Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2001
‎Gehiegizkoa dirudien arretaz aztertzen du zerumuga, nahiz eta tarteka, jarrera aldatu gabe, begirada gertuko puntuetan ipintzen duen. Udaberriko lehen eguzki izpien epelean paseatzen dabilen jendea bere aurretik nola igarotzen den, adibidez. Begiradarekin jarraitzen ditu ibiltariak orduan, antsikabe, automatikoki ia; eta nahigabe bezala, lepoaren mugimendua pare bat segundo gehiago luzatuz, bere ezkerrean dagoen neska koadrila zelatatzen du zeharka.
2002
‎Udaberriko lehen eguzki izpiak nahikoa indartsuak dira lehen eguzki bainuak hartzera doazenak beren aurka babesteko, arropa, bisera eta babes kremak erabiliz. Donostiako Donostia Ospitaleko Dermatologia Sailaren arabera, urtaro horretako eguzki izpiak dira arriskutsuenak larruazalaren osotasunerako, bereziki haurrentzat.
2003
‎Udaberria datorren 21era arte iristen ez bada ere, penintsula gehienek urtaroaren aurrerakina jasotzen dute egun hauetan. Lehen eguzki izpiak hartzeko grinak direla eta, jende asko jausi daiteke arropa beroak kentzeko tentazioan. Keinu horrek hotzeriak eta erredurak eragin ditzake azalean.
2004
‎Irrintzi isil haiek eztarria urratu zioten. Orratzik gabeko erlojuan, denbora aurrera zihoan eta lehen eguzki izpiak itsaso barean bainatzen hasiak ziren. Sabela huts hutsik zuen gizonak eta hankak txingurrituta; gau osoan aulki hartatik ez mugitu izanagatik seguruenik ere.
‎Istorioak Abdullah aurkezten du, Saharako maratoian parte hartzeko gogoz prestatzen ari den gizona. Sasoi betean egon nahi du Tindufeko saharar iheslarien kanpalekuetan egingo den maratoirako; horregatik ateratzen da lasterka egitera lehen eguzki izpiak lagun dituela. Jakin badaki sailkapenean goreneko postu bat lortzeak herritarrak asko poztuko dituela, ordu batzuetarako besterik ez bada ere.
2006
Lehen eguzki izpiak hiriko muino handia argitzen hasi dira; baina, mendian, dagoeneko jarri da argia. Hauxe da hiria atzean utzi, eta natura hostotsuan murgiltzeko ordurik onena.
‎hego mendebaldera orientatutako hormari dagokiona, hain zuzen ere. Irakurleak asmatuko duen bezala, kasu honetan, goizeko lehen eguzki izpiak galduko ditugu eguzki erloju honekin; ez, ordea, arratsaldeko azkenengoak.
‎Haiengandik urte haietako oroitzapen ederren bat atxikitzekotan, haien larru-azal biluziarena da. Zortzi bederatzi urtetan, udako goiztiri beroetan, Gilen eta biok ohantzean egoten ginen isil isilik, lehen eguzki izpiek leiho hetsia noiz urratuko. Zortea aldeko izanez gero, argiztaturik ikuskatuko genituen haren arreben gorputz lokartuak, deusen estalkirik gabe.
2008
‎Biharamunean, isilik abiatu dira bordatik gora, lehen eguzki izpiek mundua ezagutu aitzin. Piau, Géla eta Gerbats menditzarrak dauzkate zelatari, zein baino zein.
2009
‎Peka bakoitza bere tamainan ote zegoen begirarazi didazu, argazkiak atera behar dizkiegula esan, bestela ez dugula jakingo hazten ote diren,, ohartzen garenerako berandu izango da; metastasia iragarriko digute?. Itsasoan bainatzea gustatzen zaizunarekin, lehen eguzki izpiak etxeko itzalean pasa dituzu pertsianak jaitsita, Internet vademecum tzat. Ez zioten inoiz zure lagun bati minbizirik diagnostikatu,, urte bat?
2010
‎Urraitz tontorrera igo aurretik, mendi horren inguruan dagoen kondaira bat gogora ekartzea merezi du. Tradizioak dioenez, Urraitza edo Urrezko haitzaren oinean, lehen eguzki izpiak jotzen duen lekuan, ardi batek hankarekin aztarrika egin eta markatzen omen du urrezko txanponez beteta dagoen zezen larru bat lurperatuta dagoen lekua. Agian, Urdileko lepoan egun deseginik dagoen trikuharriak kontakizun hori gorpuztu du gaurdaino iraun araziz.
Lehen eguzki izpia
2011
‎Eguraldi onaren zain jarriak gaude, udaberritik udari begira, baina lehen eguzki izpiek eta murgilaldiek badute arriskutxo bat ere: begietan hanturak ager daitezke konjuntibitisa, alegia.
‎Denbora gehiago lortzen dutenen multzo txikian onartua izan naiz. Birjilioren istorioa amaitu zuenerako lehen eguzki izpiak sumatzen ziren urrunean eta bere lana lasai egiteko denbora faltaren aitzakian, egun bat gehiago eskaini zidan Heriok.
‎Beste inor baino lehenago jaikitzen zen goizean, horretarako. Lehen eguzki izpien bakardadeaz zelaiak zeharkatu eta, marrubi guztien artean ederrena bilatzen zuen.
2013
‎Irudia: Goodargia Aste Santuko oporrak egokiak dira bidaiatzeko, lehen eguzki izpiak hartzeko eta aisialdiko jarduera gehiago egiteko. Atseden horretaz gozatzeko eta izualdirik ez izateko, osasuna zaintzea komeni da, bai eritasun kronikorik izanez gero, bai osasuntsu egonez gero.
2014
‎Udako lehen eguzki izpiak ateratzearekin batera hankak erakutsiz zebiltzan haiek leporaino tapatuta dabiltza dagoeneko. Udako arropa armairuko azken apalera igo dute amek –kasu gutxitan aitek– eta negukoa jaitsi ere bai.
2015
‎Oskarbi argitu du egunak Steingrimsfjordur badia zabalean, eta lehen eguzki izpiak ekialdetik agertu direnerako, bi talaiari zain dira fiordoaren gaineko Baejarfell mendian, lehen baleak ikusteko irrikan. Urrutiko ikuspegia eskaintzen du fiordoen gaineko bazter menditsuak eta, laino faltan, ikusmena bikaina da egunsentian.
‎Ihesa gertatu eta egun batzuk beranduago eguerdiko 12ak izateko minutu gutxi falta zirela, eguneko lehen eguzki izpia kale nagusiko hezetasun eta iluntasunaren aurka indarrean hasten zen momentuan, herriko bi guardia zibilek lagunduta, inspektoreak 28 zenbakiko azken solairuko atea jo zuen. Aitagatik galdetu zuen, eta Ramonak lanean zela adierazi zion.
‎Errexa! Lehen iguzki izpia agertzerakoan?
2016
‎Ezin zutituz nengoen, erabat zorabiaturik eta hanken gainean altxatzeko saiakera guziek lo leku neukan ohiko lur simaurrera botatzen ninduten, berriz eta berriro. Asmaturiko leihotik, zeharka sartzen hasi zitzaizkidan lehen eguzkiaren izpiak ez nituen batere lagungarri izan ere, desoreka ene baitan sartu zitzaidalako, LSD aren indarrez gogoa galtzen banu bezala.
‎ogitarteko bat eta botila txiki bat ur. Udaberriko lehen eguzki izpien laztanen bila atera dira dozenaka herritar kalera, eta turistaz lepo dago Kale Nagusia. Erlojua begiratu du polo berdedun gizonak, eta erritmoa bizkortu.
‎Lamiña atzetik jarraitu zitzaion mendian behera orrazi eske. Harrapatzear zuen ortzi mugatik egunaren lehen eguzki izpiek artzainaren arropak ukitu zutenean. Orduan esan zion:
2017
‎Beste inor baino lehenago jaikitzen zen goizean, horretarako. Lehen eguzki izpien bakardadeaz zelaiak zeharkatu, eta marrubi guztien artean ederrena bilatzen zuen.
‎Berotasun haren alboan eserita kontatzen zizkidan hamaika histori, hainbat gertaera eta beste hainbeste kontu zahar. Berak zioenez, antzina gertatutako kontuak ziren, baserrietako jendea iluntzearekin batera oheratu eta eguneko lehen eguzki izpien argitasunpean lanean hasten zirenekoak.
‎Nahiz eta Skin Cancer Foundation elkarteak gomendatzen duen eguzki fotobabesleak urte oro erabiltzea, ez da jarraitzaile asko dituen praktika bat, oso pertsona gutxik erabiltzen baitituzte neguan. Espezialistek, urtez urte, lehen eguzki izpiak jasotzean, hondartzan, mendian eta, jakina, hirian ere erabiltzen dituzte. Baina babesteko, krema fotobabesleak ez ezik, beste neurri batzuk ere badaude.
Lehen eguzki izpiak agertu ziren lainoen artean. Egunsentiko argi zuriaren aldean, tonu beroagoak hondarretan.
2018
‎Hurrengo eguneko lehen eguzki izpiekin Qandildik irteteko prest nengoen, baina horrek ez du esan nahi lortu nuenik. Dagoeneko badut eskarmentu apur bat.
2020
‎Aitzitik, biziak ziren biak ala biak, oso biziak. Eta goiz hartan, lehen eguzki izpi laranjekin batera, Lamuk etxe aurreko iturrian aurpegia garbitzen zuen unean berean, haien bizitasuna zedarritu zuten. Orduantxe, etxolaren gaineko maldan 30 kilodun belarri haundi bana bizkarrean huntzaz lotuta zekartela agertu baitziren, erakutsiz ez zirela gehiago bi ume.
‎Etxeko bat ere sartu beharra dago, 2018ko Gabonetako egunsenti bat, lankide batzuekin goizean goiz atarakoa Aitxiki eta Alluitz parean, ezkerrean Udalaitz eta erdibidean eguneko lehen eguzki izpiak ikusten direla. (Argazki gehiago Instagramen:
2021
‎Zuhaitzen azpian egunsentia ikustea gustatzen zait, ihintzaren laztana azalean sentitzea. Goiza, eguna estreinatzea lehen eguzki izpiaren zain, eta gero, irudiak, uneak, sentsazioak... oroitzapenen albumean artxibatzea, non udaberriarekin batera sortzen diren lehen kimuak gordetzen ditudan, lehen prilulak, amapolen gorritasun amaigabea gari berdearen artean. Baita eguzki marratxo batzuk ere, adarren artean kulunkatuz belarretan lurreratzen direnak edo ihintz tantetan hosto berdeen gainean errebotatzen dutenak, haien gainean izar ñimiño distiratsu bihurtuz.
2022
‎Egiazki, haren eskuei begiratu besterik ez dago ikusteko gutxitan uzten duela bazter eguerdiko paseoa. Beltzaran ditu behatzak, aurtengo lehen eguzki izpiak jadanik dastatuak dituen seinale.
‎Bada, horren alde egiteko, goizeko hamarretan izan zen irekiera ekitaldia. Eguneko lehen eguzki izpien pean, baina Olarizuko etxaldeak eman zezakeen gerizpe apurrean, banaka hartu zuten hitza erakundeetako ordezkariek, gizonezkoak guztiak. Are, ikasleek eginiko dantza ikuskizun bat ere egon zen.
‎Erdi korrika egiten ditu kaskagorriak taxiengana heltzeko ibili behar dituen ehun metroak. Etxera heltzen denean atertu du eta lehen eguzki izpiek pizten dute asfaltoa. Kanpotik entzuten du txakurrak egiten dion ongietorria.
2023
‎Beti saiatzen zen zetorren giroa zeruertzera begira definitzen, eta orduan iritsi zen egunsenti hura. Lehen eguzki izpiarekin bat egin zuen, itsasoak ezinezko sarrera egiten duen lekura begira, goiz hartako kolore aniztasunei so. Eguzkiak motel irten zuen, eta gustatu zitzaion etxetik ikusi ahal izana bor bor egin zuenean.
‎Azalari binorri baiaren aroma min bezain toxiko bezain itzuri ezina dario. Eta usain hordigarri hark seko kutsatu nau, hasieran dardarka izan bada ere, luzaroan eremu mortu izandako nire soin laiotza esnatzen hasi zait poliki, izotz ondoko lehen eguzki izpiak jasoz; eta une hartan zein zauritua nengoen ohartu naiz, zelako mina egin didan otso beltzak, zein arrasto sakon, zenbat eden, zenbat zauri, zenbat min laga duen nire azal mamietan. Galgo jipoitu bat naiz gorputz uzkur akurituaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia