2015
|
|
Oi
|
nire
Jainkoaren zauriei darien iturri biziak, bai oparo jarioko duzuela beti gu elikatzeko eta bai ziur joango dela bizitza dohakabe honetako arrisku artean jainkozko likore honetatik elikatzen saiatzen dena.
|
|
Zer egin, ene Jainko, zoro gaixotasun honekin daudenei? Diotenez, gaitzak berak ematen die indar handia izatea; horrela gertatzen da
|
nire
Jainkoagandik aldentzen direnekin: gaixoak dira, eta haien amorru guztia zure aurka da, onik gehien egiten diezun horren aurka.
|
|
1 Oi jadanik gozatzen zaudeten arimak, zoriona galtzeko beldurrik gabe eta
|
nire
Jainkoaren gorespenetan murgildurik zaudetenak! Dohatsua zuen zoria.
|
|
Dohatsua zuen zoria. Bai arrazoi handia duzuela beti gorespen hauetan aritzean eta bai inbidia handia dizuela nire arimak, garai zorigaiztoko hauetan
|
nire
Jainkoari egiten zaizkion irain handiek ematen duten atsekabetik, eta hainbesteko esker gaiztoa ikustetik, eta Satanasek daramatzan arima ugariei ez ikusi egin nahi zaiela ikustetik aske baitzaudete.
|
|
Zentzugabekeriak esaten ari naizela iruditzen zait, galduriko denbora ez dela berreskuratzen esaten baitute. Bedeinkatua izan bedi
|
nire
Jainkoa!
|
|
Oi, Jainkoaren maitasun ahaltsua, bai bestelakoak direla zure ondorioak, munduko maitasunaren ondoan! Honek ez du nahi izaten ondoan lagunik, berak duena kenduko diotelakoan;
|
nire
Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz. Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek nahi ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea!
|
|
1 Ai ene, ai ene, Jauna, bai luzea dela erbeste hau eta samin handien artean igarotzen dena
|
nire
Jainkoa ikusteko bihotz minez! Jauna, zer egingo du arima batek kartzela honetan sarturik?
|
|
bizitzaren zentzu sakona: (. Oi bizia, bizia?!?); heriotzaren desira; Jainkoaren absentziaren sentimendua; Jainkoaren bikaintasun eta errukia; Kristoren gizatasuna(. Oi
|
nire
Jainkoaren zauriei darien iturri biziak?!?); bekatuaren eta infernuaren zentzu ezin biziagoa; dohatsuen aintzan esku hartzeko irrika(. Oi jadanik gozatzen zaudeten arimak?!?).
|
|
4
|
Nire
Jainko eta Jaun hau zerbitzatzen zuei laguntzeko nolabait parte hartzeko dudan gogo handiagatik, eskatzen dizuet, hemen irakurtzen duzuen bakoitzean, nire izenean Haren Maiestatea biziki gorets dezazuela eta eska diezaiozuela bere Elizaren hazkundea eta luterotarrentzat argia; eta niretzat, barka diezazkidala nire bekatuak eta atera nazala garbitokitik, jakintsuek ikusi ondoren ikusteko eran bale... Eta zerbait oker badago, nik ulertu ez dudalako da, eta gauza guztietan men egiten diot Erromako Eliza Katoliko santuak ontzat duenari, horren baitan bizi naizela eta biziko eta hilko naizela adierazten eta agintzen dut.
|
|
Eta berehala ulertzen da probatze era hau, haiek argi ikusten baitute beren hutsegitea, eta batzuetan, honek, hau da, ahaleginak ahalegin, munduko gauzetara, eta ez hain astunetara, sentibera daudela ikusteak, pena handiagoa ematen die duten penak berak baino. Hau
|
nik
Jainkoaren erruki handitzat dut; eta hutsegitea bada ere, apaltasunerako irabazi handikoa da.
|
|
VI. Egoitzak 2 kapituluko 4 zenbakian: ?
|
nire
Jainkoa den sutontzia?.
|
|
–Ez dakit; badakit erraietaraino iristen zaiola min hau, eta zauritzen duenak gezia ateratzen duenean, egiaz erraiak beraren ondoren daramatzala dirudi, hain da handia sumatzen duen maitasun sentimendua! Buruan nerabilen oraintxe
|
nire
Jainkoa den sutontzi isioturiko su honetatik txinparten batek jauzi egin eta ariman jotzen ote duen, era horretara su isiotua sentiturik, eta arima erretzeko nahiko ez eta bera hain atsegingarria izanik, min harekin geratzen da eta ukitzean ekintza hura gauzatzen du; eta uste dut hauxe dela asmatu ahal izan dudan konparaziorik egokiena. Izan ere, min gozo hau, eta ez da mina?
|
|
Batzuetan guztia falta zela zirudien, batez ere Probintziala etorri baino egun bat lehenago, Ama Nagusiak ezertan ez sartzeko esan zidanean, eta hau guztia uztea zen.
|
Ni
Jainkoagana joan nintzen eta esan nion: –Jauna, etxe hau ez da nirea; Zugatik egin da; orain honen gorabeherez arduratzeko ez dago inor, arduratu bedi Berorren Maiestatea?.
|
|
1 Bada, neure bizitzaren kontakizunera itzuliz, ni nahigabe honekin nengoen eta otoitz gartsuekin; esan dudanez, otoitz gartsuak egiten ziren, Jaunak beste bide ziurrago batetik eraman nintzan, neraman bide hau susmagarria zela esaten baitzidaten. Egia da,
|
nik
Jainkoari eskatu arren, eta bestelako bide baten gogoa izan nahi nuen arren, arima hain hobekuntza handiaz sumatzen nuenez gero, noiz edo behin, esaten zizkidaten gauzengatik edota sartzen zizkidaten beldurrengatik oso nekaturik nengoenean izan ezik, ez zen nire esku nahi izatea, beti eskatzen banuen ere. Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan.
|
|
Kontra egitean ez zegoela erremediorik eta, ikuskariren bat ikus nezanean beti aitaren egiteko agintzen zidan, eta puiesak emateko, ziurtzat izan behar nuelako deabrua zela, eta horrela ez zela etorriko; eta ez izateko beldurrik, Jainkoak gordeko ninduela eta kenduko zidala beldurra. Niri horrek atsekabe handia ematen zidan; izan ere,
|
nik
Jainkoa zela baino besterik ezin nuen sinetsi eta, izugarria zen hori niretzat. Ezta ezin nuen desiratu, esan dudanez?
|
|
15 Elizatik atsekabe honekin joan eta otoiztegi batean sartu nintzen, egun asko ziren Jauna hartu gabe, neure poza nuen bakardaderik gabe, harremanak norekin izanik ez nuela, guztiak nire aurka zeudelako: ...enean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere,
|
nik
Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan.
|
|
12 Barka biezat berorrek, gaitik irteten banaiz; eta neure haritik hitz egiten dudanez, ez harritu, arimak horrela hartzen baitu idazten dena, batzuetan aski egiten du Jainkoa goresten aurrera ez joateaz, idazten ari dela hainbeste zor diola iruditzen baitzaio. Eta uste dut ez zaiola berorri desatsegin gertatuko, bion artean gauza bera kanta dezakegula iruditzen zaidalako, era desberdineanbada ere; izan ere, asko da
|
nik
Jainkoari zor diodana, gehiago barkatu didalako, berorrek dakienez.
|
|
Hau azkenerantz izan zen,
|
ni
Jainkoaren laguntzaz arrisku handietatik alde eginez nindoanean; hala ere ez nintzen guztiz aldentzen okasioetatik. Desira onekin eta otoitzari emanda ikusten nindutenez gero, asko egiten nuelakoan zeuden; baina nire arimak bazekien hori ez zela hainbeste zor zionagatik behartua zegoena egitea.
|
|
1 Egunotan erabaki hauetan ari nintzela, burua berotu nion neure neba bati fraide sar zedin, munduko huskeria aipatuz. Eta biok egun batean oso goiz nire adiskide hura, nik maitasun bizia niona, zegoen monasteriora joatea hitzartu genuen, izan ere, azken erabaki honetan
|
ni
Jainkoa hobekien zerbitzatzen dela uste nuen edota nire aitak nahi zezan edozeinetara joatekotan nintzen; honezkero arimaren erremedioa zen gehien kontuan nuena, atsedena ez bainuen ezertarako aintzat hartzen.
|
|
Kontua da ongi jabeturik nagoela zein ahalmen gutxi duten,
|
ni
Jainkoaren aurka ez banago; horregatik, ia ez diet batere beldurrik. Izan ere, haien indarrak ez dira ezer, beren mende jarrita dauden arimak eta koldarrak direnak ikusten ez badituzte; halakoak ikusiz gero, orduan bai, orduan haiek beren ahalmena agertzen dute.
|
|
3
|
Ni
Jainkoarena zelako ziurtasun handiaz geratu nintzen, aldi luzez izan nituen, eta men egin nien eta asko zor nien bi aitor entzulek kontra gogor egin arren (batez ere haietako batek egiten zidan gogorren, eta bidegabekeria egiten niolakoan nintzen, hari nion begirune eta maitasun handiagatik); hemendik geratu zitzaidan hura komeni zitzaidalako ziurtasuna eta nindoan alde bakoitzean iritzi desberdi... Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta.
|
|
10 Etengabe san Paulok dioena gogoratzen dudan egunak datozkit, ziur asko niregan horrela izango ez bada ere?, hau da, ni ez naizela bizi iruditzen zait, ez dudala hitz egiten, nik ez dudala nahirik, baizik eta nigan dagoela gobernatzen nauena eta indarra ematen didana, eta ia neugandik kanpo bezala ari naiz, eta horrela, bizitza samingarri zait oso. Eta
|
nik
Jainkoari zerbitzu handitzat eskaintzen diodana da, Beragandik bereizia egotea niri hain samingarri gertaturik, bere maitasunagatik bizi egin nahi dudala. Bizitza hau neke eta jazarpen handiekin izatea nahiko nuke nik; ni probetxurako ez naizenez gero, sufritzeko izan nahiko nuke, eta munduan diren sufrikario guztiak eramango nituzke merezimendu pixka bat gehiago lortzearren, hau da, haren borondatea hobeki betetzearren.
|
|
5 Hor bidaltzen diot fundazio honetan gertatu denaren kontaera,
|
ni
Jainkoa gorestera bultzatzen bainau, gertatzen dena eta hiri honetako karitatea eta borondate eta debozioa ikusteak. Jainkoari eskerrak eman bekizkio eta guztiek eman diezazkiotela Jainkoak egiten digun mesedeagatik.
|
|
Jakin beza, urteberri bezperan bidali zidala dukesak horrekin berariaz eta beste gutun bat nire berri jakiteko besterik gabe. Berak dioena, berorren aitatasunak dukea gehiago maite nuela esan ziola, ez nion onartu; ez, nik esan nion, berorren aitatasunak hartaz hainbeste gauza on eta espirituala zela esaten zuenez gero, hori pentsatuko zuela; baina
|
nik
Jainkoa bakarrik maite nuela bera denagatik eta berarengan ez nuela ezer ikusten ez maitatzeko, eta gehiago maite nuela. Horrela baino hobeki adierazirik zihoan.
|
|
8 Erregu egiten diot berorri, idatz diezadala zer erremedio jar nezakeen
|
nik
Jainkoaren kontrako irainak saihesteko, diodanez, ohorearenak honezkero herriaren iritzian erremedio txarra baitu. Irteera bat etorri zait burura, baina gizonarentzat ez dela ona ohartzen naiz.
|
|
5 Mesedez, idatz biezat zehatz mehatz zer egingo dudan eta zer egin dezakedan, hauek ez baitira hain ilun idazteko diren gauzak. Eta erregutu beti bihotzez
|
nire alde
Jainkoari, oso zahartua eta nekatua bainago, baina ez desiretan. Nik emango dizkiet ahizpei berorren gomendioak.
|
|
6 Berorren aitatasunak izan beza
|
ni
Jainkoari gomendatzeko ardura, premia handia dut-eta. Gera bedi berorren aitatasuna Berarekin, toki askotara idatzi baitut eta nekaturik bainago.
|
|
10 Ez ahantz ni Haren Maiestateari gomendatzeaz aurrean dituen arimengatik,
|
nireaz
Jainkoari kontu eman diola badakielako.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin. Atzo idatzi nion zein zentzu oneko eta zein bareturik zeuden aita hauek, eta horregatik
|
nik
Jainkoa goresten nuela. Jakin beza oraindik ez zitzaiela irakurri agindu eta. Motu?
|
|
Argi ibil bedi, hark bera nor den seinaleak emango baititu.
|
Nik
Jainkoari gomendatuko diot, eta Angelak beste batean esango du kasu honetaz uste duena. Nahiko kontuz ibiltzea izan zen negozio hau aitortzako sekretupean tratatzea.
|
|
Orain arte idatzi ez badiot ere, ziur egon daiteke berori ez dudala ahazten Gure Jaunaren aurrean neure otoitz apaletan, eta poza eman didala berorrek duen pozak. Gure Jaunak nahi beza goza dezala urte askoan beraren zerbitzuan,
|
nik
Jainkoagan itxaroten baitut ez diola ezerk eragotziko horretan, oztopoak izan arren. Bizitza ezerez honetan ondasunak deitzen direnak halaxe dira, eta horrela on handia egingo dio berorri iraganeko urteak Jainkoaren zerbitzuan eman izanak, gauza bakoitzari bere balioa emateko eta laster amaituko denari merezi duen balioa emateko.
|