|
Xiringa xorrotik atera, orratz lodia jarri, bilgarria erantzi, kaputxa kendu; ondoren bialean sartu, pixkanaka likidoa botatzen joan enboloari bultza eginez, enboloa askatu gabe bueltak eman bialari hautsa hobeto disolbatzeko, baina kontuz, mugimendu zakarrik egin gabe, kontuz, astiro eragin, eta kontuz, inoiz biala jiratu gabe, astiro ez bada behintzat, eta horrela, mugitu biala mugimendu geldo eta suabeekin, bueltak emanez, hautsak eta likidoak bat egin arte, askotan maitasunak eta gorrotoak egiten duten bezala, elkarrekin disolbatuz eta hirugarren disoluzio bat sorrarariz, zeina maitasun huts hutsa edo gorroto purua baino errealagoa eta gizatiarragoa den, eta orduan, xiringako azken inozentzia apurrak disolbatu direnean, ez burbuilarik ez hondarrik gelditzen ez denean, disoluzioa besterik ez dagoenean, orduan bai, eman buelta bialari, baina kontuz!, mugimendu zakarrik egin gabe, kontuz!, astiro emanda buelta (berriro diogu: ...gabe, hobeto eskuak garbitzera prakak eta kuleroak jaitsita baldin bazoaz, horrela ez baitituzu esku garbitu berriak berriz kontaminatuko zilborretik hiru zentrimetrora eta ekuatorearen hegoaldean dagoen leku hori agerrarazteko arropa baztertzen duzun bitartean, baina hori hurrengo pausoa da, dosia nola jarri atalean aurki dezakezuna, aurreratu egin zara, orain horren aurreko atalean gaude, dosia
|
nola
prestatu atalean hain zuzen, zentra gaitezen bada dosia prestatzean, beraz, esan bezala, dosi osoa xiringa barruan dagoela ziurtatu eta berziurtatu duzunean, orratz handia kendu duzu, kontu handiz hau ere, ez dadin xiringatik tantarik atera, eta orratz handia kendu ondoren txikia jarri, kontu mililitrikoz, eta berriz bilgarria erantzi, ostera ere kaputxa kendu, eta orain dator dosia nola prestatu... seguru zaude?), eutsi xiringari atzamar erakuslearekin eta lodiarekin (garbitu dituzu eskuak?
|
|
Xiringa xorrotik atera, orratz lodia jarri, bilgarria erantzi, kaputxa kendu; ondoren bialean sartu, pixkanaka likidoa botatzen joan enboloari bultza eginez, enboloa askatu gabe bueltak eman bialari hautsa hobeto disolbatzeko, baina kontuz, mugimendu zakarrik egin gabe, kontuz, astiro eragin, eta kontuz, inoiz biala jiratu gabe, astiro ez bada behintzat, eta horrela, mugitu biala mugimendu geldo eta suabeekin, bueltak emanez, hautsak eta likidoak bat egin arte, askotan maitasunak eta gorrotoak egiten duten bezala, elkarrekin disolbatuz eta hirugarren disoluzio bat sorrarariz, zeina maitasun huts hutsa edo gorroto purua baino errealagoa eta gizatiarragoa den, eta orduan, xiringako azken inozentzia apurrak disolbatu direnean, ez burbuilarik ez hondarrik gelditzen ez denean, disoluzioa besterik ez dagoenean, orduan bai, eman buelta bialari, baina kontuz!, mugimendu zakarrik egin gabe, kontuz!, astiro emanda buelta (berriro diogu: ...de, dosia nola prestatu atalean hain zuzen, zentra gaitezen bada dosia prestatzean, beraz, esan bezala, dosi osoa xiringa barruan dagoela ziurtatu eta berziurtatu duzunean, orratz handia kendu duzu, kontu handiz hau ere, ez dadin xiringatik tantarik atera, eta orratz handia kendu ondoren txikia jarri, kontu mililitrikoz, eta berriz bilgarria erantzi, ostera ere kaputxa kendu, eta orain dator dosia
|
nola
prestatu ataleko pausorik zailena, izan ere, xiringari airea kendu diozu baina medikazio ttanttarik galdu gabe, gutxi gorabehera laurogei bat euro eta obulu pare bat balio dituelako medikazio horren ttantta ttipi bakarrak, eta behin orratz txikia jarrita eta bilgarria erantzita eta kaputxa kenduta gehi soberako aire burbuila aterata daudela, orduan, esan bezala, bilatu bost pauso eta zazpi azpi a... seguru zaude?), eutsi xiringari atzamar erakuslearekin eta lodiarekin (garbitu dituzu eskuak?
|