Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 11

2011
‎Bi morroirekin ohean aurkitu nuenetatik bi urte pasatu ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera. Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren batean sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora, nire neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzitzaizkidan galderak. Ezer gutxi zekiten itxurak eginez erantzuten zidaten gehienek, gutxi gorabeherako kontuak aipatuz, gutxitan ikusten zutela esanez batzuek, baina seguru nengoen, haien hitz egiteko moduagatik nekien hori, haientzat ere gaia deserosoa zela.
‎Batzuetan, oso gutxitan, neure buruarentzat lotsagarria zela irizten bainion, elkarrekin zapaldu genituen kaleetatik barrena nire bizitoki izandako etxeraino iristen nintzen, eta han kalearen ilungune batean ezkutaturik egon, euria egiten zuen gauetan bereziki, aterkiaren babesean, norbaitek ezagutuko ninduen beldurrez betiere, nire etxea izandako leihoetako argiari edo atariko joan etorriei begira. Horrelako bospasei saio egin nituen arren, oso informazio urria ateratzen nuen, harik eta gau batean, gauerdia izateko minutu batzuk falta zirela eta etxera itzultzeko zorian nengoela, nire neska, nire neska ohia esan nahi dut, etxetik ateratzen ikusi nuen arte. Bihotzak sekulako zabua jo zidan eta ez nintzen gai izan hasiera batean inolako erabakirik hartzeko.
‎–Orduak ematen nituen hasieran nire neskak telefonoz deitzen zidanerako erantzuna prestatzen. Edozein egoera jasangarriagoa iruditzen zitzaidan bizi nuen bakardadea eta oinazea baino, eta prest nengoen batzuetan nire neska ohia beste bi morroiekin partekatzeko ere. –Bi sartzen diren lekuan sartuko gara hiru ere?, esan niezaiokeen, baldin eta horrelako proposamenik egiten bazidan.
2014
Nire neska ohia Shasta Fay?
2017
‎Batzuetan, bekadunarekin nengoenean erizainarekin gogoratzen nintzen eta erizainarekin nengoenean irakaslearekin edo Mararekin, nik ere, nire neska ohiak bezalaxe, hirurak batean eduki nahi nituelako eta hirurak maite nituela pentsatzera iritsita nengoelako, eta gauzak horrela jarraituko zuten denboraldi batez, ez dut esango luzaz, ez nuen ilusiorik egiten, gauerdi batez erizainak laguntza eske deitu izan ez balit. Etxean bakarrik egoteak beldurra ematen ziola eta ea laguntzera joango nintzaion eskatu zidan.
‎Horrek frogatzen dit gurutzada hori estrategia bat besterik ez dela, sorkuntzari bide berriak ireki ahal izateko. Dena den, oraindik ez dudala kontakizuna erabat amaitu gogorarazi behar izan diot, Molly Bloomen omenez idazten ari naizen nire neska ohiaren bertsioa falta zaidalako.
‎Emozio handiko arratsaldea izaten ari zela esan nion, neska ohiarekin egin bainuen topo une batzuk lehenago eta orain berarekin, eta desagertutzat jotzen nituen sentimenduak berriro trumilka zetozkidalako. Kontatu nion halaber nola nire neska ohiak garai hartako harremanen kronika bat eskatu zidan. –Espero dut ni ere agertuko naizela?, esan zuen orduan irakasleak pozarren.
‎Nire neska, nire neska ohia, izan zen atzo hilerrian idazten hasi naizen gertakarien kontakizuna eskatu zidana, zer gertatu zitzaigun jakiteko, eta hartara berak bere bertsioa idatziko lukeela agindu zidan. –Nire harreman guztiak ondo bukatzen jakin dut, zurekikoa izan ezik, eta damu hori gelditu zait, orban bat da nire curriculumean?, esan du irribarre gaizto bat egiten saiatzen zela.
‎Adineko gizonezko bat omen zuen ondoan, hirian oso ezaguna zen enpresari bat, nik ezagutzen ez banuen ere. Harritu egin nintzen, beraz, nire neska ohiak tarteka elkarrekin biltzen zirela esan zidanean. Zertaz hitz egiten zuten galdetzekotan egon nintzen, baina ez zitzaidan iruditu unerik aproposena zenik.
‎Haizeak ozeanoaren zipriztinak zekartzan. Nire talaiatik jendea bilduta zegoen aldera begiratu eta berehala ezagutu nituen nire neska ohia eta irakaslea. Nire maitale ohiak esatera nindoan, baina ez dakit hitzik egokiena den bigarrenaren kasuan behintzat, gure harremana mirespenezkoa izan zelako gehienbat, berak nire ez dakit zer miresten baitzuen eta nik bere hainbat gauza, horietako batzuk definitzen hain zailak.
Nire neska ohia ikusi nuen taldea utzi eta niregana etortzen, baina ez ikusiarena egin eta ezaxola jarraitu nuen zeruari begira. Eguzkia gorringo kolorea hartzen hasita zegoen dagoeneko zerumugan, arratsaldea aurrera zihoan seinale, eta ilargi mehar eta zurbilegi bat atzeman zitekeen beste aldean, erbesteraturik, grisa, bere bakardadean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia