|
Izan ere, Nikolaik urduri segitzen zuen, itxura batean; Nikolaik, beharbada, gose moduko bat zuen, goseago egin zitzaiona une hartan, abokatuaren ilobarekin izan zuèn eztabaidagatik edo; Nikolaik, gainera, bazekien nondik zetorkion gose hura; urte luzeetan esplotatua izan ondoren, hamar urte bete zituenetik ari zen lanean, eraikuntza enpresa batean lehenik, hamabi orduko lanaldietan, igeltsero, eta harrobi batean gero, pikotxa eta pala?, esplotazioaren arrazoia zuen, hatz erakuslea luzatzera bultzatzen zuena, errudunen bila, esplotatzaileen norabidean beti; horrezaz gain, besoa bi aldiz hautsi zuen, batean aldamio batetik erorita eta bestean teilatu batetik, eta oin batean zoritxarraren orbainak zituen, harri bat gainera erori zitzaiolako, nahiz eta istripuaren ondoko herrentasuna gainditu zuen: esan
|
nahi
baita berez erremindua zena are erreminduagoa egin zela, zoritxarren ondorioz; komunista egin zenean, gainera, aurkitu zuen, ongi aurkitu ere, nori leporatu zoritxar haiek, kasualitatetik edo zuhurgabetasunetik haratago zihoazenak: bere egoera gaiztoaren eragileek bai baitzituzten izen abizenak, eta alferrik baitzebilzkion apaizak, ezin ikusi zituenak, etsipena eta barkamena predikatzen, munduaren ordena Jainkoaren nahiari eta borondateari zegokiolakoan; Nikolaik, beharbada, horregatik egiten zuen birao noiznahi eta horregatik erabiltzen zuen ahoan Jainkoaren izena apaizek bezainbat, Jainkoari lotutako guztia, haren existentzia, lehenik eta behin?
|
|
Izan ere, Nikolaik urduri segitzen zuen, itxura batean; Nikolaik, beharbada, gose moduko bat zuen, goseago egin zitzaiona une hartan, abokatuaren ilobarekin izan zuèn eztabaidagatik edo; Nikolaik, gainera, bazekien nondik zetorkion gose hura; urte luzeetan esplotatua izan ondoren –hamar urte bete zituenetik ari zen lanean, eraikuntza enpresa batean lehenik, hamabi orduko lanaldietan, igeltsero, eta harrobi batean gero, pikotxa eta pala–, esplotazioaren arrazoia zuen, hatz erakuslea luzatzera bultzatzen zuena, errudunen bila, esplotatzaileen norabidean beti; horrezaz gain, besoa bi aldiz hautsi zuen, batean aldamio batetik erorita eta bestean teilatu batetik, eta oin batean zoritxarraren orbainak zituen, harri bat gainera erori zitzaiolako, nahiz eta istripuaren ondoko herrentasuna gainditu zuen: esan
|
nahi
baita berez erremindua zena are erreminduagoa egin zela, zoritxarren ondorioz; komunista egin zenean, gainera, aurkitu zuen, ongi aurkitu ere, nori leporatu zoritxar haiek, kasualitatetik edo zuhurgabetasunetik haratago zihoazenak: bere egoera gaiztoaren eragileek bai baitzituzten izen abizenak, eta alferrik baitzebilzkion apaizak, ezin ikusi zituenak, etsipena eta barkamena predikatzen, munduaren ordena Jainkoaren nahiari eta borondateari zegokiolakoan; Nikolaik, beharbada, horregatik egiten zuen birao noiznahi eta horregatik erabiltzen zuen ahoan Jainkoaren izena apaizek bezainbat, Jainkoari lotutako guztia –haren existentzia, lehenik eta behin– ukatzeko bazen ere; Jainkoaren ustezko ordena, gizonek ezarria baitzen... eta bere esku kailuz eta maskurrez josiak ez baitziren halabeharrak bideratutako zerbait, bere miseriazko soldata halabeharraren fruitua ez zen bezala; ezetz, apaizek ez zutela bera engainatzen, halakoxea baitzuen Nikolaik bere gorputz hura –kapitalak mila bider zigortua, bere esanetan– oroitarri bihurtua, etengabe oroitarazten ziona berea errudun eta errugabeen arteko historia zela, ez patuak bideratua baina bai klaseetan banatutako gizarteak:
|