Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2004
‎Edukiaren eta formaren arteko dialektikan, bitartekoaren eta funtsaren elkarrekikoan, alderdi baten mamia eta bestearen azala nabarmendu dizkigu. Eta, egia esan, ni neu ez naiz bikoiztasun horren oso zalea, nahiz eta bitartekoa eta edukia gauza bera ez direla jabetu. Horrelakoetan, jakinaren gainean ez bada, oharkabe an izango da, baina formaren eraginkortasuna kamusteko halako joera indartsu bat nagusitzen zaigu nahi gabe.
‎Gero, aulkitik altxatzen zelarik, eskua ile gainean pausatu eta ferekatu zidan... eta orduan, nik ez dakit zergatik, baina haren begietara bat bateko langarra jaitsi zela iruditu zitzaidan. Eta, langarrak erakarrita, errukiaren antzeko sentimendu batek hartu ninduen, pentsatu bainuen gizon hura ere ez zela zoriontsua, ni neu ez nintzen bezala, futbolean aritzen nintzenean ez bazen bederen...
2006
Ni neu ez naiz sortzez eta izatez koadrila horretakoa; garai batean politikarako interes handiegirik ere ez, baina, gauza batek bestea dakarrela-eta, hemen naukazue. Aloña da gaur egun politika kontuak utzi samarrak dituena, ez bere borondatez baizik eta urtebeteko munstro koxkor baten erruz:
2007
Nik neuk ez dut ia musikarik aditzen orain. Hobeto esanda, musika aditu bai, baina musika horretaz deus ere jakin gabe eta jakiteko ahaleginik egin gabe.
‎ez, etnien Erdi Aro nabarra, Estatu monokoloreetako XIX. eta XX. mendeak baino zibilizatuagoa izan zen bake, gerra eta holokaustoei dagokionez. Nik neuk ez dut fedea abandonatu nahi, mundu bat, non ere komunitate bakoitzak, gaurko Estatu ereduetan ez bezala, bere identitate kulturala bake bakean lantzen duen eta tolerantea den besteekiko, ez dela utopia hutsa. Galdegileak:
2008
‎Eskailerak lau oinean igo eta jaisten zituen, eta han ibiltzen zen salatik barrara eta atzera salara, eta batzuetan sudurra kanpora ateratzen zuen itsasoa usaintzeko, ibiltzerakoan paretari helduz, eta arnasa nekez eta azkar hartuz mendi malkartsu bat igotzen ari balitz bezala. Niri neuri ez zidan hitzik zuzentzen, eta nik uste ahaztuak zituela bere kontu isil guztiak; baina bere aldartea aldakorragoa zen, eta, gorputzaren ahuldadea gorabehera, inoiz baino zakarragoa. Orain, mozkortzen zenean, aihotza zorrotik atera eta mahai gainean uzteko ohitura beldurgarria hartua zuen.
‎Navarristek Nafarroa Espainia dela defendatzen dute. Horri nik neuk ez deritzot bereziki larria. Larriena iduritzen zait iritzi horrek oinarri duen arrazoibidea.
‎Zer esatea nahi duzue? Niri neuri ez zait deusik interesatzen askatasunaren esanahia zentzu horretan planteatzea. Ez baitiot inolako justizia zentzurik aurkitzen:
‎Ezker abertzalearen bideak, apika? Nolanahi ere, nik neuk ez dut alde handirik erreparatzen Garaikoetxearen alderdian ere: hots, ez nuke esango bere alderdiko kideak beste edozein alderditako militante abertzaleak baino euskaltzaleagoak direnik.
‎Lau aldiz errepikatu dut. Batzuetan nik neuk ez nuelako gustuko, eta gotzainagatik besteetan. Azken orduko aldaketa hauek asko korapilatu dute lana.
‎–Neure bizitzako berrogei urte eman ditut txoriak entzuten, badakit txorien kantuei buruz jakin beharreko guztia. Baina ni neu ez naiz kantatzeko gauza. Ez dut sekula lerro bakar bat idatzi.
2009
‎gaurko joko olinpikoak ez, euren erritual eta estasi kolektibo guztiekin? ...seillesa jo, eta publikoaren parte batek txistu eta oihu egin duelako, Frantziaren ohore sakratua laidotua izan den tokian bera ezin dela egon eta Chirac presidenteak indignaturik alde egiten badu keinu teatral batekin, eta Errepublika osoak irrati telebista frantziar guztien korua entzun behar izaten badu egun osoetan egitate bikain hori goraipatzen, izango da hori ofizialki nahi bezain laizista, nik neuk ez dut ikusten, Atenasen eta Israelen bai, eta Frantzian zergatik ez den erlijiosoa eta are mitiko eta teologikoa, bai keinu errituala eta bai hartan erabiltzen den hizkera. Eta berdin, Estatuarekin egin behar izaten diren zinak (ministroek, soldaduek, funtzionarioek), garaipenen ospaketa erritualak, banderaren gurrak, etab. Edo nola den erlijiosoa eskoletan gurutzea jartzea, eta beraz hautazkoa, eta udaletan erregearen irudia eta bandera espainola jarri behar izatea ez omen den erlijiosoa, baina nahitaezkoa.
2010
‎Gauzak garbi esanda, sekula ez nuen gure harremana esparru publikora eroan nahi izan, hori egia da: egoera egokiena bakoitzaren A bizitzari B bizitza hori gehitzea zen, eta nik neuk ez nuen eragozpenik izango urtetan sistema harekin jarraitzeko. Maitatzeko modu asko dago.
‎Bizi izandako eszena ez baizik imajinaziozkoa zen H.k jasotako hura: fabrika sabaiko urtegitxo hartan izan ginen aldi bietan, egunez bata eta gauez bestea, lainotua zegoen zerua; ni neu ez nintzen inoiz sartu uretan, eta nire gorputza ez zen marrazkiko igerilariarena bezain estilizatua. Baina ondo zegoen, baldin eta H.k horrelaxe gogoratzen edo horrelaxe irudikatzen baninduen.
2011
‎Ez dinat uste asmatu genuenik horretan ere. Beharbada, ni neu ez nintzelako tratu horren funtsaz beraz behar bezala jabetu, eta biraino ez ezik bosteraino edo hamarreraino kontatu nahi izaten nuelako hirekin. Heure aldetik, berriz, hori dun behintzat nik sentitu dudana, asmatu ez huelako nire begietako maitasun izpiek hiregan altxarazitako arma eraisten.
2012
‎Enperadorea eta Gorte osoa itsasertzean zeuden abentura handi honen amaieraren zain. Ilargi erdi handi baten eran ontziek aurrera egiten zutela ikusten zuten, baina ni neu ez ninduten ikusten, uretan sartua bainengoen bularreraino. Itsasartearen erdira iritsi nintzenean, are atsekabetuago jarri ziren, leporaino bainengoen uretan.
‎Zeren eta Erreginak, beraren zerbitzura nengoen bitartean beharrezko izango zitzaizkidan gauza guztien ekipo txiki bat niri emateko agindu zuen arren, halere nire ideiak bat eginda baitzeuden inguru guztian ikusten nuenarekin, eta ezikusiarena egiten nion neure txikitasunari, jendeak bere akatsei egin ohi dien bezalaxe. ...ik egon egun osoan; eta bere umore onaz jarraituz, nire gelatxoa arranoaren mokoan eta gero hain altuera handitik itsasora jausten ikusteagatik ehun libera pozik emango zituzkeela esan zuen, benetan oso gauza harrigarria izango baitzen, haren deskribapenak zukeena ondorengo mendeetara transmititua izatea; eta Faetonekiko 58 konparaketa hain nabaria zenez, ezin izan zuen aipatu gabe utzi, nahiz eta ni neu ez ninduen gehiegi liluratu ateraldi hark.
‎– Nik neuk ez dut hoberik eskatzen, jarraitu zuen laborariak?. Gure neskatoa eskierki nirekin bat etorriko den arren, galdetu beharra dago halere bere iritzia.
2013
‎–Bai, egun on. Beno, ni neu ez. Gure aita zena, agian.
‎Denok izan gaituk formal inoiz edo behin. Beno, ni neu ez zakiat noiz, egia esan. Baina jendea bai.
‎Ez dakizue zuek ondo izeko Philipsek zer nolako gogoa duen zuek senarra lortzeko. Lizzyk Collins jauna onartu zukeela dio berak; baina nik neuk ez niokeen batere graziarik ikusiko. Jauna!
‎Gaur geroz, arrotza izango zatzaizkio ezinbestean zeure gurasoetako bati. Collins jaunarekin ezkontzen ez bazara, zeure amak ez dizu berriz ere begiratuko, eta nik neuk ez dizut berriz begiratuko baiezkoa ematen badiozu.
‎– Nik neuk ez diot Londresi herriarekiko abantailarik ikusten, dendak eta toki publikoak albora utzita. Herria askozaz ere atsegingarriagoa da, ez al da hala, Bingley jauna?
‎–Aitortu behar dut, ekin zion andereñoak ostera ere?, nik neuk ez dudala inoiz eder ikusi. Aurpegi argalegia dauka; bere azalak ez du distirarik; eta ez du hazpegi politik inondik ere.
2014
‎Nire aldetik, ni neu ez nintzen norabidea aldatzen saiatu, ez nintzen ikasketak egiten bailaran gelditu eta ez nuen urrutitik Y ren pantailara deitu. Lehenik eta behin, atzerriko egonaldiak eztabaidaezinak zirelako, ez ziren ezinbesteko hizkuntzak ikasi eta curriculuma hobetzeko aukera soilak, baizik eta bizitzarako derrigorrezko betekizunak, benetan nintzen nia izan ahal izateko, ordura arte izandako ni zalantzazko haren ordez.
‎Bene benetan. Ni neu ez nauk inoiz izan han, baina ingeles asko ezagutu ditiat, hemen zehar ibili zirenean armadan: Oxfordeko eta Cambridgeko gizonak (badakik, hango Sewanee eta Georgiako unibertsitateak dituk horiek); eta, jakina, ingeles eleberri mordo bat irakurria diat.
‎TAC, eskanerrak, erresonantziak, gernu, odol eta gorozkien analisiak? Rafak ez zuen bere gaixotasunaz hitz egin nahi izaten, eta nik neuk ez dut pasa halakorik, ezta gure etxekoek ere, zorionez. Hortaz, asmakizunetan ibili behar, berriz ere.
‎...hoan sartu ondoren zer egin, zer gustatuko zaio, mihiarekin igurztea ala haginkada txikiak egitea, hortzak, lehen lo geratzen nintzen dentistarenean, orain beldurra diet, ikara, panikoa, autobusei, min fisikoari, enpaste bat jartzeari, arraina jaterakoan hezur bat irensteari, zebra bide baten aurrean semaforoa gorriz dagoenean itxaroten nagoela norbait atzetik etorri eta kotxe artera bultzatzeari, ni neu ez naizenean leihotik salto egiteko sentitzen dudan desirari, medikazioari, W doktoreari, neure buruari, bizitzari, heriotzari, ez dakit nola nahiko nukeen hil, dena dela ezin dut hori aukeratu, izan genuke ordenagailua itzaltzea ahalbidetzen duen botoiren bat geure kokotean, eta zer dago gero, zer geratzen da ondoren, heriotzatik haratago, amets egiteko gai ote gara hilik gaudenean, lo gaude...
2015
‎Hankek baietz esaten digute, garunak ezetz. Ni neu ez nintzateke mugituko. Ikusten kaleok, Karl?
‎Umeak nondik datozen eta horren inguruko guztia, etxean nahiz kalean (edo beharbada eskolan) ikas liteke: familia bidezko transmisioa goratzen dute gaur egungo pedagogo, psikologo eta bestelako apaiz laikoek, bestela gaztetxo sentiberentzako traumak sortzen direlakoan edo, baina ni neu ez nago batere seguru, neronek behintzat ez daukat penarik ez damurik kalean ikasiaz, ikasitakoaren kalitateaz zeresanik balegokeen arren. Norbere familiako kontuak, berriz, etxean ikasi beharrekoak direla esango nuke, aukeran, aitonari buruzko ondorengo bitxikeria kalean jakin banuen ere.
‎Liburu honetako ipuinen arteko labirintoan ba omen da memento bat kontalarietakoren batek berriro hasierako istorioa kontatzen hasten dena. Nik neuk ez dut horrelakorik topatu, behin eta berriro bila ibili banaiz ere bertsio bat eta bestean.
‎Dena dela, gauzari buelta asko ez ematea hobe. Banekien inork ez zidala oparituko, eta ni neu ez nintzela erosteko gauza izango. Gainera, erraietatik gorroto dut gizonen falokrazia, eta ez gutxiago hainbat emakumerena, eta orain ez nintzen neure teilatuari harrika hasiko.
‎Gizonak baietz esan zion, ezagutzen zuela Zulaika izeneko auto-eskola, Piok Venezuelatik etorri zenean ireki zuena. Nik neuk ez dut ezagutzen, eta haren seme alaben konturik ere ez dakit, ahaide izanagatik ez baitugu harremanik izan. Badakit mendi buelta izugarriak ematen zituena, sendagileak esana baitzion hori komeni zitzaiola.
‎– Ni neu ez naiz Manbrukua
2016
‎Sekulako pereza ematen dit idazten jarraitzeak. Gainera, penitentzia pittin bat komeni zaio neskato kaskarin horri, eta, gainera, seguru nago nik neuk ez nukeela hobetuko berak egingo duen lana?
‎Ez da ausartuko Becketten narratzaileak esaten dituenak esaten: ? Nik neuk ez dut hilerrien kontra ezer. Oso garbi suma dezaket hilotzen usaina.
‎ez dakigu geure lekua zein den, noiz amore eman behar dugun, beti gaude laprast egiteko beldurrez. Nik neuk ez dakit emakume batekin noiz jar naitekeen goxo eta onbera, noiz zirikatzaile eta bromako, noiz iradoki dezakedan desioren bat, edo noiz proposa dezakedan pauso bat aurrera. Bakarrik bizitzen ikasten ari naiz.
‎Egunkari gehienetako azaletan Kirmen Uribe abaildu baten irudia agertu dela esan didate. Nik neuk ez ditut ikusi irudi horiek, epaitegitik zuzenean ziegara ekarri bainaute, baina antzerkiak iraun duen ordu horietan zehar zirrara eragin dit idazlearen itxura eroriak, bere literatura miresgarria izateaz gainera bera pertsona atsegina iruditu izan baitzait beti. Ahots apalez hitz egiten zuen eta inork horretara behartu gabe kontatu du nik aldez aurretik nekiena edo sumatzen nuena, alegia, adiskide batek emanik nire testua irakurri zuenean hunkitu egin zela, eleberria galtzeko beldurraren berri berak baitzuen beste inork baino hobeto, loa galarazteraino torturatzen zuelako, hitz hori erabili du epailearen aurrean, eta berari hain gogoko zaizkion digresioetako bat eginez, esan du horixe dela literatura onaren ezaugarrietako bat, gauza bat irakurri eta hori zeure bizitzara eramateko gogoa sentiaraztea.
‎Bai, seguru asko bai. Nik neuk ez dut inoiz borroka armaturako joerarik izan, ez bertan sartzeko tentaziorik.
‎Kirmen Uribe. Berrirakurrita, nik neuk ez dakit orain guztiz ados nagoen argudioetako batzuekin, dena den: ez dut ukatzen, berriz ere, baldin eta axola bazaigu?
‎Hegoaldeko euskalduntasun etnokultural, diglosiko eta periferiko bati men egin? Euskaltzale asko men egiteko ideologiara lerratu dira, ez dute beste aukerarik ikusten, baina niri neuri ez zait moralki eta politikoki zilegi iruditzen giza eskubideak urratzen dituen jarrera horri men egitea». Diskurtso berriei buruz galdetuta, berdintasunaren gaia atera da hizpidera.
2017
‎Ez nekien. Nik neuk ez nuen ezer erabaki. Gorputzak bere kabuz eman zuen jauzi hura.
‎Gertatzen da, ordea, ni neu ez nagoela aukera horrek bermatzen duen guztiaz baliatzeko egokieran, baina familiaz kanpokoengana jo baino lehen hori aurrera eramateko, gaur zure Amaren banketxean nire lehen inbertsioa osatzeko beharrezkoa zen kopurutxoa hartu dut. Hori dela-eta, hemen bertan bidaltzen dizut, formalitate huts bezala, eskuz idatzitako ohar bat, urteko ehuneko zortziarekin.
‎Ezer ez. Nik neuk ez dut halakorik nahi baina ilunaren seme nauzu, nonbait deabruak habia egin du nire bihotzean, eta bere partzak errun ditu nire buru likistuan, honetaraz gero ezin esan baitezaket zorabioak naramanik, zeren zorabioan abiatzen dena ez ezker ez eskuin begiratu gabe aritzen bada, nik, ostera, jakinaren gainean dihardudala aitortu behar, horren adibide eta frogagarri izanik, fereka lizun horiet... Eta hala ere, hala ere, batzuetan, Inesek batez ere, ohea aldatu behar didala eta maindirea altxatzen didanean, begietan sumatzen diodan dirdira bixi aztoragarri horrekin, antzeman egiten didala esango nuke, nola ez jakin arren eta berak ezer adierazten ez badit ere, non eta ez dudan zeharkako adierazpentzat hartu nahi gaua ondo igaro ote dudan itaun gizalegezkoa, eta horrek gehitxo dirudien arren, batzuetan hala delakoan nago, hainbestekoa baita emakumeok eragiten didaten ezinegon eta noraeza.
‎Hau izango da nigandik jasoko duzun azkena. Ondorengoak, agintariek estaltzen ez badituzte, berri-paperetan edo irakurri dituzu, nik neuk ez baitakit ziur zer egingo dudan. Beharbada amaren logelan sartu, batekin ezin izan dudana bestearekin burutzeko; bestela ama alabak, biak hilko ditut sukaldeko labana handiaz zintzurra ebakita; edo ez bat eta ez beste.
‎– Ni neu ez naiz idazle izateko jaio, eta filologoak nahikoa aterako dira bestela ere. Euskal kulturak antolatzaile onak behar ditu, bertako sorkuntza zabaltzen jakingo duten kudeatzaileak, militantziari profesionaltasuna erantsiko diotenak.
‎Ni neu énotzu erósten txubiskéri gíaurik: agínek usteldúko dátzus? ni neu ez noakizu erosten txibiskeria gehiagorik: haginak ustelduko zaizkizu?
‎–Noski, ideala litzateke elikagai enpresekin egiten ditugun hitzarmen horiekin aski izatea, jendeari erosteko eskatu beharrik ez izatea. Baina hori posible ez den bitartean, urtean behin halako zerbait egitea nik neuk ez dut gaizki ikusten, abusatu gabe?.
‎gure desirei buruzko egia esan diezagun. Nik neuk ez dut ideia izpirik ere zergatik den hain kitzikagarria beste batzuk txortan ikustea elkarri urdekeriak esaten dizkioten bitartean. Baina kontua da hala dela.
2018
‎Ez nuke nahi, otoi, inork hori gaizki ulertzerik; ez naiz ari nola halako nagusiek kategoria goreneko profesionalen zerbitzurik kontratatu ezin dutenean kritikatzen duten leialtasun zentzugabe horretaz. Areago, nik neuk ez nuke defendatuko inork itsu itsuan leialtasunik erakustea ezein dama edo jaunekin, baldin eta aldi baterako kontratatua bada. Hala eta guztiz ere, maiordomo batek, zerbait edo norbaitentzat baliotsua izango bada bizitzan, noizbait ere utzi dio nagusi egokia bilatzeari, bere buruari esanez:
‎Gure auzo famatuari jagokonez, aurtengo samigeletan be, zezenkoak ateratzeko asmoa dago. Ni neu ez naz iazko balentrietan saiatuko, ze nire izter batek ez dauka bape gomuta gozoa, baina izango dira beste baliente batzuk. Ondino inork ez dau izenik emon, baina besterik ezin bada, Urtubik zezenak ekarri daizala.
‎Pentsa ezazu nortzuk izango diren egokiak eraikuntza antolatzeko. Aste batzuk barru, ni neu ez banoa, nire odoleko norbaitek joko dizu atea. Ezin gara lokartu.
2019
‎–Zer nahi duzu, ba, esatea? Ni neu ez naiz trankil trankil geratzen ama bakarrik utzita, baina?
‎Txikitan bezalaxe nabil: tontakeria bat egiten nuenean, amak barkatu egiten zidan, baina nik neuk ez. Atximurka egiten nion neure buruari, edo eskuan indarrez ziztatu, mina ezin jasateraino.
‎–Badakizu, argitu zion?, eta neuk ere esana dizut ezen astrologia, jende zentzugabe askok hainbeste goraipatzen duen hori, astronomia goitarraren alaba gaizto errebesa dela. Nik neuk ez dut maite, baina, neskatxa galdu ugarik egiten duten moduan, hark ere bere xarma lilurekin mantentzen du ama, beste guztiek ahantzia.
2020
‎Badaude atsedenaldi bat eskatzen duten gogoetak. Ni neu ez nintzatekeela gai izango, jakinarazi nion, lagun batzuei horrelako adar-jotze bat egin eta gertatuaren berri eman gabe isilik gelditzeko. Beste isilaldi bat egin genuen.
2021
‎Eta... horraino. Ni neu ez nintzateke beste euskalkietan hitz arraroen bila joango eta ez nuke inoiz beste euskalkirik imitatuko, besterik ez bada deserosotasun handiz irakurri ditudalako sarritan halako gauzak bizkaierarekin eta ez nituzkeelako nik neuk beste euskalki batzuekin egin nahi45 Jende batek belarri supersonikoa dauka, hizkuntzaren ezagutza benetan sakona, hizkuntzaren senaren jabe dira, modu ia sobrenatu... Narraziogintzan liluratu gintuen Sarrionandiak gaitasun ikusgarria zeukan euskalkien itsasoan sarea bota, altxorren bat aurkitu eta altxor hori bere literaturan organikoki erabiltzeko.
‎115 Nik neuk ez dut orain artean idaztetik bizi nahi izan. nukeen ez dakit, baina ez naiz saiatu.
‎Mundua bezain zaharra den arren, kontra egotearentzat abagune historiko ederra da oraingoa, eta originala izatearen delirioa ederki asebetetzen du, batek daki zergatik. Nik neuk ez nioke gomendatuko pozik bizi nahi duenari, baina bakoitzari berea. Ez naiz nor patxikontrei zerbaiten alde egotea exijitzeko, are gutxiago nirea bezainbeste haiena den literaturatik alde egin dezaten eskatzeko.
‎Ez dut uste gure idazleari kritika hori gustatuko litzaiokeenik, baina lortu duen guztia gehiago baloratuko lukeela iruditzen zait. Eta nik neuk ez diot besterik desio.
‎Izan ere, zenbat eta zenbat eta zenbat geratzen zaigun egiteko feminismoaren alorrean. Nik neuk ez dakizue zenbat ikasi dudan liburu hau idazteko prozesuan. Deskubritu ditut, besteak beste, gizontasunari buruzko hausnarketa poetiko kritikoak eta apasionanteak, feminismoarentzako balio izugarria dutenak.
‎Zeren eta esango baitigute, bai, zein diren arrisku taldeak, zein jarduera okerrak, zein buru zaintzarako jarraibideak, zernahi, eta hala ere gehienok beldurrez segituko dugu. Hala sentitzen direnik esan gabe batzuek, ez dakit zenbatek, nik neuk ez dut beldur naizela esateko lotsarik. Ospitaleen egoeraren berri jakinda, halakoren batera joateko posibilitateak ikaratu egiten nau.
‎Denek edo. Nik neuk ez.
2022
‎Aukera nuen erabakitzeko. Askotan nik neuk ez nion neure buruari baimenik ematen. Autoexijentzia hori, emakume ahalguztidunarena.
2023
‎Ezin izan nuen saihestu pentsatzea nire tokian beste edonor egon izan balitz Vincek berdin berdin jokatuko zuela. Nik neuk ez nuen inolako gozamenik hartu bere delirioan. Isilik une oro, zain egon nintzen berari berriz zutitu arte eta erasoari ekin nion.
‎Katedraletik hur, deabruari eta espiritismoari buruzko liburuak saltzen dituen denda baten aurrean gelditzen gara. Galtzada labainkorrean oinez noala, jada ni neu ez naizelako sentsazioa nabaritzen dut lehendabizikoz. " Begira gora", diost amak:
‎Hélènek, Filosofia ikasten ari baitzen, ondorioztatzen zuen ezkontzea azken batean ezinbesteko gaitza zela umeak eduki ahal izateko, eta iruditzen zitzaidan aldrebeskeriak baino ez zituela esaten. Nik neuk ez nuen imajinatu ere egiten amatasuna, ez ezkonduta ez ezkontzeke. Neure senetik ateratzen nintzen ia guztiek harro kontatzen zutenean zeinen ondo zekiten josten, nola plantxatzen zuten batere izurrik laga gabe, kontentu askorik intelektualak baino zerbait gehiago izateaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia