Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2002
‎Bitartekoen gaia garrantzitsua da eta baita mugimendu sindikalak prozesuaren barruan izan behar duen autonomiarena ere, guretzat autonomia osoa izan behar duelako. Gainera, iazko lan hitzarmenen negoziaziotik LABekiko harremanak erabat hondatu dira eta egunetik egunera txarrera doaz, hobetu beharrean. Gu saiatuko gara ahal den arloetan, heziketa iraunkorraren gaian adibidez, bidea elkarrekin egiten, borondatea badaukagulako, baina horiek salbuespenak dira gatazka egoera baten barruan.
2009
‎Urtarriletik lan gatazkan dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Lan hitzarmenaren negoziazioetan aurrera egin ezinik dira, eta lanuzteekin jarraitzen dute langileek. Egoera horrekin kezkatuta, Eudel Euskal Udalen Elkarteak erantzukizunez jokatzeko eskatu die lan gatazkako hiru aldeei; alegia, langileei, enpresei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
2010
‎Gainera, sindikatu abertzaleek manifestazioa deitu dute maiatzaren 14rako egungo lan hitzarmenaren negoziazioa babesteko eta Adegik proposatzen duen berria errefusatzeko.
‎Sindikatuek baztertu egin dute proposamen hori eta lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago egun.
‎Lan harremanen arloko jarraipena, lan hitzarmenen negoziazioa eta kudeaketa.
2011
Lan hitzarmenaren negoziazioan sortutako desadostasunek eragin dute langileak greba egitea erabaki izana. Zaldibarko guraso elkarteak uste du ezin duela lan hitzarmenaren negoziazioan sartu, \" zuzenean eragin arren\".
‎Lan hitzarmenaren negoziazioan sortutako desadostasunek eragin dute langileak greba egitea erabaki izana. Zaldibarko guraso elkarteak uste du ezin duela lan hitzarmenaren negoziazioan sartu, \" zuzenean eragin arren\". Hala ere, \" zerbait zehatza egiterik dugun ikusteko informazioa batzen jarraituko\" dute.
‎Sindikatu biek agiri batean jakinarazi dutenez, ez datoz bat Ministroen Kontseiluak gaur onartutako Errege Dekretuarekin, eta lan hitzarmenen negoziazioa kaltetzen duela uste dute, enpresetako lan hitzarmen kolektiboei lehentasuna ematen diolako.
2012
‎Iluntzeko zazpietan hamabost lagun besterik ez daude aretoan. Zuriarrain hasi da hizketan, zertarako bildu diren labur aipatzen eta lan hitzarmenaren negoziazio hurbila gogorarazten. Ander urduri mintzatu da, gaiari buruz ezer entzun ez duenarentzat ulertezin.
‎Norak zortziak aldera afaldu ohi duen arren, gaur hamarrak pasatxo hasiko dira, beti bezala amak laneko zereginez arduratu behar izan baitu, oraingoan lan hitzarmenaren negoziazioa prestatzeko.
2013
Lan hitzarmenaren negoziazioan akordioetara iristeko gai ez direlako erabaki dute langileek grebara jotzea. Aho batez onartu zuten protestei ekitea (301 boto alde eta bat ere ez kontra), aurreko ostegunean egindako asanbladan.
2015
‎401. 1996ko irailean ordezkarien eskualdekako bilkurekin hasi zen prestatzen ELA 1997ko lan hitzarmenen negoziazioa. Hiru helburu orokor paratu zituen:
‎Lan gatazkak zirenean ere, ugazabekiko ulerkor bezain langileekiko sorgor agertu ohi ziren Jaurlaritza eta lehendakaria bera ere: 2003ko lan hitzarmenen negoziazio biziki gatazkatsuaren erdian, kargu hartu zien Ibarretxek ELA eta LABi — non eta Adegiren batzarrean! —" jarrera autoritario eta faxistak" baztertu eta errebindikazioak era demokratiko eta baketsuan egin behar zirela oroitarazteko; 1015 hurrengo urtean, Bizkaiko patronalaren batzarrean, elkarrizketarako borondaterik eza aurpegiratu zien sindikatuei; 1016 ugazabekin hain adeitsu eta gertuko zenak uko egin zion, aldiz, urte betetik gora greban zeramaten Gasteizko Pferd Ruggeberg (Caballito) enpresako langileen ordezkariek egin zioten bilera eskaerari.1017
‎Gauzak horrela, ELA ez zegoen prest galeriari begirako elkarrizketa sozialaren itxurak egiteko, ezta, akordioa errazte aldera, lan arazo funtsezkoenak —prekarietatea, diskriminazioa, irabazien banaketa— negoziazio agendatik ateratzeko ere: kontsentsuak ez zuen ELArentzat berezko baliorik, ez lan hitzarmenen negoziazioan, ezta administrazioak parte hartze sozialerako sortutako erakundeetan ere; edukiek neurtu behar zuten kasuan kasuko adostasunaren balioa eta, ganorazko edukirik ezean, sindikatua ez zegoen itxurakeria eta zurikerietarako.1022
‎ELAren jarrerak, lan hitzarmenen negoziazioa gogortzeaz gain, eragotzi egiten zuen EAEn ezarritako elkarrizketa, kontsulta edo parte hartzeko instituzioetatik agintariek espero zuten adostasun eta harmonia irudia, eskuarki ELAren —eta LABen— irizpideak ez baitziren bat etortzen enplegu, lan osasun, Prestakuntza Jarraitu edo beste gai gehienetan, Confebasken eta administrazioen irizpideekin....
‎Hitzarmenaren eraginpean dauden langileen konpromisoa izango da arrakastaren gakoa, hark emango baitio indarra negoziazioari: sindikatuak konpromiso hori sustatu eta babestuko du, baina du ordezkatu; langileen parte hartzea bultzatzea eta bideratzea izango du, hortaz, eginbide nagusi errebindikazio sindikatuak lan hitzarmenen negoziazioan.
‎ELAren diskurtso erradikalak eta, batez ere, lan hitzarmenen negoziazioan erakusten duen oldarkortasunak, harridura sortzen dute:
‎Bizkaiko hormigoi eta harrobietako 2002ko lan hitzarmenaren negoziazioaren karira sortutako gorabeherek ezin hobeto azaltzen dute" deszertifikazio" prozesu hori: sindikatuaren errebindikazio dinamika indartsuari aurre egiteko, negoziazio arauak hausten ditu patronalak eta, langileen ordezkaritzaren laurdena ere biltzen ez duten sindikatuekin konpontxo eginda, gehiengo zabalaren aurkako sasi hitzarmena ezartzen du; hori nahikoa ez eta, gatazka amaitu ondoren," zigor eredugarria" bilatuko du ELArentzat, auzitegian bost militanteren espetxeratzea eta sindikatuarentzat diru zigor handia eskatuz greban gertatutako kalteen izenean.1091 ELAren ehizaldia irekita dago, bada.1092
‎Patronalak, arduradun politiko askok eta hedabide jakin batzuek1093 gero eta argiago azaltzen dute ELA elkarrizketa sozialerako eragozpen bihurtu dela, lan hitzarmenen negoziazioan bezala, parte hartzerako egitura instituzionaletan. Sindikatuaren ustez, ordea, arazoa elkarrizketak izan lituzkeen edukietan datza, gobernuak eta patronalak ez baitute onartzen elkarrizketarako egituretan edota negoziazio kolektiborako mahaietan ELAk planteatu nahi dituen gai goriei buruzko eztabaidarik:
‎Greba lan hitzarmenaren negoziaziotik abiatu bazen ere, berehala beste aldarrikapen batzuk hartu zuten lehentasuna grebalarientzat: enpresak egin nahi zuen langile kopuruaren murrizketa, egitekotan, erregulazio prozeduraren bitartez egin zezala eta ez gerentziak bere kabuz bereizitako beharginen kaleratzearen bitartez; horrekin batera, enpresak onar zitzala berriro" errendimendu baxuagatik" kaleratutako bi emakume haurdun, bata, gaisorik, bestea; grebak aurrera egin ahala, gerentziak erruz erabili zituen zigor eta despidoen erretiratzea gehituko zitzaion grebaren helburuei.
‎Enpresa mailan, aipagarriak dira Guardian Llodio, Lesakako Aceralia edota Nerbioi Ezkerraldeko Babcock lantegietan gertatutako aferak: Laudioko multinazionalean ELAk sindikatutik egotzi zituen lantegian zituen bost ordezkaritik hiru, Nazio batzordeak 2001eko lan hitzarmenen negoziaziorako ezarritako ildoari muzin eginda, langile berrien aurkako kondizioak ezartzen zituen zazpi urterako hitzarmena sinatu zutelako. Lesakako altzairutegian sail sindikaleko hainbat ordezkari historiko izan ziren ELA utzi eta UGTra pasatu zirenak —ahal izan zuten afiliatu gehien beraiekin eramanda, Metaleko Federazioak prekarietatearen eta bereizkerien aurkako jarrera argiagoa exijitu zienean;" ezinbesteko berrikuntza" izan zen, Jose Luis Vidal ELA Metaleko arduradunaren ustez, etorkizunerako oinarriak jartzeko balioko zuena (Astekaria, 78,); bi urte geroago lantegian egingo ziren hauteskunde sindikalak ELA berrituak irabaziko zituen.
‎afiliatu kopuruaren zehaztasuna (83.196 lagun) egiaztatzeko aukera eman zien kazetariei eta txosten ekonomikoa ere publiko egin zuen.294 Aurrera begira, bi helburu nagusi jarri zizkion ELAk bere buruari: antolakuntzaren alorrean, barne egituren garapena eta eraginkortasuna ELAk osatzen zuen" proiektu integralaren" 295 barruan; negoziazio kolektiboarenean, berriz, kanpotik zetorkion zentralizazioaren mehatxua ahaztu gabe ere, barne jardueran txertatutako ohikeria eta inertzia astindu nahi izan zituen Kongresuak, lan hitzarmenen negoziazioa era sistematikoagoan, antolatuagoan eta zehatzagoan egiteko.
‎Artean Aberri Egunerako agiriaren zurrunbiloa baretu gabe, etorri zen Maiatzaren lehena. ELAk eginahalak egin zituen CCOO bi sindikatu abertzaleekin batera izan zedin manifestazioan, harreman hura gorde nahi baitzuen, batez ere lan hitzarmenen negoziazioari begira; CCOOk UGTri ere deitzeko kondizioa jarri zuen, ELArentzat onartezina zena, Josu Fraderen sindikatua euskal esparruaren aurka erakusten ari zen oldarkortasuna ikusita; luzamendu eta aitzakia askotxoren ondoren, Maiatzaren Lehena EAEn UGTrekin ospatuko zuela iragarri zuen CCOOk; Nafarroan, aldiz, bakoitza bere aldetik joango ziren UGT eta CCOO....
‎Sindikatuei dagokienean, UGT eta CCOOn arteko ituna dago indarrean, Espainian zein Nafarroan, ELA guztiz kanpoan uzten duena; ELAko militanteek ez dute, beraz, inolako erru konplexurik izan behar frentista deitzen dituztelako hain justu ere frontea osatu dutenek. Frontea osatzeko asmorik ez du, baina, ELAk; aitzitik, uste du ona litzatekeela beste sindikatuekin elkarlanean aritzea, nahiz eta onartu behar duen egungo UGTren jarrera zentralista itxiak erabat eragozten duela lankidetza; EAEn CCOOk erakusten duen jarrera malguagoari esker, ordea, unean uneko kolaborazioak bilatu lirateke —hala nola lan hitzarmenen negoziazioan eta Prestakuntza Jarraitua bezalako gaietan— jakinda, hala ere, gaurkoz ez dagoela inolako oinarririk Euskadiko CCOOkin aliantza sakonagorik aurreikusteko.368
‎Epe motzera" eguneroko lanean" eman ditzake etekin onenak elkarlanak, batez ere lan hitzarmenen negoziazioan; horrek, ordea, plataformak negoziazio mahaira eraman aurretik, gutxieneko baldintzak LABekin adostea eskatuko lioke ELAri; txostenak onartzen du zaila dela, baina ahal den neurrian saiatu beharreko aukera dela deritzo," helburua ez baita hitzarmenak sinatzea, ahalik eta emaitza onenak lortzea baizik".
‎Egiteko eskerga dugu esku artean: lan hitzarmenen negoziazioa, afiliazioa, hauteskundeak, militanteak erakartzea, enpresetako ohiko bisitaldiak, sail sindikalak eta herri batzak antolatzea, zerbitzuak; formazioak garrantzia berezia hartzen du, korrontearen kontra aritzeko ongi finkatutako ideiak behar baititugu.
‎Azterketa gogorra du sindikalgintzak: gogor erantzun behar dugu lantegietan eta lan hitzarmenen negoziazioan, baina baita kalean ere, jendarte osora eraman behar baitugu erreforma hauen zioaren, arduradunen eta ondorioen azalpena. Hurbileko sindikatuekin elkar hartuta, kanpaina orokor indartsua antolatu behar dugu enpleguaren alde eta bereizkeriaren eta esplotazioaren aurka:
‎Arazoon tamainako erantzuna emateko ahaleginean, negoziazio jarduera eraberritzen saiatuko da ELA, metodologia nahiz edukietan: ...angileen parte hartzea sustatuz; edukien aldetik, lanaldiaren murrizketa —lanpostuak gehitzeko, kontratu prekarioen gutxitzea, langile berrien aurkako diskriminazioen debekua, eta azpikontrata zein Aldi Baterako Lan Enpreseen (ABLE) aurkako neurriak bezalako gaiak jarriko ditu ELAk negoziazio mahai gainean.401 Azken batean, ohikeria astindu eta anbizioz eta oldarkortasunez heldu nahi dio ELAk lan hitzarmenen negoziazioari, borroka eta tinkotasuna ezinbestekoak ikusten baititu aldarrikapen moderatuenak ere lortzeko.402
‎Ikusi dugu zein funtsezkoa zen ELArentzat trabarik gabeko autonomia kolektiboa, 232 hari esker burutu baitzezakeen bere eginbeharrik behinenena: lan hitzarmenen negoziazioa; horrez gain, lan harremanen esparru propioa egituratzeko baliabide garrantzitsua zen autonomia kolektiboa, Gernikako Estatutuaren hutsune sozial larria, hein batean bederen, berdindu zezakeena.
‎Sindikatuen jokabidearen aldetik, CCOO eta UGTk errebindikazioak apaldu eta negoziazioaren dinamika zapuzteko erakusten ari diren joeraz ohartarazten du. Euskal gehiengo sindikalak lan hitzarmenen negoziazioan darabilen burubide eskasa ere aipatzen du, 1997ko hitzarmenetan inoiz baino ageriago geratu dena; ELA berak ere badu zer zuzendurik negoziazioetan hautemandako akatsak konpontze aldera.
Lan hitzarmenen negoziazioa aldatu beharra zegoen —esplikatu zuen Elorrietak— ohiko negoziazio jardueraren emaitza apalegiak hobetu nahi baziren; hortaz, errutina astindu behar zen, hitzarmenak hobeto prestatu, esparru egokienak hautatu —enpresa mailako negoziazioa baztertu gabe—, edukiak landu, langileen parte hartzea sustatu eta, beharrezko balitz ere, gatazkarako kondizioak jar...
‎Trantzearen larritasunari ahalik eta zintzoen erantzuten saiatuko zen ELA: " gehiengo sindikaleko" kideekin batera lan erreformaren aurkako kanpaina burutu zuen, 602 baina, batez ere, maila guztietako lan hitzarmenen negoziaziora eraman zuen enpleguaren aldeko eta lan kondizioen narriaduraren aurkako aldarrikapena: ekoizpenaren hobekuntza enpleguaren eta soldaten hobekuntzara eramatea zen sindikatuak 1998rako zehaztu zituen errebindikazioen xedea.603
‎ELAk eta LABek ikusten zuten LHKko eztabaidaz eta lan hitzarmenetako negoziazioez gainera, kontzientziazio eta mobilizazio lan handia egin behar zela gizartean enpleguaren aldarrikapenaren inguruan; lan hori nola egin behar zen zehazterakoan, ordea, erakunde baten eta bestearen ikuspegiak ez zetozen bat: ELAk 1998ko lehen urte erdirako proposatzen zuen sei hilabeteko kontzientziazio eta mobilizazio kanpainari, 606 apirilean greba orokorra egiteko konpromisoa eransten zion LABek; ELArentzat LABen ikuspegia oso mekanizista zen, lehentasuna kanpainaren zentzua eta helburuak jendartean barneraraztea baitzen, eta soilik ondoren ikusi ahal izango zen greba orokorra deitzeko baldintzarik ba ote zegoen; ELAk susmatzen zuen LABek greba orokorra deituko zela bermatu nahi zuela ororen gainetik, eta askoz gutxiago inporta zitzaiola gainerakoa.
‎abertzaleen arteko elkarlana sustatu nahi zuen, alde batetik; bestetik, LAB gero eta presenteago zegoen ELAk bere lan sindikal behinena garatzen zuen eremuan: lan hitzarmenen negoziazioan, nola arlo instituzionalean, 1988tik Lan Harremanen Kontseiluko kide baitzen; azkenik, lan harremanen esparru propioaren aurrean CCOOn zalantzak eta UGTn aurkakotasuna ikusita, ezin egokiago letorkioke ELAri Lan Harremanen Kontseiluan eta lan hitzarmen gehienen negoziazioan nagusitasuna emango liokeen sozioa.
Lan hitzarmenen negoziazioaren inguruan azaltzen zen inon baino argiago bi eredu sindikalen arteko aipatutako lehia; nork negoziatu behar zuen: langileen asanbladak ala sindikatuetako ordezkariz osatutako batzordeak?
‎1988ko azaroko krisiaren atzean ez zegoen, hortaz, ideologia edo estrategiari buruzko diferentziarik; ez zen eztabaidatzen ELAk ordura arte lan hitzarmenen negoziazioan, politika instituzionalean, aliantzetan edo autogobernuaren gaian jarraitutako norabidea. Erreleboa bultzatu zuen gehiengoarentzat, jokamoldea zen aldatu beharrekoa, barne zereginean zein kanporako jardueran; ez zen norabide kontua, jarrera kontua baizik:
‎Egoera kontraesankorra bizi du LABek: alde batetik, herri honen jarduera demokratiko eta instituzionalean parte hartu nahi ez duen aukera politiko bati lotuta dago, baina, bestetik, lantegietan duen presentziak jokabide sindikal arruntera behartzen du, lan hitzarmenen negoziaziora, besteak beste. Dena den, LABek zinezko sindikatu bezala jokatu nahi badu, portaera mudatu eta birmoldaketa sakona burutu duela irizten dio txostenak.
‎Espainian ezarriko den lan harreman eredua xedatzen ari da 1979 urtean: lan hitzarmenen negoziazioa, langileen ordezkaritza eta greba eskubidea arautuko dituzten legeen zirriborroak mahairik mahai dabiltza Madrilgo bulegoetan. Eztabaidatzen ari diren gaien artean, arreta berezia jarriko die ELAk lan harremanen zentralizazioa erraztu dezaketenei; izan ere, langileei dagozkien gaiak, bereziki lan hitzarmenak, estatu mailako eragileek erabakitzen badituzte, zeharo murriztuko da euskal sindikalgintzaren eragin eremua.101
‎Lan Harremanen Kontseilua eta bertan landuko diren joko arau eta prozedurei buruzko akordioek109 lagunduko dute zentralizazioaren aurreko harresi hura sendotzen. Dena du, laster ikusiko baita —Langileen Estatuturako CEOE eta UGTen arteko isilpeko ituna ezagutzen denean— lan hitzarmenen negoziazioa zentralizatzeko asmoak ez direla ELAren irudipen hutsak.
‎1994an abiatu prozesuan ETAren" interferentziek" zapuzten bazuten ELA eta LABen arteko lankidetza, orain sindikatuaren eginkizunari eta jokabideari buruzko diferentziak dira gatazka iturri nagusia: lan hitzarmenen negoziazioari buruzko diferentziak, alde batetik; sindikatuaren inplikazio politikoaren nolakotasunari buruzkoak, bestetik;
‎" Euskal sindikalismoak azterketa, estrategia eta helburu propioak izan behar ditu, dagozkion klase interesetatik abiatuta, betiere. Ezin da menpeko izan, ezta mugimendu politikoak emandako aginduak bere esparruan aplikatzen jardun ere"; lehiarako grinak eragiten zituen, berriz, lan hitzarmenen negoziazioan maizten ari ziren arazoak, zeintzuetan LAB" arau oinarrizkoenak ere haustera iritsi izan da". 870
‎ELAri zeharo makurra iruditzen zitzaion lehia horretan LAB hainbat sektore eta enpresetako lan hitzarmenetan izaten ari zen jokabidea: Eusko Jaurlaritzarekin gehiengorik gabe sinatutako akordioa, Bizkaiko zurgintza sektoreko gatazkan izandako jokabidea872 edota Iruñako Expert en egindako azpikeria aurpegiratzen zizkion, besteak beste.873 ELAk urrats kualitatiboa eman nahi zuen lan hitzarmenen negoziazioan, LABi Mallabian aurreratu zion bezala: edukien aldetik, soldaten balioaz gain, lanaldiaren murrizketa eta bereizkeriaren aurkako neurriak lortu nahi zituen; jokamoldeen aldetik, gatazka bihurtu nahi zuen negoziaziorako tresna behinen, horretarako, behar izanez gero, greba kutxaren babesa erabiliz; negoziazio esparruen aldetik, emaitzak lortzeko aukera gehien eskaintzen zuen eremua lehenesten zuen; iraupenaren aldetik, hitzarmen laburrak —urte betekoak— hobesten zituen.
‎LABi dagokionez, atzeratu egin behar izan zuen 2004an iragarritako Borroka Kutxaren ezarpena.990 Elorrietak Mallabiko herrikoan ohartarazi bezala, desoreka hark handitu egin zuen ELA eta LABen artean zegoen koska lan hitzarmenen negoziazioan: batak greba gogorrak babesten zituen bitartean, besteak, oro har, greba luzeen eta, areago, mugarik gabekoen aurka egiten zuen, ELAk hegemoniarako tresna gisa erabiltzen zituela argudiatuta.
‎199. Langileen Estatutuak, LOLSek eta administrazioko langileen arautegiek ez dute kasik aintzat hartzen sindikatua kidez osatutako organizazioa dela; hortaz, sindikatuari esleitzen zaizkion funtzio nagusiek (langileen ordezkaritza eta lan hitzarmenen negoziazioa) ez dute afiliazio harremanarekin zerikusirik.
‎Lehen lan hitzarmenaren negoziazioa baliatu nahi izan zuen zuzendaritzak langileen arteko zatiketa xaxatzeko. 2004ko uda hasi berri zen, eta ordurako CANek 400 gazte kontratatuak zituen.
‎Pixkanaka eman zen zatiketa hura, baina bi gertakari nagusi erabili zituen zuzendaritzak belaunaldi arteko jauzi hartan sakontzeko: 2002ko eta 2003ko aurre erretiroak zein 2004tik 2005era bitarteko lan hitzarmenaren negoziazioak.
2019
‎Egoera latz horrek hainbat borroka piztu zituen eskualdeko lantegi zein kaleetan. Protesta ugari eragin dituzte kaleratzeek, lan hitzarmenen negoziazioek, enplegu espedienteek eta lan heriotzek, besteak beste.
2020
‎Baina kapitaina izanda, nahiz eta amorratuta egon, zure jarrerak eredugarria izan behar du. Gero iritsi zen lesioa, eta, osatzen ari nintzela, bete betean ailegatu zen lan hitzarmenaren negoziazioa. Behin hori pasatu, eta jokatzen ari nintzela, pandemiak lehia eten zuen.
‎Zuzenean parte hartu zenuen lan hitzarmenaren negoziazioan, eta jokalarien bozeramaile ere izan zinen. Hilabete haiek pertsonalki gogorrak izan ziren zuretzat, ezta?
2021
‎Diotenez, enpresak 4,5 milioi euroren irabaziak izan zituen 2017 eta 2019 bitartean, eta, hala ere, langile berrien soldata ez da iristen 950 eurora. Horretaz gain, 2019an, lan hitzarmenaren negoziazio betean, enpresak ez zuen errespetatu ultraaktibitatea, eta aurretik zuten hitzarmena luzatu beharrean sektorean Espainian dagoena ezarri zuen, okerragoa dena.
‎Arabako Mendialdeko enpresa nagusietako bat da, 150 langile ditu, eta farmazia sektorean dihardu, botiken produkzioan. Langile batzordeak —ELAko sei kidek eta LABeko hiruk osatzen dute— grebara jotzea erabaki du lan hitzarmenaren negoziazioan zuzendaritzaren «jarrera zurruna» ikusita. 2019an iraungi zen oraindik indarrean dagoen enpresa ituna; ordutik, lantegiaren jabea aldatu da, baina ez da gauza bera gertatu lan baldintzekin.
‎Mobilizazioen arrazoia da enpresaren jarrera lan hitzarmen negoziazioari dagokionez. Langile erakundeek adierazi dute 7 milioi euroko etekinak lortu arren 2020an, Adams Food enpresak nahi duela lanaldia luzatu, malgutasuna areagotu eta soldata eskala bikoitza ezarri.
2022
‎Rajoyren erreformaren muinak hor jarraitzen du: lan hitzarmenen negoziazioan balantza enpresariaren alde dago nabarmen.
‎Rajoyren erreformaren muinak hor jarraitzen du: lan hitzarmenen negoziazioan balantza enpresariaren alde dago nabarmen. Legeak aurrerapauso batzuk dakartzan arren, 2012ko lan erreformarekiko marrazkiaren antza oso handia dauka, eta kostako zaio irakurleari zazpi diferentziak ikustea.
‎Hiru akusatuak 2019ko ekainean Bilbon eginiko manifestazio batean atxilotu zituzten. Greba egunera deitua zegoen Bizkaiko metalgintzan, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta zegoelako. Ia urte osoa iraun zuen gatazkak.
‎2019ko istiluak Bizkaiko metalgintzako aurreko lan hitzarmeneko negoziazioen testuinguruan gertatu ziren, eta, bi urte geroago, berria negoziatzeko epea hasi da. Tamara Yague FVEM patronaleko buruak atzo aurreikusi zuenez, ez da erraza izango akordioak lortzea, batez ere KPIarengatik.
‎Sektoreko lan hitzarmenaren negoziazioa «blokeatuta» dagoela iritzita, sindikatu batzuek urratsa egitea erabaki dute, eta lanuzteak iragarri dituzte metalgintzako enpresetan. Aurrenekoak apirilaren 8an egingo dituzte, eta bi ordukoak izango dira, lan txanda guztietan.
‎Sektoreko lan hitzarmenaren negoziazioa «blokeatuta» dagoela iritzita, sindikatu batzuek urratsa egitea erabaki dute, eta lanuzteak iragarri dituzte metalgintzako enpresetan. Aurrenekoak apirilaren 8an egingo dituzte, eta bi ordukoak izango dira, lan txanda guztietan.
‎Hamabost hilabete pasatu dira Bilboko portuko zamaketariek 57 eguneko greba egin eta lan hitzarmenaren negoziazio prozesu berri bat hasi zenetik. Lehen pausoak Espainiako Lan ministerioaren babesean eman ziren, eta negoziazioak Bilboko portuan jarraitu du, portuko agintaritzaren artekaritzarekin.
‎Hamabost hilabete pasatu dira 2020ko udazkenean Bilboko portuko zamaketariek 57 eguneko greba egin eta lan hitzarmenaren negoziazio prozesu berri bat hasi zenetik. Lehen pausoak Espainiako Lan Ministerioaren babesean eman zituzten, eta negoziazioak Bilboko portuan jarraitu du, portuko agintaritzaren artekaritzarekin.
‎Sindikatuen arabera, ez dago zertan nahastu inbertsio hori lan hitzarmenaren negoziazioarekin. «Ontzat jotzen dugu Gasteizko fabrikan inbertitzea eta, ondorioz, enplegua sortzea.
Lan hitzarmenaren negoziazioan Gasteizko Mercedes Benz lantegiko langile batzordea zatituta badago ere, sindikatuek urrats bat aurrera egin dute lan gatazkan, eta langileei lanuztera deitu diete zuzendaritzaren «xantaiari» erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak Mercedesekin elkarlanerako akordioa izenpetu eta biharamunean egin dituzte greba deialdiak, hain zuzen; nork bereak, hori bai.
‎Gasteizko Mercedes Benzen lantegian deitutako lehen greba egunak inoiz ez bezalako erantzuna izan du gaur. Lan hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan, inbertsio handien truke zuzendaritzak ezarri nahi dituen lan baldintzen aurka antolatu zuten lanuztea sindikatuek, eta erantzun «historikoa» izan du.
‎Sindikatuetako ordezkariek erantzun zioten egoki ikusten dutela gatazka konpontzeko bere esku dagoena egitea, baina eskatu zioten multinazionalaren inbertsio plana eta lan hitzarmenaren negoziazioa bereizteko, eta langileen aldarriak aintzat hartzeko.
‎Sindikatuek, halaber, FVEM patronalaren jarrera kritikatu zuten, gaur gaurkoz ez dagoelako hurrengo bilerarako egunik. Grebara deitzeko arrazoia, izan ere, lan hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa salatzea da. Azken hitzarmena iazko abenduan bukatu zen, eta soldata taulak izoztuta daude.
‎Keinu eske ziren sindikatuak Gasteizko Mercedesen, zuzendaritzak lan hitzarmenaren negoziazioak eten eta biharamunean. Eta seigarren egunez grebak ekoizpena geratu duen egunean iritsi da keinu hori:
Lan hitzarmenaren negoziazioen testuinguruan antolatu duten bederatzigarren lanuztea dute gaurkoa, eta zuzendaritzak UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuekin akordioa egin zutenetik hirugarrena. Hain zuzen ere, astelehenean egingo dute ituna onartu edo ez erabakitzeko erreferenduma, eta giroa erabat nahastuta dago bozketaren atarian.
‎Aurreko hauteskundeetan funtsezkoa izan zen CCOO, UGTrekin zuen aliantza historikoa hautsi eta sindikatu abertzaleekin lerratu baitzen gehiengoa osatzeko. Lan hitzarmenaren negoziazioetan, ordea, blokez aldatu, eta itunaren alde egin zuen.
‎Berez, bi deialdi daude datorren asterako, lan hitzarmenaren negoziazioan bi taldetan banatu direlako sindikatuak: batetik, ELA, (ordezkarien %40ekin) eta, bestetik, CCOO, LAB eta UGT (%59ekin).
‎Bere ezezkoa argudiatzeko orduan, ELAk aipatu du ez duela babesten 2021eko KPIren ordainketa lan hitzarmenaren negoziazio barruan kokatzea. " Enpresak baliatuko du hori guri xantaia egiteko eta bere exijentziak inposatzen saiatzeko hitzarmenean" arrazoitu du sindikatuak.
2023
‎Petronorreko langileek hiru orduko lanuztea egin dute gaur goizean, lan hitzarmenaren negoziazioa «desblokeatzeko». 200 bat langile bildu dira Muskizko findegiaren aurrean, eta ekoizpena eten dute.
‎Horrekin batera, Arcelor Mittalen Espainiako zuzendaritzak eta sindikatuek hasi dituzte planta guztientzako oinarrizko lan hitzarmenaren negoziazioak. Enpresak %4ko soldata igoera proposatu du 2022rako, atzerako eraginez ezartzekoa, eta %1, 7ko ordainsari bat; aurten, %3koa izango litzateke soldata igoera, eta %2, 5ekoa 2024rako eta 2025erako.
‎Gorabide, Aspace, Madres Mercedarias eta Gaude enpresetako beharginak lan hitzarmenen negoziazioak desblokeatzeko eta erosteko ahalmena berreskuratzeko exijitzen ari dira hainbat mobilizazioren bidez. Lehengo astean agerraldi bat egin zuten jakinarazteko greba egunak izango zituztela asteon, hilaren 8an eta 9an. Adimen urritasuna dutenei arta ematen diete lau elkarteek, Bizkaian.
‎GASTEIZ. Lan hitzarmenaren negoziazioaren inguruan dagoen blokeoa salatzeko, eta «behingoz sektore horretako langileen baldintzak behar bezala erregulatzeko», lanuzteak eginen dituzte Arabako zahar etxe pribatuetan, hilaren 23an eta 24an. ELA eta LAB sindikatuek egin zuten atzo grebarako deialdia.
‎GASTEIZ. Michelinen Gasteizko lantegian lau greba egun antolatzea adostu dute ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Hurrengo bi asteetan egingo dituzte lanuzteak, maiatzaren 31n, eta ekainaren 2an, 3an, eta 5ean.
‎Bost urtez lan hitzarmenaren inguruko negoziazioetan ibili ostean, amaitu da lan gatazka Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileentzako. Ekainaren 26an deitu zituen sindikatu guztiak eta enpresak Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak, eta, negoziazioen ondoren, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek aurreakordio bat sinatu zuten patronalarekin.
‎Azeleragailua zapaldu du Nafarroako Volkswagenek. 2024tik aurrerako lan hitzarmenaren negoziazioa goiz hasi zen, eta erritmo bizia jarri nahi du: langile batzordeak eta zuzendaritzak sei bilera egingo dituzte urriaren 19ra bitartean, hurrengo urteetako lan baldintzez, elektrifikazioaren ondorio sozialez eta ekonomikoez, eta industria planaz hitz egiteko, besteak beste.
‎Horrez gain, talka ugari egon dira baita lan hitzarmenaren negoziazioan ere; eta horri gehitu behar zaio hilabete hasieran jakinarazi zen albistea: enplegua erregulatzeko aldi baterako espediente berria abiatu nahi duela enpresak, ekoizpen eta antolakuntza arrazoiak argudiatuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia