Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. Izan ere, osabak zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egiten nuen, eta urduriago jaikitzen nintzen, finean. Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
‎Are gehiago asteburuko erredakzio murriztuan. Neurri zuhurra Anak gibelarazi zidan, Togasen bulegoan ni baino lehenago sartuta. Bortz minutu abantzu atxiki ninduten beirateaz harata esperoan, oro irri eta solas, oro pilpira Anaren kolkopeko bagoiek.
‎Berehala, Charlyren kaskamotz garaia begiztatu nuen elizaren bertze muturrean. Ni baino lehenago ailegatua zen; jartzeko lekua bazuen, bederen. Hogei urte genituenetik kendu ez zuen jakanarru beltzaz apaindurik, ni baino arrotzagoa ematen zuen toki horretan.
‎Gelditu ere ez zen gelditu, bere urrats nagiekin bat eginez bakarrik ibilitakoa haren ondoan desibiltzeari lotuko nintzelako segurtasun osoan. Ni baino lehenago mintzatu zen:
‎Frantsesez ikasten ere ari nintzen apurka apurka lantegian. Maria Victoriak nik baino lehenago ikasi zuen, ordea. Dirudienez, hizkuntzak ikasten ere aurrea hartzen digute emakumeek.
2001
‎Hiritik Goioren etxeraino hainbat kilometroko lokatz bidea egin behar da oinez, ur putzuak saihestuz, eta putzuak ni baino lehenago heldutako mamu erraldoiren baten oinatzak balira bezala topatu ditut bidearen luzera osoan.
‎Hitz bi Larresororen Hizkuntza eta pentsakeraz33 Ez naiz hasiko berriz aztertzen zein den zaharren eta jatorren, gure bost bokaleko sistema  ala zuberotarren seikoa. Agertu dudan iritzia ez da neurea, auzi horretaz ni baino lehenago arduratu diren hizkuntzalari guztiena baizik. Besterena nuen neuregana.
2003
‎Satorren jenerokoak. Zeu damutuko zara ni baino lehenago, Jaione, esan zion. Zeu zara etxean geratu duena.
2005
‎Zelan ausartu naiz baina? Mila aldiz egin nahi izan dut, baina ez nuen espero gaur bera altxatuko zenik ni baino lehenago. Ea bihotzak dantzatzeari uzten dion.
‎Opelaren arrabotsa sumatu du Baltzak nik baino lehenago. Eguerdi iria zen.
2006
‎Javeren azken hatzera iritsita zegoen Oriol, Adanen eskumuturrean ni. Eskura igarotzea atzeratzen ari nintzen, nahita, eta bera berriz hatz haren inguruan jirabiraka, ni baino lehenago ez iristearren, biok batera amaitzearen fetitxismo horrengatik edo.
‎Eskolak amaitzean. Iturriaren ondoan geunden geratuta, eta Arantxa ni baino lehenago heldu zen hara: seinale ontzat hartu nuen, nahiz eta, egia osoa esateko, ni beti berandu iristen naizen enkontruetara; halakoa naiz.
‎Horren zergatia Pedro Migeli azaldu baino lehen utzi behar izan nituen ikasketak. Agian beste norbaiti ere bururatuko zitzaion niri baino lehenago konparaketa hori. Ez nuen aukerarik izan Pedro Migelekin hitz egiteko horretaz guztiaz.
Nik baino lehenago, beste guraso talde batek jakin zuen zer zebiltzan ikastolan. Ni kaleratzeko asmotan zirela.
‎Ipuin hau bera nik baino lehenago eta hagitzez ere hobeki idatzi duten ehunka hegoamerikarrei. Eta Stevensoni, jakina.
2008
‎Elkarrekin genuen lotura bakarra emakumeena zen. Nadia nik baino lehenago ezagutzen zuen berak, horretaz erabat konbentziturik nengoen, eta nik Natalie berak baino lehenago. Niregana hurbildu zelarik, horretaz hitz egingo genuela pentsatu nuen.
‎LUKAS. Jode, hi! Nik baino lehenago.
‎Gero, beste idazle baten lana irakurri eta konturatzen naiz, kabroia! nik idatzitakoa ni baino lehenago eta hobeto idatzi izan dute». Badira liburuan pare bat poema beste izen batekin sinatuak, beste ni horren erakusle.
‎«Besteak irakurrita, konturatzen naiz nik idatzitakoa nik baino lehenago idatzi dutela»
2009
‎Dadaistek hala zioten: " Ez dut gura jakin ere egin, ni baino lehenago inor egon den". Sarasolak lehen aldiz ariko balitz bezala idatzi du Alea.
Ni baino lehenago Abeberri mintzatzen zen: " Euskal Herria, herrialde aberats bat bi basamorturen erdian".
‎Ezer ez zait beldurgarriagoa egiten pobrezia baino. Ez bakarrik badakidalako zer den, nik baino lehenago pobrezia jasan duten koitadu belaunaldi osoengatik baizik. Nire baitan bizi da goseak akabatutako arraza oso bat, oraindik asebeterik ez dagoena, inoiz ez baita asebeterik egongo!
‎Ondoren gerta zitekeenari hasi nintzen bueltak ematen. Beste andreren bat etorri izango balitz nire atzetik, komunetik itxura aldatuta irteten ikusiko ninduen, baldin eta beste komunekoa (bi baitzeuden andrazkoentzat) ni baino lehenago irteten ez bazen. Andre bi etorriz gero nire atzetik, handiagoa zen halakorik gertatzeko aukera.
‎Deskribapena hain zen errealista eta zorrotza, ezen Bennettek gutun bat idatzi zion kritikariari zorionak emanez: " Zure deskribapena nirea baino lehenago kaleratu izan balitz, zaude ziur erabili egingo nuela neure nobelan. Egia esan, nire sekretua deskubritu duzu:
‎Eta, lan hori dena zergatik eta zertarako? Leihora goizero ni baino lehenago iristen zelako, eta goserik iritsi ere.
2010
‎fisikoki, katagorri bat zen, eta animikoki, ez zen atzean geldituko, beti baitzuen erantzuna mihian prest; lotsagabea ere bazen batzuetan, badakizu, eta haren sartu irten bakoitza mehatxu bat bezala hartzen nuen. Izan ere, munduak ordena bat zuen, eta ordena hartan ni nintzen, teorian, hura baino lehenago, zaharragoa nintzenez; praktikan, ordea, tokia kendu eta ni baino lehenago jartzen zen Domingo, halako eran, non haren arrakasta bakoitza niri usurpatutakoa iruditzen baitzitzaidan. Ni egurra ematen saiatzen nintzen, besteen aurrean lotsagarri jarriz, baina Domingok ez zuen lotsarik, eta aurrera egiten zuen beti.
‎285 Kataluniako Miquel Strubell soziolinguista ezaguna ere ondo ohartua dago horretaz, ni baino lehenago. Ikus L. Pritchard Newcombe ren argitalpen horren sarrerakoa.
‎fisikoki, katagorri bat zen, eta animikoki, ez zen atzean geldituko, beti baitzuen erantzuna mihian prest; lotsagabea ere bazen batzuetan, badakizu, eta haren sartu irten bakoitza mehatxu bat bezala hartzen nuen. Izan ere, munduak ordena bat zuen, eta ordena hartan ni nintzen, teorian, hura baino lehenago, zaharragoa nintzenez; praktikan, ordea, tokia kendu eta ni baino lehenago jartzen zen Domingo, halako eran, non haren arrakasta bakoitza niri usurpatutakoa iruditzen baitzitzaidan. Ni egurra ematen saiatzen nintzen, besteen aurrean lotsagarri jarriz, baina Domingok ez zuen lotsarik, eta aurrera egiten zuen beti.
‎Karrera aldaketarekin galdu nuen urte parea zela medio, Jaione ni baino lehenago hasi zen lanean. Analisi laborategi batean sartu zen eta bere soldata izan genuen diru iturri bakarra hiru urtez.
2011
‎EIDER. Kaixo, ni baino lehenago iritsi zara.
‎Autoan kapusai beltza jarri zidaten, kapusaia ez, kapusaia haiek janzten dutena da. Nik neramana zaku beltz bat zen, begi ahoentzat ez zuena batere zulorik, hauts eta baserri usaina zuena, ez nuke gehiago zehazten jakingo, auskalo zer bildu ote zuen nire burua baino lehen tertziopelo beltzezkoa zirudien zaku hark, auskalo zein ganbaratan egon zen gordeta, auskalo ni baino lehenago ere ez ote zuen beste norbaiten burua estali. Zenbat zaku beltz ezberdin erabiltzen ote ditu bada erakunde armatu batek horrelako zereginetarako?
2012
‎Gero horrekin bakoitzak zer egiten duen, bere kontua da. Benitok eginak zituen, nik baino lehenago, ni egitera ausartzen ez nintzen gogo ariketa asko. Bera zaharragoa delako, abantaila hori bizi izan dut nik Benitorekin.
‎IKERNE. Ez Lukas, aurrera aterako zara eta ni baino lehenago gainera.
‎LUKAS: Baina Malenena, nirea baino lehenago.
Ni baino lehenago
2013
‎Norahri gutun azal bat eman zion aitak,, amari emateko, ni baino lehenago helduko zarete eta?.
‎Esan ere esan zion Koldori, epaitegitik irteteko momentuan: . Garateko igoeran ni baino lehenago iritsi hintzen, Koldo, baina epaitegiko lasterketan ni?. –Etapa bat irabazi duk, bai, baina ea nork irabazten duen itzulia?, erantzun zion Koldok, zerbait esan behar eta.
‎Bezperan, berria ni baino lehenago ailegatua zen ostatura. Errege bere zaurietatik ongitu ezean Frantziak izanen zuen galeraren handia ozenki deitoratzen ari izan zitzaidan, negar megarka, ostalerra.
‎Zer aditu nahi zuen, horrexekin eztitu nizkion belarriak. Ni baino lehenago aspertu zen. Pater Noster eta Credo ren otoitzarekin bururatu genuen solasaldi luzea.
‎Ahulago nenbilen, galtzen ari nintzen odolaren ordaina. Guzmanek nik baino lehenago ikusi zuen agertu berria:
‎Gizonak gela honetantxe egin zion eskaintza, eta Lizzyk ezetz esan. Honen guztiaren ondorioz, Lady Lucasek alaba bat ezkonduko du nik baino lehenago, eta Longbourn etxaldea maiorazko geratuko da, beti bezain maiorazko. Lucastarrak oso jende amarrutsua dira, benetan, ahizpa.
‎Esan ere esan zion Koldori, epaitegitik irteteko momentuan: " Garateko igoeran ni baino lehenago iritsi hintzen, Koldo, baina epaitegiko lasterketan ni". " Etapa bat irabazi duk, bai, baina ea nork irabazten duen itzulia", erantzun zion Koldok, zerbait esan behar eta.
‎Elkarrekin hiltzeko ideia ez da inoiz arrotza izan dena den, beti aipatzen genuen, baina txantxetan bezala, jolas erromantiko bat zen... Beti haserretzen nintzen Tomasek ni baino lehenago hilko zela esaten zidanean. Zaharragoa zela eta huraxe zela naturalena, zenbat aldiz kontu horrekin.
2014
‎Normala denez, anaia ni baino lehenago hasi zen gauetan irteten, edaten eta neskatan. Herren arina zuen ezkerreko hankan jaio zenetik, erditzearen ondorioz.
‎Zer? Nik baino lehenago?
2015
‎Hortik aurrera, gustu txarrekoa ez ezik anatemak sortarazteko modukoa irudituko zaio irakurleari neure burua pentsaera elizkoi eta atzerakoiaren paradigma harekin kidetzea; baina, halaz guztiz, joandako guztiei, gauza eta jende? nostalgiaz beteriko begirada oparitzen diedan honetan, aitorpen apal hau behinik zor diot, denboraren ihes geldigaitz eta gupidagabearen aurrean antzeko oroimina nik baino lehenago sentitu zuen hari.
‎Autobusa hartzean, behin batez, ordaindu gabeko trolebus batean ezkutatuta, azti batek iragarri zigunaz mintzatu ginela gogoratu dut: Joe ni baino lehenago hilko zela esatera ausartu zitzaigun, ahurrean irakur ziezaiokeenez, bizi marra labur laburra zuelako. Ni, erneguz baino areago entzuten nengoena sinetsi nahi ezik, gaizki esaka hasi nintzaion, eta bere iragarpen ahalmena zalantzan jartzeagatik, alarguntza ezkon bizitza baino okerrago igaroko nuela promes egin zidan, bere arbasoen izenean zin eginez eta esan berri zituen hitzok ahurrean ttu eginda zigilatuz.
‎Galdera egin zuen baina ez zen galdera. Erantzuna berak eman baitzuen nik baino lehenago.
‎Izorra hadi. . Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehenago zen atarian?. Informatikari esker, jakina.
‎–Gauza bakar batek ematen dit, inoiz, nahigabea eta samina: eta hori da gogora etortzen zaidala egunen batean hil behar dugula eta atsegintasun hauek utzi, eta are gehiago, ni gazte izanik eta nire Grazia adinean aurreratuagoa, litekeena dela bera ni baino lehenago hiltzea, ni alargun eta bakarrik eta kontsolamendurik gabe utzirik, bera gabe ez baitut jakingo bizitzen, eta ezin baita izan munduan zoriontasunik niretzat.?
‎Beste batzuek deskubritu zuten nik baino lehenago. Txikitan, nire ama eta nire izebak elkartu ohi ziren arropa elkar trukatzeko, eta ni, lau urterekin, kuxkuxeatzen eta aholkua ematen aritzen nintzen, kontatu didatenagatik.
‎' Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian'. Gure jaun politikoak pasarte estuetatik ateratzeko, sarritan gezurra esan ohi dute.
Ni baino lehenago munduan nire izenarekin ibili zen gizon hari ezin izan diot zirkinik asmatu. Iraganetik ebatsi zidan izen abizena, bere hitzak eta egintzak nire izenarekin inskribatzeko denboraren tauletan.
‎– Ez galdera biei –lasai antzean Esfingeak– Ez dut elkarteko kide bakar bat ere ezagutzen. Eta elkarteari berari dagokionez, zuk nik baino lehenago jakin duzu bere berri.
‎– Galdera horri, lehenengo, aurrean duzunak erantzun behar liokeela uste dut, berak egin dizu-eta nik baino lehenago.
2016
‎Irribarretsu zegoen. Sukaldetik nik baino lehenago alde egin zuen.
‎Aitor izaten zen anaiari desafio egiten ziona: . Ezetz nik baino lehenago edan!?. Kafesne parrastada kokotsean behera hasten zuten eguna, eta, barrealdi zororen bat tokatzen bazen, baita behera ere.
‎bezala, birziklaia literarioaren beste adibide bat da, hura baino pixka bat landuagoa dela uste dudan arren. Jatorrizko testu laburragoa, Lander Arretxearen ZuZeuko artikulu batek gogorarazten didanez (<http://zuzeu.eus/ euskal herria/ poesiaren bidea/ >), 2012ko maiatzaren 21ean irakurri nuen EHUren Leioako kanpusean; ni baino lehenago Iñaki Goirizelaia errektorea aritu zen eta, ondoren, Mikel Urdangarin kantaria eta Itziar Etxezarreta, Garazi Goikoetxea, Maia Ossa, Nagore Pérez, Amaia Rodríguez eta Galder Ruiz, garai haietan. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleak. Gidor Bilbaori ere eskerrak eman nahi nizkioke hemendik, ekitaldiaren antolatzaile nagusia izan zen neurrian?.
‎Egun on, eguzkia! Gaur ere ni baino lehenago esnatu zara!
‎Ez nuen uste ni baino lehenago eskatuko zeniola.
2017
‎hobe dieta nik akabatu/ berak ni baino lehenago.
‎–Hark ere emakumea ikusi zuen, igandean. Nik baino lehenago, gainera.
‎Hamaiketakoaren ordua aprobetxatu nuen harekin elkartzeko lantokitik gertu dagoen kafetegi bateko terrazan. Ni baino lehenago iritsi zen. Karrera bitartean hura izaten zen beti azkena.
‎Ez nuen aitatxi egoera larri hartan bakarrik uzten ahal. Baina ni baino lehenago mugitu zen aita eta logelan sarturik aitatxiri zerbait erran zion. Aitatxiren ahotsa ere entzun nuen.
‎Beti izan duzu gustu aparta etxeei dagokionez, baita alkilerrak eskaintzen duen frustrazio horretan ere, non etxeari egindako inbertsio dekoratibo zein bestelakoek tope jakin bat duten galera izatera pasa aurretik. ...ango dizudan nire pisuarena, ezin baitut une batez ere jasan zure aurpegia izango dena, esanez bezala, zein injustua den bizitza, zuk, zeinak unibertsitatetik gordetzen dituzun bi poster zahar berritsatsiko dituzun hor nonbait, eta gainontzekoa austeritate kasi maskulino batera kondenatuko duzun; zeinek eta zuk, sukaldean fin bai baina Duralex plateretan jatea berdin zaizun horrek; zeinek eta zuk, nik baino lehenago izango duzu inoiz dekoratuko ez duzun etxe bat?. Eta hor, nire haserreak bultzatuta, kapsuladun kafe makina ere izango dudala esango nizuke, eta horrekin bat ekaitza lehertuko litzateke, jakingo zenuelako izorratzeko bakarrik esan dizudala hori, eta hala, gure eztabaida bukaezin horietako bati emango genioke hasiera.
‎Talde batean lehiatzen zazpi bat urterekin hasi nintzen. Anaia Araiako klubean apuntatu zen ni baino lehenago, eta nik beti berarekin joan nahi nuen. Hala ere, ni oraindik txikiegia nintzen klubean sartzeko eta ahal izan nuen momentuan apuntatu nintzen.
‎Kaixo Bixente! hementxe gaude, zu jarrita ta ni tente. gezurra esan nun Getarin, ni baino lehenago zan atarin. nahaste borraste, azak eta nahaste. amezketarra, tirri tarra, gaztainak jan ta bota puzkarra.
2018
‎Ba etxetik ni baino lehenago atera da. Deitu egingo diot?
‎—Kevin arduratzen da tailerra berotzeaz. Ni baino lehenago etortzen da goizetan, eta sua pizten du.
2019
‎Orgasmoa izaten nuen oraindik, baina ez nintzen asebetetzen, oso laburra zelako eta ia negar egiteraino berotzen nintzelako[...] Bi aldiz erditu eta gero[...] Koitoak gero eta atsegin gutxiago ematen zidan. Oso gutxitan izaten nuen orgasmoa, eta senarrak beti izaten zuen nik baino lehenago; estutasunez betea egoten nintzen saio bakoitzean (Zenbat denbora segituko du horrela?). Asebeterik geratzen bazen, ni erdizka utzita, gorrotatu egiten nuen.
‎–Izorra hadi! Ni baino lehenago hilko haiz! Eta hilkutxa ordaindu didak!
‎–Bada, jakin ezak ez dudala hiltzeko asmorik, erantzun zion suak hartutako Txefe itsu batek, esaldia errematatzeko su handiago batean sartzen zela?: Eta jakin ezak hi ni baino lehenago hilko haizela!
‎Ilehoriak. Bunker edo antzeko beste ezizen txoro batez deitzen zioten? nik baino lehenago zabaldu zuen ahoa ordea.
‎Zugarramurdiko Telletxea etxean zer giro zen haurra zinela. Zortzi haurride ginen, ni baino lehenago baziren bost mutiko; ni seigarrena, eta gero beste bi neska. Ni bortz mutikoak baino makurragoa nintzen.
‎Baina gezurrak, esaera zaharrak dioen bezala, hanka motza du: gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian. Horregatik egun batean don Arturoren bulegora joan eta paper batzuk ari nintzela Kristinarekin tramitatzen, honek kontatu zidan Kosme ezkonduta zegoela eta alaba bat ere bazuela.
‎Behin gertatu zitzaidan egoera bat antolatzaile batekin, nahiko kuriosoa. Whatsapp bat idatzi zidaten bertsotara joateko; erantzun nuen iluntzean, eta esan zidaten bi emakume nahi zituztela eta whatsapp kolektibo bat bidali zutela eta ni baino lehenago erantzun zuela beste batek eta haren erantzunaren arabera esango zidatela baietz ala ezetz".
‎Otoitz egin duzu nik baino lehenago aurki zaitzaten.
2020
‎Saizarbitoria eleberrigileak eta Lasa poetak Geneva eta euskal literatura ezagutu zituzten nik baino lehenago. Ni, nahitaez, haien ikaslea nauzue.
‎" Aurrena Angel Navas atxilotu zuten. Gero Jose Mari Sarasola ‘Xerpa’ Naparrak deitu zidan eta esan zidan Navas eta Xerpa harrapatu zituztela( nik baino lehenago jakin baitzuen) eta beste taldeko bi kideren izenak. Alegiako biren izenak eman zizkidan, nik ez nituelako ezagutzen.
‎Ahaztuta nengoen ni zertan ari nintzen ere, mapetan eta burutazioetan galduta. Baina, antza, ni baino lehenago ohartu zen Lizartza horretaz, mapen eta nire artean tartekatu baitzen, haietan zegoen sekreturen bat ezkutatu nahiko balit bezala. Apartatu nintzen, noski.
‎Euren izarra Eusebio zen," Pantera beltza" eta berak sartu zizkidan bi golak. Horietako batean, oso goitik zetorren baloiaren bila irten nintzen, baina Torresek, ia bi metroko aurrelariak jo zuen nik baino lehenago eta Eusebioren hanketan utzi zuen, honek sarera bota zezan.
‎Erretratu hau ni baino lehenago iritsi zen hona.
2021
‎Griffengo lakuan ni baino lehenago egon ziren haiek ere,
‎Eta huts hutsik dago, bai horixe, edo gutxienez ezinbestekoaz bakar bakarrik horniturik, egongelako mahaia zein aulkiak, logela bakarreko ohea eta egongelan bertan dagoen sukalde purtzil eta ikaragarri zikin bat. Bistan dago ni baino lehenago nire hogei urte inguruko lehengusina egon zela bere kuadrilakoekin, hau da, triskantza eta herdoila edonon, eta baita berak ondotxo bazekiela ere nire izeko osabek Torreviejako apartamentua erdi ahaztuta edo zutela, horrez gain hamaika opor-leku dute-eta Espainako mediterranear kostaldean barrena. Hala ere,, ez baitut ezer garbitzen hasteko batere gogorik.
‎Ni gaztea nintzen eta gauza haiek niretako berriak ziren. Urdiainen ere egiten ziren, baina ni baino lehenago. Nik ehori ez nuen ezagutzen, han ezagutu nuen nola egiten zuten txondorra eta ikatza nola egiten zuten.
‎Berriz ere galdetu nion nola zekien ez ziotela abisurik eman, eta berriz ere isiltasuna izan zen erantzuna. Susmoa dut, Itziar, Salvadorri agertzen hasi zitzaiola niri baino lehenago; eta mehatxatu egin zuela, nahiz eta zaila egiten zaidan irudikatzea Salvador Gomezen formako itzal baten aurrean beldurtuta. Baina uste dut Gomezek, ez dakit nola, erauzi egin ziola aitortza.
‎Hari egun batzuk emateko asmoa nuen. Gero, zirt edo zart egin nuen, aitaitak ez bazuen nik baino lehenago egiten eta ni baino eraginkorragoa ez bazen.
‎Rafael Argulloli, liburu hau nik baino lehenago imajinatu eta bidaia honen mapa nire begien aurrean zabaldu baitzuen.
2022
‎Beste askok nik baino lehenago eta hobeto esan duten bezala, artifizialtasun horren errua, izatekotan, hizkuntzarena ez, baizik hiztunona izango da; ez baita egia, gainera, kasu guztietan, plastikozkotasun delako hori: testu eder askoak badira euskara batuaz (harri burdinazkoak, larruzkoak, oihal finekoak... ezen ez plastikozkoak); eta batua erabiliz dotore asko mintzatzen diren hiztunak ere bai.
‎Beste askok nik baino lehenago eta hobeto: irakurri gaiaz Juan Luis Zabalak bere blogean eta bestetan idatzitakoak esan duten bezala, artifizialtasun horren errua, izatekotan, hizkuntzarena ez, baizik hiztunona izango da; ez baita egia, gainera, kasu guztietan, plastikozkotasun delako hori:
‎Badakit ni baino lehenago etorri diren idazle gay asko saiatu direla haien bizitzari buruz ez idazten, autozentsuratzen, bere karrerak mugatzearen beldur. Uler dezaket, baina ezin dut behar hori partekatu, ez onartu.
‎Aintzane Cuadra Marigorta: Ni iaz sartu nintzen, baina apur bat berandu hasi nintzen lanean, ni baino lehenago beste pertsona bat zegoelako nire lanpostuan. Uztailean hasi nintzen beharrean.
‎Neuk eman nien bizia. Tulipa barietate berri bat, ni hil ondoren ere iraungo zuena eta nire izena hilezkortuko zuena, nik baino lehenago lortu zuten beste hainbatena bezala.
‎Berak ere hemen egon nahi ez duelako da Marco horrelakoa, baina berak ez daki ezer ezertaz. Zeren Marcok nik baino lehenago utzi zuen eskola eta berak ez daki ezer ezertaz. Berak dakien ezerk ez du balio beste leku batean.
‎...ik ere, ez zegozkigun gauzak ikusteagatik eta aditzeagatik, Kristoren heriotzagatik eta juduen genozidioagatik, berandu datorren euri sasoiagatik eta itsasoan erori den abioiagatik ere bai, eta ni neure amaren itsuskeriaren errudun naiz, eta neurearena ere bai, ez dut zertan mundua gehiago itsusitu beharrik, ez transmititu beste inori berak ere hil egin duela, eta ni hiltzen ari dena hortxe zegoen ni baino lehenago ere, non edo non ernamuintzen amak egiten ez dituen jestuetan, hutsak ere karga pisua du eta zin degizuet heredatzen ahal dela, historiarik gabeko hiru menderen errelatoa barruan eraman liteke, hamar belaunaldi ahanzturen historia ez delako haiei buruz esandakoan edo haiek ez baizik, kontatzekorik ez dagoelako, eta nahikoa da kontatzen ez den historia honetaz eta hartaz, loriazko e...
‎Esaiozu Moniqueri Txellako aingira sakratuen osinaren alboan izango nauela zain. Esaiozu, ni baino lehenago iristekotan, ez hurreratzeko osinera ni gabe. Nik neuk gidatu behar dut.
‎Kontzientzia kolektibo eta propioa dudanetik niretzat bereizezinak, beti sentitu izan dut gerrari leinu sasiko eta sakabanatu batetik natorrela, eta ahalegin handia egin dutela niri hori ezkutatzeko. Beti jakin izan dut ni baino lehenago borrokatu diren askotariko pertsonek gainpopulatua nagoela barrutik, eta horiei zor diegula bizitzari atera diogun askatasun eta betetasun guztia. •
2023
‎Ilusioz gainezka dago Lubaki, eta ez da harritzekoa, hura ere gatazka argazkilaria baita lanbidez. «Familiako lehen gatazka argazkilaria nintzela uste nuen, baina ni baino lehenago beste bat aritu zela jakin dut gerora! Bokazioa zuen Berriotxoak».
‎–Lidez galdetu behar didazu nitaz baino lehenago?
‎Zurrumurrua zabaldu nuen Galerian eta ni baino lehenago zen atarian. Batzuetan, barne esamesak izaten dira, halakok eta halakok tirabira izan dute arropa garbituko zikin bat dela eta; urliak arrautza bat lapurtu du sukaldean; Sor Angustiasek ahoa xaboiaz garbitu dio berendiari:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia