2000
|
|
Ordea, amorioaren denbora bertze denbora bat da, eternitatearekin eta sekula gabeko sekularekin lotua dagoena, eta, nola behin eternitatea ukitzen duen lurtarrak uste duen, nahiz eta artean lurrean bizi izan, ezen betiko ukitu duela, eta ezin uler daitekeela, hartaraz gero, lurreko denbora bertze molde batean, hala uste izan nuen nik ezen ene arima kaio eternal bat bihurtuko zela egun guti batzuen buruan, eta hala ibili ahal izanen zela itsas gainean, akabantzarik gabeko hegaldi batean. Banuen, halarik ere, aitzinetik, Elbirarekin bizi izan nuen esperientzia, adierazten zidana ezen lurrean bizi zitezkeen eta zerurako bidean jar gintzaketen mementurik ederrenak ere euli farfailen hegoak eta haien hegaldiak bezain hauskorrak izan zitezkeela eta noiznahi den
|
jar
gintzaketela haiek, berriro ere, lurrerako bidean, nola gertatu baitzitzaidan niri neure lehen amorio harekin; haatik, badakizu nolakoa den amorioa, jaun André: hartarik libratzen garenean, uste izaiten dugu ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun; baina, noiz eta ustekabean berriro harrapatzen baikaitu, galtzen dugu bertze behin zentzua eta, zuriezina zuritu nahian, asmatzen ditugu zentzurik gabeko zentzugabekeriarik handienak, halako moldez, non bailirudike ezen zentzua galtzeari irizten diogula zentzuzkoen.
|
2008
|
|
Haien ustez, irratiaren kontzeptu erabat ezberdina da, Interneten mugarik ez baitu. Kontzeptu mugagabe horren baitan sartzen dira bai edukiak eta bai hartzeko gaitasuna, berdin
|
jar
baitezakete haiek egindako programa bat, edo beste irrati batek egindakoa. Ez dute loturarik inongo irratiarekin.
|
2009
|
|
Laguntza eskaera “Haurren beherakoa eta berrhidratazio gatzen eta bizitzak salbatzeko zinkaren ahalmen ia miragarria zuzenean ikusita, oraindik argitu gabe dauden arazo nagusietako batzuei erantzuteko beharrezko laguntza jasotzea espero dut”, adierazi zuen Olivier Fontaine doktoreak, OMEko Haurraren eta Nerabearen Osasun eta Garapen Saileko funtzionario medikuak. Herrialde pobreetako haurrek urtean lau behi izaten dituzte batez beste, eta gertaera horietako bakoitzak arriskuan
|
jar
dezake haien bizitza. SROek eta zinkak ia ezerezten dute hiltzeko arriskua.
|
2020
|
|
Komunikazio bide baten beharraz gain, babesa ere eskatu dute senideek. Pierruguesen arabera, zahar etxeetako langileek ez dute aski bitarteko babes neurriekin lan egiteko, eta horrek arriskuan
|
jar
dezake haien eta egoiliarren bizitza. «Langileentzako ahalik eta babes handiena exijitzen dugu», esan du Gipuzkoako Senideak eko kideak; diputazioarekin izandako azken bileran jakin zuten materiala banatzen dabiltzala.
|
2023
|
|
«Donostiako Udalak 30 urte pasatu ditu langileak euskalduntzen; azkenean, langileak euskaldundu dira; eta, adibidez, Osasun eta Ingurumen Sailean eta Pertsonak Kudeatzekoan langile askok eta askok hirugarren edo laugarren hizkuntza eskakizuna daukate. Bat batean, haiei gainetik
|
jar
diezaiekete haien arduradun zuzena izango den eta euskara ez dakien zuzendari bat. Orduan, automatikoki, hierarkiaren eta barne funtzionamenduaren arabera euskarazko funtzionamendu guztia oztopatu egiten da.
|