Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 6.234

2000
‎Kontsumoaren erlijioaren zelebrazio egun hauetako patxadan sagardi kontuetan aritua naiz. Oinarritik abiatuta sagardi bat antolatzen ari den lagun bat nuen kontu kide. Mentu oinak lortzeko sagar basakaren haziak bildu, neguan hare heze artean jaso, udaberrian lur gozoan poliki erein, hurrena mentatzeko aukeratutako barietate egokiaren mentuak bildu eta txertatu eta sagardia osatzeko landaketa egin.
‎Baigorriko gaualdi horretan ari ginelarik garai hartako giro hura berritu genuen eta giro hori triste bezala hatzeman nuen; arrenkuraz edo. Gure adineko lagun batek erraiten zidan duela 30 urte euskara bukatua zela Iparraldean. Orain bere seme alabek bat Bretainian duela bestea Irlandan euskara ikasi nahi dutela erraiten zidan.
‎Behin, San Sebastian egun batean, ni eta beste lagun bat Udaletxera gindoazen danbolintero gala arropak janztera eta bera topatu genuen Kale Nagusitik Santa Maria aldera bakar bakarrik zihoala. Atseginez geratu ginen hirurok hizketan eta nik zirikatzaile:
‎Egun batean bi aizkolarik jardun zuten. Gure lagun batek ikusi zituen ahizkoran, eta esan zien «zuei biei apustu joko lizueken bat bada, Izarraitzpean». Eta apustua jokatu nien bieri, eta irabazi.
‎apustu bat egin zen elbarri zeuden gure osaba eta bere alabaren alde. Eta nik eta beste lagun batek Iurrebaso ezagunari jokatu genion apustua, eta bion artean irabazi.
‎1998ko inauterietan, taberna batean nengoela, lagun batek eman zidan beka honen berri. Eta proiektua aurkeztu nuen, irabaziko nukeenik inondik inora pentsatu gabe.
‎Kasualitatez hasi ziren Jacob eta Wilheim Grimm ipuinak biltzen, alemaniar herri literaturaren bilduma bat osatu nahi zuen lagun bati mesede egin nahian. Lagunak bere asmoa bertan behera utzi eta Grimm anaiek beraiek argitaratu zuten ipuinen bilduma 1812 eta 1815 bitartean, bi ataletan.
‎Bai, hona itzuli eta lagun baten bidez Lazkaoko Aita Benediktarrengana jo nuen. Beranduegi zen ordea, klaseak amaituak ziren-eta.
‎irakurzaletasuna bultzatu behar da. Nik badut lagun bat egun guztia footing egiten pasatzen duena, eta footing egin nukeela esaten dit. Sentitzen dut, baina ez zait gustatzen.
‎Eta kalitatearen kontuan denboraldiak izaten dira. Batzuetan lagun batekin komentatzen duzu: " Badirudi azken sei hilabetetan merezi duen lanik ez dela atera".
‎Ordu biak aldera, lagun batek esnatu nau. Hodeiek ezkutatutako aurora boreal berdexka zegoen, ez goregi, luze luzea.
‎Ez da, haatik, halabeharrik: Zuberoan idatzizko prentsa serio eta eraginkor bat biziaraz daiteke, profesionalki jardungo duen edo duten lagun baten edo biren inguruan, euren kabuz arituko den talde bat osatuta. Talde honetako kideen eraberritzea sartu da hasieratik proiektu honen asmoetan, odol berria beharrezkoa baita luzaroan jarri nahi den edozerentzako.
‎Nobela horren mamia, edonola ere, maitasuna dela erraiten ahal dugu, edota maitasuna nobelan aztertzen diren gaiak bizitzaren hizkuntzan sakontzeko aitzakia soila ere izaiten ahal da, nork daki, baina edozein irakurlek testuan ongi erreparatuz gero oinarri historiko sendoa duten bitxikeriak nonahi azaltzen zaizkiola ohartuko da. Iruñerriko Ororbiako lagun baten pasadizoa kasu, hain zuzen ere erdaraz mintzatzeko gai ez zena." Se intereso mucho Don Sancho en como habia sido el curso de la curacion y nuestro buen aldeano la explico, mas o menos de esta clasica forma: Primero picar, zirri zarra, mucho buru; guero' despues' tradujo Don Miguel, doler mucho buru; eta guero' y luego' volvio a traducir el Boticario polliki, polliki, surtir hizo el pelo, dijo concluyente el aldeano". (104 or.). Gabriel Biurrun 1751 urteaz ari zela oroitaraz dezagun:
‎Gainera, berrogeita bi filmeren artean hautatu zuten nirea, aurreselekzioan baztertu ziren pelikulak kontuan hartu gabe. Ilusio handia ematen du, zure lagun bat edota zure ama ez den norbaitek ongi egin duzula esaten dizulako. Zinearen industrian ezagutzen ez zaituen jendeak zu ezagutzeko modu bat da, zapladatxo bat bizkarrean.
‎Ohartu al zarete, Frantziako Telebista jarraitzen duzuenak, bertako teleberrietan Espainiakoetan baino iragarpen hobeak egiten dituztela eguraldiaz? Lagun batek eman zidan horren arrazoia. Nonbait Meteosat sateliteak bidaltzen dituen argazkiek iragarpenak prestatzeko garrantzi handia dute.
‎Eta lagunak farrez hasten badira, gaizki habil, adiskide! Badut lagun bat nire hainbat poema jasota dituena: " Hire kontra erabiliko ditiat egunen batean" egiten dit amenazu.
‎Orduan bi aukera dauzkagu: lagun bat hiltzen zaigunean, edo elizara joan eta txintxo txintxo egin, edo bestela, mutu egon. Horretarako ere balio ez badu, orduan niri ez zait interesatzen.
‎Gogoeta hauen artean Helenarekin izandako harremanaren berri emateaz gain, bere aspaldiko lagun batekin gertatu zaiona kontatuko du: Mikeli, Madrilen atentatu batean parte hartu ondoren, etxean ostatu eman dio.
‎Gil Berak esan duen bezala (Ostiela 9, 23 orr.)" edozein literaturan gehiena zaborra da", baina gure literatur mundu nimiñoan ez dugu literatura ona, ez hain ona eta kaskarra desberdintzeko ohiturarik, ez horretarako tresna ikonografikorik (bilduma ezberdinak, adibidez). Lagun batek esan zidan, behin, euskal literaturak abenturazko eleberrien eta best-sellerren beharrean zegoela, hots," bigarren mailako" literatura baten beharrean. Euskal Herrian, ordea, argitaratzen den oro kontsideratu nahi dugu literatura garaia.
‎Kutxazainean jolasean ari direla, polizia dator eta ihes egin dute. Honela, neskaren lagun baten etxera joan beharrean egongo dira, eta bertan jantzi baten lapurretaren berri izango dute. Beraz, neska hura ezagutzearekin batera, lapurreta bitxi batean korapilaturik aurkituko du bere burua.
‎Horra beste intelektual bat, bere langaiak bizitza pribatua ezertan ere aldadiezaion utziko ez duena. Bestelakoa da gaur omentzen dugun euskaltzain ez osoa.Aste bi ez dira euskaltzain ohorezko baten hiletan egokitu nintzela, lagun bati laguntzen. Harrituta gelditu nintzen.
‎Otsailaren bian Guardia ZibilakDantxarinean atxilotu zuen eta Iruñean kartzelaratu gure ikastetxeko bigarren irakaslebat, Kristiana Etxalus, ETA laguntzen zuelakoan. Egun zenbait lehen, istripu batenondorioz, beribila Elizondoko garaje batean utzia baitzuen antolatzeko, haren bilajoana zen lagun batekin, eta itzultzean mugan geldiarazi zuten. Lehergai ttiki bataurkitu omen zioten:
‎Adiskide edota lagun bati buruz zerbait idaztea, zinez, ekintza zaila eta delikatuaohi da oso. Zentzu horretan ez dakit, benetan, ondo egin nuenentz mandatua onartuz.
‎Askotan kontatzen da katu bilakaturik lapurretanibiltzen direla, edo jendeak izuarazteko haien bidera irteten, edo tximiniatik jausten, laminak legez, janari eske. Hola xifritua izan denak katuari kolpe bat ematen dio etazauritu; eta biharamunean herriko lagun bat, komunzki atso bat, hilik edo kolpatuaagertzen da katua zauritua izan den leku berean, zango edo beso batean gehienetan.Horrela jakiten da lagun hori sorgina dela eta katu bihurtzen dela. Gerta liteke horrenondorioz sorgina errea izatea.
‎Segundo batzuk behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan. Borroka bat zen, bai, Duncanen lagunetako baten eta nireetako baten artekoa. Ez dakit zer gertatu zen, ezta jakin nahi ere, baina gehienon mozkorraldia une horretan eten zen.
‎Eiderren usaina ere dasta zezakeela iruditzen zitzaion. Eta plazerrik handiena irakurtzea zen, Eiderren ahotsa entzuten zuelako, lagun bati kontatuz bezala ordenagailuaren pantailan idatzitako guztia.
‎—Graziana, munduko erresumarik indartsuenetan, hala Espainian nola Frantzian, eliza eta estatua hertsiki loturik doaz, eskua elkarri emanak... eta, haien eredurat, Urbiaingo erresuma tipi honetan ez gara gutiago izanen. Beraz, zer iduritzen zaizu, baldin Joanes Baionako dominikoen komenturat igorriko bagenu, non, dakizun bezala, lagun bat baino gehiago dudan?
‎Ostaturako bidean napolitar fina zela erran zigun, naturala eta egi egiazkoa, eta Donejakuerako bidean zihoala; eta guk ere geure berri eman genion, nafarrak ginela, eta lagun bat bisitatzeko asmotan etorri ginela Italiarat, Italian barrena bidaia bat egiten genuen bitartean, bide batez. Napolitarra bizkor mintzatzen zen, eta osabak piano, piano erraiten zion eta eni beha paratzen zen, ez dakit nik napolitarrari ulertzeko nituen zailtasunen berri zekielako, edo nihaur izan nintekeelako osabak berak izan zitzakeen zailtasunen desenkusa ezin hobea.
‎—Eta nik orduan kontatu nioan nola erran huen ezen Indietarat joaiteko asmoa huela, ibai Orinocon barrena, Donostiako lagun batekin, Utopiaren bila... Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala:
‎indiarrek igorri zuten ene semea purgatoriorat eta indiarrek atera dute. Eta horregatik baizik ez ditut indiar emaztekiak hartzen, eta horregatik igortzen ditut haiek, erditzear direnean, beheko txaboletarat, haien haurrek ere tipitarik ikas dezaten zer den sufrimendua, harik eta, sufrimenduari sufrimendua eratxikiz, sei zazpi urteko direnean, Cumanáko perla saltzaile lagun bati igortzen dizkiodan arte, dohainik, hark enplega ditzan perla bilatzaile gisa han edo hemen, Vene zue lako kostan oraino ere geratzen diren perla toki bakanetan, eta halatan hil daitezen haiek guztiak bizimodu ezin gogorrago baten ondoren, birikak leherturik —eta, burua goiti beheiti higitzen zuela, akabatu zuen—: Zeren mundu honetan sufrimenduak erredimitzen baikaitu eta ene seme bastartek ene seme lejitimoa erridimituko baitute, sufrimenduaren bidez.
‎Baina aita kaputxino hura ez zegoen han bakarrik, eta bertze lagun bat zuen, Zacarías López de Rojas zeritzana, handik ordu pare baterat edo etorri zena, komarka hartako tribu bateko indiarrak bisitatu ondoren, eta ezin hobeki hartu gintuena. Eta guk hari mapa erakutsi, eta jakin zuenean zertarat gindoazen, halaxe eleztatu zitzaigun hura, abegikortasunez, bai, baina baita engainamendurik gabe ere:
‎Eta, osaba Julianengatik nigar eta nigar egin ondoren, osaba Damianek erran zian: " Julianen tokian Bixente Errazkin egon izan balitz, ez zuan itoko, zeren eta Bixentek igeri egiten baitaki..." Bixente Errazkin ene bi osaben lagun bat zuan... eta egun batean harenganat joan, eskatu nioan igerian irakasteko... eta, handik aitzina, badakik...
‎Gainerat, herritarren mesfidantza zegoan, eta ez zegoan deus egiterik mesfidantza hura uxatu ezean, etxegoiendarrenak izan ziren lur haiek jabe berria zutenez eta jabe hura Urbiango herria zenez gero: erran nahi baita ezen lur haiek herri lur zirela orduko, Leringo kondearen zerbitzuan aritu zen Burgosko kapitain lagun batenak izan ondoren, zeren, gerla maradikatu haiek galduz gero, kapitain hark bereganatu baitzituen etxegoiendarren lurrak, kondeari eskaini zizkion zerbitzuen ordain, eta zeren, handik urte gutirat, urbiaindarrei saldu baitzizkien kapitainak jauregia eta lur haiek guztiak, Burgostik urrun geratzen zitzaizkiolako eta bere bizitzako mementu batean zorretan sartu zelako. Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel beldurti, ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik, nahiz eta gure aitak behin eta berriz aitortu zien baietz eta baietz, Urbiaingo elizaren aitzinean zelebratu zen juntan, norat etorri baitzen erregeordearen mandataria ere.
‎Eta kendu heure ahalke hori gainetik...! Edo, ez al dakik ezen ahalkegabeak jaten dituela azkenean eper erreak, eta ahalkorrak ogi mokorrak?"; eta bertze lagun batek erran zuen: " Gure anderea irrikor, iztartean kilikor!", Itsasoko Amako ene kide guztien irrien artean.
‎Nire izaeraren bertze ezaugarri batzuk bezala, Kristinak ez zuen sekula onetsi adiskidantzak berritzeko ezintasun hori. Ez da sobera harrigarria, urtez urte lagun taldea —TALDEA, nahi bada, huts hutsean eta letra larriz— goitik beheiti aldatzen zuen lagun batengan.
‎Lehenago ez zizkigun gisako bromak onartzen. Aitaren aiputzat hartzen zituen— Neska lagunen bat izan behar duk nonbait, libro, adiskide xahar honen xakil triste eta langabetuari ongi etorri eginen liokeena.
‎—Ttipi hil duk —buru gaineko ile berriei fereka—, lagun bat, zinez penagarria, baina ez diat jasaten joandakoak edertzeko behar zuri hori. Gu bizirik gaudek eta hori duk handiena, ez da
‎Ripodasen pistola Urtxipia hil zuen bera izateak Soriaren bertsioa indartuko zian: lagun bat hil baldin bazuen, zergatik ez bi gehiago. Zehatz ez diagu inoiz jakinen, bertzea aitzinatu baitzitzaion.
‎Ohitura falta eta, gainera, zenbakia jakin ez. Trebantziaz mintzatzera entseatu nintzaion, lagun baten kumeari zor zaionez, baina saioa erdi ustel atera zitzaidan. Ez dakit zergatik, seme alabak lagunei erakusteko baino areago, ezkutatzeko izan ziren gutartean.
‎—Hire lagun batek. Txuli, Txili...
‎—Hire lagunen bat utziz gero, gogotik.
‎Astebete lehenago, lasaigarria zitzaidakeen hemendik aitzina nire bizi puskak inork bilduko ez zituela jakitea, ez paperera, ez garaien araberako bertze euskarrietara. Orain, bilketaria aienatu eta metatze lan konpultsibo horren azken pagua ailegaturik, lagun bat baino areago galdu nuela sentitzen nuen. Ttipi, oharkabean noski, geroan ere irauteko —betikotzeko? — aukera eskaintzen ari zitzaidan, pultsio elektromagnetikora errenditutako datu hotzaren itxuran baizik ez bazen ere.
‎Zalaparta polita atera duk, bart ailegatzean. Hire lagun batek deitu dik (Txuli, Txili edo halako zerbait). Hirekin afaldu nahi duela, eta deitzeko".
‎hamar zentimetro, bai. Zoratzen hasita ote zegoen pentsatu zuen orduantxe, hura guztia eldarnio bat izan ote zitekeen, edo lagunen baten broma bat. Amesgaiztoarena hurrengo egunean pentsatu zuen, bosgarren egunean, hain zuzen galtza guztiak hamar zentimetro luze gelditzen zitzaizkiola konturatu zenean.
‎Niri haren betaurrekoak eta sonbreirua janzteko eskatu dit, eta etengabe taldekideen ondoan egoteko, horretara zelatan egon zitezkeenek, jendearen joan etorriekin, gaua eta lainoaren laguntzaz, ni bera nintzela pentsatu, tiro egin ezin, eta aireporturaino etorri zuten. Baina hona etorri bezain laster, komunera sartu, bertan aldatu, eta zelatariak kanpoan geratuko ziren sekula agertuko ez den Tomen zain, ze Tomek, benetako Tomek, guk hoteletik irten bezain laster lagun batengana jo du, eta hark hilkutxa baten barnean eramango du, ezin lasaiago, Mexikoraino. Poztuko nintzateke dena ondo aterako bali  tzaio.
‎Autoa dela eta, Volkswagen Golf txuri bat daukadala erantzuteaz gain, esan diot gurean autoa jainkotu samartua dugula. Horren adibide, kontatu diot badudala lagun bat orain dela gutxi marka bereko auto bat erosi duena eta, egun batez, garajetik irtetean, zutabearen kontra igurtzi ez oso nabarmen bat egin ziola autoaren hegal bati. Gaineratu diot lagunak pena handia hartu zuela, baina are penatuago eta harrituago geratu zela senarrak egin zion errietaldi lekuz kanpokoarekin (noski, ez diot esan Dabidek" luxuzko er  tzain" egin izana ospatzeko erosi genuela auto hori, ertzainei egiten zaien deskontu ederraz baliatuz, bestalde; eta errietaldia jaso zuena ni neu izan nintzela, eta harrezkero nahiago izaten nuela oinez edo autobusez ibili, kasik gidatzea ahanzteraino (orain, ordea, berriro ikasi behar nuke).
‎Ni jeneralean lagun batekin ibiltzen naiz, baina aurtengoan huts egin dit. Hala ere, gero eta hobeki nabil amaitu dut Karmelori begira.
‎Alabaina, Dan baino askoz nazkatuago, bizitzari ezin jasanezinago irizten diotenek, beren burua Niagarako bota aurre  tik, han hemenka zenbait Crisis Phone dituzte aukeran: suizidatzeko gogoz badabiltza, azken ahots lagun bat entzuteko; norbait suizidatu bada, larrialdiaren berri emateko; norbait suiziden gainean trufatzeko gogoa badu, argazki bat ateratzeko.
‎Espedientea zabaldu zioten hartan baino ez nuen ikusi Dabid loezak joa, autoestimua hutsaren hurrengoa zuela. Baina amildegiaren beherenean zegoela, lagun batek adoretua, zer eta ertzain sartzea erabaki zuen. Burugogorra izan, eta handik urte eta erdira ikurriña musukatzen ikusi nuen Arkauten, harro, lapur guztiak desafiatzeko moduko begirakune tinko eta geroztik ezpainetan finkatua geratu zitzaion irribarre biratsuarekin.
‎Arratsalde osoan ere talde osoarekin ibili nahi ote zuten beldurrez, nola edo hala desenkusatu naiz (ez nago ni itxurakeriak egiten hasteko moduan): " Hemen bizi den lagun batekin geratua nago". Eta behingoz bakarrik, Ba  ttery Park inguruan zerbait jan, eta belarretan etzan naiz.
‎Horregatik, berri gutxi eman ahal dizut, ezpada bikote bananduei buruzko artikulu bat irakurtzen eta koaderno batean idazten jardun zuela, ez zuela ezer jan eta komunera ez zela behin ere joan, azafatari tapaki bat eskatu ziola, eta gehiago ezer gutxi. Gaurko kontuez, ostera, esango dizut goizean tourné touristique moduko bat egin ostean, Rakelek ospa egin duela, aspaldiko lagun batekin geratua zela esanez. Nik hasieran sinetsi egin diot:
‎Baina beerago, lagun bat badute bakarrago alargun basoan.
‎Ni, bederen, ez naiz sartuko irudi korporatiboen auzi honetan, ez baitakit ezer irudigintzari buruz. Berrikuntzari buruz lagun batek esan zidan komentario kritikoa aipatuko dut, hala ere: tradizioa sortzeko aukera galdu dugula.
‎Modulu arruntetara garamatzaten egunean, hirugarren egunean, beste lagun bat heldu da sarreretako honetara; Castellondik dakartena. Eup!
‎Hala bazkalduta, Santa Klarara joan eta siesta egitea pentsatu nuen. Moilara iritsi nintzen ontzia hartzera, eta han nire lehengusu bi eta euren lagun batekin egin nuen topo. Santa Klararako asmotan zirela esan zidaten, abiatzeko puntuan zeudela.
‎Jakinik nik itsasertzera jo nahi nuela berak" bidaia ganorabako" deitzen zuen hartan, eta jakinik Arantxa eta Jean Louis gau hartan autoan Urruñaraino joatekoak zirela, gure mendi ibilaldia bat batean laburtzeko aukeraz jabetu eta, ni lozorro sakonean murgilduta nengoela baliatuta, Arantxari eta Jean Louisi gu Donostiaraino eramateko eskatu zien, han lagun bat bisitatzeko aukera izango genuela-eta. Arantxak eta Jean Louisek ez zuten ezetzik esan, nahiz eta gu autoan sartzeak ekarriko zuen ondorioetako bat aurretik susmatzeko modukoa izan:
‎Gustatu egiten zitzaidan, liluratu egiten ninduen, eta hori gauza handia zen, hori zen benetan ardura zuena. Zer gehiago eska niezaiokeen lagun bati, adiskide bati. Zer gehiago eska niezaiokeen artista bati, idazle bati, poeta bati?
‎– Aurrekoan esan neutsun legez, nik gidari bat behar dot, gaurko Euskal Herria erakutsiko deustan lagun bat, eta uste dot zeu zarela egokiena. Badaukot dirua, eskatzen deustazuna ordainduko deutsut.
‎Xanek arnas hotsari eutsi zion. Lagun bat, gero beste bat sartu ziren gelan. Argirik pizteke:
‎Esan baitzigun: lagun bat etorriko da bila. Gu pixka bat larritu ginen; gu ez baikinen... gu ez baikara erakundekoak, noski".
‎" Zu zertara etorri zara?", galdetu zion. " Lagun bat ikustera etorri naiz", aitortu zuen Xanek;"... hala ere", erantsi zuen," hemen nagoela, zerbait izanez gero...". Noski, desorduko gogokeriak ziren:
‎Elurra ari zian, dena zuri zuri zegoan. Han lagun bat zian zain: Pitita, nik lehenbizikoz eta azkenekoz orduan ikusi nian.
‎Henri hemen, Henri han, Henri ez zakiat non... Aspaldi ez dela, lagun batek seguru esan zidaan, auzoan ikusi zuela; zitekeena, noski. Ihesi dabilela:
‎" aizu", esan zuen," ostatuan jende asko daukat. Lagun bat dago hemen, berak hartuko dizu nota". Xanek, neskak libre utzitako tokian eseriz:
‎Lazarok: " Ederra hori", esan ote zuen; Xani lepoan atximurra egin zion; aspaldi ikusi gabeko parranda lagun bati legez ari zitzaion; segurrenik, bera Henriren lagun ona izanik, lagunaren laguna erabiltzeko modua besterik ez zen; bestenaz ere Lazarok halakoxea behar zuen: umorekoa, bromazalea; bere beso zuztar, tripa irten samar harekin, tipo espeziala behar zuen; halako batean, Xanen kopari erreparatu eta, mozkor konplizitate arruntez:
‎" Ez behintzat", esan zuen Xanek; kafeari eraginik, begi erdiz Eliri begiratu, lepo zerrenda bat ikusi zion; apur bat aztoratu zen; zerbait esan nahi izan zuen; alta, bere ahotik berak espero ez zituen hitzak atera ziren: " lagun baten bila etorri naiz". Eli, beragana jiratuz:
‎Anaia zaharra kanpoan zegoan eta etxean, haren seme alaba txikiak eta ama eta ni neu gintuan. Bazkalaurrean etorri zuan, lagun batekin: Pitita, igual ezagutuko duk"; Xanek ezezkoa egin zuen;" eta, bezperan izan zuan, jendarmeek hiru lagun utzi baitzituzten hemengo polizien esku, haietako bat Asier, auzokoa, eta huelga deia eginda zegoan, goizaldetik zeudean karreterak moztuta.
‎" Oraindik ez dakit... lana izango dudan ere"; Raissak begiratu zion; Xan aise mintzatu zen orain: " nire lagun batek lan egiten zuen hemen... Zuk agian ezagutuko zenuen...
2001
‎Zentzu honetan, gogora datorkit duela urte batzuk lagun batek esandakoa: " Nik janari kontuetan bakarrik aurreztu dezaket".
‎Azpeitiko lagun baten saltsa izan zen guztia. Orain 10 bat urte, ASPACEren alde jende ezagunarekin zezenketa bat egin nahi zutela esan zidan:
‎Agian ezberdina izango da. Niri lagun batek esan zidan, niri gustatzen zaizkidan liburu gehienak juduak direla. Kontatzeko modu hotz hori gustatzen zait;" diamante bat".
‎Egun Korrikaren funtzionamendua aski ezaguna da, baina 80ko hura lehen aldia izanik, azalpenak ez zeuden soberan: " Pertsonaia famatuetatik aparte nahi duen guztiak parte har dezake, noski kilometro bakoitza lagun batek ez ezik, talde batek ere egin bait dezake. Horretarako dirua emango dutenak behar dira, eta norberak bilatu ditu horiek".
‎Gero mutila urruneko paisaia batean azalduko da, Japonian. Arrotza egingo zaio hango guztia, eta nahiz eta lagun bat topatu, berriz ere ihesbidea leihoan aurkituko du, bestela han ere nahikoa bakarrik sentitzen delako.
‎Bionak trukatu ondoan, ezkorra ikusten ninduela esan zidan. Lanak egin ondoren lagun baten etxera jo nuen. Bertan, militante batzuek zeuden bisitan.
‎Esan eta egin. Aitaren" kinto" lagun baten semearekin ezkondu du, nahita nahiez. Trukean, hamar mila erreal ordainduko ditu aitak eztei egunean, diru poltsa atera eta esanaz:
‎Laguntzaileak eraman zituzten: furgoneta bat eta mendiko bizikletan lagun bat. Baina ibai ertzetara beti gerturatzerik ez zegoen.
‎Modurik" txoroenean" hasi zen Roset biografiak idazten: " Lagun batek esan zidan Frantzian emakume bat biografiak idazten hasi zela eta arrakasta handia lortu zuela. Berekin hitz eginez niri ere horrelako zerbait egiteko gogoa sartu zitzaidan", azaldu digu idazleak.
‎Ez da hori kezkatzen nauena. Kezkatzen nauena da, lagun baten arabera, estatu batuarren batez besteko adimen adina hamar bat urtekoa dela, eta agintariena zazpi zortzikoa. Hain zuzen ere gure mutikoaren adin berbera!
‎Hango tratua ez zen hobea izan «Lana baino langile gehiago geunden. Nire lagun bati, 1992an gertatu zitzaiona ez da makala: nekazariak etorri ziren morroi bila, eta denen artean aukera egiteko giharreak eta eskuak miatu zizkieten, noraino zailduta zeuden ikusteko.
‎aitzakia bat ere bagenuen, gure temarioa prestatzeko. Lagun batek ezkondu behar zuen eta ezkontzan kantatzeko eskatu zigun. Elizaren atzealdean abesten ari ginela, sorpresa itzela hartu genuen, jendeak ezkonberriei begiratu beharrean guregan jarri zuelako arreta.
‎Bere hurrengo nobela noizko zen galdetuz behin eta berriro gogaitu dugun nobelagile honek, urteak daramatza ditxosozko liburuaren gaineko espekulazioei aurre eginez. Lagun batek gogorarazten zidanez, dagoeneko 1984ko Durangoko Azokan nobela honen argitalpenik ezak sortutako hutsuneaz hitz egiten zitzaigun (edo gogoratu, bestela, autoreak berak telebistako programa batean iragarritakoak edota, adibide bakar bat aipatzearren, 1986ko elkarrizketa batean (Argia, 1100 zb, 1986ko apirilaren 20koa argitaratzear zegoen nobelaz esandakoak).
‎Patioan solasean eta lagun batek:
‎Eta, estatistiken arabera, zirrosia duten zazpi lagunetik batek gibeleko minbizia izango du 5 urteren buruan.
‎Duela urte pare bat etxe zahar bat erosi nuen lagun batekin, berritu eta erabiltzeko asmoz.
‎(Tomasi) Lagun bat gonbidatu nahi dut gaur bazkaltzera, prestatuko al duzu zerbait berezia... Mariskoa, adibidez...
‎Nire lagun batekin hasi zen.
‎(Berera) Behin Parisen jan nuen bixigua dakarkit gogora, lagun batekin nengoen...
‎– Lagun bati etxebizitza erosi dugula esaten diogun eskutitzean.
‎Ikasle bakoitzaren lagun bat
‎Anbulantzia batean zihoazen bost gaixo eta beste lagun bat hil dira auto istripuz Toledon
‎Azantza nondik zetorkeen aztertu eta garaje ondotik heldu zela ohartu nintzen. Dominissi bezain zalu lasterka hasi nintzen eta garaje ondoan aurkitu nuen anaia, lagun batekin irri egiten.
‎Nik hemen jende askori buruz hitz egiten dut eta guztiak lagunak konsideratzen ditut, nahiz eta batzuekin askotan ez naizen egoten, beste horrenbeste arrazoiengatik. Miren, adibidez, nire lagun baten zelako nire laguna bihurtu zen, eta gero, utzi zutenean, harremana dezente hoztu zen, baina ez maitasun faltagatik, aukera faltagatik baizik. Duela astebete elkartzea erabaki genuen, batak bestearen berri izateko. Gauza askotaz hitz egin genuen, gure gaur eguneko bikotekideetaz barne, eta, hemen, bitxiena dena:
‎–Begira, badut lagun bat, aktorea, egunotan antzezlana estreinatzekotan dabilena," Purpurazko musuak". Kontua da, eszenatokirako oihal batzuk josi beharra daukatela eta lana astebetean egingo dien norbaiten bila dabiltzala.
‎Ieeepa hi, bizkarreko lagunkoi baina sendoa jaso du, zer arraio egiten duk hemen bakarrik. Unai da, koadrilako lagun bat. Moztaka, patilla luzeak, garagardo tripotxa.
‎Aurkitzeko beldurrez. Lagun batekin geratu eta berandu datorrenaren aurpegia jarriaz sartzen da taberna barrenetara. Presaka.
‎Baina bere aita izan zitekeen. Edo lagun bat soilik. Edo beste edozein tonto.
‎Txistu hots batek birarazi du orduan. Kalearen beste aldetik Mendi, koadrilako lagun bat, pauso lasaiz hurbildu da.
‎–Edo bestela nik badut tranbia gidatzen duen lagun bat. Deitu hari –tematu zen.
‎Diru pixka bat egin zuen berriz ere prostituzioan. Dirua lagun bati eman zion, neskatxa saltzailea hiltzeko.
‎Indio batekin Kalkuta ondoko herrixka bat ikusten egon nintzen. Herrixka horretan beraren lagun batek kobra bat aurkitu zuen bere gelan. Matxete handi bat hartu eta hantxe garbitu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
lagun 4.552 (29,97)
Lagun 930 (6,12)
lagunen 343 (2,26)
lagunetako 124 (0,82)
lagunetik 53 (0,35)
Lagunen 51 (0,34)
lagunek 29 (0,19)
lagunetatik 24 (0,16)
lagunetarik 22 (0,14)
lagunekin 19 (0,13)
Lagunetako 18 (0,12)
LAGUN 14 (0,09)
lagunetariko 10 (0,07)
lagunak 8 (0,05)
lagunarekin 6 (0,04)
laguna 3 (0,02)
lagunakaz 3 (0,02)
lagunen artean 3 (0,02)
lagunetakoren 3 (0,02)
LAGUNA 1 (0,01)
Laguna 1 (0,01)
Lagunari 1 (0,01)
Lagunek 1 (0,01)
Lagunekin 1 (0,01)
Lagunik 1 (0,01)
lagunaren 1 (0,01)
lagunari 1 (0,01)
laguneko 1 (0,01)
lagunenak 1 (0,01)
lagunendako 1 (0,01)
lagunenetako 1 (0,01)
lagunengan 1 (0,01)
lagunentzako 1 (0,01)
lagunentzat 1 (0,01)
lagunetik gora 1 (0,01)
laguni 1 (0,01)
lagunik 1 (0,01)
lagunok 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 1.359 (8,95)
Berria 643 (4,23)
Alberdania 472 (3,11)
Open Data Euskadi 449 (2,96)
Argia 395 (2,60)
Susa 365 (2,40)
Pamiela 305 (2,01)
Booktegi 300 (1,97)
Consumer 262 (1,72)
Goenkale 156 (1,03)
Maiatz liburuak 104 (0,68)
Labayru 94 (0,62)
EITB - Sarea 87 (0,57)
Jakin 72 (0,47)
UEU 68 (0,45)
Ikaselkar 66 (0,43)
Hitza 66 (0,43)
Herria - Euskal astekaria 65 (0,43)
goiena.eus 62 (0,41)
Urola kostako GUKA 48 (0,32)
ETB serieak 43 (0,28)
Erlea 40 (0,26)
hiruka 38 (0,25)
Anboto 38 (0,25)
Guaixe 34 (0,22)
Ikas 34 (0,22)
ETB dokumentalak 33 (0,22)
barren.eus 33 (0,22)
Uztarria 32 (0,21)
aiurri.eus 30 (0,20)
Euskaltzaindia - Liburuak 28 (0,18)
alea.eus 28 (0,18)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 26 (0,17)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 24 (0,16)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 22 (0,14)
Bertsolari aldizkaria 21 (0,14)
aiaraldea.eus 20 (0,13)
Karkara 18 (0,12)
Zarauzko hitza 18 (0,12)
LANEKI 16 (0,11)
Maxixatzen 16 (0,11)
Noaua 16 (0,11)
Karmel Argitaletxea 14 (0,09)
Karmel aldizkaria 14 (0,09)
erran.eus 14 (0,09)
Jakin liburuak 14 (0,09)
Txintxarri 14 (0,09)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 13 (0,09)
HABE 11 (0,07)
aikor.eus 10 (0,07)
uriola.eus 10 (0,07)
Aizu! 7 (0,05)
Uztaro 7 (0,05)
Euskaltzaindia - EHU 6 (0,04)
ETB marrazki bizidunak 6 (0,04)
Orain 6 (0,04)
Euskaltzaindia - Sarea 4 (0,03)
Kondaira 4 (0,03)
Kresala 4 (0,03)
Sustraia 4 (0,03)
plaentxia.eus 4 (0,03)
Euskalerria irratia 3 (0,02)
Berriketan 3 (0,02)
Euskaltzaindia – Sü Azia 3 (0,02)
Euskaltzaindia - EITB 3 (0,02)
Osagaiz 2 (0,01)
Aldiri 2 (0,01)
IVAP 1 (0,01)
AVD-ZEA liburuak 1 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 1 (0,01)
Amezti 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Iruñeko Komunikabideak Fundazioa 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
lagun bat esan 287 (1,89)
lagun bat etxe 155 (1,02)
lagun bat egin 118 (0,78)
lagun bat ukan 105 (0,69)
lagun bat ere 91 (0,60)
lagun bat eduki 71 (0,47)
lagun bat hil 71 (0,47)
lagun bat etorri 70 (0,46)
lagun bat deitu 68 (0,45)
lagun bat joan 66 (0,43)
lagun bat baino 59 (0,39)
lagun bat ikusi 49 (0,32)
lagun bat egon 46 (0,30)
lagun bat kontatu 45 (0,30)
lagun bat ez 41 (0,27)
lagun bat utzi 40 (0,26)
lagun bat hitz 35 (0,23)
lagun bat lagun 35 (0,23)
lagun bat bera 32 (0,21)
lagun bat bisitatu 32 (0,21)
lagun bat ekarri 32 (0,21)
lagun bat aurkitu 30 (0,20)
lagun bat bila 30 (0,20)
lagun bat atxilotu 28 (0,18)
lagun bat behar 28 (0,18)
lagun bat eman 28 (0,18)
lagun bat galdu 26 (0,17)
lagun bat geratu 26 (0,17)
lagun bat idatzi 26 (0,17)
lagun bat galdetu 25 (0,16)
lagun bat aurkeztu 24 (0,16)
lagun bat aita 23 (0,15)
lagun bat beste 23 (0,15)
lagun bat lagundu 23 (0,15)
lagun bat bidali 21 (0,14)
lagun bat gertatu 20 (0,13)
lagun bat bisita 19 (0,13)
lagun bat eraman 19 (0,13)
lagun bat eskatu 19 (0,13)
lagun bat ezagutu 18 (0,12)
lagun bat topatu 18 (0,12)
lagun bat elkartu 16 (0,11)
lagun bat gomendatu 16 (0,11)
lagun bat agurtu 15 (0,10)
lagun bat bakarrik 15 (0,10)
lagun bat bizi 15 (0,10)
lagun bat erran 15 (0,10)
lagun bat hartu 15 (0,10)
lagun bat ari 14 (0,09)
lagun bat azaldu 14 (0,09)
lagun bat beti 14 (0,09)
lagun bat hasi 14 (0,09)
lagun bat topo 14 (0,09)
lagun bat bat 13 (0,09)
lagun bat heriotza 13 (0,09)
lagun bat oparitu 13 (0,09)
lagun bat sartu 13 (0,09)
lagun bat gelditu 12 (0,08)
lagun bat hizketa 12 (0,08)
lagun bat hots 12 (0,08)
lagun bat jarri 12 (0,08)
lagun bat mezu 12 (0,08)
lagun bat seme 12 (0,08)
lagun bat zu 12 (0,08)
lagun bat anaia 11 (0,07)
lagun bat auto 11 (0,07)
lagun bat egoera 11 (0,07)
lagun bat eskaini 11 (0,07)
lagun bat esku 11 (0,07)
lagun bat hura 11 (0,07)
lagun bat laguntza 11 (0,07)
lagun bat zain 11 (0,07)
lagun bat ama 10 (0,07)
lagun bat animatu 10 (0,07)
lagun bat bezala 10 (0,07)
lagun bat gonbidatu 10 (0,07)
lagun bat jakin 10 (0,07)
lagun bat liburu 10 (0,07)
lagun bat lortu 10 (0,07)
lagun bat afaldu 9 (0,06)
lagun bat aipatu 9 (0,06)
lagun bat behin 9 (0,06)
lagun bat besterik 9 (0,06)
lagun bat bilatu 9 (0,06)
lagun bat dei 9 (0,06)
lagun bat entzun 9 (0,06)
lagun bat erakutsi 9 (0,06)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia