Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2010
‎Ez nuen arratsaldeko seietan bakarrik ikusi nahi, tximeleta bat bezala pasatzen lokatzaren eta burdinaren artean; ez nuen berarekin emandako paseoak hiru mila pausotan erabakitzerik nahi: hogeita hamar mila pauso eman nahi nituen bere alboan, hirurehun mila, laurehun mila. Baina nahia hutsean geratzen zen.
‎Neskak asko saiatu dira aurten. Jostundegira etortzen diren guzti guztiek egin nahi dute berea."
‎" Gurekin, David. Niri ere ez dit erantzun onik eman azkeneko hamar egunetan."" Eta zergatik dago haserre?"" Santa Barbarara joan nahi zuelako bere eskolako lagunak bezala. Eta haien familiak joan direlako eta gu ez.
‎Egia zelako, noski, baina baita Mary Annengan pentsatuz ere: bera inpresionatu nahi nuelako;" merit" handienak egin nahi nituelako bere argazkia, bere ardura, bere maitasuna, lortzeko. Liburu bat idazteko asmoa ezin zitzaion huskeria iruditu hura bezalako pertsona bati.
‎Bukatzeko ezin dut ukatu Koldoren aurkako amorruak ere behartu ninduela zerbait egitera, supergizonaren negoziazio gogoak zapuztu nahi nituelako bere gainetik agertuz.
‎Aurtengoa lehen aldia dugu Itsasok Eguberria herrian eman ez duena, oporren txanda aldatu dugulako eta baita oparien kontua alderantziz antolatu ere. Toki bakoitzaren euskalduntasunari erreparatuta Olentzero herrira joaten zen eta Erregeak hirira etortzen, baina kontua da aurten emazte ohiaren ama alargundu dela eta gainera gaixorik dago, horregatik nahi zituen berarekin alaba eta biloba Gabon bietan; biziko dituen azkenak direlakoan.
‎Bedaxagarrek mintzaldi batean adibidetzat hartu zuen bi gerlen arteko Lexardoat txululariak ofiziale baten eguneko jornala eskatzen zuela. Pako Aristirekin bat etorriko zen, Berrian idatzi baitzuen igeltsero baten estatusa nahi lukeela berarentzat. Profesional kontzeptuarekin Z-ko buruak erran nahi bazuen Etxahunek bizia pasatu zuela txulula aireak buruan," profesionaltasun" edo" ofiziale" definizio horretan arrazoi ematen diot.
‎Berak ez bazekien ere, egundoko mesfidantza zegoen Dalmazia eta Veneziaren artean. Dogoak kosta ahala kosta nahi zuen bere alaba askatzea, baina iruditzen zitzaion, ezkondu zenez gero, senarraren familiak ere arduratu beharra zeukala, gutxienez erreskatearen erdia jarriz. Printzeak, berriz, onartzen zuen gastuak erdibana egite hori, eta zinez estimatzen zuen bere erraina, baina beldur zen, gertakari haren ondotik, semearen ezkontza ez ote zen pikutara joango, eta, hortaz, bahiketa hartan jarritako dirua ez ote zen alferrik galduko; horregatik eskatzen zituen froga haiek guztiak.
‎Konstituzionalistak nazio bat proklamatzen du bere konstituzioan. Nazionalistak konstituzio bat nahi du bere nazioarentzat. Konstituzionalista, konstituzioko nazio parametroen aldagarritasuna ametitzen ez badu behintzat, nazionalista da.
‎Frantziak bere aldetik, presa zuen amaraun koloniala zabaltzeko, Aljeria eta Tunisia menperaturik zituen eta Maroko begipean. Britainia Handia Egipto aldean zabalduz gero, Frantziak Maroko hartu nahi zuen bere bidea egiteko. Espainiak ere Marokon egon nahi zuen, antzinatik zapaldu omen zituelako lurralde horiek.
‎Karitatearen alorrean, frantziskanoek benefizentzia lana egin zuten, Tanger aldean batik bat, pobreentzako jatetxeak zabalduz eta aterperik ez zutenentzako etxe merkez osatutako auzoa eraikiz. Jose Lerchundiri" Pobreen Aita" deitzen zioten eta horixe izan nahi zuen berak, erlijio desberdinen arteko banaketaz aparte: pobre guzien laguntzailea, kristauena, musulmanena eta juduena.
‎Khadidja, Nasreddinekin esposatu zen emakumea, alarguntsa zen eta lehengo ohe alditik alaba bat zuen. Orain, bada, senar berriarekin bizi eta, ezkondu egin nahi du bere alaba hura.
‎Hussaimdarren artean Abu Bey ren familiari zor zitzaion begiruneagatik beste familietako buruek ez zuten erran egiatan uste zutena, mar mar isila besterik ez zuten egin. Eta Mahometek ea nork nahi zuen beraren partidakoa izan, ea egia hura lau haizeetara zabaltzera nork lagunduko zuen galde egin zuenean, bada, haietatik bat ere ez zitzaion alde ageri, arte luze batean ez zen hotsik entzun.
‎Hura jakitearekin, ahalamdarrek, denek ahots batean, Shalih ri eskatu zioten otoi permeti ziezaiela bidaia hartan laguntzera, heriotzearen orenera arte nahi baitzuten bera izan ledin otoitzetako emir —gidaria.
2011
‎Ez sukaldea bezala, bizkitartean, harek ere nahi du bere garbitasuna.
‎Holako lanik erabili gabetarik nahi dituenak bere arbolak xinaurrietarik begiratu, eman diezaiela ondoan beren itzuli guztian alkaterna apur bat (goudron) bi eri zabal.
‎Okila ez da jostatzeko ari arbola zilatzen. Lan horri lotzen zaionean, edo nahi du bere ohantzea egin, edo bere hazkurriaren ondotik dabil. Bi xede bakar horietarat doaz haren lanak, bertze ihizi guztienak bezala.
‎Ordorikak bilatu eta aurkitu duena orain arteko kantu zaharrez osaturiko hiru disko luze horietan beste mota bateko benetakotasuna da. Esan nahi dut bera izan dela zentzuren batean, besteak baino aurrerago joanda, kantu zaharren giroari fidelen lotu dena. Eta hemen lehenago aipatu dudan ironia fin horretaz aritu behar, jo eta kantatzeko eran agerian geratzen dena:
‎Japoniarrek txinatarrak umiliatu nahi izan zituzten garai horietan eta, gainera, ezin zuen burutik kendu Hitlerren lagunak izan zirela. Horregatik filmean Chuck Norris garaitu nahi zuen berak. Txinako herriak jasandako umilazio guztien mendeku gisa.
‎Hizketan hasi ginen eta, azkenean, ahaztu egin zitzaidan zuri abisatzea, barkatu berriro, maitea. Zalantza izpi bat geratu zitzaion Rosariori buruan baina, halere, sinetsi nahi zituen bere andrearen hitzak. Ongi da, esan zuen gizonak, baina hurrengo batean abisatu faltarik gabe.
‎Juan Martin, eleberriko protagonista, Gipuzkoan galdutako herrixka batera doa euskara ikastera. Horretan, euskaraz ikasi edo alfabetatu nahi duten bera bezalako lagun batzuekin elkartzen da, eta baserrietako ohiko lanez gain, noiz edo noiz eskolak ere izaten ditu.
2012
‎Hala, norberaren autonomia" gizarte aldaketaren pizgarria" izan da: morrontzak, jazarpenak edo bazterketak atzean utzi nahi dituenak bere burua aldatzeaz batera mundua eraldatzen du, jendarte jokoan egotzi dizkioten tokia, eginkizun eta jokamoldeei muzin eginez.
‎Yangambin ikusi nahi zuen erregea eta haren segizioa, eta eskaera egiten zion Toisoneti ahalegintzeko erregearen ontzi zuriak Yangambin eskala egin zezan, eta ez Kisanganin edo Stanley Falls ur jauzien inguruko bazterren batean. Yangambin ikusi nahi zituen berak erregea eta Kongoko erreginagaia; Yangambin, Mbula Matari; Yangambin, batez ere, bera, Toisonet. Izan ere, bakardade intelektuala sentitzen zuen Kongoko barrualde hartan, ez baitzegoen hemezortzi ofizialen artean bakar bat ere Baudelaireren beraren izena ezagutzen zuenik.
‎Kafea amaitu zuenean, kalera atera, eta taxi bat hartu zuen. Azoka handi batean galdu nahi zituen bere urratsak, oso xelebreak iruditzen baitzitzaizkion Mexikoko kale azokak, eta oso une politak gordetzen zituelako bere memoriaren erregistroan, Lupitari gerritik helduta, munduaz barrezka xelebrekeriak erosten zituzteneko garaiak.
‎Eta Herri orok du berea, kentzen ez bazaio. Euskal Herriak ere badu eta izan nahi du bere hitza. Edo, hobeki esan, bere hitzak, bat baino gehiago baitira.
2013
‎Umeei aski izan zitzaizkien bost minutu souvenir en azterketa burutzeko. Izaskunek zilarrezko pultsera bat erosi nahi zuen berarentzat; Sarak, Nevadako bandera urdin ilun, izar zuriduna, plastifikatua, egunkari orri baten luze zabalekoa. Gainera, belarritako turkesa batzuk Angelarentzat, eta niretzat amesgaiztoak harrapatzeko saretxoa, zapelatz luma txiki bat zeramana.
‎Notariotza batera jo, eta Nadiak sabelean zeraman umearen aita zela zioen aitorpena sinatu zuen; Errusiako enbaxadara joan, eta" Errusian bizi zen" emakume batekin ahalordez ezkontzeko beharrezkoak zitzaizkion dokumentuak jaso zituen; Nadiari klinikara lagundu, errebisio bat pasatzera, eta mediku eta kirofano gastuen zati bat ordaindu zuen aldez aurretik. Zerrategiko harakin ohola bezala osatu nahi zuen bere plana, mila izpi batu, prentsatu eta kolaztatuz; baina pertsonekin ari zen orain, ez egurrarekin, eta kalkuluak ez ziren zehazki betetzen. Atzeratu egiten zen dena.
‎Onura ekonomikoarekin batera, Vizcainok nabigatzaile eta deskubritzaile handien ohorea nahi zuen berarentzat. Horrek bultzatu zuen, Nueva Españako agintarien esanetara, bere bi esplorazio bidaia handiak egitera.
‎sekularra. ‘Mendeetakoa’ esan nahi du bere ohiko adieran eta ‘sekulakoa’ enfatizatzailearen oihartzunak ere har ditzake nahi izanez gero; halakoxea da oreka gaizto hau gurean. Jarraitu eta ireki.
‎—Ongi baderitzozu, dendari andrea, nik neuk erositakoak ordainduko dizkizut, eta kito tinkotasun itxuraren atzean ezkutatu nahi luke bere aztoramena agerian gertatu den andre zelatari gizagaixoak. Hor konpon zu, Kokoherriko alkate eta bere morroi astakiloekin.
‎Tzurdio, bere aldetik, oso pozik zegoen, atseginez enpo. Beste edozein bezalakotzat sumatu nahi zuen bere burua aspaldian. Izan ere, askotan entzuna zeukan etxean lanaren garrantzia:
2014
‎—Erabat ziur. Lehenbailehen bukatu nahi zuen bere lana, nonbait, eta segituan egin zidan tiro, liberalak erasoari erantzuten hasi baino dezente lehenago.
‎Minik sentitu ez nuenez, Estebani segika jarraitu nuen haserre biziz, kalean gora korrika. Okindegira iritsi nahi zuen berak, baina harrapatu egingo nuela konturatuta, erdibidean zegoen ultramarino denda batean babestu zen. Ni ere dendan sartu, ukabila eskainiz, eta mostradore atzera jauzi egiten saiatu nintzen, han baitzegoen Esteban gordeta.
‎Euskal paisaiak, dudarik gabe zibilizazioak orratuak ditu ikusten, jakintza herritarrari jarraikitzen zaio, cromlecharen edukia (hitz jokorik gabe) du jakintza modernoz berriz irakurtzen. Herritartu nahi ditu bere aitzinamenduak eskola, transmisio sistema eraldatuz edozein biztanleri kausitzeko. Erradikalitatea gustukoa dut ordea, uste dut urrun joan nahi dutenek elkarrekin biltzeko beste erremediorik ez dutela eta hau dela horri dedikatzen direnen afera.
‎Ez da antzerkian errana baina ama ez denez aipatzen, pentsa genezake alarguna dela ahotza eta neska hori bakarrik hazi duela. Ahotza gizon ona da, haserrekorra, temuntzia, baina onesta, hitzemana atxiki nahi du berak, sobera hitzematea holako bat zaio. Neska etxeko anderea da, Berta, eta gaina hartua dio aitari.
‎Antzerki pertsonaia zinez ederra da, ene ustez, ikuskizunaren hirugarren herenetik goiti, sala bere alde bildu behar du. Bozak galdu ditu, ezkontzen zaio semea etsaiaren alabarekin, normal den bezala apezaz mendekatzen da beste norabait igorriz, maleta uzki zilo hertsiak ez ditu maite herriak, alu hori ez da batere kexu eta ongia egin nahi du bere familiarekin bakearaziz. Pistolet!
‎Poesia idatzi nahi dut bere hitzekin gizatiartzen naizelako, bihotzeko usaina airean barreiatzen delako.
2015
‎denok komun omen dugun zentzumenean oinarritzen den politika, politikarik (eta antagonismorik) gabeko administrazio hutsa delakoan aritzen den politika. Faxismo bigunak ez du behar bortxa fisiko handirik, inklusiboa da, dena nahi du beretzat eta denari ukatzen dio berezkotasunik eta beregaintasunik. Egiturako Identitatea den aldetik, ideologia ikusezina da; askoz jota, gizarte autoarautua eta autogobernatuaren irudian agertzen zaigu.211
‎Sloterdijken tesiaren arabera Modernitatearen hastapenetan pertsonak sorgintzen zituzten demonioen kontrako gerra bat hasi zen, demonio horiek sekularizatu zirenpasio eta ohitura (edo aztura) kontzeptuetan. Bere buruaren jabe izan nahi duenak bere gainetik erauzi behar ditu bai pasioak, bai ohiturak. Horien ordez, nahikundeak eta adimenak ondutako ekintzak etorriko dira.
‎Irizpide hartatik ulertu ahal dugu zergatik nahi duen Identitateak sistema orohartzailea izan, eta zer dela eta nahi duen bere buruaren sistema antolatua, bereizia eta argia. Anomaliak neurrian ere sistema horrekin egiten du amets, baina diferitzen bizi behar duenez, galtze eta eskuratze joko batean jokatzen du.
‎Notariotza batera jo, eta Nadiak sabelean zeraman umearen aita zela zioen aitorpena sinatu zuen; Errusiako enbaxadara joan, eta" Errusian bizi zen" emakume batekin ahalordez ezkontzeko dokumentuak jaso zituen; Nadiari klinikara lagundu, errebisio bat pasatzera, eta mediku eta kirofano gastuen zati bat ordaindu zuen aldez aurretik. Zerrategiko harakin ohola bezala osatu nahi zuen bere plana, mila izpi batu, prentsatu eta kolaztatuz; baina pertsonekin ari zen orain, ez egurrarekin, eta kalkuluak ez ziren zehazki betetzen. Atzeratu egiten zen dena.
‎Bill nevadarra zen, baina lehengo eta oraingo mundu askotako biztanlea ere bai. Izan ere, idazlea zen, eta horrek esan nahi zuen bere bizitza gehiena gorputzez kanpoko esperientzia bat zela. Idatzi gabeko egunak ez ziren osoak.
‎Egun hartan bertan hasita amaierarik gabeko borroka hasi zen, tregoarik ez zuen lehia piztu zen, Sadovan sopranoaren eta Skoliskaia mezzosopranoaren artean, liskar bizi ankerra erabakitzearren bietatik nork disfrutatuko zituen gauean Paulino euskal boxeolari indartsuaren fabore sexualak. Honek jakinarazi zien gehiago ez zela inoren logelara joango eta berarekin gaua pasatu nahi zuenak bere logelara joan zuela, eta euren artean erabakitzeko auzi hori.
‎Ignazio, politikan, jokatu egin zuen, irabazi. eta galdu. Saritako ez zituen nahi ukan bere familia, adiskideak, etsaiak ere, eta bere paperak baizik.
‎Gizarteko talde antolatuekin, berriz, protokolo hutsezko bilerak egin ostean, ez du, guk dakigunez, harreman gehiagorik izan. Badirudi lehendakariak beste inork baldintzatu eta esku hartu gabe kudeatu nahi duela bere proposamena, edukian nahiz pauso eta abiaduran. Eta noski, ikuspegi horretatik askoz ere egokiagoa da etxeetara gutunak bidali eta herritarren iradokizunak jasotzeko web guneak zabaltzea, eragile sozial eta politikoekin bildu eta adostasunak lortzen saiatzea baino.
‎Patronalak bere esanetara nahi zuen hezkuntza sistema, Prestakuntza Jarraituko programak eta jarduerak berak nahi bezala antolatzeko, administrazioaren esku hartze eta kontrol ahalik eta txikienarekin; eta ez hori bakarrik: nahi zuenean bere baliabide propioekin kurtsoak emateko eskubide osoa ere eskatzen zuen.
‎Hau paradisua da! esan zioten hurrengo egunean, eta proposatu zioten hurrengo astean inguruko taberna eta ostatuetan propaganda jartzea, nahi zuena bertan denda jartzera etor zedin. Halaxe hasi, eta poliki poliki, adreiluzko txabola txikiz inguratu du etxe osteko eremu hesituan zuhaitz tropikalak tartean direla.
‎Igande goizean Elvisek nahi du bere nekazari herrixkako kristau komunitateko gazteei hizkuntzaren garrantziaz hitz egitea. Aurretik beren erlijio martxa ezagutzera gonbidatu nau.
‎CANek 20,7 milioi euroko kredituarekin finantzatu zuen erosketa. Hain zuzen ere, orube horren ingurua industriala zen, baina udalak nahi zuen bertako tailerrak beste toki batera eraman etxeak altxatzeko. Zonalde berde bat ere planifikatuta zegoen, baina planak krisiak eraman zituen berekin.
‎Finantza erreformaren baldintzak bete ahal izateko, beste 2031 milioi euro behar zituen. Horrek esan nahi zuen bere kabuz lukeela jada diru hori eskuratu. Finantza krisiaren karreran indarrak agortu zitzaizkion Nafarroako Kutxak gidatutako banku hari eta abentura hura gaizki amaitzera zihoan.
2016
‎Datorrela Cayetano Oxangoiti nahi badu bere marrazo mandarinekin. Edo Ildefonso Gurrutxaga eliteen gaineko teoriekin.
‎—Gaur ez daukak broma gogorik esan zion Carlosek burlatsu. Arindu egin nahi zuen bere adiskidearengan igartzen zuen tentsioa.
‎Belle eta Greta ere begira zeuzkan, esaten ari zen guztian interesatuta bezala. Esan nahi dut bere betiko ideiekin atera zela kartzelatik, ni ez bezala. Eta Kuban ere halaxe ibili zen, ideiak aurrean jarrita.
2017
‎Txokotoko zubira begira, listu balak jaurtikiz itxuratu nahi zuen bere disimulua Sebastian Sorozabalek. Ez zezala inork susmorik hartu ortzegun hartan han zela Maribel Arraztoari bi tiro garunean sartzeko asmoz.
‎Eta horrela egin zuten, Onisen enbaxadorearen etxera lasterka joan zirelako Minaren berri ematera. Minak salbuespen bakarra Paviarekin egin zuen, honek New Yorkera joan nahi baitzuen bere emaztearekin eta horregatik, New Orleansen utzi beharrean, jo zuten lehen portuan, Norfolken, militar bazter nahasle hura lehorreratu zuen, baldin eta Bordeletik etorri behar zuten ofizialen eta Martin Josep Minaren anaiaren aiduru gelditzen bazen.
2018
‎Aralarren edo Urrotzen dago behi kakak zapaltzen eta haietan irristatzen harriak botatzen dituenean. Herrietako eliz dorreetan jo nahi du bere harriekin, baina behi kakan labaintzen da eta ez du asmatzen eta barregarri gelditzen da. Beste herrietan, ohore guztikoa; gure artean, garaitu genuen erraldoi ergela, besterik ez.
‎Lekunberrikoa zen, euskaldun zaharra, ama bezalakoa gogoratu, erdaraz" euskara hutsean" mintzatzen zen hura. Euskal idazleen artera, hots, euskaraz idazten zutenen zerrendara bildu nahi zuen bere burua. Horregatik, ama hil zitzaionean, euskararen irudikapen fisikoa, haragizkoa, maitakorra galdu zuenean berreskuratu nahi izan zuen nola edo hala, hizkuntzaren bitartez.
‎1987ko irailaren 6an Berrizpiztuko da izeneko hamalaurkuna argitara eman zuen Elgacena aldizkarian. Lehen euskal literatur mugimenduarekin egin zuen bezala, orain amarekin egin nahi zuen berak, eta euskara menderatzen ez zuela esan arren hamalau lerro zirraragarriak utzi zizkigun. Euskal adierazpen poetikoa menperatzen ez zuen poetak poesiaz beteriko soneto bat idatzi zuen.
‎Orduko gizon bitxien artean, noizbait idazteko arkatza hartutakoak, bada bat bereziki aipatu nahi dudana bere izaera guztiz kaskarina eta xelebrearengatik: Aita Enrique Ascunce," jesulagun hegazkinlaria" deitua.
‎Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabe...". Hau da, aditzera eman nahi du bere garaian mozkortzea zuhaitz bati adaburua moztea zela, baina gero, hitz horrek bertze esanahi bat hartu zuela, hots, gehiegi edatea eta, horren ondorioz, burua galtzea, gehiegi edaten duenak burua galtzen baitu, mozkortu egiten da, alegia. Nondik heldu ote zen Iruñerrira" mozkortu" hitzaren esanahi berria?
‎—Horixe nahi zuen berak, Añes. Berak ez dakit, Xuanek nahi zuen.
‎Beste segida nahi bat? Eta orain Filisbertok jakin nahi du bere buruaren zaintzeko, eta ez nau laguntzen ez baitaki Benito non hil den. Hemengo prentsak diona, kanpokoak baita Interneten bidez:
‎Siamen ez zegoela astorik, areago, munduko alde hartan nehoiz ez zela haren berririk jakin; beraz honelatan, Siameko Erregek Jesuk lagun izan zuen abere suerte hura nahi zuela bere begiez ikusi.
2019
‎Horregatik instalatu ginen bertan, hasieran, hilabete baterako. Txartela eman zigun gizon horrek nahi genuenean berari deitzeko esanez, edozein gauzatarako. Eta horixe da egin duguna istilu latza ez badugu eduki nahi pasaporteen kontu horrekin.
‎Eta ezagutu nahi izan zituen, eta gustatu zitzaizkionak probatu nahi izan zituen. Patriziok esaten zidan neskato hark aurretik pasatzen zitzaion edozein mutil nahi zuela beretzat, denak zitzaizkiola gustagarri. Beasainen kuadrilla guztia dastatu omen zuen, lagun talde osoa, haien artean gustuko zituen guztiekin egin omen zuen txortan, Goiorekin, Luis Ignaziorekin, Carlitosekin. gero, Donostian, diskoteketara joaten zirenean.
‎Ez joateagatik, nire ehorzketara ere ez nintzateke joango. Behin aitak azaldu zidan nola nahi zuen bere amaiera.
‎Oraingoan, ordea, eskaera garbia egin die aita amei: urtezaharrean atera nahi du bere lagunekin eta, justiziaren izenean, lagunen ordutegian etxera itzuli.
2020
‎" Amasan beste hilabete egin ondoren abisua pasa zidan, joateko bere bila. Probatu egin nahi zuen bere bila ote zebiltzan oraindik, eta esan zidan:
‎ez zeukan senarrik, ez zegoen gizonezkorik ostatu hartan. Bere buruaren jabe izan nahi zuen berak, sin mds. Halaxe esan zuen, sin mds.
‎" Berak zuzendu nahi bazuen bere bizitzaren aldeko borroka", esan zidan Lergak. Denbora irabazteko idaztea?
2021
‎Greziarrek uste zuten tentsio erotikoak batzuen zein besteen kemena areagotzen zuela: gerlari beteranoak dirdira egin nahi zuen bere kuttun gaztearen aurrean, eta maitatuak eginahalak egiten zituen liluratua zuen gerlari ospetsuaren mailan egoteko. Emakumeak ginezeoetara bazterturik, hiri estatua gizonen klub moduko zerbait zen, eta, hartan, gizonak elkarri begira zeuden, elkar imitatzen eta maitemintzen, gerrako heroismoak obsesionaturik.
‎Hamarkada batzuk geroago, Martzial mingain luzea, erromatarren handikerien feriaren desira guztiei erne, bere buruaz harro ageri zen bere bustoak ordurako zenbait jauregi aristokratiko apaintzen zituelako. Egia esatera, berak liburutegi publikoetako pertsonaia ospetsuen galerietan izan nahiko zuen bere estatua: hori zuen irrika.
‎Isiltasun horiek ezkutatzen dutenaren aieruak besterik ez zaigu ailegatu. Informazio adierazgarriena gaur egungo Turkian jaiotako autore batek ematen digu, Estrabonek, zeina Erromatik Alexandriara joan zen K.a. 24 urtean geografiari buruzko tratatu handi bat egitera, harekin osatu nahi baitzituen berak Historiari buruz egindako ikerketak. Hirian izan zeneko kronikan Itsasargia, dike handia, portua, taula trazatuko kaleak, auzoak, Mareotis lakua eta Niloko ubideak ezagutu zituen han—, Museoa errege jauregi ezin handiagoaren parte dela dio.
2022
‎Eskolak ez, eta heziketak edo gizarte mailaren eraginak ere ez ziur asko, baina bai, agian, muga horiek gainditzeko bultzada eman dezakeen jakin minaren garrak. Begi zorrotza zuten, jakintza eta hobekuntza bidean jarri nahi zituzten bere oinak eta seme alabenak. Inguruari zehatz begiratu eta barneratu egin zuten aukera ziur asko, bizitzari aldamenetik paso egiten utzi gabe.
‎Horrek guztiak nire seme txikia gogorarazten dit. Lau edo bost urteko zela, irakurtzen jakin nahi zuen berak, irakurri nahi zuen. Bere anaia nagusia ikusten zuen beti ipuin koloretsua edo komikia eskutan irakurtzen eta, berak ere jakin nahi zuen horretan, anaia bezalakoa izan nahi zuen.
‎Aitzitik, arreta berezia jarri zuen azalpenaren argitasunean, zuzentasunean eta hurbiltasunean. Bazekien entzuleak bere moduko gazteak zirela, azaltzen zuen arazoaren lekuko, edo sortzaile zein parte hartzaile baten baino gehiagotan, eta era argi eta zuzenean, modu hunkigarrian heldu nahi zuen bere bihotzetara. Horretarako aukeran zuen bere bizipenaren kontaketa, mintzaldiaren doinu gozoa eta ahoskeraren zehaztasuna; asteroko solasaldi literarioetan erabilitakoa.
‎Gertakari hark markatu zuen emakumea, eta geroztik urte hauetan guztietan, zapaldua izatearen zaporea ahoan askotan erabili du Oumaimak. Ameqranek bisioa eman dio, eta hizkuntzaren bidetik bideratu nahi du bere herrigintza.
‎Tosepan mugimenduaren komunikazio tresna honetan nahuatlaren presentzia areagotzea du helburu. Presentzia gehitzea lortu du, nahuatleraz kantatzen duten gazteak sustatu nahi ditu bertatik, nahuatlari presentzia eta prestigioa eman nahi dio uhinetan, oso eskala txikian bada ere. Hortxe ari da, tiraka.
2023
‎Datu gehiegi denbora gutxian. Ez bazuen idatzi nahi, nola plazaratu nahi zuen bere lana. Zer ziren ekintza fonikoak?
‎Tozinete. Badaki beste kide batzuei Rambo, Rocky, Terminator edo horrelako goitizenak jarri dizkietela, bai, eta horrelako goitizen bat izan nahi luke beretzat, baina konformatu egin behar da. Gaua gogorra izan da eta badaki gaur ez dela dominak eskatzera joateko eguna.
‎Urtarrilaren 8an, Helmut Bolher enpresariak salatu nahi du bere enpresatik hormigoi kamioi bat desagertu egin dela, lapurtuta, zantzu guztien arabera.
‎alderdi batean Gaztela, Aragoi, Austria, Vatikanoa eta Ingalaterra, eta, bestean Frantzia, Nafarroa eta Venezia. Bakea hautsi zen Karlos Habsburgokoa 1520an Coruñatik abiatu zenean enperadorearen koroa hartzearren, Frantziako Frantzisko I.aren nahikeriak mespretxatuz, horrek ere izendapen bera nahi baitzuen beretzat. Gerra horiei hasiera data bat erraz jartzen zaie, bukaerak, aldiz, ez daude oso argi, bake itunek ez baitzekarten beti liskarren amaiera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia