Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 907

2000
‎Honen adibide gisa hainbat politika instituzional ditugu, zeintzuk eraginkortasun eskasa izaten bukatzen duten, emakumeon arazoa kulturala balitz bezala tratatzen duten, arazoa sektorializatzen duten eta honela sistemaren mantenimendurako izaten bukatzen duten eta ez emakumeok behar dugun iraulipenerako. Bestetik, azken egunotan alderdiek sortu duten kuoten inguruko eztabaida genuke, zeintzuk emakumeon presentzia kontuari lehentasun gehiago eman dioten, bizi dugun zapalkuntza gainditzeko bidean eman liratekeen pauso eta lan ildo politikoei baino. Nahiz eta egia izan ere, emakumeok oso presentzia txikia dugula zuzendaritza postuetan, eta horren aurrean partaidetza politikak eraman diren, baina guztiz garrantzitsua iruditzen zait emakumeon presentzia hutsak emakumeen aldeko borroka bermatzen ez duela azpimarratzea.
‎EUSKARA Biziberritzeko Plan Nagusian, datozen hamar urteetarako erronka nagusiak aztertzen diren atalean, telebista aipatzen da, besteak beste. Plan horren arabera, euskarazko herri telebisten garapen markoa lantzeko lan ildo bat martxan jarri behar da, proiektuok bultzatzen ari diren eragile sozialen eta erakunde publikoen artean. Gure hausnarketatan ere lehentasunezko eginkizuntzat hartu dugu herri telebista sortzea, erronka horri ilusioz beterik heldu diogu, eta inguru honetako udalak zein udalez gaindiko erakundeak bidelagun izan gura ditugu ekimen honetan, ezinbestekoa baita herri erakundeak eta gizarte eragileak elkarlanean aritzea herritarrei eskaini gura zaien informazio zerbitzu hau abian jartzeko.
‎Euskarazko liburugintza gehiena bezala, herrigintzaren atal ere bada, batetik. Bestetik, berriz, gogoeta eta eztabaida suspertzea du, hasiera hasieratik, xede (ez lan ildo guztietan, baina bai hauetan), eta, alde horretatik, emaitzak ez dira pozez txoratzeko modukoak izan.
‎Zail da esaten Alberdania etxeko Zerberri saileko lan ildoetan lekukotza, dibulgazioa, elkarrizketa/ erreportaia, gogoeta, gaurkotasuna zein dagokie Saizarbitoria eta Lertxundiren liburuei. Funtsa duten obra guztiak bezala, generoen eta sailkapenen konbentzioetatik haratago daude biak hala biak ere.
2001
‎Euren xederik behinena Deustualdeko euskaldun komunitatea trinkotzea da, eta helburu horri eutsiz, gizartearen esparru guztietan euskararen normalizazioa lortzeko tresna eraginkorra izan gura dute. Hori guztiori erdietsi nahirik, lehendabizi euskara elkarteak aurrerantzean jarraitu beharreko lan ildoak (Deustuko euskaldunon elkar ezagutza erraztu, euskaraz bizitzeari muzin egiten dioten euskaldunengan eragin, euskarari dagozkion funtzioak berreskuratu, besteak beste) zehaztu, eta aldi berera, lantaldeak eratu zituzten xede eta ildoen gauzatzeko. Bilgune lan taldeak taberna txokoa egitasmoa lantzen du.
‎Berbaizu elkarteko lehendakari Jose Moralesek aldizkariko lehen zenbakian izkiriatua gure eginez," garrantzi handikoa da Deustun euskara hutsezko komunikabide bat edukitzea eta, horregatik Berbaizu euskara elkartea sortzeaz batera, komunikazio batzordeak buru belarri ekin zion aldizkariaren egitasmoa mamitzeari". Berbaizu euskara elkarteak, besteak beste, euskal komunitatea sendotzen lagunduko duen kalitatezko eskaintza kulturala ziurtatu gura die bertako euskaldunei, eta lan ildo horrekin bat eginez" Prest!" aldizkaria txukun, kalitatezko eta berritzaile dugu. Erredakzio taldera, berbarako, hedabide zenbaitetan (EITB," Egin"," Berton" aldizkaria," Hitzartu" aldizkaria) arituriko eskarmentudun profesionalak eta berrikitan kazetaritza ikasketak bukaturikoak batu dira, baita kolaboratzaile andana ere.
‎ebaluazioan oinarritutako estrategia, ebaluazio formatiboan oinarria hartuta; hau da, ebaluaziotik abiatu behar dugu geure lana, eta lanahortik baloratu. Baina beti ere ebaluazioa lan ildoa zehaztuko digun tresna gisaulertuta.
‎– Ikasleek eta irakasleek erabilitako lan ildoak (testuen lanketaren ingurukojarduerak) euskara arrakastaz ikasteko modu oso egokitzat jo dituzte.Ikasle askok, gainera, ohiko eskolak baino eragingarriagoak izan daitezkeela adierazi dute.
‎Horretarako, alde batetik, maila bakoitzean kokatu genituzkeen ikasleen ezaugarriakazaldu ditugu (ikasle horien hasierako egoera), eta bestetik, dagokigun mailagainditzeko lortu dituzten helburuak deskribatu ditugu (xede hizkuntzaren jakintza, horren bidez komunikatzeko gaitasuna, eta hizkuntza horrekiko etaikas prozesuarekiko jarrera). Atal honek erakutsiko dizkigu maila bakoitzeanegin dugun lanaren ildo nagusiak.
‎Bertan herri ekimenez sortutako euskaltegi eta erakunde asko koordinatzendira, eta publiko batzuk edo publikoetan dabiltzan irakasleak ere bai. Sail honek ezzuen antolakuntza ofizialik; lan ildo jakinaren inguruan biltzen zituen, unean uneanelkarlanerako prest zeudenak (Iñigo, 1992).
‎Beste atal batzuetan esan denez, molekularen egitura kimikoa oso garrantzitsua da usain hartzaileekiko elkarrekintzarako. Hori dela eta, ikertzaile batzuek lan ildo hori landu dute. Adibidez, Amoore molekularen tamaina eta egitura bere usainarekin lotzen saiatu da, seirehunen bat konposatu kimikoren kasuan.
‎Lorenzo Milá kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia, eta bertan izan ziren ONCEko lehendakaria eta haren Fundazioa, José María Arroyo, eta Elbarrien Ordezkarien Espainiako Batzordeko lehendakaria, Alberto Arbide. Lehenengoak eskerrak eman zizkien bi ministroei ekitaldian egoteagatik, eta horrek, bere ustez, agerian uzten du “Gobernuak egiten ari garen lan ildoari ematen dion laguntza”, gero adierazteko ezinduen integrazioa ezinezkoa dela informaziorik gabe. “Guretzat garrantzitsuena da teknologia berriei lotuta ez bagaude gerta daitekeen beste bazterketa mota hori saihestea”, zehaztu zuen.
2002
‎Egilearen hitza (1999) edo Iratxe Gutierrezen 90eko hamarkadako narratiba berria: Literatur Kritika (2000) lanak ildo horretatik doaz: kritikariek egile horiei buruz kaleratutako kritika eta iruzkinak jasotzen dituzte.
‎Nuñez Beteluk tesiaren ondorioetan dioskun modura, erlijioak eta nazionalismoak zehaztu zuten euskal emakume idazleon lanen ildoa. Euskararen aldeko defentsa erlijioaren defentsaren barnean kokatzen da eta Ama Birjina bihurtzen dute euskaldun ama zintzoentzako eredu.
‎Autore honek Truebaren zenbait ipuin itzuli eta narratiba zein poesia landu zituen. Josetxo (1909) eta Jaioterri maitea (1910) nobeletan ohiturazko lanen ildoari jarraitu zion, nahiz foiletoi eta abentura eleberriaren zenbait osagai ere baduten. Josetxoren kasuan ijitoek lapurtutako seme baten historia kontatzen zaigu; semeak, gorriak ikusi ondoren, bizitzan arrakasta lortu eta gurasoak ezagutzeko parada du.
‎Liburu hau etorkizunean jorratu nahi dugun lan ildo baten hasiera da, EuskalHerriko ekonomiaz zeresanik duenarentzat irekita dagoena. Egin nahi dugun bidehorretan, ekarpen berriek liburuak dituen gaien inguruko hutsuneak eta ikuskeraeta metodologia aniztasunak aberastuko dituzten itxaropena dugu.
‎Dolz eta Schneuwly ren (1998) moduko ereduei jarraituz egindako esperientziak behar ditugu. Autore horiek argitu eta zehaztu dituzte zenbait lan ildo: testuaren irakurketak eduki behar dituen ezaugarriak (ulergarritasuna, ahoskeraren adierazkortasuna), ahoz gora irakurtzearen alderdi ezberdinak (egoera komunikatiboa, testuaren zentzua eta egitura, ahoskera...), sekuentzia didaktikoa egiteko eredua, e.a. Ez dugu uste alferrik izango denik hizkuntza ekintza hau ikertzea baliabide didaktikoak eskaintzeko helburuarekin.
‎Esperientzia horiez da eredu bat. Egindakoak asko dauka hobetzeko eta sakontzeko, baina eredu batmoldatzeko bidean zenbait alderdi praktikan jartzeko balio izan du, eta aurrerabegira zenbait lan ildo argitu eta zehaztu dizkigu.
‎Hemen, AlbertoAngulok, bibliografiaren azken urteotako bilakaera azaltzen digu. Bibliografia, itxuraz genero historiko klasikoa bada ere, susperturik eta zaharberriturik datorkigu, eta, Angulok argitzen digunez, lan ildo emankorra gertatzen ari da Aro Berrikoikerketetan. Garai berean baina bestelako arloan, David Zapirainek pertsonen bazterketa fenomenoa lantzen du.
‎6 ETORKIZUNERAKO LAN ILDOA
‎Berriro ere, zenbait funtsezko lan ildo azpimarratu behar ditugu, gure lurraaztertzeko garaian oso baliagarri izango direnak. Lehen, baztertuei erreparatudiegu; orain, gizarteari, gizarte motari, gizarte antolakuntzari.
‎Irrati guztietatik aukeratutako irratsaioak, parrilla birtual batean? sartu eta nahi duenaren eskura jartzea da beste lan ildoa, horretarako Interneten programazioa eskainiz.
‎Ekimen hori AEMOk olibondoaren kultura zabaltzeko egiten duen lanaren barruan kokatzen da. Lan ildo horrek liburuak argitaratzera, olio karta bat diseinatzera, olibadia entzuteari buruzko argazkilari ospetsuek egindako irudien erakusketara eta, besteak beste, olibadia ezagutzera ematen du.
‎YorkLond res, Continuum, 2001). Erramun Baxokek ere antzeko planteamenduen berri dakarkigu Montrealdik, La dynamique des langues lan ildo zientifiko berriaren eskutik (Le Journal du Pays Basque,). Eta Euskal Herrian ere badago ikuspuntu hori landu duenik:
2003
‎Edozelan ere, egun gertatzen den moduan, egoera dezepzionagarri honen faktura ezin du gizarte osoak ordaindu. Adibidez, asteburu honetan Nazio Eztabaida Gunerako Foroaren berri izan dugu, eta izango dituen lan ildoak eta ideia indartsuak ikusita, betiko leloak direla ohartzen gara, azken hogei urteotan entzun izan ditugun berberak eta, noski, edozein Euskal Herriko erakunde berrik bezala, «diagnosi» bat egingo du Foroak. Herri honek duen diagnosi kopurua edukita, nola da posible gaudenetik irten ezin izatea?
‎Stephen MacMahon ikertzaile ingelesaren arabera, zelulen birsorkuntzari buruzko hiru ikerketa ildo nagusien konbinazioa izan liteke urtero 800 pertsonari eragiten dieten muineko lesioak sendatzeko terapia kliniko “eraginkorrena”. MacMahonek eskolak ematen ditu Londresko King´s Collegen, eta azpimarratu zuen molekula inhibitzaileen blokeoari buruzko ikerketak, birsortzeko sistemaren trebetasunaren garapena eta bizkarrezurraren hazkundea bultzatzen duten zelulak sartzea direla muineko kalteak konpontzeko hiru lan ildo nagusiak. Hala ere, irakasleak nolabaiteko eszeptizismoa erakutsi zuen bere arrakastari buruz; izan ere, jarduera ildo hasiberria da, eta, hiru urte barru arte, ez da hasiko bere baliozkotasunaren “zantzu” fidagarriak eskaintzen.
‎Azterketa horien bidez, molekulak inhibitzen dituen “profil molekularra” lortu nahi da, eta molekulak manipulatzeko aukera emango luke, molekulak “berriro haz daitezen”, esan zuen MacMahonek, Bizkarrezur muineko Nazioarteko Ikerketa Trusteko kideak. Hain zuzen, lehenengo lan ildoak molekula inhibitzaile horiek neutralizatu edo blokeatu nahi ditu, besterik gabe.
‎Bioteknologiaren Zentro Nazionaleko (CNB) teknologia badago, José Francisco Rodríguez Aguirrek dioenez, baina «txerto garestiagoak dira». Ikertzaile horrek birnavirusen biologia molekularrari buruzko lan ildo bat zuzentzen du CNBn, eta hasieran aipatutako Italiako txertoarekin lotutako ELISA sentsorea garatzen lagundu zuen. «Italiako iparraldeak arrisku izugarria du», dio.
‎Zentro hori duela urtebete eskas sortu zen Illinoiseko Unibertsitatean. Lan ildoetako bat da ikatz zuntza erabiltzea, poluitzaile organiko espezifikoak hala nola pestizidak iragazten dituzten mintz oso selektiboak garatzeko, baina baita beruna, artsenikoa edo merkurioa bezalako metalak ere. Ura arazteko emaitza onak ematen ari den beste ildo bat zeolitak erabiltzea da.
‎Oinarriak eta alkateek egindako deiari erantzunez, Iruñeko karriketan gutxitan ikusitako jende andana bildu zen, hartutako neurri murriztaileek eragin kezkaren lekuko. Manifestazioaren bukaeran irakurritako manifestuetan, bizitza publikotik euskara ezabatzeko lan ildo" penagarria" kritikatu zen, eta dinamika hori gainditzeko hizkuntza eskubideen aldeko defentsa lana" era ahalik eta zabalenean, iraunkorrenean eta eraginkorrenean" egin behar zela azpimarratu zen. Alkateek neurriak bazter uzteko lanean segitzeko konpromisoa adierazi zuten.
‎Bereziki aipagarria da bide judizialak hartu duen gehiegizko pisua Gobernuaren hizkuntz politikaren kontrako erantzuna artikulatzean. Argi dago bide guztiak erabili behar ditugula asmo zitalak galgatzeko; baina, era berean, lan ildo horiek ez baditugu estrategia zabalago batean kokatzen aukera faltsuak sortzeko arriskua dugu. Ez dugu jokatu behar gurea ez den lurraldean bakarrik, eta justizia arloa ez da gure lurraldea, hor galtzeko guztiak ditugulako (ikusi bestela Itoitzen gertatutakoa).
2004
‎Bi lan ildo jorratzen ditu taldeak. Batetik, egunerokotasunarekin loturiko gaiak daude, eta informazio iturri nagusia agentziak izaten dira.
‎Une honetan bi lan ildo ditu Berria egunkariak. Batetik, egunkari nazionala hobetzea; urtarrilaren 25ean argitaratzen hasitako ekonomiako gehigarria adibide.
‎Argi dago zer egiteko handia dagoela, baina argi dago era berean, alderdi asko garela helburu hauek jomuga harturik, egunerokotasunean, gure lan ildoa bideratzen dugunok.
‎Zeintzu dira zuen lan ildoak?
‎Euskalgintzak aurrera eraman lukeen estrategia azaltzerakoan, lehenik eta behin oinarrizko kontzeptuen definizioa bateratu beharra eskatu zion Paul Bilbaok euskalgintzari. " Europan hizkuntza guztiak dute tokia; mezu hori gizarteratu behar dugu", eta hiru lan ildo zabaldu beharra nabarmendu zuen: batetik, europar konstituzioari begirakoa; bestetik, Europako beste hizkuntza komunitateekin elkar lana jorratu beharra; eta azkenik, globalizazioa dela-eta sortu diren mugimendu paraleloetan (gizarte foroetan eta) hizkuntza eskubideen gaineko hausnarketa sustatu beharra.
‎Bilboko Udalaren kultura arloko asmoak agertu berri ditu Jon Sanchez kultura zinegotziak. Udalaren kultura politikak bost lan ildo izango dituela jakinarazi du: nortasun propioan sakontzea, herritarren partaidetza eta sektore pribatuarekin lankidetza sustatzea, eskaria suspertzea eta hartzaileak ugaritzea; ekipamendu sarea sendotzea eta kultur sormena eta ekoizpena bultzatzea.
‎Joan den aste honetan aukera paregabea ukan dugu horren agerrarazteko. Izan ere, lehen aldikoz, bakoitzaren lan ildoa begiratuz, egitura bakoitzean egoeraren begirada sakona egin eta gero, emaitza beretara iritsi dira, alegia Ipar Euskal Herrian eramana izan den lan zama guziaren gainetik, izugarrizko inbertsio ekonomiko eta pertsonalen gainetik, gure hizkuntzaren egoera larria da eta bere geroa arrisku latzetan. Elkarrizketa bultzaturik eta elkar lanaren eraginkortasunaz jabeturik burutu dugu iragan den larunbateko manifestaldia euskal irakaskuntzako hiru sareak, »pena da horretan Ikas Bi ez agertu izana».
‎Cremadesek azaldu zuenez, orain arte teknika hori laborategian bakarrik aplikatu du, eta, beraz, kasurik onenean, bi urte inguru lirateke pazienteetan erabiltzen hasteko. Alacanteko ikertzailea 1997tik ari da lanean ildo horretan, nahiz eta azken urtean lortu dituen aurrerapen handienak, Portoko (Portugal) Unibertsitateko Mario Sousa zientzialariarekin batera garatu duen proiektu baten barruan. Cremadesek adierazi zuen ezen, zelula somatiko diploideak aploide bihurtu ondoren (ernaltzeko karga genetikoarekin), nahiago izan duela teorikoki errazena den fasean aurrera ez egitea, in vitro enbrioiak lortzea, teknikaren fidagarritasuna bermatu arte.
‎Eremu zelularrean karotida gorputzeko zelulen inplanteekin (lepoko guruinak, odoleko oxigenoa neurtzen dutenak) eta zelula ama heldu edo enbrionarioekin lan egiten da. Espainian, lan ildo horretan aurrera egiten duten bi ikerketa talde daude: Sevillako Unibertsitateko José López Barneo irakasleak zuzentzen duena, zeinak dagoeneko probatu baititu karotida gorputzak zenbait pazienteri egindako zelula txertoak, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikan (CUN).
‎Méndezen aburuz, Europako gainerako lurraldeekiko atzerapen ezaguna da arazoa. “1970eko hamarkadan, zentroan eta iparraldean hasi ziren lanean ildo horretan; hemen, ordea, politika oso lokalista zegoen, oso itxia, eta ez zitzaion garrantzirik ematen”, azaldu du. “80ko hamarkadaren amaiera arte ez zen gai hori zaintzen hasi, eta horregatik goaz zizarera”, dio baikortasunez.
‎gardentasuna, kontsumitzaileek eta nekazari eta abeltzainek kontsumitzen eta ekoizten dutena aukeratzeko duten eskubidea, eta produktu horien trazabilitate osoa, soroen identifikazioa barne, Gobernuaren erantzuna da. Bere erantzunean, Gobernuak azpimarratzen du Nekazaritza Ministerioaren lan ildoak, arlo horretan eskumena duten agintariekin koordinatuta, produktu horietarako berariazko xedapenak errespetatzeko kontrol planetan integratzea eta labore ekologikoen, konbentzionalen eta transgenikoen arteko lehiakortasuna bermatzeko adostasuna lortzea direla.
‎“Gaur egun, errealitate birtuala pantaila eta kasko berezietan birsortutako hiru dimentsioko inguruneetara mugatzen da, edo, adibidez, oraindik eraiki gabeko espazioak simulatzera, nahiz eta astronauten entrenamenduan ere aplikatzen den, gastu ekonomikoa nabarmen murrizten baitu”, azaldu zuen Laukkanenek. Hala ere, sistema horiek ez dute adimen artifizialik, ez baitira gai egoera berriak inprobisatzeko edo erabiltzailearen erreakzioen garapena aldatzeko, eta hori da, hain zuzen ere, Laukkanen zuzentzen duen enpresaren lan ildoa. Finlandiako zientzialariak esan zuenez, “sistema horiei Adimen Artifiziala aplikatuta, bezeroaren gogobetetasunlortuko genuke, errealitate birtualeko programarekin duen esperientzia bere erreakzioen arabera berrituko litzatekeelako”.
‎Ez naiz beldurtia. Seriotasunak lan ildo behar du.
‎Denetara 50 lan ildotan bildu dira ardatz estrategikoak, eta 120 neurri zehatzetan gauzatu dira.
2005
‎Euskal Unibertsitatearen beharraren inguruko kezka eta aldarrikapena ez dira berriak, jakina denez. Historian urrutiago joan barik, Udako Euskal Unibertsitatea sortu zenetik bertatik egon da lan ildo horri ekiteko asmo finkoa. Aitor dezadan, aurrera jarraitu baino lehenago, urteotan egon den hala moduzko eztabaida hori beste jende askok bezalaxe jarraitu dudala, hau da, ez eragile moduan.
‎(Trask, 1998; 93). Bigarren lanak ildo berdinari jarraitzen dio. Are gehiago bere metodoa baieztatzen omen du lingüística referencial delakoak adibide gehiago eskainiz.
‎Lehiaketan aurkeztutako abereen kalitate ona zela eta, epaimahaikideek zaila izan zuten. Hori berez poztekoa da, arrazaren alde egindako lana ildo onetik baitoa.
‎Zenbait adituk baieztatu dute GEOri buruzko ikerketari bide luzea falta zaiola egiteko, eta egoera ezin dela Estatu Batuekin, Txinarekin edo Indiarekin alderatu. Jarduketa mailak Informazio gero eta fidagarriago baten eskakizunei erantzuteko sortu da CoExtra Proiektuan definitutako lan ildoak GEO laboreen eta GEO ez diren laboreen arteko koexistentziaren eremukoak dira. Oinarrizko helburua da kontsumitzaileei produktuak modu fidagarrian etiketatzeko informazioa ematea.
‎Adostasunik eza Elikagaien etiketei eta esportazioari eta inportazioari buruzko galdera asko ebatzita daude, baina oraindik konpondu gabe daude alderdi zehatzak. Lan ildo horretan, gazta parmesanoaren konposizioari eta etiketatzeari buruzko jabetza intelektualaren eskubideei buruzko adostasunik eza nabarmentzen da. Gaia mahai gainean geratu da, eta ez da epe laburreko konponbiderik ikusten.
‎2 Lan ildoak: teologia, literatura, filologia eta zuzenbidea
2006
‎2005a amaitzear zela, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak datozen lau urteetarako lan ildoak aurkeztu zituen. Lau urteko plana aurkezteaz gain, garrantzia berezia eman zion euskararen normalizaziorako akordio soziopolitikoa lortzeari.
‎Eta ideia batzuk zirriborratu nituen. Gero, urtearekin batera, abenduaren 21eko Berrian jaso nuen" hizkuntza politikaren lan ildo berrien" berria. Ildoak eta planak batera doazelakoan, hartu nituen nire lerroak, planoak eta mugen ertzak eta nire pentsamendua argitzen eta zehazten saiatu naiz eta hemen azaldu nahi dut.
‎Irakaskuntza lan ildo garrantzitsua duzue.
‎Euskarak presentzia handia du bailaran, eta hori gal ez dadin garrantzitsua da Euskara Zerbitzuaren lana. Hiru teknikarik egiten dute lan eta beraien lan ildoak finkatzeko garaian askatasun handia dutela aitortu digu Castillo Suarezek: «Nafarroako Gobernuarengandik jasotzen dugun diru-laguntza oso eskasa da, eta horren aurrean bi aukera ditugu.
‎Hiru lan ildo nagusi dituzte uneotan, eta honako hauek dira beraien helburuak: haurrak ereduan eskolaratzea, euskaltegietan izena ematen duten helduen kopurua handitzea, eta etorkinengan euskararekiko kontzientzia piztea.
‎Begiak atzera itzuliz, egindako lana ildo onetik joan zela ikus daiteke.
‎Udaran betaurreko beltzekin lanaren ildotik (1987)
‎Arrazoi instrumentala gailentzeak dakarren arriskua deskubritu ostean, bi izango dira Frankfurteko Eskolako kideen lan ildoak: batetik, arrazoi instrumental horren kritikan buru belarri sartu eta sakondu; bestetik, irtenbide posibleak proposatzen saiatuko dira, eta ikusi dugun moduan, erantzunak ere ezberdinak izango dira.
‎Sentsibilizazioari dagokionez, gaur egun ez dutenei ahotsa emateko komunikazio bide alternatiboekin ari gara lanean, adibidez, bideo parte hartzailearen bidez. Hori elkarte kanalen bidez egiten da, hala nola gizarte ekonomia, herritarren mugimendua eta abar. Alde horretatik, garatzen ari garen programa garrantzitsuenetako bat" Auzoetako Nazioarteko Albistegia" da, beste bat" Parte hartzeko komunikatzea", eta beste lan ildo bat etorkinen eskubideari buruzkoa da. Azken hori bere eskubideak onartzean, etorkinen herritarren antolamenduan eta Espainia osoan herritartasun osoa lortzeko dituzten eskubideak baliarazteko moduan oinarritzen da.
‎Bakoitzerako metodologia bat dago, eta ezinbestekoa da guztiek parte hartzea eta konpromisoa hartzea. Zein dira hobekien funtzionatzen duten Elkartearen lan ildoak eta nola lortzen dute finantziazioa. Hauek dira oinarrizko ildoak:
‎Era berean, botikak eta gaixotasunaren etiopatogenia ikertzen dira, baita arrakasta edo porrot psikologikoa baldintzatzen duten faktoreak ere. Marqués de Valdecilla ospitalean, ildo horretatik, P glukoproteinadun lan ildo bati ekin zaio; izan ere, egiaztatu ahal izan denez, bere mailak gehiegizkoak badira, ekintza farmakologikoa blokeatu egiten du.
‎Udalaren eta Debegesaren artean egin dute Gizon eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Plana. Udal barnean berdintasunerako plana garatzeko helburuarekin, 2007 eta 2008 urteetan jarraituko diren lan ildoak adostu dituzte.
‎Gernikako epaitegian hizkuntza eskubideak berma daitezen lanean dihardu EHEk azken urteotan. Lan ildo horretan kokatutako ekimen batean parte hartzeagatik epailearen aurrean agertzera deitu dituzte lau lagun. Hizkuntza eskubideak bermatuak izan ezean, aipatu epaitegiaren inolako harremanik izateari uko egin zioten hauek.
‎Kanpotik jartzen dizkiguten oztopoen aitzakipean edo, geure buruari mugak jartzen ari ote garenaren sentsazioa sortzen zaigu sarritan. Zentzu horretan, Euskadiko Futbol Federakundeak daraman lan ildoarekin ez gaude erabat ados. Gure esku dago, gure selekzioari nazio izaera ematea eta munduaren aurrean Selekzio Nazional bezala aurkeztea.
‎Era berean, eztabaida hutsean ez gelditzeko beharra sentitu genuenez, zenbait asmo mahairatu genuen, eta ikasturte horretarako bi lan ildo nagusi izendatu eta garatzeko konpromisoa hartu genuen:
‎Esplizituki diseinuaren osotasuna jasoko lukeen dokumenturik oraindik elaboratu ez badugu ere, lan ildo bakoitzaren inguruan esperientzia jakin batzuk egon dira mintegiko ikastoletan; eta bakoitzean sortutako ereduek, baliatutako materialek edota indarrean jarritako ideiek ekarritakoaren argira, beldurrik gabe esan dezakegu ikaslearen curriculumean eta hizkuntza trataeran lau aspektu horiek oinarritzat hartzeak ondorio baikorrak dituela eguneroko praktika pedagogikoan.
‎• Ahozko curriculuma antolatzeko garaian, kontuan izan ditugu murgiltze sistemaren ezaugarri eta baldintza didaktikoak, eta horiexek aplikatzeko saiakera ezberdinak egin dira: aholku orri bat idatzi genuen ideia horiek irakasleengana iritsarazteko, hizkuntzaren didaktikaz arduratzen diren zenbait adituren elkarlanerako bidea proposatu dugu lan ildo hori irekita utziz datozen ikasturteetan zehar jorratzeko.
‎Atarian aipatu dudan bezala, Ikastolen Konfederazioaren mintegia elkargune eta lan-talde bat izan da, eta ikastola bakoitzean ikasle etorkinekin bizi izaten ari garen esperientzien alderaketa eta azterketa etengabea egiteko parada eskaini digu; izan ere, bertatik sortu ohi dira premiazko antolaketa ildoen proposamenak nahiz lan ildoen jarraipena egiteko prozedura egokiei buruzko planteamendu ezberdinak.
‎Klaustroak bere aldetik Kulturarteko Hezkuntza formazioa burutu zuen X. Besalu eta F. Carbonellen lanen ildotik, prozesu aberatsa eta eraginkorra gertatuz. Guraso eta familiekin ere burutu genituen saio batzuk.
2007
‎Esperientzi pilotua da Amurrio eta Durangon garatuko den hau.Gobernu Taldeak “adiskidetze, baketze eta elkarbizitzarako bideak zabaldu guran abiatutako lan lerroaren barruan” antolatu dira ikastarook, Aitziber Irigoras alkateordearen berbetan. Bider Mila egitasmoak batutako ikastarook aitatutako lan ildoan barneratzen zirela-eta. “Durangon gatazka eta kontrakotasun lanetan, ikuspegi etiko batetik, bitartekaritza lanak egiteko 100 pertsona heztea” da helburua; gatazkei etikoki aurre egiten jakiteko formakuntza jasotzea eta bizikidetza berradiskidetu bati laguntzeko oinarrizko trebakuntza izatea.Baketik zentroaren helburua gatazken lantze etikoaren gaineko ikaskuntza zabaltzea da, eta, horri begira sortutako egitasmoa da Bider Mila, Jonan Fernandezek, Baketikeko lehendakariak azaldu duenez.
‎Orain bost urte Euskal Konfederazioak abiaturiko lan ildoari eutsi dio euskara teknikarien proiektuarekin EEPk. Hain zuzen ere, Euskal Konfederazioak Ipar Euskal Herriko 40 bat herriko etxerekin izenpeturik zituen hitzarmenak.
‎Alabaina, Euskararen Erakunde publikoak 2006ko abenduan aurkeztu duen hizkuntza politika proiektuetan zera irakur daiteke: "... Horregatik, hizkuntza politika proiektuak erabilpen pribatu eta profesionalen sustatzeko, helduei euskara ikasi eta hobetzeko aukera eskaintzeko xedea finkatzen du erronka." Eta erronka horren lan ildoak zerrendatzen ditu honela:
‎Oso labur. Neurketa hauek azaldu dituzten joerak aldatu edo bizkortuko badira, ezinbestekoa izango da Iparraldean eta Nafarroan euskararen aitortza eta status ofiziala lortzea eta Euskal Herri osoan, hizkuntza politika eraginkorrak sustatzea, ezagupenetik erabilerarako jauzia eragingo duten lan ildo estrategikoak indartuz eta indar berezia eginez haurren eta gazteen adin taldeetan.❚
‎Kuneva ren helburuetako bat partaidetza publikoa sustatzen laguntzea eta kontsumitzaileak bere kezka eta premiak azaldu eta hitz egin dezan animatzea da, era horretan konponbide bihurtuko diren lan ildoak adierazteko.
‎horri esker esan dezakegu neurri horren gurasoak ez direla Europako erakundeak bakarrik, estatu kide eta bertako herritar guztiak baizik.Zer egin dezakete erakundeek kontsumitzailearen mesedetan. Argi dago, legeria egokia behar dugu eta, noski, arau horien aplikazioa ikuskatzea ezinbestekoa da: lan ildo horretatik goaz.Europako legeriak geroz eta presentzia handiagoa du kontsumoari dagozkion sektore denetan: roaminga, garraioa, telekomunikazioak, energia sektorea... Kontsumitzailearen eskubideak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari direnez, alor guztietan duten presentzia egunetik egunera areagotuz doa.Area askotan, Batzordea aitzindari da kontsumitzaileen eskubideen gaineko arauak egitean.Lehendabizi, Europar Batasunaren mailan; ondoren, eskubide horiek estatu kideetan indartzeko sustapenean.Nola handitu edo hobetu daitezke kontsumitzailearen informazioa eta konfiantza. Ondo hausnartu eta taxuturiko legeria baten bitartez.Esate baterako, ene ustez, Espainian jabetza anitzaren sektorea arautuko duen legerik ez dago eta alor horretan, aspaldion, arazoak izan dira.Egun, Europa osoan jabetza anitzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa guztien %35 Espainian daude.Espainiak daukan turismoa aberatsa da eta ez du horrelako zailtasunen eraginik nozitu behar.Adieraz dezagun, nolanahi ere, jabetza anitzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa problematiko asko Espainian finkaturiko erakunde atzerritarrak direla.Larrialdi biziko afera horri aurre egin diogu eta, halakotzat, gure agendan datza.Maiatzaren amaiera baino lehenago, izan ere, jabetza anitzari buruzko arteztarau bat onestea aurreikusia dugu.Dena dela, arazoak sortzen direnean badago ordaintze kolektiboko sistemetara jotzea, jarduera bateratuak sustatzea, etab.Eta hori aurreikusia du Espainiako legeriak.Ene ustez, dena den, egokia litzateke Europa osoan neurri berdinak edukitzea.Esan bezala, kontsumitzailearen konfiantza maila altxatzen saiatuko gara eta jabetza anitza dugu horren adibide baliagarria.Halaz ere, beste hainbat gaik ere kezkatzen gaituzte, hala nola Interneten erabilerarekin loturiko zerbitzuak musika deskargatzea, adibidez, finantza zerbitzuak eta, bereziki, kontsumorako kreditua.Azken hau biziki garrantzitsua da, egun kreditua hitzarturik ez duten herritarrak gutxi gutxi direlako.Adiera horretan, Kontsumo Kredituaren Arteztaraua taxutzen ari zarete, ezta. Hala da.Maiatzaren hasieran lantalde batek gai horri buruzko negoziazioari ekingo dio, kontsumorako kredituen sistema harmonizatzeko jomugaz.Afera horren gaineko Arteztaraua sortze horrek zazpi urte bete ditu eta hori, egiari zor, ez da eraginkortasunaren eredu egokia.Hala eta guztiz, akordio batera iritsi eta gai hau arautu behar dugula uste dut:
‎Etorkizunari begira, baso sektorean finkatu behar ditugun lan ildoak kudeaketa iraunkorrari loturik dauzkagu, hau da, basoak ustiatzeko teknikak hobetu behar dira. Bai baso jabeek bai industria eraldatzaileek darabiltzaten teknikak hobetu behar dira.
‎Etorkizunari begira, baso sektorean finkatu behar ditugun lan ildoak kudeaketa iraunkorrari loturik dauzkagu, hau da, basoak ustiatzeko teknikak hobetu behar dira. Bai baso jabeek, bai industria eraldatzaileek darabiltzaten teknikak hobetu behar dira.
‎Biltzarrean, pirateriaren aurkako borrokan, teknologia berriak eskuratzean eta ideiak trukatzean jarriko da arreta, antolatzaileek adierazi zutenez. ...ri Agentzien Aliantzako presidenteak; Itar Tass Errusiako agentziako lehendakariak, Vitaly Ignatenkok eta Berri Agentzien Munduko Kontseiluko (NAWC) kideak; Barritzaus agentziako zuzendari Uffe Efriis Sorensenek; Lola Álvarezek azaldu zuen bileraren helburua dela agentziek munduan dituzten arazoak aztertzea, bai eta ideiak eta iradokizunak trukatzea ere pirateriaren edo teknologia berrien aurkako lan ildo batean. Vitaly Ignatenkok 2004an Errusian egin zen Agentzien Munduko lehen Biltzarra gogorarazi zuen.
‎‘Ingurumen krisiaren’ egoerari aurre egiteko, eta talde ahulenekin duen konpromisoari jarraiki, Gurutze Gorriak barne neurri ugari hartzen ditu kontsumoaren eta birziklatzearen arrazionalizazioa eta konpromisoa lortzeko, bai eta emisioak murrizteko ere, ‘Ingurumeneko Jardunbide Egokien Eskuliburua’ abian jarriz. Gurutze Gorriaren beste lan ildo bat da haurrak eskolan eta, oro har, biztanlerian informatzea eta sentsibilizatzea, kontsumo arduratsuari, hondakinen sorrerari, co2 emisioei eta uraren erabilera egokiari buruzko kanpainen bidez. Aipatzekoak dira ‘Kontsumo zaindua’, ‘Birziklatzeko banandu’, ‘Zero CO2’ eta ‘Uraren alde hurbilduz’ kanpainak. Ura aurreztuz, elkartasuna txikituz… Errealitate horren aurrean, GKEak, gainera, higieneari eta osasunari buruzko zenbait errekonozimendu prebentibo egiten ditu, pertsona ahulenen artean klima aldaketak dituen ondorioei aurre egiteko, hala nola bero boladei eta hotz boladei buruzko aholkuak, eguzkipean egoteari eta kostaldeak zaintzeari buruzko aholkuak, “Prebenitzea bizitzea da” kanpainaren bidez. Uda honetan, gelditu asko’.
‎Tratamendu termikoetan oinarritutako elikagaiak kontserbatzeko metodo tradizionalek, beren segurtasuna bermatzeko eraginkorrak izan arren, ondorio negatibo batzuk dituzte produktuan, hala nola zenbait mantenugai galdu edo murriztea edo haien ezaugarri sentsorialak aldatzea. Hori dela eta, bai ikerketa zentro espezializatuak, bai elikagai industrietako I+G sailak bi lan ildo garatzeko ahalegina egiten ari dira: batetik, tratamendu termiko alternatiboak dituzten kontserbazio teknologia berriak, edo lehendik daudenak hobetzea, eta, bestetik, elikagaiak kontserbatzeko prozesuak bilatzea berorik aplikatu gabe, hau da, ez termikoak.
‎Debabarreneko udaletako euskara zerbitzuek eta Emun ek ondorengo lan ildoak zehaztu zituzten 2006rako:
‎Zazpi lan ildo nagusitan jarduten dute lanean EHEkoek: osasuna, Justizia, irakaskuntza, lan mundua, ezagutza, Udala eta hedabideak.
‎2007 urtean aldaketa ugari izan ditugu Kontseiluan, geure lan ildo guztietan egin ditugu aurrerako urratsak. Ohi bezala, egiten eta eragiten jarraitzen dugu.
‎Hala ere, Europako Kontseiluan lan ildo honi hasiera baino ez zaio eman; izan ere, lehenengo urrats horiek garatzeko oraindik lan handia egin behar da eta ziurrenik hori ez da lan erraza izango. Horren adibidea da, hain zuzen, Biltzar Parlamentarioak gomendioak onartu bai, baina horiek garatzeko protokoloa egiteari uko egin diola momentuz.
2008
‎Urtebete izango du bere lanaren emaitza jendaurrean erakusteko. Aurkezpenean jakitera eman duenez, “azkenaldian daroadan lan ildoarekin jarraitzea izango da helburua”, azaldu du Martinezek. Lan ildo hori, zehaztu duenez, Hitchock ek ulertzen zuen lez, suspentzea hartuko du “leit motiv” moduan.
‎Aurkezpenean jakitera eman duenez, “azkenaldian daroadan lan ildoarekin jarraitzea izango da helburua”, azaldu du Martinezek. Lan ildo hori, zehaztu duenez, Hitchock ek ulertzen zuen lez, suspentzea hartuko du “leit motiv” moduan. Diseinu grafikoa ikasi eta alor horretan freelance moduan egiten du lan Carlos Martinezek.
‎Euskara elkarteek harreman interpertsonalei heldu behar ote dieten uste dut. Zerbitzugintzan gabiltza eta lan ildo horretan jarraitu da, baina bestea da, kanoi bidezko gatazkatik (ez gerra delako) buruz burukora jaistea. Hau da, orain arte kanoiekin ibili gara; gaztelaniak irakaskuntza dauka eta guk kanoi handiagoak jarri behar genituen, alegia, ikastolak.
‎Hala, HTT ekipoen lana omen da" tropei hobeto ulertaraztea zein EZ den beren etsaia" eta laguntza handia eskaintzen omen diote AEBetako armadari" bertako herritarrengan eraginez tresna ez hilgarriekin". Militarrek babesten dute lan ildo hau: " Kultura ulertu behar dugu irabazi ahal izateko", deklaratu zuen Kongresuan Schweitzer koronelak berrikitan.
‎Mintzola izena eman diote eraikinari. 900 metro koadro ditu eta elkartearen lan ildo nagusiek transmisioa, sustapena, ikerkuntza eta komunikazioa bat egingo dute bertan. Xenpelar dokumentazio zentroa, adibidez, hara eraman dute jada.
‎Jatorrizko oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan izan behar soziolinguistikaren arloari lotua. Beste zientzia arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako lan ildo batzuk aurkeztu ahal izango dira (antropologiatik, historiatik, informatikatik, fisikatik e.a.)
‎25 urte hauen gaineko balantzea egitea bezain garrantzitsua da momentu honetan beste horrenbeste urteetarako lan ildoak markatzea, berandu baino lehen. Teknologikoki, kontsumo aldetik eta funtzio soziaEuskararen unibertsoan integratu beharreko populazio multzo handi bat dago, bereziki gazteen artean.
‎Azkuek bada, hurrengo urte guztietan garatuko zituen lan ildoak adieraziak zituen 1890eko hamarkadan. 1890 batez ere hiztegian zentratu zen, baina bide batez ez zion uko egin herri ipuin batzuk biltzeari.
‎Azken finean arrazaren kontua, Azkuerengan presente bazegoen ere, ez zen inondik bere ohiko kezka. Hola, arrazari zegokion purismoa ez zen bere jarduera intelektualean lan ildo aktiboa izan (musika edo euskara ziren bezala). Aitzitik arrazismo horren gauzapen bakanak zarzuela batean eta gutun pribatu batean aurkitzen ditut.
‎Euskal irakurlego ahalik eta zabalena sortzeko ahalegin hauetan, Azkueren beste lan ildo bat aldizkariena izan zen: Euskalzale (1897­1899) eta Ibaizabal (1902­1903) astekariak saiatu zituen lehenik, eta gerora euskarazko egunkari bat sortzen ahalegindu zen (1920 aldera).
‎Adar hau eredu ekonomikoa aldatuko duen gutxienekoen programa bat prestatzen ari da 2001.etik. Era berean, alor honetan lan egiten duten erakundeentzat oso inportantea da GKEen lan ildoa.
‎Kontseilu berria adostasun osoz sortu da, lau hilabete iraun duen hauteskunde prozesuaren ostean. Tomas Larrañaga Kontseiluko Lehendakariak azaldu digu Kontseiluaren zereginak eta lan ildoak zeintzuk diren.
‎Gaur, orduko hartan zabaldu zen lan ildoa erabat finkaturik dago, eta oraindik lan asko falta bada ere, izokinen presentzia etengabea da Gipuzkoako hainbat ibaitan.
‎1922an, umearen psikobiologia aztertzeko laborategi bat sortu zuen. Han, garapenaren alde organikoak lan ildo bihurtuko ziren.
‎Eta bestetik, birgaitzearen eta eraikitako hiriaren aprobetxamenduaren alorrak indarrean den planaren baitan jaso dira, hala nola birgaitzea eta hiri eraberritzea, eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu babestura mobilizatzea. Atal hauek, nolabait ere, aurreko planetan abiaturiko lan ildoak indartzea dute helburu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
lan 903 (5,94)
LAN 4 (0,03)
Lehen forma
lan 799 (5,26)
Lan 58 (0,38)
lanaren 10 (0,07)
lanerako 10 (0,07)
LAN 7 (0,05)
lanen 7 (0,05)
lana 5 (0,03)
lanak 4 (0,03)
lanean 4 (0,03)
Lanen arteko 1 (0,01)
laneko 1 (0,01)
lanetan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
lan ildo nagusi 69 (0,45)
lan ildo bat 59 (0,39)
lan ildo hori 46 (0,30)
lan ildo zehaztu 29 (0,19)
lan ildo berri 25 (0,16)
lan ildo hau 24 (0,16)
lan ildo batzuk 23 (0,15)
lan ildo ukan 15 (0,10)
lan ildo horiek 12 (0,08)
lan ildo finkatu 10 (0,07)
lan ildo garrantzitsu 10 (0,07)
lan ildo aurkeztu 9 (0,06)
lan ildo estrategiko 9 (0,06)
lan ildo guzti 9 (0,06)
lan ildo proposatu 9 (0,06)
lan ildo jarraitu 8 (0,05)
lan ildo bera 7 (0,05)
lan ildo ezarri 7 (0,05)
lan ildo ezberdin 7 (0,05)
lan ildo jorratu 7 (0,05)
lan ildo azaldu 6 (0,04)
lan ildo ere 6 (0,04)
lan ildo gisa 6 (0,04)
lan ildo zehatz 6 (0,04)
lan ildo asko 5 (0,03)
lan ildo definitu 5 (0,03)
lan ildo desberdin 5 (0,03)
lan ildo egon 5 (0,03)
lan ildo garatu 5 (0,03)
lan ildo hauek 5 (0,03)
lan ildo adostu 4 (0,03)
lan ildo hartu 4 (0,03)
lan ildo interesgarri 4 (0,03)
lan ildo zeintzuk 4 (0,03)
lan ildo aipatu 3 (0,02)
lan ildo bakoitz 3 (0,02)
lan ildo barneratu 3 (0,02)
lan ildo bateratu 3 (0,02)
lan ildo berdin 3 (0,02)
lan ildo berezi 3 (0,02)
lan ildo bezala 3 (0,02)
lan ildo bildu 3 (0,02)
lan ildo eman 3 (0,02)
lan ildo eutsi 3 (0,02)
lan ildo ezagutu 3 (0,02)
lan ildo markatu 3 (0,02)
lan ildo on 3 (0,02)
lan ildo oso 3 (0,02)
lan ildo zabaldu 3 (0,02)
lan ildo zein 3 (0,02)
lan ildo adierazi 2 (0,01)
lan ildo amankomun 2 (0,01)
lan ildo ardatz 2 (0,01)
lan ildo argi 2 (0,01)
lan ildo ari 2 (0,01)
lan ildo behar 2 (0,01)
lan ildo berberak 2 (0,01)
lan ildo beste 2 (0,01)
lan ildo bi 2 (0,01)
lan ildo bihurtu 2 (0,01)
lan ildo bikoitz 2 (0,01)
lan ildo egin 2 (0,01)
lan ildo emaitza 2 (0,01)
lan ildo eraiki 2 (0,01)
lan ildo eraman 2 (0,01)
lan ildo hedapen 2 (0,01)
lan ildo ikastetxe 2 (0,01)
lan ildo indartu 2 (0,01)
lan ildo iradoki 2 (0,01)
lan ildo iritzi 2 (0,01)
lan ildo jakin 2 (0,01)
lan ildo jarraipen 2 (0,01)
lan ildo kokatu 2 (0,01)
lan ildo kudeaketa 2 (0,01)
lan ildo lotu 2 (0,01)
lan ildo martxa 2 (0,01)
lan ildo nabarmendu 2 (0,01)
lan ildo nagusitu 2 (0,01)
lan ildo nondik 2 (0,01)
lan ildo organikoki 2 (0,01)
lan ildo politiko 2 (0,01)
lan ildo proposamen 2 (0,01)
lan ildo ugari 2 (0,01)
lan ildo zabal 2 (0,01)
lan ildo zerrendatu 2 (0,01)
lan ildo abiarazi 1 (0,01)
lan ildo ETA 1 (0,01)
lan ildo GEO 1 (0,01)
LAN ildo nagusi 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia