Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2003
‎Egarriak nengoen. Eta, trenaren albokada bat baliatuz, nahi gabe bezala, nire burua haren aurpegira hurbildu eta, demoniok ezpo!, musu izatera ere heldu ez zen laztana egin nion. Baina Teresak sua ukitu izan balu bezalaxe erretiratu zidan aurpegia.
Nahi gabe bezala datoz,
2006
‎4-Bertsolari baten laguntzaz ariketa edo jardun bereziak eta lasaigarriak egitea: esate baterako, errekako arraintxoak, uretan bur-bur, jauzika ikustea, bertsolariak bertsoa gozo-gozo egiten digun bitartean; udaberri beteko pagadi batean, edo hondar fineko hondartza txiki eta babes batean, ber  tsolariaren eskutik, gerritik, edo nahi den gorputz-ataletik hartuta, ttipi-ttapa, nahi gabe bezala, paseatzen aritzea, bertso-doinutegiko doinurik lirikoenarekin egindako bertsoa lagun...
2007
‎Horrelakoetan ikusi ditut nik zerrendak. Nahi gabe maletatxoa irekita uzten duelako egongelako mahaian, edota nahi gabe bezala sudurra sartzen dudalako nik bere paperen artean. Baina ez diot ezer komentatu.
2008
‎NEKANE k begi keinua egiten dio, eta eskua ukitzen dio, nahi gabe bezala. Joan egiten da.
2009
‎Itxuraz ezer ez dagoen iluntze arruntean, zenbat edertasun airean dagoen, ikusten/ usaintzen/ sentitzen daki (adibidez E, 20 zenb.). Gauza apal, txikerren maitasunezko bere arreta naturala, ikerketa estetikoa kasik, lexiko eta berbaro hautu batean poetizatzen daki. Tradizio kultoa herritarragaz batzen daki, nahi gabe bezala: poesia kulto antikultista bat.
‎Nuklearra? Norbaitek han erortzen utzi duela ematen du, nahi gabe bezala, behin eta berriro errepikatuz jendeak barneratuko duenaren itxaropenaz. Tamalez halako esaldiak irakur eta entzun ditzakegu zenbait komunikabidetan.
‎Doktoreak burua pixka bat makurtzen zuen. Esku beltzaran batek, platinozko eraztun mardul batez apainduak, altxata eusten zien une batez belus gorriko gortinaren tolesdurei, nahi gabe bezala estutzen baitzituen gaixoari pasatzen uzten zion bitartean. Gero, han erortzen zen berriro gortina.
2010
‎–un beso de chocolate? ; nahi gabe bezala atera zitzaidan beste lerro hura, baina halaxe egin eta halaxe utzi nuen, txokolazteko muxuak poemari azken ukitu indartsua ematen ziola iritzita, ezustearen eskutik: hainbeste gustatu zitzaidan, non lerro hura gezi bat bezala irudikatu bainuen, ituarekin betean asmatu zuena, ni ez bainintzen Domingo baino gutxiago, harekin nuèn auzian, Helena nork bereganatuko?
‎Eta guraizeekin kax-kax, ilea nola mozten dion nabari du Julenek, eta adats moztuak xukaderan eta lurrean nola erortzen diren, hegaztien luma galduen antzera, eta xerlo erori horiekin batera bere iragana ere erauzi nahiko luke, edo etorkizuna bestela, eta dagoen-dagoenean iraun, begiak itxita, ukalondoen kontra –orain eskuin, orain ezker– emakume baten sabelaldea nahi gabe bezala ukituz, eta aldi berean haren eskuak buruan, lepoan, garondoan sentituz, munduan besterik ez balitz bezala, ez errurik, ez aukeratu beharrik, ez konpromisorik, ez erantzukizunik, esku motx hori bakarrik, kax-kax, kax-kax...
‎" Por una mirada, un mundo,/ por una sonrisa, un cielo,/ por un beso... yo no sé/ qué te diera por un beso"; idatzi bezain laster, ordea, zalantza bat sortu zitzaidan, sortu orduko ezabatu zitzaidana, nire eskuak, puntuaren ordez koma bat jarri eta beste lerro bat idazten jarraitu baitzuen, luma tximistorratz bat balitz bezala, buru-barru iluna zeharkatu zuèn tximista jaso zuena: " un beso de chocolate"; nahi gabe bezala atera zitzaidan beste lerro hura, baina halaxe egin eta halaxe utzi nuen, txokolazteko muxuak poemari azken ukitu indartsua ematen ziola iritzita, ezustearen eskutik: hainbeste gustatu zitzaidan, non lerro hura gezi bat bezala irudikatu bainuen, ituarekin betean asmatu zuena, ni ez bainintzen Domingo baino gutxiago, harekin nuèn auzian, Helena nork bereganatuko...
‎Orain kartzelak espanturik gabe betetzen ditin hilkutxak. Nahi gabe bezala. Ezinbestekoa den propaganda doi-doiarekin.
2012
‎Ezin erantzun dut, ez dakit, ez dakit normala den gazteek ez jakitea zein izan ziren Santi Brouard eta Josu Muguruza, ez dakit normala den hain gazteak ez diren askok ere ez jakitea zein izan ziren, haientzako ez izatea gaueko albistegiak zeharka eta nahi gabe bezala aipatutako bi izen besterik, justu komunera jaiki aurretik ikusi dituzten irudi batzuen gainean ezarritako izen batzuk baino ez, Santi Brouard, Herri Batasuna, Josu Muguruza, Alcala hotela, ez dakit zer diren neuretzat ere, zer leku duten nigan, ez ote diren prehistoria bateko harri kozkorrak, aspaldi batean etxea izan nuenaren hondarrak, bazterrean utziak, higatuak, ez dakit zein iza... Ez dakit ezer, belakia naiz, ase egiten naiz, hustu egiten naiz, ez dut ikasten, ez dakit atzo baino gehiago, ez dakit ezer, zer nahi dudan, zer naizen ez dakit.
‎Ero moduan zeharkatu nuen akuario osoa, kutxatxoetan sartutako ozeano zati haien artean nahi nuena topatu arte. Bat-batean, nahi gabe bezala, azteka-begiak dituzten arrain edo larba edo dena delako horien aurrean aurkitu nuen nire burua: han zeuden axolotlak.
2013
‎Bestela ez da konprenitzen, aspermena gainetik kentzeko ez bada, zergatik inolako konbikziorik gabe telefono zenbaki bat markatzen dugun, jartzen dugun hain ahots iradokitzailea, hasten gatzaizkion norbaiti gu geu ere harritzeko moduko aitorpenak egiten, izendatzen dugun iragaitzaz bezala elkar ikusteko aitzakia bat, ipintzen dugun hitzordua, eta nola, berriro bat ere konbikziorik gabe, esaten diozun, agenda begiratu beharko nuke?, arnasarik hartu gabe telefonoaren ondoan tarte bat egin ondoren ondo datorkizula eransteko. Ematen ari zaren pauso horiek ez zuketen inolako ondoriorik izango errepikatuko ez balira, hitz egiten ari zaren pertsona horren ordutegia buruz ikasiko ez bazenu, elkar ikusteko geratzen zareten kafetegian beti edari berak eskatuko ez bazenitu, egun horietako batean, nahi gabe bezala, esku jolastiz, bere berokiaren lepokoa zuzentzen hasi eta masaila laztanduko ez bazenio eta agur esateko unean bere arnasa hartzeko moduan aldaketa bat sumatuko ez bazenu. Eskuarekin zure autoaren atea erdi irekita darama tarte luzea, joan egin nahi duela adieraz dezake keinu horrek, baina bi zangoak auto barruan dituela jarraitzen du eta, are gehiago, bere aurpegia zure belarrira gerturatzen du esan behar dituen hitz bakanak ahapeka esaten dituelako, ahotsak dar-dar egiten diolako edo intimotasun bila, ez dakizu.
‎itsas lehoiak 39 malekoiaren parean, egurrezko plataformetan pilatuta eguzkia hartzen. Noizbehinka, freskatzeko edo, uretan murgiltzen ziren, batzuetan nahi gabean bezala, modu barregarrian, estropezuka eroriz. Turistek algarak egiten zituzten itsas lehoien zinbuluekin, eta argazkiak ateratzen zituzten, milaka argazki.
‎Guk lepoa luzatzen genuen, ea sukaldeko atetik Malixa ikusten genuen. Eta sorgin hura, gu sumatu bezain fite, nahi gabe bezala agertzen zen ostatura behin eta berriz, zernahi aitzakia. Zeharka begiratzen nion disimuluan, eta frankotan bera ere gauza bera egiten harrapatzen nuen.
2014
‎Konturatu garenerako ilunabarra nahi gabe bezala ahitu zaigu. B-k eta C-k unibertsitatera joan behar dute bihar, beraienean ginen lo egitekoak, ez dute etxera oinez itzuli nahi, ez dute etxera taxian itzuli nahi.
‎Alkohola gaua beroa ezpainak gorri ilea zoro zapatu gauetako jaka soinean ideia lausotuak ahazten diren ardurak gero etorriko diren ondorioen pentsamendu eza, eta badago A-ren lagunaren lagunen artean mutil bat, V, ez dena P bezain guapoa baina bai interesgarria, soinean nahi gabe bezala daraman intelektualismoagatik, artilezko jertsean zuloa nahita daroanaren pare. Eta hamaikagarren zerbezarekin batera gauzak jada itxuraldatzen doaz, A P-ri deika eta P A-ri deiak hartu gabe, eta V A-rekin dantzan eta A V-rekin dantzan, indarrak bi norabideetan emanez; hasieran errugabeen pare, A-k P daukalako eta V-k emaztea eta seme-alaba txikiak, baina errugabekeria hori kolorez aldatzen tindatzen mudatzen doa apurka-apurka, kantarik kanta, zerbezatik zerbezara, eta hamahirugarren zerbezan biek ahaztu dute A eta V direla, eskumuturrak lotuta dituzten A eta V, ez direla aldagai askeak, baizik eta ekuazioko beste aldagai batzuen menpeko, eta A-k V-rentzat eskatu du Hurricane, eta V-k A-rentzat Walk on the wild side, eta, kasualitateak ez hain kasualitate, biak dira maitaberak, eta esan dezagun gau horretan biak sentitzen direla nolabait galduta, nolabait bakarrik, eta elkarrekin dantza egiterakoan hori ahaztu egiten zaiela, eta A konturatzen da S utzi zuenetik (nahiz eta P-rekin hasi) bihotza eta klitoria gosez dituela, eta orduan hurbildu egiten zaio A V-ri, eta orduan hurbildu egiten zaio V A-ri, eta orduan musu bat ematen diote elkarri, baina atzera egiten dute, ideiak alkoholizatuta dituzten arren badakitelako hori ez dagoela ondo, baina ezin diote eutsi bien artean dagoen tentsio elektrizitate txinparta sugar pasioari, eta beste musu bat ematen diote elkarri, oraingoan mingainak elkarrekin dantzan, eta V-k A-ri aurpegia ukitzen dio, eta A-ren besoak V-ren samari eutsi, eta airean Hurricane abestia, eta bihotzak goratzen, goratzen, goratzen.
2015
‎–Orain zuk ere baduzu zeure Carlos, esan zion Ibonek telebistari begira zegoela, nahi gabe bezala. Nagorek berehala burua jiratu eta begietara begiratu zuen.
‎Dianak beti galdetzen zion mutilik ba ote zegoen bere bizitzan, irribarre maltzur harekin. Pare bat ezezko entzun ostean, bilera familiar baten erdian, eta nahi gabe bezala, XXI. mendean lesbiana izatea ez dela ezer txarra esan zuen, argi eta garbi. Elizatik biak elkarren ondoan amaren atzetik atera zirenean, Nagorek elizpeko alde batera egin zuen Diana saihestearren, eta aitaren langileekin egin zuen topo.
‎Liluragarria zen kantuak eraikitzeko zuen modua ere: a cappella ahots dardarti hura, gero gitarrak erantzuna ematen du, bateria batzen da halako batean, zurrun baina diskretuki, gero sintetizatzaileak kantari dentsitate itogarria eskaintzen dio nahi gabe bezala, eta biolontxeloa sartzen da azkenik, bigarren ahots baten modura, kontralto ahots mardularekin harrapaketan jolastuz. Zer ba?
‎Joaterakoan irribarre oker horietako bat oparitu zidan eta, nahi gabe bezala, eskua aurpegitik pasa zidan, leun. Ileak tenkatu zizkidan samurtasunez.
‎Etxea. Nahi gabe bezala ireki zuen atea, nahiz eta beti jakin izan han zela. Berandu zen ordea, ixten hasteko.
‎Eta halako batean, nahi gabe bezala, Gerardi galdetu egin nion esteladaren nondik-norakoaz: noiztik den katalanen independentzia grinaren ikur, zergatik diren izar batzuk zuri, besteak gorri…, historiako zein sustrairi lotzen zaion…
2017
‎Lelo bera behin eta berriro errepikatuz eta aldiro tonua aldatuz, barrez hasi ginen zerbitzaria eta biok. Konplizitate estu eta atsegin batean bildu ginen berehala, nahi gabe bezala. “Gola Galkargo”, “Gola Galkargo”, “Gola Galkargo”...
‎Hori besterik ez, eta hori dena. Ez ginen sekula elkarren aurrean biluzi, ezta biluziko ere; nahi gabe bezala lehertzen ziren gorputzak izan behar zuten gureek, lur gogorraren gainean oharkabean barreiatuak, izerdi-, desodorante-eta sexu-usainekoak.
2018
‎Onartu zion muxu ematearena, eta masaila erakutsi zion Kakik. Soniak, baina, ezpain ertzek topo egiteko moduan egin zuen fallo, nahi gabe bezala, apur bat luzatuz, behin, eta hozka txiki bat eta guzti, bigarrenean.
‎–Droga asko probatu duzu? , atera zitzaion, nahi gabe bezala.
2019
‎–Eta Trikua? , galdetu diot nahi gabe bezala Uxueri, garrantzirik eman gabe, sardexka platerean sartzen dudan lehenengo aldian. Honek irribarre egiten du begirada bere plateretik nigana igo baino lehen.
nahi gabe bezala
‎eta nahi gabe bezala zaharkin batzuk idoro ditut
‎Euskaraz egin bitartean, esamolde bakan batzuk tartekatzen nituen txineraz, nahi gabe bezala, eta horrela disimulatu ahal izan dut, ustez, nire gabezia. Ulertu ez, baina behin baino gehiagotan entzungo zenizkidan, esate baterako:
2020
‎niretzat baino ez. Eta nahi gabe bezala, lasai antzean hasieran, baina negar malkotan gero, honako berbok, bere ahots propioz alde egin nezan:
‎Txandak lotzen ari dira, baina aldi berean musikariekin izan duten harremana aipatzen, eta bidenabar iazko pasarte irrigarriren bati egiten diote erreferentzia; ez dute lortzen gai bakarrean arreta jarri eta bururaino eramaten. Eta, nahi gabe bezala, bileraren edukitik belarria askatu du Mariek, haien gorputz eta jarrerei begia lotzeko.
‎Ez nuen nahi, baina hitzak aise atera ziren nire ahotik. Nahi gabe bezala, bai, baina nik ere entzun nituen. Gonbidapen bat ziren, bada, atea zabalik uzten zutenak.
‎Lanbroa nahi gabe bezala agertzen da hasieran, herabe, azalpen askorik eman gabe, bulkada baten moduan.
‎Hannari begiratu dio lehenbizi, eta bekain-kolpe batez agur esan dio, eta barkatzeko, zer gertatzen zaion galdetzeko gauza izan ez delako. Svenen mahaiaren ondotik pasatzean, besoa behar baino gehiago luzatu eta sorbalda doi-doi ukitu dio, nahi gabe bezala. Baina Svenek ez du eten leihoaz bestaldeko grabitatearekin duen solasa.
2021
Nahi gabe bezala atera ziren geltokiko ate nagusitik. Elkarrekin zihoazen, ia pausoa ere sinkronizatuta.
Nahi gabean bezala hitz egiten du, aho txikiarekin, bere mahaira eseri eta kazadora aulkiaren bizkarraldean ipintzen duen bitartean. Ez amak, ez izebak, ez lehengusinak ez dute txintik ateratzen.
2022
‎Uste dut nahi gabe bezala atera zitzaidala. Hasi nintzen pasarte batzuk sartzen, eta gero pentsatu nuen izan zitekeela baliabide bat liburu osorako.
‎Funtzionarioak berriro tira egin zion liburuari bereganantz, eta orriak pasatzen hasi zen; bat-batean, nahi gabe bezala, Voldirev zegoen tokirantz altxatu zituen begiak. Sudurra distiratsu jarri zitzaion, eta gorri-gorri eginda, irribarre aurpegi-zimurtzaile bat osatu zuen:
‎–Buru batzarrekoek ez didate masajeak emateko duzun dohainaz ezer esan –komentatu zuen, eta neuk ere ahaztuak nituela kontu horiek erantzun nion, bat-bateko zaletasun bat izan zela eta nahi gabe bezala sartu nintzela mundu horretan, nire harremana azalekoa izan baitzen, ikastaro bakan batzuk bakarrik egin bainituen.
nahi gabe bezala etorri zait gaudenen eta
2023
‎Lazkozek erregulartasuna eta tarteka dirdira erakutsi zituen ofiziokako jardunean. Zortziko handian diamantezko ale solte batek egin zion ihes nahi gabe bezala, makina martxan jarri zuen seinale. Zortziko txikian bertsoaldi betea osatu zuen Sotorekin, eta hamarreko txikian, berriz, elkarrizketa hunkigarria Sarai Roblesekin.
‎Bera gorputza da oraintxe. Saltoka aritu nahi luke tabernan, jendearen mugimenduarekin bat eginda; pixkana Aneren gorputzera gerturatu, nahi gabe bezala; ezpainak belarrira itsatsiz hitz egin musika ozenaren gainetik; etxeko argitan ezinezkoa litzatekeen moduan begiratu, ilunetan pizten den ausardiaz; lagunen aurrean eman musu, irabazle sentiaraziko duten lekukoen begiradapean; mihia eta eskua sartu elkarri, baina, gehiagora joateko leku egokian ez daudelako aitzakian, nerabeen igurtzi herabeetan geratu, beste pausorik emateko segurta...
‎Hilekoa, maitasuna egitea, hori dena ezinbestekoa izan zen, bai, baina ezkontzea? Bizi berri dudan hau ez dut ez lehendik desiratu ez errefusatu ere, nahi gabe bezala etorri da, gozotasun erromantiko bat barreiatuz berekin. Egun horietako bat da, zeinari denboraren poderioz baizik ez diodan zentzua aurkituko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia