2011
|
|
Bi morroirekin ohean aurkitu nuenetatik bi urte pasatu ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera. Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren batean sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora,
|
nire
neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzitzaizkidan galderak. Ezer gutxi zekiten itxurak eginez erantzuten zidaten gehienek, gutxi gorabeherako kontuak aipatuz, gutxitan ikusten zutela esanez batzuek, baina seguru nengoen, haien hitz egiteko moduagatik nekien hori, haientzat ere gaia deserosoa zela.
|
|
Batzuetan, oso gutxitan, neure buruarentzat lotsagarria zela irizten bainion, elkarrekin zapaldu genituen kaleetatik barrena nire bizitoki izandako etxeraino iristen nintzen, eta han kalearen ilungune batean ezkutaturik egon, euria egiten zuen gauetan bereziki, aterkiaren babesean, norbaitek ezagutuko ninduen beldurrez betiere, nire etxea izandako leihoetako argiari edo atariko joan etorriei begira. Horrelako bospasei saio egin nituen arren, oso informazio urria ateratzen nuen, harik eta gau batean, gauerdia izateko minutu batzuk falta zirela eta etxera itzultzeko zorian nengoela, nire neska,
|
nire
neska ohia esan nahi dut, etxetik ateratzen ikusi nuen arte. Bihotzak sekulako zabua jo zidan eta ez nintzen gai izan hasiera batean inolako erabakirik hartzeko.
|
|
–Orduak ematen nituen hasieran nire neskak telefonoz deitzen zidanerako erantzuna prestatzen. Edozein egoera jasangarriagoa iruditzen zitzaidan bizi nuen bakardadea eta oinazea baino, eta prest nengoen batzuetan
|
nire
neska ohia beste bi morroiekin partekatzeko ere. –Bi sartzen diren lekuan sartuko gara hiru ere?, esan niezaiokeen, baldin eta horrelako proposamenik egiten bazidan.
|
2017
|
|
Batzuetan, bekadunarekin nengoenean erizainarekin gogoratzen nintzen eta erizainarekin nengoenean irakaslearekin edo Mararekin, nik ere,
|
nire
neska ohiak bezalaxe, hirurak batean eduki nahi nituelako eta hirurak maite nituela pentsatzera iritsita nengoelako, eta gauzak horrela jarraituko zuten denboraldi batez, ez dut esango luzaz, ez nuen ilusiorik egiten, gauerdi batez erizainak laguntza eske deitu izan ez balit. Etxean bakarrik egoteak beldurra ematen ziola eta ea laguntzera joango nintzaion eskatu zidan.
|
|
Horrek frogatzen dit gurutzada hori estrategia bat besterik ez dela, sorkuntzari bide berriak ireki ahal izateko. Dena den, oraindik ez dudala kontakizuna erabat amaitu gogorarazi behar izan diot, Molly Bloomen omenez idazten ari naizen
|
nire
neska ohiaren bertsioa falta zaidalako.
|
|
Emozio handiko arratsaldea izaten ari zela esan nion, neska ohiarekin egin bainuen topo une batzuk lehenago eta orain berarekin, eta desagertutzat jotzen nituen sentimenduak berriro trumilka zetozkidalako. Kontatu nion halaber nola
|
nire
neska ohiak garai hartako harremanen kronika bat eskatu zidan. –Espero dut ni ere agertuko naizela?, esan zuen orduan irakasleak pozarren.
|
|
Nire neska,
|
nire
neska ohia, izan zen atzo hilerrian idazten hasi naizen gertakarien kontakizuna eskatu zidana, zer gertatu zitzaigun jakiteko, eta hartara berak bere bertsioa idatziko lukeela agindu zidan. –Nire harreman guztiak ondo bukatzen jakin dut, zurekikoa izan ezik, eta damu hori gelditu zait, orban bat da nire curriculumean?, esan du irribarre gaizto bat egiten saiatzen zela.
|
|
Adineko gizonezko bat omen zuen ondoan, hirian oso ezaguna zen enpresari bat, nik ezagutzen ez banuen ere. Harritu egin nintzen, beraz,
|
nire
neska ohiak tarteka elkarrekin biltzen zirela esan zidanean. Zertaz hitz egiten zuten galdetzekotan egon nintzen, baina ez zitzaidan iruditu unerik aproposena zenik.
|
|
Haizeak ozeanoaren zipriztinak zekartzan. Nire talaiatik jendea bilduta zegoen aldera begiratu eta berehala ezagutu nituen
|
nire
neska ohia eta irakaslea. Nire maitale ohiak esatera nindoan, baina ez dakit hitzik egokiena den bigarrenaren kasuan behintzat, gure harremana mirespenezkoa izan zelako gehienbat, berak nire ez dakit zer miresten baitzuen eta nik bere hainbat gauza, horietako batzuk definitzen hain zailak.
|