Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2001
Munduko bazter guztietan, ondorio samingarriak dituzten gatazka politikoak soluziobide politikoak aurkitzen ari dira, herriek beren kabuz inongo mugarik gabe erabakitzeko duten eskubidean oinarrituta. Horrela jaso tzen dute nazioarteko oinarrizko itunek; giza eskubideen eta herrien eskubideen inguruko itunak, elkar ulertzea eta elkarren errespetuaren oinarri direnak, nahiz eta estatu moderno askok ez dituzten berretsi.
‎Esaterako, gerra baten edo politika arloko egonezinen baten beldurra sortzen bada, crash baten atarian egon gaitezke. Gaur egun, mundu guztiko burtsak gune nagusietan interesak dituzten inbertsiogile handien eskuetan daude, eta, horren ondorioz, sekulako lotura dago batzuetako eta besteetako emaitzen artean, eta horrek eragin handia du crash giroa eta urduritasuna kutsatzeko eta munduko bazter guztietara arrapalada bizian hedatzeko.
Munduko bazter guztietan izan naiz eta globalizaturik ikusi dudan gauza bakarra pobrezia eta nahigabea izan da.
‎1853tik 1871era arte beste zazpi opera egin zituen. Jadanik munduko bazter guztietan ezaguna zen Verdiren musika bikaina: Atenas, Paris, Madril, Buenos Aires, New York, Australia...
2002
‎Gure aldea gazte jendez beterik zegoen, eta gauez giroa aparta zen. Gure aterpea Ocean Beach etik, surfzaleen paradisua omen den hondartzatik, oso gertu zegoen, eta inguruetan munduko bazter guztietatik etorritako gazte surfzaleak ziren nagusi, den denak asmo bakar batez bertaratuak: Ocean Beacheko uhin paregabeen gainean irrist egitea.
‎Modigliani, Duchamp, Picasso, Kandinskyren bat, sorta oparoa da, etame rezi du benetan. ...lkarrekin, nahiz eta erakusketa hau muntatzeko kriterioarekin bat etorri ez —modu asko egoten baita horretarako, eta askotan gustu kontua edo akademizismo hutsa izaten baita horretan eztabaidan hastea— Museoak, Guggenheimek, bisitan doanari gogoratzen dio hiriaren edertasunak, bertako giro erromantikoak (roma n= nobela), bere historia kulturalak, politika liberalak eta bizi kostu merkeak munduko bazter guztietako artistak erakarri zituela. Paris bizirik dagoela esatea ahaztu zaie, beti egon dela bizirik, eta bertaratzen zirenguztien arimaren zati bat lapurtzen ziela, bere egiteko.
2003
‎Izakiak betidanik izan duen mozorrotzearen behar horren intrigak erakartzen ninduen. Nire herrian ez ezik, maskararen erabilera munduko bazter guztietara hedatuta zegoela ohartu nintzenean, beste kultura eta gizarteetako dantza maskaratuak ikusi eta ikertu nituen. India, Indonesia eta Japoniako antzerki eta dantzak hartu nituen eredu, eta horrela ohartzen hasi nintzen, nahiz eta kultura ezberdinak izan, printzipio amankomunak zeudela.
‎Alper alperrik zan guri maisuak sarritan gogor egitea: " Tenéis que hablar en castellano; tenéis que aprender castellano, para no ser unos burros." Guk, munduko bazter guztietan ohi danez, geure inguruan ikusten eta entzuten genduana egiten genduan: etxeko eta herriko berbetea.
‎Herrixkak ez du museorik, baina udaletxeko areto berezi bat apailatu diote esploratzaileari erlikiak erakusteko. Beste gauza batzuen artean Albert Meziguek munduko bazter guztietatik bere herrikideei bidalitako postalak daude han, milatik gora. Postal guztiz arruntak dira, mende hasieran Marseillan Sulim Anaien inprimategian egiten zirenak eta" munduko bazter miresgarriak" irudietan agertzen dituztenak.
2004
‎Hainbat intelektualen »Noam Chomsky, Susan Sontag, Manuel Delgado eta beste askoren» ikuspegi kritiko eta herritar anitzen eszeptizismoaren artean antolatu den Forumean, maiatzaren 20tik 23ra bitartean, Hizkuntza aniztasuna, iraunkortasuna eta bakea izeneko nazioarteko biltzarra egin berri da. Biltzarrak munduko bazter guztietako aditu, ikertzaile, soziolinguista eta hizkuntzazaleak bildu ditu, dozena eta erdi euskaldun barne.
‎Eta zabalagotu egiten da gizadiaren bizitza tragedia, aukerak arrisku bilakatzen direlarik. Erich Frommen teoriak inozo eta utopiazale banaka batzuen baitan bizi dira, konfrontazioaren hotsa munduko bazter guztietatik heltzen zaigun bitartean. Diodan parentesi artean, Frommek begirunea maitasun mota berezitzat hartzen zuen.
munduko bazter guztietatik etorritako
2005
‎Borondate onez, munduko bazter guztietan molda zaitezke aurrera jarraitzeko, jan eta lo egiteko. Baina jendearen ilusioak, penak, kezkak... ezagutzeko derrigorra da hizkuntza.
‎Norvegiako uharte tropikal bakarra. Hemen, munduko bazter guztietako landare espezieak hazten dira.
‎Beraz, arte ikasle egin nintzen, eta Dresdengo Arte Akademian sartu nintzen'. Hor hasi zuen munduko bazter guztietara, Mugarik gabeko Pailazoekin lankidetzan, eramango zuen bidaia. Izan ere, talde honek errefuxiatu landa askotan parte hartu du kontinentez kontinente.
‎Aurreko biltzarretan bezala, artzaintzari zuzenean eta zeharka lotutako pertsonak batu ziren, jarduera zaharrenetariko bati buruz hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko. Baina batez ere, artzain asko izan ziren, munduko bazter guztietatik etorriak.
‎–Putzu berdeko erregea ikustera dator jendea munduko bazter guztietatik, beren miseriek nire kontzientzia astun dezaten; baina putzuko txanpon hauekin guztiekin, laster ludiaren jabe egingo naiz, eta orduan, nik bisitatuko ditut munduko bost kontinenteak, bisitari denak aho zabalik utziz.
‎Nafarroan gaizki eta Iparraldean oso gaizki. Hemen ere politika hizkuntzari lotua dago, munduko bazter guztietan bezala. Gure probintziotan euskarak Gobernuaren laguntza du.
‎Gero eta askatasun gehiago da dibortziatzeko, abortatzeko, homosexual ezkontzak egiteko, eutanasia egiteko... Emakumeak ere, zorionez, poliki poliki munduko bazter guztietan beren eskubideak eskuratzen ari dira, ezkontzeko edo ez ezkontzeko, harekin edo honekin egoteko... Lanean ere gero eta justizia handiago egiten zaie, oraindik zapalduak egon arren...
2006
‎Oranjestadeko portua da Kariben mugimendu handiena duenetakoa. Munduko bazter guztietako milaka bisitarik kaleak eta dendatxoak betetzen dituzte, itsasontzi bat uhartera iristen den bakoitzeko.
‎Ez zituen, agidanean, gauzak gaizki egin, eta, gainera, gustatu egin zitzaion bizibide hura. Horrela, Andaluziatik etorri ondoren, gogor jarraitu zion hasitako lanari eta azkar baino lehen merkatari abilaren eta bidaiari nekaezinaren ospea lortu zuen, eta ospe hori zuela berme, Itsasoz Haraindiko merkatariek –" les Marchands d’Outre Mer" – agindu eman zioten joan zedin munduko bazter guztietara eta ikus zezan nolakoak ziren hainbat parajetako salerosketa kontuak.
‎Juan Valdez, bere larruazal beltxaranarekin, bibote apainarekin eta mando bat duela lagun –Conchita izena omen du gizon horren mandoak–, Kolonbiako kafearen ikurra izan da azkeneko berrogei urteetan, eta, itxuraz, oso ondo egin du lan herrialde horretako kafea munduko bazter guztietan ezagutarazten.
‎Zeusek pentsatu zuen, ikusita zein zen gizakion malezia eta maltzurkeria, Lurra urez estali eta lurreko guztiak itotzea, baina Uholde Handi hura bidali aurretik jakin nahi izan zuen ea bazen lurraren gainean bizirik irautea merezi zuen inor. Zeus eta Hermes jaitsi ziren Olinpotik Lurrera eta munduko bazter guztiak miatzen hasi ziren, gizon eta emakume zintzoen xerkan. Frigiara iritsi zirenean, txoko guztiak miatu zituzten eta abegi emango zien norbaiten bila ibili, baina ez zuten inor aurkitu, mendiaren bazter ezkutu bateko etxe xahar batean bizi ziren Filemon eta Bauzis izan ezik.
‎Entzun, ostalari jauna: munduko bazter guztiak harrotu ditut horrelako gela baten bila! Horixe da nik behar dudan gela!
2007
‎Aurten da laugarrena, Zubigintzan izenarekin. Hilaren 9tik 13ra, munduko bazter guztietatik etorriko dira Euskal Etxe eta elkarteetako ordezkariak, protokolo handiz jantzitako kongresuan eztabaida eta analisia mamitzeko asmoz. Eta behar dute aztertu.
‎galestar zaldi hezlea, etologoa eta idazlea. Bizitza osoa eman du munduko bazter guztiak korritzen, etengabe bidaia egiten, zaldiekin lan egiteko biderik errazenak eta arrakastatsuenak bilatzen beti.
‎Baina Santiagorako erromesaldia etengabea da. Munduko bazter guztietatik etorritako erromesek bat egin dute bisitariekin eta aukera aprobetxatu dute Galiziako hiriburua, Galiziako beste leku batzuk eta hango gastronomia preziatua ezagutzeko. Sukaldaritzaren kultura harrigarria da, bai plateren soiltasunagatik, bai patatak eta txerria bezalako oinarrizko osagaiak funtsezkoak direlako, bai itsaskien gozotasun eta kalitateagatik.
2008
Munduko bazter guztietako nerabeak dabiltza Interneten, eta nahi duten guztiekin sor ditzakete harreman birtualak.
Munduko bazter guztiak aintzat hartuta, Iberiar penintsulan dago erradiologia radarren sarerik handiena.
‎Orduan hasi ziren trenbideen inguruko negozioak, baita inperialismoaren grinak piztutako kanpaina militarrak ere. Industria iraultzaren epizentroa izateak ematen zuen nagusitasunaz baliatuta, Ingalaterra eta Frantzia munduko bazter guztiak menderatzeko lasterketan sartuta zeuden, eta beste estatu batzuentzat ere, espainiarra tarteko, kanpo politika aitzakia aproposa bihurtu zen barne arazoak estaltzeko.
‎Testua: Ixone Zubieta, Tximintx euskara elkarteko kidea Nori ez litzaioke gustatuko munduko bazter guztiak ezagutzea, bertan dauden paisaia bitxiak ikustea eta, zelan ez, munduan dauden kultura eta ohitura hain ezberdinetan murgiltzea. Baina, lastima, gehienok ez daukagu ez astirik, ez dirurik hori egiteko.
2009
‎Baina atzetik ditu beti helduak, hau eta hori egiteko aginduz. Joxemek, orduan, helikopteroa asmatuko du, ohetik mugitu gabe edonora joateko, eta era guztietako abenturak biziko ditu, munduko bazter guztietan.
‎Joxemeren asmazioak (Elkar) Alferra da Joxeme (gauza guztien gainetik ohean gelditzea gustatzen zaio) eta ohelikopteroa asmatuko du, ohetik mugitu gabe edonora joateko. Era guztietako abenturak biziko ditu, munduko bazter guztietan.
‎–Beti esaten zuen munduko bazter guztiak ikusten diren lekua bilatu nahi zuela eta hantxe egingo zuela etxea. Hego eta eki, mendebal eta iparraldean leihoak zituen etxea.
‎Ez alferrik, globalizazioaren ondorioz, estutu eta txikitu egin da orain arte zabala eta handia zen mundua. Izan ere, globalizazio behin eta berriz aipatu horrek berarekin ekarri baitu herrialdeen artean iraganean harresi ziren muga fisikoak gaur egun zubi bihurtzea, milaka kilometrotako distantziak denborari dagokionez murriztea, herrialde batetik besterako joan etorriak erruz ugaritzea eta informazioa munduko bazter guztietara aldi berean zabaltzea, eta, beraz, elkarren berri inoiz baino gehiago izatea?. Esan liteke ezberdin garenok ere, herritarrak nahiz kulturak eta gizarteak, globalizazioaren eraginez, gero eta berdinago ez bagara ere, gero eta antzekoago ari garela bihurtzen.
‎Urteak franko pasatu dira ordutik, eta ikusi beharreko gertakari estonagarrienaren lekukoak izaten ari gara: legearen itzala munduko bazter guztietara luzatzeko bideak eman dituen Estatu berberak ez du etxe barruko zoko ilunak argitzeko, ez erantzukizunak eskatzeko kemenik erakutsi. Ekimen ofiziala ez da gai izan ezta memoriaren lege duin bat aurrera ateratzeko ere.
2010
‎Mundua gure esku. Eta munduko bazter guztietatik hasi ziren, baita ere, gurera etortzeko asmoz mezuak iristen: Belgika, Danimarka, Finlandia, Bartzelona, Bretainia.
‎Hemen duzue uztailean izango diren musika jaialdi garrantzitsuenen zerrenda. Estilo askotako musika izango da munduko bazter guztietan.
‎Nire ama hil egin da, bai, eta horregatik hain zuzen, orain sekula baino gogotsuago ekin behar diogu lanari, haren oroimenez, gozo altxarazi zion aurpegia, kokotsetik helduta, Ninok?. Leonetti Zirku Handia munduko bazter guztietara eramango dugu nire amak nahiko zukeen moduan, ikusiko duzu.
munduko bazter guztietatik.
‎Arazo larrienetarikoak kutsadurarekin eta lehengaien zarrastalkeriarekin lotutadaude, lurraren berrikuntza eta onarpen ahalmenak gainditzen baitituzte. Horrela, krisi ekologikoa herri edo kontinentearen eremutik harago doa, bere eraginarenlarritasunak munduko bazter guztiak ukitzen ditu eta irtenbideak bilatzeko garaianmundu mailakoak izatera derrigortzen du. Jakina da ingurumenaren narriadura etalehengai berriztagaitzen kontsumoaren neurria eskualdez eskualde edota herrizherri oso bestelakoak direna.
‎metaketa kapitalistarako espazio nagusia mundua den arren, kudeaketa mekanismoak batik bat nazionalak dira, lehendik nazioarteko aldagai ekonomikoak arautzeko zeuden tresnakbertan behera geratu baitira. Gainera, ekonomiaz haragoko kudeaketa sozialak etapolitikoak ez du nazio esparrua inoiz gainditu eta gaur egun espazio horretan ereberebiziko ahulezia ezagutzen ari da munduko bazter guztietan neoliberalismoanagusitu den aldetik.
‎Sei hilabete geroago, GKEek balantzea egin dute. Munduko bazter guztietatik joan ziren, herrialdearen laguntza deitu ondoren. Kaosaren artean koordinatzen eta une horretan gehien behar zuen biztanleriari kasu egiten saiatu ziren.
‎Sortzaileen asmotan, Vaticano Irratiaren helburu nagusia, munduko bazter guztietara Erromako Aita Santuaren mezua zabaltzea zen.
2011
‎erdi gizon eta erdi zezen hark eduki zezan bazka garbia. Munduaren lau bazterretatik ekarriak ziren gazte horiek; labirintoa munduaren bazter horietara guztietara hedatuko zen aieru eta bihozkada gisa.
‎Azken urteotan ekonomiak estatuen ohiko muga administratiboak hautsi izanak eragin handia izan du bizitzako gainontzeko aspektuetan. Kapitala (nazioetatik at kudeatzen diren multinazionalen hedapena) eta lan indarrak munduan zehar libre mugitzen den moduan (etorkinen mugikortasuna, EAEn 2008an %5, 4), teknologia berriek (internetek bereziki) komunikazioa ere munduko bazter guztietara azkar baino azkarrago hedatzea ekarri du. Honek, berriz, distantzia kulturalak murriztu egin ditu.
‎aurrera baino gehiago atzera egin dute saio horiek edota, onenean ere, ikusteko dago zer ondorio aterako den azkenik. Porrot (partez edo osoz porrot) egin duten indarberritze saioez beterik daude mundu bazter guztiak. Eta, goazen bidetik goazela, beldur izatekoa da joera hori areagotu egingo dela hasi berria dugun mende honetan?
‎Testuinguru historiko horretan, gutxiengo etnikoen aurrekaririk gabeko jazarpen eta asimilazio historikoa jarri zen abian nazio anitzeko estatu hegemonikoen eskutik. Gutxiengoen gainbehera eragingo zuen lurrikara ezarian ezarian munduko bazter guztietara helduko da, estatuaren egituretan gotortutako gehiengoaren identitate mugak, lurraldea, historia, hizkuntza?, estatu muga absolutuak bihurtzeraino.
‎Ez dauka halako zilegitasun itzalik, zoritxarrez, gutxiengoko herritar izatearen inguruabar gogaikarriak zuritzen jardun behar duenak. Estatu kidea aintzat hartua da munduko bazter guztietan; aitzitik, nazio zapalduaren kideak direnak eta ez direnak asmatu behar ditu bere nazio identitatea zuritzeko. Nor denak estatuaren babesa dauka, gutxiengo nazionalen batean jaio dena ez da nor.
2012
‎Etorkinen Nazioarteko Eguna dela eta, herriko bizikidetzaren aldeko manifestua osatu dute. " Ibiltariak bihurtu ginenetik, historian zehar, munduko bazter guztietan errepikatu den kontua da lurralde eta amets berrien bila batetik bestera ibiltzea, bizimodu hobearen esperantzan", irakurri zuen Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak. Ildo horretatik, herria amets horien" bilduma" dela gogoratu zuen:
‎Azken urteetan natura eta bertan bizi diren kulturekin errespetuzko harremana bultzatzeko asmoz, ekoturismo edo etnoturismo deituriko pakete bereziak eta garestiak eskaintzen dira (Young, 1995). Etnoturismo edo turismo ekologikoaren gorakadak gaur egungo gizaki globalizatuok munduko bazter guztiak ezagutzeko eta arakatzeko beharrarekin du zerikusi handia. Gainera, gizarte zein banako mailan urruneko kulturei buruzko informazioa kontsumitzeko grina sortu da.
2013
‎erreparatu nahi izan dio, haren merkantilizazio erabatekoari, alegia. Gurean oso ongi ezagutzen ari garen prozesua aspaldian eguneroko ogia da munduko bazter guztietan. Eskuinaren monopolioa ez da; ezkerra ere gustura aritzen da joko berean.
‎Dokumental faltsuaren planteamendua absurdua izatera irits daitekeen arren, premisa egiazkoa da. Izan ere, zinemaren hasiera hasieratik gaur egunera arte munduko bazter guztietako zinemagileek erabili izan dute ahate pasa deritzan planoa. Almandozek berak egindako dokumentazio lan eskerga, dokumentalaren alderik esanguratsu eta harrigarriena?
‎Borja del Saz Getxo Surf Taldeko presidenteak, bere aldetik, aipatu zuen “txapelketak munduko bazter guztietatik etorritako surflariak ikusteko ematen duen aukera, Estatu Batuak eta Hawaikoekin hasi eta Brasil, Txile eta Perukoekin amaitzeraino. Beste datu garrantzitsu bat da txapelketa zuzenean emango dutela Interneten bidez eta, hartara, Getxo mundu osoan ikusiko da”.
2014
‎Bost ordu ziren bizi bero emankorra sutan zegoela arratsaldean. Hiru orduren buruan ilunduko zuen, eta munduko bazter guztietan egonen ziren eskandinaviar neska ilehoriak eta etxaldeetako mutil gazte garaiak elkarrekin etzanda gariaren ondoan, ilargipean.
‎Ibaiaren nondik norakoak konturarazi zuen zein zen utzi berria zuen lekua. Gurdi eta etxola pilaketa hura urtero urtero Nizhni Novgorodeko merkatu nagusia egiten zen plaza zabalean zegoen jarria, eta horrek azaltzen zuen buhame eta txerpolari saldoa hantxe egotea, munduko bazter guztietatik etorriak.
‎Irkutsk isolaturik gelditu zen, munduko bazter guztietatik bakartua.
‎Postontzia gainezka agertzen zen egunero. Eskutitzek eta postalek munduko bazter guztietako zigiluak zeramatzaten. Anderrek ez zuen bakar bat ere irakurri, baina, atariko oroigarriekin ez bezala, gaizki sentiarazten zuen zakarrontzira botatzeak.
‎Hainbat alorretan bioeraikuntzak arkitektura modernoarekin talka egiten du. XX. mendearen hasieran arkitekto berriek herri jakituriarekin eta tokian tokikoarekin haustura bat marraztu zuten, teknikak edozein lekutan edozer eraikitzeko aukera eskainiko zigula sinetsirik, era paradoxikoan munduko bazter guztietan ia gauza bera eraikitzera iritsiz. Arkitekturak zenbaitetan ez zuen genius locia24ulertzen.
‎Emakumeak ez dira berdin bizi munduko bazter guztietan; horregatik, GKEak saiatzen dira salaketa jartzen eta laguntza ematen kasurik larrienetan
‎Esku Batuak Emakumea izatea munduan Emakumeak indarkeriazko ekintzen, enplegu prekarioen eta engainuen biktima dira analfabetismoaren ondorioz Emakumeak borrokalariak dira, batez ere beren eskubideak aitortzen ez zaizkien herrialdeetan. Emakume izateak ez du esanahi bera munduko bazter guztietan. Batzuetan, kanpoko laguntza behar duten oztopo garrantzitsuak gainditu behar dira, horiek salbatzeko.
‎Interneten imajina ditzakeen aukera guztietako kontsumo gaiak klik batean topatu ditzakeen bezala munduko bazter guztietan egindako dohako pornografia, adibiderako—, auto-laguntza liburuen artean bada sexualitatearen inguruko informazio mordoa, sexualitatea beste modu batean bizitzeko aukera; eta, bestetik, sexualitatea modu osasungarrian edo modu ezberdinak ikasteko ikastaro ugari.
‎Modu batean edo bestean, nazio ekonomiaren gainbeherarekin agertzen da mundu mailako sare ekonomiko erraldoia. Enpresa handiek fabrikak eta sukurtsalak eraikitzen dituzte munduko bazter guztietan, ekoizpena mundu osoan zehar hedatua da herrialde bakoitzean etekina ateratzeko helburuarekin. Geroz eta nabariagoa da, Sloterdijkek adierazi bezala, munduak diruaren inguruan biratzen duela.
‎Jendea munduko bazter guztietatik joaten da haren besoetan egotera.
2015
‎Bihotzik ez dut, horrelakorik ez daki nire sortzaileak egiten oraindik, baina mutiko baten lehen maitasuna bezain garbia den helburua ezarri zidan: munduko bazter guztietara justizia eramatea, babesgabeak babestea. Eta, askotan zeregin gordina bada ere, bete egiten dut nire betebeharra; justiziaren zama eramatea astuna eta latza izaten da sarritan, baina horixe da nire erantzukizuna eta ez diot muzin egiten.
Munduko bazter guztietatik heldutako kultu zein erlijioek, bestelako mugimendu erlijiosoekin batera, ez dute gehiegi iraungo gurean, moda hutsa baitira, hartu eta bota daitekeen kontsumo gaia. Nahi bezala nahastatu eta baztertu ditzakegu aspertzen garenean, baina malgutasun horrek ez du ziurtasunik eskaintzen.
‎Ezaguna da oso lobby militarrek politikariengan duten eragin handia, adibiderako. NATOren barruko herri boteretsuek beharrezko baldintzak sortu dituzte teknologia militarrean izugarrizko dirutza etengabe inbertitzen jarraitzeko; edo finago esatearren, NATOren barruko herrialde boteretsuek eragin handia izaten dute munduko bazter guztietako konflikto politiko zein belikoetan, alde guztiei beren armak saldu ahal izateko. 2008an munduan gastu militar handiena duten bost herrialdeen artean, AEBek 606 milioi dolar gastatu ditu —mundu osoko gastuaren %41—, bigarrenak, Txinak, 100 milioi gastatu dituelarik.
‎Horrela behar du izan, den dena irauli egiten ez den bitartean. Etengabe errepikatzen den gertaera honek hasiera batean etsipena eta larrimina eragiten baldin badio ere, jarraian gogoratzen du Sisifok ez dagoela menderakuntza harremanetatik edota sistemaren atzaparretatik ihes egiterik, munduko bazter guztiekin loturik dagoela ezinbestean; jaitsieran, haitzaren atzetik korrika doan bitartean, bizitzaren izaera antzuaz ohartzerakoan, berriro gogoratzen du ez gai eta mendeko izateaz gain matxinoa ere badela; hautaketa hori berak askatasunean egin duela. Gauzak horrela, jaitsiera bakoitzean Sisifok sistemari aurre egiteko, erresistitzeko edo iraultzeko bestelako bideren bat pentsatzen du.
2016
‎Izaera praktiko horrexegatik, hain zuzen ere, «Euskal Adierazpenak» harrera beroa izan du Habitat III konferentzian. Izan ere, munduko bazter guztietatik etorritako atxikimendu ugari jaso ditu.Udalerri orok hirigintza plangintza badu ere, eskualde edo, gure kasuan, autonomia erkidego guztiek ez dute lurralde antolamendua. Ekuadorren, esaterako, «tarteko maila» deritzona 2008 urtean sortu zen, 23 probintzia eta Galapagoak konfiguratu zituztenean, eta orain planteatzen ari dira udalerri batetik haratago hedatuko den eta eskualde osoa hartuko duen lurralde plangintza edukitzeko premia, hiritarra eta landatarra, naturala eta industriala edo antropizatua bilduko dituena, lurralde antolamendu jasangarria erdiesteko.
‎Elikagai berrien baimena hobeto ulertzea Globalizazioari esker, aniztasun etniko gero eta handiagoa eta elikagai iturri berrien bilaketa gure mahaira elikagai mota berriak iritsi dira. Historian zehar, hainbat produktu sartu dira Ebn, munduko bazter guztietatik datozenak, hala nola bananak, fruta tropikalak, artoa eta espezia sorta zabala (horiek guztiak elikagai berriak ziren Ebn). Produktu horiek sortzen dituzten aldaketen eta kontrol beharren ondorioz, Ebko araudiak eskakizun berrietara egokitu behar izan du.
‎Ez dizuet esperantzarik eman nahi, baina munduko bazter guztietatik etortzen dira berarengana.
2017
‎Kultura aldaketa batek etorri behar du erakundeen eta pertsonen aldetik; gauzak beste era batera egin behar dira, merkatuaren beste ikuspegi bat izan».Lehentasuna, sarbideaPrestakuntzaren gaia «osagarri analogikoen» artean sailkatu du Munduko Bankuak, aurrez aipatutako txostenean. ...ekin bakarrik ez da ezer konponduko; iraultza digitalari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, «osagarri analogikoez» arduratu behar dute herrialdeek; haren ustez, enpresen arteko lehia bermatzeko araudiak indartu behar dituzte, langileen prestakuntza ekonomia berriaren beharretara egokitu, eta erakundeek arduraz jokatzen dutela bermatu.Baina lehentasuna lehen urrats horrek du, asko falta baita munduko bazter guztietan eta munduko biztanle guztiek Internet lasterrerako sarbidea bermatuta edukitzeko. Aurrerapausoak agerikoak dira.
‎Aldiz, esklabotza modu gordin eta maltzurrenak sortu ditu kapitalismoak, proletarioen gorputzean banaketa sakonak sorraraziz; eta esplotazioa indartzeko eta ezkutatzeko baliatu ditu banaketa horiek. Neurri handi batean ezarritako zatiketa handi horien erruz, batez ere emakumeen eta gizonen arteko zatiketa?, metatze kapitalistak bizitza suntsitzen jarraitzen du, munduko bazter guztietan.
‎Liburua argitaratu zenetik hamabi urte igarota, interpretazio plan hori erabat baliozkotzat jo daiteke. Munduko ekonomiaren globalizazioak etengabe sortu ditu ekinaldi hertsatzaile berriak, merkatuaren agintaritza munduko bazter guztietara hedatuz, eta, berriro ere, emakumeak ari dira horren kosturik handiena ordaintzen. Kapitalismoaren jaiotzan bezala gaur egun ere, mundu osoan erreprodukzioaren aurkako eraso ikaragarri baten bitartez hedatu dira harreman kapitalistak.
‎National Geographic en erreportaje hoberenen selekzioa. Zortzi hamar bat CD, munduko bazter guztietako animalia eta landareak erakusten zituztenak. Hori bokazioa ez bada, esan diezagutela guri zer den bokazioa.
‎–Hemen, ikasteko, inportanteena da karrikan ibiltzea, eta jendearekin nahastea. Fringe ak milaka eta milaka jende ekartzen du hona, munduko bazter guztietatik.
‎–Kulturalki arazo bat dugu, eta hori aldatzen ez den bitartean, konkurtsoak berandu aurkezten jarraituko dugu?. Porrotaren orbana ez da hain beltza munduko bazter guztietan. –Beste herrialde batzuetan, konkurtsoak ia aurrez aurkezten dira, modu prebentiboan.
‎Hori da, gaur egun, Melchor, Gaspar eta Baltasar kartan eskatu litzatekeena. Gero eta arrazoi solidario gehiago daude borondatez zein ekonomikoki elkarlanean aritzeko, hondamendi naturalak, pobrezia, gerrak, abusuak eta giza eskubideak munduko bazter guztietan urratzen direlako. Artikulu honetan, urte berri honetan, gutxienez, giza elkartasuna eskatzen duten errealitateetako batzuk deskribatzen dira:
‎Gora Herria" kantuko bigarren bertsoa ere berak abestua da. Negu Gorriak banandu eta gero ere, Fermin Muguruzak beste hamaika talde eta proiekturekin munduko bazter guztietara eramandako abestia da:
2018
‎Iruñeko kaleak jendez gainezka daude, eta mundu osotik etorritako turisten presentzia inoiz baino nabarmenagoa da. Munduko bazter guztietatik etorritako ordezkaritza politikoak Iruñeko Euskal Gobernuaren egoitzan bilduta daude aipatutako urteurrena ospatzen. Denek txapel eta zapi gorria jantzirik dauzkate.
‎Gainera! Oinarrizko Giza Eskubideen bortxaketa bortitza errealitate bat da tamalez, munduko bazter guztietan. Non du Europak eta munduak helmuga?
2019
‎–Hau ere jakin zenukete, argitu zien bizarginak sarrailagileari eta beste batzuei?. Bere maiestatea antzinako txanpon erromatarren zale amorratua zen, eta bilduma ederra zuen egina; bere jentil burutxoak deitzen zien, eta munduko bazter guztietatik etortzen ziren adituak eta antikuarioak haiek aztertzera. Kobrezko txanpon sastar bati ere ez zionez muzin egiten, egun batez Kasparekek ohore egin zion zilarrezko txanpon handi batekin, zeinak Diokleziano enperadore erromatarraren irudia zeraman.
‎Laugarrena: Athleticen fama eta izen ona bultzatzen eta zabaltzen saiatuko naiz munduko bazter guztietan, argi eta garbi utziz familia ezin jatorrago bat osatzen dugula.
‎Bada talde bat Londresen, Bonnier Zaffren, Kate Parkin buru dutena; talde horrekin zorretan egongo naiz beti liburu honi egin dioten defensarengatik eta ahal den munduko bazter guztietara helerazteko egin duten ahaleginarengatik. Eskerrik asko Kate.
2020
‎Txinako aberats berriekin urtean 125.000 euro baino gehiago irabaz dezake maiordomo batek. Horretaz gain, ostatua doan du etxe dotoreenetako batean, eta munduko bazter guztietara joan daiteke hegazkin pribatuan. Haiekin 10 urte lan, eta erretiroa, 67 urte izan arte itxaron gabe.
‎To! Injustizia berdina munduko bazter guztietan!
Munduko bazter guztietan pilatzen ari den larritasunaz pentsatzen hasten naizenean, nazioarteko laguntzarekin akordatzen naiz; Erdialdeko Amerikan ederki asko dakigu zeinen garrantzitsua den. Ni neu onik atera nintzen lurrikara batetik, 1976an.
‎Badakigu modu honetan ez dugula bermatuko harpidedun zareten guztiok bihar BARREN astekaria jasotzea, baina ez dugu modu egokiagorik topatu zuen informaziorako eskubidea eta guztion osasuna zaintzeko. Munduko bazter guztietan bizi zareten elgoibartarrok eta mendaroarrok ere duzue aste honetako alea zuen etxeetan jasoko, Correosek ez baitu zuenganaino hurbilduko. Halere, gogoratu barren.eus en irakur dezakezuela BARREN astekariaren paperezko edizioa PDF formatoan, barikutik aurrera.
‎Ez dezagun denborarik gal aferrikako letanietan edota kopia okaztagarrietan. Utz dezagun gizakiaz baizik mintzo ez den bitartean, edozein une gunetan bere karrikako kantoietan, munduko bazter guztietan gizakia erailtzen duen Europa hori. Mendeak dira jada," izpirituzko mentura" ren izenean iagizateria osoa itotzen ari dela...
2021
‎Gure horretan, jakina, hemen bildu zareten guztiok nahi zintuzketet ikerkide. Seguru nago aurki bilduko litzaizkigukeela beste asko ere, munduko bazter guztietatik. (Id.:
‎«Denek izan lukete txertatzeko aukera, eta aukera hori dutenek baliatu lukete». Haren ustez, gainera, txertaketak «solidarioa eta orokorra» behar du, eta munduko bazter guztietara iritsi litzateke.
‎Haren poesiak gizaki afrikarra goraipatzen du bere osotasunean, hau da, munduko bazter guztietara zabaldu den diaspora afrikarra; mundu osoko beltz zapalduekiko ahaidetasunezko lotura bat da. Eta horren adibide dira, esaterako, Panorâmica da literatura norte americana, New Yorkeko Harlemgo Pizkundea mugimenduko poeta beltzak irakurtzen inspiratuta idatzi zuena, edo Negro de todo o mundo poema, haren lanik ezagunena.
‎Ikusgarriak ziren maisu holandarrak pintzelkada labur lodiz margotutako koadroak, halako kolore bizi eta argi larriekin konposatuak, asko eta asko pairatzen zituen erotasun krisietatik jaiotakoak esaten zutenez. Baina erakusketako erregina, munduko bazter guztietatik milaka eta milaka ikusle erakarriko zituena kristalezko beira arasa batean sartuta zegoen, eta ez zen koadro bat.
‎Ba potentzien zera hori atera delarik, oroitu naiz nere Born in Pathogenia seriearekin, eta nola ageri zen atzoko atalean zera... birus bat eta gaitz bat zabaltzen dela B potentziatik mundu guztira, eta nundik nora?, eta militarren olinpiada edo joko mundial batzuetatik: milaka militar beren kirol norgehiagoka mundialean, eta hantxe kutsatu, eta kutsua munduko bazter guztietara zabaldu, aizue! Eta...
‎Garai hartan, Alexandro hil eta handik hamarkada bakar batzuetara, oso arriskutsua zen fortuna handia aldean eramanda bidaiatzea, ia ia suizida. Eta, lapurren sastakaiak, gaixotasun kutsagarriak eta naufragioak mehatxu izan eta hain misio garestia porrotera eraman badezakete ere, faraoia tematu, eta bere agenteak Nilo ibaiaren herrialdetik bidali ditu munduko bazter guztietara joan daitezen mugak eta distantzia handiak gaindituta. Irrikaz desiratzen ditu, egonezinez eta jabetza egarri mingarriz, ehiztari sekretuek arrisku ezezagunei aurre eginez beretzat bilatzen dituzten harrapakin horiek.
‎Tropa haren zaldizko gehientsuenak emakumeak dira, letren amazonak. Kentuckyko mendebaldeko herritarrak, hasieran, Estatu Batuetako eta munduko bazter guztietako ibar bakartuetan, behialako mesfidantzaz egoten ziren haiei beha. Ibiliko ote litzateke zentzuan den inor negu minean errepiderik gabeko lurralde hartan?
2022
‎Port d’Addaia n zegoen urpekaritza eskola bateko gida zen Idoia. Munduko bazter guztietatik etortzen ziren urpekariei irlako txokorik ederrenak ur azpitik erakustea zen bere lana. Tira, ez hori bakarrik...
2023
‎Milioika emakumek eteten dute haurdunaldia egunero munduko bazter guztietan. Eta, halere, kosta egiten da abortuaren inguruan hitz egitea:
‎hori da Googleren bunkerren kokalekuekin egiten dena. Beraz, gehienak bai, baina munduko bazter guzti guztiak ezin dira ikusi. Armadaren logikarekin eta estrategiarekin bat egiten dute horrelako ekintzek?
‎Izakiak betidanik izan duen mozorrotzearen behar horren intrigak erakartzen ninduen. Nire herrian ez ezik, maskararen erabilera munduko bazter guztietara hedatuta zegoela ohartu nintzenean, beste kultura eta gizarteetako dantza maskaratuak ikusi eta aztertu nituen. India, Indonesia eta Japoniako antzerki eta dantzak hartu nituen eredu, eta horrela ohartzen hasi nintzen, nahiz eta kultura ezberdinak izan, printzipio komunak zeudela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia