Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2017
‎Pixka bat da Sophie Calleren obra ezagunenetako batzuekin gertatzen dena: adibidez, aliritzira, gizon desberdinei argazkiak ateratzen dizkienean atzerriko hirietan; adibidez, lagun eta ezagunak gonbidatzen dituenean bere ohera, gero lotan erretratua egiteko; adibidez, jende ezezaguna hasten denean jarraitzen kalean, inolako aurre estrategiarik gabe, jarraitze hutsagatik. Bere lehen lana izan zen azken hori, 1978an:
‎Postkolonialismoaren ondoren, Ekialde Hurbilean Mendebaldeak izan duen politikak hazi eta gizendu egin ditu egungo gatazka armatu eta terroristak. Islamaren muturreko interpretazioak eta fanatismoak haizatu dira eta, lagunak eta etsaiak trukatzeko inolako lotsarik gabe, eremu horretan Mendebaldeak orain dituen aliatu indartsuenak dira jihadismoa sustatzen dutenak. Kouachi anaien maisuen diru emaile handienaren etxera joango gara, urte batzuk barru, Munduko Futbol Txapelketa jokatzera (ezen salafisten armategiak ez ezik, mendebaldeko burokraten patrikak betetzeko ere ematen baitie emirrei)!
‎berriro ere zuzendari, zuzendariorde, aholkulari, komunikazio arduradun postuak hartzera. Hautetsi berrien lagunak eta lankideak eta sozioak inoiz baino astelehen atseginagoa izaten duten horietakoa izan zen azkena.
‎... bada, kontua da bost soldadu prusiar haiek kondesa edo markesa batez maitemindurik zeudela, eta banan banan hil ziren elkarrekiko dueluetan, harik eta, noski, bakarra geratu zen arte; emakumeak, ordea, ez zion maitasunik aitortu, eta azken soldadu prusiarrak bere buruaz beste egin zuen, ez baina, bost kaskoak bere lau lagunenak eta berea, kondesari bidali baino lehen.
‎Jende gazteak omen zeukan arriskurik handiena. Florenen gelako guztiei analisiak egingo zizkieten eta badaezpada, zehaztu zuen oraingoan sendagileak, haren lagunak eta senideak tratamenduan zeuden jada. Oraingoz beste neurririk ez zen omen zen beharrezko.
‎Hamaiketako atsedenaldian Florenen lagun eta gelakide batzuek bilera egiteko aprobetxatu dute tartea; dolu eguna egin behar dela erabaki dute, eta horrela eskatu diote zuzendariari; esan diote ez dela bidezkoa besterik gabe normaltasunera itzultzea. Zuzendariaren iritziz, ordea, onena normaltasunera itzultzea da.
‎Azken asteetan gordetakoak bota zizkion Igoneri, denak batera: ordura arte ondo ibiliak zirela alokairuan, Errenterian bizi izan zirela beti, hantxe zituztela senideak, lagunak eta ezagunak, laster babes ofizialeko etxebizitzak egin behar zituztela herrian eta hobe izango zela itxoitea, Unaik bukatu zuela hipoteka ordaintzen...
‎Udan hamazortzi urte betetzen genituen nire koadrilako lagunek eta nik. Hori ospatzeko Parisera bidaia bat egitea erabaki genuen.
‎Parisen oso ondo pasatu genuen nire lagunek eta nik, argazki asko atera genituen, lagun berriak egin genituen, Eiffel dorrea ezagutu genuen... Bertan uda osoa pasatu genuen eta etxera itzultzean amari egin genuen guztia kontatu nion.
‎Amama ordea, duela urte batzuk hil zen bihotzekoak emanda. Horregatik, esan daiteke nire aitona izan dela inoiz izan dudan lagun eta maisurik onena; beti ere, merezi nuena baino gehiago eman eta zerbait banintzela sinestarazi nahi izan zidalako.
‎Agur gisa isatsa bi aldiz astinduz, gurdira igo eta hauts laino baten erdian alde egin zuen. Josebak, lagun eta etsaien artean banatu zituen opariak eta gertatutakoa behin eta berriz kontatu behar izan zuen. Eta bukatzen zuen bakoitzean, norbait presaka etxera joan, gurdia hartu eta inora ez zihoan bidetik abiatzen zen.
‎Whatsapp ez da zure laguna eta
‎Orain binaka jarri zarete, bakoitza mutur batean eta helburua, bestea enborretik botatzea da. Ximenok bazekien Gartxotek ordu alferrak ematen zituela sarritan enborren gainean jolasten bere lagunekin eta alde horretatik behintzat, ongi baino hobeto mugitzen ziren almadiarigaiak bere garraioa izango zenaren gainean.
‎" Begia begi truk, Nikolas. Ez diek nire lagunei eta herri honi kalterik berriz egingo. Hau abisu bat duk, atorrante halakoa!"
‎Irakurri diodan azken artikuluan La llengua dels meus amics, de la meva gent, nepotista iruditzen zait. Nire lagunek eta nire jendeak hizkuntza asko hitz egiten dituzte: beraz, ez dago hizkuntza bakarra.
‎Bat batean konturatu naiz ez zaidala niri bakarrik gertatu. Nire mina paperean jarri dudanerako, jendeak Facebookera igo du nire testua, eta kontatu dudanarekin identifikatuta sentitzen dira nire lagun eta ezagun asko. Bat batean konturatu naiz jarrera sozial bat esplikatu dudala anekdota soil bat kontatu beharrean.
‎Koadernoan ez nituen apuntatu; lotsagatik. Aspaldian ez dut radarrari entzuteko astirik izan, eta aste honetan aktibatu egin didate Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleek, hizkuntza eskolako ikasleekin bertso eskola osatu duen irakasleak, Facebookean esanak egunkarian berretsi dituen kazetariak, igande goizean kafea egin zidan lagunak eta astiro astiro azala zeharkatzen ari zaidan norbaitek. Ordua dut radarra betirako piztuta uzteko; bestela, itzaltzen dudanean galtzen dudanak eragindako mina beti da piztuta dagoenean hartzen dudan poza baino handiagoa.
‎Ustez gaiztoak zirenek konpromiso handia hartu dute gure gatazka konpondu dadin, eta demokratek barre egin diete. Olentzero, gure lagunak eta senideak legeak agintzen duen baino 1.000 kilometro urrunago dauzkagu, eta gero eta zailagoa da astebururo haiengana iristea. Euskarazko komunikabideak ez daude ondo, eta instituzioek ez dute ezer egiten laguntzeko.
‎Juramentuak ongi, zuzenki eta behar den bidean egina izateko behar ditu hiru gauza, hiru lagun eta sostengu: egia, premia eta zuzena.
‎NOLA GEROTIK GERORA LUZAMENDUTAN DABILENAK EGITEN DIEN BIDEGABE BERE BURUARI, BERE KRISTAU LAGUNARI ETA BAI MUNDUKO BESTE GAUZA GUZTIEI ERE
‎Beraz, honelatan, halako egitekotan ez erortzeagatik eta hainbat bidegabe hainbati Jainkoari, geure buruari, aingeruei, kristau lagunari eta munduko beste kreatura guztiei ere ez egiteagatik, behar dugu ernatu, abiatu eta, luzapenak utzirik, gero egin behar dena lehen baino lehen egitea, bide onean jartzea eta hartan egotea erabaki.
‎Kap. LV. Nola gerotik gerora luzamendutan dabilenak egiten dien bidegabe bere buruari, bere kristau lagunari eta bai munduko beste gauza guztiei ere.
‎Baina hala ere, kontu handiz sailkatu eta gorde zituen koaderno guztiak; Kafkak egin ez zuen eran, Cioranek ere ez zuen norbere lana zaborretara botatzeko ardura mingarria bere gain hartu. Besteak beste, lagun eta ezagunen erretratu gupidagabeak ageri dira koaderno horietan, adiskide hauek X letraz edo inizialekin bakarrik izendatuak ageri diren arren. Pasarte batzuetan izen deitura osoak idatzi zituen, baina tatxoi nabarmenekin ezabatu zituen gero, koaderno haiek norbaitek irakurriko zituen jakinaren gainean zegoelako, ziur aski.
‎Orduko urteetan bere jatorria aitortzen zuena inoxoa eta gaitzetsia zen. Nire lagunek eta nihaurrek erroen zozotasuna gutxiezten genituen.
‎Talde berria zen eta nahiko lan izan genuen jendearen aldetik uda guztian trainerua betetzeko eta nahiko larri ibili ginen. Aurten ez zegoen Oiartzunen nesken trainerua ateratzeko asmorik; Hondarribiako aukera azaldu zen, eta Oiartzungo lau lagun eta ni joan ginen. Azkenean, iazko traineruko esperientzia oso polita izan zen, eta harra sartu zitzaidan.
‎Donostiarrako presidente Alberto Lopezek albistea zabaldu zuen uztaila hasieran, bazirudiena baieztatuz; 2017an emakumezkoen trainerua izango duela Donostiarrak: " Ur Kirolarekin akordioa itxi dugu datozen bost urteetarako; Arraun Lagunak eta nahi duen guztia batzea nahiko genuke. Gizonezkoen bi traineruen lanerako baldintza berak izango dituzte".
‎Aforismoen arabera, guztion laguna eta inorena ez, eta politikaz pentsatzen ez duela esaten duena, baina eskuindarra. Lou Reed en abestirik onena" Walk on the Wild Side" dela esaten duenak gutxi ezagutzen du Lou Reed en lana.
‎Buru makur itzuli dira amona eta Kuzko furgonetetan zain dauzkaten beste lagunengana eta poliki poliki Lantzetik ateratzen hasi dira. Orduan gaueko isiltasunean beste eztanda bat entzun dute, bertan seko geldituz.
2018
‎A Life in Writing osatzeko. Hegoafrikakoak elkarrizketa pertsonalak eskaintzeaz gain, bere familiakide, lagun eta lankideekin harremanetan jarri zuen Kannemeyer. Era berean, Coetzeek hainbat dokumentu pribatu bere esku utzi zituen.
‎Izan ere, erdaldun edo euskaldun bat Alemaniara edo AEBetara badoa lan egitera, logikotzat jotzen du bertako hizkuntza ikasi beharra, derrigorrezkotasuna, lan egiten hasteko. Eta behin hori lortuta, ez du arazorik lankideekin, lagunekin eta kaleko jendearekin hizkuntza horretaz segitzeko. Ez du hizkuntza hori mespretxatzen," inposatu" egin dioten arren.
‎Edurnek eta Javik ez zuten luzaroan iraun elkarrekin baina Javik euskara bereganatu zuen betiko. Gaur egun, 37 urte geroago, euskaraz egiten du seme alabekin, lagunekin eta baita lankideekin ere. Nerabezaroko maiteminak euskaradun bihurtu zuen Javi.
‎Bere ondoan aitaren herentzia kobratzeko irrikatan zeuden seme alabek amorru handiz itxoiten zuten Saturren azken hatsa. Aita Ladis laguna eta alderdiko bizpahiru burukide ere, aldamenean zeuden.
‎Bertan bizi zelarik, bi liburu eta hainbat hitzaldi idatzi zituen. Gero bere laguna eta maisua Ralph Waldo Emerson en etxea eta familia zaintzera joan zen, Emersonek atzerrian hitzaldiak ematen zituen bitartean.
‎Besteak seguruenez, zoritxarrez, bikote basatiaren sabelean egongo ziren eta nik behintzat ez nuen toki horretan, adardunez inguratuta jarraitzeko asmorik, beraz herrenka, ahal bezain lasterren," txekpoint" erantz abiatu nintzen. Han zeuden nire lagunak eta hurbildu ahala ahoa bete hortz baino, tunela bete kamioi zirudien haien harridurak.
2019
‎Erakutsi euskaraz dakizun apur hori, señor panadero, ez atzera egin, ez gara ba herritar, auzo, lagun eta, guztiaren gainetik, demokrata. Zergatik galdetzen didazu beti dos baguetinas, ez izan lotsa, ez da hain zaila bi bagetina esatea.
‎Baina ez nazazu salatu. Joek ere izango zituen bere lagunak eta beldur naiz. Neregatik izan ez balitz, gaur egun Texasen egongo zen lasai lasai.
‎Hamasei urte zituela eskolako doktoreak Stureren azterketa psikiatriko bat eskatu zuen eta hainbat arazo diagnostikatu zizkioten: egokitzapen arazoak, bulkaden kontrol eskasa, joera erasokorrak, hitz egiteko intentsitate dramatikoa, irudimen sutsua, auto promoziorako joera, lagunekin eta familiarekin harreman gatazkatsuak eta joera femeninoa (Josefsson, 2015).
‎Senarrak Donostiako elkarte gastronomiko batean abestu egiten zuen. " Los Xei" deritzon talde bat osatu zuten bortz lagunek eta Bartzelonan ari zirela abesten, kubatar enpresari batek egin zituen urte baterako kontratatu. Presaka ezkondu zen gure ttantta, eta ezkonbidaia, hasieran, urte batekoa, hogei urte luzatu zuten.
‎Aristipori fidela ezin zitzaiola izan erran zion, eta bere bideari zion jarraitu. Edertasuna galtzen zuen heinean, galdu zituen maitale, lagunak eta dirua. Edariari eman zion, eta 10 drakmetan saltzen zen Tenpluaren izkinan.
Lagun eta babes ditugun gazte gihartsuak hirurak dira gure leinuko buruaren taldekoak, fidagarriak, etxekoak. Oraingoz horixe idatziko dut, denbora baino lehenago harrapatzen bagaituzte bakoitzaren jaioterria non dagoen jakin ez dezaten.
‎Genero indarkeria? Nortzuk ziren haren lagun eta famili artekoak?" etenik gabeko hausnarrean jarriko zen.
‎Munduko kopako proba batzuk ere egingo ditut, eta ondoren La Sportivak Italian antolatzen duen zirkuituko lasterketak ere bai. Etxean ere egin nahi dut lasterketaren bat, lagunak eta familiakoak ikustera etor daitezen. Adibidez, Talaia bidea egingo dut berriro; lehen edizioa egin nuen, eta ilusioa egiten dit berriz parte hartzeak.
‎Konturatu nintzen nire inguruan laguntza ematen zidaten jende gutxi neukala. Nire lagunen eta familiaren babesa neukan, nola ez, baina horrekin ez zen nahikoa. Ez nuen entrenatzaile bat, nire kabuz aritzen nintzen.
‎hor izan dira lagun eta langile
‎arrakasta ez da ezer kontzientzia lasai edukitzearen aldean. Eta, benetan, badakit ideiarik handien eta nobleenak dituztela nire lagunek eta gure Führer ak. Baina badakit eltxoei hankak banan banan kenduko lizkieketela ere.
2020
‎Zorroaga ahora Ibaeta idatzi nuenean nire lagunez eta nire etsaiez harro nagoela nioen. Hau da, ohore bat da niretzat, nire Doktorego Tesiaren defentsan, esaterako, Pello Salaburu hain bortitza izatea nire aurka (edo nire ikerketaren aurka?; Fitoren edo Galderren aurka?) eta, tesia gainditu ondoren, horri buruz gaizki esaka aritzea Deia n Amatiño (ez dut uste tesi bati buruz beste inoiz halakorik gertatu denik...).
‎Gai berari heldu arren, ordea," guztiz kontrakoa" da, nire ustez, Brownen lanak ez bezala" antiamerikarra" delako. Fikzio lana izanik ere, nireak jorratutako oso oinarri sendoko hipotesia du abiapuntu, eta Martin Anso lagunak eta kazetariak liburuari ezarri zion hitzaurrean azaldu zuenaren arabera, gauza bera uste zuen berak ere. Hipotesi horren baitan, Euskal Herriko Adiskideen Erret Elkarteak Carlos III.arentzat helburu militar sekretuekin lan egin zuen, eta Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiak, laborategian wolframa isolatu zuten lehen zientzialariak, helburu militar horien zerbitzuan aritu ziren lanean.
‎Pertsonaia berezia eta polemikoa izan zen Bernadotte; Suediako errege izan arren, ez zuen sekula suediera ikasi, zailtasun handiak izan zituen horretarako. Napoleonen garaikidea, lagun eta etsai izan ziren tarteka, eta mota askotako harremanak izan zituen enperadorearekin. Bearnoko militarra izan zen, baina noblea ez zenez, ez zuen hierarkian gora egiteko aukerarik izan... iraultza etorri zen arte.
‎Hurrengo biltzarrean, 1970eko maiatzaren 1ean Eibarren egina, hogeita hamar bat idazlek, alfabetatze lanetan ziharduten hamabost bat irakaslek, ikastolei lotutako hiru lagunek eta irakaskuntzan ari ziren hiru maisuk izenpetu zuten" Batasuna ren Kutxa".
‎Arestiren idazlanak apailatzen aritu zen Karmelo Landa laguna eta, urte batzuk pasa ondoren (2011n)," Arestiren zuzenbide debekatuaren poetika" izeneko hitzaldia ematera gonbidatu ninduen Eako poesia egunetara," Berban gora iturria" izeneko jardunaldietan parte hartzeko, hain zuzen ere (bideo grabazioa badago).
‎Euskara hutsezko lehenbiziko kultur aldizkari hori burutan ateratzeko, batetik, jesuita euskaltzalea izateagatik hara haizatua izan zen Zaitegi; bestetik, haren lagun eta euskaltzaletasunean gogaide zen Ibinagabeitia, Deustutik hasiera baten Parisera joana; eta, nazionalista zelakoan salatua izan zen Orixe idazle miretsia, Ameriketan zebilena desterruan, Guatemalan elkartu ziren hirurak.
‎Sudupe 1999) erantsi behar zaizkie euskara txukun bizian idatzitako bi mila eta gehiago gutun (P. Urkizu 2000), berrehun lagun eta gehiagorekin trukatuak. Haien bitartez, hainbeste desertzio eta euskararentzat hildako eragin zituen francobirus bortitzaren aurrez aurre idazle sare bat eratzea lortu zuen, penak konpartitzeko, batetik, eta elkar adoretzeko, bestetik.
‎frankismoak fusilatutako militanteen hiletetara joaten ziren poliziek euren lagunen hiletetan ere janzten zituzten kolore biziko gorbatak? Zer sentitzen zuten demokraziako poliziek kartzelan hildako presoaren lagun eta senideei oldartu eta hilkutxa lurrera botatzen zuten bitartean Bilboko kaleetan. Arratiako etakide historikoaren aita atxilotu eta mendeku hutsez torturatu eta gorputza ubelduta utzi ziotenek zer afaldu zuten gau horretan?
‎Telebistako lehiaketako galderak inozoak dira hasieran, baina, denbora aurrera joan ahala, gero eta kontu intimoagoak azaleratzen dituzte. Aitorren erantzunek lagun eta senideen arteko harremanei kalte egin diezaiekete, baina horrek ez dio ardura. Saria dago tartean, dirua.
‎Oraindik ezin jakin efektu horrek nola eragingo zigun, Scott Fitzgeraldek mende hasieran Kaliforniara joaniko euskal artzain futbolzale bat sartu balu bere nobelan. Filma garai berrietara egokitu, eta Leonardo DiCaprio, haren lagunak eta haien bitxiak ekarri zituen Baz Luhrmann zuzendariak San Mames zaharrera. Bide bat izango zen Gatsby efektuak enpresa pribatuen dirua erakartzeko.
‎Ni heldu ezin nindutenez, nire gorputza zigortzea erabaki zuten; umeak bezalatsu, gorroto duten lagunari aurre egin ezin diotenean, haren txakurraren aurka jotzen dute. Estatua ergel xamarra zela ikusi nuen, bere zilarrezko koilaratxoekin arduratuta dabilen neskazaharra bezain izuti, lagunak eta etsaiak bereizi ezinik zebilela, eta gordetzen nion errespetu kondarra galdu nuen eta errukigarria egin zitzaidan.
‎Irudikatzen dut nola sartuko diren atetik eguzkiaren izpi dirdiratsuak; nola lehioen kristalak dirdarka ikusiko diren urrutitik; nola, horme tan, margoak zintzilika egongo diren, tapiz arraroekin eta porzelanazko jostailuekin batera. Han igaroko dut bizia, lagun eta adiskideekin batera.
‎Orain seiak dira esan zion piratak bere erlojuari begira. Hemendik ordu batetara nire lagunak eta biok pildora bana hartuko dugu. Izugarrizko oihu bat botako dugu entzun dezazun.
‎Oso ondo, nire lagun eta adiskide. Esan iezaiozu Marianari beti gogoan dudala.
‎Hiru lagunak eta neskatoa urak egindako zulo eta leize batetik sartu ziren.
‎Eta orduz geroztik hor ari ziren denak, magnetofoia, papera eta boligrafoa hartuta, bazterrak inarrosten, agindutako lana bete nahirik. Iñigo eta Imanol lagunak eta ikaskideak izateaz gain, biak irundarrak ziren. Horregatik, Eguberrietako oporrak baliatu nahi izan zituzten Irungo hilerriko ehorzleetako bati elkarrizketa sendo luzea egiteko.
‎Bi lagunek, elkarri eskua emanez, egin zuten tratua. Handik bost urtera gaitzak Txomin eraman zuen eta Bixente arras penaturik gelditu zen lagunik eta pilotarako bikotekiderik gabe. Haatik, ongi gordeta zeukan gogoan garai batean lagunarekin egindako tratua.
‎Zeren mundu guztiak omen dauka nire asmo eta proiektuei buruzko iritziren bat, ezertaz ezagutzen ez banaute ere. Eta" mundu guztia" esapidearekin, nire belarrietaraino iritsi diren zurrumurruengatik, nire senargaiaren lagunak eta hiri honetako gay jende guztia esan nahi dut. Ezkondu ostean nire lana utziko dudala suposatzen du mundu guzti horrek, etxean geratuko naizela senarra noiz itzuliko zain, aurpegiko azala zaintzen eta erosketak egiten, harentzat ahalik ederren egoteko.
‎Endika Egurrolak ez zuen merezi Alainen maitasunaren objektua izatea. Jurdanek zinez sinesten zuen, eta halaxe sinetsiko zuten ere Egurrolaren lagunek eta Egurrolak berak ere bere baitan. Horrexegatik Alainen gaineko susmo txar guzti haiek eta horrexegatik ere Alain ikertzeko erabakia.
‎Ohitua zegoen lagun eta ezagunekin gai horren inguruko eztabaidak izatera, eta ohitua zegoen ere, noizbehinka, poliziak edo fiskalen batek bere jardunean sudurra sartzera. Jurdanen ikerketen ondorioz kalteak jasandako baten batek pentsiorik gabe dibortziatu behar izan zuen senar desleialen batek edo aseguruaren kalte ordainik gabe geratu zen herren faltsuren batek esaterako, mendekua hartu nahi eta Jurdanen aurkako salaketa jartzea nahiko arrunta zen.
2021
‎Baina gure aitarena oso bestelakoa omen zen, noski. Aita ez zen batere abertzalea, guztiz alderantziz, gorroto bizia zien, karlista edo bezala, Luzaroko haietariko asko lagun eta adiskide izan arren, bere aberri maitea puskatu nahi zutenei. Hau da, Euskal Herria, bere jaioterria barne, gure aitak Espainaren oinarria zela argi, garbi eta ezin ozenago aldarrikatu ohi zuen eta.
‎Nolanahi ere, egun batean, kafetegi baten aurretik igarotzean, ANNA IIk ikusi du bertan ANNA I FERNANDOrekin dagoela eserita, honek arrakastarik gabe seduzitu nahi duelarik. ANNA IIk eraso egin dio ANNA Ii, eta kale erdian, EDWARDen eta haren lagunen eta kuxkuxero eta alprojen begien aurrean, borroka bizian aritu dira lurrean. Mutikoteek ANNAren ipurdi xarmanta seinalatu diote elkarri, eta EWARDek ihes egin du atsekabeturik.
‎Iritsi zen basora joateko eguna, eta han abiatu ginen lagunak eta ni Akerbeltzekin. Mari Domingi ere gurekin etorri zen.
‎Asteburuetan. Aurreko asteburuan nire lagunak eta biok atera genituen...
‎Ez zuen sakelako telefonoz erantzuten. Bere emazteak, koinatuak, lagunek eta Rakelek ez zuten haren arrastorik topatu inon, ez betiko lekuetan, ezta gustuko eta bisitatzen zituen lekuetan. Manuk ulertu zuen, baina gauzak garbi nahi zituen.
‎Felixenera sartu zen bazkaltzera. Laguna eta Gabriela lanpetuta zeuden bazkariekin. Emakumeari musu bat eman zion, bere laguntza eskertzeko.
‎Manuk pentsatzen zuen hilero zor zuena ordaintzen zuenean tranpa egiten ziotela eta gutxiago kobratzen ziotela. Kexatzen zenean galdetzen zioten ea ezin zuten kafe edo kopara gonbidatu, lagun prezioan egiteagatik, ez ote zen laguna eta isilarazten zuten. Laster, libre geratu zen bere txokoan bazkaldu zuen gustura.
‎Eguerdirako Jabier Lopez Astiz komisarioarekin hitz egin zuen eta bazkaltzeko orduan agertu ez zenean ospitaleetan galdetu ondoren, ondorioztatu egin zuten desagertuta edo bahituta zegoela. Auzoan lagun eta familiakoei erran zieten Manuk lan berezia zuela eta egun pare batean ez zela agertuko. Mezu eta abisu hura egitea aurreikusita zuten, kasua izanez gero Manuk agindu zien bezala.
‎Urrutitik, Anjel Flores, Manuri, haren lagunei eta seme alabei begira zegoen. Askotan jarraitu zituen Manu eta ingurukoak, mina nola egin ahal zion erabakitzeko.
‎Eta esposatuko balitz, hemengo neskon iritzian, segur litzateke Floride anderearekin, Espainiako bikoterik ederrena osatuko bailukete. Entelegatu behar duzu, bi biak hagitz gazteak diren arren, hamabi urte neskak eta hamabortz mutilak, badirela hiru urte elkarren arteko amodioa hasi denetik; eta, neskaren begikoa izan nahi baduzu, mutilaren lagun eta zerbitzari bihurtzea aholkatzen dizut.
‎Jakintza goren hori, jakina, Thoreauk Waldenen kapitulu batean aipatzen dituen" lege gorenak" delakoarekin lotuta dago. Walkingen azpi testu politikoa esklabotzari buruzko eztabaida da, eta 1851n Thoreauren (hein batean) laguna eta maisua zen Ralph Waldo Emersonek esamolde hori erabili zuen onartu berri zen Esklabo Fugitiboei buruzko Legearen aurka egiteko. Transzendentalistek, Thoreau barne, bere egin zuten Konstituzioa baino lege moral altuago dagoela aldarrikapen hori.
‎Nire esperientzia propiora mugatzeko, nire lagunak eta nik, noizbehinka lagun bat izaten baitut, gozatu egiten dugu gure burua irudikatuz ordena berri bateko zaldun gisa, edo hobeto esanda zahar batekoak ez Ekuestreak, edo Chevalierrak, ez Ritter edo Zaldizkoak, baizik eta Ibiltariak, klase bat antzinagokoa eta ohoretsuagoa, espero dut. Izpiritu zaldun eta heroikoa, antzina Zaldizkoari zegokiona, gaur egun, antza denez, Ibiltariarengan bizi da, edo agian berarengana jaitsi da; ez Zalduna, baizik Ibiltaria, Alderraia.
‎Ez da gutiago egia, diot ixil ixila ihardesten, Inaziok nahi ukan zuela bere lagunek eta ondokoek
‎" etorri laguna". Azkenik, pergamino dotore batean, Antso Gartzes, aspaldiko laguna eta Baskoniako errege gaztearen mezua irakurri zuen. Goraintziak bidali zizkion bere eta Fortun lehengusu txikiaren partez, eskerrak eman zituen onik egoteagatik eta herrira bueltatzean berarengana joateko eskatu zion.
‎Ehizatu ere egiten zuten tranpa eta arkua erabiliz. Mendiko goi larreetan lagunak eta ez hain lagunak egin zituzten. Beste mutilak bi taldetan banatzen ziren, Cardenasko euskaldunak, monasterioaren menpekoak eta Pazuengokoak.
‎Eskerrak aurreko egunetatik musulmanen berri zuten! Denbora gutxian zaldun taldeak inguruak zaintzera abiatu ziren eta jendea iparraldeko bideetara mugitzeko prest zegoenean, jaunak Azenariri deitu eta beraien behor taldea goiko larreetara lagunekin eta morroi baten laguntzaz eramateko eskatu zion. Beste animalia eta abere asko aspaldi gorde zituzten mendi aldeko lurraldeetan, zerriak, behiak, ardiak eta ahuntzak kasu.
‎Urtarrilaren bukaeran Azenarik otsoen aztarnak eta saiakerak nabaritu zituen artegien ondoko hesiaren inguruan. Baimena eskatu zion aitari bere lagun eta herriko gazteekin gauetan otsoen zain egoteko, eta baita asmatu ere. Gau batean elurtea ari zuelarik, otsoak helburua lortzen saiatu zirenean mutilek geziz josi zituzten batzuk eta otsoak desagertu ziren.
‎Bi ordu eskas egin ondoren esnatu zuten senideek. Arranok zerbait ahoratu ondoren, ezpata, arkua, bestelako armak eta zakuto bat hartu, denak agurtu eta bere lagunekin eta beste gizon helduagoekin batera, Goietxeko Gartz en agindupean abiatu zen Iruñea bidera. Zaldi indartsu batek gurdi txiki batean denontzako janaria, arropa batzuk, bi denda eta armak garraiatuko zituen.
‎Azenarik oroitu zituen osabari buruzko esamesak. Hiru urte lehenago, bere hiru lagunekin eta beste hamar bat gerlari eta morroirekin arma, zamari eta janaria lortu eta ehizatzera joateko aitzakian Bardea aldera abiatu ziren. Handik aste batera, hainbat artelan, urre eta esklabo hartutako zenbait emakumerekin agertu ziren, Kalatayud en musulmanak garaitu zituztela erranez.
‎...hartuta, urte latzak, ikaragarri latzak guztiontzat, alde batean geundenontzat zein besteontzat ere, azkenontzat apurtxo bat gehiago apika, azken finean eurek ETAren bortizkeria neurrigabekoa pairatu behar izan baitzuten nahitaez eta guk honek eragiten zuen zapalkuntza poliziala eta inola ere bezainbestekoak izan ez ziren Estatuaren gerra zikin eta isilaren bidegabekeriak, bidean galdutako zenbait lagun eta gure senitartekoei eragindako samina. Kostata, baina ni ere konturatu nintzen, azken azkenean, neure borroka kideen egoskorkeria ideologikoaz edota itsukeria moralaz, horregatik gaur egun aspaldi sinesten eta defenditzen nuen gehienaren aurka nago, horregatik ere politikaren joku zikinari muzin egiten diot, ez dudalako inolako gogorik berriro barreneraino hanka sartzeko, behinola erabat okertu bezala, eta Laurari ondoko hau sekula aitortuko ez diodan arren, honezkero nahikotxo kontatu egin diodalakoan, nire etorkizuna kolokan eta batez ere maite ditudan gurasoak zein semea ere ozta ozta oinazera bidean jarri egin nituelako.
‎Nola azaldu gaur egun jantzi gura dudan soinekoak ez duela inolako zerikusirik nire orduko traputzar haiekin. Ziurraski ez zidan inor askok sinestuko, ETAren zentzugabeko borroka armatua goraipatzeagatik aurrenean gaitzestu eta atzenean saihestu ninduten lagun eta ezagunek ala iraultzaile guztiz leial eta adoretsutzat nindukaten borrokaideek.
‎Aurrean eserita zeuden lagunak, gutxi gorabehera adin berekoak ziren. Denak artzain izandakoak, denak larraintarrak, ume umeetatik lagunak eta betidanik elkarrekin ibilitakoak.
‎Azken hilabetea gogor samarra egiten ari zitzaion lantegiko ohiko lanaz eta ezkontzaren antolamenduaz gain, astebururo izaten ari baitzuen agur afariren bat. Duela hiru aste txikitako lagunek egin zioten, duela bi aste lantegikoek, aurrekoan futbol taldeko lagunek eta ostiral hartan betiko koadrilakoekin egin behar zuena. Egutegi estuagorik!
‎Euskaldunok oso estuak eta tradizionalak omen gara, eta horregatik nahasten ditugu eguna eta gaua adiskidetasunaren kontuetan. Jokaera horiek lagunekin eta ezagunekin normalak omen ziren, eta kontrakoa esaten zutenak estu eta atzerakoi samarrak. Nik ez nekien zer pentsatu.
‎Egoera gero eta zailagoa zen, gero eta kalapitatsuagoa, eta lagunak eta xukadera zeuden tokia oraindik urrun samar. Zerbait egin beharra zeukan.
‎Duela bi aste Donibane Lohizuneko kafetegi batean izan nintzen nire lagunekin eta han zen Margaitta Etxeberri, aspaldiko laguna.
‎Riktrudis! Zure laguntasuna gura nebalako billatu zendudazan; alkarregaz bizi garan urteetan, zure laguntasunagaz atsegiñik asko emon deustazu; zeuk ondo dakizun legez zu zaitut lagunik lagunena eta maiteena; nire ondasuna, nire bizitzea, neure biotza eta arnasea zeu zara; baiña zeure irudipen eta bidebagako amesakaz biotza illundu eta arnasak kentzera ez zakidaz gaur etorri: ez da orain zure laguntasunen ordua, agur egidazu beiñ, biurtu zaitez umeakgana, eta bizi zaitez upakean, fedea eta itxaropen osoa Iaungoikoagan ipiñirik.
‎Iesusen lege bigun gozoagaz astutean, zeruari gure betiko zoriontasun guztien gordelekutzat ez begiratzean. Gizon danak gura dabe euren biotzak eskatzen deutsen gozamena, eta zeruagaz aztuta bizi badira, lurrari euren bizileku bakarra legez begiratuten badeutse, Iaungoikoaren aginduakaz aztuta badagoz, ez dabe beste enparauen ardurarik eukiko; bakotxak bere gozotasunen gose egarria bete naiko dau, al daben biderik, beste anai, lagun eta auzokoai beastun mingotxak iruntzi eragiten deutsezan edo ez begiratu barik. " Ibili nadin neu ondo, esango dabe euren kolkorako bete daidala neuk beste guztiak baiño andiago izateko daukatan gogo beroa, eta nire auzoko anaiak ondamuz urtu deitezela nire eskubide eta alizateak ikusirik:
2022
‎Bazkal eta afal aurretik lagun artean ardo batzuk edateko gogoa izaten duten pertsonak izaten ziren gehien estimatzen ziotenak. Zaletasun aparta, lagunak eta ardoa, pentsatu zuen Aimarrek. Haurtzarotik laguna zuena agurtu zuen, eskua altxatuz, beste ezer esan gabe, eta, erantzun legez:
‎Harrituta, senar trasteak holako after shave bat erosi izanaz. Urteak dira berak erosten didala, Gabonetan gure lagun eta senideek oparitutakoek ez badute Urtebetetzea arte irauten, edo alderantziz. Lagun eta senide gizonezkoei preziatutako markak, oro har.
‎Urteak dira berak erosten didala, Gabonetan gure lagun eta senideek oparitutakoek ez badute Urtebetetzea arte irauten, edo alderantziz. Lagun eta senide gizonezkoei preziatutako markak, oro har. Urteak dira, halaber, Ebak ematen didala emakumezkoek oparitutako marken bere balorazioa.
‎Kaixo, lagun eta irakurle estimatua:
‎Bestalde, ez dut ukatuko: badut gogoa lagunak eta, maite ditudanak berriz ikusteko; eta horretarako ezinbestekoa da itzultzea. Gogortxoa egingo zait, noski, udatik negura eman beharreko jauzi bat bateko hori, baina gaindituko ahal dut!
‎" Makinak," esaten zuten," jaten ematen digu, jantzi egiten gaitu eta etxea ematen digu; bere bitartez hitz egiten diogu elkarri, bere bitartez elkar ikusten dugu, hartan daukagu geure izatea. Makina ideien laguna eta sineskeriaren etsaia da: makina ahalguztiduna da, betierekoa; bedeinkatua da Makina." Eta luze baino lehen esaldi horiek Liburuaren lehen orrialdean inprimatu ziren, eta hurrengo edizioetan erritual hura gorespen eta otoitz sistema korapilatsu bihurtu zen.
‎Bai, barkatu, baina ezin dut diskriminazio hauekin. Aitaren laguna eta konfiantzazkoa zinelakoan hitz egin dut horrela. Emakumeok gauza pila bat ezkutatu behar dugu..., gehiegi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia