Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Askok bestela uste arren, nik ez det uste iritxi diran lekura jazkera edo melena gaitik izan danik, dudarik gabe musikalari bezela onak dira. Erabiltzen dituzten abesti geienak beaiek sortutakoak dira eta oso lan onak lortu dituztelakoan nago. Aginduta bezela, euskeratutako abesti berri bat azalduko det gaur, eta ain zuzen Beatles' ek sortu eta beren berri azaltzen lagundu zituan bat.
‎Ia ia ateak itxita daude neskak pilotan sartzeko. Ez dugu lan on bat egiten neskak sartzeko. Batzuetan aritzen dira, baina 14 urterekin utzi egiten dute.
‎Hala ere, XI. edizioan hainbat berrikuntza egingo dugu, lehiaketa indarberritzeko. Berrikuntzetako bat lan onenak egunkarietan argitaratzea izango da. Sarien aldetik, ordenadoreak, erlojuak, argazki kamerak... eta horrelakoak banatu nahi ditugu hemendik aurrera.
‎Itzulpenaren funtzio bat da hori, gero eta neurri handiagoan gainera. Hizkuntza literario bat sortzen ari bagara, jatorriz ingelesez, frantsesez edo gaztelaniaz idatzitako lan on batek euskaraz zein tratamendu jaso duen eta nola geratzen den ikusteak pistak ematen ditu. Eta itzulpenetatik nolabaiteko tendentziak sortzen direla esango nuke.
2003
‎Bilera eta eztabaida guztien ostean, emaitza entzuleak ikusi du, eta baloratu ere, berak baloratu luke. Barruan egon garenontzat, lan ona egin da. Gainera, barruan gustura gaudenean, kanpokoek ere hori igarri egiten dute.
‎Beñat Amorenak moldaketa erritmikoak egiterakoan lan handia egin zuen, baita Jean Paulek baxuarekin. Guztiok lan ona egin genuen". Lan horretan anbizio musikal handia zutela uste du gitarra jole lapurtarrak.
‎Beste arte batzuetan justu krisi garai ilunenetan sortzen dira lanik onenak. Bertsotan ez?
‎Zergatik ez %100? Lanean onena denak egin behar du aurrera, gizon edo emakume den begiratu gabe, gizaki gisa hartuta.
‎Hori bai, bizkitartean, euren jardunean txukun eta emaitza onak plazaratzen ari diren hainbat (zenbait?) begiz jo ditut. Literaturaren inguruko eztabaida nagusia tropelaren bueltan dabilen honetan, kontzeptuaren proposamena egin zuen hark, nire gusturako, bere lanetan onena eman du argitara: " Hodei berdeak".
‎Aurtengoan, adinekoak izango dituzte gogoan sail honetan. Hilaren 4an lehian gai horrekin loturik diren filmak eta nazioartean gai horri buruz egin diren lan onenak ikusi ahal izango dira. Hilaren 5ean, berriz, sail horren barruan bi luzemetraia eskainiko dituzte.
2004
‎Bestalde, Ikus ekoek onartzen dute diskoetxe batekin kontratu bat sinatzea ez dela erraza. " Iparraldean ere lan onak egin daitezkeela erakusten saiatu gara. Horrela gure taldea ezagutzera eman eta besteak gauza bera egitera animatuz", diosku Perikok.
‎Aldizkari espezializatu askok jasotzen dute bioindustriatik dirua, eta sarri euren funtzioa gehiago da propaganda egitea, informazioa zabaltzea baino. Egunkariek, aldiz, uste dut orokorrean lan ona egiten dutela. Akatsak akats, aurrerapen genetikoen berri ematea lortu dute, beste eremuetakoek egiten dutena baino hobeto.
‎Benetako pirata baten ondorengoa du protagonista nagusia, lan eskaintza harrigarri baten ondorioz Atlantikoaren erdian bere bizitzako esperientziarik izugarriena biziz aurkituko den hamasei urteko gaztea. Dominikar Errepublikan jaiotako ikasle hau Bartzelonan bizi zen lasai, bere ametsik handiena aberastuko zuen lan on bat topatzea izanik. Ez bere arbaso pirataren bizitza, ez harena bezalako beste itsaslapurrena ez zituen sekula begi onez ikusi.
‎Azken finean, Javi Perez koordinatzaileak uste du pilota mundua ezagutza eta ikerketa berrietara zabaltzen ari dela eta horien onarpena emaitzen onurak ekarriko duela. " Egindako lana ona bada, pilotariek ondo hartuko dituzte aldaketak, beraientzako onuragarria dela ikusiko baitute". Horregatik, ez dela belaunaldi kontua azpimarratzen du eta aurten prestakuntza teknika berrietara Martinez de Irujo egokitu den bezala, Oscar Lasa, Fernando Goñi, Abel Barriola edo Titin bezalako profesionalek ere aurrerakuntzei ez dietela uko egiten azaldu du.
2005
‎Aupa Etxebeste! ezagutzera emateko promozioaren arduradunak lan ona egiten ari direla uste dute filmeko zuzendariek. Estreinatu aurretik filmak Euskal Herrian jada oihartzuna izan duenik ezin uka.
‎Tiro batez bi txori: gure historiaren berrirakurtzea literatura lan on batean; are gehiago, trufa eta irria horren beharrezko dugun honetan, hurrengo urtean hamaikagarrenez sufritu dugun eztabaidarena, modu ezin ironikoagoan aztertu zuen Alonsok.
‎Egoera horretan, bertsolaritzarentzat ere ingurunea ez da erraza. Aurten, txapelketa nagusiaren inguruan antolakuntza lan ona egin dela dirudi. Belaunaldi berrietara iristen eta esparru berrietan presentzia izaten ari da bertsoa hilabeteotan, lehia muntaia honi esker.
2006
‎Diruzaintza departamentuko langileek lan ona egin dutela uste du Aitor Unanuek, baina etorkizunari begira bestelako erronkak jarri dizkio bere buruari. Gaur egun, idazkaritzako departamentuko langileekin ari da lanean, eta harrituta gelditu da:
‎Sariak ere berehala iritsi ziren: Lan onenaren Molier saria Parisen, Laurence Olivier Award saria komedia onenari Londresen... Testua 35 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago, eta Julia Marini esker orain baita euskarara ere.
‎Nontzeberri web guneak (www.nontzeberri.com) eta Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiak (FANT) Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa eta Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa jarri dituzte martxan. Lehiaketak on line izango dira eta lan onenak FANT 2007 jaialdian proiektatuko dituzte. Bertan ezagutaraziko dituzte, era berean, lehiaketa bakoitzeko lau saridunak.
2007
‎Ideologiaz eta militantziaz lana deuseztu behar dela uste dut baina lanak on egiten dit. Oso autodiziplinatua naiz.
‎Hitz jokoa da, aurreko diskoa kaleratzerakoan diskoetxe batekin esperientzia oso txarra izan genuelako. Honetan lagundu gaituztenok, eta aurreko diskoan Fitok ere bai, oso lan ona egin dute; gainera ez dute trukean ezer eskatu gu laguntzearren. Oso pozik gaude.
2008
‎Are gehiago, literatura sarietan hasi eta, urte hartan bertan, lehendakaritzatik deitu zidaten beste zenbait ekitalditan ere itzultzaile lana egiteko. Ordutik hona Gabonetako harrera ekitaldian, kirol sarietan, Dolores Ibarruri sarietan, Lan Ona sarian eta era horretako zenbait ekitalditan egin dut lan.
‎Defentsa gorpuztu ahala, irabazteko arma guztiak dauzkazula sinesten duzu. Abokatuak izugarrizko lan ona egiten ikusten dituzu, konfiantza hartzen joaten zara. Era berean, fundazioak lanean jarraitzen du, 18/ 98+ plataforman eragin handia dauka.
2009
‎Ez dakit demasiazko topiko horietarik bat ez ote den, alegia: Irizar kooperatiban egindako lan onak markaturik dago Koldo Saratxaga. Hark ematen du krisi egoeran dauden enpresa zuzendari Saratxagaren neurria.
‎Horregatik agian, apur bat luzetxoa egiten da. Gainontzean, Sam Rileyk bikain jokatzen du Curtisen papera, kantatzerakoan zeukan posea harrigarri ondo imitatzen du, eta bigarren mailako pertsonaiek ere lan ona egiten dute, gauza ez hain erraza, pelikula protagonistan hainbeste murgiltzen denean.
‎Arrosa koloreko melodrama sentimentaletik ihes egin du zuzendari britainiarrak, eta modu errealista bezain hipnotikoan sakondu du sufrimenduan, familia baten egunerokoaren erradiografia eginez. Alaben ihesaldietako kamera mugituak, gidoi bikainak eta aktoreen lan onak asko laguntzen dute filmak duen intriga eta tentsioa mantentzen.
‎" Ene izenak ez du boz bakar bat ere aldatuko, baina segur naiz Batasunakoak' ikusten duzu, esaten nizun...' eta hau eta bestea hasiko dira". Nik boza Jose Boveri emanen diot, ez dut iritzia gordetzen, uste baitut Bovek egiten ahal duela lan on bat guretzat eta hauteskundeetan pasatzen ahal dela. Pasatzea edo ez pasatzea ez da izan beti nire ardatza politikan, baina une honetan maiteago dut Jose Bove pasa dadin eta ez ezagutzen ez dugun beste nornahi.
‎Infante eta Miralles abokatuek defenditu ninduten, Bilbokoa bata eta Madrilgoa bestea. Ez ziren abertzaleak, ez bata eta ez bestea, baina lan ona egin zuten. Garai horretan indulto handi bat ere izan zen.
‎Hain dokumentazio lan ona egin eta gero, hizkera eta idazkera hainbeste zaindu ostean, pena da istorioari beste amaiera bat eman ez izana. Edozelan ere, Martzelinaren istorioa kontatu zigun egileak ondo irabazita dauka Beterriko Liburua Saria, Rosaren istorioa ezagutzea ere merezi baitu.
‎Gauzak gero eta hobeto egitea muga duen edozeinentzat, azkenekoak beti lan onena izan behar du. Nahi nituen baliabideak eskura izan ditut eta horrek nire ibilbidean pauso nabarmena emateko aukera eman dit.
2010
‎Pertsonaia enblematiko bat izana da hemen oraindik bizi da, Etxebarne deitzen da, Idauze Mendikoa. Lan ona bazuen hemen, kooperatiba baten zuzendari, eta langile asko ekarrarazi du Zuberoatik. Gauza asko eginak ditu hemen:
‎Aipatu sei konpainia erraldoiak dira kutsatzaile nagusiak, baina horiekin batera hirietako hondakinak kiskaltzen dituzten errauste plantak dira dioxina isurle gogorrak. " Jendeak honetan ere dio Schickek uste du arazorik ez dagoela horretaz ezer entzun ez duelako, edo iruditzen zaio ez dela hainbesterako izango, industriak izugarri lan ona egin baitu arazoa tribializatzen".
2011
‎Ez da hau, nire uste makalean, Darrieussecqen lanik onena, luze gabe euskaraz dituen beste biek gainditzen dutela iruditzen zait. Baina beste bi horiek ez duten bertute bat du honek, irribarreaz gainera:
‎Egiten dira gauzak baina… falta da. Agian, orain inoiz baino errazagoa da sintesi lan ona egitea, baina horretarako behar da denbora, talde ona, eta dirua.
‎Hala diote: " Ez, ez, hobe da mediku ona euskalduna baino" biak kontrajarrian baleude bezala, euskara jakitea eta lanean ona izatea. Zonifikazioak estatus bat sortu du:
‎1927an dago kokatua, zinema mutuaren azkenetan, eta ahosdun zeluloidera egokitzen jakin ez duen aktorearen gainbehera du ardatz, sasoi batean izandako ospearen itzaletan. Pelikula arriskatua egin du Hazanaviciusek, zuri beltzean errodatua eta mutua, baina ahotsa ez da faltan botatzen pelikulan eta ikusleak gozatu egiten du pertsonaien elkarrizketa, oihu eta xuxurla entzunezinez; keinuak eta begiradak gauza dira beren kabuz asko transmititzeko bi aktore protagonisten lan onari esker, hein batean.
‎Esan behar da, baita ere, gauzak nahiko ondo egin direla: eredu hirukoitza oso asmakizun ona izan da, jendea poliki poliki erakartzeko, inor derrigortu barik; irakasleek oso lan ona egin dute eta eman zaizkien aukerak ere nahiko aproposak izan dira. Estatutuaren ondorengo 1983ko Elebitasunaren Legea bereziki ondo gauzatu da Hezkuntza Sailan; hori ere esan behar dela uste dut, eta uzten bazait norbaiten izena ere aipatu nahi nuke:
2012
‎Giro frenetikoa, nortasun nahasteak eta mozorro festa ez dira falta eleberrian. Suspensearen hariak mugitzen badakiela erakutsi du beste behin Iruñeko egileak, bere lanik onena kontsideratzen duen obra honetan.
‎Bizi nahi badu saldu egin behar du. Nire irudipena da herri mugimenduek oso lan ona egiten dutela, baina saltzerako orduan, gutxitan borobiltzen dutela jokaldia. Bitartean, enpresa munduko jendea, politika mundukoa, nolabait esateko botere esferetan dabilena, egundoko ahalegina egiten ari da trebakuntza soziala jasotzeko.
2013
‎Oso lan ona egiten dute. Garai batean Euskal Jai Berrikoa [Huarten] eta hemengoa [Galarretan, Hernanin] baino ez zeuden, baina gero Doneztebekoa, Iruñekoa, Azpeitiakoa… sortu dira eta ilusio handiz ari dira.
2014
‎Errepublikarrak eta GKE ugari kritikoak dira, tartean Amnesty International: onartzen dute kasu askotan lan ona egin dela, baina oro har azalean geratzea leporatzen diote, batez ere segurtasun indarrek eragindako hilketetan. Entzun izan da HET desegin egingo dela eta Ipar Irlandako Poliziak hartuko duela bere lekua.
‎Tinko. Hortik helduko da sorkuntza lan ona.
‎Gizon konprometitua, sari ugari jaso zituen Nestor Basterretxeak, besteak beste Eusko Ikaskuntza saria (2005), Eusko Jaurlaritzak ematen duen Lan Onari medaila (2008) eta Gipuzkoako Urrezko Domina, iaz bertan. Artistari kultur ekitaldi zibilean egin diote azken agurra, Donostian, Zorroagako eliza zen eraikinean.
2015
‎P.Z. Gure talde juridikoaren esanetan hilabeteetan ikerketa lan ona egin zuen. Gure ustez azkarregi aritu zen Yolanda Barcinaren aurka funtzionario eroskeria salaketa egiterakoan, horrek auzia Madrilera bidean jarri zuelako.
Lan ona aurkituko duzu. Hara non, Alemanian erizain izan nahi duenari alemana eskatuko zaio, alemana hitz egiten duten gaixoak artatu baititu.
‎Arrietaren ustez, oreka aurkitzea da zailena: " Elikagai bankuek adibidez oso lan ona egiten dute, baina horrek ezin du izan eredua, asistentzian oinarritutako ereduaren gainetik egon behar dute erakundeek eta herritar gisa guk ere beste zerbaiten bila jo behar dugu, ezin dugu utzi erakundeen esku solidaritatearen garapen guztia". Miguel Laparrak gehitu du Nafarroan egun duten eredua obsesionatuta dagoela herritarren kontrolarekin, dirua jasotzen dutenak baldintzak zorrotz betetzen dituztela egiaztatzeko asmoz.
‎Aldi berean ikusi dugu nola beldurraren diskurtsoak indarra galdu duen. " Nafarroa desagertuko da" mezuak jada ez du jendea mugiarazten, eta are gutxiago hemendik lau urtera, gobernuak eta udalek lan ona egiten badute eta lehentasunak ongi ulertzen badituzte. Aldaketarako aukera bakarra dago eta ongi egin behar da.
‎Herritarrak nazkatuta daude politikarekin baino gehiago politikariekin. " Kasta" hitza ez zait gehiegi gustatzen, oso orokorra delako eta alderdi guztietan badirelako ordezkari politiko batzuk lan ona egiten dutenak, baina ongi islatzen du pertzepzio bat: politikariak gizartearengandik aldendu direla.
‎Grabazio saioak Gaztain estudioetan egin dituzte, Eñaut Gaztañagarekin; Natalia Garmendia (ahotsa), Jon Arruabarrena (saxofoia), Felipe Murillo (biolina), Nerea Lasaga (biolontxeloa) eta Xabier B. Leturia (perkusioa) musikariak ere aritu dira; eta diseinu lanez Josu Torrealday arduratu da. Denen artean, oso lan ona burutu dute.
2016
‎Liburu baliotsua idatzi du Roldan Jimenok, eta euskara ederrera bihurtu du Asiko Urmenetak, baina, halere, uste dut aukera galdua dela biografia hau. Migel Jabier Urmenetaren lan onak zerrendatzea gutixko da, eta euskal irakurleari narrazioa inolako aparatu kritikorik gabe sinets dezala eskatzea, soberaxko.
Lan onari aitortza
‎Forcadell epaitu nahi dute herritarrok boza ematen uzteagatik. Hori bezalako astakerien bitartez Espainiako Estatua bera bilakatu da independentziaren aldeko pedagogia lan onenaren egile.
‎ARGIA indartzeko jendeak konfiantza eta dirua jar dezan, gakoa dira, noski, etengabe ahalik eta kazetaritza lanik onena egitea, eta bestetik, jendeari argi komunikatzea berak jarri duen diru horri esker zer egitea lortu dugun. Astero Komunitatea orrian Itsaso Zubiriak kontatzen du ARGIAn zer egiten ari garen, nola eta zergatik. www.argia.eus en ARGIAren barrenak blogean ikus dezakezu noiznahi.
2017
‎Nik ezagutzen dudan diakroniaren arloan, azken aldian aurkeztu diren tesiek horixe frogatzen dute: Celine Mounole, Julen Manterola, Koldo Ulibarri, Jabier Etxagibel, Manu Padilla, Urtzi Reguero… testu zaharrak aztertzen, argitaratzen… Monumenta Linguae Vasconum taldean ari dira denak, lan ona, edo oso ona, egiten.
2018
‎Ez, ez. Laborategi batean ari nintzen lanean, eta lan ona zen: oraindik ez zidaten kontratu finkorik egin, baina horretarako bidean nengoen; berez edozein pertsonak nahi lukeen lana lortu nuen, eta garai hartan ez zen erraza ikasi zenuenarekin zerikusia zeukanik topatzea.
‎Salbuespen bakarrenetarikoa eta, Esheden arabera Stalag generoko lanik onena, 1963ko Ni nintzen Stalageko komandantea nobela da, Martin Rosenberg ezizenarekin Meron Urielek argitaratutakoa. Emakumeak dira presoak kasu horretan, ez gizonak.
2019
‎Lanean ongi izatea lan ona egiteko eta lanean zoriontsua izateko, hori bai dela egungo erronka premiatsuenetarik.
‎" Hemen duk paradisua!". Irakurri nuen nonbait ziur aski Sastreren lanik onena zela. Hala ez bada, seguru ez dabilela sobera urruti.
‎Kaskezur taldea Baztangoa (Nafarroa) da, 2004an sortu zen, eta bost disko ditu kaleratuak. Oso lan onak. Orain, hoberena, disko berriko kantak entzun eta taldea jendaurreko emanaldi batean ikustea da, eta gertutik sentitzea taldeak bere kanten bidez transmititzen duen zirrara, sentsazioak, sentipenak, emozioak.
2020
‎Gero eta argiago ikusten du M. k. Gero eta hobeki ulertzen du, lan on baten izenean, zenbait urtetan berari (ere) gertatua. 2020an sartuta, aspaldiko partez, leunduz doaz arimaren eta hankaren herrenak.
‎Il cercatore di perle (Harribitxien bilatzailea) izenburua oso aproposa da, ederki azaltzen du edukia, mamia. Haien lanik onena dela esan daiteke, biribilena, pertsonalena.
‎Instrumentista gisara, akordeoia jotzen entzun dioten guztiak harrituta bezain txundituta geratu dira, ikusirik zer nolako zukua ateratzen dion instrumentu honi, zeina erabiltzen jakinez gero adierazkorrenetako bat den, eta nekez izango da Erezuma jaunak bezain ondo erabiltzen duenik. Baina gizon horrek, bide batez, bilbotarra denak eta bilbotar izan behar oztopoak gainditzen ez jakiteko musika adina ezagutzen ditu marrazkigintza, historia eta geografia; gainera, dohaina dauka bere lanei onerako buru-argitasuna duten gizonei baino ez dagokien originaltasun zigilua emateko".
‎Ekoizpen lan ona egin dute eta doinu potoloa gauzatu dute, oso trinkoa. Moldaketak ederki eginak daude, gitarren marrazki beldurgarriekin, feedback eta bestelako zaratatxoekin, eta laino gisako pasarteekin.
‎M. Dobaran: Saiatuko gara ahalik eta pedagogia lan onena egiten. Hala ere, hau ez da bukatuko edizio honetan.
2021
‎Han ikasi nuen plazerez lan egiten eta ez minez. Parisen bezala Euskal Herrian, pentsatzen dugu gure lana ona izan dadin sufritu egin behar dugula. Eta ez naiz diskurtso horiekin ados.
‎" Glasgown ikasi nuen plazerez lan egiten eta ez minez. Parisen bezala Euskal Herrian, pentsatzen dugu gure lana ona izan dadin sofritu egin behar dugula. Eta ez naiz diskurtso horiekin ados"
‎Bilbao Orkestra Sinfonikoak arintasuna, entretenimendua eta lan ona ekartzen jakin du Euskalduna Jauregian martxoaren 18an eta 19an egindako kontzertuetan. Baina, kontuz, arinkeriaz eta entretenimenduaz hitz egiten dugunean, ez dugu azalkeria esan nahi, ezta gutxiago ere.
‎Urteak igaro ahala, lehen hobby hutsa zena lan kutsua hartzen hasi da, eta horrexek ematen dit pena, orain hobby eta lanaren artean baitago piragua. Entrenamendu asko lana zaizkit, ez naute lehen bezainbat asetzen, baina nahitaezkoak dira lehiaketara joan eta lan ona egin nahi izatekotan. Entrenatzeak hobekuntza du helburu, halako lehia egun jakinean azkar eta ondo ibiltzea.
‎" Kristalezko belaunaldia deitzen digute, helduentzat gara kristalezko eta ahul, belaunaldi gisa onartzeagatik ez gaudela ondo, salatzeagatik nola sentitzen garen. Niri iruditzen zait oso lan ona egiten ari garela, hori guztia salatzen"
‎Haientzat gara kristalezko eta ahul, belaunaldi gisa onartzeagatik ez gaudela ondo, salatzeagatik nola sentitzen garen. Niri iruditzen zait oso lan ona egiten ari garela, hori guztia salatzen, gure gurasoen belaunaldiak salatu ez izanak ez duelako esan nahi existitzen ez zenik. Gu kapazak gara esateko" begira, hau gertatzen zait, hau errealitate bat da eta arazo bat da, sistema ez dago prest honi aurre egiteko".
‎L. Pinedo: " Osasun publikoak psikologoa jartzen dizu, baina maiztasuna oso urria da, zorte ona baduzu hilean behin izango duzu saioa psikologoarekin, eta maiztasun horrekin lan ona egitea ezinezkoa da. Ahal duenak pribatura jotzen du"
‎Bestalde, osasun publikoak psikologoa jartzen dizu, baina maiztasuna oso urria da, zorte ona baduzu hilean behin izango duzu saioa psikologoarekin, eta maiztasun horrekin lan ona egitea ezinezkoa da. Ahal duenak pribatura jotzen du...
2022
‎Esku huskakoa goxoagoa egiten dugu, ezker-paretakoa gogorragoa, baina, hala ere, bere goxotasuna atxiki behar du. Eta larrugileak ez badu lan ona egiten, guk ez dugu lan ona egiten ahal. Eta jokalariak hor dira, eta makilarekin etortzen dira!
‎Esku huskakoa goxoagoa egiten dugu, ezker-paretakoa gogorragoa, baina, hala ere, bere goxotasuna atxiki behar du. Eta larrugileak ez badu lan ona egiten, guk ez dugu lan ona egiten ahal. Eta jokalariak hor dira, eta makilarekin etortzen dira!
‎Immigrazio masiboaren eta ondorengo erregularizazioaren ondorioz, lan baldintzak galtzeko prest ez dauden langileen lekua hartzen dute, etsita, edozein lan ontzat jotzen duten immigranteek. Horrek Europako identitatea eta lorpen sozial eta laboralak suntsituko ditu".
2023
‎Orain ez. Horretarako lan on bat behar duzu, etxe bat, dirua... Orain ez, baina etorkizunean espero dut baietz.
‎Ondo daki hori Mikel Nievek. " Orokorrean, zure lana ontzat jotzen da ihesaldian edo lanean fin aritu bazara. Eta hamargarren iristea emaitza ona izan daiteke.
‎Edo geroago auzo bereko Santo Domingo kalean, non 2017an ere instalatuko zirela ziurtatu zen, baina zorionez ez ziren jarri. Bi kasuetan, auzo komunitatearen zati baten pazientzia eta lan ona izan ziren arazoak konpondu zituztenak. Gauza bera gertatu da Gustavo Antepara arduradun politikoak Alde Zaharrean egindako legez kanpoko obrekin.
‎Noski, analogikoak hori du, inork ezin zuen jakin, errebelatu arte, zer aterako zen. Baina nik banekien oso ondo ari zela, eta kritika guztietan asko azpimarratu da egin duen lan ona.
‎Zure arretak frontoian egon behar du erabat. Epaileak ez du protagonista izan behar; jendeak ez badu zutaz ezer esaten, lan ona egin duzun seinale da.
‎Gozoki pozoitua izan zen: lan ona eginez gero aurrerantzean emakume epaileok gauzak errazago izan genitzakeen, baina hanka sartuta batzuei argudioak emango genizkien esateko bi emakumezko epaile ezin ginela batera aritu. Pilotari guztiak mutilak ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia