Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2023
‎Horien lekuan, agindu interpretatzaileak eman ditu Foru agindu formarekin, esaterako, apirilaren 28ko 179/ 2023 Foru agindua, eratorritako ondare izaeraren erregela interpretatzeko irizpideak onetsiz, subholding egituretan Sozietateen gaineko Zergan eta Ondarearen gaineko Zergan aplikatzeko. Modu horretara, jarraibideak baino segurtasun juridiko handiagoa ematen dute aldizkari ofizialean argitaratzen direlako. tributu zama ekitatez banatzea, eta justizia printzipioak. Tributu sistema aplikatzeko printzipioak dira, ostera, proportziotasuna, eragingarritasuna, formazko betebeharrak betetzeagatik izandako zeharkako kostuak mugatzea eta tributu betebeharpekoaren eskubide eta bermeak errespetatzea.
‎Are gehiago, lege lerruna ez duen arau baten bidez salbuespena eralda edo ezaba daitekeela onartzeak esan nahi du zerga egitatea ere xeda daitekeela legea ez den arauaren bitartez. Ildo berari ekinez, salbuespena ezabatzean salbuespenak ezartzen zuen egitezko kasua burutuz gero, tributu betebeharra sortuko litzateke; modu horretara, eraldaketaren bidez kargapeko kasu berria ezarriko litzateke, tributua ordaintzeko betebeharra eta guzti.
‎a) Erantzule solidario dira arau haustearen kausatzaile direnak edota arau hausteak gauzatzean modu aktiboan lagundu dutenak; kasu horretan, erantzuleak zordun nagusiaren zehapenaren gaineko erantzukizuna ere badu. b) Erantzule solidario dira delitu fiskala eragindako egintzen kausatzaile direnak eta egintza horietan elkarlanean biziki aritu direnak, baldin eta salatutako delitua dela-eta hasitako prozesu penalean ikertuak edo egotziak badaude edo prozesu hori dela-eta kondenatuak izan badira. Modu horretara, parekatzen dira arau haustea gauzatzeko elkarlanean ari dena eta delitu fiskala gauzatzeko elkarlanean ari dena. Prozesu penalean delituaren egilearen largespena edo absoluzioa erabakitzen bada, baliogabeturik geratuko da haren erantzukizunaren adierazpena. c) Erantzule solidario dira nortasun juridikorik gabeko erakundeetako kideak.
‎Kalte ekonomikoa ez da berehalakoa baina etorkizunera begira kaltea prestatzen da. Benetako konpentsazioa edo kenkaria egin ondoren ezarritako zehapenaren zenbatekotik kendu da arau hauste honengatik aurretiaz ezarritako zehapenaren proportziozko zatia, benetako konpentsazioaren edo kenkariaren ziozko zehapenen zenbatekoa gainditu gabe( modu horretara arau hauste bera birritan ez da zigortuko). Gaindikina ez da bueltatuko, arau hauste lokabea dela horrela baieztatuz.
‎Beste alde batetik, Administrazioak zergaldiak egiaztatzeko eta ikertzeko ahalak zabaltzen ditu preskribatutako zergaldien gainean, ahalen norainokoari buruz hamarkada bateko erabaki judizialak izan ondoren. Modu horretara, esan daiteke Tributu administrazioak duen eskubidea, egiaztapenak eta ikerketak egiteko eskubidea, ez dela preskribatzen (eta iraungitzen, Bizkaian), eskubide hori beste eskubide baten mendekoa izan litzatekeela dirudien arren, kasuan kasuko likidazioaren bidez tributu zorra zehazteko eskubidearen mendekoa, alegia; eta ondorioz, lau urteren buruan preskribatu litzatekeela (edo bost urt... Beste hitzekin esateko, zorra behar bezala likidatzeko aurretiaz zor hori egiaztatu eta ikertu behar da; horrenbestez, ahal horietako baten preskripzioa beste ahalekin lotuta egon litzateke.
‎Horregatik, kasuan kasuko likidazioaren bitartez tributu zorra zehazteko administrazio ahala ezin daiteke egikaritu behin preskripzio ala iraungitzea, bietatik edozein, gertatu denean. Iraungitze epe horrek tributu zorra zehazteko ahalmenari eragiten dio; modu horretara, preskripzio epea geldiarazteagatik zorra likidatzeko ahalmena zazpi edo zortzi urteetara arte luzatu badaiteke ere, seigarren urtean ahalmena azkenduko da iraungi delako.
‎Halako administrazio egintzak ez dira irmoak izan behar. Modu horretara konpentsa daitezke Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren behin behineko likidazioan jasotako itzulketaren zenbatekoa, betebeharpeko berak duen beste tributu zor batekin, betebeharpekoak likidazioaren aurka errekurtsoa jartzea erabaki duen ala ez gorabehera.
‎Horrela, behin eta berriro egiten diren ordainketa eta kobrantzak albo batera utzi eta tributu betebeharrak betetzea erraztu nahi da. Kontu korronte horretan jasoko dira tributu betebeharpekoari aitortutako kredituak, batetik, eta bere zorrak, kontrako zeinuarekin, bestetik; modu horretara, bi kopuruen arteko saldoa ordaindu edo itzuli da kontuan arauketak ezarritako datetan.
‎Gogora dezagun TFAOen kasuan erregularizazioa dago aitorpena edo autolikidazioa epez kanpo aurkeztu bada aurretiazko errekerimendurik gabe, eta ondorioz ez da zehapenik ezarriko (Bizkaian berandu aurkezteagatiko zehapena izan ezik), baina ez inon eskatzen erregularizazioarekin batera zorra ordaindu behar denik edo zorra geroratzeko nahiz zatikatzeko eskaera egin behar denik. Modu horretara, aitorpena edo autolikidazioa epez kanpo aurkeztu bada, edota epez kanpo ere aurkeztutako beste aitorpen edo autolikidazioa osatzen edo ongitzen badu, errekerimendurik jaso gabe baina ordainketarik ere egin gabe, orduan tributu betebeharpekoa bere zigor erantzukizunetik aska daiteke, zorra kobratzeko betearazpen aldia hasi bada ere. Delituen kasuan, aldiz, erregularizazioa egoteko, horrekin batera nahitaez tributu zor osoa ordaindu behar da (hori da, behintzat, 305.4.
‎Eskubide horien artean administrazio prozedura gehienetan garrantzi berezia du betebeharpekoak esan beharrekoa derrigorrean entzuteko izapideak, ebazpenaren proposamena eman aurretik. Modu horretara, interesdunak eskubidez komeni zaiona alega dezake; dena den, izapide hori bazter utz daiteke baldin eta prozedura jakinean proposamena jakinarazi ostean antzeko izapiderik bada, eta, beste alde batetik, halako izapidea izan ohi da gehienetan.
‎Proposamen hori betebeharpekoari jakinaraziko zaio, bere eskubideen alde egiteko egokitzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izateko; horretarako, hamabost eguneko epea (10 egun baliodun, Bizkaian) izango du proposamena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Alegazio horiek aztertu ondoren, Administrazioaren organo eskudunak likidazioa emango du, eta erruduntasun testigantza jurisdikzioari edo espedientea Fiskaltzari bidaliko dio, modu horretara preskripzio epea geldiaraziz (eta iraungitze epea etenda, Bizkaian), zehapenak jartzeko eta tributu zorra zehazteko Administrazioaren ahalmenaren preskripzio epea, hain zuzen. salaketa edo kereila jartzeko eskumena duen Zerga Administrazioko organoaren aurreko edo aldi bereko baimenarekin, ikusten badu erregularizazioak argi uzten duela Ogasun Publikoaren aurkako delitua dagoela.... Likidazioa betebeharpekoari jakinaraziko diote eta ohartaraziko diote likidazioa ordaintzeko borondatezko epea ez dela hasiko salaketa edo kereila izapidetzeko onartu dela jakinarazi arte.
‎Epigrafe honetan esandakoa aplikatzeko, Arau Orokorrek agindu dutenez, zorraren likidazio aldia identifikatu behar da, aldi horretako datuak bakarrik aintzat hartuz. Modu horretara, autolikidazioen kasuetan gehienbat, aurreko epealdiei dagozkien zor ordaindu gabeak geroko epealdiko autolikidazioen bidez erregularizatzea saihestu nahi da.
‎Horiek horrela, halako egintzen aurka egiteko ekimena administratuari dagokio egintzaren baliozkotasuna zalantzan jarriz gero. Beste alde batetik, modu horretara administrazio antolamendura, oro har, eta tributu antolamendura, bereziki, EKren 24 artikuluak aldarrikatutako benetako babes judizialaren konstituzio printzipioa ekarri da. Epaitegi eta auzitegietara jotzeko eskubideaz gain, printzipio hori mamitu behar da administrazio bidean berrikuspen prozedurak ezarriz baldin eta betebeharpekoak aurkeztutako eskakizunei azkar eta berehala erantzun egokia ematen bazaie, eta eztabaida horiek administrazioarekiko auzi jurisdikzioan epaitzeko aukera ezerezean utzi gabe.
Modu horretara, TFAOek berariaz jaso dituztenez, egiaztapen mugatuko prozedura honetan kudeaketa organoek ondoko jarduketak soilik egin ditzakete: a) Betebeharpekoek euren aitorpenetan edo autolikidazioetan adierazitako datuak eta haiek aurkeztutako frogagiriak edo eskatzen direnak aztertu.
‎Tributuen Ikuskaritza da Tributu administrazioaren organoa baldin eta subjektu pasiboen eta gainerako tributu betebeharpekoen tributu egoera egiaztatzeko eta ikertzeko ahala badagokio. Modu horretara, Ogasun Publikoarekin subjektuek dituzten betebehar eta eginbeharrak zehatz mehatz bete dituztela begiztatzen da; eta, hala ez denean, egoera erregularizatzen da (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 135 artikulua, Bizkaiko TFAOren 134 artikulua eta TLOren 145 artikulua).
‎Kasu horretan, organo ekonomiko administratiboak, beraz, arbitro zereginetan dihardu, egintzon legezkotasuna finkatzeko helburuarekin. Modu horretara, BEZaren karga tasa zehatza aplikatzeari buruzko eztabaida enpresariaren eta bezeroaren artean erreklamatzeko modukoa izango da, edota faktura igortzeko beharrari buruzkoa ere; gauza bera, lan prestaziotik datozen lanaren etekinen gainean aplikatu beharreko atxikipen tasari buruzko eztabaida langilearen eta enplegu emailearen artean. Ezin daitezke erreklamatu, ostera, kobratu ez den BEZ eskatzeko erreklamazioak edota Ogasunari ordaindutako atxikipenei buruzko eztabaidak atxikipen hori alokairutik kendu ez bada, eztabaida horiek guztiak jurisdikzio arruntean konpondu behar direlako.
‎Estatuan79 gertatu aldera, hiru Lurralde Historiko bakoitzean organo edo auzitegi bakarra dago erreklamazio ekonomiko administratiboak aztertzeko eskumenarekin. Modu horretara, Bizkaian eta Gipuzkoan Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboa du izena eta Araban, Organismo Juridiko Administratiboa.
‎Subjektu pasiboak autolikidazioa ala aitorpena aurkezteko beharra bete ez badu, hurrengoetatik bat gerta daiteke: a) likidazio egokiaren bidez tributu zorra zehazteko Administrazioak duen ahala eta zehapenak jartzeko ahala preskribatzea (edo iraungitzea Bizkaian), modu horretara tributu zorra eta zehapenak azkenduko direla; b) Administrazioak zorra zehazteko jarduketak hastea (kudeaketan ala ikuskapenean), eta likidazioa ematea interesak eta guzti, eta kasuan kasuan, zehapenak ezartzea; c) subjektu pasiboa epez kanpo autolikidazioa edo aitorpena borondatez aurkeztea (Administrazioak horretarako errekerimendurik egin gabe) hurrengo ondorioekin.
‎Ezta betebeharpekoak halakoak eskatzea ere, bere mesederako izan daitekeenean zor ez den sarreraren itzulketa ala tributuaren arauketaren ziozko itzulketa. b) Tributuen arloan, berandutze interesak eskatzeko, atzerapena ez da betebeharpekoaren erruz gertatu behar nahitaez. Modu horretara, lehen aipatu dugunez, berandutze interesak sortuko dira atzerapenaren arrazoia zein den, erruduntasun maila zein den edota errurik ezaren gorabehera, zabarkeria hutsagatik izan, hirugarrenaren erruz edo ezinbesteko kasuetan gertatu bada ere.
‎Erregela orokorra bestelakoa da, zehapenak zehapen prozedura lokabean izapidetu liratekeela. Modu horretara, Araban eta Gipuzkoan, zehapen proposamena sartuko da adostasun aktak sinatzen direnean baldin eta erregularizazioak betebeharpekoarentzat dakartzan ondorioak tributu beraren beste zergaldi batzuei begira.
‎Aurrekoaz gain, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak eta Batzorde Koordinatzaileak foru araubideari buruzko erregela bereziak onetsi ditzakete. Modu horretara, aurrekontu egonkortasunari buruzko koordinazioa eta elkarlana Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bidez gauzatzen da Estatuaren eta Lurralde Historiko eta Eusko Jaurlaritzaren artean; Batzorde horretan ekitaldi bakoitzerako defizit konpromisoak adosten dira. zehazten dira. Behin Eusko Jaurlaritzarentzat eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat defizitaren eta zorraren helburuak zehaztu ondoren, udal bakoitzak bete behar dituen helburuak Lurralde Historiko bakoitzaren erregeletan arautu da86.
‎Hori dela bide, legeak printzipio eta irizpide nagusiak ezar ditzake, gero printzipio nahiz irizpideok erregelamendu bidez garatzeko. Konstituzioaren 31.3 artikuluak ez dio legez arautu behar direnik, ezpada" legearen arabera", modu horretara Konstituzio Auzitegiaren jarrera aurreratuz lege erreserba erlatiboaren mesedetan. Apirilaren 20ko 102/ 2005 Epaian, besteak beste, adierazi zuenez:
‎Horiek horrela, erregelamenduzko arauketa legearen mende, berau garatu eta osatzeko izan behar da beti. c) Tributuen arloko lege erreserbak ez die eragiten modu berean tributuaren oinarrizko osagai guztiei. Modu horretara, zerga egitatea arautzeko legeak bete behar duen zehazte maila handiena da eta ez da hain handia beste osagaiak zehazteko orduan, karga tasa eta zerga oinarria, alegia. d) Legeak berak igorri behar gaitu bigarren mailako araura, eta azken horrek legeak agindutakoa bete behar du edozein kasutan. Esaterako, tributuaren zenbatekoa zehazteko ahalmena erregelamenduari emango balio, legeak ezarri luke tributuaren gutxienekoa eta gehienekoa, Edu berean, legeak kontzeptuak zehaztu lituzke, tasen kasuan zerbitzuaren kostea kasu.
‎Teoria horiek dira errealitate ekonomikoaren irizpidea (Alemanian) eta interpretazio funtzionala edo kari bidezkoa (Italian). Bi teoria horien helburua tributu arauak interpretatzerakoan irizpide juridikoak bazter utzi eta horien ordez irizpide ekonomikoak edo politikoak aplikatze zen; modu horretara, interpretazioaren bidez, tributu arauaren idazketaren kontrako ondorioetara hel zitekeen. Irizpide horien aplikazioak ondorio onartezinak sortarazi zituen erregimen nazional-sozialistan eta faxistan, tributu arauak interpretatzeko irizpideak zeintzuk izan behar ziren berriro pentsaraziz.
‎Haatik, A eta Bk sozietatea eratzen badute bakoitzak berea ekarrita (Ak ondasuna, eta Bk dirua), Sozietate Eragiketen gaineko Zerga aplikatu litzateke baina salbuetsita dago. Jarraian, sozietatea desegin, eta bakoitzak berari interesatzen zaiona hartuko luke (Ak dirua, eta Bk ondasun higiezina); modu horretara, Sozietate Eragiketen gaineko Zerga ordainduko dute bakoitzak jasotakoaren gainean (karga tasa: % 1).
‎Errenta lortu duena (zerga egitatea) Zergaren subjektu pasiboa da eta zorra ordaindu behar du. b) Betebehar materialak ere badira konturako ordainketak egiteko betebeharra, aurreko betebeharretik lokabe. Modu horretara, enpresari indibidualak hiru hilerik behin ordainketa bat egin behar du PFEZren kontura; eta enplegu emaileak langileei hileko ordainsaritik kenduko die kopuru bat, Ogasun publikoan sartzeko. Kopuru horiek kendu ditzake betebeharpekoak (hots, langileak) berak ordaindu lukeen zergatik autolikidazioa egiten duenean. c) Tributua dela-eta partikularren artean sortutakoak daude, esaterako, atxikipenak egiteko beharra eta langileak atxikipen horiek jasateko beharra.
‎Esaterako, PFEZk pertsona fisikoek lorturiko ondare irabaziak zergapetzen ditu, irabaziok kostu bidez lortu badira; ODZk ere pertsona fisikoek lorturiko ondare irabaziak zergapetzen ditu ere, baina horiek dohain bidez lortzen direnean bakarrik. Modu horretara, zerga bien arteko koordinazioa lortzen da. Gauza bera esan daiteke BEZari eta Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen gaineko Zergari buruz, lehenengoa enpresari nahiz profesionalek ordaintzen baitute, eta bigarrena, ostera, norbanakoek.
‎Aldizka aitortzen diren zergen kasuan, muga hori gainditu den ala ez ikusteko aintzat hartuko dira aitortzeko epealdi bakoitzean ordaindu gabeko diru kopurua, eta epealdi horiek hamabi hilabetetik beherakoak izango balira, iruzurraren muga egutegiko urtean ordaindu gabeko kopurua da. Modu horretara, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan, zergaldia eta aitortzeko epeak egutegiko urtearekin bat datozenez, begiratu behar da urte batean ordaindu gabe utzitakoa. Balio Erantsiaren gaineko Zergan, aldiz, aitorpena aurkezteko epeak hilekoak edo hiruhilekoak dira, eta egutegiko urte bereko aitorpena aurkezteko epealdi batzuk batu dira, delitua gauzatu den jakiteko.
‎prezio publikoa. Prezio publikoa ezartzean tributuaren ezaugarriak eman zizkion baina lege erreserbatik kanpo utzi zuen; modu horretara, legegile arruntak ez zuen Konstituzioak duen tributuaren kontzeptua errespetatu. Manuaren egungo idazketak epai horren esana jasotzen du orain.
‎Hasteko, lege erreserba tributuaren oinarrizko osagaiei aplikatu behar zaie bete betean, baina Auzitegi horrek, abenduaren 11n emandako 221/ 1992 epaian, tributuen arloan lege erreserbaren printzipioa izugarri malgutu du. Modu horretara, lege erreserba ez da berdina tributuaren oinarrizko osagai guztientzat: erreserba hori zorrotzagoa edo malguagoa izango da, zerga oinarria osatzen duten osagaien aniztasunaren arabera eta oinarri hori zehazteko eragiketa teknikoen konplexutasunaren arabera.
‎Zeregin horretan, Administrazioak oreka bilatu behar du erabilitako bideen eta lortu nahi den emaitzaren artean. Modu horretara, etekin garbiak zehaztu nahi dituenean, ustezko sarrera gordinez gain, aintzat hartu behar ditu sarrera horiekin batera izan ohi diren gastuak ere. Zehatzago esateko, zuzeneko zergetan, zeharkako zenbatespen metodoaren bidez salmentak eta prestazioak, erosketak eta gastuak edo jardueraren etekin garbia zehaztu daitezke.
‎Zuzenbide zibil erkideak, ostera, jaraunsleek jarauntsia inbentarioaren onuraren arabera onartu ezean, kausatzailearen tributu betebeharren gaineko erantzukizuna dute, euren ondasun eta eskubide guztiei dagokienez (KZren 1003 art.). Kode Zibilarekin gertatu aldera, tributuen esparruan legatu hartzaileak ere hildakoaren zorren gaineko erantzukizuna du, jarauntsi osoa legatuen bidez banatzen denean edo zati alikuotaren gaineko legatuak direnean. Arabako TFAOk, gainera, jarauntsiaren hiru laurdenak baino gehiago balio duen familiako ondarearen edo ondare profesionalaren oinordeko bezala banakako tituluaren bidez izendatu den kasuetara ere zabaltzen du tributu zorren gaineko erantzukizuna; modu horretara, tributuen arloan ere euskal zuzenbide zibileko 5/ 2015 Legearen 20 artikuluak ezarritako aplikatzen du.
‎Edozein kasutan, bazkideek modu solidarioan erantzuten dute; modu horretara, Administrazioak edozein bazkide edo partaidearen aurka jo dezake zor osoa kobratzeko, nahiz eta gero bazkideek elkarri eska diezaiokete lehenago ordaindutakoa (ondasun erkidegoen kasuan izan ezik).
‎Horiek horrela, TFAOren eta TLOren izaera publikoko ondare prestazioen definiziotik alde egiten dute. Eztabaida teorikoaz gain, esparru juridiko praktikotik haratago doa karga horiek erabiltzean tributuak aplikatzeko eta sortzeko kontuan izan beharreko printzipioak hautsi daitezke, modu horretara segurtasun juridikorik eza handia sortuz.
‎Finantzaketa tresna horien bitartez, Estatuak mailegua ematen die autonomia erkidegoei merkatuko baldintzak baino hobeak ezarriz, baina Estatuaren baimena behar da kopuru horiek erabiltzeko. Modu horretara lurralde erkideko autonomia erkidegoen finantzaketa osatzen da.
‎Nafarroako eta Lurralde Historikoen foruak iraganarekin lotzen ziren eta liberalen begietan gainditu beharreko tresnak ziren; kontserbadoreentzat, ostera, zaindu beharrekoak ziren. Modu horretara, borroka eta gatazkak sortu ziren jarraian azalduko dugun moduan Ekonomia Itunaren jatorria ulertu ahal izateko.
‎Gainera, Ekonomia Itunaren jatorrizko testua edota geroko aldarazpenen testua artikulu bakarreko legearen bidez onetsi behar da. Modu horretara, Parlamentuko taldeek ezin dezakete zati bateko zuzenketarik eskatu, hots, osorik onartu edo baztertu behar dute testua.
‎Horren bidez, Erkidegoak bere gain hartu ez dituen eskumenek sorturiko gastuak ordaintzen dira. Modu horretara, kupoak konpentsatu nahi ditu Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen gastuak. Nafarroaren kasuan, kupoari ekarpen deritzo.
Modu horretara, indarreko Legeak10 ezarri du kupoa kalkulatzeko metodologia epealdirako. Lehenengo urtean (2022an) Euskal Autonomia Erkidegoak ordaindu beharreko kupoa 1.467 milioi eurokoa izan da, gutxi gorabehera, eta zenbateko hori abiaburutzat hartuta, hurrengo urteetakoa urtero eguneratuko da.
‎Sarri askotan, legegileak tributuaren arauan itzurpenaren aurkako klausula bereziak sartu izan ditu. Modu horretara, plangintza fiskalaren eta abusuzko jokabidearen arteko muga argi zehaztu du: jokabide edota muga batzuetatik gaindi ulertuko da negozio juridikoen ondorioz lortutako aurrezpen fiskala bazter utzi behar dela; haatik, muga barruko jardunak zilegi bihurtuko luke aurrezpen fiskal hori.
‎Fernandoren anaiak, Carlos Maria Isidrok, ordea, ez zuen erregina onartzen eta Espainiako tronua beretzat erreklamatu zuen, Carlos V. izenarekin. Modu horretara, Lehen Gerra Karlista() egin zen. Nafarroako eta Euskadiko foruen defentsa lotu zen alderdi karlistarekin, eta foruen ezabaketa alderdi isabeldarrarekin.
Modu horretara, data zehatzetan gauzatutako lanen adibide lirateke zinema areto, dantzaleku eta diskoteketako langileen lana; eta ikasturte erregularretan gauzatzen diren lanak: jantokietako lana, eskola zentroak garbitzea, musika eskoletan irailetik uztailera eskolak ematea, lanbide heziketako irakasle gisa irailaren 2tik ekainaren 30era eskolak ematea.
Modu horretara, arbitroa edo arbitroak neutraltasuneta profesionaltasun printzipioen arabera izendatuko dira, zuzenbide lizentziadunen, gizarte gradudunen eta titulu baliokideak dituztenen artean. Izendatze hori egingo da estatuko nahiz autonomia erkidegoetako ordezkaritza handieneko sindikatuek, bidezkoa dena kontuan hartuta, eta kasuan kasuko probintziako esparruan, esparru funtzionalean edo enpresa esparruan langileen eskuordeen eta enpresa batzordeetako kideen %10 edo gehiago duten sindikatuek aho batez hartutako erabakiaren bidez. Aipatu berri diren sindikatu horiek ez badute aho bateko erabakirik hartzen, lan agintaritza eskudunak ezarriko du izendatzeko modua, arbitroen inpartzialtasunari, arbitro horiek ezesteko aukerari eta arbitroak izendatzeko sindikatuen parte hartzeari buruzko printzipioak kontuan hartuta.
‎Orobat, eskubidea izango dute euren lana oso osoan edo modu partzialean distantziara egiteko, edo lana modu horretan egiteari uzteko, hori balitz lan egiteko ezarritako sistema, betiere, bi kasu horietan, zerbitzuak emateko modalitatea bateragarria bada langilearen lanpostuarekin eta langile horrek gauzatutako eginkizunekin.
‎Bada, LELTBren 23.1.a) artikuluaren arabera, langileek dute azterketetara aurkezteko beharrezko baimenak izateko eskubidea, bai eta lan txanda edo distantziara lan egitea lehentasunez aukeratzeko eskubidea ere, baldin eta enpresan ezarritako araubidea hori bada, eta lanpostua edo eginkizunak bateragarriak badira lan egiteko modu horrekin, langileek erregulartasunez egiten dituztenean ikasketak, titulu akademikoa edo lanbide titulua lortzeko. Negoziazio kolektiboan itunduko dira eskubide horiek egikaritzeko baldintzak.
‎(e) Enpresak ez du txandakako lanarengatik ordainsari berezirik ordaintzeko betebeharrik. Baina ohikoa da negoziazio kolektiboak txandaka lan egitearen ondoriozko plusak ezartzea, modu horretara lan egitea gogorragoa dela aintzat hartuta.
‎(a) azterketetara aurkezteko beharrezko baimenak izateko, eta lan txanda edo distantziara lan egitea lehentasunez aukeratzeko, baldin eta enpresan ezarritako araubidea hori bada, eta lanpostua edo eginkizunak bateragarriak badira lan egiteko modu horrekin, langileak erregulartasunez egiten dituenean ikasketak, titulu akademikoa edo lanbide titulua lortzeko.
‎Printzipioz, urteko gehieneko ordu kopuru hori modu erregularrean bana daiteke urtean zehar. Modu horretara, ordu kopuru bera egingo litzateke urteko aste guztietan.
‎Baina lanaldia modu irregularrean ere bana daiteke. Modu horretara, posible litzateke aste batzuetan beste batzuetan baino gehiago lan egitea. Banaketa irregularra hitzarmen kolektiboan itundu behar da, edo enpresak langileen ordezkariekin egindako itunaren bidez [beraz, ez da onartzen enpresaburuaren eta langilearen arteko banakako ituna:
‎Federazio lizentziaren izapideak ez egitea, kirol klub edo erakundearen ez betetzea da, lan baldintzak funtsean aldarazteagatik eta langileak benetan jarduteko duen eskubidea urratzeagatik. Modu horretara, uste da langileak benetan jarduterik ez badu, eskubidea izango duela kontratua azkentzea eskatzeko, LELTBren 50 artikuluaren 1 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz(" lan baldintzen funtsezko aldarazpenak, halakoak gauzatu badira Lege honen 41 artikuluan ezarritakoa aintzat hartu gabe, eta aldarazpenok langilearen duintasuna urratzen badute"). Egia esan," lehiaketa ofizialetan parte ez hartzea ez denean oinarritzen erabaki tekniko batean, ezpada" ezintasun juridiko" batean, hain zuzen, kirolari profesionalari eragozten zaiolako parte hartzea ahalbidetzen dion egoera juridikoa baliatzea, hots, federazio lizentziaren izapideak egitea eta lizentzia hori indarrean izatea, orduan enpresaburuaren ez egite horrek kirolari profesionalari eragozten dio bere lanbidea normaltasunez gauzatzeko eskubidea egikaritzea".
‎Ildo horretatik doa 2018ko otsailaren 8ko (1121/ 2015 db. errek. zk.) AGE. Epai horrek, 2017ko irailaren 5ean GEEAren Sala Handiak Barbulescu II auzian emandako epaia (ikusi 7 Z.O.) beren beregi aipatu eta komentatzeaz gain, ebatzi beharreko kasuan (Inditex kasuan) ondorioztatu du langilearen laneko posta elektronikoaren gaineko kontrola gauzatu dela iragazkiak ezarriz, daten eta gaien arabera, eta, modu horretara, bereizi gabeko eta abusuzko kontrola saihestu dela. Hain zuzen ere, epaiaren esanetan, horrek guztiorrek eratortzen du kontrol horren bidez lortutako proba legearen araberakoa izatea (ikusi 6 Z.O.).
‎Halaber, informazio gailuan jaso daiteke informazio horretara daraman konexio kode bat edo internet helbide bat. Bada, Konstituzio Auzitegiak (irailaren 22ko 119/ 2022 epaian) adierazi du modu horretara lortutako irudiek balio dutela diziplinazko kaleratze bat justifikatzeko, betiere, neurri hori proportzionala, egokia eta beharrezkoa bada. Zernahi gisaz, epai horrek badu boto partikular garrantzitsu bat, non kritikatzen den, kasu horretan, enpresaburuak justifikatu ez izana zergatik ez zituen langileak eta horien ordezkariak aldez aurretik informatu.
Modu horretara, proportzionaltasuna izan dadin, beharrezkoa da langileak eta, hala denean, horien ordezkariak, bideokamerak jarri aurretik, gauzatuko den zaintzaren edo kontrolaren izaeraz eta norainokoaz argiro informatzea. Baina badira kontuan hartu beharreko bestelako irizpideak ere, hala nola, hartuko diren irudi eta soinuek langilearen intimitatea ahalik gutxien murriztea, horretarako irudi eta soinu horiek hartzeko denbora eta esparruak behar bezala mugatuz, bai eta, gerogarrenean, horiek ikusi edo entzungo dituzten pertsonak ere; enpresaburuak arrazoi legitimoak alegatzea bideozaintza eta horren norainokoa justifikatzeko; enpresaburuak justifikatzea beraren helburua lortzeko hain inbaditzailea ez den beste biderik ez dagoela; eta hartu diren irudi edota soinuak zein izan eta horiek bat etortzea enpresaburuak erdietsi nahi dituen helburuekin.
‎Horrenbestez, modu horretara lortutako irudi eta soinuak ere baliagarri lirateke langileei ezarritako zehapenak justifikatzeko, kalterik egin gabe enpresaburuak izan ditzakeen erantzukizunei, datu babeserako legeriak dioena ez betetzeagatik.
‎Bestela esanda, gerta daiteke helburua izatea bihar etziko langileak prestatze aldera nolabaiteko" harrobia" eratzea. Modu horretara, lan merkatura bildu aurretik praktikak eskaintzen dira. Horretarako, hezkuntza lankidetzako bekak tresna egokia izan daitezke.
‎Hori dela eta, esan bide da kontratu modalitate bat baino gehiago lana antolatzeko modu bat dela. Bada, antolatzeko modu horren arabera, enpresaburuak aldez aurretik kontratatutako langileei jarduera bat gauzatzea aginduko die, eta, hain zuzen, jarduera hori gauzatzeko langile horiek nahitaez aritu dira lankidetzan. Horrela, inorentzako zerbitzu emateak banakakoak eta pertsonalisimoak badira ere, ezerk ez du eragozten enplegatzaileak bere enplegatuei, une jakin batean, galdatzea zerbitzuak modu kolektiboan ematea; izan ere, horrek ez du desegingo lan loturaren banakako izaera, lan kontratuak indarrean jarraituko baitu.
Modu horretara, kontuan hartzen badira, bateko, uztailaren 22ko 658/ 2001 Errege Dekretua, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorra onestekoa (EAEO) eta, besteko, urriaren 30eko 34/ 2006 Legea, abokatuaren eta auzitegietako prokuradorearen lanbideetan aritzeari buruzkoa, ondorioztatu behar da 2011ko urriaren 31tik aurrera abokatu izaera izango dutela zuzenbideko gradu titulua izateaz gain, hurrengo ...
‎Praktika horien xedea da ikasleei ahalbidetzea prestakuntza akademikoan eskuratutako jakitateak aplikatzea eta osatzea. Modu horretara, ikasleek gaitasunak eskuratuko dituzte, prestatuko dituztenak lanbide jarduerak gauzatzeko, lagungarri izango zaizkienak enplegua lortzeko eta euren ekintzaile gaitasuna sustatuko dutenak. Praktika horiek gauza daitezke unibertsitatean bertan nahiz erakunde laguntzaileetan, hala nola, enpresetan, erakundeetan eta antolakunde publiko edo pribatuetan, estatuan nahiz nazioarte mailan.
‎Printzipioz, beka eta lan kontratua bereizteko nahiko litzateke gauzatutako jardueraren xedea frogatzearekin; edo, nahiago bada, harreman juridikoetako alderdiak kontuan hartuta, nahiko litzateke zehaztearekin zein alderdik eskuratzen duen onura nagusia. Modu horretara, beka zilegia izan dadin, beharrezkoa da harreman juridikoen xede nagusia prestakuntza izatea eta onura nagusia bekadunak eskuratzea. Aitzitik, jardueraren helburu bakarra ekoiztea baldin bada —nahiz eta jarduera horretan prestakuntza izaerako osagaiak izan, praktikaldiko lan kontratuetan gertatu antzera—, eta, horren ondorioz, onura, gehienbat, beka ematen duen erakundeak eskuratzen baldin badu, lan kontratua izango da.
Modu horretara, LELTBk araututako esparrutik baztertzen dira:
‎O 1 912ko uztailaren 11ko Legea, tailerretan eta fabriketan emakumeen gaueko industria lana debekatzekoa. Modu horretara, gutxienez, etengabeko hamaika orduko atsedenaldia ezarri zen. Gainera, atsedenaldi horretara nahitaez bildu behar zen gaueko bederatzietatik goizeko bostak arteko denbora tartea.
‎O 1919tik aurrera edozenbat arauk egin zuen komite parekideak sortzearen alde. Modu horretara konponbide korporatibistaren aldeko apustua egiten zen, hala lan baldintzak arautzeari dagokionez, nola horien inguruan sortutako gatazkak konpontzeari dagokionez ere. Gehienbat, komite parekideek eskumenak bereganatu zituzten banakako gatazkei nahiz gatazka kolektiboei begira.
‎Horrek estatua deszentralizatzea eragin zuen (11 eta 12 artikuluak). Modu horretara, estatu zentralaren eta erregio autonomoen arteko eskumen banaketan, Espainiako estatuari eratxiki zitzaizkion eskumenak gizarte legegintzari eta aseguru orokorren eta gizarte aseguruen araubideari zegokienez, kalterik egin gabe erregio autonomoek gai horiek betearazteko izan zezaketen eskumenari. Hala ere, gizarte legeak betearazi aurretik, Errepublikako Gobernuak ikuskatu behar zuen betearazpena, lege horiek eta gai hori ukitzen zituzten nazioarteko tratatuak oso osoan betetzen zirela bermatzeko (15 artikulua).
Modu horretara, lan zuzenbidearen ezaugarriak lan kontratuan ageri dira; izan ere, arlo horretako gainerako mekanismo juridikoek ere, harreman desberdinen bidez gauzatzen direnek (adib. prestatze harremanek, alokairu harremanek, aldarazpen harremanek, etete harremanek, azkentze harremanek), lan kontratua dute oinarri. Bestela esanda, lan kontratua da lan zuzenbidearen abiapuntu.
‎Esangura horretan, lan arloko antolamendu juridikoak neurri batzuk hartu ditu langileak alokairua benetan jasoko duela bermatzeko. Modu horretara, enpresaburuak langileari alokairuak ordaindu dizkio egindako lanarengatik, izandako emaitza ekonomikoak gorabehera: lanbide arteko gutxieneko alokairua zehazten da; lanbide arteko gutxieneko alokairua enbargaezina da; alokairuak likidatu eta ordaintzeko betekizunak daude; alokairua kreditu pribilegiatua da; Alokairuak Bermatzeko Funtsa dago, enpresaburuaren kaudimen gabezia egoeretan langilea babesteko (LELTBren 27, 29, 32 eta 33 artikuluak).
‎(a) Lan zuzenbideari buruzko eskuliburu orokorrak irakurtzea. Modu horretara, aztertu beharreko gaiaren edo interesgarritzat jotako gaiaren inguruko ideia orokorrak eskuratu ahal izango dira, bai eta bibliografianahiz jurisprudentzia erreferentzia berriak ere.
‎erakunde horren bidez pertsona aske bat hirugarren baten jabetzapeko lurrari atxikitzen zitzaion. Modu horretara, lur hori landu zezakeen eta bertan bizi zitekeen, gehienetan, bizitza osoan, edo denbora luzez, jabeak kanporatzeko beldurrik gabe. Edonola ere, kolono horrek jabeari kanon bat ordaindu behar zion, dirutan edo ustaren zati jakin bat emanez.
‎Egoera berri horretarako iraganbidean, erregeek ere zentsu erregimena baliatu zuten lur erkideak hiribilduetako biztanleen esku uzteko. Modu horretara, hiribilduetako biztanleek lur erkide horiek administra zitzaketen euren interesen arabera (adib. egurra egiteko, otea lortzeko, bazkarako). Monasterio askok ere zentsu erregimena baliatu zuten subjektu partikularrei finkak uzteko.
Modu horretara, industria iraultzaren ondorioak hurrengoak izan ziren XIX. mendean zehar: (a) makinen erabilera orokortu zen; makina horiek erabiltzeko gero eta zailagoak ziren eta gero eta indar arriskutsuagoek mugitzen zituzten, batez ere, esperimentazioa eta bat bateko hobekuntza saiakerak nagusi ziren hasierako garaian; (b) lan istripuen kopurua areagotu zen, hildako eta elbarri ugari eraginez; gainera, ezbehar horiek makinak erabiltzeagatik sortzen ziren; (c) nabarmena zen ekoizpen bideen titulartasunaren eta horiekin egindako lanaren arteko bereizketa:
‎(b) Taldea oso osoan enpresa bat dela ulertzea. Modu horretan, enpresaburutzat hartuko dira taldeko enpresa guztien titular guztiak, taldeko enpresen edozein langileri begira (enpresek autonomia galtzen dute).
‎Baina 2013ko maiatzaren 27ko (78/ 2012 errek. zk.) 4 Salako AGE eta gero, badirudi enpresa taldeen inguruko kontzeptu bakarraren alde egin dela. Modu horretara, gainditu nahi da lan zuzenbidearen ondoreetarako eta merkataritzako zuzenbidearen ondoreetarako enpresa taldearen esanahia desberdina delako ustea. Bada, ulertzen da" enpresa taldearen" kontzeptu bera baliagarri dela —eta izan behar dela— antolamendu juridikoaren adar desberdinetan (merkataritza, finantza, lan zuzenbidean), nahiz eta, batzuetan, halakoetan, ondorio desberdinak izan, aparteko inguruabar batzuk direla bide; hain justu ere, lanzuzenbidearen esparruan baliteke" taldea" osatzen duten enpresek erantzukizun solidarioa izatea, talde horretan aparteko inguruabarrak izateagatik (8 Z.O.).
Modu horretara," lan arloko enpresa taldeen"" aparteko osagaiak" berregituratzearen ondorioz, baterako zuzendaritza (abusuzkoa denean izan ezik) eta kanpora begira enpresa taldearen itxura sortzea jadanik ez dira aparteko osagaiak, hots, enpresa taldeko enpresen artean erantzukizun solidarioa eragiten dutenak. Bestela esanda, bi ezaugarri horiek enpresa taldeei datxekien osagai bihurtu dira, eta taldearen izateari oso osoan lotzen zaizkio.
‎Horrela, enpresaburu nagusiak ziurtatu behar duen moduan bere laguntzaileek zehatz betetzen dituztela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, berarekin elkarlanean diharduten enpresei ere galdatzen zaie GSDNri elkarlan horren berri ematea. Modu horretara, Gizarte Segurantzaren Administrazioak iturri desberdinetatik jasotzen du informazio bera, bere helburuak bete ditzan (SEMPERE NAVARRO).
Modu horretara, enpresa kontrataria itxurazko enpresa bat edo lan eskua trafikatzeko enpresa bat dela frogatzeko, langileak epaiketan LELTBren 43.2 artikuluan jasotako zantzuetakoren bat frogatu du. Honako hauek dira zantzu horiek:
‎Nolanahi ere, autonomia erkidegoei estatuko legeria betearazteko ahalmena eratxiki zaie bakarrik. Modu horretara, betearazte egintza eta arauetara biltzen dira antolaketaedo administrazio edukiko ad intra erregelamendu arauak. Bada, autonomia erkidegoek antolaketa erregelamenduak onets ditzakete, hau da, euren organo betearazleak sortu eta arautzekoak (azken finean, erregelamendu horiek arautzen dituzte autonomia erkidegoetako lan administrazioaren eraketa, antolaketa eta jardunbidea).
‎Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileek kidego nagusia osatzen dute; laneko ikuskatzaileordeek, ordea, lehenengoentzako babeseta laguntza eginkizunak gauzatzen dituzte, batez ere. Modu horretara, jardunbideari dagokionez, ikuskatzaileordeek ikuskatzaile batek zuzendutako taldeetan jarduten dute beti. Eta Lan Ikuskatzailetzari eratxikitako ikuskatze eginkizun gehienak gauzatzeko ahalmena badute ere (ikusi (23/ 2015 Legearen 14 artikulua), eginkizun garrantzitsuenak ikuskatzaileen esku daude (prestazioen gaineko errekarguak, lanak geldiaraztea...) (ikusi 23/ 2015 Legearen 22 artikulua).
‎Legeei eta erregelamenduei dagokienez, gomendatzen da Estatuko Aldizkari Ofizialaren web orrialdea ikustea (www.boe.es). Modu horretara, arau guztiak kontsultatu ahal izango dira. Horretarako," Legeria" atalean sartu behar da, eta hurrengo urratsak jarraitu behar dira:
‎Txostenen mekanismoarekin alderatuta, aukerazko mekanismoa da hori, estatu alderdi bakoitzak berau onartu behar baitu aplikagarri izateko. Modu horretara, mekanismo hori onartu nahi duten estatuek bi bide dituzte horri begira behartuta geratzeko: aipatu Protokolo gehigarria sina dezakete edo Europako Kontseiluko Idazkari Nagusiari jakinarazpena egin diezaiokete, adieraziz Gutunari begira euren gain zein betebehar hartu eta betebeharrok aipatu Protokolo gehigarriko prozeduraren arabera gainbegiratzea onartzen dela.
Modu horretara ulertzen badugu, koordinazioa muga bat da toki erakundeen berezko eskumenak egikaritzeko orduan. Azkenean, administrazio publiko bakarra egotea, autonomiaren aldarrikapena eta deszentralizazioa sistema koherente baten barruan gauzatu behar da.
‎Hori horrela, toki autonomia legearen mende geratzen da eta, toki erakundeek Legea egiteko eskumenik ez dutenez, beste lurralde erakundeen mende geratzen dira. Modu horretara, gogora ekarri behar dugu berriro ere KAren 4/ 1981 Epaiaren 3 oinarri juridikoa, bakoitzak berezkoak dituen interesak kudeatzeko duen boterea antolamendu juridikoaren mende geratzen zela adierazten zuenean.
‎Esangura horretan, ARIAS ABELLAN ek esaten duen bezala, zaintza organoak bere jardueraren bitartez zaintzapeko organoaren gaitasun falta betetzera etorriko da180 Bocanegra Sierrajaunak Martin MATEOren hitzak erabiliz, hurrengoa aipatzen zuen Estatuaren zaintzaren inguruan: ". monarkia absolutuek uste zuten bezala udala zaintza behar duten adintxikiko bezala ulertuz..." 181 Arias ABELLANek adierazten duenez, gaur egun ezin daiteke zaintzaren kontzeptua modu horretara ulertu toki erakundeek EKren 137 artikuluaren arabera berezkoak dituzten interesen kudeaketarako autonomia eta gaitasun osoa dutelako. Zaintza administrazioen arteko harremanen artean ulertu beharreko kontzeptua izan behar da.
‎Legezkotasunaren gaineko kontrola eta ez modu orokorrean, baizik eta momentuan hartutako erabakien gaineko kontrola. Modu horretara TAOLak V. tituluko III. kapituluan ebazpenen eta akordioen gaineko inpugnazioen inguruko arauketa ezartzen dute.
‎Udal aurrekontuaren likidazioaren inguruko informazioa ere udalez gaineko Ogasun Ordezkaritzari informatu behar zitzaion. Modu horretara sistema guztia kontrolpean geldituko litzateke. Kuriosoa da 1952ko Toki ogasuneko Erregelamenduarekin batera kontabilitate insktrukzioa ere onestea.
‎baliabide nahiko lortzea gobernu maila ezberdinek dituzten eskumen eta beharrizanak asetzeko. Modu horretara zehazten da diru sarreren eta gastuen arteko lotura. Ildo horretatik, MARIN BARNUEVO FABOk horrela adierazten du:
‎Horretarako, Ministerioak urriaren 1eko HAP/ 2105/ 2012 Agindua onetsi zuen. Modu horretara informazioa emateak TOLTBren 169.4 artikuluan zehaztutako betebeharra gainditu egiten du, aurrekontuaren kopiarekin batera aurrekontu egonkortasunaren inguruko informazioa ere eman behar delako. Geroago alderatuko dugu TOLTBren informazio ematea eta AEFJLOren gardentasun printzipioa, baina adibide moduan honakoa aipatu daiteke:
‎3 Toki erakundeek bigarren pausuan lortutako gastu ez finantzarioei gastu arauak berezkoak dituen doikuntzak egin dizkiote eta gastu horiei aurrekontu finkapenaren doikuntzak (toki erakundeen mendeko erakundeak ere kontuan sartu behar dira) eta EBtik edota beste Administrazio Publikoetatik datozen izaera finalista duten finantzatutako gastuak kenduko dira. Modu horretara, gastu konputagarria kalkulatu dugu eta hori doitzeko diru bilketan egondako jarraikako gehikuntzak edo murriztapenak aplikatuko dira.
‎Horien artean aurrekontu jardueren inguruko kontrolak eta tributuen ezarpen eta xedapenen ingurukoak. Modu horretara Ekonomia Itunak 45.2 artikuluan ezarritako finantza zaintza ere bertan behera gelditu zen563 FANLO LORASen ustetan 40/ 1981 Legeak EKren aurreko legeria EKk aldarrikatutako toki autonomiari egokitzeko sortu zen: " Horrela, toki araubideari buruzko lege erreforma edo neurri batzuekin lotzen da; izan ere, araubide hori 1978ko Konstituzioak toki autonomiaz egiten duen aitorpenera egokitzen saiatu dira.
‎Aurrekariak kontuan izanik argi dago LHLak bakarrik mantentzen zituela indarrean hitzartutako tributuen gaineko diru sarreren parte hartzean egin beharreko kontrola. Modu horretara Euskadiko legegileak Foru Aldundiek udal finantzazioan duten partaidetza aitortu zuen. ENdemaño Arosteguiri jarraituz565 aldarrikapen horrek bi norabide ditu: Alde batetik, Foru Aldundiek EAEko toki erakundeen gutxieneko autonomia maila bat bermatzeko betebeharra izango dute.
‎Udala aipatzea agian zuzenago izango litzateke Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/ 2016 Legeak berak (hemendik aurrera, ETEL) 2 artikuluan toki erakundeen zerrenda egin ostean, toki erakundeen artean udala arautzen duelako gehien bat eta beste toki erakundeak horien baldintzapean geratuko direlako. Modu horretan, EAEko udala, EKak aitortzen duen lurralde historikoetako forutasunaren ondorioz, lurralde erkidegoko udalekin konparaturik izaera ezberdina izango dute, TAOLtik haratzago doan izaera. ETELren bigarren zioen azalpenean honi erreferentzia egiten zaio, foru udala aipatuz eta horien goraipatzea eginez:
‎• Alde batetik, ikuspuntu subjektibotik toki autonomia EAEn honako moduan ulertu behar da: Toki erakundeek propioak dituzten gaiak euren erantzukizunpean antolatzeko eta garatzeko autonomia. Toki autonomia modu horretara ulertzen da eta TAEHk 3 artikuluan zehaztutakoarekin lotu egiten da. Nire ustetan erantzukizun printzipio horrek toki erakundearen izaera indartu egiten du. Tokiko gobernua lurralde erakundearen botere bat bezala ulertzea, nortasun propioa duen lurralde erakunde bezala. Udalaren autonomia bere osotasunean aitortua duen erakunde bezala ulertu behar da. EAEko toki erakundeetako udal mailak izaera ezberdina duten eskumen eta botereak aitorturik izango ditu eta berezkoak dituzten eskumenak hedadura zabala dutela bermatuko dira. Parte hartzearen bitartez toki autonomiaren babesa alerta goiztiarreko sistema ezartzea.
‎Artikuluaren arabera, TOL nazio lurralde osoan aplikagarria izango da, EAEko eta Nafarroako luralde historikoen foruzko finantza araubideei kalterik egin gabe. Modu horretan, foruzko finantza araubideen babesa jasotzen da271.
‎Legearen 115.3 artikuluan zorpetzeari, aurrekontu jarduerari eta kontabilitateari buruzko araubidea lurralde historikoei aitortzen zaie eta horrekin batera finantza zaintza ahalmenak ere. Modu horretan, Ekonomia Itunaren arauketa tributu jardueraz gain udalen finantza jarduera osoari dagokiola berresten da.
‎Zaintzaren kontzeptua lehenengo zatian definitu dugunean argi utzi dugu Administrazioan zaintzaren kontzeptua, jatorrian, Zuzenbide zibileko erakunde juridikoa Zuzenbide publikora eraman zela. Modu horretara, toki erakundea gaitasun zibil osoa ez zuten subjektuekin alderatzen zen. Modu horretara ulerturik, zaintza gauzatzen zuen organoak, zaintzapean gelditu behar zen organoaren gaitasun faltagatik, hau da, toki erakundearen gaitasun faltagatik esku hartzeko betebeharra zuen.
‎Modu horretara, toki erakundea gaitasun zibil osoa ez zuten subjektuekin alderatzen zen. Modu horretara ulerturik, zaintza gauzatzen zuen organoak, zaintzapean gelditu behar zen organoaren gaitasun faltagatik, hau da, toki erakundearen gaitasun faltagatik esku hartzeko betebeharra zuen. Hori horrela, zaintza gauzatzen zuen organoak bere jardueraren bitartez beste organoak zuen jarduteko gaitasun falta betetzeko asmoa zuen.
‎Toki ogasunen gainean finantza zaintzaren jarduera gauzatzen da gehien bat. Modu horretara finantza zaintza toki errekarguetan eta autonomia erkidegoko tributuen gaineko parte hartzean ematen da, baita zenbait zorpetze eragiketetan eta udalez gaineko edo azpiko toki erakundeen baliabideen inguruan ere. Aurrekontu eragiketa nagusienetan (aurrekontua onestea, betearaztean eta likidatzean) finantza zaintzak ere bere zeregina dauka.
‎Konstituzioaren 140 eta 142 artikuluen arabera, Kataluinako Kontuen Sindikadurari buruzko Legearen 9.8 artikuluaren arabera, toki kmporazioen gaineko fiskalizazioa —ikusiko dugunez, haien finantzajarduera a posteriori kontrolatzea da—finantza zaintzaren edukiaren zati bat da, eta, beraz, estatutu manu horretatik eratorritako eskumenaren parte. Eta ildo horretan, Kataluniako Autonomia Erkidegoak erkidego horretako organo bati Kontuen Sindikatuaritoki korporazioen finantza jarduna kontrolatzeko jarduera bat esleitzea ezin da Konstituzioaren edo Estatutuaren aurkakotzat jo" 469 Modu horretara, KAk toki erakundeen finantzaeta ekonomia jardueraren gaineko kontrol bikoitza aitortzen du, horrek ekar dezakeen bikoiztasunarekin.
‎Hiru esleipen prozedura bereiztu daitezke APOLren 137 artikuluarekin jarraitzeko: Enkantea: SPKLean aspaldi desagertu zen esleipen modu hori, baina prezioa esleipen irizpide bakarra duen lehiaketa izango litzateke. Prozedura arrunta da hau ondasunen eskualdaketari buruzko erregelamenduaren arabera475 Lehiaketa:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia