2021
|
|
Ikerketak ondorio nagusi hauetara iristen da (Maynak eta Maynak, 2021: 9): ...ulermenean lorpen handiak eta jarraituak lortzea dakarrenik; 2Aurrera egiteko modu emankorragoa ulermenaren osagaiak modu integratuan irakastea da, helburu espezifikoak dituen irakurketak bultzatuta; 3LAW errutinaren inplementazioaren ondorioz, ikasleen literaturaren ulermen maila" nabarmen" handitu zen; 4Datuek modu enpirikoan erakusten dute LAW errutina ikasleek literatur testuak"
|
modu
sakonean" ulertzeko gaitasuna hobetzeko balio duen" tresna multifazetikoa" dela; eta, 5Ikerketak irakasleak beste testu mota eta testuinguru akademiko batzuetarako ulermen integratuaren irakaskuntzaren antzeko moduak imajinatzera bultzatzeko borondatea adierazten du.
|
|
Curriculuma" eduki zerrenda amaigabe" bihurtu dela irizten dio eta, kalitatezko hezkuntza bat lortze bidean jarri nahi bada, irakaslearen eginkizunetako bat hautuak egitea izango dela dio helburu jakin batzuk lortu nahi badira, bere ustez, denari ezin baitzaio heldu. Aukeraketa horretan irakasleak hartzailea, testuingurua edota bestelako zenbait faktore hartu dituela kontuan adierazten du, dioenaren arabera, horiek izango baitira helburu zehatzagoak, egokiagoak baita
|
modu
sakonago batean ere lortzeko estrategiarako irizpide. Hau da, hezkuntza eta hezkuntza eskaintza ikasleari ahal bezainbat egokitu ikas prozesua kalitatezkoa eta esanguratsua izan dadin.
|
|
" Bakoitzak bere ikasgaiari heltzen dio oso modu estankoan eta talde lanean aritzeko ohitura falta zaigu". Hezkuntza markoak ezartzen duen konpetentzietan oinarritutako ereduaren araberako ikas prozesuak diseinatu behar badira, markoa
|
modu
sakonagoan ezagutu behar dela ohartarazten dute parte hartzaile horiek, eta era berean, horretara eramango dituen estrategia didaktiko transbertsalak indartu.
|
|
Ez euskarriei dagokienez soilik, izen eta izenburu kanonikoen artean desberdintasunak daudela zehazten du GIR1 ek, bere iritzian, ez baita gauza bera Etxepare, Lizardi edo Sarrionandia lantzea. Literatura modu kronologikoan lantzeak autore eta obra jakin batzuk
|
modu
sakonagoan lantzea dakar, agian, ikasleengandik urrunago dauden horiek, eta garaikideagoak diren horiek eta, akaso, atxikimendu eta motibazio handiagoa piztu dezaketenak, aldiz, azaletik lantzen dira (GIR1). Kronologiak irizpide izateari uzteak ikasleengana iristeko estilo eta genero literario egokiagoak eskaintzeaz gain, ikasleen inguru hurbilekoak diren izenak eta izenburuak jorratzea erraz dezake, eta modu horretan, kanonaren lanketa gazteen erreferente diren edo erreferente potentzialak izan daitezkeenetatik abiatu.
|
|
Horri jarraiki, bi ideia garrantzitsu harilkatzen dira ikastetxeetan proposatzen diren irakurgaien inguruan: alde batetik, zer irakurgai eta zer motatako irakurketa proposatu, hots, autore eta obra kanonikoak, ikasleengandik hurbilago egon daitezkeenak, obra bakarra edo aukera askekoa, ikasleek hautatutakoak izan behar diren edota irakasleek proposatutakoak, zer lanketa egiten den irakurgaiekin, etab. gai honi ondoko atal batean helduko zaio
|
modu
sakonagoan; eta, bestetik, nola inplikatu behar diren familiak eta hezkuntza komunitateko beste zenbait kide irakurketari berezkoa duen izaera soziala emateko eta literaturaren transmisioaren zein balioespenaren partaide egiteko. Azken ideia hori, halaber, ikasleen ikaskuntza prozesuarekiko inplikazioarekin nahiz ardura hartzearekin lotuta dagoen zerbait da.
|
|
Bestalde, metrikaren gaia aipatu dizuet lehen, eta, izan ere, aste honetako poema musikatuen azterketa horretan hori eta errimarena begiratu beharreko aspektuetako bat da, ezta? Esan nizuenez, ez gara
|
modu
sakon batez gai horretan sartuko oraingoz, baina garrantzitsua iruditzen zait horri arreta apur bat eskaintzea. Haikuetan bezala, poesiagintzan metrika eta errima jakinek garrantzi handia izan dute, nahiz eta gaur egun poema asko metrika eta errima librekoak izan.
|
|
" Nola garatu irakurketa plan bat Euskal Herri osorako jakinda hizkuntza dela eragozpen handi bat eremu askotan edo batzuetan?". Izan ere, ondoko atal batzuetan
|
modu
sakonagoan aztertuko dugun moduan, hizkuntza gaitasunak erabat baldintzatzen baitu hizkuntza horretako literaturaren irakaskuntza, eta Euskal Herria administrazio desberdinen menpe zatituta egotearen ondorio bada hau ere, beste faktore batzuen artean, jakina. Edonola ere, zatiketak errealitate fragmentatu bat dakar, eta horri modu bateratuan erantzuteko literaturaren didaktikaren inguruko edozein proposamen bateratu mahai gainean jartzea zailtzen du, oraindik gehiago IE6 k dioenari jarraiki hizkuntz gaitasun horren morrontzatik proposatzen denean.
|
|
Irakaskuntzaeta ikaskuntza prozesuak behar bezala elikatzeko ebaluazio formatiboaren irakaskuntza eginkizuna ikaslearen jarduna baloratzea bada, orduan, ikasleak bere ebaluazioan zuzenean parte hartu behar du (Bizarro, Sucari, Quispe Coaquira, 2019). Autoebaluazioaren kasuan, ikasleak bere ikas prozesua autoerregulatzen du
|
modu
sakonago batez (Panadero eta Alonso Tapia, 2013; Panadero, Andrade eta Brookhart, 2018), ikasleek euren prozesuen eta ekoizpenen kalitateari buruz gogoeta dezaten eskatzen baitu, ebaluazioedo balorazio iturri bakarra irakaslea soilik izan beharrean (Andrade, 2010). Hau da, nork bere burua aztertzea, behatzea, norberaren funtzionamenduari buruzko begirada kritikoa garatzea, egindako lana epaitzeko eta, beharrezkoa bada, ezarritako funtzionamendua aldatzeko (Cosnefroy, 2010 in Paquet eta Karsenti, 2020).
|