Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.983

2000
‎Ez dut horretan federik. Nik ez nuke balioko Alemanian egiten diren motozerra lehiaketetan esku hartzeko. Zuhaitz baten gainean gainera, zorabiatu egiten naiz.
‎Alde horretatik, animazioa oso egokia da nik neuk kontrolatzen dudalako ekoizpena eta nahi dudan orduetan lan egiten dudalako, egia esan, askatasun osoa dut. Fikzioa egiten duzunean eta zuzendaria zarenean, egiten den gauza bakarra agintzea da, eta nik ez dut hori gustuko. Materiala ukitzea, kamara prestatzea, argazkiak eta musika egitea, muntatzea, soinuak sortzea, laborategietara joatea, filma fotogramaz fotograma ezagutzea da nik nahi dudana.
‎Negoziazio batean norberak bere proiektuaren defentsa ondo egitea bezain garrantzitsua da norberaren mugak non dauden jakitea. Nik ez baditut aurreikusten besteen mugak, alferrik ibiliko naiz kontu kontari. Gaur egun muga dena bihar beharbada ez da muga, konfiantzaren bidez edo plangintza baten bidez gainditu duzulako.
‎Zeren, noski, udalekutik etxera bueltatu eta ziplo bota bainion dena: nola gertatu zen, eta barkatzeko, niretzat ez zuela horrek ezer esan nahi; eta berak ea zelan egin nion hori, betiko maite behar ninduela jakinik, eta ea ez nintzen kapaz izan ezetz esateko Jabik tabernako komunera eraman eta prakak erantzi zizkidanean. Eta nik mesedez Txema, barkatu.
‎Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan it... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
‎—Ez kezkatu —ihardetsi zion osabak— Bazekiat ezen florentziarrak bankari arrazakoak direla, eta ni ez nauk gutiago —eta eskua barrengo patrikarat eraman eta, ateratzen zuelarik poltsatxo bat urrezko ezkutuz betea, erran zuen—: Bai, banku ibiltari bat nauk, Pedro... eta hire babeslea izanen nauk egunotan, nola izan baitzen Mezenas Horaziorena eta Virgiliorena erromatarren denboran —eta, hamar ezkutu luzatzen zizkiola, erantsi zuen—:
‎—eta, hondarrean, bere kontseilua eman zigun—: Nik ez nuke Santo Tomásetik aitzina eginen, zuen kasuan banengo...
‎Eta, nola nik ez bainuen deus erraitekorik, segidan, osabak, barren barrendik hats harturik, erantsi zuen:
‎—Zer signifikatzen du honek? Zeren baitakit ezen nik ez ditudala bi pare...
‎—Gainerat, umilki diotsut, ama, nik ez dut osaba Joanikot etsaitzat —erran nion— Baina, etsaitzat banu ere, ez al zigun Kristok manatu etsaiarenganako maitasuna?
‎—eta, sutan erretzen ari ziren skribuei beha, erantsi zuen—: Gai nerat, ni ez nauk Galileo eta ez diat Galileoren Discorsi en antzeko libururik buruan, hemendik norabait alde egiteko eta haren skribatzeko, bistan den bezala... Urrunegi joan nauk, bertzalde, eta ez diat gibelat bihurtzerik...
‎BIZI berri baterat jaio nahi nuen eta erabakia nuen guztiz, zeren eta ohartzen bainintzen, neure buruari so eginik, ezen neure kontzientzia hertsiaren menerat bizi izan nintzela ordu arte, eta hertsikeriak bizitzaren azken zokorat eraman ninduela, eta zoko hartan bizi izan nintzela, gogoa ere herdoiltzen hasi zitzaidan arte; ordea, nik ez nuen zokoan zetzan altzairu herdoildua izan nahi, baina altzairu distiratsua, nonahi den eta noiznahi den erabil daitekeena; eta ez nuen erabiltzen ez den harria ere izan nahi, zeren harri erabili gabeak ez baitu goroldioa baizik biltzen. Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile hark ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako...
‎Ginearra, zioen. Nik ez dut inoiz xanpainarik edaten, bihotzerrea eragiten baitit, baina Jennyren mihiak nire aho barnean egin zuen sarraldi ustekabekoak isilarazi zituen botila barra gainera agertzeak sorrarazten ahal zizkidan arrangurak. Hura erretiratu eta berria ekarri zutenean, erdia ere ez genuen edanik.
‎Hori ere falta denean, narda eta nekea nagusitzen zaizkigu. Hain segur ere, gauza bera da gainerako lanbideetan, baina nik ez dut horien berri.
‎Zin egin dezaket lagunari leial gelditzera lehiatu ginela. Ondikotz, nik ez dut inoiz luzaz iraun haize kontra, eta Ttipi, denendako harrigarri, hasia zen Charlyrekin adiskidantzaren lokarriak estekatzen. Ez dut gogoan nor izan zen bietarik lehena:
‎" Eskalatzailea" —errepikatu zuen— Bada," Eskalatzaileak" deitu ez balu, ez nindukek orain hiri kargu hartu beharrean egonen. Ni ez nauk hi baino gehiago, eta ez nauk bulego honetara neure kabuz etorri. " Sar zaitez hor, eta eraman ezazu hurrengo asteburuan egunkariaren ardura".
‎Orain gure semea, jogurt bat hartuta, bere lehengusu baten ohatzean omen zetzan galtzontziloa eta kamiseta jantzita, lo seko. Noskixeago ere, Marixak, deitu, ni jakinaren gainean jartzeko baizik ez omen zuen deitzen, eta ez konturik eskatzeko, ongi baitzekien, ederki jakin ere, nik ez nuela eskurik egoera malerus horretan —bai," malerus" erran zuen—, nire andre ohiak baizik, ematxar alaena, senar gaixoa — bai," gaixoa" erran zuen— aski ez, eta semea ere abandonatzeko birikak zituena.
‎Edurne bezala," Hezur huts" ere fisio terapeuta zen. Nik ez dut deus fisio terapeuten kontra, eta litekeena da kazetariok ere jasangarriagoak ez izatea elkarrekin biltzen garenean. Marka da, haatik, bazkari guztia lantokiaz, bezeroez eta hurrengo komenioaz aritzea ere.
‎Badakit. Nik ez dut hori esan nahi, ordea; nik esan nahi dudana da zalantza egiteko zio pisuzkoak ditudala, ez baitut beste inor ezagutzen niri gertatu zaidan zorigaitzaren parekoa gertatu zaionik. Ez, ez dut ezagutzen.
‎Eta ez noski nire gogoz, zeuk hala eskaturik baizik". Orduan ulertu nuen gaizki juzgatu nituela gonbidatukidearen hitzak eta keinuak, eta ni ez ninduela ezagutzen, are gutxiago, beraz, nire iragana; eta ulertu nuen, era berean, ni ez irain  tzeaz gainera, neuk iraindu nuela koitadua, halako sofrikario latz bat aitorrarazteagatik. Zer egin gizaseme haren ohore zanpatua atzera jasotzeko?
‎Ohitura omen da. Baina nik ez dut armariorik. Ez dut inoiz asmatu behar dudan neurriko armarioa egiten.
‎Alabaina, nik ez dut askoz gehiago ikusi, zeren bat batean Rubenek eskutik indarka heldu, eta, oraindik ez dakit nola, ni zulo jendetsu hartatik ateratzea lortu baitu (atera bidean, segurtasun zaintzaile erraldoi bat hurakan baten pare igaro da gure albotik). Kanpora irten garenean, sabelean halako bulkada bortitz bat sentitu dut, eta berehala tripei heldu, burua makurtu, eta, nire GMI aren kalterako, botaka egin dut.
Nik ez dut gehiegi nekatu beharrik izan; Karmelo, Tom bidaiari berria, Jordi eta Laurarekin egokitu naute, baina guri etzi hastea dagokigunez, gaur lasai ibili ahal izan gara.
‎Bakar bakarrik dakit une hau sari bat bezalakoxea dela, orain hilabete batzuk guztiz imajinaezina zitzaidala eta, hala ere, pronostiko guztien kontrara, zortea oraingoan aldeko izan dudala. Bakar bakarrik dakit irrikaz itxaroten dudala gaur ere Rubenen bisita eta bost piper axola zaidala besteek zer esango ote duten, bost piper axola zaidala Karmelok Dabidi kontatzen ahal diona, bost piper axola zaidala Dabid( ni ez nau Stokolmeko sindromeak joko; ni ez naiz nire bahitzaile tiro egilearekin berriro maiteminduko; ni ez naute haren telegrametako hitz berantiarregiek xaramelatuko).
Nik ez dut zurekin ezer praktikatu nahi oldartu zaio Laura, baina berehala sartu da Esther gaizki ulertua argitzera. Preteritok ezentzuna egin, eta zientifikotasuna gora eta behera jarraitu du, harik eta Karmelok hitza hartu duen arte:
‎esate baterako, behin Patxirekin Gasteizko Florida parkean izan nuen hitzordua: Patxik hango kristalezko tabernan zerbait hartzera gonbidatu ninduen, oso ederra bai  tzen, epeletan kafe bat hartu bitartean, kanpoan elurra nola ari zuen ikustea; eta, zer mila sorgin, ederra baitzen norbait zuregatik txora txora egina dagoela jakitea, eta emeki emeki lehen musua emateko nola makurtzen zaizun ohartzea, nahiz eta gero doi bat gogoz kontra zeure burua baztertuz erantzun (orduan nik ez nuen beste amodio baten beharrizanik sentitzen, baina atsegina gertatu zitzaidan Patxik nirekiko agertu zuen, nola esango nuke, miresmena?; Patxi haize bolada freskoa zitzaidan; berarekin barre egiten nuen, nire belarriek entzun nahi zutena esaten asmatzen zuen, halako eta halako arropekin zein ongi nengoen esa  ten zidan (Dabidek, ordea, nik uste alferkeria hutsagatik, beti alde batera utzi... Hala ere, gero ez nintzen ausartu Dabidi egia esatera; ez dakit, haren erreakzioaren beldur izan nintzen eta, bestalde, argi neukan ez zela ezer gertatu eta, halaber, ez nuela Patxiren laguntasuna galdu nahi.
‎Krema igurtzi ondoan zain nengoela, oroitu dut eskolan mutil baten gogokoa nintzela eta berarekin irtetea eskatu zidala; eta oroitu dut, ezezkoa eman eta, biharamunean, eskolako horma batean" Rakel, afeitate" grafiti mingarria agertu zela esan gabe doa hitz haiek han ez zutela luzaroan iraun. Gero pentsatu dut nik ez dudala elefante izan nahi, alegia, ez dudala memoria handiegia izan nahi. Gauza bera pentsatu dut arratsaldean Arches era itzuli garenean, izan ere hango haitzetako asko eta asko elefanteen forma berekoak baitziren.
‎Eta nik ez dut memoria handiegia izan nahi, ez dut gatzezko estatua bihurtu nahi, ez dut etengabe errebobinatzen ibili nahi. Hala ere, memoriaren kontu horrek gero aita ekarri dit gogora, eta haren memoria ezaren begiak...
Nik ez nuen inondik ere ahantzia, baina baz  karirako jakiak erosteko supermerkatu batean gelditu garenean, ustekabe itxurak eginez hartu dut Tomek luzatu didan aparailua.
‎Agiri baten sinatzaileei egindako kritikak, eta kritikei emandako erantzunak giroa garraztu dutela pentsa liteke, eta garraztasuna ez dela ona. Baina nik ez dut uste txarra denik. Mingarria bai, baina argigarria ere bai.
‎Gogoan dut intsulina ematen zietela apetiturik ez zeukaten gaixoei. Nik ez nuen halako arazorik. Andazarrate aurrean bazegoen baserri bat, Maria izena zuen hango etxeko andreak.
‎– Ez. Ni ez nauk ETAkoa. Lapurra nauk, besterik gabe.
‎– Nik ez dut Azken fusila irakurri –aitortu behar izan nuen nik–, baina Jokin Muñozen aurreneko liburua bai, Hausturak. Gustatu zitzaidan.
‎Ondo aztertuta, ordea, nik ez nuen funtsezko heldulekurik, ez nuen zeri eutsirik nire bidaiari ekiteko. Ez nintzen On Kixote bezain ausart, bipil eta indartsu sentitzen, ez nintzen inori ezertan ganorazko laguntzarik emateko gauza; altxorraren maparik ez nuen, eta ez nekien zein geltoki izango nituen bidean zain; ez nuen piszinadun adiskiderik, ezta piszinarik gabe nituen urriak bisitatzeko gogo handirik ere; nire ibilaldiak ez zuen ez Etiopia lurralderik eta ez Etiopia poema libururik hartuko bere baitan, inongo etiopiarik ez...
2001
‎Kritikariek arrazoi izan dezakete, nik ez dut horretan dudarik. Baina kritika bat irakurrita, nik ez dut ikasi gaizki egiten dudana ondo egiten.
‎" Nik ez dut halakorik sumatu; baditut lagun idazleak eta gure artean ez da inolako norgehiagokarik. Literatura hori baino askozaz serioagoa da.
‎Ez zitzaidan bereziki kostatu. Nik ez dut erridikuluaren zentzurik batere, eta nahiz eta nik esandakoekin jendeak barre egin horrek ez ninduen lotsatzen. Horrek frogatzen du hizkuntza bat ikasi nahi duenak lortu dezakeela.
‎Zinegilea sasihistorialari eta historialaria pelikulero. Nik ez dut tripako min handirik onartzeko gertakizun dontsu haietan ezkiotar batzuk manipulatu eta erabili egin zituztela kanpokoek, edota erlijio fanatismoa indartsua izan zela; baina, antza denez, fanatismo ideologikoaren bekatutik ez daude libre intelektual ezkertiar laikoenak ere (Elorza jaunaren artikulua horren lekuko). Beraz, Ezkioga= intolerantzia binomioa batere gogoko ez dugunez, orain berriro manipulatu nahi gaituztenei hona hemen eskari apal bat:
‎Jainkoak, egunon. (Imanoli) Nik ez ditut zure gurasoak, baina baditut amets gaiztoak.
‎(Kexu) Nik ez dut oparia erosteko dirurik ere...
Nik ez dut beldurrik, zer uste du horrek?
Nik ez dut arazo horietatik bakar bat ere bizi, emakumea naizen arren.Alderantziz, nago, emakumea naizelako erabili egiten nautela zentzu batean: politikoki zuzena da emakumeren bat tartean izatea, dela argitaratzeko orduan, dela mahai inguru bat antolatzeko orduan, dela hitzaldi sorta batean... eta beti, osoondo tratatua sentitu naiz. Ondoegi... moskeatzeraino ia ia, ze, nik idaztendudanean, ez dut nahi emakume idazlea naizela gogoratzerik.
‎Nola izan liteke hiri baten urtebetetzea? Nik ez dut urtebetetzerik. Nire lagunetan inortxok ere ez du urtebetetzerik." Geetak dioenez, urtebetetzeak aberatsek bakarrik izaten dituzte.
Ni ez nau ezkontzara inork gonbidatuko, eta futuroaren arkeologia barregarri hau egiten jarraituko dut.
‎Nire iritziaren zain bezala isildu da apur batean, baina nik ez dut ezer esan eta berak jarraitu du:
‎M (irribarretsu): Nik ez dut arimarik, gizon. Ni eskulana naiz soil soilik.
‎Gaizki esanak barka, mesedez. Diodan, halaz guztiz, nik ez nuela deus, orain ere ez dudan bezala, Haranburu Altunaren kontra10: " burges" hitza eta gogoeta noraino heda zitezkeen zen auziaren muina, oker ez banabil, eta ez dakit egoki ala desegoki hartu nuen.
‎Liburuak maite zituen, bai, baina Kimika, Botanika eta antzekoak. Egingo nuen nik ez zuela denbora paxako huskeriekin asti askorik galtzen... Nik berriz literaturara nuen isuria.
‎" viene de el Bascuence arte, rectitud, y de illeria, enfermedad, y golpe de muerte"," artilleria, sutumpa, sutumpadia". Nik ez dut inondik ere uste, arrotzek maizenik uste dutenez, zinetan eta benetan hartzen zituela Larramendik honelako ateraldiak. Erdaldunek sinesten ez badiote, hor utzi du, sutumpa (dia) ren itxuran, garbiago dirudien zerbait.
‎Igande ilunabar batez edo bestez oroitzen naiz, negu giroko iluntze goiztiarrean batera eta bestera genbiltzalarik, Euskal Herriaren etorkizun beltzaz ardurati, ezinbestean. Nik ez nuen orduan aukerarik han gelditzeko, ezta nahi izan banu ere; berak, bai, ordea, oraintsu esan dudanez. Baina, apaiztarako noraezeko zituenez kanpora, bazuen noski ordurako beretarren  artean irakasteko mina.
Ni ez nauzue, ordea, otso larruz jantzirikako ardia baizik, eta etxe lizun horietan ikasle gisa hartu dudan hautsak ez dit kalterik egingo. Duela bizpahiru urte, lehenbiziko aldiz, Benvenisterekin hasi nintzen, behiala Zubiri aritu zen gisa, eta zorigaiztoko odol kolpeak jo zuen, oinazturak bezala, Eguberriak baino lehen.
‎Ez, jakina, gizaki bakoitzaren bizitze neurriz neurtzen badugu; bai, herrien bizia astiro aldatzen duen erlojuari bagagozkio. Eta nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik. Izan banu ere, gogaiturik nengoke jadanik.
‎Nori berea. Hasteko, nik ez dut sekula inor" seinalatu", mehatxatu. Lehen eta orain, frankismo garaian etaga ur, adierazpen askatasunaren alde eta mehatxuen kontra nago.
Nik ez dut dudarik gizaki arruntek erakusten dietela jokabide gizatiarra gizaki jakintsu eta boteredunei. Historian zehar korronte indartsu bat doa beti behetik gorantz, gizaki soiletik gizaki itxuraz handirantz, herri zapaldutik gizaki boteretsuengana, etxe pobreetatik jauregietara, menpekoengandik agintariengana.
Nik ez dut besteentzat begirik
‎Bi osagarri horiek ez badira, kausarik ez badago, alegia, ez dago heroirik, ez traidorerik. Nik ez dut kausarik, eta ez dakit deus honetaz. Susmoa dut kausa bera benetan ederra eta justua izatea baino zerbait gehiago behar dela zuek hala dela aldarrikatzeko, baina hori gaurko sarrera mintzalditik aparte gelditzen zaidan gaia da.
‎Itxoitea baino ez genuen. Nik ez nuen nahi, baina gondoleroa errukitu zen, eta Berlusgoñiri muturreko estalkia kentzea erabaki genuen. Berlusgoñi ezin bukaturik zeukan liburua aurrera ateratzeko asmatutako estrategiak aletzen hasi zitzaigun.
‎Hau esanda, gondoleroaren begiak nireetan iltzatu ziren. Nik ez dut derbirako sarrerarik, baina! jakinarazi nion, sutan.
‎Aise irakurri bide zuen burutik pasatzen ari zitzaidana, eta esan: Eeeez –niri azalpenak emateak sekulako eramana eskatuko lukeen zerbait zela iradokiz–, eeez, Bazofias, ez, ni ez nauk Borges. Nik Borgesengana eraman behar haut. Hau segurtasuna bermatzeko ezartzen dugun kontrol bat baino ez duk, galbahe bat.
Nik ez nuen hitz egiteko gogorik. Mantxolarekin behintzat ez.
‎Orain nagusiak lasaitzeko zerbait behar zuen. Eta joko hartan nik ez nuen deus ere galtzeko.
‎– Ni ez nauk itxurakeriatan ibiltzen eta jendeak egia gordinak ez dizkik maite. Horixe duk neure arazoa.
2002
‎Hori esanik, esan behar dut, argi eta garbi, nik ez dudala" historiko" tzat jotzeko moduko deus ere ikusi azken txapelketa honetan, non eta epiteto hori dohan banatzen hasten ez garen, kirolean eta egin ohi den gisan. Jon Sarasuari lapurtutako hitzez esanda, ez dakit arrazoi dudan diodana esatean, baina arrazoiak baditut diodana esateko, eta banan banan aletu nahi nituzke arrazoiotako batzuk.
‎Urte asko dira, bai, pertsonaia bera egiteko. Pertsonaia fikziozkoa da, eta denbora lagun nire ezaugarri batzuk hartzen joan izan daitekeen arren, pertsonaiak eta nik ez dugu hainbesteko gauzarik amankomunean.
‎Telesailean egoteak gainera ez dit beste gauza askorako denbora uzten eta hortaz, mementoz, ez dut uste antzerkia egingo dudanik. " Periodistas" en nirekin lanean ari diren beste aktore batzuk ondo asko antolatzen dira mila gauza batera burutzeko, baina nik ez dut gaitasun hori. Adina, akaso.
‎Egia da, beti injustizia batengana zuzentzen dela, baina zaila da inposatzen ez dizuten injustizia bati desobeditzea, goseak edota torturak errepresentatzen duten injustiziari uko egitea, kasu. «Munduan gosea dagoelako nik ez dut ejertzitoarentzako zergarik ordaintzen» esateak, ostera, horrek bai, badu zentzurik gastu militarra eta pobreziaren arteko lotura azalarazten duzun heinean. Desobedientzialariak legea ikuspuntu moral batetik urratu behar du, komunitatearen justizia printzipioetatik desobedituz.
‎Epeltasuna aipatu dut ezaugarri bezala, baina mando gainean igotzen naizenean eta laugarren botoia sakatu (Ez, nik ez dut lehenengoan, barkatuko didazue.) batzutan erabat hotz geratzen naiz eta bestetan aldiz sutu, tristura sentitzera ere iristen naizelarik. Esatebaterako irailak 11 sonatuan, kate guztiek jarraipen zehatza egiten zuten bitartean ETB 1en afrikako leinu bati buruzko dokumentala ematen zuten.
Nik ez nituzke gauzak zuk planteatzen dituzun legez planteatuko. Egia da sektore askotan zalantzaren bat dagoela, sektore hauek EAEko hauteskundeetan zein egitasmo aurkeztu genuen ikusita ea gauzak gelditzen ari ote diren galdetzen dute.
‎Esan nizun behar zenuen punttu punttuan agertuko zela. Ez zuk eta ez nik ez genuke ezertxo ere egiterik izango arrebak lagunduko ez baligu. Ezin zenezake pentsatu ere egin zein buru azkarra den.
‎" Nik ez dut alderdi politiko jakin batean jarduten, baina independentea izanik saiatzen naiz alderdi, talde eta mugimendu desberdinen arteko akordioak lortzeko bideak egiten', dio Vandana Shivak. ' Garrantzitsuena ez da alderdi politiko jakin batean sartzea, baizik eta lankidetza sustatzea politikan, sindikatuetan edo beste eremutan.
‎Zentzu horretan, gure iritziz, unibertsitate publikoak ez du gizarte elebidunbaten isla izan behar bakarrik, hau da, ez bakarrik gizartean gertatzen dena apurbat islatu, eta, beraz, gizartean dauden tentsioak eta arazoak ere unibertsitateanizatea?; aitzitik, urrats bat aurrerago joan behar du, apur bat aurretik euskararennormalkuntzan eta euskararen zabalkuntzan. Beraz, berriro diot, nik ez dut hortazezer esango, Mikel Aizpuruk azaldu baitu gure historia. Dakizuenez, gaur egunEuskal Herriko Unibertsitateak egitura oso bat dauka euskararen normalkuntzarieusteko:
‎Etorriko zaio Telemakori (soilik bizi dadin eskatzen dut) adin sendoagoa; orain aitaren laguntzaz zaindu beharra zuen eta nik ez dut arerioak gure etxetik jaurtitzeko indarrik. Etorriko ahal zara hainbat arinen, zutarren portu eta aldarea!
‎Meteloren egoitzarantz abiatu zen hiru lau bere atzetik zeramatzala, eta han aipatua zioten gazte bilkura aurkitu zuenez, eztabaidan ari zirenen buruen gainetik altxatu zuen ezpata eta honako hau esan: «Neure gogoarren diotsuet, nik ez dut Erromako herria utziko, eta ez dut onartuko beste erromatar hiritar batek ere utz dezan. Neuk jakinda huts ematen badut, zigor ditzala Jupiter Gorenak bukaerarik txarrenarekin neure bizitza, nire etxea, familia eta ondasunak.
‎Izan ere, nire herriko lagunak edota ikastolakoak ez ziren behin ere enteratuko hari kontatzerakoan izan zezakeen erreakzioa, zena zela. Horrez gain, nik ez nuen herri hartara bueltatzeko inongo asmorik. Hortaz, azkeneko egunean kontatuko nion; bai, ziur nengoen.
‎–Egia dun, bai. Bo, nirea ez dun ezer. Denboraldi bat erdi gaixo ibili naun, eta oraindik ondo osatu gabe egongo naun.
‎–Hara, Sara, nik ez dakit ezagutzen duzun Xabier Leteren kanta: Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen... Nik neuk ere ez baitut amets handirik, amets txiki gutxi batzuk baizik.
‎Eskuko hatzak ere txikiak ditut, jakina, eta are txikiagoak izan daitezke, inurri bihurtu arterainokoak, eta beraz, nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean, kili kili eta kili kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona. Zuk medikua aldatuko duzu, baina nik ez ditut neure gaixoak aldatzen, guztiz atsegin baititut noiznahi erregalatzen dizkidaten madalenak, hain dira onak. Egia da, hala ere, batek edo bestek erregalatu izan didala inoiz kalabazinen bat, baina sukaldari ona naiz, eta kalabazinak dira, hain zuzen, ene espezialitatea.
‎–Bazkaria egina duzu, baina nik ez dut gogorik.
‎–Hara, Sara, nik ez dakit ezagutzen duzun Xabier Leteren kanta: Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen... Nik neuk ere ez baitut amets handirik, amets txiki gutxi batzuk baizik.
‎Xabier Lete berriro ari zen diskotik: Nik ez dut amets haundirik...
‎Atsegina zen, nekez galtzen zuen umorea eta, haserretzen zenean ere, gutxi irauten zion jenio txarrak. " Beno, eta zer, nik ez dut haserretzeko eskubiderik, ala?". Aitarentzat etsipena eta abaildura ziren munduko gaitzik gaitzenak.
Nik ez dut dudarik, esan bezala, hori dela arrisku nagusia. Baina ez da bakarra.
‎Kezkatu nau, bestetik, egileak erakutsi duen arinkeria baieztapen batzuk egiteko orduan, makina elurketari baten antzera ibili baita irristaka horrenbeste elurrik ez dagoen tokian goiti eta beheiti autoei bidea egin nahian, ongi aztertu gabe bide garbiketan ibiltzea ezinbestekoa den. Nik ez dut arazo larririk euskararekin edo gaztelaniarekin. Hori uste dut behintzat.
‎ohartu naiz badirela ofizioz, eta batez ere benefizioz, inoiz ere ez malefizioz, filologiako ikasketak egin ondoren beste lan batzuetan sarturik dauden beste zenbaiten kasuaz ere. Nik ez dut, hori bai ezetz, deusik ere birmoldaketen aurka, baina norbaitek bere birmoldaketa profesionala egiten baldin badu ere, ez du horregatik bere ustez filologokeriak omen direnak gaitzesten hasi beharrik, berak bere prestakuntza filologiari zor badio. Baina barkatu, berriz ere bat bateko itzulian sartu naizelako:
Nik ez dut zalantzarik, globalizazio mundu honetan, Ameriketako Estatu Batuetako bizimodua gainbehera nahitaez datorkigun honetan, hizkuntzatik hasirik denak berdindu nahi gaituela, ez dut zalantzarik, diot, horren aurrean euskalduna sentitzea, euskalduna izatea eta euskaraz mintzatzea dela gure nortasunari egiten diogun ordaindu ezineko opari eder bat. Euskara da, horrenbestez, gure nortasunaren ezaugarri funtsezko bat, desberdin egiten gaituena, eta bereizi, denak berdindu, berdinak izan gabe, nahi gaituen mundu honetan.
‎Guk pentsatu izan dugu euskara dela gure hizkuntza, eta horregatik aukeratu genuen aukeratu genuen bidea. Baina badakigu, nik ez dut zalantzarik horretan, ez dela hau guk dugun hizkuntza bakarra. Nik, behintzat, gaztelania ere badut aldamenean, eta ez dut batere gogorik hizkuntza hau gutxiesteko, hizkuntza bat goraipatzeak ez baitakar berarekin bestea apalestea, batzuek kontrako iritzia baldin badute ere.
‎Gaztelania ere gurea da, eta gaztelaniak aberastasuna ematen digu, ikaragarria gainera. Hizkuntza kontuetan nik ez dut inor ere ito nahi, ez dut dudan aberastasun bati uko egin nahi: gehitu nahi ditut, ez dut kenketarik nahi kontu hauetan, eta saiatuko naiz jendeak hau pentsa dezan.
‎Hori gogoeta sakon batek erakutsiko liguke. Nik ez dut oraingoz inolako erantzunik. Ez nuke nahi, esan bezala, inork ere iradokizun hauek politika jakin batzuen kontrako erasotzat hartzea, ez baita hala.
‎Hiztegi entziklopedikoaren kontua biribildua geratzen da kutxaren baten propaganda sartuz gero tartean, edo egunkarien harrobia agortu ondoren produktua bere osotasunean kutxa edo banketxe batek erosten badu bezeroei honenbestetan eskaintzeko. Eta nik ez nuke horren kontra deusik ere, diru publikorik tartean ez balego, hots, nik ordaintzen ditudan zergen zatitxo bat horretarako erabiliko ez balitz, ikasiko duzu zuk ere zenbat kostatzen den zergetan ordaintzea jakinik dirua hola erabil daitekeela gero. Eta nork egiten du hori?
‎Komunista izaten segitzen dinat nolabait, eta oraindik ere ospakizun lege loriatsuenak gordeak zauzkanat beharginek boterea hartuko duten egunerako. Baina ni ez naun proletarioa. Eta agian horrexegatik salbatu nindunan nazionalak sartu zirenean.
‎– Ez txantxarik egin. Nik ez dut txibatoa bihurtu nahi –klinkada bakarrean sikatu zuen kopatxoa– Polizia gainean daukazue, sinis egidazu, zuen urrats guztiak kontrolatzen dituzte. Niri dagokidanez, diru truke datu faltsuak emango nizkieke, eta kito.
‎– Ni ez naun aditua ezertan. Kanpoko kazetarien bakarrik nagon arduratuta.
‎Masail zurixkak ditu, ingeles tipikoen antzekoak. Hire Gernika eta nirea ez ditun berdinak, murmurikatu diozu. Burua jaso du egunkaritik:
2003
Nik ez dut boterearen pertzepziorik nire zeregin politikoan botererik ez dudalako. Boterea benetan organo eragileetan daudenek daukate:
‎J. M. JUARISTI. Nik ez dut" hitzartzeko" esan. Nik diot Ibarretxe lehendakaria prest dagoela herri honetako alderdi politiko eta eragile guztien ekarpenak jaso eta horiekin testu artikulatu bat osatzeko.
‎Datozen hauteskundeetara begira, EAk eta EAJk oso garbi dute politikoki jokatu behar dela ezker abertzaleko oinarri sozialetik ahalik eta hurbilen egoteko, bozka horiek eskuratzeko. Nik ez dut zalantzarik fagozitazio saiakera bat dagoela. Ibarretxeren planaren filosofia neurri batean hortik doa.
Nik ez dut ezer eskolen kontra. Horrela du hemendik aurrera.
‎Gainera, gezurra esan behar baldin bada ere, sentitu egin behar da. Nik ez badut gaia sentitzen, zer edo zer esango dut nik ere, baina sentitzen ez den bertsoa... Norbera ez badago lazo horretan, alferrik da.
‎Lemoizen egon nintzen bizitzen eta Bilbora ere asko joaten ginen osaba izebak han bizi zirelako. Aitak 27 urte zeramatzan gurasoak ikusi gabe eta, arrebak eta nik ez genuen han inor ezagutzen, oso emozionantea izan zen bertara iristea. «Monte Ulia» trasatlantikoan egin genuen bidaia, Santanderrera ailegatu eta trenez joan ginen Bilboraino.
Nik ez ditut inoiz oso ongi konprenitu ahal izan kopuru gerra gezurrezko hauek; gehienez ere bi muslari ez oso zuhur eta bai nahiko panparroiren arteko lehia bezalakoa iruditu zaizkit: musean beti dago enbidoari" bost gehio" esanda erantzutea, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ni 1.983 (13,05)
Lehen forma
Nik 941 (6,19)
nik 812 (5,35)
ni 81 (0,53)
Ni 65 (0,43)
niretzat 15 (0,10)
Niretzat 10 (0,07)
nirekin 8 (0,05)
Nireak 7 (0,05)
nireak 6 (0,04)
nirea 4 (0,03)
Nirekin 3 (0,02)
Niak 2 (0,01)
Nigan 2 (0,01)
Nireek 2 (0,01)
niak 2 (0,01)
nigan 2 (0,01)
nire ingurukoek 2 (0,01)
niri 2 (0,01)
NIK 1 (0,01)
Nigatik 1 (0,01)
Nire aurrean 1 (0,01)
Nire inguruan 1 (0,01)
Nirea 1 (0,01)
Niregandik 1 (0,01)
Nitaz 1 (0,01)
ene baitan 1 (0,01)
ene gisa 1 (0,01)
nia 1 (0,01)
nigandik 1 (0,01)
nire aldetik 1 (0,01)
nire gainean 1 (0,01)
nireek 1 (0,01)
niretako 1 (0,01)
niretik 1 (0,01)
nitaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia