2006
|
|
Esna zegoenean babes ahalmenik gabea ematen bazuen, orain munduaren basoan galdu eta nekearen nekez lo geratutako ume bat zirudien. Uzkurra, horixe zen alboan
|
nuen
gizona ondoen definitzen zuen hitza, eta ondorio horretara iritsi nintzen une berean, trenpua txartzerainoko atximur bat sentitu nuen urdailean, hiruzpalau urte lehenago hitz berbera erabili bainuen, uzkurra, aita definitzeko ere, baina orduan gai  tzespen zentzu guztizkoa eman nion orain samurtasunez nerabilen adjektiboari. Bitxia da ikustea, eta maiz baita oso mingarria ere, hitz bakar batek zer nolako bidaiak egiten dituen denboran zehar eta egokiera batetik bestera.
|
|
Estimatua sentitu nintzen Öchlerrek misio haren ardura eman zidanean, eta are estimatuagoa argitu zidanean, laudoriozko hitz ederrez argitu ere, nor zen Marseillara eraman behar
|
nuen
gizona. Luze joko lidake hona ekartzeak Müller jaunari buruz esan zizkidan guztiak, baina haren hitzek errespetu handi bat eragin zutela nigan, koska segurua da.
|
2021
|
|
Hasieran harro harro nenbilen horretaz, uste bainuen ironia nabarmen gailentzen zitzaiola xalotasunari eta nire poesietan hain usu azaltzen ziren nerabezaroko abandonu patetiko horiei. Ironia eta malezia, nire eskuetan, garrantzi handiko armak begitantzen zitzaizkidan; irudipena
|
nuen
gizon baten gisa idazteko balio zidatela, orduan gizon baten gisa idaztea irrikatzen bainuen kartsuki, ikara gorria ematen baitzidan idazten nituen kontuetatik emakumea nintzela atera ahal izateak. Gizonezkoak ziren pertsonaiak sortzen nituen guztiz gehienetan, nigandik ahalik eta urrunen eta aldenduen egon zitezen.
|
|
Haritschelhar, Mitxelenaren adiskide handia, fakultatera epaimahairen batera etortzen zenetan, berarekin topo egiten nuen bakoitzean hasten zen gonbita botatzen, eta nik ezetz, ez nuela balio euskal erudituen artean jarduteko. Dena dela, atsegin
|
nuen
gizon puska harekin hitz egitea. Pilotan bezala egiten zuen hizketan, txokora, zabalera, atzera.
|
|
Hainbat aukera nituen. Hartu eta optikariari erakuts niezaiokeen, adibidez; irudipena
|
nuen
gizon hark informazio gehiago eman ziezagukeela, alabaz hitz egiteko gogo handirik ez bazuen ere, eta nik, bestalde, ez nuen jakinaren gainean jarri nahi. Beste aukera bat, biribilkia hartu eta hari ezer esan gabe eramatea, baina txirrina jo genuenean zinta erabiltzen ari bazen, eta susmo horixe neukan, harexen bila hasiko zen Estibalitz eta biok alde egin orduko, eta nik nahi nuena besterik zen, egiten ari zena egiten segitzea eta, are, amaitzea.
|
|
Nekez elkartu nituen morroi eder eta irabazlearen irudia harako giza hondakinarenarekin. Eta Tasiok berrogeita bost urteak beteak zituen arren, parean
|
nuen
gizonak askoz zaharragoa zirudien. Gaizki zahartu zela esatea gutxi zen, Tasio hura Amerikako espetxeetako presoen imitazio baldarra besterik ez baitzen.
|