|
egun batean, irratiak eta musika tresnak salgai zituztèn denda batean, bi bozgorailuren artean zegoèn fonografo bati begira jarri, eta azkenean barrura sartu zen: ez al zuen, bada, bere zoritxarrak aparatu on bat merezi, hain zegoen zaharkitua etxean zutena!?, musikaren notak eta soinuak
|
modurik
fidelenean erreproduzituko zituena, zoritxarra musikaren edertasun akatsik gabean guztiz urtu zekion behingoz?; galdetu zion prezioa saltzaileari, sartu ziren elkarrizketa luze batean, saltzaileak aparatuaren kualitate eta bertute guztiak aipatzen zizkion, Adak entzun egiten zion bitartean, aldeko jarrera batean hasieran: Adaren buruaren goitik beherako mugimenduak etengabekoak ziren bederen?, pixkaka hoztuz joan zen arte, buru mugimenduak bakantzen zituela, baita azkenean eten ere, zertan zebilen, izan ere, fonografo bat erosten, azken aldian etxekoa jarri ere egiten ez bazuen, musikak, garai batean ez bezala, ohi baino goibelago eta malenkoniatsuago uzten zuelako??, saltzaileari bizkar emanez dendatik alde egiteko; beste egun batean, elizako tresnak eta eliz irudiak saltzen zituèn denda batean sartu eta, sartu ahala, Ama Birjina baten irudia seinalatu zion Adak saltzaileari, erakusleihoak beirate luze zabalak zituen, halako eran non kanpotik ere ederki antzematen baitzitzaion barruan gertatzen ari zenari?, huraxe zelakoan, ausaz, lurreko amari. Reginari?
|
|
egun batean, irratiak eta musika tresnak salgai zituztèn denda batean, bi bozgorailuren artean zegoèn fonografo bati begira jarri, eta azkenean barrura sartu zen: ez al zuen, bada, bere zoritxarrak aparatu on bat merezi –hain zegoen zaharkitua etxean zutena! –, musikaren notak eta soinuak
|
modurik
fidelenean erreproduzituko zituena, zoritxarra musikaren edertasun akatsik gabean guztiz urtu zekion behingoz?; galdetu zion prezioa saltzaileari, sartu ziren elkarrizketa luze batean –saltzaileak aparatuaren kualitate eta bertute guztiak aipatzen zizkion, Adak entzun egiten zion bitartean, aldeko jarrera batean hasieran: Adaren buruaren goitik beherako mugimenduak etengabekoak ziren bederen–, pixkaka hoztuz joan zen arte, buru mugimenduak bakantzen zituela, baita azkenean eten ere –zertan zebilen, izan ere, fonografo bat erosten, azken aldian etxekoa jarri ere egiten ez bazuen, musikak, garai batean ez bezala, ohi baino goibelago eta malenkoniatsuago uzten zuelako? –, saltzaileari bizkar emanez dendatik alde egiteko; beste egun batean, elizako tresnak eta eliz irudiak saltzen zituèn denda batean sartu eta, sartu ahala, Ama Birjina baten irudia seinalatu zion Adak saltzaileari –erakusleihoak beirate luze zabalak zituen, halako eran non kanpotik ere ederki antzematen baitzitzaion barruan gertatzen ari zenari–, huraxe zelakoan, ausaz, lurreko amari –Reginari– egin ziezaiokeèn oparirik onena, hark ez baitzuen burua altxatzen Pagoagara azken aldiz joan zenetik, hitzik ez zuèn iruzur baten lekuko zuzena izan zelako; hantxe zapuztu zen, antza, Reginaren bizitza osoko ametsa... baina hantxe zegoen bera –Ada–, amari errotik kendu ziotèn ametsa bere lekuan jartzeko prest, leku ezin egokiagoan!; ez al zuen, bada, amak, Ama Birjinaren ohorez, leku berezi hura eraiki Regina enean bertan?; oi, Regina eneko" arrosen arkupe" hura, horma batera jotzen zuena, non baitzegoen hutsarte bat, Reginak hutsik utzi zuena, nahita utzi ere, zeruko Ama Birjina bera hantxe ager zekion noizbait:
|