Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2009
‎Izeba Ernestina gutxitan haserretzen zen horrela, baina hargatik, hain zuzen ere, eragin handikoak izaten ziren haren haserrealdiak; esan nahi baita Teofilo Maria moztuta geratu zela, ukitua eta zauritua ere bai bere harrotasunean, seguru baietz, lehenengo nahasmenduaren ondotik, amorruak nahastua behar zuen, izebaren oihua entzun ahala era aski zarpailean itzuli baitzen bere aulkira, oinotsek eta aulki hotsek salatzen zutenez?, dardo bat bezalako begirada jaurti baitzion izebari, kexuzkoa eta mespretxuzkoa izan zitekeena; halakoetan, normalean, denak geratzen ziren isilik, denek ere onartua balute bezala ezen izebarena etxeko kontzientzia onaren ahotsa zela, ohartarazten ziena, kolpetik, etxekoen arteko bizikidetza bera ere arriskuan egon zitekeela, gizalegearen arauak eta neurri guztiak haustearen kariaz:
‎Adak eta Txarok beren adiskidetasun hari ekin ziotenerako, etxean zegoen Teofilo Maria, Frantzian bi urte egin ondoren itzulia, han egin zuèn egonaldian gertatu zen, hain zuzen ere, aitaren eta Domingoren arteko haustura, Domingo etxetik alde egitera behartu zuena?, fabrikan berriro lanean hasteko, Frantziara joan aurretik ere lauzpabost urtetan aritu zen bezala, aitaren laguntzaile; Frantziara joan aurreko Teofilo Mariak, baina, ez zuen 1930eko udan itzulitakoarekin zerikusirik; edo bai, bazuen, izango ez zuen, bada!?, landare hazberri erabat errotu gabeak landare heldu guztiz errotuarekin zerikusia duen bezala, heldutasunak eta erroen neurriak, aldi berean, erabat bereizten badituzte ere: esan nahi baita Teofilo Maria, urterik urte eta esperientziaz esperentzia, bere buruan konfiantza hartuz joan zela, gero eta konfiantza handiagoa, harik eta, Frantziatik itzultzean, ordura arte hartu ez zituèn erantzukizunak hartzeko moduan sentitu zen arte.
‎bere harrotasuna, harrokeria ere bihurtzen zuena noiznahi, keinu handiputz bat edo hitz gutxi batzuk bitarteko: . Niri ez dizkit inork potroak ukitzen, ez horixe?!?; ukitu ez ezik, estutu ere egin baitzizkioten potroak, ongi estutu ere, itxura batean!; esan nahi baita Teofilo Maria sutan zegoela eta halaxe bota zituela langileen aurkako mila maldizio eta beste hainbat birao; gero, baina, begiak automobilean galtzen zituela, halaxe esan zion aitari, serio serio:
‎Miretsita ez ezik, liluratuta ere begiratzen zion aitak; esan nahi baita Teofilo Mariak bere eskaria egiteko ordua iritsia zela, ausaz:
‎beraiena, adibidez, non indar korrelazioa guztiz bestelakoa baitzen?, amets guztiak hankaz gora jartzeko: esan nahi baita Teofilo Mariak ez zuela zalantzan jartzen Nikolaik aita semeak garbituko zituela, baldin eta bere burua kinka larrian ikusten bazuen, etsaiak inguratzen eta setiatzen bazuen, konparazio batera?, mendeku goseak eraginda: gu ez gaituk biziko, ez, baina ezta zuek ere, kapitalista putakumeok?!; eta, hala eta guztiz ere, burutik posibilitate haiek pasatu arren, Teofilo Maria ez zen asaldatu, aitari halaxe eman zion aditzera bederen:
‎Teofilo Maria pozik egon zitekeen, oso pozik ere bai, baina Domingok koska bat jan zion eztabaida hartan: esan nahi baita Teofilo Mariak aurrerantzean ez zuela Domingo trapu zahar bat bezala tratatu ez lurra musukatzeraino apalarazi; anai arrebetan zaharrenak mehatxatu egiten zuen, bai, lehen bezala, baina, lehen ez bezala, ez zituen mehatxuak betetzen; eskua gainean jartzen zion, baina ez zen handik pasatzen, ez belarrondoko beldurgarririk ez muturrekorik; berandu gabe izan zuen hura frogatzeko aukera, noiz e... desfiletan jolas zitezen, handik lauzpabost egunera; proposamenak ez zuen Domingo ustekabean harrapatu, besterik ez baitzuen espero egun haietan, eta erabakia baitzuen bere posizioa sendotzeko garaia zela?
‎...ia pozik zegoen, oro har, Domingoren aldaketarekin. Domingok Teofilo Mariari Lepanton paparretik heldu ziòn hartan, etxera itzuli eta anaiari barkamena eskatzea izan zen egin zuèn lehen gauza?, anai arrebetan zaharrenak aspaldiko eztabaidak eta borrokak oroitu behar bazituen ere tarteka, gatzarekin ohituta dagoen jendeak gatza oroitzen duen bezala, gatzik gabeko erregimenari ekiten dionean; esan nahi baita Teofilo Mariaren esanekoa agertzen zela Domingo, ilargia lurraren esanekoa den bezala, mintzamoldea ere aldatu ez zitzaion, bada, mutil bihurri hari!, halaxe hitz egiten hasi zen behintzat, mesedez eta faborez, faborez eta mesedez, orain burua makurtu eta orain belauna?, anaia nagusiak atsegin behar zuèn jarreran; aldi berean, ordea, anai arrebetan zaharrena zuhurra baino zuhurragoa ere ba...
‎Teofilo Maria ez zegoen berez zegokiòn tokian, hala da, baina, aitaren hitzak entzunda, tokia berreskuratu behar zuen kosta ahala kosta, edo itxura hura eman gutxienez: esan nahi baita Teofilo Mariak seme zintzoaren papera bereganatu eta honela erantzun ziola aitari, ez une hartan aitak bezala sentitzen zuelako, ausaz, baizik eta beste erantzunik eman ez zezakeelako, oiloa baino koldarrago geratu nahi ezean:
‎paralisi itxurako hark, halere, berehala aurkitu zuen ihesbidea, ez kanpo alderako mugimenduan, zangoak, oin burdinei lotuak, indarrik gabe geratu zitzaizkion, huts egitera balihoazkio bezala?, barru aldera baizik, sekulako kakalarria etorri baitzitzaion, gorputza goitik behera zeharkatu ziòn hotzikarak bat bateko lurrikara eraginda edo; galtzetan kaka egin baino lehen, ordea, non zegoen enpresari gazte distiratsu hura, garailea eta heroia, Fanelli kolpe bakar batez menderatu zuena??, larritasunak berak alarma guztiak piztu zizkion automatikoki, baita nerbio sistemari lotutako etengailuren bat sakatu ere, autodefentsa mekanismoen zirkuitua konektatu zuena eta gorputzaren erantzuna abian jarri, zango indargabetuak nolabait indartuz; prozesu hartan, ez zion kalterik egingo, jakina, beste ahots hark zioena entzuteak: . Aginduak bestelakoak ditugu-eta, badakizu!?, aurrekoak esana ezeztatzen baitzuen, balizko exekuzio baten berri gaiztoari ateak itxiz; esan nahi baita Teofilo Maria ozta ozta iritsi zela pixontzi aulkira, non arnasa bereganatu eta lasaitu egin baitzen, hamar bat minutuko eserialdian.
‎berunezko soldadutxoaren historiatik huraxe baitzen gehien gustatzen zitzaiona, soldadutxoak aurrera eta aurrera egiten zuela, herrena zen arren, heroirik heroienaren antzera: esan nahi baita Teofilo Mariak nekez emango ziola ipuin hari Adak edo Maria Bibianak ematen ziotèn interpretazioa, hauei gehien interesatzen zitzaiena berunezko soldadutxoaren eta neskatxa dantzariaren arteko maitemina baitzen, egin ere, halaxe egiten baitzuten marrazkia bi ahizpek, soldadutxoa eta neskatxa dantzaria eskutik helduta. Gero, gainera, jakin zutenean Adak eta Maria Bibianak berunezko soldadutxoaren ipuina beste era batean bukatzen zela, jatorrizko testuak, itzulpenak ez bezala, aditzera ematen zuenez 2, egun batean, leiho irekitik bat batean sartutako haize bortitz batek bultzatuta, neskatxa dantzaria sutara erori, soldadutxoa atzetik joan, eta hantxe amaitu zuten berunezko bi jostailuek, suak sututa, bai, baina baita maitasunak itxuraldatuta ere, suaren baitan ikusten zèn berunezko bihotz bakarra mirariaren erakusgarri?, eszena hura agertzeari ekin zioten biek ala biek, suak eta berunezko bihotzak laburbiltzen zutèn eszena zirraragarria.
‎aitaren iraizkinak azaltzen ez ziren, bada, gainean egunkariaren bizpahiru ebakin zituztela, pixontziaren kakazko itsasoan hondoa jotako belaontzi patetikoak iduri!; zer burla zen hura, ordea?; hain nahigabetua zegoen Teofilo Maria ikuskizunarekin, non bizpahiru arnasaldi behartu, goragalearen adierazpide garbiak? egin baitzituen, usain txarrak edo egoera gaiztoak berak eraginda; esan nahi baita Teofilo Mariak aurpegi txarra zuela benetan: nola ez, bada, baldin eta guztiak hondamendiaren itxura hartu bazuen!; ez al zen, bada, pixontziko hura hondoratze bat miniaturan?
‎–Lasai, Teofilo Maria. Zu beti izango zara lehena?, baina Teofilo Maria nekez fida zitekeen aitaz une hartan, arestian bakarrik utzi zuenak berriro utz baitzezakeen bazterrean; esan nahi baita Teofilo Mariak kosta ahala kosta eragotzi behar ziola Domingori erramu koroa jartzeko posibilitatea, sentitu ere, sentitu zuen, menturaz, bere betebehar nahitaez bete beharreko hura Jainkoaren agindu bat bezala, afera hartan Jainkoa alde zuenez?, halako eran, non bitarteko guztiak erabiltzera deliberatu baitzen, hura ala ni?!?, anaia urratzear zegoèn bidea oztopoz josteko:... urratzen hasi ez beste jarriko zion lehena, gainera:
‎arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik: esan nahi baita Teofilo Mariak burua zutitu, bularra puztu, eta hala bihurtu zuela bere ausardia ausarkeria, pauso bat aurrera eginez, bi eta hiru; oilar borroka hartan Domingok zuen, baina, ezproi hilgarria, pistola, eskuan, eta hala, ikusi zuenean ezen anaia, hormari itsatsia, hurbiltzen ari zela, hormari egin zion tiro, Teofilo Maria zegoèn lekuan gelditzen zela, izotzak bat batean harrapatu balu bezala.
‎Gero, aldagailuari eragin, azeleratu, gurdi-bidean atzera egin, asfaltozkoan sartu, ezkerretara egin? eta han urrunean silueta bat ikusi zuen, ezin zitekeena Tasio Loidirena baizik; esan nahi baita Teofilo Maria berriro aztoratu eta berriro hartu zuela zalantzak, haren aurpegiera tentsioak egituratutako azal eta gihar multzo bat zen guztiz?, halako moldez, non automobila azeleratu baitzuen, baita handik bizpahiru segundora balaztatu ere bat batean, siluetak burua jiratu eta eskua herabeki altxatu zuèn une berean doi. Geldiarazi zuen maseratia, jarri zuen aurkako norabidean siluetari bizkar emanez, azeleratu zuen gero eta gehiago, gero eta gehiago?
‎estutu zuen Ada, eta Adak, Txaroren laguntzarekin, haratago eraman nahi izan zuen marra, askatasun eremu bat sortzeko; gero, baina, Txarok marra hura haratago eraman, eta haratagoko marrak ito zuen Ada: esan nahi baita Teofilo Mariaren askatasun faltak eta Txaroren askatasun gehiegizkoak, oxigenoaren gutxiegiak eta oxigenoaren gehiegiak, bestela esanda, itotzen zutela, modu bertsuan itotzen ere, askatasuna termino absolutu bat ez balitz bezala, baizik eta bi marren artean bizi beharreko zerbait:
‎tiro batek Chaplinen urontzia txintxirrin bihurtu zuèn egun berean, beraz?, aurrekoetan ez bezala, distira berezi batek hartu zituen aitaren begiak: hain zen berezia distira hura, baita haren ahotsa ere, esperantza ezusteko batek modulatua?, non Teofilo Maria instantean jarri baitzen defentsiban, era gehiegizko batean jarri ere, zer zen, bada, aitaren jarrera hura, Domingo tabutzat hartzetik noiznahiko hizketagai bihurtzera bultzatu zuena??, errealitatea desitxuratzeko ere gertu; esan nahi baita Teofilo Mariak askoz ere bereziagoa eta distiratsuagoa ikusi zuela, apika, aitaren begietako distira berezi hura, halako eran, non ñabardura hark bere baitan sekulako garrantzia hartu eta pentsatzera bultzatu baitzuen, itsutzera ere bai, antza. Domingo zinez itzul zitekeela etxera, eta ez bilauaren paperean, heroiarenean baizik, erramu koroa, aita eta bera salbatu izanagatik jasoa?
‎mendekotasunaren leizerik ilunenetara egitea?; hain lur jota eta hain galduta ote zegoen, bada?; zertan zebilen, baina, bera, aitaren odolekoa ez ezik, aita baino askoz gazteagoa eta sasoikoagoa ere bazen, itxura batean!?, zalantza haiek hartuta?; lotsaren gaineko lotsa ez sentitzeko, baina, erabat altxatu behar zuen lehenik eta behin bere burua, inflexio puntua atzean utzita: esan nahi baita Teofilo Mariak guztiz berreskuratu behar zuela harrotasun galdua, harrokeriari ere muzin egin gabe; nola egin hori, ordea, bera belaunikarazi zuena berak belaunikarazi ezean?; hantxe gakoa!; eta, halere, hainbeste handitu zitzaion Teofilo Mariari Nikolairenganako gorrotoa, arnasaldi bakoitzean bereganatzen zuèn nazka Nikolairen aurkakoa zen jada?, non, azkenean, gorrotoak piztarazi eta ind... Credo in unum Deum; orain, beste bat zen egoera, bihotza zuen sutan eta bihotza zuen?, baina, egoerak egoera, antzeko zerbait sentitzen zuen, ziurtasun ziur bat, nolabait esatearren?, beste su hark, gorrotoaren suak?
‎Adak eta Txarok beren adiskidetasun hari ekin ziotenerako, etxean zegoen Teofilo Maria, Frantzian bi urte egin ondoren itzulia –han egin zuèn egonaldian gertatu zen, hain zuzen ere, aitaren eta Domingoren arteko haustura, Domingo etxetik alde egitera behartu zuena–, fabrikan berriro lanean hasteko, Frantziara joan aurretik ere lauzpabost urtetan aritu zen bezala, aitaren laguntzaile; Frantziara joan aurreko Teofilo Mariak, baina, ez zuen 1930eko udan itzulitakoarekin zerikusirik; edo bai, bazuen –izango ez zuen, bada! –, landare hazberri erabat errotu gabeak landare heldu guztiz errotuarekin zerikusia duen bezala, heldutasunak eta erroen neurriak, aldi berean, erabat bereizten badituzte ere: esan nahi baita Teofilo Maria, urterik urte eta esperientziaz esperentzia, bere buruan konfiantza hartuz joan zela, gero eta konfiantza handiagoa, harik eta, Frantziatik itzultzean, ordura arte hartu ez zituèn erantzukizunak hartzeko moduan sentitu zen arte.
‎bere harrotasuna, harrokeria ere bihurtzen zuena noiznahi, keinu handiputz bat edo hitz gutxi batzuk bitarteko: " Niri ez dizkit inork potroak ukitzen, ez horixe...!"; ukitu ez ezik, estutu ere egin baitzizkioten potroak, ongi estutu ere, itxura batean!; esan nahi baita Teofilo Maria sutan zegoela eta halaxe bota zituela langileen aurkako mila maldizio eta beste hainbat birao; gero, baina, begiak automobilean galtzen zituela, halaxe esan zion aitari, serio serio:
‎Miretsita ez ezik, liluratuta ere begiratzen zion aitak; esan nahi baita Teofilo Mariak bere eskaria egiteko ordua iritsia zela, ausaz:
‎Izeba Ernestina gutxitan haserretzen zen horrela, baina hargatik, hain zuzen ere, eragin handikoak izaten ziren haren haserrealdiak; esan nahi baita Teofilo Maria moztuta geratu zela... ukitua eta zauritua ere bai bere harrotasunean, seguru baietz, lehenengo nahasmenduaren ondotik –amorruak nahastua behar zuen, izebaren oihua entzun ahala era aski zarpailean itzuli baitzen bere aulkira, oinotsek eta aulki hotsek salatzen zutenez–, dardo bat bezalako begirada jaurti baitzion izebari, kexuzkoa eta mespretxuzkoa izan zitekeena; h... hots, izeba Ernestinaren esaldi labur hark –" Nahikoa da!" – jujeak mahaiaren kontra jotako mailu hotsaren efektu bera izan zuen, epai gelan bildutakoen kontzientzia astintzeko, han ordena ezarri eta hara bakea ekartzeko; guztiak isilik zeuden, bada –isilik zegoen Nazario Orbe, isilik Regina, isilik don Anizeto, isilik Maria Bibiana eta isilerako bidean Ada–, begiak mahai gainean jarrita, izebaren mailu hotsak bere denbora behar baitzuen, antza, lekutik ateratako grinak eta sentimenduak beren lekura itzul zitezen; han, ordea, Teofilo Maria zen, itxura batean, ohiko gidoitik ateratzen zena, begiak izebaren begietan iltzaturik jarraitzen baitzuen:
‎Edo Hans Christian Andersenen berunezko soldadutxoa marrazten zuen –soldadutxo bilduma bikaina ere bazuen Teofilo Mariak–, beste soldadutxoen kontra jo eta ke... berunezko soldadutxoaren historiatik huraxe baitzen gehien gustatzen zitzaiona, soldadutxoak aurrera eta aurrera egiten zuela, herrena zen arren, heroirik heroienaren antzera: esan nahi baita Teofilo Mariak nekez emango ziola ipuin hari Adak edo Maria Bibianak ematen ziotèn interpretazioa, hauei gehien interesatzen zitzaiena berunezko soldadutxoaren eta neskatxa dantzariaren arteko maitemina baitzen, egin ere, halaxe egiten baitzuten marrazkia bi ahizpek, soldadutxoa eta neskatxa dantzaria eskutik helduta. Gero, gainera, jakin zutenean Adak eta Maria Bibianak berunezko soldadutxoaren ipuina beste era batean bukatzen zela –jatorrizko testuak, itzulpenak ez bezala, aditzera ematen zuenez2, egun batean, leiho irekitik bat batean sartutako haize bortitz batek bultzatuta, neskatxa dantzaria sutara erori, soldadutxoa atzetik joan, eta hantxe amaitu zuten berunezko bi jostailuek, suak sututa, bai, baina baita maitasunak itxuraldatuta ere, suaren baitan ikusten zèn berunezko bihotz bakarra mirariaren erakusgarri–, eszena hura agertzeari ekin zioten biek ala biek, suak eta berunezko bihotzak laburbiltzen zutèn eszena zirraragarria.
‎amore ematera ote zihoan, bada?; edo damu arrastoren bat piztu zitzaion?; izan ere, zer eskain ziezaiokeen berak Adari, etsaiaren aurrerabideak norberaren atzerabidea dakarrenean –hiria ere errenditzeko zorian zegoen, itxura guztien arabera–, etorkizunik gabeko etorkizuna baizik, estualdiz estualdi eta gabeziaz gabezia, bizia bera ere hari ezin meheago batetik zintzilik?; Adari ezezkoa emanez gero, bestela egon zitekeen hura etxeko epelean, garaileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea –Domingok berriro eutsi zion armari erabakitasun handiz–, nola egingo zion, bada, Domingok Adari uko, urte batzuk lehenago egin zion bezala, arrazoi bertsuak –etxeko epela eta etxeko epelari zerizkiòn babesa eta lasaitasuna– aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak –Domingok– arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik: esan nahi baita Teofilo Mariak burua zutitu, bularra puztu, eta hala bihurtu zuela bere ausardia ausarkeria, pauso bat aurrera eginez, bi eta hiru; oilar borroka hartan Domingok zuen, baina, ezproi hilgarria –pistola– eskuan, eta hala, ikusi zuenean ezen anaia, hormari itsatsia, hurbiltzen ari zela, hormari egin zion tiro, Teofilo Maria zegoèn lekuan gelditzen zela, izotzak bat batean harrapatu ...
‎Teofilo Mariak marra batez –nolabait esatearren– estutu zuen Ada, eta Adak, Txaroren laguntzarekin, haratago eraman nahi izan zuen marra, askatasun eremu bat sortzeko; gero, baina, Txarok marra hura haratago eraman, eta haratagoko marrak ito zuen Ada: esan nahi baita Teofilo Mariaren askatasun faltak eta Txaroren askatasun gehiegizkoak –oxigenoaren gutxiegiak eta oxigenoaren gehiegiak, bestela esanda– itotzen zutela, modu bertsuan itotzen ere, askatasuna termino absolutu bat ez balitz bezala, baizik eta bi marren artean bizi beharreko zerbait: goiko marra eta behekoa, gizaki bakoitzak bereak...
‎tiro batek Chaplinen urontzia txintxirrin bihurtu zuèn egun berean, beraz–, aurrekoetan ez bezala, distira berezi batek hartu zituen aitaren begiak: hain zen berezia distira hura –baita haren ahotsa ere, esperantza ezusteko batek modulatua–, non Teofilo Maria instantean jarri baitzen defentsiban, era gehiegizko batean jarri ere –zer zen, bada, aitaren jarrera hura, Domingo tabutzat hartzetik noiznahiko hizketagai bihurtzera bultzatu zuena? –, errealitatea desitxuratzeko ere gertu; esan nahi baita Teofilo Mariak askoz ere bereziagoa eta distiratsuagoa ikusi zuela, apika, aitaren begietako distira berezi hura, halako eran, non ñabardura hark bere baitan sekulako garrantzia hartu eta pentsatzera bultzatu baitzuen –itsutzera ere bai, antza– Domingo zinez itzul zitekeela etxera, eta ez bilauaren paperean, heroiarenean baizik, erramu koroa –aita eta bera salbatu izanagatik...
‎" Lasai, Teofilo Maria. Zu beti izango zara lehena", baina Teofilo Maria nekez fida zitekeen aitaz une hartan, arestian bakarrik utzi zuenak berriro utz baitzezakeen bazterrean; esan nahi baita Teofilo Mariak kosta ahala kosta eragotzi behar ziola Domingori erramu koroa jartzeko posibilitatea –sentitu ere, sentitu zuen, menturaz, bere betebehar nahitaez bete beharreko hura Jainkoaren agindu bat bezala, afera hartan Jainkoa alde zuenez–, halako eran, non bitarteko guztiak erabiltzera deliberatu baitzen –hura ala ni...! –, anaia urratzear zegoèn bidea oztopoz jo... urratzen hasi ez beste jarriko zion lehena, gainera:
‎Halaxe egon zen, orain besoak eta burua bolantean bermatzen zituela –amorruzko negar malko batzuk ere lehertu zitzaizkion, halako batean, begietan–, orain burua altxatzen... bi, lau, sei, zortzi minututan, harik eta, modurik mekanikoenean –haren aurpegiera nahasmenduak etsiarazitako norbaitena zen jada–, automobila abian ipini zuen arte. Gero, aldagailuari eragin, azeleratu, gurdi-bidean atzera egin, asfaltozkoan sartu, ezkerretara egin... eta han urrunean silueta bat ikusi zuen, ezin zitekeena Tasio Loidirena baizik; esan nahi baita Teofilo Maria berriro aztoratu eta berriro hartu zuela zalantzak –haren aurpegiera tentsioak egituratutako azal eta gihar multzo bat zen guztiz–, halako moldez, non automobila azeleratu baitzuen, baita handik bizpahiru segundora balaztatu ere bat batean, siluetak burua jiratu eta eskua herabeki altxatu zuèn une berean doi. Geldiarazi zuen maseratia, jarri zuen aurkako norabidean siluetari bizkar emanez, azeleratu zuen gero eta gehiago, gero eta gehiago...
‎nola izan zitekeen, izan ere, bera bezalako gizon batek harrotasunaren gailurrik gorenetik –zinez menderatu ote zuen noizbait Fanelli, edo ametsetan izan ote zen? – mendekotasunaren leizerik ilunenetara egitea?; hain lur jota eta hain galduta ote zegoen, bada?; zertan zebilen, baina, bera –aitaren odolekoa ez ezik, aita baino askoz gazteagoa eta sasoikoagoa ere bazen, itxura batean! –, zalantza haiek hartuta?; lotsaren gaineko lotsa ez sentitzeko, baina, erabat altxatu behar zuen lehenik eta behin bere burua, inflexio puntua atzean utzita: esan nahi baita Teofilo Mariak guztiz berreskuratu behar zuela harrotasun galdua, harrokeriari ere muzin egin gabe; nola egin hori, ordea, bera belaunikarazi zuena berak belaunikarazi ezean?; hantxe gakoa!; eta, halere, hainbeste handitu zitzaion Teofilo Mariari Nikolairenganako gorrotoa –arnasaldi bakoitzean bereganatzen zuèn nazka Nikolairen aurkakoa zen jada–, non, azkenean, gorrotoak piztara... Credo in unum Deum; orain, beste bat zen egoera –bihotza zuen sutan eta bihotza zuen sabaileiho–, baina, egoerak egoera, antzeko zerbait sentitzen zuen –ziurtasun ziur bat, nolabait esatearren–, beste su hark –gorrotoaren suak– itun zaharreko Jainkoaren irudira beste behin eraman –bere iruditegi pertsonalaren ardatzetako bat zuèn irudi hura– eta esanarazi balio bezala:
‎beraiena, adibidez, non indar korrelazioa guztiz bestelakoa baitzen–, amets guztiak hankaz gora jartzeko: esan nahi baita Teofilo Mariak ez zuela zalantzan jartzen Nikolaik aita semeak garbituko zituela, baldin eta bere burua kinka larrian ikusten bazuen –etsaiak inguratzen eta setiatzen bazuen, konparazio batera–, mendeku goseak eraginda: gu ez gaituk biziko, ez, baina ezta zuek ere, kapitalista putakumeok...!; eta, hala eta guztiz ere, burutik posibilitate haiek pasatu arren, Teofilo Maria ez zen asaldatu, aitari halaxe eman zion aditzera bederen:
‎Zer hura pixontzi aulki bat zen, kendu eta jarri egin zitekeèn pixontzi bat zuena; zeudèn baldintzetan zeuden arren –oinak oin burdinei lotuta–, Teofilo Maria ongi moldatzen zen zeregin hartan, pixontzi aulkirantz pauso labur bezain sendoak emanez eta, behin hara iritsita, gorputza jiratu eta arazorik gabe eseriz; aitak, baina, bere urteak zituen –junturetan bere ajeak–, eta, hargatik edo, gehiago kostatzen zitzaion, halako moldez, non, lehenengo saioaren ondotik, semeari laguntza eskatzea erabaki baitzuen, obratu behar izaten zuen bakoitzean; eta semea aulkiarekin joan eta aitaren atzean jartzen zen, honek galtzak jaitsi, eseri eta bere egitekoa egin zezan; bukatuta gero, berriz, Teofilo Maria berriro hurbiltzen zitzaion aitari, bai hari besotik helduta laguntzeko, eta bai aulkia bazter batera erretiratzeko ere, pixontzia zaintzaileei eman ondoren, jakina, haiei oihu eginik, hustu eta garbi zezaten; egiteko haiek guztiak, horrenbestez, egoeraren eskasiaz mintzatzen zitzaizkion Teofilo Mariari, eta okasio hartan ez zen gutxiago izan... zeren, aitak bere obra hura obratu eta Teofilo Mariak pixontzia hartu zuenean zantzaileei emateko, arestian ikusi ez zituenak ikusi baitzituen honek: aitaren iraizkinak azaltzen ez ziren, bada, gainean egunkariaren bizpahiru ebakin zituztela, pixontziaren kakazko itsasoan hondoa jotako belaontzi patetikoak iduri!; zer burla zen hura, ordea?; hain nahigabetua zegoen Teofilo Maria ikuskizunarekin, non bizpahiru arnasaldi behartu –goragalearen adierazpide garbiak– egin baitzituen, usain txarrak edo egoera gaiztoak berak eraginda; esan nahi baita Teofilo Mariak aurpegi txarra zuela benetan: nola ez, bada, baldin eta guztiak hondamendiaren itxura hartu bazuen!; ez al zen, bada, pixontziko hura hondoratze bat miniaturan... eskuineko egunkarien itsas armada garaitezinarena, agian?; egia zen, bai, etxean ere erabiltzen zituztela inoiz egunkari puskak eginbehar hartarako, baina egia zen, halaber, ganbarakoa beste testuinguru bat zela, egunkari hura sinbolo sakratu bat bihurtzerainokoa; hara han, baina, sinboloa bera ere, kakaztua ezinbestean!, huraxe baitzen errealitatea:
‎Teofilo Maria ez zegoen berez zegokiòn tokian, hala da, baina, aitaren hitzak entzunda, tokia berreskuratu behar zuen kosta ahala kosta, edo itxura hura eman gutxienez: esan nahi baita Teofilo Mariak seme zintzoaren papera bereganatu eta honela erantzun ziola aitari, ez une hartan aitak bezala sentitzen zuelako, ausaz, baizik eta beste erantzunik eman ez zezakeelako, oiloa baino koldarrago geratu nahi ezean:
‎paralisi itxurako hark, halere, berehala aurkitu zuen ihesbidea, ez kanpo alderako mugimenduan –zangoak, oin burdinei lotuak, indarrik gabe geratu zitzaizkion, huts egitera balihoazkio bezala–, barru aldera baizik, sekulako kakalarria etorri baitzitzaion, gorputza goitik behera zeharkatu ziòn hotzikarak bat bateko lurrikara eraginda edo; galtzetan kaka egin baino lehen, ordea –non zegoen enpresari gazte distiratsu hura, garailea eta heroia, Fanelli kolpe bakar batez menderatu zuena? –, larritasunak berak alarma guztiak piztu zizkion automatikoki, baita nerbio sistemari lotutako etengailuren bat sakatu ere, autodefentsa mekanismoen zirkuitua konektatu zuena eta gorputzaren erantzuna abian jarri, zango indargabetuak nolabait indartuz; prozesu hartan, ez zion kalterik egingo, jakina, beste ahots hark zioena entzuteak: " Aginduak bestelakoak ditugu-eta, badakizu!", aurrekoak esana ezeztatzen baitzuen, balizko exekuzio baten berri gaiztoari ateak itxiz; esan nahi baita Teofilo Maria ozta ozta iritsi zela pixontzi aulkira, non arnasa bereganatu eta lasaitu egin baitzen, hamar bat minutuko eserialdian.
‎Teofilo Maria pozik egon zitekeen, oso pozik ere bai, baina Domingok koska bat jan zion eztabaida hartan: esan nahi baita Teofilo Mariak aurrerantzean ez zuela Domingo trapu zahar bat bezala tratatu ez lurra musukatzeraino apalarazi; anai arrebetan zaharrenak mehatxatu egiten zuen, bai, lehen bezala, baina, lehen ez bezala, ez zituen mehatxuak betetzen; eskua gainean jartzen zion, baina ez zen handik pasatzen, ez belarrondoko beldurgarririk ez muturrekorik; berandu gabe izan zuen hura frogatzeko aukera, noiz e... horma bat, biak bereiziko zituena, bere askatasuna irabazteko bidean; anaia zaharrenak agintezko gonbita luzatu ez beste, halere, urduri jarri zen Domingo, oso urduri, baina ez urduritasunak buruzuri uzteko adina:
‎...egoen, oro har, Domingoren aldaketarekin –Domingok Teofilo Mariari Lepanton paparretik heldu ziòn hartan, etxera itzuli eta anaiari barkamena eskatzea izan zen egin zuèn lehen gauza–, anai arrebetan zaharrenak aspaldiko eztabaidak eta borrokak oroitu behar bazituen ere tarteka, gatzarekin ohituta dagoen jendeak gatza oroitzen duen bezala, gatzik gabeko erregimenari ekiten dionean; esan nahi baita Teofilo Mariaren esanekoa agertzen zela Domingo, ilargia lurraren esanekoa den bezala –mintzamoldea ere aldatu ez zitzaion, bada, mutil bihurri hari!, halaxe hitz egiten hasi zen behintzat, mesedez eta faborez, faborez eta mesedez, orain burua makurtu eta orain belauna–, anaia nagusiak atsegin behar zuèn jarreran; aldi berean, ordea, anai arrebetan zaharrena zuhurra baino zuhurra...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia