2015
|
|
–Lan egiteko eta sufritzeko, eta aurrean gertatzen denari ekiteko erabakia hartuz. Egia da, Jaunari zer zor diogun eta Hura nor den eta gu nor garen gogoan erabiltzetik arima borondatetsu bihurtzen dela eta irabazi handikoa dela, eta hasieretarako oso komenigarria; baina jakina, obedientzia eta
|
lagun
hurkoaren ona tartean ez direnean, esan nahi da. Bi gauza hauetako edozein gertatzen denean, denbora eskatzen dute guk Jainkoari emateko hain gogoko duguna, gure ustez Harekin bakarrean egotea eta ematen dizkigun dohainez gozatzea dena, alde batera uzteko.
|
|
Batek prediku bat egiten du arimei on egiteko asmoaz; baina ez dago giza onuretatik aske, ez dago entzuleei poz emateko, edo ohore eta izen ona lortzeko, edota ongi predikatzeagatik kalonjetzaren bat eskuratzeko desiratik aske. Horrela dira
|
lagun
hurkoaren onerako egiten diren beste gauza asko ere, asmo onez eginak, baina kontu handia izanik haien bidez ez galtzeko ezer eta inor ez nahigabetzeko. Jazarpenen beldur dira; pozik eduki nahi dituzte erregeak, jaunak eta herria; munduak hain estimu handitan duen zuhurtasunez ibili ohi dira.
|
|
6 Eta beste kalte bat ere badator hemendik: besteak epaitzea; zuen bide beretik ez doazenez, santuagotik baizik, hau da,
|
lagun
hurkoari on egitearren askatasunez eta estura horiek gabe jokatzen dutenez, inperfektutzat jotzen dituzue. Poztasun santua badute, lasaikeria irudiko du, batez ere letrarik ez dugun eta bekaturik gabe zertaz hitz egin daitekeen ez dakigunongan.
|
|
Bada, nik diot, haiek eramaten dutena, egun batean soilik eraman ahal izateko ere, beharbada, ez zinatekeela gauza izango. Beraz, Jaunak, guztiak zertarako diren dakienak, ematen dio bakoitzari bere ofizioa, haren arimari eta Jaunari berari komeni zaiena eta
|
lagun
hurkoaren onerako dena; eta ongi prestatu ez zaretelako ez bada, ez izan beldurrik zuen ahalegina alferrik galduko denik. Guztiok hori lortzen saia gaitezela diot, hemen ez baikaude beste ezertarako; eta ez urtebetean soilik, ez bi urtean soilik ere, ezta hamarrean ere, koldarkeriaz bertan behera uzten dugun itxura ez ematearren, eta egoki da Jaunak ikus dezan guri dagokiguna egin gabe ez garela geratzen; soldaduak bezala, asko zerbitzatu arren, kapitainak agintzen duen edozein ofiziotan jarduteko beti egon behar dute prest, hark emango baitie dagokien soldata.
|
2021
|
|
Ziur ziur nago onetan gaur, iñoiz bildur izan nintzan baiña. Egia da Adalbaldo maite dotana, lagun urkoa maite izan bear dan irudira,
|
lagun
urkorik onena legez... eta geiago bere bai; egia da zoro zoro eta bide baga beragaz alkartuteko asmoak euki ditudala; baiña len, oraiñ, gero eta beti, Iaungoikoa lenengo, Iauna Lurbirako ondo izate eta maitetasun guztien aurretik, eta Iaungoikoari zor deutsadan maitetasuna galerazoteko balira lurbirakoak, egundaiño ez agertuteko eran ito eta ondatuko nituke, aterako neuke erraietatik kanpora n... A!
|