2017
|
|
Oso gaztea zen, baina hura zen behar
|
nuen
gizona.
|
|
Ez nintzen saiatu ere egin. Aurrean
|
nuen
gizonaren begiak hain ziren zuhur eta jakintsu, ezen ezin bainuen hitzik ere aurkitu. Hari begira geratu nintzen eta totelka hasi nintzen.
|
|
Giltza etxeko atean sartu bezain laster konturatu nintzen gizon bat nuela alboan. Ez
|
nuen
gizona hurbiltzen ikusi, eta bat batean agertu izanak ezustekoa eman zidan. Gizon argala zen, bizar gorri motzekoa, eta begiak txikiak, urdinak eta zorrotzak zeuzkan.
|
|
Segundo bat baino ez zen izan, baina hura nahiko izan zen bihotzak jauzi egiteko. Ez
|
nuen
gizon garrantzitsu hura aurretik inoiz ikusi, eta hark ez ninduen ni inoiz ikusi. Baina, denbora tarte labur hartan, zerbait nabari nion begietan eta zerbait hori elkarrenganako ezagutza izan zen.
|
|
Handik, tenis kantxa ondo ikusten zen eta bi gizon jokatzen ari ziren. Bata dagoeneko ikusita
|
nuen
gizon adindua zen; bestea gaztea zen, klub baten koloreak zeramatzan gerri inguruan zuen zapian. Adore handiz jokatzen zuten, poroak irekitzeko ariketa bizia egin nahi zuten hiriko bi jaunek bezala.
|
2018
|
|
Umetan gorroto
|
nuen
gizonak
|
2020
|
|
Nire aitak txikitatik irakatsi edota jarauntsitako merkatal bertuteak profitatze aldera zein nahitaez nire amaren leinuaren ondraren neurrikoa izan behar duen ogibide bat topatzearren, urrutiago joan beharrean nago, inork inolako zorrik jaso nahi izango ez didan hiri batera, ezeren susmopekoa edo inoren mesprezu zein irainen mendekoa izango ez naizen herri batera, nire hemengo etsai amorratuengandik ahalik eta urrunen biziko naizen lurralde berri batera. Banoa Ameriketara, bizimodu berri baten bila, hutsetik hasteko asmotan, egiazko gizon libre izateko gogoz, hainbeste nazkatzen nauen mundu zahar bidegabe zein gupidagabeko honetatik asago, nire auzokoen gorroto eta beldurrei purrust eginez, nire ama bezalako jaun handiustekoei bizkarra emanez, izan nahi
|
nuen
gizonari muzin eginez. Banoa bai, harresiko Hegoalde edo Eguerdiko atetik Sevillarantz, non itsaso zabala zeharkatu ahal izateko nire odol garbiaren froga guztiak, aspaldi nire aitak behar bezala asmatu eta ordaindutako agiri zigiludunak, azkeneko aldiz erakutsi eta ordaindu ere behar izango dizkiedan gure Errege txit katoliko eta are egoskorragoren erresumako zerbitzari zikoitzei.
|
|
Erraza zen imajinatzea ni bezalako beste inuzente bati antzeko gauzak esaten; egiten eta esaten zuen guztiak antzezlan eskas bateko atal ikasiegia zirudien. Gainera, Argirekin jarritako hitzordura arinegi heldu nintzelako sartu nintzen ditxosozko argazki erakusketa hartan, ez nuen inongo interesik munduko beste puntan bizi zen jendearen begiradetan, ezta ere aurrean
|
nuen
gizon harro haren lanean. Egoera txatxu hura ez nuen gustuko, eta ez nekien zergatik jarraitzen nuen han, denbora eta pazientzia galtzen.
|
|
Hortaz, laga ninduten gustuko ez nuen eremu arrotz eta ozpelaren erdigune ezerosoan, ez batera ez bestera egin ezinik: alde batetik, sei seme alabaren ama alargunaren bakardadea arindu nahian; bestetik, maite
|
nuen
gizon zoro horren emazte izateko ahaleginean. Zaila zitzaidan biek tenkatzen zuten sokaren gainean dantzatzea, oreka mantentzea eta mutur batetik bestera pasatzea.
|
2021
|
|
Bestalde, oraindik ez dut erabaki azkenean joango naizenentz, baietz esan nion telefonoz Bilbora ailegatu orduko hots egin zidan Luzaroko zinegotziari, eta baietz, hariaz bestaldean
|
nuen
gizona guztiz atsegina begitandu zitzaidalako, oso ahots gazte eta xaloa, nire saria eta batez ere nire piano jole karrerari buruz esan zizkidan iruzkinak eta laudorioak erabat gorritzeko modukoak zirelako. Begi bistan, belarri puntan hobeto esanda, zegoen lausengatu nahi ninduena, baina hain modu bizi eta maitagarriaz ezen berehala ahaztu egin nintzen Luzarotik bertatik dei egiten zidala, azken urteotan ahazten saiatu eta ondotxo lortu ere egin nuen nire herri maitatu zein gorrotatutik, txundituta ninduen gazte begiko eta berba lapiko horrek, eta ezin nuen ase barik telefonoa eskegi; nola edo hala bera edo bere senitartekoak ezagunak zitzaizkidan jakin beharrean nengoen.
|