2000
|
|
Baina, bertzalde, Mattinen eta aitaren bekatuetarik harat, osabaren hitz haiek guztiz biluztu ninduten, nihaur ere berdintsu eta orobatsu ari nintzenez, bekatu bat bekatu handiago batez estali nahian. Zeren
|
nik
ez bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu, baina mendeku hutsagatik eta mendekuaren satisfatzeagatik... ohorearen estakuruaz baliaturik, hori bai, eta obligazino moral ustezko bat apaingarri harturik. Baina estakuru hura eta apaingarri hura nik asmaturikako gezurrak ziren, azken finean, eta gezur haiekin estali nahi izan nuen neure asmo ilunen doilorkeria.
|
|
Eta alferrik izan ziren ene hitzak eta ene esplikazioneak judizioaren egunean, erraiten niolarik jujeari ezen guztia akusazione falsoa zela, zeren
|
nik
ez bainuen deus ere egin indiar gorriak oldartu zitzaizkigun egun hartan.
|
|
Eta, segidan, nola bainekusan ezen gizon hura egiazkotasun handiz ari zitzaidala, egiazki solastatzerat deliberatu nintzen nihaur ere, neure asmoen berri emaiten niola: nola nik ere libre izan nahi nuen, eta nola ene gutizia gutiziatsua zen Urbiaindik ahalik eta urrunen joaitea eta, hargatik, kapitainaren untzian itsasoratzea, ez bidaiari gisa, Italiako hartan bezala, baina marinel bezala eta marinel bat gehiago bezala, tratu berezirik gabe, zeren eta
|
nik
ez bainuen kapitaina neure zerbitzurat nahi, nola erran baitzidan hark jauregirat etorri zèn egun hartan, baina ni harenerat.
|
2006
|
|
Nahitaezko bihurtzea.
|
Nik
ez bainuen Hermannik gabe onik izaten, horixe lortu behar nuen neuk ere, berak ere senti zezala nirekin egoteko premia. Horretarako, ordea, neure buruaz ahaztu eta lagunaren ona bilatu behar nuen; edo haren adiskidetasuna gorde ororen gainetik.
|
2008
|
|
batek jo eta bertan seko utzi baitzuen kapitaina. Xelebrea eta zaila da konprenitzen,
|
nik
ez bainuen inoiz gustukoa izan gizon hura, azkenaldian errukia hartzen hasia banintzaion ere; baina hilda zegoela ikusi orduko, negarrari eman nion. Nire aurrean gertatutako bigarren heriotza zen, eta artean berria zen lehenbizikoaren atsekabea nire bihotzean.
|
2010
|
|
Ez guztian, hori ere hala da? nobelaren azken aldean Andrés Hurtado Lulúrekin ezkontzen baita, eta
|
nik
ez bainuen ezkontzeko asmorik: horrek, baina, ez zuen Lulúri buruz nuèn iritzia, aldekoa oso?
|
|
neure senarraz hitz egin zidan, neure familiaz, enpresaz, gizartean nuen lekuaz, erantzukizunaz. Gure egoera hura ez omen zen luzaz irautekoa, eta aldi berean ez omen zuen irtenbiderik,
|
nik
ez bainuen (haren ustez) dibortzio baten eta harreman berri baten trantze publikotik pasatu nahiko, eta nahiko banu ere, berak ez omen zuen (eta hori ziurra zen) bere emaztea eta etxea uzteko asmorik.
|
|
Lehen ere aipatu dizut, egia esan, obra hau, baita kritika bat egin ere... nahiz eta aitortu beharrean nagoen, halaber, liburuak sekulako zirrara eragin zidala irakurri nuèn lehen aldian... hain sentitu nintzen Andrés Hurtadoren —nobelako mediku protagonista ezkor bezain malenkoniatsuaren— argazkiarekin bat eginda. Ez guztian, hori ere hala da... nobelaren azken aldean Andrés Hurtado Lulúrekin ezkontzen baita, eta
|
nik
ez bainuen ezkontzeko asmorik: horrek, baina, ez zuen Lulúri buruz nuèn iritzia —aldekoa oso— aldatu, hain iruditu zitzaidan emakume hura graziaduna eta naturala, baita zentzu handikoa ere:
|
2011
|
|
Eta etxean gau hartan txerriak zazpi kume egin zituen. Ea ondo zaintzen zituen,
|
nik
ez bainuen denbora gehiegi haien ondoan egoteko, gau hartan ordu pare bat pasa banituen ere. Hurrengo egunean ardiak mendi aldera atera nituen eta han ibili nintzen haien atzetik aita etorri zen arte.
|
2012
|
|
Baina gai nintzen ezpainen mugimendua irakurrita zer esaten ari zitzaizkidan ulertzeko. Irudi haietan
|
nik
ez bainuen hitzik egiten, dena esan egiten zidaten.
|
|
Mundu guztiak argaldu nahi duelako izango da, bestela ez baita ulertzekoa. Tira, berdin da,
|
nik
ez bainuen inolako asmorik amonarekin eztabaidan hasteko. Baina bisitatzeari utzi nion, amesgaizto bilakatu zitzaidan-eta, egun santu osoa hantxe, kaka ematen:
|
|
Bereziki uso basati mota bat aurkitu nuen, habiak, basoko usoen antzera, zuhaitzetan egin ordez, etxeko usoen antzera harkaitz zuloetan egiten zituztenak. Usakume batzuk hartu nituen eta etxean haztea bururatu zitzaidan, eta hala egin nuen; baina handitzean hegan egin zuten, beharbada janari bila joateko,
|
nik
ez bainuen ezer haiei emateko. Dena dela, askotan aurkitzen nituen haien habiak, eta usakume gazteak hartzen nituen, oso haragi ona baitzuten.
|
|
Eskaileretan behera gindoazela (ez genuen sekula igogailua erabiltzen, azaldu beharra ez duten segurtasun arrazoiengatik) aztoramendua ezkutatzen saiatzen nintzen. Bai bainekien behera iritsita kideak adarra joko zidala, eta
|
nik
ez bainuen inondik inora nahi bere ziriek ituan jotzen zutenik pentsa zezan, bestela, taldeko gainerakoekin elkartzean gaia aterako zukeen, eta orduan bai nireak egina zukeela: txantxa guztien paga burua izango nintzen, eta txantxak bide klandestino luzea egingo zuen," Kide bati gertatzen zaiona kontatuko dizut" eran, hobena bai baina hobenduna ez aipatzeko gure izaera judeo kristauaren arrastoan.
|
2013
|
|
Baina orduan konturatu nintzen paperik gabe pasatu nuela muga!
|
Nik
ez bainuen artean pasaporterik. Eskapada ederra egin nuen!
|
2015
|
|
Dantza eskatzea izaten zen erritoaren hasiera, barnago ezagutzeko sarbidea, eta horraino bai, ausartzen nintzen, baina, ez dakit dantzari traketsa edo hizlari motela nintzelako, hortik gora ez nuen batere aurrerapiderik lortzen; hobeto esanda, ez nintzen elkarrizketa hura giro goxoago edo gai intimoagoetara eramaten ausartzen. Entzuten nuenean halakok ibiltzeko eskatu ziola halakori, ni beti harrituta gelditzen nintzen eta inbidiatan, nola egiten ote zuten, nola ausartzen ziren,
|
nik
ez bainuen inori eskatzeko balorerik izan; batik bat ezezkoaren beldurrez, baina, baita ere, inoiz ez nuelako inorenganako aparteko desira eta maitasunik sentitu, eta zain nengoen, edo esperantzan bederen, zerbait berezi hori noiz sentituko, horrek esan nahiko baitzuen besteak ere, neskak, antzeko sentimenduak izan zitzakeela nirekin. Edo halaxe nahi nukeen izatea.
|
|
Azken batean, nik ez nuen inongo aldetatik irteterik neure burua heriotza arriskuan jarri gabe; eta bakarrik nengoen, nire bandokorik inor ez nuela. Nire espiritua atsekabe honetan zegoela, eta zer egin ez nekiela, zerura jaso nituen begiak, eta Kristo ikusi nuen, ez zeruan, neure goi goian airean baizik, eskua luzatzen zidala; eta handik hain ongi babesten ninduen, non
|
nik
ez bainuen beste jende guztiaren beldurrik, ezta haiek, nahi izandaere, niri kalte egiterik.
|
2019
|
|
Tira, orduan dena zen klandestinoa. Esaten dizut, senarrak kontatuta jakin nituen horiek denak, zeren eta
|
nik
ez bainuen mugimendu hori bizi izan, beti tabernan sartuta lanean ari nintzelako. Esaterako, senarra izango nuena ere gure tabernan ezagutu nuen, 1952an.
|
2020
|
|
Egun batetik bestera," Argazkiak ateratzea, argazkian atera duzuna zeure egitea" ia ezabatua" Zurea naiz" bilakatu zen. Zapuztu ninduen auskalo noren aldarrikapen total eta motz horrek,
|
nik
ez bainuen inorena izan nahi, zurekin egon nahi nuen arren. Norekin, aldakorra zen.
|
2023
|
|
Zer ikus zezakeen nezakeen berarengan? Segurtasun gabezia edo zalantza hauek ez zeukaten oinarri handiegirik,
|
nik
ez bainuen Alexen adimena edo indarra neurtzen, ez nion ezer aldatzera behartzen, ez janzkera, ez elikadura edo garbiketa ohiturak ere, sekula ez nion horrelakorik agindu ezta iradoki ere; baina berak, Alexek, garai hartan etengabeko epaiketa baten pean balego bezala sentitzen zela aitortuko zidan urte asko geroago.
|