Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2008
‎Traineruen artean, berriz, Mirotza jaun eta jabe hasieratik bukaerara. Estropada onak eta txarrak tartekatzen ari da sasoia hasi zenetik, eta atzo onetako bat egin zuen. Lehen ziabogan berea zen denbora onena, eta nola San Pedro hala Zumaia hiru segundora.
‎Nagikeriak monjeak atsekabetu ohi zituen, eta deabruari egozten zioten errua. Nola bestela ulertu ekintza on bat egin nahiak tristura sortzea eta nagikeriaren bekatuan erortzea?
‎Egun gogorra izango dela jakinda ere lan ona burutzea izango da denen helburu, Nazabalen ustez: «Goizean gutxienez ahal bada sailkatzen saiatu beharra dago, ea jendea nola dagoen, eta arratsaldean ea indarrez nola iristen naizen eta gauza on bat egiten ahaleginduko naiz. Besteak ere, neu bezala, goizetik ariko dira eta nekatuta ibiliko dira ere».
‎Sasoi baten azken partida ofizialetik hurrengoaren lehendabiziko partida ofizialera dena aldatzen da. Denboraldi berri baten atarian gaude, eta urte on bat egiteko irrikitan gaude, adorez gainezka.
‎Lehia horretan bere burua da aurkari gogorrena, ageriko erregulartasun falta. Ia urtero txapelketa on bat egin du, estatistika kontua da, eta aurten lau t' erdikoan dagokio. Kaiolako finala jokaturikoa da, 2005ean, eta beti da denek saihestu nahi duten kontrarioa.
‎Lizasoren hitzetan, txaloak ez du beti agintzen: . Gerta liteke bertsolari batek saio on bat egitea eta jendearengana ez iristea, baina zu zeure buruarekin konforme zaude, nahiz ez duzun sari hori txalotan jaso. Eta hurrengoan, alderantziz ere bai.
‎Horrek ez du esan nahi soilik lehen egiten ziren gauzak edo lehen bezala egingo direnik, baina taldeak badu esperientzia bat. Esaten dute futbolean banakako futbolariek ez dutela talde on bat egiten, eta erakundeetan antzekoa da, talde orekatu bat behar da.
‎Sei aste dira lapurtarrek irabazi ez dutela Top 14an irabazi zuten azkenekoz, Mont de Marsanen aurka (33). Alta, Cardiffen partida on bat egitea aski izan da, konfiantza amiñi bat irabazteko, eta final laurdenetarako sailkapen hipotetiko bati begira kalkuluak berpizteko.
‎Nahiz eta prestatzeko lan handiagoa izan, askoz osasuntsuagoak dira, eta frutarekin lagunduz gero, hobe. Modu horretan, gozoekin ez dugu gehiegikeriarik egingo, eta oso ikusgarri geldi daiteke gozoekin eta fruta on batekin egindako etxeko azkenburukoa.
‎Telebistaren mugak apurtu behar dira interpretazio on bat egiteko
2009
‎Erasoan ez asmatzeak ez nau arduratzen, baina defentsan gaizki aritzeak bai, eta asko. Eraso on bat egin gabe garaipenak lor daitezkeelako, baina defentsa txar bat eginda, inola ere ez. Kopak argituko du Tau Baskonia sendoaren txakalaldiak egun bakarreko sukarra edo gaixotasun serioagoa diren.
‎Baina bigarren itzulian, lesioek eta beste zenbait arazok egoera dezente zaildu dute. Egun, 30 jokalari lehiakor behar dira denboraldi on bat egiteko, eta guk jokalari falta izan dugu.
‎Nire ustez, WCT zirkuituko surflari guztiak gara aurkari gogorrak. Denak ondo aritzen gara surfean, eta txapelketa on bat egiteko gaitasuna dugu. Inork ez du kontrarioa gutxiesten.
‎Jakina, nik ere nahi nituzke aurpegi finago bat eta hanka luzeak, baina argi daukat hobe dela ebakuntzetan uzten den diru horrekin, zera, zahartzaroa natural eta lasai hartzen ikasteko ikastaro on on bat egitea. Eta nola egingo diote aurre zahartzaroari itxuraldaketaren jokoan sartuta daudenek?
‎Hilabete eta erdi daramat geldirik, eta lasai hartu dut. Eskafoideko haustura ongi osatzen bazait, 2010 urtean denboraldi on bat egin nahi nuke, itxaropen hori badut behintzat.
2010
‎Hermann Brochen esanetan, kategoria estetikoak kategoria etikoa ordezkatzen duenean, hortxe ematen da kitsch aren muina. Horren ondorioz, artistaren betebeharra ez da, jada, lan on bat egitea, lan atsegin bat egitea baizik. Zentzu horretan, ez da heriotza gainditu nahi, heriotzari ihes egitea da kontua, irrazionala argitzeari muzin egin eta arrazionalerantz etengabe ihes egitea.
‎Baina ez dute datuok interpretatu eta iragarpen zehatzik egingo duen modelorik. Radarrak jasotakoa erakusten duen pantailari begira dagoen meteorologoaren trebeziaren esku geratzen da iragarpen on bat egitea. Horiek hala, ikerketara baliabide gehiago bideratzeko eskatzen die erakunde publikoei.
2011
‎Ernegatzeraino, azken bost erasoetatik lautan baloia galdu baitzuten. Kontu bat da jaurtiketa bat huts egitea edo aurkariak defentsa on bat egin ondoren kale egitea, baina beste bat baloi inozoak galtzea eta irabaz zitekeen partida bat pikutara botatzea.
‎«Noizbait eduki behar du amaiera honek. Horretan murgilduta gaude, joan den sasoian bezala azken txanpa on bat egin eta helburua lortzeko». Sportingen aurkakoa finala den galdetuta, hauxe dio:
2012
‎Izan ere, bakeaz ez ezik, naturaz, bakardadeaz, maitasunaz, Holokaustoaz... errezitatu zuten atzo. Poema on bat egitea «oso zaila» dela azalduz argudiatu zuen Margaritek gaitegia zabaldu izana: «Ezagutzen ez duzun pertsona batek nahi duenari aurrea hartu behar diozu, zuk idatzitakoan bere burua ikus dezan.
‎Bai. Askotan pase on bat egitearekin konformatzen dira. Baloiarekin gauza onak egiten dituzte, baina baloia beste norbaitek duenean areara iristea eta gola sartu ahal dutela sinestea falta zaie.
‎«Ez nuen uste txapelketa jokatuko nuenik ere, eta ilusio handiko albistea izan zen. Jokatzen hasi nintzenean, txapelketa on bat egitea zen helburua; ahalik eta mailarik onena emateko intentzioa nuen». Ondoren, txapelketak aurrera egin ahala, finalerdietara iristeko aukera zuela ikusi, eta hala gertatu zen.
2013
‎Arazo handia dauka gidaritzan Baskoniak, eta Omar Cooken etorreraren txinparta desagertu da. Hilabete on bat egin zuen, baina ondorengoa oso kaskarra izaten ari da. Ez dago dirurik, ez dago aukera onik merkatuan, baina Baskoniak zulo handia dauka playmaker postuan, eta arazo hori ez da magia eginez desagertuko.
‎Bertan egoteko txartela ziurta dezakezu Espainiako Txapelketan. Lehentasuna titulua irabaztea da, eta gero marka on bat egitea. Baikor naiz Moskura begira.
‎Egia da lasterketa hau oso handia dela eta profesionala izan gabe profesional batzuen aurretik geratu naizela, talde handietako lasterkarien aurretik. Baina alde handiago dago lasterketa handi batean postu on bat egitetik, honetatik bizitzera». Elikadura eta gastuak Entrenamenduaz eta materialaz gain, jatekoa ere asko zaindu behar da maila gorenean lehiatzeko.
2014
‎Sekulako abantaila da hori. Zeintzuk dira errezeta on bat egiteko gakoak. Beharrezkoa da sukaldaria izatea bere buruari asko exijituko dion lehen bezeroa.
‎Athleticentzat garaipenak baino askoz balio handiago izan baitu Xakhtar Donetsken kontra emandako itxurak. Garaipenak milioi bat euro ekarriko du Ibaiganeko diru kutxara, baina Europa guztiaren aurrean talde on baten kontra egindako jokoak milaka zalek ilusioa berreskuratzea eta jokalariek autoestimua indartzea ekarri du. Eta horrek milioi bat euro baino askoz gehiago balio du.
2015
‎«Nahiko sentsazio txarrarekin» bukatu zituen kartzelaren aurreko ofizioak: «Kartzelan zain nengoen bitartean, saiatu naiz neure burua egurtzen ea pixka bat kontzentratzen nintzen saio on bat egiteko, eta uste dut txukun atera dela».Kanporaketetan doinu berria plazaratu zuen, eta doinu horretan kantatu zuen kartzelako bakarkakoa herenegun ere. Emaitza ona ekarri zion kartzelan zegoen artean bere burua zigortzeak.
2016
‎Beraz, elikagai hauek asko asetzen dute, baina, kaloria gutxi dutenez, askotan jan daitezke», azaldu du. «Oso nutritiboak dira, eta elikagai erregulatzaileak direnez, metabolismo on bat egiten laguntzen dute». Hau da, udaberriko barazkiak kalitatezko elikagaiak dira.KUKULUAKTuterako bihotzak Tutera barazki lurraldea denik ezin uka.
‎Hori bai, aldatzen ez dena gaztagilearen eskuak dira. Esnearekin batera, horiek dira gazta on bat egiteko lanabes inportanteena, altxorra». Italiako bost eremutan baino ez da ekoizten gazta hori.
2019
‎Zalantzak nituen, arazo fisiko batzuk ditudalako, baina merezi izan du.Denbora gutxi izan duzu prestatzeko.Bai, korrika ibili naiz, baina eliptikoan eta gimnasioan ibiltzea tokatu zait batez ere. Maiatzaren 1ean entrenamendu on bat egin nuen lagun batzuekin. Ikaragarri sufritu nuen.
2020
‎Bilbokoan lau zutabe aterako dira, 11:45ean, Zabalburutik, Deustutik, Jesusen Bihotzatik eta Errekalde Zumarkaletik, eta 12:30ean bat egingo dute, Moya Plazan. Donostian, berriz, Artzai Onean bat egingo dute (12:30) berrogeita bost minutu lehenago Gros, Amara eta Antigua auzoetatik irtendako zutabeek. Iruñean, zutabeak 12:00etan elkartuko dira, Gazteluko plazan.
‎Moralesen ustez, erakunde publikoek ez dute egoeraren jarraipen on bat egin, «gain hartu die». Hori arrazoitzeko ere hainbat adibide eman ditu:
‎Geroz eta gehiago kostatzen zait benetan emozionatzen nauen disko bat aurkitzea garrantzitsuagoa bilakatu denean bideoklip ikusgarri bat plazaratzea abesti on bat egitea baino. Zertarako egiten da ba musika, eta artea oro har, barruak askatzeko, komunikatzeko ez bada?
‎Hortik aurrera sortu zituen lehen zatiko gol aukerarik garbienak Athleticek. Ainhoa Vicentek erdiraketa on bat egin zuen, eta, atzetik indarrez iritsita, gutxiagatik ez zuen gola egin Erikak. Ia erreskadan, Zulema Gonzalez epaileak baliorik gabe utzi zuen haren beste gol bat, jokoz kanpo zegoelako.
‎Ordenagailu bat eta mikrofono bat behar dira. Mikrofono on batekin egitea gomendatu du Hernaezek. Ez da komeni sakelako telefonotik egitea.
‎Txapelketa osoan nahiko ondo entrenatu gara, eta horri heldu nahi diogu. Entrenamendu on bat egiteak indarra eta konfiantza ematen du.
2021
‎Eta hala egin zuen hamabigarrenean. Etxeberriak oso on bat egin zuen, baina Amezketakoak ederki erantzun zuen, pilotari behetik jota. Ederra izan zen tantoa.
‎Baina neure burua ziur ikusten dut. Bendaje on bat egitea funtsezkoa da niretzat». Gainera, Bera Bera denboraldi honetan prestakuntza fisko berezia egiten ari da Ammmma zentroan.
‎Zaila izango da, tentsio handikoa. Horregatik, lasaitasunez partida on bat egiten ahaleginduko naiz.
‎Horretan eman zituen bi urte: «Justizia Ministeriotik aitortu zidaten lan on bat egiten nuela eta kontratu bat egingo zidatela. Niregatik, primeran; familiaren bizkar bizi behar izan dut».
‎Denok gustura gaude bai harekin, bai haren ideiekin; hortaz, denok batera goaz. Horrek behar luke izan bidea denboraldi on bat egiteko.
‎Ikusi behar da zenbat entsegu behar ditugun partituraren interpretazio on bat egitera iristeko, hau da, gure ustez egileak nahi zuena lortzeko eta entzuleari komunikatzeko. Ez badugu komunikazio hori lortzen, ez badugu egilearen zerbait transmititzen, lana ez legoke ongi egina.
‎Baina barrutik dinamikoago jokatuko dugu, eta zulo gehiago topatu ditzakegu. Beti bezala, joko erakargarri eta on bat egin nahi dugu, defentsa sendo batetik abiatuta. Izan ere, erasoan kalitate handia dugu».
‎Garapena ongi esplikatzeko: erreportaje on bat egiteko 36 argazkiko karrete bat izatetik, milaka argazki ateratzeko aukera izatera pasatu ginen. Jada ez da horrenbeste jolasten ikusten eta behatzen, baizik eta argazkiak egiten, botatzen, badakizulako baten bat ongi aterako dela.
2022
‎Ordutik atsedenaldira artean, bakanak izan dira gol aukerak. Nabarmentzekoa da Alex Remiro atezainak atsedenaldiaren atarian egindakoa; bisitarien bigarren gola saihestu du geldiketa on bat eginda.
‎Hala, arabarrek hazten segitu zuten partidan, eta egiten ari ziren lanagatik eta jokoarekin berdinketa merezi zuten. Ahaleginak merezi izan du, eta Llorentek etxekoentzat erremate on bat egin eta gero, Alavesen berdinketa ailegatu da, jokaldi on batean. Edgardek erdiraketa on bat egin du, eta atzetik etorrita buruz gola egin du Escalantek penalti puntutik.
‎Ahaleginak merezi izan du, eta Llorentek etxekoentzat erremate on bat egin eta gero, Alavesen berdinketa ailegatu da, jokaldi on batean. Edgardek erdiraketa on bat egin du, eta atzetik etorrita buruz gola egin du Escalantek penalti puntutik.
‎Gaizki [irriz]; uste dut galtzekoak ditugula. Nobela on bat egiteko talentu handia behar da; denbora asko eta diziplina izugarria, baina batez ere talentua, eta uste dut oso nobela gutxi daudela hasi eta buka ezer sobran ez daukatenak.
‎Baina irabaztea ez dudanez buruan, ez dut onena izan nahi. Emaitza on bat egiten badut, horrela atera delako izango da, ez horren bila joan naizelako.
‎Hasieratik egin zuten tratua, eta eutsi egiten diote: «Noizbehinka otordu on bat egin dezakeela adostu genuen; otordu horietan haragi gorria jan eta ardoa edan dezake. Baldintza bakarra jarri nion:
‎«Lesioa izan eta gero, lasterketa ondo kudeatzea gustatuko litzaidake, ahalik eta emaitza onena lortzeko. Ez noa postu jakin bat lortzeko xedearekin; lasterketa on bat egiteko asmoa dut». Bera da bere aurkaria.
‎Hilean behin hamabost bat lagun elkartzen gara kuadrillan, eta bazkari on bat egiten dugu Uribarri [Aramaio] auzoan. Batzuetan kalera ere jaisten naiz, zerbait behar badut, baina ez naiz inoiz kalean biziko, ez zait gustatzen.
‎Lasterketa hasterako bazenekien postu on bat eginda podiumean izango zinela?
‎Ez zitzaidan inporta ez irabaztea. Benetan, nik saio on bat egin eta Ametsek irabazi izan balu, kristoren poza hartuko nuke. Baina momentu horretan zor diozu zeure buruari, zure kideari eta bertan dagoen jendeari segitzea zure onena ematen.
2023
‎Teknologia berriei dagokienez, erlojuak «oso gogoko» dituela ohartarazi du, bai kiroletakoak, baita bestelakoak ere, eta datuak ikusteko «egokia» den arren, lasterketa batean marka on bat egiteko «aparteko garrantzirik» ez daukala uste du: «Teknologia berriek ez daukate hainbesteko garrantzirik, guk geuk ematen diegu behar baino garrantzi handiagoa gailu horiei».
‎Ongi nahasten banekiela sentitzen nuen, eta banekien arazo barik techno saio on bat egin nezakeela. Horregatik erabaki nuen nire oinarriak sortzen hastea.
‎Hanburgesa on bat egiteko sekretua osagaien artean oreka egotea da, Lemhaouliren ustez: «Hanburgesari hozka egitean ñabardura guztiak nabaritzea:
‎Salcedok uste du zaila dela hanburgesa on bat egitea osagai txarrekin, eta, horregatik, ekoizle onez inguratzen saiatzen dira Eatyjeten. «Orokorrean, gastronomia hobetzen ari da.
‎Hurrengo eraldaketa sustatzeko, beharrezkoa da burujabetza. Ez baduzu burujabetza tresnarik, ezin da trantsizio sozioekologiko on bat egin. Funtsezko printzipio bat da, eta uste dut gehiengo bat horren alde dagoela.
‎Han, sentsazioa da zain daudela zuk hanka noiz sartuko, harrapatzeko, eta ez zaiela batere inporta zuk zer daukazun esateko. Konparazioak sekula ez dira onak, baina, gainera, nire kasuan, konparatzen bazaituzte inbestidura saioko diskurtso on bat egin zuen gizon heldu batekin, galtzen ateratzen zara. Horrela hasi nintzen; nahiz eta taldeak zuregan konfiantza jarri, taldetik kanpo bazegoen zurrumurru hori, neska gazte bertsolari batek zer egingo zuen politikan egondako gizon heldu katedratiko baten ondoan.
‎Han, sentsazioa da zain daudela zuk hanka noiz sartuko, harrapatzeko, eta ez zaiela batere inporta zuk zer daukazun esateko. Konparazioak sekula ez dira onak, baina, gainera, nire kasuan, konparatzen bazaituzte inbestidura saioko diskurtso on bat egin zuen gizon heldu batekin, galtzen ateratzen zara. Horrela hasi nintzen; nahiz eta taldeak zuregan konfiantza jarri, taldetik kanpo bazegoen zurrumurru hori, neska gazte bertsolari batek zer egingo zuen politikan egondako gizon heldu katedratiko baten ondoan.
‎Bazenuen gogoa hasi eta buka uda on bat egiteko?
‎Jaisten ari naizen bitartean, haatik, egin nahi dudana gogoratzen dut, eta orduan ez naiz urduri egoten. Batzuetan gertatu izan zait lehenengo jaitsiera oso on bat egitea, eta, bigarrena, guztiz kontrakoa. Baina psikologoaren laguntzarekin hori kudeatzen ikasi dut, eta lortu dut bi jaitsierak onak izatea.
‎Sari bikaina da. Vuelta on bat egin genuen, Itzulian eta Burgosen ere oso ondo ibili ginen, eta garaipena oso gertu ikusi genuen Eibarren. Lor zezakeela sinesten zuen taldeak, eta konfiantzaz beteta eta bolada onean egonik, noizbait iritsi behar zuen garaipenak.
‎Agintzen ekin diote partidari zuri gorriek, eta horren saria 10 minutuan jaso dute. Elexpuruk erdiraketa on bat egin du, aurkariren artean sartu, eta burukada on batekin egin du gola Nahikarik. Aurrelariak bigarren gola du sasoi honetan, Sporting Huelvari sartutakoaren ostean.
‎Agintzen ekin diote partidari zuri gorriek, eta horren saria 10 minutuan jaso dute. Elexpuruk erdiraketa on bat egin du, aurkariren artean sartu, eta burukada on batekin egin du gola Nahikarik. Aurrelariak bigarren gola du sasoi honetan, Sporting Huelvari sartutakoaren ostean.
‎Eta Sumarren eta Podemosen arteko kontua distortsio faktore bat izango da, bai. Ez da kudeaketa on bat egin, eta tristea da berriro ikustea Espainiako ezkerrak ez duela jakin neurriak hartzen momentu erabakigarrietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia