Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎Segundo batzuk behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan. Borroka bat zen, bai, Duncanen lagunetako baten eta nireetako baten artekoa. Ez dakit zer gertatu zen, ezta jakin nahi ere, baina gehienon mozkorraldia une horretan eten zen.
2001
‎diru pilo polita uzten diolako. Burdin negozio batean hasten da lagun batekin eta ez dago zer esanik, estabilizazio aurrean garenez gero, laster duela bere burua zeharo aberasteko bidean. Aurki nazkatzen da, ordea, lanaz eta diruaz.
2002
‎Xenpelar sarian lagun batek eta biok eman genuen izena, isil isilik, inori ezer esan gabe. Gero zer egingo, eta Joxe Mari Iriondok Herri Irratian dena kontatu!
2004
‎Orduan, zergati horren bila abiatzen da. Hasteko bere buruari galdetzen dio, eta gero izeba Maikari, amonari, gelako lagun bati eta andereñoari ere, eta neskatoak egiten duen galdeketa horretan zehar ikusten da erantzun posible bi daudela: arrazoi bidez edo pertsonaiak aurki dezakeen erantzuna, batetik, eta amari nolabait maite duela esan liokeela erantzunez andereñoak agertarazten dion gatazka posiblearena, bestetik.
2006
‎Tiketak saldu, animalien jaulak garbitzen nituen. Lagun batek eta biok, karabana batean egiten genuen lo. Zaragozan ginela, egun batean esan ziguten:
‎Atseden egiteko eguna. Beste lagun bat eta biok Nevada eta Kalifornia artean den Yosemite Parkera bisita egiten abiatu gara.
2007
‎–Ba nik badut Ane izeneko lagun bat eta gorbata bat erabiltzen du. Zuri zeriruditzen zaizu hori?
‎Interesa duenak GKEekin zuzenean jar dezake harremanetan edo telefonoa erabil dezake. " Gomendio gisa, erabaki hau hurbileko senide, lagun edo lagun batekin eta ondoren abokatu edo notario batekin hitz egiteko esango nizuke". Ez al da paradoxikoa biztanleria segmentu hori, adinagatik kanpaina honekin lortu nahi diren helburuetarako egokiena dena, irabazi asmorik gabeko erakundeei bere ondarea uzteko uzkurrena izatea?
‎Argentinan, konparazione, gainbehera etorritako zapata denda bateko hondarrak eskuratu omen zituen behin bere lagun batekin eta, bakoitza bere kiderik antzekoenaren ondoan paratu eta gero, karrikan saldu zituzten sos pixko bat biltzeko. Behin baino gehiagotan azaltzen omen zen ezkondu gabeko oinetakoekin fakultatera.
2008
‎" Emaztea oporretan zegoela bankutik deitu zidaten partaide batek pisua margotzeko laguntza eskatu zuela-eta. Ez nuen sekula horrelakorik egin etxetik kanpo, baina lagun bat eta biok animatu eta etxea margotu genion".
‎Bertakoa eta betikoaren bazka samurreko manjatera honetan aritu ginen berdantzart, etxe bueltako lorategi ezpeleta bat egin nahi diodan lagun bat eta biok. Landareen artean bada nor eta ezpel landareak nondik ekarriko nituzkeen galdetu zidan, azeri:
Lagun bat eta biok jatetxe batean geunden, txipiroiak eta ardo on kopa banarekin bapo afaltzen. Bestea komunean zegoela, pareko mahai biribilera joan zitzaidan begirada.
2009
‎2007ko abuztuan, biktima lagun batekin eta hamabi urteko arrebarekin jolasean ari zen Basauriko igerilekuetan eta erasotzaileak haurrekin bat egin zuen. Gizona eta umea bakarrik geratu ziren unean jolasetan, hainbat alditan saiatu zen umearen bainujantzia jaisten.
‎Eta nortzuk dira? Ozeano Barea plastikoz egindako ontzi batez gurutzatuko duen abenturazalea, Londresetik Kopenhagera oinez joango den lagun bat eta plastikoak itsasotik ateratzeko ekimena martxan jarri duten zientzialari taldea, besteak beste.
‎KANDIDO eta KARTZELAKO LAGUNA pasillotik doaz. LAGUNA batarekin eta sueroarekin. Metro batzuetara, ertzain bat daukate begira.
‎Azterketak Valladoliden egiten zituen, eta han eskuratu zuen titulua. Titulazioa lortu ondoren, lagun batek eta berak akademia bat ireki zuten Irunen. Bertan, kartzelatik irten berria zela, aurkitu zuen lana Koldo Mitxelenak.
‎Victor Jara bi aldiz lurperatu dute. Lehena, duela 36 urte, ezkutuan, estatu kolpearen erdian, emazteak berak, lagun batek eta gorputegiko funtzionario batek. Bigarrena atzo, Santiagon, ekitaldi jendetsu baten ostean, hauteskundeen atarian.
2010
‎Menderen arabera, Kongoko Indar Armatuen (FARDC) zazpi kide, NBEk Kongon duen Misioko (MONUC) hiru kide, Hegoafrikako pilotu bat, Ghanako herritar bat, Uruguaiko lagun bat eta bi zibil hil ziren erasoetan.
‎Laurogeigarren hamarkadaren hasieran lehenengo aldiz Espainiara joan nintzenean, Kortaturen, hau da, Ferminen taldearen zinta bat oparitu zidan lagun batek eta izugarri gustatu zitzaidan bere musika. Hamaika urte nituen bere punk rock joera deskubritu nuenean.
‎Zortzi hilabetean emakume bat bere borondatearen aurka atxikitzea, bortxatzea, jotzea eta iraintzea egotzita, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia). Gizonaren 59 urteko lagun bat eta seme adingabea ere atzeman zituzten, egoeraren jakitun izan eta horren berri eman ez zutelakoan. Barakaldoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzak irmoki gaitzetsi dute gertatutakoa; herri akusazio gisara aurkezteko asmoa ere iragarri du udalak.
‎Gizonaren lagun bat eta seme adingabea ere atzeman zituzten ertzainek, delituok gauzatzen laguntzea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske geratu ziren herenegun, epaiketaren zain.
2011
‎Hainbeste gauza txundigarriren ondoren, ia galdetzeko puntuan zegoen zer ote zen lagun bat eta zer etsai bat. Ba ote zen ezer zirudienaz landa zenik, izan?
‎Urte askotan, gurasoen ardureak ez eustan ixten urruneko joan etorririk egiten. Lagunen bategaz eta gurasoekin eurekin Tarragonaraino urte batzuetan, Errioxaraino beste batzuetan eta gero horixe be ez urteetan.
‎Lemoizko zentral nuklearraren aurka Ez film laburra burutu zuen 1976an, gaia pil pilean zegoenean, eta Zilarrezko Mikeldi saria irabazi zuen gainera, Bilboko Zinebi jaialdian. Lagun batek eta biek atera zuten aurrera egitasmoa, Gabonetan, Imanolen amonak Sukarrietan zuen etxean sarturik. Zuzendariak dioenez, erreferente familiarren sustraietara jo nahi izan zuen, amaren familia bilbotarra baita eta aitarena gernikarra.
‎UXUE. Badut lagun bat eta saiatuko naiz harekin. Ama ondo egotea espero dut.
‎Nola ezagutu zenuen DJ lana. Ba, kasualitatez izan zen. Lagun batek eta biok soinu teknikari izateko mintegi bat egin genuen eta horren ondoren Arrasate Irratian programa propio bat izatera iritsi nintzen.
‎Ez du deus esaten hainbat erruki egintzak hemen izaten duen zigorraz, ez du aipatzen errukiak duen alibi eskasa gizakion legean: lagun bat eta bi baino gehiago dago munduko kartzeletan errukizko egintzengatik. Legeak marra bat jartzen du:
‎48an, soldaduskatik permisuarekin etorri lagun bat eta ni Hendaiara batelakin joan ginen ogia erostera. Bi kilokoa klaro.
‎Dena dela, plana ez zait niri bakarrik bururatu. Edo, hobeto esanda, aspaldian lagun batek eta biok planifikatutako plana da, ongi ikertutakoa. Zein da lagun hori?, interesatu zen Settimo.
2012
‎10 Diferenteak gara, baina ez hainbeste. Beheko tabernan egon naiz lagun batekin eta hori esan diot, eta konforme zegoen nirekin. Eta pentsatu dut hauxe:
‎Soinuekin nola lan egiten duten eta, batik bat, afinazioa nola egiten duten ikusi eta ikastea nahi zuten. Irungo lagun bat eta biok joan ginen azkenik. Lagunak bideoz grabatzen zituen han ikusitakoak eta ni, ahalik eta gauza gehien buruan hartzen saiatu nintzen.
2013
‎Atzo bertan zuten Espainiaratzekoa, baina senatari batek estradizioa etetea eskatu zion Justizia ministro Paola Severinori, Madrilek hartutako erabakiaren kontra helegitea aurkezteko aukera azter dezan. Lagun batekin eta parlamentari batekin hainbat orduz egon zen polizia etxean atxilotuta, Espainiaratzeko agindua eteteko senatariak egindako eskaera aztertu bitartean. Arratsaldeko lehen orduan erabaki zuten Espainiara estraditatzea.
‎Erregina maia baten hilobiaren lapurretan inplikatuta zegoen. Dena dela, bere plana ez zen ondo atera, lagun batek eta biok egindako ahaleginagatik. Horregatik ezagutzen du nire izena, eta horregatik dit ezinikusia.
‎Guraso lagunak, baina gurasoen aurrean Haurrek erreferente bat behar dute, ezin zaio gurasoen paperari uko egin, ordezkaezina baita Guraso batzuek uste dute beren seme alaben konfiantza lortzeko beharrezkoa dela beren mailan jartzea. Hau da, haiek bezala jokatu behar dute, beren hizkuntza hartu eta ikaskide edo lagun baten eta guraso baten arteko harreman hurbilagoa izan behar dute. «Jarrera hori okerra da», dio Gonzálezek.
‎C.: Zeanuriko lasterketa amaitu eta gero, maleta hartu eta lagun bat eta biok dutxara abiatu ginen. Bidean, iturri bat ikusi eta zapatilak garbitzea erabaki genuen.
2014
‎Udaberria izango zen, eguraldi epela oroitzen baitut, eta gu etxe aurreko mahats parraren azpian bazkaltzen. Lagun batek eta biok izan genuen auto istripu arina aipatu zuen amak, eta baita biok gindoazela edanda poliziak argiketan jarri zuenez. Burugabe batzuk baino ez ginela eta bera ikaratuta bizi zela bukatu zuen amak.
‎Orduan, A, frustrazioa dandarrez daramala, irten egin da lagun batekin eta lagun horren beste lagun batzuekin. Afaria izango zena parranda bihurtu da.
‎Ni txorien habien bila ibiltzen nintzen, eta gogoan dut Gernikako bonbardaketaren egunean, Mundakan ginela. Lagun bat eta biok zuhaitzera igota genbiltzan, eta hegazkinak gure gainetik sentitu genituen. Zuhaitzetik azkar batean jaitsi eta zulo batean ezkutatu ginen.
‎Behin ostatuan ginen lagun batekin eta Ttirra zola gunea genuen solas Zalbeteko oihanean. Bazen hor adineko aho handi bat eta Leize bizkarretik heldu zen xendera bazela erraten zidan.
‎Ongi letozkidake lagun bat eta kopa bat.
‎Aizu, afaria prestatzen ari naiz lagun batentzat eta Norentzat?
2015
‎–Arin, beste lagun bat eta hi Andoainen harrapatu zintuzteten behin, ezta. Martuteneko kartzelan egon zineten, eta, oker ez banago, 1968ko abenduaren 24an atera zineten baldintzapeko askatasunean.
‎10 Haren Maiestateak nahi beza, ene alabak, guk probetxu atera dezagula honelako lagun bat eta etxe hauetan gure Jaunak ematen dizkigun beste asko geure ondoan izatetik. Baliteke haietaz zer edo zer esatea, nolabaiteko epelkeriaz ari direnak haiek imitatzen saia daitezen, eta emakumetxo ahul batzuengan bere handitasuna honelako distiraz agertzen duen Jauna gorets dezagun guztiok.
‎Medina del Campora bidean zegoela esan zidan, eta ni harantz banindoan Valladolideko fundaziorako, bide zuzena zela eta ikusiko nuela. Nik baietz esan nuen, eta egin ere hala egin nuen, ekainean abiatu bainintzen Ávilatik moja lagun batekin eta aita Julian Dávilarekin, bide hauetan laguntzen zidala esan dudan apaiz Ávilako San Josereneko kapilauarekin.
‎Medina del Campora bidean zegoela esan zidan, eta ni harantz banindoan Valladolideko fundaziorako, bide zuzena zela eta ikusiko nuela. Nik baietz esan nuen, eta egin ere hala egin nuen, ekainean abiatu bainintzen Ávilatik moja lagun batekin eta Aita Julian Dávilarekin, bide hauetan laguntzen zidala esan dudan apaiz Ávilako San Josereneko kapilauarekin29.
‎Gu energia berriztagarrien munduan sartu ginen, buruan haize errota bat egitea pentsatu eta ideia horrekin aurrera segitu genuen.2 Proiektu ezberdina egitea erabaki zenuen. Mundu guztiak beti proiektu antzekoak egiten ditu, industria nabeak. Lagun batek eta nik pentsatu genuen zerbait ezberdina egitea, gure buruari proposatu genion eta horrekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Zerbait ezberdina egitea nahi genuen eta biok lanean ari ginenez errazagoa eginen zitzaigun alde horretatik.
‎Azken urteetan izandako elkarrizketa luzeak urri dira eta, aspaldi iraungitako Libertitzeneko afari haietatik at, guztiak, bi, Desegokituen Elkartearen gonbita jaso ostekoak: Markitosenean Lizaso eta bere lagunekin bat eta Odile Moresekin Purgatorioan izandakoa bestea. Premiazko solasak baino ez zituen azkeneko bi hamarkadetan.
2016
‎Saio irekia interesdun ororentzat, baina bereziki minbizia izan edota dutenei, senideei edota osasun alorreko profesionalei zuzendua.Maiatzak 21, larunbata11: 30 Hitzaldia Lasarte Oriako Manuel Lekuona kultur etxean: Valdemingomezeko (Madril) erraustegiaren aurka, gaixo talde batek aurkeztu eta tramitera onartu duten salaketaren harira, hango bizipenen berri emango dute, salaketa aurkeztu duen lagunetako batek eta taldeko bozeramaileak. Goizean, maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da," Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.Informazio gehiago: http ://ahttxirrinka2016.blogspot.com.esAntolatzailea:
‎Saio irekia interesdun ororentzat, baina bereziki minbizia izan edota dutenei, senideei edota osasun alorreko profesionalei zuzendua.Maiatzak 21, larunbata11: 30 Hitzaldia Lasarte Oriako Manuel Lekuona kultur etxean: Valdemingomezeko (Madril) erraustegiaren aurka, gaixo talde batek aurkeztu eta tramitera onartu duten salaketaren harira, hango bizipenen berri emango dute, salaketa aurkeztu duen lagunetako batek eta taldeko bozeramaileak. Goizean, maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da," Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu!
‎Frantzian gelditu zirenen eta Argentinara joan zirenen Ameztoiko ondorengo arazoak zuzentzeko trukatu zituzten Baigorriko etxe bat (Ameztoia?) eta Gualeguaychukoa! Bertan izan den lagun baten arabera eta argazki bat ekarri didana, orain italiar izeneko farmazia bat da leku horretan.
‎Eta nire lagun bat eta
‎Esan Badaukazu zu bezain polita den lagunen bat eta fidagarria dena?
‎Azken gauan, lagun batek eta biok txapela lapurtu genion.
2017
‎Kanpotarrek muntatuak zituzten beren kanpadendak. Aitak hiru lagunendako bat eta birendako beste bat ekarria zuen, batean gizonezkoak eta bestean emakumezkoak sartuko zirelakoan. Neure begiz ikusi berriak nituen Ile horia eta Martin puxtan beren gauzak bikoan sartzen, eta Ile beltza eta beste bi mutilak hirukoan.
‎Jai giroan, herri bazkari batean, nire emazteak “kutxilloa pasaidazu” esan zion lagun bati eta berak: “Hi, neska, hori ez dela hala esaten!
2018
‎1990eko udan izan zen, 20 urte nituela. Marinako jabeak lagun bati eta bioi eskatu zigun tabernan musika jartzeko. Bi hilabetez aritu ginen, ia egunero.
‎–Nire aurrean ez?. Beste lagun bat eta ni geratu ginen plastiko aurrean, bakarrik. Jaizkibel heldu zen bitartean, jada plastikoak igota zeudela, atzean zeudenak argazkiak ateratzen hasi zitzaizkigun, denetarik esaten, jotzen, bultzaka?
‎Baztertuta sentitzeko beldurrarekin zerikusia duela ere uste dute. Beldur hori FomO izenez ezagutzen da (fearofmissing out), eta horrek presioa eragiten du bere baitan aktibo eta lagun batekin eta ingurukoekin etengabe kontaktuan egoteagatik, ez sentitzeko. FomO, «zerbait galtzeko beldur» hori, mugikorra eta sare sozialak zabaldu ondoren sortutako antsietate modu berri bat deskribatzen duen adierazpena da.
‎Badakizu nola egin mailegu bat senide edo lagun batekin eta ez tributatu horregatik?
‎Besterik gabe, gure artean hasi ginen hitz egiten ea zerrenda aurkeztuko genuen. Aiarako Administrazio Batzarren artean hasi ginen hori eztabaidatzen, eta azkenean lagun batek eta biok beste 4 pertsona gehiago bilatu genituen. Ez genuen askoz gehiago pentsatu.
2019
‎Gorputz madarikatuak liburua idatzi berri du, eta, idazle estatubatuarrak behartzen dituzten gisan, liburuan norekin eta non bizi den gaineratu du. Lagun bat eta katu beltz bat ditu pisukide. Txantxa bat egiteko asmoz egin zuen idazleak, baina ez da ongi ulertu.
‎Gauean afaltzera joan ginen Carlosen lagun batekin eta bere gonbidatuekin. Laguna, H, San Franciscon Carlosen pisukidea izandakoa eta orain Sarajevon D bere nobioarekin bizi den madrildarra.
‎Neska gazte hori mekanografoa zen, eta maitemindurik zegoen lan egiten zuen etxeko ahaldunaz. Landara joan zen emakumezko lagun batekin eta bi gizonezko lankiderekin. Haietako batek, gaua elkarrekin pasatzeko eskatu, eta agindu zion:
‎2015ekoaren aldean, zerrenda gaztea da, eta 14 pertsonetatik 10 emakumezkoak dira, hau da,% 71 Gure herrian, emakumeak dira elkarteen protagonistak eta hori gure zerrendan ere islatzen da. Beste lagun bat eta biok berriro gaude zerrendan, eta, zer esanik ez, eskarmentu handia dugu. Baina batez ere nabarmenduko nuke denok herriko hainbat elkartetan lan egiten dugula, eta gogoa eta konpromiso ikaragarria dugula herriaren alde lan egiteko.
2020
‎Nik zutik ikasi nahi nuen mozten eta han munduko espezialistarik handienak daude. Egin nuen lagun bat eta bere etxera gonbidatu ninduen. Hilabete bat izan nintzen berarekin ikasten eta gero Sidneyra joan ginen Munduko Txapelketara.
‎Ez, bada! Askotan esan izan dugu lagun batek eta biok: " Garai batean, gure nomina txikia zen.
‎—Berak bidali natxik. Ni ezetzean nengoan, baina badiagu hemen lagun bat eta zerbait aurreratzen bada, lagun horri abisua pasatzekotan geratu duk andrea, eta lagun horrek niri abisua pasatzekotan. Eta saio erdian banaiz ere, jendeari esan zer pasatu zaidan eta joan egingo nauk.
‎Gero, emakume batzuk etorri zitzaizkidan nor ote zinen galdezka, zera esanez, estaziotik segitu zizutela, manifestazio lekura jaka jantzita zentozelako, zu bakarrik". Urte batzuk lehenago, beste manifestazio baten inguruan geundela lagun bat eta biok, eta hara non hasi diren andre batzuk oihuka, gure aldera begira. Guk burua bueltatu dugu," nor izango ote da, ba", eta haiek:
‎–Ordainduko nuke zu lagun batekin eta hondartzan ikustearren!
‎Eskolak, normalean, gorputz ariketa desberdinekin hasten dira. Ariketa horiek gogora ekartzen dizkit umetan nebak eta biok, edo lagun batek eta biok, egiten genituenak. Isiltasun, gelditasun, barau ariketak, etab. Kontakizun laburrak idazten hasten naiz, umetako oroitzapenetan oina  rriturik.
‎1977ko apirileko goiz hartan eguraldi atsegina egingo zuen, zeren lagun bat eta biok, Villabonako Iñaki zela uste dut, kontu kontari geunden banku berde zahar haietako batean eserita; ostirala zen, asteburua zetorren eta hamalau urte nituen, beraz aldarte onean egongo ginen seguru asko. Eserlekua Banco Hispano Americanoren aurrean zegoen, eta gu errepidearen beste aldetik harantz begira geunden.
‎Zerbaitetarako balio badu hor barna paperezko egunkari bat daramazula ibiltzeak, arreta erakartzeko da. Oroitu nuen nola urte anitz lehenago, eternitate bat lehenago, hitzordua jarri ziguten lagun bat eta bioi Hendaiako trinket zaharrean. Nork?
‎Beste aldean lehortea, isiltasunezko Almeria zurrun bat. Ekin diot berriz ere, abenturan goazela lagun bat eta biok, istripu bat izan dugula, Malagaren parean gaudela, ea hartuko gaituen gau batez. Siku darrai.
‎Itxaron, gogoan dut. Goiko pisu batean bizi zineten lagun bat eta zu, elkarrekin. Ez zen abuhardillatua, baina teilatura ematen zuen.
‎Bertako langileak gauza mordoa azaldu zizkien menopausiaz, adin batetik gorako emakumeen sexualitateaz… Poz pozik itzuli ziren herrira, pizkortuta, xanpaina edanda bezala, haietako batek kontatu zigun dendara etorrita. Handik hilabete batzuetara, lagun bati eta bioi mamografia egitera Donostiara joan beharra suertatu zitzaigun, eta esan nion: “Begoña, pijama batzuk erosi beharra daukat eta goazen egun osorako, kapitalean bazkalduko dugu”.
‎Mendian galdu nituen ebakortzak. Taillonetik behera gentozela, elurtegi batean labain eginda amildu ginen lagun bat eta biok eta magaleko harrien kontra danba jo nuen ahoarekin. Erreflexuz, atzera beren lekuan sartu nituen ebakortzak istantean, oraindik oroitzen dut nolako soinua egin zuten, kra. Zazpi urtez iraun zidaten keinu erreflexu hari esker, gero erauzi eta ordezkoak jarri zizkidaten.
2021
‎Euskara, teknologia eta txirrindularitza sustatzeko proiektua da Tropela. Institutuko lagun bat eta biok afari baten aitzakian elkartu ginen, eta zerbait egin behar genuela erabaki genuen; gero, beste bi lagun ere batu ziren taldera. Tropela irabazi asmorik gabeko elkartea da.
‎28.4.9a x eta biak moduko esapideak erabil daitezke, solaskidea (edo solaskidea ez izan arren, solasgai dena) gehi beste norbait adierazteko. Esan bezala, adieraz daiteke ‘x eta ni’ (Joan ginen Piarres eta biak itzuli bat egitera..., J. B. Elizanburu), ‘x eta zu’ (Ane eta biak etorri zineten gau hartan) edo ‘x eta hura’ (Beste lagun bat eta biak atzera joan ziren, Uztapide). ‘x eta ni’ edo ‘x eta zu’ adierazi nahi denean, sarri x eta biok moldea erabiltzen da, plural hurbilarekin.
‎Eta horrela hasi ginen harremanetan. Egun bat, bi egun, hiru egun… Zenbait toki bisitatu nahi zituzten, eta beste lagun batek eta biok itzuli bat antolatu genuen, haiei bazterrak erakusteko. Horrela, maitemindu ginen arte.
‎Urte hartan aste mundiala egin zuten Oiartzunen, lagun batekin eta bestearekin egoteko parada ezin hobea izan baitzuten. Gurasoak, zahar samar topatu bazituzten ere, osasunez ondo zeudela ikustean, poz handia hartua zuten.
‎Herriko taldeko entrenatzailea Itxakora joan zen, eta hara joateko animatu ninduen. Lagun bat eta biok joan ginen.
‎Sariaren bultzadarekin, ongi gogoan dut, Marokora itzuli nintzen. Hemengo lagun batekin eta hango birekin. Hassan gidaria eta Ali mandazaina?, hamabost eguneko ibilaldia egin genuen Atlas mendikatean barrena, lehen nobela hartako nire ausarkeria, nire ezjakitasuna nolabait kitatu nahian. Orduan ohartu nintzen ingurumari horretan arabiera ez, baina tamazight a, berberea?
‎Edo bai. Gogoan dut behin lagun bat eta biok Mutrikura joan ginela auto stopean rock kontzertu batera. Herriko mutil talde batekin egin genuen bat han.
‎Iparraldera joan zen 1982ko martxoan, lagun bat ETAko militante gisa atxilotua izan eta gero: tortura pean, Muguruzaren izena mahai gainean ezarri zuen.
2022
‎1989 urtearen amaieran abian jarri ondoren, 420.000 pertsonak eskuratu zu ten urte bukaera horretan bertan. Gaur, departamenduetako kontseiluen gizar te zerbitzuek banatzen duten dirulaguntzaz gain, hots, hilabetero 2.253 libera bakarrik bizi den lagun batentzat eta hilean 3.300 libera haurrik gabeko bikoteentzat, RMI honek osasun gastuak dohainik izatea eta etxebizitza baten lortzeko lehentasuna edukitzea eskaintzen ditu.
‎Lehenaren egitura 1610eko Zugarramurdiko sorginen auzian aurkitzen da: sorgin batek akelarrera eraman zuen lagun bat eta hark, zeremoniaren erdian hango buruzagia ikusirik," tan feo, y que le besaban debajo de la cola,(...) santiguándose dijo" Jesús", y que luego al punto todo se hundió y desapareció" (Caro 1975: 101).
‎Luzaidek idatzi zuenez (1922: 68), Basajaun andereek beren harpera bazkaltzera gomitatu zuten artzain lagun bat eta hark ebatsi zien tresna bitxia. Beste batean, Basajaunak" seduzitu" zuen Baigorriko artzaintsa bat eta Basandereak, jelosturik, ibaira bota zuen enbor baten barnean sartuta; Baigorriko zubian aurkitu omen zuten hila, bere haur sortu berriarekin; ume hori etxe on batean hazi zuten eta Baionako apezpiku izan zen.
‎Egun batez gaixo egon zen haren iloba bat gure adinekoa zen eta hari galdezka segurtatu ginen ohean zegoela eta lagun bat eta biok joan ginen haitzulora, bi kilometro etxetik; sartu ginen, oso sakona zen eta, kandelak eraman genituen, ez zen fitsik barnean (laburtua, Dionisio Argandoña, 1999).
‎Etxean euskaraz egin arren, eskolan gaztelaniaz egiten zuelako iritsi da nire lagun hori ondorio horretara. Esaten diot, nire iritziz, ama hizkuntza, gurasoengandik jaso dugun hori, bakarra dela gurasoek hizkuntza konpartitzen duten kasuetan, eta gero etortzen zait beste lagun bat eta esaten dit amarik ez duen ume batek nola izango duen ama hizkuntza. Eta nik esaten diot gauza bat dela amaren hizkuntza eta beste bat ama hizkuntza, baina ez dio argumentu horrek balio izaten.
‎Ikastetxean txirula goxoa irakasten ziguten, baita bestelako gauzak ere. Bereziki, piano jotzailea den lagun batek eta biok bikain jotzen genuen perkusioa [barreak], 7 urterekin. Abileziaren bat edo baneukan.
‎«Parisera heldu nintzenean, lagun batek eta biok Saint Michel etorbideko hotel txiki batean hartu genuen ostatu, eta gero etxe bat alokatu genuen Notre Dame des Champs kalean, eta gero nire laguna Kaliforniara itzuli zen, eta ni Gertrude Steinekin joan nintzen bizitzera, Fleurus kalera».
‎Nerabezaroan, lagun batek eta biok zerrendak egiten genituen. Gure musikari, zinemagile, idazlerik kutunenak… Luzeak ziren karpetetan galdu ziren zutabe haiek, politeismoaren gosez blai.
‎Protagonistak hauek dira: ia hamar urtean ikusi gabeko lagun bat eta nire egoskorkeria.
‎Tontorrera iristeko gida batekin igotzea komeni da, segurtasun eta orientazio kezkak direla eta. Hara igo ginen lagun bat eta biok, aspaldi. Igoeraren aurreko egunean, aintzira ondoko herri batera iritsi eta gidatzat Juan topatu genuen:
‎Adarra mendian ibili gara gaur lagun bat eta biok. Besabitik, paseotxo polita eta anitza da:
2023
‎2017 inguruan. Bilbon bizi nintzela, lagun batekin eta lagunen azaletan saltseatzen hasi nintzen. Egia esan ez nuen inoiz proiektatu tatuatzaile izango nintzenik, jolasetik hasi ginen eta nahiko inprobisatua izan da urte hauetako ibilbidea.
‎1885eko irailean (R58) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion txorien habiak bidali zizkiola; berak ere bazituela, bere estudioan; birigarro, zozo, urretxori, txepetx eta txontaren habiak zirela; pentsatzen zuela habia horiek berari adina gustatuko zitzaizkiola Rappardi, txoriak ere artistak zirelako eta politak zirelako natura hilak egiteko. Delacroix-ek eztabaida bat eduki zuela lagun batekin eta esan ziola pintore batek naturatik atera behar dituela bere estudioak, baina azken koadroa oroimenetik atera behar zela. Ezin zela esan Delacroix-ek, Mauve k, Israëls ek, Maris ek ez zutela marrazten; esan behar zela besteek bezala ez zutela marrazten.
‎Biharamunean, hizpide izan genuen lagun batek eta biok. Jarrera fatxak nola indartzen ari diren, nola futbolak erakartzen dituen askotan horrelako jarrerak dituztenak, nola gero eta beldur handiagoa sortzen duen horrelakoen jokamoduak...
‎bataren ondarea izugarria da, eta bestea gehien miresten dudan zinemagile garaikidea da. Zoragarria izen zen nire pelikula aurkeztea hilik dagoen lagun batekin eta bizirik dagoen beste batekin. Filma erdipurdikoa zen berez, haiek asko hobetu zuten [irribarrez].
‎Baina beti nire ingurua izan da gaztea. Duela urtebete batzordean sartu ginen lagun bat eta biok, eta oso berezia izan zen niretzat helduak istorioak kontatzen entzutea. Haien historia transmititzea, ilusio horrekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia