agertuko digu Maialen Lujanbio bertsolariak egindako gidoiak: ilargiak gauero sortzen eta isurtzen ditu loreak mundura. Batzuek, ordea, lore denak eurentzat nahi dituzte, eta filmeko protagonistak diren haurrak saiatuko dira asmo hori eragozten.
‎Etxeko txikienei begira, Marie France Floury eta Fabienne Boisnarden artean sortu eta Jose Antonio Sarasolak euskaratutako bilduma honen protagonista untxi txiki bihurri bat da. Oraingoan, bere gurasoekin parkera joan da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia