2019
|
|
Elenaren familia karlista sutsua izana zen, beraz, eskuindarra, eta guda garaian euskal abertzaleen salatzaile. Baina,
|
nik
garai hartan ez nekien deus, etxean gai haietaz ez zelako mintzatzen. Ez nekien zertan zetzan abertzale izatea ere.
|
2021
|
|
Bera izan zen niregana jo zuen aurrenekoa, bere irakasle betebeharrekin, edo musika hutsarekin, zerikusirik ez zuen aurreneko eskeaz, zapatu gau batean berarekin afaltzekoa, harri eta zur utzi ninduena. Sergy nire irakaslea zen,
|
niretzat
garai hartan, nire karreraren hastapenetan nengoela, oso kontutan hartzeko gauza, zeren ni baino bospasei urte bakarrik helduago izanda ere Sergy beste maila altuago batean zegoen, beti nire gainean jo eta ke, herrikide eta ikas eredu zuen Rachmaninoven partitura aldrebestuak nire kasketa arinean sartu nahian, baliteke behar beste goraipatu ez dudan egonarriaz, sarritan ere oso modu zatarrez, oso... Eta hala eta guztiz ere, gazte guztiz liraina, prestua eta agian ere bere begietara espainiar harroxko bat nintzen aldetik; jakinda, azken honekin batera doazen topiko guztiei eutsita, Sergyk niregan erreparatu egin zuen, untxiek kotxeetako argiei bezala.
|
|
Laurak ez zuen nire iraganaz ezer jakin nahi eta nik bihotz bihotzez eskertu egin nion. Ez nekien, ezin nuen jakin, baina kontutan hartuta nire nerabezaro zoroa hobe nuen tutik ez esatea, batez ere Madriletik etorri berria zen neskato baten aurrean, orduko giroa zer nolako ustela zen hamaika aldiz azalduta zer egin edo pentsa ez zekielarik egongo zena, ezin izan baita
|
nire
garai hartako mundu zalapartatsu eta ikaragarri hertsi eta bortitzetik at bizi den edonorentzat oso atsegina edo erakusgarria telebistan sarri askotan ikusi ohi dituzun basakerien egileen lagun batekin oheratu zarela jabetzea.
|
|
Nolabait ere, baliteke Laurak hori inola ere ez ulertzea, baliteke bera bezalako milioika gizakumek berdin egitea, nik neuk oraindik ere ulertzen ez dudan bezala, ez behintzat orduan egin bezala, neure konpromisoa norainokoa izatera heldu zen jakinda, bost axola
|
niri
garai hartan bizi edo sartuta egon nintzen giro benetan itogarri eta eroak eraginda edo, hots, ezagun nituen lagun zein gertaeren eragina, dena delakoa, eta zinez diot, zeharo damutzen naiz, dagokidan heinean bederen, ez baitut inolako gogo edo asmorik Kristoren modura munduko pekatu guztiak nire bizkar hartzeko.
|
|
Edurne ez zen batere atsegina politika kontuetan aiko maiko ibiltzen zirenekin," urrats bat atzerago eta laster etsaiaren atzaparretan" esan ohi zuen. Eta jakina,
|
nik
garai hartan bederen harenetan bakarrik egon nahi nuen. Eta gainera, ezin diot nire memoriari iruzur egin, garai hartan ni ere Edurneren pentsamoldeen oso aldekoa nintzen-eta, Euskal Herri askatu eta sozialista bat gauzatu nahi eta agian ere gainontzekoen borondatearen gainetik desiratzen nuen.
|
2023
|
|
Jendearen bizitza eta bizimodua, hiriburuetan zein herri txikietan, ez zen orduko nirearen antzekoa, are gutxiago jende gaztearena, neska zein mutilena.
|
Nik
garai hartan neraman moja bizimodua ez zen ezeren edo inoren adierazgarri, bitxikeria bat zen orduan jada. Elizak egun baino beteagoak bazeuden ere, jende guztia ez zen mezatara joaten, ezta urrundik ere.
|