Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2015
‎Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak ezin du sumatu hain handitasun handietan bere Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan erabiltzea lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire ezin konta ahala kaskarkeria.
‎Eta horrela, handia da poztasuna, milaka itzulingururen ondoren eta gauza guztiz zailetan, haren hitza beteta ikusten duenean; pertsonari berari hortik neke handiak gainera etorri arren, nahiago du haiek eramatea, Jaunak esan ziola ziur dakiena bete gabe geratzea baino. Beharbada, ez dute pertsona guztiek izango ahulezia hau, egiaz ahulezia bada, nik ezin baitut gaitzetsi txartzat.
‎Jaunak bere ikasleei esan ziena aipatzen dute, hau da, hobe zela haientzat Bera joatea. Nik ezin dut hori jasan. Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion.
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎Eta egon ziur, lagun hurkoaren maitasunean aurrerago, Jainkoarenean ere aurrerago zoaztela; bada, Haren Maiestateak guri digun maitasuna hain handia izanik, lagun hurkoari guk diogunaren ordain-sari, mila eratan gehituko digu Berari dioguna. Honetan nik ezin dezaket zalantzarik izan.
‎Hau oso gauza ezaguna da eta horren lekuko ugari daude. Gero eskrupulu handiak sortzen zitzaizkidan, nik ezin bainuen utzi sinetsi gabe, Jaunak nire otoitzagatik egiten zuela. Esan dezagun bere borondatea zelako egiten zuela soilik; hori da garrantzitsuena.
‎Azken pasarte honetan (18, 2), hau dio: . Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere?.
‎Erromantzezko liburu asko kendu zirenean, irakur ez zitezen, nik biziki sentitu nuen, haietako batzuk irakurtzeak atsegin ematen zidalako eta nik ezin nuen jada, latinezkoak utzi zituelako; Jaunak esan zidan: ez penarik izan, Nik liburu bizia emango dizut-eta.
‎ez penarik izan, Nik liburu bizia emango dizut-eta. Nik ezin nuen ulertu zergatik esan zitzaidan hau, oraindik ez bainuen izaten ikuskaririk. Geroago, handik oso egun gutxira ulertu nuen ongi; izan ere, hain gauza ugari izanik gogoeta egiteko eta aurrean ikusten nuenera neure burua biltzeko, eta Jaunak era askotara ni eskolatzeko hain maitasun handia niri izanik, liburuen behar gutxi nuen edota ia batere ez; Haren Maiestatea izan da egiak ikusi ditudan benetako liburua.
‎Hau bai engainua, ene Jainkoa, ona izan nahirik alde egiten nuen onetik! Bertutearen hasieran asko jarri behar du deabruak honetan, nik ezin nuen lortu eta. Badaki berak arima baten erremedio guztia Jainkoaren adiskideekin tratatzean datzala, eta honela ez zegoen modurik nik horretarako erabakirik har nezan.
‎Bihotzeko gaitzak laguntzen zidan horretarako eta askotan gela batean egunez egoten ere ez nintzen ausartzen. Askokbaieztatzen zutela eta nik ezin nuela sinetsi ikusi nuenean, egundoko kezka sortu zitzaidan niri, apaltasun gutxiko jarrera begitandurik; izan ere, guztiak ziren alde handiz ni baino bizitza hobekoak, eta jakintsuak, zergatik ez nien, bada, sinetsiko. Sinesteko indar egiten nion ahal nuena neure buruari, eta neure bizitza kaskarrean pentsatzen nuen eta horren arabera egia esan behar zutela.
‎ez du ezer ateratzen. Nik ezin dut hau ulertu!
‎Asko ikasi gabeek esaten zidaten graziagatik zegoela soilik. Nik ezin nuen sinetsi hori; diodanez, presente zegoela uste nuelako, eta horrela penaz nenbilen. Domingo santu aintzatsuaren Ordenako jakintsu handi batek atera ninduen zalantza honetatik, presente zegoela esan baitzidan, eta nola komunikatzen zen gurekin; horrek asko poztu ninduen.
‎2 Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere; guztia gauza bera delakoan naiz, arima noizbait bere baitatik irteten bada ere, erretzen eta garra eginda dagoen su antzera, eta batzuetan su hau indarrez hazten bada ere; gar hau suaren gain oso gora igotzen da, baina ez da horratik gauza desberdina, suan dagoen gar bera baizik.
‎Bizi nahi nuen, ongi bainekien ez nintzela bizi, baizik eta heriotza itzalarekin borrokan ari nintzela, eta ez zen inor niri bizia eman ziezadanik, eta nik ezin nuen hartu; eta bizia eman ziezadakeenak arrazoi zuen niri ez laguntzeko, behin eta berriro Beragana ekarri baininduen eta nik behin eta berriro utzi.
‎Eta egiaz arima batek hasiberritan, Jainkoak mesede hau egiten dionean, uste du ia ez dagoela gehiago desiratzerik, eta egindako zerbitzua ongi ordaindua delakoan dago. Eta arrazoirik aski eta sobera du horretarako, honelako malko bat, diodanez, ia geure ahaleginez lortzen ditugunak. Jainkoaren laguntzarik gabe ezer egiten ez bada ere?, uste dut nik ezin eros daitekeela munduko lan guztiekin ere, malko haiekin asko ere asko irabazten baita; eta zer irabazi handiagorik Jainkoari poz ematen diogulako lekukotasunen bat izatea baino. Beraz, honaino heltzen denak, gorets beza Jauna, oso zordun ikus beza bere burua; izan ere, Hark bere etxerako nahi duela eta bere erreinurako hautatu duela dirudi, atzerantz egiten ez badu.
‎Behin, Trinitate egunez, monasterio batean koruan nengoela eta liluramenduan, deabruek aingeruen aurka egin zuten borroka latz bat ikusi nuen. Nik ezin nuen ulertu zer esan nahi zuen ikuskari hark. Hamabost egun baino lehen ongi ulertu zen otoitzeko jendearen eta halakoak ez ziren askoren artean gertatu zen iskanbila batean, eta kalte handia etorri zen hura izan zen etxera; luze iraun zuen iskanbila izan zen eta ezinegon handia sortu zuena.
‎10 Gogoan dut, otoitz ordu haietan gau hartan atsekabe handia eman zidala, Jainkoaren etsaigoan ez ote nengoen pentsatzean. Eta nik grazian nengoen ala ez jakiterik ez nuenez gero (ez hori jakitea nahi nuelako, baina hiltzea nahi nuen, hilda nagoen ala ez ziur ez dakidan bizitzan neure burua ez ikusteagatik; izan ere, niretzat ezin zitekeen heriotza gogorragorik izan Jainkoa iraindua nuela pentsatzea baino) eta estutu egiten ninduen pena honek; halakorik ez zezala onartu eskatzen nion, pozez beterik eta malkotan urturik. Orduan kontsola nintekeela eta Jainkoaren grazian nintzala ziur egon nintekeela ohartu nintzen; izan ere, halako Jainko maitasuna eta Haren Maiestateak halako mesedeak eta sentimenduak ematea bekatu astunean zen arima bati ezinezkoa zen.
‎10 Nik ezin nuen eraman hori, Jainkoaren Elizan on handia egingo zuela iruditzen zitzaidalako, eta, beraz, orain duen kargua izan zezala nahi nuen; hala ere, gotzain aulkia eman ziotenean, gero berak esan zidanez, ezinegon handi handia izan nuen, zama oso astunaz ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan, eta ezin nuen neure burua baliarazi ezta baretu ere, eta gure Jaunari gomendatzera joan nintzen korura.... Haren Maiestateak baretu ninduen berehala, bere zerbitzu handirako izango zela esan baitzidan, eta halaxe dela dirudi.
‎6 Baimena ekarri eta ni harantz abiatzekotan nintzenean, jakin nuen baimenean esaten zela etxea Komendadoreen mendean izango zela eta mojek haien obedientziaren pean izan zutela; hori nik ezin nuen onartu, Karmengo Andre Mariaren Ordena delako. Horrela berriro eskatu zuten baimena, hemen eta Beasen ez baitzen erremediorik.
‎Baina otoitzean, eta gelditasunean eta gogoa Jainkoagan dudala nagoenean, munduan diren jakintsu eta santu guztiak bat eginik pentsa daitezkeen oinaze guztiak emango balizkidate eta nik sinetsi nahiko banu ere, nuke sinetsi hau deabrua denik, ezin dudalako. Eta sinestera eraman nahi nindutenean, beldur izaten nintzen nork esaten zuen kontuan izanik, eta haiek egia esango zutela uste nuen, eta ni, nintzen bezalakoa izanik, engainatua egongo nintzela; hala ere, lehenbiziko hitz, bildutasun edo ikuskaria izan orduko, desegina izaten zen esan zidaten guztia; nik ezin nuen gehiago eta Jainkoa zela sinesten nuen.
‎Orduan, uste dut, itzul gintezela nahi zuela. Nik ezin nuen hori eraman, gogoratzen nintzenean bere izenean ahaleginak egiteko esan zidala Jaunak, eta hain ziur nengoen egingo zela, non ia ez baitzidan ezerk saminik ematen. Aita probintzialak ematen zidan soilik, eta bihotzez sentitzen nuen hura gurekin etorri izana, haren lagunek egingo ziguten probetxuaz ezjakinean banengo bezala, gero esango dudanez.
‎Infernura joango zela esaten zioten; ea nola egin zezakeen egiten zuena, seme alabak izanik. Berak guztia egiten zuen jakintsuen iritzia kontutan harturik; izan ere, berak beste gauza bat nahi izan balu ere, lurreko ezergatik ez nukeen onartuko nik ezin zuen gauzarik, hori dela eta mila monasterio egin gabe geratuko balira ere, are gehiago monasterio bat egin gabe geraturik. Baina bitartekoa isilpekoa zenez gero, ez naiz harritzen hala pentsatzeaz; dena dela, emakumeak zentzuz erantzuten zuen, zentzu handikoa baita, eta onez eramaten; Jainkoak trebezia izaten irakasten ziola zirudien, batzuei poz emateko eta besteei sufritzeko, eta adorea ematen ziola guztia eramateko.
‎Entzun nituen hitzek kontrakotasun handia ematen zuten aditzera. Nik ezin nuen jakin norengandik ez nondik; izan ere, Katalina Tolosa andreak idatzi zidan ziur zeukala etxea, bera bizi zena, etxe sartzea egiteko; hiria prest zegoen. Artzapezpikua ere bai.
‎3 Nik ezin dut ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate.
‎Bai neskatilak eta bai gurasoek badituztela eskatzen diren dohainak, diote. Berorrek ikus beza hori hala den, eta Jainkoaren maitasunagatik, lagun biezaio, Jainkoaren zerbitzurako baita eta niri mesede handia egingo baitit; bada, nik ezin dut onartu gure monasterioetako inon ere, ez daudelako hartzeko prest.
‎Oi, bai gogor egiten zaizkigula gure txirotasunaren lotura hauek! Gure Jaunak, ahal duenez, erremedia dezala beste alde batetik, nik ezin baitut ezer egin.
‎Nik diotsot handia izan behar duela nire bertuteak, hau egiteko; eta txarrena da beldur naizela ene aita Padilla lizentziadun jaunari ez ote dion erantsiko berorren izaeraren zertxobait, berorren agurgarritasunak bezala, hark ere ez baitit ez idazten ez goraintziak bidaltzen. Jainkoak barka biezaie; dena dela, Padilla lizentziadun jaunarekin nik hain zor handia izanik, hura ahazten bada ere, ni ezin ahaztu izango naiz hark eginiko mesedeaz; gutun hau beretzakotzat har dezala eskatzen diot.
‎4 Ez diot berorri idazten Alonso Ramírez jaunari buruz, ez dago hura zertan nekaturik, berorri idatziz. Jaunari eskatzen diot ordain dezala( nik ezin baitut eman berorri eta beroriei zor diedana), eta urte askoan gorde ditzala, eta aingerutxo horiek oso santu egin ditzala, eta batez ere nire patroia, dugu-eta, eta berori bere eskutik izan dezala beti, amen.
‎3 Joan Ovalle jauna eta Gonzalo Ovalle jauna direla, esan didate, monasterioari kale tarte bat ematearen aurka daudenak. Nik ezin dut sinetsi. Ez nuke nahi teman has gaitezen, emakumeekin gaizki ematen baitu, horretarako motiboak egon arren, eta kalte handia egingo lioke jaun horien izen onari, batez ere nire gauza izanik, are gehiago haiek jakinaren gainean ez dutela motiborik eman sinesten dudanean, beraien xalotasunak gaitz egiten ez badie behintzat.
‎4 Kontuan har beza berorren agurgarritasunak, toki hau oso bazterrean dagoela, eta nik ezin dudala abisurik eman; Sevillan banengo bezala da (eta hor bertan ere askoz hobeki egin nezakeen), Toledorako ere, hemendik joan daitezkeenak, oso mezulari gutxi baitaude eta gutun asko galtzen direla konturatzen bainaiz. Hau diot, berorren agurgarritasunak noiz etorri behar den eta zer dagoen jakinarazteko dioelako.
‎Eta hari, nik maite edo ez hari, ezer ez badoakio ere, maite dudala hark jakiteaz kontsolatzen naiz; bada, gure Jaunari ere ez doakio ezer maitatua izateaz edo ez izateaz, baina horrekin soilik kontentatzen da; izan ere, egiaz maitasuna dagoenean, egintzetan agertzen da berehala eta maiteak nahi duenetik ez irtetean. Hauetan nik ezin dut ezer egin haren jauntasun txit argiaren zerbitzurako, konturaturik, haren borondatetik ez irtetean baizik. Egon dadila berori ziur, eta ez nazala ahantz berorren sakrifizio santuetan, horretan geratu baikinen elkarrekin.
‎Hemengo ezti ura oso ona dela diote, baina Frantzisko Salcedo hemen ez dudanez gero, ez dakigu zer zapore duen, eta jakiteko biderik ere ez dugu. Antoniari diotsot berorri idatz diezaiola luzeago( nik ezin dut eta). Gera bedi Jainkoarekin.
‎Haiek ez dituzte ikusi gutun hauek ezta ikusiko ere; hala ere, Marianori esan diot, obeditzen badute, berorren jauntasuna erruki izango dela badakidala. Gracián ez dago hemen, nuntzioak deitu baitzion, berorren jauntasunari idatzi nionez; nik ikusiko banu ez dutela obeditzen, ez nituzke ikusiko ezta haiei entzungo ere; baina ni ezin izan naiteke berorren alaba haiek berorren seme direla erakusten duten heinean.
‎4 Asko dela uste badute eta zergatik ez duten ematen etxe guztiek, erantzungo diet, etxe bakoitzak dituen ahalbideen arabera egiten duela, eta, ezer eman ezin duenak, honek bezala, ez du ezer ematen. Horregatik janzten dugu guztiok abitu bera, elkarri lagun diezaiogun, batena dena guztiena baita, eta ahal duen guztia ematen duenak aski ematen baitu; are gehiago, gastuak harritzerainokoak direnean (ahizpa Katalina Jesusenak esan dezake), eta, etxeek eman ezik, nik ezin dut irabazi, besomotz bainago; gehiago sentitzen dut dirua biltzen eta eske aritzea. Egiaz oinazegarri zait, Jainkoagatik soilik eraman daitekeena.
‎Aipaturiko horrek gehiagotan ikusten zuen; hemendik aurrera, berriz, ia inoiz ere ez. Ama prioreak eta nik ezin genuen ulertu horren arrazoia. Behin Angela beltza Joserekin hitz egiten ari zela, esan zion bera zela etortzea eragozten ziona, gehien komeni zitzaiona Velazquez doktorea zelako, (kalonje oso jakintsu bat, hemengoa); honekin nolabaiteko bihotz altxagarria izango zuela; Berak jarriko zuela hura hari entzun eta uler diezaion (zeregin ugari zituelako zalantzan jartzen baitzen); eta berorren agurgarritasunak dakienez, Jose hain pertsona serioa izanik eta horrelako aholkuak emanik, ez zekien [Angelak] zer egin beste harekin hasita zegoenez gero eta hari asko zor zionez gero; bestalde, beldur zen Jose haserrearaziko ote zuen.
‎gauza handietan garaile irteten. Nik ezin izan dut probarik egin gauza handietan, egundo ez dudalako entzun nire aurkako hain gauza txarrik, oraindik labur geratzen zirela ikusten ez nuenik; izan ere, zehazki gauza haietan izan ez arren, beste askotan Jainkoa iraindua nuen, eta haiek ez aipatzeaz nahiko egin zutelakoan nengoen, eta beti ere poz handiagoa hartzen dut besteek nitaz ez direnak esaten dituztenean, direnak esaten dituzte...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia