Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 11

2003
‎Izatez auzia mende hasieratik zetorren, eta zentralizazio ahaleginen testuinguruan, zenbait historia lan polemiko agertu ziren gaztelaniz: batetik Espainiako Real Academia de la Historia k zein J. A. Llorente erudituak, Foruen aurkako lanak idatzi zituzten, erregearen zerbitzuan; eta bestetik foru erakundeei lotutako Aranguren y Sobrado eta Novia de Salcedo modukoek euskal erakundeen apologiak70 Iztuetaren obra testuinguru horretan kokatzen da, Foruen aldeko bandoan, baina berezitasun batekin: euskaraz idatzi zuela, eta ez Espainiako botere zentralei arrapostu emateko, baizik, esan bezala, Gipuzkoa bertako herritarrei zuzenduz.
‎Goihenetxerekin segituz, Etxepareren bide beretik letorke Joanes Leizarraga kalbinista, sortzez lapurtarra baina Nafarroa Beherean ezarria (1506??). Leizarragak ez zuen historiografia lanik idatzi, baizik Testamentu Berria euskaratu (1571 urtean argitaratuz). Baina obra horren hitzaurrean ikus daitekeenez, bere pentsaera irekita zegoen arlo sozialeko gogoetara, arlo instituzionaletako auzietara, eta adi bere garaiko eta herrialdeko gertakarietara.
‎Hortik euskal kalbinistek testu idatziei garrantzia handia ematea. Hola, Leizarragak, Testamentu Berriaz gain ABC edo Christinoen instructionea lana idatzi zuen, euskaldunak eta bereziki gazteak alfabetatzeko asmoz: –Berce natione guciek, ceinek bere lengoagean beçala, Heuscaldunac ere berean duençat, certan iracurtzen ikas ahal deçan? 18.
‎Tarte horretan, historia kantabrista kritikatu zuen euskaldun bakarra Arnaud Oihenart zuberotarra izan zen, bere latinezko Notitia Utrisque Vasconiae (1638) obra zorrotz eta bikainarekin32 Latinez idaztea adierazgarria da, erakusten baitu latina zela garaian nazioarteko hizkuntza, eta gainera Iparraldean oraindik XVII. mende erdialdera frantsesak baino kultur prestigio handiagoa zuela33 Oihenartek, agirietan oinarrituz, Baskonia osoaren (Euskal Herriak eta Akitaniak osatua) historia idatzi zuen, tubalismo kantabrismoak baztertuz. Euskaraz propioki historia lanik idatzi ez arren bere gaztaroa neurtitzetan kontatu zuen. Oihenarten saioa gora behera, historia kantabrista, euskal noblezia eta kaparetasuna legitimatzeko zituen inplikazioekin, garrantzitsuegia zen kritika batzuengatik desagertzeko, eta nagusi izaten segitu zuen hurrengo bi mendeetan.
‎–Tubal cen Iapheten bortzgarren semea, eta Noeren illobassoa?,. Cein partetaric Tubal sarthu cen Espainiarat eta non eguin çuen bere lehenbicico egoitça?,. Tubalen hitzcuntça ala Escuara centz, ala bertce hitzcuntzaric?,. Escuara hitzcuntça çaharra[...] noblea, eta bertce hitzcuntcetaric ethorquiric gabecoa da?,. Cantabria icen hau nondic heldu den?,... 34 Beraz Etxeberri lapurtarrak erdarazko apologien eduki beretsua azaltzen zuen. Eta hein horretan ez bazen originalegia izan, mito kantabristak euskaraz garatzean esan daiteke aurreneko euskarazko historia lana idatzi zuela, aurreneko narratiba historikoa euskaraz, Klaberiak bere bertsoan eskatzen zuen huraxe; beti ere, diskurtso kantabrista hauek historia generokotzat har daitezkeen heinean, esan dugunez nahiko atenporalak eta beraz historikotasun gutxikoak baitziren.
‎Aro Berrian, maila batetik gorako euskaldunen artean mito kantabristen inguruan, kontzientzia historiko konpartitu bat azaldu zela ikusi dugu. Baina historia lanak idazteko orduan, normalean, marko probintziala hartzen zen esparru gisa. Kantabriarren kontuekin hasi eta handik Bizkaiaren historiara (Andres Poza), Gipuzkoaren historiara (Lope Martinez Isasti) edo Arabaren historiara (Juan Arcaya) igaro ohi zen.
‎Zeren erdaldun herritar apalentzat historia lanik ez produzitu arren, idatzi idazten ziren historia lanak erdaraz (goi klaseentat). Aldiz euskararen egoera diglosikoan, Euskal Herriko goi eta erdi klaseak erdaraz alfabetaturik zeudenez, euskaraz idaztekotan herritar apalentzat idazten zen, eta haientzat ez bazen historia lanik idazten, ez zen euskarazko historia lanik inorentzat idazten. Eta hola, euskarazko historiografiaren agerpena, historia gaiak herritar apalei begira idazteari loturik zegoen.
‎XIX. mendetik baina, herritarrek parte hartze gero eta handiagoa izango zuten politika publikoan. Eta horri lotu behar zaio, gure ustez, herritarrentzako historia generoko lanak idaztea. Eta beraz euskarazko historia lanak agertzea.
‎XVI. mendetik 1876 urteraino, lau saio kontabilizatu ditugu euskaraz propioki historia generokotzat har daitezkeen lanak idazteko: Etxeberri Sarako medikuaren Eskuararen hatsapenac argitaratu gabea (XVIII. mende hasieran), Egiategi zuberotar irakasle filosofoaren euskal historia orokor proiektu gauzatu gabea (XVIII. mende amaieran), Iztueta gipuzkoar funtzionarioaren Guipuzcoaco Provinciaren condaira (1847an argitaratua), eta Hiribarren lapurtar apaizaren poema historikoak mende beraren erdialdean (1853an argitaraturiko Eskaldunak nabarmenduz).
‎Ohargarria da lau autore hauetatik hiru laikoak izatea, eta guztiek ere euskaldun herritarren irakaskuntzaren inguruko kezka izatea. Pentsa daiteke euskarazko hezkuntza interesatzen zitzaien heinean, historia formazio zibil horren parte gisa ikusiko zutela, eta hortik euskarazko historia lanak idazteko beren proiektuak. Kontrara, euskal idazle eliztar gehienek, beren obretan euskal historiaren oihartzun batzuk jaso arren, ardura nagusi gisa erlijioaren irakaspena zuten, ez historiarena.
2004
‎Zerk eraman zituen alemaniarrak halako jarrera totalitario eta xenofoboa hartzera? Halako galderak zituen buruan Stern ek aipatu lana idazteari ekin zionean. Estatu Batuetan errefuxiaturiko mediku judu baten semea izanik Stern, gurasoen eta hein handi batean berea ere baden iragana hobeto ulertzeko beharra zuen egileak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia