Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2000
‎Bordak bere gain hartzen ditu emetasunaren kontzientzia eta Euskal Herri alienatu batenganako hastio kritikoa. Honenbestez, poemek isurtzen duten goibeltasuna konformismoa inarrosteko modu berezi bat baino ez da.
2001
‎Haien artean bazen bat modu berezi batez atentzioa eman zidana. Liburu lodikotea zen, larruz koadernatua; zinez izugarri ederra zen.
2002
‎Teorian Obragintza Publikoa da finantzamenduaren kudeaketa daramana, baina finantzamendua Estatuari, Erregioari, Departamendua eta Herriko Etxeei eskatzen zaie, modu berezi batez eskatu ere. Gaur egun ez dauka izateko fisikorik, gorputz hezurdura bat da, artean, berau, nolabait, osatzen edo betetzen ari da.
‎Irakaslegaiak euskara irakaskuntzan eman zedin manifestatzen ziren. Borrokarako giroa izugarria zen eta irakasleek modu berezi batez borrokatzen zuten: «Euskara ikastea erabakigarria zen, orduan aparejadore edo mediku batentzat, adibidez, ez zen horrela.
2003
‎Bestalde, bakartasun metodologikoaren asmoa baztertu duen zientzia bat ez da dagoeneko batasun independente eta autonomoa, eta konbinaketa ezberdin askotan irakats daiteke (mitoa eta kosmologia modernoa izan liteke konbinaketa horietako bat). Jakina, lanbide guztiek dute bertan dihardutenak modu berezi batez trebatuta egon daitezen eskatzeko eskubidea, eta ideologia jakin baten onarpena ere eska dezakete. (Niri dagokidanez, gaiak elkarren artean gero eta antzekoagoak izateraino aizuntzearen aurka daudenen artean kokatzen dut neure burua:
‎Ezaugarri horiei, oro hartuta, zientzia helduaren dogmatismoa deitu diet, eta datozen orrialdeotan horiei buruzko honako puntuak landuko ditut. Zientzi hezkuntzak aurretik zientzialari komunitateak zailtasunez erdietsi duena irakasten du —mundua ikusteko eta bertan zientzia egiteko modu berezi batekiko konpromiso sendoa— Konpromiso hori beste batek ordezka dezake, eta hala gertatzen da aldian aldian, baina ezin zaio hari besterik gabe uko egin. Eta zientzialari profesionalen komunitatea ezaugarritzen jarraitzen duen bitartean, ikerkuntza emankorrarentzako bi zentzutan funtsezkoa dela erakusten du.
‎(i) paradigma kontzeptua: zientzialariek onartzen duten eredua edo patroia, horri esker mundua ikusteko eta bertan jarduteko modu berezi batera eramaten dituen konpromiso sakona irakasten zaielarik; eta
‎Froga hori gainditu ez duten ideiek baino munduaren azalpen hobea ematen dute. Maitagarrien ipuinak azaltzen du zergatik tratatzen duen gizarte modernoak zientzia modu berezi batez eta zergatik bermatzen dizkion beste ezein erakunderi ematen ez dizkion pribilegioak.
2004
‎Mundua ez dago subjektu metafisikoarengandik kanpo. Subjektuak mundua (gauzak, bere burua, beste gizakideak) begien aurrean jar dezake, nolabait esatearren, hura hobeki edo modu berezi batez objektibatzeko, baina munduaren parte izateari utzi gabe, bere mundua baita. " Bere mundua" diogu, subjektuak berak —beste subjektu guztiekin batera— egin/ egiten baitu mundu bere errealitatea.
2005
‎Zinez maisu izan zen hizkuntzaren baliabideak erabiltzen: aditz, joskera, hiztegian, eta modu berezi batez esapideetan. Estiloaren aldetik erretorikoa da:
‎Hala ere, Normandiako edaririk ezagunena, eta, jakina, hartzen dena. modu bereziago batean, Calvados brandy barietatea da. jaki ezagunaren erdian etenaldi batean hartzen den sagarrarekin “trou normand” gisa.
2006
‎Herrialde batzuetan berariazko erregimen historikoa (Foru Zuzenbideak) dute indarrean: hauek, testamentu eta herentziei dagokien guztia modu berezi batez erregulatzen dute.
‎formalki librea den lanaren antolakuntza arrazionala. Hau da, enpresa antolatzeko modu berezi bat.
‎Garrantzitsua da eremu horretako puntu guztietan presio konstantea egitea, pintura geruzan desberdintasun nabarmenak saihesteko. Teknika hori aplikatzeko modu berezi bat trapu bihurritua erabiltzea da, kiribil edo errulu gisa; horrela, pintura bikoteenaren banaketa lortzen da. Trapuarekin pintura kentzeko aldaera berarekin ematea baino ohikoagoa da Pintura kentzea.
‎Latinezko hitz horren bidez adierazi nahi dinagu nola bizi ditugun sentipenak eta esperientziak. Adibidez, setter irlandar baten larrua ukitzen dinagu edota kolore bat ikusi eta modu berezi batean sentitzen dinagu esperientzia hori. Edota gardeniaren lurrina usaintzen dinagu lagunaren paparrean.
‎Edota gardeniaren lurrina usaintzen dinagu lagunaren paparrean. Bada, modu berezi batez bizi dizkinagu esperientzia horiek. Sentitu baino ez dizkinagu egiten.
‎Ez dugu ondorioztatzen izaera bertutetsua dela izaera hori atsegina delako. Modu berezi batean atsegina gertatzen delako, bertutetsua dela sumatzen dugu benetan. (T 3.1.2.3)
‎Aintzane zuen izena, Elgoibarren ikasten zuen eta bederatzi urte zituen, nik baino bi gutxiago. Ile luzea zuen, gorputz argala, eta irri egiteko modu berezi bat, bihurria baina samurra. Nik ezin nuen Aintzane burutik kendu, baina ez nintzen berarekin hitz egiten ausartzen.
2007
‎Jakina, kultur kapital baten arabera jarduera horiek oso baliotsuakizan daitezke. Hori da bereizgarritasuna, ez soilik, besteetatik bereiztea, nortasuneta kultur balioa modu berezi batean antolatzea. S. Hall en ustez, kultura, bizijarduerak?
‎Gizabanakoen erantzunetatik abiatuta, Selman ek (1971a, 1971b, 1980, 1989) teoria bat garatu zuen: bestearen ikuspegia hartzeko gaitasuna beti ordena bereangertatzen diren 5 estadio unibertsaletatik igarotzen dela.Estadio bakoitza gizarte bizipen jakin batzuk antolatzekoeta ulertzeko modu berezi bat da. Selman ek estadiobakoitzean gizabanakoak pertsonari nahiz erlazioei buruzdituen ikusmoldeak deskribatu zituen, uste baitzuenikusmolde horiek bereizezinak direla.
‎Oso bestela, garapena aurrera doan heinean hainbat aldakuntza gertatzen zaio. Beste hitzetan adierazita, esanahiaren bilakaera kontutan hartu behar da garapenaren emaitza baita ezagupena eta hitzaren esanahiak errealitatea orokortzeko modu berezi bat suposatzen baitu. Vygotsky ren arrazoiketari jarraituz, haur hitzen haserako erabilerak beren esanahia osoa izango balu, haurrak pentsakera formalera iritxirik leudekeela adierazi luke horrek, eta hori horrela ez dela frogatzen digute gertakariek.
2008
‎Horixe da hizkuntza: nazio baten izateko eta bizitzeko modu berezi bat. Eta horixe da Irlandak galdu duena:
‎Espirituz pobrea izateko modu berezi bat da bere buruarekin bat datorrenarena, bere arrazoiarekin bat egiten duenarena: bat besterik ez.
‎Kanti buruzko eztabaidak bukaezinak ziren; hala ere, bereziki Rousseau izan zen eztabaidagai. Laburbilduz, hori guztia azaltzea ez baita lan honen helburua, Frantzian politikoki eta Alemanian intelektualki gertatzen ari zenak bat egin zuen historian inoiz gertatu ez den modu berezi batean, eta hortik ekoizpen interesgarri bat sortu zen: Kanten filosofia abiapuntu berri bat bezala.
2009
‎Berez ez dago argi kontzeptu horren azpian zer adierazten den: kultura hedatzeko transmisio modu bat, etnia baten adierazgarri diren ezaugarri zahar aspaldikoen irautea, tradizioak gorde dituenak zelakoak diren, bizitza ikusteko eta interpretatzeko modu berezi bat... edo denetarik apur bat.
‎Eta orduan ohartu zen, irriaren lehen trazuak marrazten ari zèn une hartan? orduantxe ohartu zen, bai, bat bateko izuak hartutako begiek ez zuten besterik adierazten?, haur hark ez zuela negarrik egin, ez aurretik izan zituèn beste seiek bezala behintzat, haienak negar eta auhen ezin zaratatsuagoak izan baitziren, oihu eta garrasi, txilio eta heiagora; ez, haurrak ez zuen negar egiten, edo negar egiteko modu berezi bat zuen, Reginak kurrinka antzeko hotsak entzun baitzituen, ggrrrññññ eta ggrrrññññ?, hasperen batzuen artean jaurtiak.
‎Hurrengo ikasturtetik aurrera, hiru aukera izango dituzte adinaren arabera: 25 urtetik gorakoentzako proba egitea edo 40 urtetik gorakoentzat ezarriko diren bi modu berezietako batean sartzea. Lan esperientzia egiaztatzea Helburua profesionalen eguneratzea eta berregokitzapena erraztea da.
‎Badago modu berezi bat familia horiekiko gure konpromisoa gauzatzeko, eta tradizio handia du gure artean. Azken petrolioaren krisi handiaren garaian, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan sortu zen; hain zuzen, horretarako aukera duten familiek hilero egun bateko soldata Caritasi ematea da, Caritasek bere zerbitzuak areagotu eta jende gehiagori helarazteko.
‎14:00ak aldera Dinamartxak hartu zuen protagonismoa. Izan ere, aurten, martxan parte hartu duten 205 txirrindulariez gain, bost ondarrutarrek eta bi mutrikuarrek modu berezi baten egin zuten: oinez, mendirik mendi.
‎Tom maior, Lur kontrolera. Atea zeharkatzen ari naiz, eta modu berezi batean flotatzen dut. Eta izarrek beste itxura bat dute gaur.
‎Haurra egotzita gero –erdiminik minenak egotzita gero, beraz–, bere arnasa hautsia bereganatzen saiatu zen Regina, baita minaren joanak dezente lasaitutako begitartean irri bat marrazten ere, irri betea ezin izan zitekeena, borondate onak ez ezik, nekeak eta min hondarrek ere moldatua zelako. ...n, irriaren lehen trazuak marrazten ari zèn une hartan... orduantxe ohartu zen, bai –bat bateko izuak hartutako begiek ez zuten besterik adierazten–, haur hark ez zuela negarrik egin, ez aurretik izan zituèn beste seiek bezala behintzat, haienak negar eta auhen ezin zaratatsuagoak izan baitziren, oihu eta garrasi, txilio eta heiagora; ez, haurrak ez zuen negar egiten, edo negar egiteko modu berezi bat zuen, Reginak kurrinka antzeko hotsak entzun baitzituen –ggrrrññññ eta ggrrrññññ–, hasperen batzuen artean jaurtiak.
‎Ulertzen didazu, ezta? Badakidana da modu berezi batean haziko duela bere alaba, dena dela haren izena. Ni hil baino lehen itzuliko ez bazina, aitari emango nizkioke paper hauek; aita hil baino lehen itzuliko ez bazina, Anderri emango lizkioke hark; eta zure neba hil baino lehen itzuliko ez bazina, bere alabatxoari emango lizkioke Anderrek.
‎Bi prozesu handi hauen bat egitetik, hau da, lortutako esparru politikoak eragindako frustrazio politikoaren eta berezko esparru kultural indartsuak sortzeko ezintasunaren bat egitetik, tradizioaren kontzeptua ulertzeko eta birformulatzeko modu berezi bat ondorioztatzen da. Orain ikusiko dugun bezala, giltzarri den sustratu ideologiko horretan oinarri hartuta proiektatuko dira kantagintza biak, bateko edo besteko nagusitasun kulturalak zatituta dauden parametro batzuen arabera.
‎Bizitza mespretxatuz, bere gainetik sortu diren metafisiken balio nihilista gogor kritikatu du. Baina bizitzaren balioak goratuko dituen metafisika bat presentatu digu gero; alde batetik, izatea bizitzaren motorra den botere nahian jarriz, eta, bestetik, horri balio etiko absolutua gehituz, betiereko itzuleraren ideiarekin izatea eta bilakaera modu berezi batean batuz. Nietzsche, beraz, mendebaldeko metafisikaren barruan kokatu beharrean gaude.
2010
‎Bederatzigarren urte muga betetzear dagoela, opari gisa taldearen eraberritzea eman da eta hemendik aurrera, izaera juridikoa eta antolakuntza berria du antzerki eta dantza eskolak.Ia 50 talde eta 500 ikaslek osatzen duten eskolak, sendotasuna eta herri izaera hartu du. " Poliki poliki jaiotako antzerki eta dantzaren mundu hau, hazten eta hezten joan da, egun errealitate handi bat osatuz," azaldu digute arduradunek.Antzerki eta dantza mugimendua sendotzen joan da, herrian zabalduz" modu berezi batean lortu dugu bai antzerkia eta bai dantza sentiaraztea," azaldu digute. Landaberri ikastolan oinarri sendo bat eratu da, eta aurreko urtean Sasoeta Zumaburun eta Añorgako Amasorrain ikastolan taldeak sortu ziren, baita Solaskide talde bat ere.
‎La citadelle bisitatuko dugu, modu berezi batez: erdi mozorrotuak, eta armak eskuetan.
‎. Urteroko abesti lehiaketa hau jarraituko al duzu aurten?. Modu bereziren batean ospatzen al duzu gau berezi hau. Afaririk egiten al duzu?. Zer iruditzen zaizkizu aurtengo abestiak?. Zure iritziz, zein izango da aurtengo Eurovisioko irabazlea?. Euskal talde bat aukeratu bazenu, zein aukeratuko zenuke Eurovisionen gure ordezkari izateko?
‎Helena, beraz, nirekin zorretan sentitzen zen nola edo hala? eta opari harekin kitatu nahi izan zuen zorra, edo bere ohorearen eskaintza sinboliko batekin kontentatu nahi izan ninduen, auskalo, historia hartan neu bainintzen, azken batean, nagusi, eta bera neskame, sarri askotan alderantziz zirudien arren; arestian esan dut, baina, Helenak gauzak esateko modu berezi bat zuela, berezkoa eta naturala, baita gauzarik harrigarrienak esaten zituenean ere: hain berezkoa eta naturala, non ni neu ere naturaltasunak kutsatuta sentitzen bainintzen; harrigarriagoak egiten zaizkit, egia esan, kontu hauek, orain idazten ari naizela orduan baino:
‎Gehiegizkoa ere izango naiz, beharbada, gehiegikeria da askotan gutxiagotasun ustearen adierazpide?, baina, kaletik bakarrik joaten naizenean, oinezkoek modu berezi batean begiratzen didatela iruditzen zait, haien keinurik meheenean irriaren eta mespretxuaren aztarnak agerikoak egingo balitzaizkit bezala; susmoa dut, hala ere, neure burua hainbesteraino ezagutzen dut, ustez?, nire pertzeptzioa ez dela zuzena ez zehatza, defentsiban dagoenak, sagu bat baino gehiago ez nintzen kaleko oihanean, katu usaina noiznahi bereganatzen zuena?... defentsibara egotera behartzen duten sentimenduen araberako kristalak jartzen baititu begien aurrean inkontzienteki, kolore guztietako kristalak:
‎Egia esan, nahiko aurreikusgarri iruditu zait eleberria, ezer berririk kontatu ez balit bezala. Gutxienez modu berezi batean kontatua balego. Hari nagusia bera ezaguna zaigu, bizitzaz aski duen edadekoa, bizitzaren zamak azpian harrapatu duena; badakigu zaintzailearen etorrerak inflexio puntu bat eragingo duela (onerako, ustez), liburuko afera batzuk (lagun minaren alabarena, nagusien artean) nola konponduko diren, narrazioak etsaigo zaharraren konpontzea izango duela helmuga.
‎(47: 51) (OFF) Jaio nintzenean, modu berezi batean programatu ninduten,
‎Izan ere, aditzaren kokaguneak solaskideari zuzentzeko modu berezi bat adierazten du (Jaubert 1988). Kontu hau argi eta garbi ikusten da aditza azken posizioan datorrenean.
‎Gehiegizkoa ere izango naiz, beharbada —gehiegikeria da askotan gutxiagotasun ustearen adierazpide—, baina, kaletik bakarrik joaten naizenean, oinezkoek modu berezi batean begiratzen didatela iruditzen zait, haien keinurik meheenean irriaren eta mespretxuaren aztarnak agerikoak egingo balitzaizkit bezala; susmoa dut, hala ere —neure burua hainbesteraino ezagutzen dut, ustez—, nire pertzeptzioa ez dela zuzena ez zehatza, defentsiban dagoenak —sagu bat baino gehiago ez nintzen kaleko oihanean, katu usaina noiznahi bereganatzen zuena—... gorriak, urdinak, beltzak... sekula ez gardenak—, eta hortik aurrera, badakizu:
‎Helena, beraz, nirekin zorretan sentitzen zen nola edo hala... eta opari harekin kitatu nahi izan zuen zorra, edo bere ohorearen eskaintza sinboliko batekin kontentatu nahi izan ninduen, auskalo, historia hartan neu bainintzen, azken batean, nagusi, eta bera neskame, sarri askotan alderantziz zirudien arren; arestian esan dut, baina, Helenak gauzak esateko modu berezi bat zuela, berezkoa eta naturala, baita gauzarik harrigarrienak esaten zituenean ere: hain berezkoa eta naturala, non ni neu ere naturaltasunak kutsatuta sentitzen bainintzen; harrigarriagoak egiten zaizkit, egia esan, kontu hauek, orain idazten ari naizela orduan baino:
‎Utzi egidazue zuei esaten gauzak zein egoera txarrera etorri diren. Britainiako milaka eskola publikoetan irakasleek beren ikasleei irakasten diete burua gora eta behera mugitu egiten badute lobulu frontaletara doan odol fluxua handitu egingo dela, beraz beren kontzentrazioa hobetu egingo dela; hatzak modu berezi batean elkar igurzten badituzte gorputzean ‘energia fluxua’ areagotuko dutela; prozesatutako janarian ez dagoela urik eta mihian ura gordez garuna zuzenean hidratatuko dela aho-sabaian zehar, ‘garun gimnastika’ deritzon ariketa programa berezi baten parte moduan. Tarte bat dedikatuko diegu uste horiei eta, are inportanteago, horiek gure hezkuntza sisteman sustatzen dituzten bufoiei.
‎ukiezina dena eremua publikoa da. Eremu honetan hainbeste gauza dago jokoan, ezen arrazoitzeko modu berezi bat eskatuko baitio. Erlijioak eta beste edozein teoria filosofikotatik urrun egon behar duen arrazoimen publikoa eskatuko du teoria politiko bateratzaile honek.
2011
‎Bestalde, hitzarekiko interesa, hezkuntza eramaile den aldetik, eta hizkuntza, ikasgai oinarrizkoagoa den aldetik, lotzea berebizikoa zela pentsatzen zuen. egilearen esanetan, hizkuntza erabileraren garrantzia ikusteko nahitaezkoa zen bi gai kontuan izatea; ez bakarrik hizkuntza erabiltzeko modua (kontu horrek azken ehun urteotako hizkuntzaren defendatzaileak itsutu ditu), baita hizkuntza erabiltzea bera ere, bere izatean eta izate horren baldintzetan, egituraz eta funtsaz gramatikariak arduratzen baitziren. hain zuzen ere, bere ustez, hizkuntza deskribatu baino gehiago kokatu egin behar zen; hau da, erabilera eremuetan, bai lurraldeari eta bai gizarteari dagokionez, hizkuntza jakin bat badagoen edo ez dagoen argitzea. Adibide bat jartzearren, Nova Cançó katalanaren iraultza soziolinguistikoa modu berezi batean aztertu beharreko fenomenoetariko bat izango litzateke.
‎ETB Mihiluze lehiaketa 900 programara iritsi da eta modu berezi batean ospatu nahi du. Famatuen laguntzarekin eta aurtengo EITBko Maratoirako dirua biltzeko asmoz, izarrez eta umorez beteriko saioa eskainiko digute Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok larunbat honetan.
‎Hauetatik lehena, adituek diotenez, irrealitate edo amets egoeran murgiltzea da. Galtzailearen depresioak kontrako modu berezi bat hartzen du: euforiarena.
‎(?) Auzi hauen zerizan guztia Estatuaren esku baitago, estatuko gehiengoaren mendeko. Horregatik, bada, hauxe da nik nire aldetik azpimarratu nahi nukeena modu berezi batean: hots, gehiengoaren eskuetan dauden erabakiak direla medio, gutxiengo kulturalak erabat zaurgarriak eta hauskorrak dira, zeren eta gehiengoaren bidegabekeria izugarriak egon litezke afera horretan?
‎Komunitate bakoitzak bere hizkuntz (ar) en bidez ingurua irudikatzeko, inguruan eragiteko (eraldatzeko, berritzeko?) edota bere kultura eta historia (ahozko/ idatzizko literatura, tradizioa?) gordetzeko modu partikularra dauka. Hizkuntza bat galtzearekin batera, mundua ikusteko, munduan eragiteko eta munduarekiko esperientzia historikoa gordetzeko modu berezi bat galtzen da. Hau da, hizkuntza bat galtzen denean gizateriak bere ezagutzaren zati bat galtzen du.
‎Harridura batetik sortutako ikerketa baten berri eman nahi dugu artikulu honetan. Izan ere, aspaldi konturatu ginen euskara modu berezi batean erabiltzen zela «izen publikoetan». Leku publikoak, enpresak, erakundeak, dendak edo komertzioa eta halakoak izendatzean hainbat xelebrekeria ikusita geunden.
‎Ondoren, odoldu egiten da, eta heste natural edo artifizialetan sartzen. Osagaien aniztasuna errezetaren jatorrizko zatia da, eta eskualde bakoitzean ohikoa den zatia, egiteko modu berezi bati esker. Hestebete energetiko bat da, denboraldiko fruta saltsa originalekin (chutney) batera datorrena, edo kontu handiz egiten da, arroza okertu eta kurruskaria izan dadin.
2012
‎Bisitaria saioan ezagunak diren pertsonak elkarrizketatuko ditu Xabier Euzkitzek, baina modu berezi batean, oraingoan platoa alde batera utzita euren eguneroko bizimoduan murgilduko delako.
‎Bisitaria saioa estreinatuko da ostegun honetan ETB. Saio berri honetan, ezagunak diren pertsonak elkarrizketatuko ditu Xabier Euzkitzek, baina modu berezi batean, oraingoan platoa alde batera utzita euren eguneroko bizimoduan murgilduko delako. Pertsona hori beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu, gertutik, Euzkitze izango da gonbidatua, bi egun egongo baita elkarrizketatuarekin.
‎JAUN: Hitz egiteko modu berezi bat da, alegia.
‎(47: 06) Modu berezi batean lotuta nago gertakari horri. Minuteman
‎Hizkuntzak zentzua ematendio gizarte harremanak ezartzeko moduari, harreman horiek berek eraikitzen dutenbitartean. Hizkuntzak ezartzen du munduaren eta naturarekiko harremanen ikuskerabat, espazioa eta denbora antzemateko modu berezi bat (E. Sapir, 1921 eta B. L.Whorf, 1956).
‎" Liburu jakin bat modu berezi batez gozatu duten irakurleek diru poxin bat bidali liokete autoreari, beren estimazioaren seinale gisa; diruaren zenbatekoak ez du garrantzirik, eman dezagun ez dela izango koroi erdi bat baino gutxiago, baina ezta ehun libera esterlina baino gehiago ere. Autoreek editoreek ordaintzen dizkieten egile eskubideak kobratzen segituko lukete, eta diru horri irakurleen eskupekoa erantsiko litzaioke, kafetegietako zerbitzariek egiten duten bezalatsu".
‎Usu eman didate arazoen aipatzeko lekua, eta haiek izan ditut lagunarte hurbilena, kritika eta erreakzioko garai gogorrenetan ere. Denak aipatu ezinean, modu berezi batez gogoratuko dut goizegi hil zitzaigun laguna, Lesakako Juan Tomas Etxabide: " Lau haizetara, askatasun egarria".
2013
‎Arin irakurtzen diren zortzi ipuin laburretan pertsonaia maskulino bana topatzen dugu betiko errealitatean txertatuta. Hala eta guztiz ere, bada errutina horretan pertsonaiek erakusten duten egiteko modu berezi bat, errealitate arruntenetan aurkitzen dena baina besteengan ikusten ez dugun arte, harrapatzeko zail xamar suerta datekeena. Ispiluaren metodoa inkontzienteaz kontziente izateko metodo ezin hobea iruditzen zait.
‎Ez diogu izen propio bat eman Agertoki Berdeari, eta are garrantzitsuagoa dena: ez dugu komunikatzeko modu berezi bat aukeratu agertoki horrentzat. Bai Trinitatean eta baita handik kanpo ere, jazz hutsetik dezente aldentzen diren emanaldiak eskaintzen dituzue.
‎SAID. Agian ez dago modu berezi batean jokatu beharrik.
‎Arkitektura zibilean bezala, forma kurboei jarraituz alakatzen zirelako, normalean bulegoak eta enpresaren izena bertan kokatuz. Arkitektura industrialean ohikoa izan zen alde administratiboa modu berezi batean ezberdintzea (letrekin, beste material batzuekin, eta batez ere barruko tratamendu arretatsuago batekin, maiz materialen kalitateetan agerikoa den bezala). Horrekin batera, lantokiak eskatzen zituen aireztapena eta argiztapena zirela-eta, murruak zulatuta agertzen ziren, eta beste eraikinetan ohikoak ez ziren azalera handiko, eta Eibarren bertan fabrikatzen ziren, leiho metaliko jarraituak oso arruntak izan ziren461 Baita teilatu lauak ere, urez estali edo erabilgarriak izan ahal zirenak.
‎Hau da, zaunka luze eta iraunkor bat, espresiboa eta melankolia transmititzen duena. 3 Txakurraren zaunka Harburu irrikatsuek modu berezi batez zaunka egiten dute. «Zaunkak zorrotzak eta errepikakorrak dira, laguntza eskatu eta atentzioa eman nahi balute bezala», adierazi du Sánchezek.
‎" Jendea gustura ikusi dut, entzuten adi, eta bukaeran parte hartze polita egon da", zioen Artolak afaria amaituta, formatuari buruz ondorengoa gehituz: " Modu berezi bat da, gauzak egiteko era desberdina; alde horretatik ere, oso ondo".
‎Debagoieneko euskal iheslari ohiek Arrasaten egin duten agerraldian, zapatuan Miarritzen iheslarien kolektiboak egindako adierazpena" txalotu, babestu eta zabaldu" dute. Horrez gain, ETAk borroka armatua utzi ostean," modu berezi batean erabili diren salbuespeneko neurri errepresiboak" baztertu dituzte.
‎" Azken 10 urteotan Gipuzkoako beste herritar guztiekin batera bizi izan dugu errauste plantaren amets gaiztoa. Agian guk modu berezi batean bizi izan dugu. Guk eta gure seme alabak 260.000 tona erre behar zituen labe toxikoaren ondoan lo egin behar izate horrek sortzen duen kezka erantsiarekin.
‎Txalo zaparrada jaso eta lore sorta eskuetan zuela, esker hitzak izan zituen guztientzat Imanolek. Eta modu berezi batean, ikuskizunean omendu zuten bigarren lagun batentzat. “Bizitza musikal honetan bera izan da neure ahotsa eta neure bihotza”, adieraziz zuzendu zitzaion Urbieta, hiru hamarkada hauetan Usurbilgo haurren artean musika zaletasuna gogotsu bultzatu duen Jaione Eskudero Udarregiko musika irakasleari.
‎Digeritu gabeko haziak iraizkin lehortutik haizatu, erre, eta" bigarren uzta" hori jaten zuten. Beste jateko modu berezi bat maroma zeritzona zen. Haragi puska on bat soka bati lotu, irentsi, eta atera egiten zen atzera, eta hurrengo jaleari pasa, harik eta haragia desegin arte.
2014
‎Ez da ordurarte neskarik ikusi ez nuela, ez da besteetanbaino neska gehiago zegoela, gakoa da nik neskei eta beraiek Zuloak taldearenkontzertua bizitzeko moduari jarri niola arreta. Modu bereziren bat ote zuten jakiteanjarri nuela begia; Neskei begira jarri nintzen(...).
2015
‎Bistan da egoera tinkatzen dela eta hau dena ez dela suertetik heldua. Zorraren sistema hori frankotan... laborariak fiskalitate modu berezi batean dira, réel deitzen dena; bi fiskalitate modu badira zergaren pagatzeko. Modu batean zerga gutiago pagatzen da, pagatu behar balitz, tresna berriak erosten badira, larriki errateko.
‎Blues, rock eta folk iturrietatik edaten du, aire horiek bere kantuetan sumatzen ahal dira, baina bere berea duen doinu bat sortu du, urtez urte, kantuz kantu, emanaldiz emanaldi eta diskoz disko osatu duen doinua. Doinu hori berehala ezagutzen dugu bere kantu bat entzuterakoan, musikari handia izateaz gain Pettik abesteko, gitarra jotzeko, eta kantuak sortzeko eta interpretatzeko modu berezi bat baitauka, paregabea.
‎Larunbat goiz horretan jaso nuen zure mezua. Telefonoak modu berezi batez jo zuela iruditu zitzaidan. Zure mezu bat, merezi ez den sari bat hartzen den lotsarekin jasoa.
‎Beste batzuetan ez. X maitatu duten emakumeak ere izan dira behin edo behin; intelijenteak eta ederrak, baina modu bereziago batean, eta dominantetik gutxi edo ezer ere ez zeukatenak. Baina badirudi X ez dela maitemindu emakume horietaz.
‎Emakumetasuna deuseztatzea zen harentzat, zikina eta kuxidadea, neskameak joan eta eguerdian oheak egin gabe... gehien gorroto zituen gauzak. Hotzikara egin eta hatzak luzatzeko modu berezi bat zeukan hark, objektu itsusi bat gordetzeko bezala, eta halaxe ari zen, eskua bere buruaren aurrean jarrita. Eta Mintak aurrea hartu zuen, eta segur aski Paul hurbildu eta lorategira joan ziren biak.
‎Batak dio neuronek bakarrik dutela kontrol kognitiboa, hau da, gogamenaren kontrola. Besteak, kontrol horren prozesuen izaerari buruz, dio prozesu horiek modu berezi batean egiten direla, kanpoko osagaiek, teknologiek, egiten dutenarekin zerikusirik ez duena. Lehendabiziko kritika da benetan interesgarria.
‎Gorputzean zerbait txertatzen badizute, onartu duzu zure funtzionamendu biologikoa teknologia artifizial baten menpe egongo dela, partzialki bederen. Baina teknologia artifizial horrek kanpotik kontrola daitekeen modu berezi bateko portaera sorrarazi dezake zugan, zuk zurea bezala identifikatzen ez duzuna gainera. Protesi kognitiboen kasuetan, neuroprotesiak dira eta funtzio kognitiboak garatzen laguntzen dute?, nahiz eta oraindik etorkizuneko gauza izan, pertsonaren identitatea ukitua izan liteke.
‎Vanitas soinu amalgama bat da, 1981eko abenduaren 11n Milanoko Piccola Scala Antzokian estreinatu zen oso konposizio fina. Salvatore Sciarrinok musika pentsatzeko duen modu bereziarekin bat datorren lana da. Egile horrek musika ulertzeko duen moduaren ezaugarri nagusia sonoritate isolatuen, teknika zabalduen eta isilune ugarien erabilera da.
‎Hizkuntza bakoitzak logika desberdin batekin interpretatzen zuela bere ingurua eta, hori dela eta, giza talde bakoitzaren eta hizkuntza bakoitzaren izaera berezi eta errepikaezina. Ordura arte ez bezala, mundua begiratzeko modu berezi bat zen hizkuntza, herri oso baten sorkaria eta lokarria.
‎erritual, ikuskizun, elkarretaratze eta gainerako komunioetan. Kolusioa, beraz, estetikoa da ezer baino areago, estetikaren zentzu zaharrean, alegia sentitzeko modu berezi bat da. Esan barik doa:
2016
‎Hori jasangaitza genuen denok, batez ere Georges Parritzkyk. Casimir frailea gure logelaren zaindaria zen eta gure arteko gazteenak, politenak edo nesken antza zeukatenak modu berezi batez maite zituen, batez ere buruz buru morala eman behar zielarik, gaualdian, denak ohera sartu ginelarik, logela handiko garbigela ilunetan. Parritzky zen hautatuetan hautatua, gazteetan neskatxa baten eitea bazeukalako.
‎–Ondoren, talde bakoitzak ateratako ondorioak partekatzeko, modu berezi bat
‎Pantailako eremu jakin bat grabatzeko eta GIF animatua (aurrekoa bezalakoa) bihurtzeko aukera ematen du, baina ordenagailuan integratutako web kameratik zuzenean grabatzeko aukera ematen du. «Board» modu berezi bat ere badu, pantailan askatasun osoz marraztu daitekeena eta programa automatikoki harrapatzen joango dena. Baina SccreEnt edo Gif nabarmentzen da bere editorean.
‎Eta are gehiago zure azala amaren edo aitaren amarekin kontaktuan dagoenean, haurdunaldian zer sentsazio jasaten zituen gogorarazten baitzioten, amaren umetokian. Gainera, besarkadak haurtxoarekin komunikatzeko modu berezi bat dira, eta horrek ezin du haurrarekin ezarri edoskitzeak sortzen duen lotura. Gurasoen eta haurraren arteko lotura afektibo sendoagoa Besoetako hazkuntzak eramaileari ere egiten dio erreferentzia:
‎Gure instituzioek momentuak eskatzen duen ardura eta herri ikuspegia izan behar dute. Arabako Errioxako mahastizain nahiz upategi txikien etorkizunaren alde apustua egiteko ordua da, hauek lurra lantzeko eta ulertzeko modu berezi baten benetako protagonistak baitira".
‎Ekainaren 2an, ostegunean, Kalderapeko kultugunean, 10:30etik 12:00etara, Buru mapak eta pentsamendu erradiala tailerra izango dugu, Eleder Aurtenetxe gidari duela. Ideiak adierazteko modu berezi bat ezagutuko dugu, sormenaren eta oroimenaren lagungarri. Kalderapekon izanda, mokadutxoren bat egongo da, seguru.
‎arriskuan. Don Beldurren erresuman sartu eta beren orduak apika kontatuta zeuzkatenek modu berezi batean begiratzen zioten munduari. Den dena gal zezaketelarik, ez zuten, ahal bitartean, huskeriarik huskeriena ere galdu nahi izaten, eta beraien begietara xehetasun guzti guztiek nortasuna hartzen zuten, apartekoa eta gogoangarria.
‎Larunbat 2an: 12:00 txupinazoa, herriko gakoen emaitea eta urteko kirolarien sariztatzea, 14:30 Baso Pong lehiaketa (ez ote da garagardoa kontsumitzeko modu berezi bat?), 15:00 Senpertarren ibilaldia, hunen ondotik aperitifa eskainia izanen zaie, 16:00 Frantziako esku huskako partida, pilota plazan, gaztetxoen mailan eta 17:00 nazional A mailan, 18:00 Senpere Lasterkak (SPUC) antolaturik 10km ko lasterketa, 21:00 Santiago jatetxean, aingira eta euskafahate jastatzea, 22:30 kontzertua TxapelPunk taldearekin eta 00:30 Ze Esatek taldearekin, 02:00 dantz... Igande 3an:
2017
‎Ondorioz, haien atzean jarri zen, haien beharrak asetzeko asmoz. Hor sortu zen egoteko modu berezi bat. Metodologia bat ezarri edo bide bat zehaztu beharrean, haurrak hasi ziren beren kabuz lanean, eta beren arau propioak ezartzen.
‎Eta nik uste dut hori benetan esaten dugula, gero topikotzat juzkatu liteke, eta esan," bai, zuek beti hain lagunartean, eta beti lehiarik ez dagoela esaten, eta gero denak lehiara zoazte". Eta egia da azken batean, badago lehiaren konponente hori, eta badago batez ere lehia autosuperazio bezala ulertuta, pixka bat bertsolaritza ere lehia ulertzeko modu berezi bat da. Eta uste dut horrek ere talde giroa indartzen duela.
‎Lehia, besteekiko lehia, ez nuke esango besteen kontrako, baizik eta besteekiko lehia. Uste dut lehiaketa modu berezi bat dela, ez dela elkar zapaltzearen konpetizioa, baizik eta beste zerbait.
‎frutazko zuku bat, tostadak gurin eta mermeladarekin eta esne beroa txokolatezko gailetekin. Aitonak modu berezi batez esnatzen nau: izartzean beti pentsatzen dut zeruan ez dagoela lainorik eta eguzki handi handi bat dagoela niri begira.
‎Amatxik bere biloba bereziaren pista jarraitzen zuen egun batean bai eta bestean ere, hark jakin baitzekien ume hura ezusteren bat emateko jaioa zela, eta Zubieta inguruak berandu baino lehen ez zekien nola aztoratuko zituela. Bestea Maddi bera zen, zeinak nahiz eta egun hartan entzundako ahotsak sortutako beldurra hezurretaraino sartu, iyoteak urrutiagotik modu berezi batean bizitzen, sentitzen, jarraitzen baitzituen. Horrekin batera nerabezaroa bularretan eta biloan agertzen, nabarmentzen hasi zitzaionean, gauean, ametsetan zegoenean mundu ezezagun horretan, gero eta maizago, gero eta garbiago, ahots bat entzuten zuen
‎Esan bezala, Altxerri galerian Lootzek aurkeztu duen azken proiektu honetan diskurtso ezberdinak nahasten dira. Artista austriarrak berea egin duen artea ulertzeko modu berezi baten barruan, aspektu formalak nahiz diskurtsoak garrantzi berbera hartzen dute, balio anitzeko praktika honen barruan diziplina ezberdinak nahastu eta lengoaia artistikoaren mugak zabaltzen dituelarik. Artistak berak aipatu izan duen moduan, artea hedatzen den eremu bat bilakatzen da, diziplinen arteko nahasketa hau prozesuaren ezaugarri nagusietako bat izanik.
‎Ondoren, talde bakoitzak ateratako ondorioak partekatzeko, modu berezi bat proposatuko duzue: zeuek proposatutako hiru kantak abestuko dituzue.
‎Bilboko Udalak ere opor hauetarako beren beregi diseinatutako programazioa du. Horrela bada, Zeu Moldatu! tailerrak 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat dira, teknologia berrietarako hurbiltzeko modu berezi batez errealitate birtualean murgiltzeko. Basurtuko udaltegian (Zankoeta, 1) izango dira, goiz eta arratsaldez, abenduaren 26an, 27an eta 28an.
modu berezi bat garatu dute: herritarrekin batera lanean aritzea.
2018
‎T. H. Green liberalak, adibidez, honela idatzi zuen 1881ean: . Lana[?] modu berezi batean atxikitzen zaio gizonaren pertsonari[?] [Lana] beste ondasunen ezberdina da, ezin bereizi delako langilearen pertsonarengandik?. Greenek irmo zioen ezen, lanaren berezitasun horren ondorioz, kontratu askatasuna (gizabanakoak berea denarekin nahi duena egiteko eskubidea) ez zela sekula mugagabea.
‎aritzea; kontratuaren teoriak, izan ere, mendekotasunaren bitartez gizarte harremanak sortzeko modu batez dihardu nagusiki, eta ez trukeaz. Jakina, trukea ere tartean dago, baina modu berezi batean ulertzen da hor trukea (edo zehatzago esanda, bi trukeak).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia