|
hots, Maria Bibiana bat batean aztoratu eta ezin serioago jarri zen, hazpegien keinu nabari batean, orduantxe ohartu balitz bezala hanka sartu zuela, nahiz eta hanka sartze hura bi galdera marken artean sartu zuen, hain baitzen nabaria, halaber, haren begiradari zeriòn ezjakintasuna; gauzak horrela, arkume goxoa jaten ari ziren une hartan?, aitak eta Teofilo Mariak beste plano batean behar zuten, baita jaun kalonje Anizetok ere (beren karguaz loriatzen diren kalonjeak apetitu onekoak izan ohi dira, sexu ukatuaren gosea ere gularen bidetik asetzen ohituak, antza?), arkume zaporetsuaren zaporearen menera; gizonezkoen kontrastean, baina, adi adi zeuden ama izebak, beren begiratzeko era arretatsu harekin, begien joan etorri neurtu bezain intentsoak, Ada eta Maria Bibiana jomugatzat zituztenak?, ama batez ere, halakoa izan zen, izan ere, Reginak Pagoagako Ama Birjinaren balizko agerketa haiekin azkenean bizi izan zuèn frustrazioa, lehen uneko liluraren gozoa ozpin bihurtarazi eta jarrera neurasteniko batera eraman zuena, halako eran, non zalantzarik gabe baiezta baitaiteke ezen emakumea ez zela, geroztik, bere onean egon? hasi ere, ohi ez bezala nekatzen eta gogotxartzen hasi baitzen gaixotasunaren lehen fasean, baita, denborarekin, okerragora egin ere, prozesu geldiezin batean, ahazmenak eta ahanzturak buruan eragindako
|
nola
halako hutsaldiak, gero eta maizagoak, nagusi?; esan nahi baita Regina kezkatuta zegoela. Regina, egia esan, lehenagotik zegoen kezkatuta afera harekin, Domingoren antza hartzen baitzion batzuetan Adari: ez al zen, esate baterako, Adak egindako azioa, noiz eta, igandeko meza entzuteko obligazioa bazter utzita, atso zahar batekin usoak elikatzen gelditu baitzen, Domingok ere sinatzeko modukoa??, baita susmatzen hasia ere, beharbada. Regina gero eta bere jarrera neurotikoaren mendeago zegoen?, kontu hartan guztian, halakoetan, gainera, Nazariok noiznahi babesten zuen bere alabatxo kuttuna, eta haren portaerak bakardadezko sentipena areagotzen zion etxekoandreari ezinbestean?
|
|
Adak automata batek bezala so egin zion Maria Bibianari, burua apurka apurka jiratuz, ez hitz bat eta ez keinu bat ere egiteko gai, jarrera pasibo erabateko batean, zeinak Maria Bibianaren erreakzioa eragin baitzuen: ...lehen uneko liluraren gozoa ozpin bihurtarazi eta jarrera neurasteniko batera eraman zuena, halako eran, non zalantzarik gabe baiezta baitaiteke ezen emakumea ez zela, geroztik, bere onean egon... hasi ere, ohi ez bezala nekatzen eta gogotxartzen hasi baitzen gaixotasunaren lehen fasean, baita, denborarekin, okerragora egin ere, prozesu geldiezin batean, ahazmenak eta ahanzturak buruan eragindako
|
nola
halako hutsaldiak, gero eta maizagoak, nagusi–; esan nahi baita Regina kezkatuta zegoela –Regina, egia esan, lehenagotik zegoen kezkatuta afera harekin, Domingoren antza hartzen baitzion batzuetan Adari: ez al zen, esate baterako, Adak egindako azioa, noiz eta, igandeko meza entzuteko obligazioa bazter utzita, atso zahar batekin usoak elikatzen gelditu baitzen, Domingok ere sinatzeko modukoa? –, baita susmatzen hasia ere, beharbada –Regina gero eta bere jarrera neurotikoaren mendeago zegoen–, kontu hartan guztian –halakoetan, gainera, Nazariok noiznahi babesten zuen bere alabatxo kuttuna, eta haren portaerak bakardadezko sentipena areagotzen zion etxekoandreari ezinbestean– mutur ezkuturen bat ez ote zegoen...
|