Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.044

2000
‎Baina sarri helduak dira okerrenak, eta horrekin kezkatuta ageri dira Imanol Lazkano eta Arantzazu Loidi, eskolarteko txapelketako epaileak. Arantzazu Loidik uste du" espektatiba hori haurrengan baino gehiago gurasoengan sortu da, denek nahi dute bere semea edo alaba Andoni Egaña izatea. Gure garaian ez zegoen hori".
‎Ezin dugu 1990ko gertaera partikular batek eragin zuen egoeraren ondorioekin bizi betirako; Abeberriren gustuko egoeran beti bizi alegia. 1990ean gertatu zena behin betiko finkatua geratzea nahi du berak. Hots, Bernard Marie auzapeza ohia eta Didier Borotra ez ziren bat etorri Udal Casinoaren proiektuan, eta desadostasun hura medio miarriztarrek Borotraren alde ebatzi zuten.
‎Baina Estatuak eta hau da guk azpimarratu nahi duguna bere presentzia politikoa ziurtatzeaz gain, kontrola ezartzeko helburu garbiarekin, hezkuntza arloko kontrol tresna espezifikoa garatu zuen, kontrol mota zehatz hori benetan eraginkorra izan zedin, bere hezkuntza politika gauza zedin hain zuzen; ondorioz, probintzia bakoitzeko ikuskariak bere espazioa zuen, eraikitzen ari zen hezkuntza sistema nazionalerako funtsezko zutabea zen aipaturiko... delakoan252 Beste aldetik, eta ez du garrantzi txikiagorik, ikuskarien erakundeak bere onespen legala izan zuen, baita ikuskarien, cuerpo, aren eraketa hasiberriak ere, azken alderdi honek, irakasleriarekin gertatzen zen eran, Estatuaren zerbitzurako eraiki eta funtzionario estatusa zuen administrazio sareko zutabe nagusiaren aurrean jartzen gaituelarik.
‎Badakit hilda dagoela, kauenzotz, baina bere azken irudia aurkitu nahi dut Irlandan, falta zaidan irudi bakarra. Hitz goxo bat nahi dut bere egunerokotik, azken agur maitagarri lez uler dezakedan zerbait.
‎Hori, azkena. Eta gainera, zertarako eskuratu nahi zuen berari ez zegokion oroimen puska hura. Ez al zen errazagoa erosi berri zuen pisutxoan geratu eta gauza onenekin gogoratzea?
‎–Esan nahi dut bere telefono deiak ez jasotzea, asteburuko planak, Alde Zaharreko poteak, eta antzekoak. Ez dakit, bere presentzia:
‎Pedrok astiro eta baratx jaten zuen, ez hala ohi zuelako, baina jan eta mintzatu, biak baterat egiten ez zituelako. Eta Pedrok mintzatu egin nahi zuen bere batez, eta bihotza hustu:
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena. Baina osaba Joanikot ere han zegoen, ahal zuenean aita Bartolome tentatzen eta narritatzen.
‎Gizon izan nahiak baditu bere aldapak, eta sei urterekin, gizon izan nahi duzula eta" nik ere artoa aletu nahi dut" esaten duzunean, ez dakizu zertara arriskatzen zaren, eta erantzuten ez baduzu, badakizu, ongi jakin ere, zure gizatasuna berriro ere erabat urrutiratu zaizula eta galdua duzula urtetarako.
‎Jostaketa luze eta samur baten ondotik, Rubenen arnasketa geldoa ohetik datorkidala, gaurkoan ere eguneko bizipen nagusienak laburbiltzen saiatuko naiz. Eta Ruben aipatu dudanez, adierazi nahi dut berarekin gero eta gusturago nagoela, eta nor sentiarazten nauela. Eta berari ezertxo ere aipatu ez badiot ere, gaur burutazio txoro bat izan dudala:
‎Jakinik nik itsasertzera jo nahi nuela berak" bidaia ganorabako" deitzen zuen hartan, eta jakinik Arantxa eta Jean Louis gau hartan autoan Urruñaraino joatekoak zirela, gure mendi ibilaldia bat batean laburtzeko aukeraz jabetu eta, ni lozorro sakonean murgilduta nengoela baliatuta, Arantxari eta Jean Louisi gu Donostiaraino eramateko eskatu zien, han lagun bat bisitatzeko aukera izango genuela-eta.... Arantxak eta Jean Louisek ez zuten ezetzik esan, nahiz eta gu autoan sartzeak ekarriko zuen ondorioetako bat aurretik susmatzeko modukoa izan:
2001
‎" Bere ustetan hau da, bere buruaz beste egindako pertsona horren iritziz ez baitu egin ori bere kaltetan. Ark ere zerbait ona nahi du beretzat eta horregatik il du bere burua". Erabat ados egon gintezke iritzi horrekin (idazlantxo hau zirriborratzen ari den hau hala dago behintzat), baina Kaputxinoen ardurapean zegoen aldizkari baten editorialean agertzeko ausart samarra ere bazela ezin ukatu (Aita Santutik hasita, Eliza osoa aurka izango zutela pentsatzerik ere badago).
‎Ia bizitza osoa eskaini dio Willy Lomanek duen lanbideari, herriz herri salmentak egiten ibiltzeari. Orain zahartu da, ordea, nekatuta dago, eta begirune pixka bat eskuratu nahi luke bere ugazabengandik... Ez alferrik!
‎Edward Rosetek adierazi digunez, beraiek ez dute inolako eskubiderik liburuen gainean: " Liburua norberarentzat da eta bere gogora argitaratu nahi badu berak ikusiko du zer egin, baina guk ez ditugu salgai jartzen, normalean senideentzat izaten dira".
‎Hau da, giza eskubideen errespetuan oinarrituta, autodeterminazioaren aldeko eskubidea eta, eraikuntza nazionala eta soziala gauzatzea dira gure helburuak. Eusko Jaurlaritzak oinarri hauetan eraiki nahi du bere politika eta EAJk bere hautesleekin daukan konpromisoa norabide horretan bete egingo du.
‎Azken batean, idazleak" errealitate" berri bat eraiki nahi du bere nobelan, errealitate guztiz" sinesgarri" eta" koherentea", baina mundua eta iragana erreferente bakar ez dituena. Esparru berri honetan, irakurleari sinesgarria egingo zaio bertan kontatzen den guztia, eta poliki poliki egilearen ikuspuntu berria" bere egingo du".
‎Duda muda eta zalantzan agertzen du bere joanetorria, bere beste izateko gogo eta asmoa. Baina, era berean, bidaia kontatzen duenak bere helburua zuzen adierazten du; sorterri hautatutik utopiaraino mugitu nahi du bere borondatea, eta bidaia hauxe da, hauxe liburuak adierazten duen joera nagusia: sorterritik utopiarainoko bidea da egiten dena.
‎Deia Telefónica z bestelako konpainia baten bidez egin nahi badugu bere eskaintzei onura atera diezaiegun, OPERADOREAe horri dagokion aurrezenbakia markatu dugu eta, ondoren, hitzegin nahi dugun abonatuaren telefono zenbakia.
‎Jatorria lurrazpikoa baino ezin da izan, eta kimua iturburukoa. Horrek esan nahi du bere ezaugarri mineralak eta konposizio ezaugarriak ez direla aldatzen. Merkaturatu orduko, honela ager daitezke etiketak:
‎Denak mahai inguruan eseri dira. Arrautza nahi duenak berak egitea dauka, oihukatu du Patxik, txistorra eta patata frijituak zartaginetik bi azpil handitara pasatuz. Arrillagak basoak atera ditu eta baita bi litroko kokakola botila bat ere.
‎Gauza pixka bat deskontrolatzen ari zaiola pentsatzen hasi da Tasio. Arantxaren kontura itzuli nahi du berak. Pisura lehenbailehen aldatzeko asmoa zuen berak orduan.
‎Eskutik tiratu eta zoruan etzatera bultzatu nau, eta nahi nuke bere begiak ikustea, eta erdi itxita ditu, baina ireki dituenean ez dut tristurarik ikusi, eta bere samatik zintzilik nago, lotsa eman dit horrek, inoren samatik zintzilik egoteak, baina salako mahaiaren azpian gaude honezkero.
‎Guardabarroak kendu eta manilarra aurrerantz ipintzen egon zen atarian. Karrerakoa nahi baitzuen berak, baina bizikletak asto zaharraren hezurdura ematen zuen azkenean, hala iruditu zitzaion behintzat Goiori eskuak belarrietan ipini eta portu aldera abiatu zenean. Beheko aldeko nasa hartu eta Harriandi barreneraino heldu zen, kaiburuan itzuli eta portuari inguru eginez sortaldeko nasara joan zen, Ontziolatik ia Kaioarriko puntaraino.
‎Harrigarri badirudi ere, bat nator berarekin puntu batean: nik agerian diodana isilpean gorde nahi luke berak, soil soilik, ikusten baitu adin auzia dugula oinarriz gurea. Zergatik gurasoak, alde batetik, eta irakasleak, bestetik?
‎Arazo honen gakoa, beraz, Kanten idealismoan dago, eta horregatik orain landu nahi dut kontu hau, nahiz eta Kritika n Analitikaren amaiera aldera agertu. " Idealismoaren errefusapenean" Kantek argitu nahi du bere filosofian subjektuak ezartzen dituen baldintzak erabateko garrantzia izan arren idealismo horrek ez duela harremanik subjektibismoarekin (agerpenetara zuzentzen baita, eta ez berbaitango gauzetara), baizik eta ezagutzaren objektibitatea eratzeko estrategia dela. Horretarako bere idealismo transzendentala idealismo problematikotik eta dogmatikotik bereizten ditu.
‎" Nik, beraz, jakintza ezeztatu behar izan nuen, honela sinesmenarentzat leku egin ahal izateko" (B XXX (E48)). Horrela Kantek ez du sinesgaiztasunaren alde egin nahi; aitzitik, praktikaren benetako garrantzia azpimarratu nahi du bere oinarri okerrak baztertuz. Horrela borrokatuko dira fatalismoa, fanatismoa eta sineskeria, eta arrazoimenaren interes nagusia defendatuko da4.
‎Supazterrean odola gesaltzen eta katilu bat esne ondoan jarriz pixkolatzen plantatu zuen. Aita pozik zen ikustean sugea berpiztu zela, baina honek indarrak eskuarturik, sukaldean ziren guztiak ausiki nahi zituen bere eztenkada pozoitsuaz –eta amak segitzen zuen, istorio honen morala azpimarratuz–: Xenda horietan mele mele otoitzean entzunen dituzuen jende franko bada horrela zuen zerbitzuen premian, zuetaz baliatu ondoan, trapu zahar mutzitu baten antzera gero botako zaituztenak; egin ezazue egin behar duzuena bururaino eta ospa.
2002
‎Batasunak bere ekitaldiak antolatu nahi izan ditu ABk antolatu nahi duen Aberri Egunean. Bere tokia eta bere ekitaldiak izan nahi zituen bere mezuak eta estrategia helarazteko. Finean, Aberri Eguna bere egin eta ezker abertzalearen gehiengoa bere ildotik doala agerrarazi nahi zuen.
‎Horrez gain, bigarren solairuan artistek euren obrak sortuko dituzte. Baina museoak beste erronka bat hartu nahi du bere gain: museoa ikusleengana eramatea eta ez itxarotea ikuslea museora hurbildu arte.
‎M. J. OLAZIREGI: Idazleak nahi du bere lanaz hitz egitea. Bera da hori eskertzen lehena, nahiz eta publikoki ez duen ez aurka ez alde ezer esaten.
‎Joan Mari Irigoien ez datorrelako bat munduko izugarrikerien aurrean burua harrien azpian ezkutatzen dutenekin, ostruken antzera, eta are gutxiago beste aldera so egiten dutenekin. Izan ere, Joan Mari Irigoieni ez zaio zorion bigunik interesatzen, izugarrikeria guztiak aintzakotzat harturik eraiki nahi ditu bere esperantzak. Horrela aitortzen du bere poema liburu honen hitzaurrean bertan, izugarrikeria eta esperantza hitzak letra txikiaz agertzen diren horretan.
‎Su eteneko garaian ikusi genuen zein artega jarri ziren alderdi espainiarrak eta ikusi dugu harrezkero nola erantzun duten gero eta neurri gogorragoak hartuz. Argi dago, bestetik, Gernikako Estatutua agortu egin dela eta euskal gizarteak aurrera jarraitu nahi duela bere autogobernuaren garapenean. Eta gogo hori aurrera eramateko, hor dugu uztailean onartutako autogobernuari buruzko ponentzia.
‎Beti zorrotza zen komentarioetan. Behin jatetxe batean zerbitzari batek argazkia atera nahi zuen berarekin eta ea inporta zitzaion galdetu genion. Ezetz esan zigun, argazkia ateratzera zihoana biluzik jartzen bazen.
‎jatorrizko iturriak (senatuaren batzar agiriak, gudalburu eta gobernadoreen txostenak...) eta beste historia lan batzuk aztertzen ditu, ahozko lekukotasunak biltzen ditu, historia osoaren interpretazioa egin eta aurkezten ahalegintzen da eta deskripzio indartsuak egiteko gaitasuna du. Interpretazioak gehiago begiratzen die gizakiei egiturei baino eta ohitura txarrak gainditu eta onak berreskuratzen lagundu nahi du bere lanarekin. Eta, zeharka bada ere, inperioa gobernu era gisa kaltegarria izan dela erakusten dio irakurleari.
‎Politikan aukera guztiak errespetagarriakizanik ere, begien bistan dago aukera bakoitzak aldean bere esangura berezia dakarrela, bera aukeratzen duenareninteres eta sentimenduak argi salatzen dituelako. Alde horretatik, galdetzekoa da, noski, ea munduan zeinek nahi duen bere herria rentzat autogobernu urriago eta inorenmenpeko izan nahi, hots, dependente izan. Izan ere, (vasco) espainol horien kezka argia da:
2003
‎Horca eta Raso artean dagoen lepoko su ebakira iritsiko gara jarraian. Su ebaki hauek oso aproposak dira basa piztiak ikusteko; basoa zeharkatu nahi duenak bertatik igaro behar baitu eta distantzia luzean ikus daiteke. Hemen, azkeneko malda igo eta Rasoko gailurrera helduko gara.
‎HidroCantabrico (%62), Energiaren Euskal Erakundea, EEE (%32, 8) eta Donostiako Udala (%5, 2). Eusko Jaurlaritzak, dena dela, %10era murriztu nahi du bere partizipazioa, hots, EEEren partizipazioa. Artikulu honi erantsi diogun taulan, zehatz mehatz ageri dira Asturiasko elektrikari salduta pribatizatu diren Naturcorpen aktiboak.
‎Horrelakoxea da Nora, Arantxa Iturbek idatzi eta Elena Odriozolak marraztu duen istorio honetako protagonista. Suhiltzaile izan nahi du berak, New Yorken bizi den osaba bat bezala. Familia osoa aurka du, ordea.
‎Halabeharrez ikasi zuen eurentzat presak ez zuela lekurik, denborak ez baitzituen inoiz inora eramango. Zer gehiago nahi zukeen berak hainbestetan...
‎“Gobernuak proiektatutako ikatzezko eta ziklo konbinatuko zentral termikoek Kiotoko helburuak betetzea eragotziko dute”, dio Emilio Rullek, erakunde ekologistaren energia eta klima aldaketari buruzko kanpainaren titularrak. Emisioen salerosketa Emisioen salerosketaren bidez, Europako Batasunak (EB) bermatu nahi du bere kideek Kyotoko Protokoloa eta 2002ko abuztuko Johannesburgeko Garapen Jasangarriari buruzko Goi Bileran lortutako helburuak beteko dituztela. Merkataritza sistema baten bidez truka daitezkeen kutsadura kuotak egongo dira, eta kuota horiek gainditzen dituena zigortu egingo da.
‎Jakina denez, moluskuak animalia iragazleak dira. Funtsean, horrek esan nahi du bere digestio sistema etengabe iragazten duten uretan dauden elikagaiak hartzeko egokituta dagoela. Ura iragazteari esker, materia organikoa metatzen da, eta materia hori, atxikita geratzen denean, moluskuak digeritzen du.
‎Oya ren helburua, hori galdegitean, ez zen batere erakustea onartu zuela bere emazte ezkondu egoera, baizik eta bere kusiari sinestaraztea hala senditzen zela beranduago honen konfidantza lortzeko eta askatasun gehiagoren ukaiteko. Izan ere, bazekien honen kontra joanez, ez zuela deus irabaziko eta nahi bazuen bere egoera aldatu, izigarri abilki edo argiki ari izan zuela.
‎Horregatik nahi zuen E. H. Beregorrek obra laburra; E. H. Beregorrek nahi zuen bere 20 liburuak 4 liburutan kontzentratu. Horregatik publikatu zituen bost liburu, eta horregatik publikatu zituen beste guztiak disimulatzeko.
‎Jakin nahi zuen elkarrizketarik egin behar ote zuen Matheus Maio kalean. Edo, beste era batera esanda, jakin nahi zuen bere proiektuko informanterik bizi ote zen Matheus Maio kalean.
‎Bere azken nobelek zerbait hutsala, alferrikakoa zutela ohartu zen zuek, kritikariok, ezer esan baino lehen; bere burua imitatzen hasia zegoela eta nitasun berri bat asmatu behar zuela erabaki zuen, jendeak lehen egunean bezala irakur zezan, eta horretarako ez zuela bere burua hiltzea beste biderik. Bere aitzindariak bezalaxe, benetako Romain Garyk bezalaxe, gezur handi baten gainean, iruzur baten inguruan eraiki nahi zuen bere ahots berria: bere burua hil eta atzerritik jarraitu nahi zuen idazten, ni bere obraren eta izenaren zaindari hemen utziz.
‎Artea ez da askotan eremu horietara bidaiatzeko bitartekoa baizik, eta asko itzulerarik gabe geratzen dira. Benetako Romain Garyk bere burua hil zuen, baina nork segurtatzen digu guri haren oinordeko izan nahi zuenak bere emaztea hilko ez zuenik? –atera zitzaidan.
‎Teresak ez du orduz ordu errepikatzen den bizimodu aspergarrira makurtu nahi. Badaki bizitzaren ibilbidea bakarrik eta arrisku handiz egin behar duela eta, garai bateko konkistatzaile erromantikoen gisara, bere balentriak erregistratu nahi ditu bere bigarren eta hirugarren egunerokoak idatziz", dio narratzaileak Kunderarengan hain ohikoa den modu serio eta hantusteko samar horretan. Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat.
‎Bereziki kaktusak. Urik gabe bizitzeko eta birsortzeko gai den landarearen parekoa izan nahi du berak ere. Indartsua, babestua, inoren menpekotasunik gabea.
‎Bere teoria estetikoak errotik birpentsatzen hasten da klasikotasunaren birdefinizio bila. Artearen eta naturaren arteko loturaren ikerketan sakondu nahi du berak. Naturaltasuna baita, ohituretan, artean, jendean harriturik atzematen duena.
‎Horren ondoren afaltzen hasi omen ziren, baina Sokrates ez zen agertzen. Horren ondorioz Agatonek askotan bidali nahi zuen bere bila, baina berak ez zion uzten. Horrela bada agertu omen zen Sokrates, ohi zuen moduan denbora gehiegi pasatu gabe, gutxi gorabehera afariaren erdian zeudenean baizik.
‎Lehenengo legeak, bada, lehenengo ugazabaren alde eta aspaldiko edukitzailearen kontra egiten du, eta bigarrenak, ordea, edukitzailea gailentzen du aspaldiko ugazabaren gainetik. Bi legeok dakarten kontraesanaren ondorioz, nahierarako beste lege bat ezarri behar izan da; horren arabera, edukitzaile izan gabe ugazaba izan nahi duenak bere eskubidea egiaztatzeko titulua aurkeztu behar du epe zehatzaren barruan, eta epe hori igarotakoan, edukitzaileari ez bazaio agindeirik egin, horrek bere edukitzari ekingo diote. Hori berori ezarri dute preskripzioen epea zehazten duten nahierarako legeek.
‎Baina zer da jakin nahi duzuna. Denek nahi duzuen bera nahi duzu jakin zeuk ere. Maitea zarela.
‎Aurrez aurre egon nahi duela berarekin, horixe esango dio. Ez, bere etxean ezetz, jatetxe batean edo.
2004
‎Chavak nirekin zeukan adar jotze batetik hasi zen. Nik berari poema bat idatz niezaion nahi zuen bera ligatzera joateko. Urteak eta urteak zeramatzan horrela, eskatu eta eskatu, eta Espainiako itzulian egunero aritzen zitzaidan lata ematen.
‎Abokatu eta prokuradorearen parte hartzea manuzkoa ez denean, demandatzaileak nahi badu bere kabuz agertu eta abokatuak defendatua edo prokuradoreak ordezkatua izatea, edota auzi jartzaileak bi profesionalen laguntza aldi berean nahi badu, orduan demandan hori adieraziko du.
‎hots, ahozko gaitasun askirik ezean idoro behar omen genuke erdararako joera. Gertaera horren bertatik bertako esperientziaren lekuko izan nahi luke bere ahotsak: –Magisteritza eskolan irakaslea naiz.
‎Funtzionatzen badu, ondo, eta bestela, ba ez; baina ez da kriminalizatu behar. Zer esan nahi du bere produktuak' genomiko espezifikoak' direla esaten duenean. Gaur, igenomikaren hasieran gaude.
‎Horri gehitu behar zaio ez dagoela interes aseguraturik, errentagarritasuna entitate kudeatzaileak egiten dituen inbertsioen araberakoa baita. Hala ere, kasu horretan, titularrak erabakitzen du zer arrisku hartu nahi duen bere gain, kudeatzaileak zer funts motatan inbertituko duen hautatuz. Oro har, gomendioen arabera, gazteenek arrisku handiagoa dute, eta 65 urtetik beherakoek, berriz, txikiagoa.
‎Eta bere izu muntaiak barregarri uzten du Stanley Kubrick jenioaren “el resplandor” maisu lana. Ezberdintasuna da, Sharonek gertakari errealekin idatzi nahi du bere istorioa, hau ez da fikzioa lagunak, hau ez da txantxa, hau ez da azken orduko emanaldia... hau Coca Cola enpresaren jabeen, AEBetako ekonomilari adituenen eta militar prestatuenen inperioa eta sarraskia da.
‎Edozein modutan, pisuzkoak diren arren, ez ditu argudiook nahikotzat joko matematikaren indarra auzitan jartzeko bidean, eta urrats bat gehiago eman beharra ikusiko du. Ez dugu ahaztu behar matematiketan bilatu nahi duela berak eredua, naturaren ulerkuntzarako ez ezik bere filosofiarako ere, eta ez da nahikoa esatea bera erabilgarritasun gutxikoa dela, edo irudiez baliatzen dela, baliogabetzat jo ahal izateko. Azken batean, argudio hauek kontuan dute gizakiek bere garaian matematikez egiten zuten erabilera, eta balio dute erabilera horren baliagarritasuna (praktikoa nahiz teorikoa) auzitan jartzeko.
‎Baina esan ere behar da zentzugabekeria —eta munduaren hondamena— litzatekeela mistiko denari buruz galderarik ez egitea eta erantzun biderik aurkitzen ez saiatzea. Horixe dateke, hain juxtu ere, Wittgensteinek adierazi nahi duena bere gogoetan: " Ene perpausek zentzu honetan argitzen dute:
2005
‎Inork pentsatuko zuen Roschild ginela baina ez genuen eduki diru askorik. Hala ere, aitaitak nahi zuen bere lobak lehenengo komunioa Lekeition egitea...
‎Administrazioak transferitu nahi dituenean bere izenean aparteko folioan inskribatutako aprobetxamenduak, bere ondasunak xedatzeko erregelak betetzeaz gain, hurrengoak ere kontuan izan behar ditu:
‎Fundazio horrek Anantapurren egiten duen proiektuak 30 urtetik gora darama lanean dálit komunitatearen alde edo ukiezinaren alde, herrialdeko kasta sistemako talderik baxuena baita, eta bi milioi pertsona inguru ditu onuradun. “CiberMaratoi” honen bidez, Vicente Ferrer Fundazioak backward cast eko kideak sartu nahi ditu bere garapen programan; izan ere, oso jende xumea da, eta gizartean bazterturik dago. Apadrinamenduak fundazioaren webgunetik egin ahal izango dira.
‎Udaberria igaro ondoren birlandatu nahi badugu, itxaron egin behar dugu udazkena iristean berriro ordaintzeko. Landareak ez du inoiz lehor egon behar, baina lehortzera iristen bada, ur epeleko ontzi batean jarri behar da, eta burbuilak atera arte itxaron behar da; horrek esan nahi du bere sustrai lurra ondo busti dela.
‎Batzordea kezkatuta dago, tuberkulosia, malaria, gonorrea, sinusitisa eta belarriko infekzioak bezalako gaixotasunek tratamendurako arazoak sortzen baitituzte, erresistentziak handitzen direlako. Europak nahi du bere herrialdeek infekzioen kontrola areagotzea, automedikazioa hertsiki zaintzea eta herritarrei informazio hobea ematea tratamenduak garaiz aurretik eteteko edo botikinetan gordetako botikak bereizi gabe kontsumitzeko arriskuen inguruan. Alde horretatik, Markos Kyprianou Osasun komisarioak herritarrak hezteko eta goranzko joera hori alderantzikatzeko ahal den guztia egiteko eskatu die herrialdeei.
‎–Begira, ez naiz azalpen teknikoetan sartuko, zure lehengusuak zerbait badaki eta nahi badu berak azalduko dizu. Laburbilduta:
‎–Emakume horrek badaki bere semea hil egin dela, hori argi du, baina toki bat nahi du bertara loreak eramateko eta bertan otoitz egiteko –baziren bost bat minutu bere senarra hiltzaile gupidagabea zela esan nionetik, eta on egin ziola ematen zuen.
‎Baina Gurrek aurpegi arraroa jarri zuenez, berriro azaldu behar izan zion Simonek zertarako nahi zuen Irlandara deitu. Azaldu zion Simonek marrazain izan nahi zuela berak errugbi partidu batean. Gurrek esan zion hori bazekiela berak, askotan esan ziola marrazain izan nahi zuela.
‎Simonek jarraitu zuen esaten hori izan zuela beti buruan, urteak eta urteak, eta, bizitzan behin baino ez bazen ere, marrazain izango zela bera errugbi partidu batean. Eta partidu on batean izan nahi zuen berak marrazain, bizitzan behin baino ez bazen ere, horregatik deituko zuen Irlandara. Gurrek baietz egin zuen buruaz, gogoratzen zuela, inoiz kontatu ziola halako zerbait Simonek.
‎Gurrek ikusleen txaloak eskertu zituen berriro, eta musuak bidali zizkien berriro, eta erreberentziak egin zituen buruaz, eta horrek esan nahi zuen berak irabazi zuela, berriro, ogi apurren lehiaketa. Gurrek eta Simonek jokatzen zuten hamabigarren ogi apur lehiaketa zen hura.
‎Zergatik ez zidan hasieratik deus esan? Zergatik eraman nahi zuen berak bakarrik zama guztia. Nazkatuta nengoen porlanezko bere keinu haietaz; zein uste zuen zela, Shangaiko dama?
‎Milia, Arrasaten familiarekin bizi zen Oroko Peru Gartziarekin ezkonduta zegoen. Milia hil egin zen eta bere ahizpak Lasturrera bueltan ekarri nahi zuen bere gorpua. Peruren arrebak bere neba defendatzen du:
‎" Das achtzehnte Jahrhundert"(?) eta" Plan einer vergleichenden Anthropologie" (1797?) 3 Egilea sinetsita dago antropologia orohartzaile baten beharraz eta, bi testu hauetan azaltzen den moduan, ezinbestekoa iruditzen zaio gizakia batasun eta osotasun bezala ulertzen ahalegintzea eta berau alde guztietatik eta alde guztietan ikertzen saiatzea. Giza-izakia bete betean, eta berari dagokion aspektu bat bera ere alboratu gabe, aztertu nahi du bere antropologiak eta, honengatik, berau bi zereginen aurrean aurkitzen da: batetik, beharrezkoa izango du, egun" antropologia sozialak" edota" antropologia kulturalak" egiten dutenaren antzera, gizakia bere izate errealean edo orain den horretan ezagutzea eta, azken finean, giza-fenomenoak ahalik eta gehien biltzea eta ondoen deskribatzea.
‎Arratsaldean hutsik zen taberna. Oroitzen nuen guztia kontatu diot, bera lasaitzeko, baina lasaitu nahi nuela berak ez antzemateko moduan. Gezurren bat edo beste ere sartu dut, handitzeko.
‎Soilik Argos nahi du alboan. Huraxe nahi du berarekin pintatzera joaten denean. Ixilik egongo den norbait.
‎Memoria daukanetik, polizia izan nahi baitzuen berak. Ume umetatik.
‎Joan zen astean Leon Karrikari deitu nion, ea ba ote zuten lekurik niretzat Arizkungo beren etxean. Sekula ez nion orain artean eskaintza onartu, baina behin eta berriz eskainia zidan hango etxea, nahi nuenean bertara joateko. Egun batzuk pasatzera.
‎Hauxe da nik Nemesio Arozenari kontatu behar diodana egun, jelostua baitaukat bere pasadizoak idatzian argitaratzeko asmoa daukadala esan nionez geroztik, nik bere ahotik entzundakoak entzun nahi ditu berak nire paperetik, moldiztegiko probak orrazten dituen idazlea balitz moduan. Eztul eginen du, bekaineko ileak areago kirrutzen hasiko da atzamarrekin godaletekoari jaramonik egin gabe, gogoetan, hitzen esperoan isiltzen denean bezala.
‎Ez zen hilabeterik joanen udaltzainek atxilotu gabe, hainbat gau emana zen txakurtegian eta horrek miresmena sortzen zigun. Inork ez zuen inoiz ikusi bera baino gazteagorik edo ahulagorik zanpatzen, bera ezin eta gu hankapean hartu nahi izaten gintuzten kukumarru haiekikoak ziren beti Oteizaren lanak, horrexegatik laketzen zen guri mehatxu egiten putzura bultzatzen erlak kentzen eskopetaz begi ematen, beldurraren jabe zelako baino lagun nahi gintuelako bere adinekoek ezarria zioten destainaren aurka.
2006
‎Politikoak, aldiz, hiru kazetari tiroka nahi ditu bere aurrean, galdera galderaren gainean; gauza askori erantzun dien sentsazioa piztu nahi du eta amaieran: hau al zen dena?
‎Kasik, ni ikustea baino nahiago du alaba ikusi egurra mozten. Baina afizioa aunitz galdu egiten zaio Stephanieri; diru guti da pagatzen diotena eta gazte horiek sos pixka bat nahi dute bere sakelarako. Eta ez dutelarik sosik ikusten gibelera joaten dira.
‎Aparaju honek jarritako lanak ipuinetara eraman nau. Inguruan duen natura eta kultura alde batera utzita, hutsetik lore kolore bakar batekin sortutako ipuinetako lau paisaia osatu nahi ditu bere urtaroetarako. Ipuin asko prestatu eta kontatu dizkiot, landarea inondik inora ezagutu gabe bere istorioak harrapatzen duena aukeratu dezan.
‎atxilotuak edo presoak nahi duenean bere erlijioko ministroak, medikuak, ahaideek, berarekin interes harremanak dituzten pertsonek, edota gomendioak eman diezazkiotenek bisita egitea, orduan horretarako baimena emango zaio, tzen arabera, eta horren sumarioaren se betiere espetxeen araudietan ezarri baldinkretu eta arrakastaren gain eraginik ez duen neurrian. Ezin izango zaio eragotzitea komunikazioan dagoen bitartean. abokatu defentsariarekin harremanak iza
‎Lanaldiaren murrizketa hau langileeneskubide indibiduala da, emakumea nahiz gizona izan. ...berdinaren ondorioz enpresa bereko bi langile edo gehiagok eskubide hau sortukobalute, enpresariak mugak jar diezaizkioke eskubide honen aldibereko erabilerari, enpresaren funtzionamenduan oinarritutako arrazoiak emanez (LE 37.5 art.). Langileak erabakiko du lanaldiaren murrizketaren iraupena, kontuan izanda, enpresariari hamabost eguneko aurrerapenarekin esan behar diola zein egunetanberreskuratu nahi duen bere betiko lanaldia. (LE 35.6 art.)
‎Arrakastatsua izan arren, GP32 proiektuak barne gatazka bat sortu zuen: konpainia handiekin lehiatu nahi zuen bere terminoak eta besteak abantaila gehiago ikusten zituen% 100eko software librearen aldeko apustua egitea. Azken haustura bi kontsola eta enpresa berri bat sortu ziren; Gamepark XGPk eta disidenteek Gamepark Holdings sortu zuten, eta GP2X, GNU/ Linux en oinarritua:
‎Txartelarekin ordaintzeak eragin nabarmena du, izan ere, dagoeneko ez dago txanponik kontsumitzaileari itzultzeko, askotan mahaiaren edo mostradorearen gainean uzten ziren txanponak. ...da Espainian, propina borondatezkoa baita, baina ez beste herrialde batzuetan, hala nola Frantzian, non zerbitzuaren gehigarri hori dagoeneko sartuta baitago fakturan eta, beraz, ez baita ikusten Eskupekoen etsai nagusia kreditu edo zordunketa txartela da ordaintzeko modua edozein dela ere, edo Estatu Batuetan, non kontsumitzaileak txartelaren bidezko ordainagirian adieraz baitezake zenbat gehiago nahi duen bere kontura propina gisa kargatzea. Txartelen arazoa Garcíak eta Ferrerok duela zortzi urte inguru ekin zioten jatetxeetako eta hoteletako txartelen presentziari eta, haren iritziz, eskupekoak murrizteari.
‎Hori guzia jakiteak mutu jarri ninduen eta milakagalderek mihia erretzen bazidaten ere, ahoa hetsiaatxiki nuen. Pat itzuli zen enegana eta erran zidaninformazio gehiago nahi banuen bere amaren, Margeren ikustera joateko. Baina lehenik ideiaguziak argitu nahi nituen.
‎Ibilbide ederra prestatu dutela-eta antolatzaile taldean dabilen Iñigo Arregik jendea animatu nahi du bertan parte hartzera: " Lasterketan giro polita sortzen da eta ondoren parte hartzaile guztientzako merienda prestatuko dugu, sagardo eta guzti".
‎Ez du haren ate ondoan zain egon nahi. Indarrez sartu nahi du bertara, abiadura hartuta. Bitartean, goizeko prentsaurrekoan erabilitako kasetea eta koadernoa utzi ditu mahai gainean eta ordenagailua piztu du.
‎–Ez, Maite. Esaiozu mesedez hitz egin nahi dudala berarekin. Baina telefonoz ez.
‎Tale. Eta Nereak irribarre egin du hau irakurtzean, tale hitzak ipuina esan nahi duelako bere senarraren hizkuntzan eta ingresatu zutenetik ama ere ipuin baten barruan bizi dela pentsatu duelako. Izoztuta geratu zaio ondoren irribarrea ezpainetan, amaren eskuei begira.
‎Lanak eman zizkion gure ministroari zorioneko tenpluak. Hasieran, hiriaren erdian nahi zuen bere aterpea. Inork ez zion lurrik saldu.
‎Eta honek esan ahizpari, ezkontzeko hitz erdi atera duela. Familia handia nahi duela berak ere; gurea bezalakoa gutxienez. Segi du eltzeak sutan pixka batean.
‎Ilobak mendira eraman nahi nau bere autoan, nire lekuetara. 4x4 auto noranahikoa du, indartsua eta biderik basati, zakar eta lohitsuenetan aurrera egiteko ezin aproposagoa.
‎Markel saien ustezko erasoei buruzko mahai inguru bat antolatzen ari zen, eta nahi zuen berak parte hartzea, administrazioaren ordezkari.
‎Inguruan badira antzeko beste batzuk, eraiki bidean aurreratuak zein amaitu berriak. Auto barruan segitu nahi dugularik berak ezetz diosku, sartzeko etxean, zerbait edateko, eta halaxe joan gara etxea ikustera.
2007
‎«Jerusalengo errege titulua argitu du Sampedrok Europako hainbat erregek daukate». Denek gorde nahi zuten beretzat gurutzadetan irabazitako saria.
‎Lotura hori askatzen ez duen bitartean, zama handiegia izango du politikagintzan. Ez du harritzar hori zertan hautsi beharrik, probalekutik kanpo uztea aski du.Ezker abertzaleak zinez nahi badu bere proposamena aintzat hartua izatea, ezinbesteko zaio behin betirako onartzea ETAren amaieraren truke ezin duela prezio politikorik eskatu. Garbi eduki behar du, gure kasuan, indarkeriaren amaiera normalizazio politikoaren aurretik duela etorri eta ez alderantziz.
‎// Baina Lady Ann haren emazte kementsuak bestelako ideiak zituen. // Estilo gotiko modernizatuan nahi zuen berak etxea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
nahi izan 1.042 (6,86)
nahi 2 (0,01)
Lehen forma
nahi 1.021 (6,72)
Nahi 21 (0,14)
nahiak 1 (0,01)
nahiko 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 224 (1,47)
Berria 95 (0,63)
Pamiela 82 (0,54)
Open Data Euskadi 65 (0,43)
Susa 59 (0,39)
Booktegi 59 (0,39)
Alberdania 54 (0,36)
Argia 53 (0,35)
Herria - Euskal astekaria 51 (0,34)
Consumer 43 (0,28)
Goenkale 20 (0,13)
Jakin 19 (0,13)
Maiatz liburuak 18 (0,12)
Euskaltzaindia - Liburuak 17 (0,11)
UEU 14 (0,09)
Karmel Argitaletxea 13 (0,09)
EITB - Sarea 11 (0,07)
Jakin liburuak 10 (0,07)
erran.eus 8 (0,05)
hiruka 8 (0,05)
Ikaselkar 7 (0,05)
Labayru 7 (0,05)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 7 (0,05)
Deustuko Unibertsitatea 5 (0,03)
Euskaltzaindia - EHU 5 (0,03)
goiena.eus 5 (0,03)
Uztarria 5 (0,03)
Guaixe 5 (0,03)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 4 (0,03)
LANEKI 4 (0,03)
Erlea 4 (0,03)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 4 (0,03)
Karmel aldizkaria 4 (0,03)
Euskalerria irratia 4 (0,03)
ETB dokumentalak 3 (0,02)
Kondaira 3 (0,02)
Uztaro 3 (0,02)
Urola kostako GUKA 3 (0,02)
ETB serieak 2 (0,01)
Euskaltzaindia - Sarea 2 (0,01)
AVD-ZEA liburuak 2 (0,01)
Chiloé 2 (0,01)
aiaraldea.eus 2 (0,01)
aiurri.eus 2 (0,01)
barren.eus 2 (0,01)
Karkara 2 (0,01)
Maxixatzen 2 (0,01)
Noaua 2 (0,01)
uriola.eus 2 (0,01)
Zarauzko hitza 2 (0,01)
Txintxarri 2 (0,01)
Hitza 2 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 2 (0,01)
HABE 1 (0,01)
Sustraia 1 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 1 (0,01)
aikor.eus 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Ikas 1 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Iruñeko Komunikabideak Fundazioa 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia