2012
|
|
7.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du giza eskubideen funtzionarioak bidaltzea Nazio Batuen erregio bulegoetara, halakoa beharrezkoa denean, zertarako eta, informazioa hedatzeko eta giza eskubideen esparruan gaikuntza eta bestelako laguntza teknikoa eskaintzeko, estatu kide interesdunek hala eskatuta.Giza eskubideei buruzko gaikuntza ikastaroak antolatu behar dira, norentzat eta, eskubide horiekin zer iku...
|
|
18.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen dio Biltzar Orokorrari, Konferentziaren txostena aztertzerakoan, bere bileren berrogeita zortzigarren aldian, azter dezala lehendabizi, Giza Eskubideei begira, Goi Komisario kargua sortzea, giza eskubide guztiak sustatu eta babestu ahal izateko.
|
|
29.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du Giza Eskubideen Batzordeak azter dezan Herri Indigenei buruzko Lantaldearen mandatua eraberritzeko eta eguneratzeko aukera, behin herri indigenen eskubideei buruzko adierazpenaren asmoa eta gero.
|
|
30.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du, berebat, Nazio Batuen sistemaren aholkularitza eta laguntza teknikoaren zerbitzu programek modu egokian erantzun ditzatela estatuen laguntza eskabideak, horiek herri indigenen mesederako badira.
|
|
32.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen dio Biltzar Orokorrari aldarrika dezala munduko herri indigenen nazioarteko hamarkada bat, 1994 urteko urtarrilean hasita. Hamarkada horrek bilduko ditu egintzetara bideratutako programak, hain zuzen ere, herri indigenek, euren artean ados jarrita, zehaztutakoak.
|
|
51.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du aldian aldian azter daitezela giza eskubideekin eta haurren egoerarekin zer ikusia duten gaiak, eta Nazio Batuen sistemaren organo eta mekanismo eskudunek eta erakunde espezializatuen ikuskapen organoek ikuska ditzatela halakoak, kasuan kasuko mandatuekin bat etorriz.
|
|
53.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du Haurraren Eskubideen Komitea beharrezko baliabideez hornitzea, Giza Eskubideen Zentroaren laguntzarekin, modu azkar eta eraginkorrean bere mandatua bete dezan, batez ere, kontuan hartuta aurrekaririk ez duen berrespen kopuru anitza eta horien ondorengo nazio txostenen aurkezpena.
|
|
66.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du lehentasuna ematea nazio nahiz nazioarteko neurriak hartzeari, zertarako eta, demokrazia, garapena eta giza eskubideak sustatzeko.
|
|
71.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen dio estatu bakoitzari kontuan har dezala egintza plan nazionala egiteko aukera, plan horretan zehazten direla beharrezko neurriak, estatu horrek hobetu ditzan giza eskubideak sustatzea eta babestea.
|
|
73.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du ahalbidetu dakiela gobernuz kanpoko erakundeei eta garapen edota giza eskubideen esparruan jardunean ari diren beste oinarrizko erakundeei, zeregin garrantzitsua betetzea, nazio nahiz nazioarte mailan, garapenerako eskubidearekin eta hori gauzatzearekin loturiko eztabaidan eta jardueretan eta, gobernuen elkarlanarekin, garapenerako lankidetzaren kasuan kasuko arlo guz...
|
|
76.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du baliabide gehiago ematea erregio mailako akordioak ezartzeko edo indartzeko, giza eskubideak sustatu eta babesteari begira, hori guztiori Giza Eskubideen Zentroaren aholkularitza eta laguntza teknikoaren zerbitzuen programaren barruan.Estatuei bultzada ematen zaie, eurok laguntza eska dezaten erregio eta azpierregio mailako jardueretarako, besteak beste, ikastaro, min...
|
|
81.Kontuan izanik Munduko Egintza plana, giza eskubideen eta demokraziaren aldeko hezkuntzarako, 1993 urtean Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen giza eskubide eta demokraziaren aldeko hezkuntzari buruz nazioarteko kongresuak onetsi zuena, eta giza eskubideen beste instrumentuak, Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du estatuek egin ditzatela programa eta estrategia bereziak, giza eskubideen inguruan, hezkuntza maila ahalik eta gehien zabaltzeko eta informazio publikoa hedatzeko, aintzat hartuta, bereziki, emakumearen giza eskubideak.
|
|
84.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du indar daitezen Nazio Batuen jarduera eta programak, bideratuta daudenak estatuen laguntza eskabideei erantzutera, estatuen nahia denean euren nazio erakunde propioak sortzea edo indartzea, giza eskubideak sustatu eta babesteari begira.
|
|
87.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen die giza eskubideen tratatuen arabera sortutako organoei, organo horien buruen bilerei eta estatu alderdien bilerei, neurriak hartzen jarrai ditzaten koordinatzeko askotariko arau eta jarraibide, aplikagarri direnak estatuek, giza eskubideen kasuan kasuko hitzarmenen arabera aurkeztu behar dituzten txostenak prestatzeko, eta azter dezatela txosten orokor bat aurkezteko i...
|
|
88.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du giza eskubideen nazioarteko instrumentuen estatu alderdiek, Biltzar Orokorrak eta Ekonomia eta Gizarte kontseiluak kontuan har dezatela giza eskubideen tratatuen arabera sortutako erakundeak eta hainbat mekanismo eta gaiaren araberako prozedurak aztertzeko aukera, efizientzia eta eraginkortasun handiagoa sustatu ahal izateko, organo, mekanismo eta prozedura desberdine...
|
|
89.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du gauza dadila etengabeko lana, tratatuen arabera sortutako organoen funtzionamendua hobetzeko, ikuskaritza lanak barne, eta aintzat hartuta horren inguruan adierazitako proposamen anitzak, batik bat, organo horienak eta euren goiburuen bileretakoak.Halaber, tratatuen arabera sortutako organoak bultzatu behar dira, berea egin dezaten Haurren Eskubideen Komiteak onetsita...
|
|
90.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du giza eskubideen tratatuen estatu alderdiek azter dezatela hautazko prozedura guztiak onesteko aukera, zertarako eta, komunikazioak aurkeztu eta aztertzeko.
|
|
92.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du Giza Eskubideen Batzordeak azter dezala giza eskubideen inguruan dauden instrumentuak hobeto aplikatzeko aukera, erregio nahiz nazioarte mailan eta, orobat, Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordea bultzatzen du jarrai ditzan nazioarteko zigor auzitegiari buruzko lanak.
|
|
94.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du, mundu osoan aitortuak diren giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sustatzeko eta babesteko, norbanakoek, taldeek eta erakundeek dituzten eskubide eta eginbeharrari buruzko adierazpen egitasmoa azkar bukatzea eta onestea.
|
|
96.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du Nazio Batuek bere gain har dezatela lan eraginkorragoa giza eskubideak sustatzeko eta babesteko, horrela ziurtatzeko nazioarteko zuzenbide humanitarioaren errespetu osoa, gatazka armatuaren egoera guztietan, Nazio Batuen Gutunaren asmo eta printzipioekin bat etorriz.
|
|
99.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du Biltzar Orokorrak, Giza Eskubideen Batzordeak eta giza eskubideen ardura duten Nazio Batuen sistemaren beste organo eta erakundeek azter ditzatela baliabide guztiak, Adierazpen honetan ezarritako gomendioak osotasunean, atzerapenik gabe, aplikatzea lortzeko eta, bereziki, giza eskubideen inguruan Nazio Batuen hamarkada bat aldarrikatzeko aukera.Konferentziak gomendatz...
|
|
1.Giza Eskubideen
|
Munduko
Konferentziak gomendatzen du giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak babesteko koordinazioa areagotzea, Nazio Batuen sistemaren barruan.Helburu honetarako, Konferentziak eskatzen die Nazio Batuen organo eta erakunde guztiei eta erakunde espezializatuei, horien jarduerek giza eskubideekin zer ikusia dutenean, elkarrekin lan egin dezatela euren jarduerak indartu, arrazionalizatu eta errazteari b...
|