2003
|
|
Era berean ere, norbaiti tutore izateko deitzen bazaio, haren betebeharra da, berak hori nahi ez arren, umezurtzari begira gurasoaren eginkizuna betetzea, umezurtz hori beraren zaintzapean geratzen baita. Norbait absente dagoen bitartean,
|
lagun
batek haren negozioak administratzen baditu, absente dagoenak ezer jakin gabe, absentearen betebeharra da lagunari itzuli edo ordaintzea horrek zentzuz gastatu duena, eta, orobat, lagunak ondo administratu duena baieztatzea. Ontzi bat hondoratzeko arriskuan dagoela, eta ontzi hori salbatzeko helburuarekin, ontziaren zama arintzen bada merkatu gai batzuk itsasora jaurtiz, salbatu diren merkatu gaien jabeak kalte ordaina eman du itsasora jaurti direnen ondorioz; salbatutakoen balioa zenbatekoa izan eta horren araberakoa izango da kalte ordaina.
|
2006
|
|
Eta Donostian ikasi nuen bazirela bizitzeko beste era batzuk. Frantsesa ikastera joaten nintzen
|
lagun
batekin haren etxera. Sukaldariak ematen zigun jaten, eta neskameak sartzen ziren gelan beste zerbait behar ote genuen galdetzera.
|
|
Baina, unibertsoa errepikakorra, zirkularra, aldaezina bada, eta gure begiak baizik ez badira aldatzen, eta gure begirada huskeria baten arabera –kandela ala errota izan, traktorea ala transatlantikoa izan– aldatzen bada, orduan... B k begiratu zuen berriz milioi bat aldiz milioi bat modutara begiratutako hodei mutaezin hura, eta hasperen egin zuen, arrazonamendua burutzeko ezindurik; une batez damua sentitu zuen, berak ez zeukalako
|
lagun
bat hari esateko, aizan, aizak, hiltzen ari nauk, naun, topa dezagun azkenekoz, ez zuelako ezer berezirik egiteko beharrik sentitzen, ez zeukalako alaba bat, zeinari azken gutun luze eta hunkigarria idatzi (Alaba maitea, bihotz bihotzekoa: heldu da nire azken eguna, heldu da zu zeu zerk sortu zintuen zerorrek jakiteko eguna, nahiz eta letra hauek irakurtzen dituzunean neu jada urruti, oso urruti, izango naizen...), ez zeukalako bere azken egunei zentzua emango zien egitekoen zerrenda luze bat; inbidia eduki zien pertsona arruntei, horrelakoetan beren aferak konpondu eta dena ongi eginda utzi behar izatearekin, edo dena ongi eginda utzi dutelako ilusioarekin, beren heriotzaren hurbila, nolabait bada ere, ahaztera iristen diren horiei.
|
2016
|
|
—Aber... igual onena neure esperientziatik abiatzea da, esplikatzea zergatik eta zertarako nagoen erretiro honetan, non pentsatzen dudan Zunku, Will, Rumi, Yogi eta Kabalieri gustura egongo liratekeela. Esan nizun Zenean ari naizela Willigis Jager en" erruz";
|
lagun
batek haren liburu bat irakurtzeko esan zidan, egin nuen, eta beste hamar edo ere bai. Jager en dizipulu batek Madrilen eskola zuela esaten zen liburuetan, eta Espainian zehar erretiroak antolatzen zituela.
|
|
Olga Comes nafartar presoaren
|
lagun
batek hura bisitatzera joatean izan duen auto ezbeharraren ondotik, Nafarroako Parlamentuak presoen sakabanaketa eta urruntzea gaitzetsi ditu, eta neurri horiek deuseztatzea galdegin dio Espainiako Gobernuari. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak bozkatu dute adierazpen horren alde.
|
2017
|
|
Ona ordea ez. Gutxitan aitortzen diogu norbaiti maite dugula, gutxitan esaten diogu
|
lagun
bati haren falta dugula... ez dut ulertzen zergatik. Desioa gorde egiten dugu beldurragatik, edo ezetzik esan ez diezaguten, edo nork jakin zergatik.
|
2018
|
|
Otzantzeko droga alu hori. Otzantzepamina esaten diogu guk, tira, azken mailako bati entzun nion, bere
|
lagun
bati hura uzteko eskatu ziola eta besteak ezetz, hori hartzen zuenetik eskolan eta etxean arazorik ez zeukala, kartzelan amaitzeko zeroan bidetik atera zuela... Behin hartuz gero galduta zaudela entzun nion mutil hari.
|
2019
|
|
Behin baino gehiagotan Pentaedro zeritzan antzerki taldeaz mintzatu izan natzaizu eta nola, gerraren kausaz, hura desegin eta partaide izandakook elkarrengandik sakabanatu behar izan genuen. Haietariko batekin, Albertorekin, badut gutunen bidezko harremanik, antzerkigintzan murgildua dagoen
|
lagun
batek haren berri eman zidanetik; izan ere, Alberto, gaur egun Parisen bizi dena, sona handiko antzerki zuzendaria baita orain. Hark bidalitako gutunetan, nik berari bisita bat egiteko desira ageri ohi zuen behin eta berriz, eta, beharbada, unea iritsia da.
|
2020
|
|
Atzean geratu ziren solairu eta etxebizitza anitzeko eraikinak, dendak, jendez beteriko espaloiak. Jurdanek entzuna zeukan noizbait Egurrola hura non bizi zen, bere
|
lagunen
bat hark antolatutako jai gay ospetsuetako batean egona zelako, baina ez zuen ondo gogoratzen lagunaren xehetasunei jaramon gutxi egin zielako. Egurrolari buruzko kontuek beti gogaitu izan zuten Jurdan, eta hara nora zihoan orain, nora eta Endika Egurrolaren bila, zerbitzu minuta gozo baten amuaren atzetik.
|
2021
|
|
Gogoan dut kalean jolasten genuen bitartean
|
lagun
bati haren amak etxetik jaulkitzen zizkion orroak.
|
2023
|
|
Emakume eta genero disidenteen artean sareak ehuntzeko asmoz,
|
lagun
batekin Hari harika kolektiboa sortu zuen Paula Santosek. Duela urtebete hasi ziren eta Zeberion (Bizkaia) elkartzen dira josteko.
|