2004
|
|
Nik banekien non egongo zen La Vache, Antiaju Berde eta errotako hortzaundiak zaintzen alegia, eta bisita bat egin behar niola pentsatzen nuen egunero; ordea azkenean Balantzategiko lokatz eztian sartuta gelditzen zitzaizkidan lau hankak. Era berean, gogoratu egiten nuen biok kanposantu ttikian edukitako hizketaldia, eta gerra kontu haiekin
|
jarraitu
egin genukeela esaten nion neure buruari, baina batzuetan goizegi eta besteetan beranduegi iruditzen zitzaidan arazo haietaz arduratzeko, eta hurrengo egunerako uzten nuen dena. Esaera zaharrak dioen bezala:
|
|
Neu nintzen lagun txarra, neu nintzen mespretxua egiten zuena. Ez nintzen errotari zelata egitera joaten, ez nuen gerrari buruz hitz egiten
|
jarraitzeko
asmorik erakusten. Bai, neu nintzen lagun txarra, nahiz eta ni orduan ezertaz ez konturatu.
|
|
Baina bizimoduak ez zuen bere martxarekin
|
jarraitu
; eta gure adiskidetasuna ez zen hautsi. Eta hori nola gertatu zen segituan kontatuko dut, eta kontatu zahar naizenari esker, zeren urak, urak edota denborak, gu zaharrokin zereginik ez baitauka.
|
|
Taldekoek lehengo buila berberarekin
|
jarraitu
zuten, baina orain moja ttikiari begira.
|
|
Gai hartaz ezin nuela inorekin hitz egin, hori zen pena. La Vachek ez zuen gure tratabidearekin
|
jarraitzeko
asmorik erakusten. Ukuilura sartu nintzenean, begiratu ere ez zidan egin, edo hobeto esateko, begiratu egin zidan baina bere ohizko mezuarekin:
|
|
fuertegi itxitako ate baten kolpearekin edo lurrera eroritako antoxina baten kinketakoekin. Gainera, Bizkarrokerrek Balantzategin
|
jarraitzen
zuen, bizikleta hartu eta bere herrira joan gabe, eta ganbaran ari zen lanean, zarata ateraz bera ere. Zergatik horrenbeste mugimendu?, galdetzen nion neure buruari.
|
|
Normalean etxetik eguerdian alde egiten zuenak zein arrazoi zeukan gaua ere bertan pasatzeko? Begiratu nuen ukuiluko sarrerara, eta bai, hantxe
|
jarraitzen
zuen Bizkarrokerren bizikletak. Ez nintzen ahotsez nahasten.
|
|
Hondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen duenetan eta, atzera egin eta ukuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera
|
jarraituko
du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esana gogoratuz, halaxe deklaratuko du:
|
|
Hartan, eta traba bat kolpetik desegin izan balitz bezala, Denboraren Gurpila gozo gozo jiratzen hasi zen: eta udazkenari negua
|
jarraitu
zitzaion, eta neguari udaberria, eta udaberriari, berriro ere, uda.
|
|
Dudarik gabe, erotzekoa izan behar zuen borrokak, eta nahikoa eta gehiegi egiten zuen La Vachek nire ondoan
|
jarraitzearekin
. Nik ondo konprenitzen nuen hori.
|
|
" Mendian behera abiatuko naiz, eta gero gerokoak", esan nion neure buruari, eta bidatzurrez betetako parajeetaraino jaitsi nintzen. Orduan, bidatzur haietako bati
|
jarraituz
, beste bidatzur lodiago bat aurkitu nuen, eta horren hurrena are eta lodiagoa zen beste bat. Azken horren buruan, berriz, bide sendo eta zabala abiatzen zen, herri bateraino zihoana.
|
|
Halere, animalia ohiturazalea izan behia, eta betiko bizimoduarekin
|
jarraitu
nuen. Arratsero, bukatu nire frantziberde edota pagotxa jateak, eta buelta bat ematen nuen etxalde hartatik.
|
|
Esan nezake beste modu batera ere: Denboraren Gurpila geratzen denean, Sekretuen Gurpilak
|
jarraitu
egiten du jiraka eta erantzunak emanez. Agian erantzun hori jaso egingo du norbaitek, agian galdu egingo da beste edozein gurpilen lokatz izpia bezala:
|
|
zuzendu, orraztu eta txukundu egingo nuen nire bizitzaren lehen partekoa. Egunen batean, premia sortuz gero,
|
jarraituko
nuen beste parteekin. Eta gaur arte.
|
|
Denek ahaztua nindutela konturatu nintzen orduan, eta La Vache qui Riten etsenplua
|
jarraitzea
erabaki nuen. Alde batera, zaldiarena ikusi eta neure behitasunaz harrotzen hasia nengoen, eta bestera, zer ikara eta zer ikaraondo, ez neukan batere ikararik, bueltatu egin nahi nien hortzaundiei pasarazitako memento txarra.
|
|
Ordea, nahiz ume umea izan, ezinezko egiten zitzaidan barruko ahotsaren esanetara errenditzea. Nahiago nuen La Vache qui Ritekin
|
jarraitu
. Azken batean, bizia zor nion errotan nire alde egindakoagatik.
|
|
Petardoaren leherketari bonboa
|
jarraitu
zitzaion. Herritar bat bonboa jotzen hasi zen, bat bi eta bon!, bat bi eta bon!
|
|
Halere, ez nuen etsi eta, ardiak egiten duen bezala, nire burua entregatu; aldiz, bilaka
|
jarraitu
nuen, burdinazko hesiari tarteren bat aurkitu nahian. Hala, etxe atari bateraino iritsi nintzen, bertan zegoen ate erdi zabaldu bat aztertzeko asmoz edo; eta banindoan atea bultzatzera nire atzeko aldean ezten zorrotz baten zauria sentitu nuenean.
|
|
Ezinezkoa zen memoria horiek berari buruzko aipamen ohorezkorik gabe uztea, eta ez ditut utziko, bistan da. Orain,
|
jarrai
dezadan gau hartan berak erakutsitakoarekin.
|
|
Ez, lagun, den denak ez dira hiltzen. Batzuek
|
jarraitu
egiten dute gorantz, goiko alde batean dagoen etxe bakartirantz edo, eta beti mehetuz, are eta gehiago mehetuz beti. Ondoren, etxe bakartiraino joan diren batzuk horiek hil egiten dira.
|
|
Ia beti hil egiten dira. Hiltzen ez direnetan, berriz, goraka
|
jarraitzen
dute, gailur edo goi basoren baterantz, mehetuz eta mehetuz, hainbesteraino mehetuz non azkenean bidea bidatzur bihurtzen den. Berehala, bidatzur hori ezabatu egiten da baso barruan, edo bestela berdindu gailurreko harkaitzarekin.
|
|
bidearen arrastorik ere ez. Gauaren iluntasunak uzten zion leku guztian, mendiak txuri
|
jarraitzen
zuen. Asper asper eginda nengoen.
|
|
Baina, utzi oraingoz Pauline Bernardetteren kontuak eta
|
jarrai
dezadan nire jaiotegunean gertatutakoarekin. Bada, basoan barneratu nintzen, haserre bizian, muinak kixkaltzen, eta urrutiratzeari ekin nion.
|
|
Dei hura eta ondorengo banketea —nire bizitzako bigarrena, hain zuzen— desertuan aurkitutako lehen oasia izan ziren niretzat: hantxe hartu nuen deskantsu, hantxe nireganatu nuen bidaiarekin
|
jarraitzeko
kemena. Poetak esan zuen bezala:
|
|
Ukuiluan eguerdi aldera sartu ginenez, neguko arratsalde laburretako bat neukan gauera arte: orduan etorriko ziren mendikoak beren zaldietan, orduan
|
jarraituko
genuen La Vachek eta biok Balantzategiko arazoez hitz egiten. Baina, suerteak hala nahi izanda, arazo haiei buruzko zerbait argigarria jakingo nuen arratsalde hartan; gurpilari lokatz izpi batek alde egingo zion, eta izpia, etxe hartako sekretu bat, nire eskuetara etorriko zen.
|
|
—hots egin zuen La Vachek. Eta ordu arte ezagutzen ez nion erreflexio gaitasunarekin, honela
|
jarraitu
zuen—: Zure barruko ahotsa oso ahots pentsalaria da, baina ez dauka bizitza esperientziarik.
|
|
Ostera ere korrika, ukuilutik atera eta eskaileretan gora abiatu zen, arin arin, ia egurra zapaldu gabe. Ez zen salan gelditu, gorantz
|
jarraitu
zuen.
|
|
—esan zidan La Vachek basoan gora abiatuz. Nik atzetik
|
jarraitu
nion. Ez nuen nagusi berriekin traturik nahi.
|
2010
|
|
Filosofian aurrerapauso handiak ematen ziren bitartean, estatuak erlijio bati lotua
|
jarraitzen
zuen, eta honek erreakzio mugimendu bat sortu zuen. XVII. mendeko Ingalaterra hiru adar erlijiosoren arteko dema etengabean bizi zen.
|
|
Historia pixka bat egiten
|
jarraitu
behar da tolerantzia honen mugaz jabetzeko. Hasierako tolerantzia hau ez da aplikatzen pentsamendu erlijiosotik harantzago, ezta erlijio protestanteaz harantzago ere.
|
|
Honela, Europako edozein mugimendu berri berehala txertatzen zen kolonietako biztanleen artean. Jada ez zegoen pribilejio politikorik erlijio ofizialekoa izateagatik, eta borbor erlijiosoak
|
jarraitu
egin zuen.
|
|
Gaur egungo estaturik boteretsuenek antolaketa honi
|
jarraitzen
diote, eta nolabaiteko deszentralizazio administratiboa baliatuz aurrera joan dira, arrastaka bada ere.
|
|
pluralismo erlijiosoak eztanda egin eta milaka hildako zenbatu ondoren, egoera bideratzeko arrazoiak guztiz praktikoak izan zirela: odol isurketak ezin zuen
|
jarraitu
. Gero oinarritze teologikoak eta politikoak etorriko ziren eta, askoz beranduago, filosofikoak.
|
|
Hauek aintzat hartu nahi ez izateaz gainera, uniformizatzeko ahaleginak ere egin izan ditu. Errealitatea, ordea, tematia da, eta aniztasunak hor
|
jarraitzen
du. Berdintasuna/ diferentzia binomioaz tentuz jokatu behar da, soluzio totalitario eta denifitiboetatik ihes eginez.
|
|
Abiapuntu honetatik abiatuz, gutxiengo erlijiosoen jazarpena erraz gertatuko da. Alabaina, arazoaren muinak
|
jarraitu
egiten du erlijioa teoria orohartzailea delako, hots, gure bizitzan sortzen diren galdera guztiei erantzun zuzen eta egoki bakarra nahi duten horietakoa delako. Honelakoak dira doktrina filosofiko gehienak.
|
|
Isiltasunezko konspirazio bat gauzatu zen, Thomas H. Huxley-k esan zuenez, isiltasun sakon eta iraupen luzekoa derrigortu zuena. Ondorioz, frantses biologoen kopuru harrigarri batek
|
jarraitu
zuen eboluzioaren ideia inoratzen edo kontra egiten noiz eta XX. mendearen hastapenetan. Era berean, baita hezkuntza sistema osoak ere antzeko harrera eskasa egin zion darwinismoari, eta are eta hogeigarren mendeko erdialdean ere oso tarte laburra eskaintzen zitzaion Darwini eskola liburuetan.
|
|
Eta Virginia ezin nuen sartu, ez neukan berarekin benetako harremanik. Zerrendan, beraz, Lubisek bakarrik
|
jarrai
zezakeen tinko.
|
|
Argazki asko egin zizkiguten ikasturte hartan, eta orain, aurrenekoaren ostean, bost hilabete geroagoko beste bat daukat eskuan, gehien interesatzen zaidana, edo hobe, gehien behar dudana nire bizitzaren kontaerarekin
|
jarraitzeko
. 1966ko maiatzaren 3koa da, Adrianen tailer berria inauguratu genuen egunekoa, zerrategia baino bi kilometro gorago, erreka jaiotzen zen lekutik aski hurbil.
|
|
Kilometro bat beherago, mendi maldetatik iristen zitzaion ur guztia bildu eta gero, beste erreka bat ematen zuen, indartsua eta zabala. Halaxe pasatzen zen zerrategiaren paretik, eta halaxe
|
jarraitzen
zuen itsasoaren bila Urtza izeneko presa hartan geldiune bat egin ondoren.
|
|
Tailerraren inaugurazioko bazkaria bukatu zenean, Lubis, Pantxo eta Ubanbe mendiz abiatu ziren etxerantz," nekazariok estudianteek baino lan gehiago egin behar izaten dugulako", Lubisek esan zigunez, eta beste guztiok herrirantz jo genuen plazako jatetxean zerbait hartzeko asmoz; aski alai denok ere, barrezka Redinek oinez ibiltzearen zailtasunaz egiten zituen komentarioekin. " Leku zibilizatuetan bakarrik edan behar da, taxiak eskura egoten direlako", errepikatzen zuen ehun metrotik ehun metrora gure irakasleak, eta ardaila batean
|
jarraitzen
zuen hizketan" alkoholaren eta jakintzaren arteko lotura", edo" Erroma zaharrean maisuak andetan eramateko ohitura zoragarria" azalduz.
|
|
" Ez hadi orain kontu horrekin hasi!", eskatu zion Josebak, eta pauso bat eman zuen aurrera laukian sartuz. Adrian, Paulina eta Victoria
|
jarraitu
zitzaizkion, eta laurek Martin inguratu zuten. Josebak oihu egin zuen:
|
|
Idatzi egin nion horren ordez, eta Martinekin gertatutakoa jarri nion aitzakia. Haserretuta
|
jarraitzen
nuela bere anaiarekin kolegioan gertatutakoagatik, eta horregatik atzeratzen nuela bisita. Baina joango nintzaiola, egingo genuela hitz. Egia, noski, beste bat zen:
|
|
Arratsaldeko seiak baino lehentxoago, zeharkatu bere etxe aurreko zubia eta eraikitzen ari ziren kirol zelaian barneratzen zen, Villa Lecuonarantz. Azaldu orduko, obran ari ziren langileek lana utzi eta agurrak luzatzen zizkioten, tabakoa eskaintzen zioten; berak aurrera
|
jarraitzen
zuen jaramonik egin gabe.
|
|
" Denborarekin bazabiltza, zergatik ez gara joaten buelta osoa emanez?", proposatu zidan berak. Errepidetik joan gintezkeela esan nahi zuen, gero, auzune berria eraikitzen ari ziren esparrutik, errekaren pareko bidea hartu eta bere etxeraino
|
jarraitzeko
. Kolegioko Carmelok esan izango zukeenez, berak hiru mila pauso inguruko paseoa nahi zuen nire ondoan, ez soilik bostehunekoa edo laburragoa.
|
|
" Gure familiako gutun batzuk dira, bai. Anaiek nire aitari egindakoak eta nire aitak bere anaiei idatzitakoak." Isilune bat egin zuen
|
jarraitu aurretik
. " Konturatzen zara?
|
|
Eta etorri ez zinenean gezurrak esaten nizkion neure buruari...". Ezin izan zuen
|
jarraitu
, eta ahopez jarri zen. " Teresa, ez zaitez horrela jarri", esan nion eskutik helduz.
|
|
Piramide moztua, lepo moztua, bizitza moztua... Artista horrek badaki ondo zer egin behar den." Denok espero genuen burlati barrezka hastea, baina serio
|
jarraitu
zuen.
|
|
Ez dakit jakingo duzun, anarkismoaren koloreak dira. Baina lasai, ez ikaratu, ez pentsatu ni anarkista naizenik." Nik isilik
|
jarraitu
nuen. " Hamalau urte nitueneko kontuak dira.
|
|
" Hamalau urte nitueneko kontuak dira. Pentsa, ordudanik naiz erretzaile
|
jarraitu
zuen— Aitagatik egin nuen. Bera bai, bera anarkista zen.
|
|
Teresak emandako koadernoa aurrez aurre daukat, argazki eta koadernoek osatutako tontortxo baten aurka. Gorilak tinko begiratzen dit haren azal laranjatik, eta
|
jarraitu
ere egiten dit begiradarekin gorputza alde batera zein bestera okertzen dudanean. Marrazkilariak eragindako efektuak, ordea, ez nau jada larritzen.
|
|
Eta halaxe edukitzen nuen, eskura, nire gelako mesanotxean, edo soinuaren kaxa barruan, harik eta, berriro ere, barruki puska non gorde ez dakien txakurrak bezala, nigandik aldentzeko premia sentitzen nuen arte. Eta bitarte guztian koadernoko zerrendak nire gogoan itsatsita
|
jarraitzen
zuen: Humberto, Goena zarra, Goena gaztia, Eusebio, Otero, Portaburu," maisuak"," amerikanoa".
|
|
Zorionez, Angel bera ez zen etxean azaltzen. " Nik uste aparatu hau bere ordez ekarri duela —esan zuen amak pelikula bat ikusten ari ginen gau batean— Bere obrak eta bere politikak direla-eta, kanpoan da beti."" Ba,
|
jarrai
dezala horrela", esan nion. Amak burua astindu zuen:
|
|
" Gogogabetuta zaude aspaldi honetan, ezta?
|
jarraitu
zuen berak. Aurtengo udan ere ez zara Urtzara joaten.
|
|
Zapoek kantari
|
jarraitzen
zuten. Iruditu zitzaidan" eseri" esaten zutela e se ri, e se ri, e se ri— atseden har nezan eskatuz bezala.
|
|
Iruditu zitzaidan" eseri" esaten zutela e se ri, e se ri, e se ri— atseden har nezan eskatuz bezala. Baina zutik
|
jarraitu
nuen, Virginiak marrubiren bat aurkitzen ote zuen, bere mugimenduak zaintzen. Ume bat bezala zebilen batera eta bestera, bizkor, etengabe belarrerantz makurtuz; baina bere gorputzak, ilun-bistan," hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala.
|
|
" Txikiak ginenean hementxe jaten genituen marrubiak." Eseri eta fruituz betetako belar ziria eskaini zidan. Ezetz egin nion eskuaz, eta zutik
|
jarraitu
nuen.
|
|
Obabako errepide nagusian, kamioi batek bozina jo zuen; beste bide batean, motor batek azeleratu egin zuen ia paroxismoraino eta segidan, errebuelta itxi batera iritsia zelako edo, ia isiltzeraino desazeleratu. Eta Adrianen aitak bere makinaren aurrean
|
jarraitzen
zuen. Eta ibaiaren urak hotsa egiten zuen, zurrumurru moduko bat, baina ez zuen jada izen hura ebakitzen:
|
|
Baina horrek ez zituen bere erruari buruz neuzkan susmoak arindu. Koadernoarekin
|
jarraitu
nuen, letra azterketarekin, eta hala moduzko ondorio batera ere iritsi nintzen: " Portaburu" eta" Eusebio" izenak berak idatzitakoak izan zitezkeela.
|
|
Ordua orduari
|
jarraitu
zitzaion, eguna egunari, eta berriro ere, kolegioko garaietan bezala, denboraren gurpila oso poliki zihoalako irudipena izan nuen. Errotarri bat zen denbora, makal, trakets, astun egiten duena aurreraka:
|
|
Horixe duk inportanteena". Ez nuen egoera ondo ulertzen, eta isilik
|
jarraitu
nuen. " Bai ala ez?
|
|
Zer joera egin zidan bazkarian! Genevieve esan eta esan zebilek orduz gero, prostituta etxe baterako berak ez didala dirurik utziko." Klasearekin
|
jarraitu
behar genuela esan nion, iraileko azterketak gainditzea ere beharrezkoa zitzaiola. " Egia duk.
|
|
Eta gero, haserretu egin zinen. Zure aitaren koaderno hura erakutsi nizulako." Keinu bat egin nion isil zedin, baina berak hizketan
|
jarraitu
zuen: " Jakina, gaizki egin nuen.
|
|
Nik badakit zuri gutxi gustatzen zaizula, baina bere begiengatik da." Ukatu egin nuen buruaz. Berak zigarroaren kea kanporatu zuen ahotik, eta
|
jarraitu
: " Baina agian konponduko zaio arazoa.
|
|
Baina guztiz bere onera etorri gabe. Bere buruari galdezka
|
jarraitzen
zuen, zer egiten nuen bere alabaren gelan bere alaba sendatu eta gero. " Teresa ez dago hemen.
|
|
Oraingoan ez zuela aurkituko, Prince Rupert elurtu hartan bezala, etxolarik, babeslekurik. Pistola berriro gorde eta aurrera
|
jarraitzea
erabaki zuen.
|
|
Bailararen amaieran mendiak goraka
|
jarraitzen
zuen belardiz belardi harik eta, aurreneko aldaparen buruan, erabat basotzen zen arte. Don Pedrok hogeiren bat pauso eman zituen harantz.
|
|
Burua jiratu zuenarekin batera konprenitu zuen egia: ez zuen
|
jarraituko
, ez zeukan gogorik.
|
|
Harkaitz batean eseri eta bailarari begira
|
jarraitu
zuen. Bertako bost etxe haiek isilik zeuden, bakea zen nagusi.
|
|
Mutil gazte bat atera zen bailarako azken etxe zuritik eta bi zaldi gorriztengana joan zen. Don Pedrok begiekin
|
jarraitu
zion, eta ikusi zuen, arreta handirik jarri gabe, ordurako bere buruari tiro eman balio bezala eta ikuslea bere espiritua bailitzan, mutila mintzatzen ari zela animaliekin, eta ferekatu egiten zituela, eta hesitik atera, eta errekarantz gidatu, etxe parean zegoen ibi batera. Zutitu egin zen kolpetik, eta bere nagitasunetik atera.
|
|
Soldaduek ezezkoa eman zioten: ezin zuten, bilaketarekin
|
jarraitzeko
ordena zeukaten.
|
|
Azenarioak bukatu eta erabat baraurik egon behar izan zuen denbora sabaia zaintzen pasa zuen, nagusia noiz etorri zain dagoen txakur gosetu baten modura. Tartean, erorialdi bat izan zuen, ziurtzat jo baitzuen Juanek hantxe utziko zuela goseak hil arte; baina itzuli zen bere onera, aztertu zuen egoera —ordu arte hartutako arriskua, tratuko 5.000 dolar haieketa zain
|
jarraitu
zuen.
|
|
Baietz egin zuen buruaz, eta mahai gaineko kandela urrutiratu zuen argiak enbarazu egiten ziolako. Arto zopak jaten
|
jarraitu
zuen. " Nik uste behi eta guzti hamarren bat ordu ditugula agindutako lekura iristeko —adierazi zion Juanek— Goizean goiz ateraz gero, beraz, gauerako libre gara.
|
|
Baina halako gizonik ez da orain", esan zuen Juanek tinko. Berak ispiluari begira
|
jarraitu
zuen, han ikusten zuena bereganatu nahiz. " Orain ulertzen dut sagarren eta azenarioen kontua.
|
|
Gainera, urteak zeramatzan dantzaldirik edo festarik huts egin gabe, eta ez zuen ematen erretiratzeko asmotan zebilenik: emanaldietarako txaketak eta gorbatak lehen egunean bezain txukun
|
jarraitzen
zuten bere entsegu gelan. " Hitz egin diat
|
|
" Ez dira oso gozo joan bazkaltzera, David. Boikoterako deia jende askok
|
jarraitu
du. Eta propaganda ere bota dute.
|
|
Baina, Bibliak dioen bezala, goxokia da belarrientzat kalumnia, eta Obabako maltzurrek asmatutakoa haziz joan zen, eta esamesa bihurtu. Paradoxaz, Obabako elizkoiak ziren, Bibliari estuenik
|
jarraitzera
behartuta zeudenak, goxoki hura oparoenik zabaltzen zutenak, Mendeku hartu nahiz, noski; don Pedro gorroto zutelako," amerikanoa" ez baitzen elizan sartzen, eta gainera, zurrumurruen arabera, maiz ibiltzen baitzituen ezpainetan gizon eta andreen arteko sexu kontuak eta beste hainbat gai bixi.
|
|
huraxe zen, hain zuzen ere, bere anaiaren heriotzari buruzko mututasunak isiltzen zuen egietako bat. Ez zuela hura hartz batek hil, hartza gainera erori zitzaiola sei tiro hartu eta halere korrika
|
jarraitu ondoren
, baina minik egin gabe. Anaiari ordea halaxe esan zion Corgean izeneko doktore batek— inpresioa handia egin zion enkontruak —the incident left a strong impression on him—, eta gau hartan bertan alde egin zuen ospitaletik bere burua laku bateko ur hotzetara botatzeko.
|
|
Zapoek kantari
|
jarraitzen
zuten Obabako basoetan, inoiz baino finago: Wi nni peg wi nni peg wi nni peg.
|
|
" Hiru kilo galdu ditut, adiskideak. Horrela
|
jarraitzera
arropa berria eginarazi dut". Hartan, oihu batzuk sentitu zituen terrazan, eta leihora atera zen.
|
|
Falangistekin?", galdetu zion militarrak, ile kizkurra atzeraka orraztu eta gominaz igurtzia zeukala ikusirik. Falangistak, Espainian Mussoliniren doktrina estuenik
|
jarraitzen
zutenak, halaxe apaintzen ziren. " Ejerzitoaren alde nago, ez da besterik." Gaztearen hitz egiteko moduak halako kultura bat adierazten zuen, eta Degrela kapitainak apaiztegitik —herri txikietako mutilen" goi eskola" bakarretik— pasatakoa izango zela pentsatu zuen.
|
|
" Esan dizut arestian lagun soinujole bat daukadala. Berak jarri zuen musika festa horretan."" Beraz, amerikano maxa horrek hotel bat dauka",
|
jarraitu
zuen kapitainak. " Berri berria, oso ona.
|
|
Gero, osaba Juan buru zutela, artzainaren etxera abiatu ziren denak errenkadan, barrezka, pozik lana bukatu zutelako eta bazkari on bat emango zietelako. Ni ez nintzen mugitu, petrilean
|
jarraitu
nuen. Faraon ikusten nuen aurrez aurre; harengandik hamar bat metrora, Ava, Zizpa, Blaky eta Mizpa; berrogei bat metrora, bakar bakarrik, zerrategiko astoa, Moro.
|
|
Lubis etorri zitzaidan zer moduz nengoen galdetzera, sukarrarekin
|
jarraitzen
al nuen. Arrazoi hori eman bainion osaba Juani taldearekin ez elkartzeko, eta halaxe sentitzen bainintzen, gaixo.
|
|
Lubis ez beste guztiak alkandorarik gabe. Errekaz bestalde, zaldiek belar janean
|
jarraitzen
zuten, eta Moro astoak bakarrik zirudien pabiloiaren ondoan gertatzen zenarekin interesatuta: belazearen goialdean kokatu eta harantz begiratzen zuen tinko.
|
|
" Ez al duk behar adina lo egin, David? —hots egin zuen— Mozolo aurpegia daukak oraindik!" Denek barre egin zuten, eta Pantxok garrasika
|
jarraitu
zuen tarte batean, zaldiaren irrintzia imitatuz. " Mozkortu egin duk hire osabak ordaindu digun bazkarian, David.
|
|
Atsegina zen basoaren barnealdetik jaistea, Morori
|
jarraitzea
beste eginkizunik gabe. Arnasa hartzeak berak plazer ematen zuela iruditzen zitzaidan.
|
|
Izuti jokatzen duzula berarekin. Eta galde egiten diot neure buruari, zure aita eta nirea gerran etsai izan zirelako ote den." Kosta egiten zitzaidan hitz egitea; baina aurrera
|
jarraitzera
behartu nuen neure burua: " Badakit zure aita fusilatu nahi izan zutela.
|
|
Bere puru mutturra piztea lortu zuen azkenean, eta hari tiraka hasi zen. " Zurrumurruak segituan sortu ziren, jakina
|
jarraitu
zuen Adelak. Bolada batean, beste konturik ez zen hemen.
|
|
Haien askatasuna, ordea, ez zen nirea. Nik ezin nuen aurrera
|
jarraitu
, ezin nintzen atsedenleku baten bila abiatu. Itzuli egin nuen gaua baino lehen, eta hurrengo goizean kolegiora joan ikasturte berriari hasiera ematera.
|
|
Artean ilun zegoela ateratzen nintzen kolegiorantz, goizeko zazpiak eta bostean puntuan egunero, eta lo bezala egiten nuen aurreneko kilometroa: eragiten nien doi pedalei, eta atzean geratzen ziren gurasoen etxea eta kirol zelaiko obrak;
|
jarraitzen
nuen pedalei eragiten, eta auzune berria eraikitzen ari ziren aldea zeharkatzen nuen; berehala, hurrengo bidegurutzean, Alaska hoteleko Teresarekin eta Martinekin biltzen nintzen, eta handik aurrera elkarrekin jarraitzen genuen hirurok. Tren geltokira zortziak laurden gutxi aldera iristen ginen, eta gurekin bateratsu Obabako beste ikasleak, Adrian, Joseba, Susana eta Victoria; baina haiek Adrianek ezin zuelako ahalegin fisiko gogorrik egintaxi batean.
|
|
Artean ilun zegoela ateratzen nintzen kolegiorantz, goizeko zazpiak eta bostean puntuan egunero, eta lo bezala egiten nuen aurreneko kilometroa: eragiten nien doi pedalei, eta atzean geratzen ziren gurasoen etxea eta kirol zelaiko obrak; jarraitzen nuen pedalei eragiten, eta auzune berria eraikitzen ari ziren aldea zeharkatzen nuen; berehala, hurrengo bidegurutzean, Alaska hoteleko Teresarekin eta Martinekin biltzen nintzen, eta handik aurrera elkarrekin
|
jarraitzen
genuen hirurok. Tren geltokira zortziak laurden gutxi aldera iristen ginen, eta gurekin bateratsu Obabako beste ikasleak, Adrian, Joseba, Susana eta Victoria; baina haiek Adrianek ezin zuelako ahalegin fisiko gogorrik egintaxi batean.
|
|
Normalean, atzerapenik ez bazen, La Sallekoak —Adrian, Martin eta hirurok Obabatik— ordu erdian iristen ginen gure helmugako geltokira, bertako erlojuan zortziak eta hogeita bost zirela. Beste ikasleek, Josebak, Susanak, Victoriak eta Teresak, aurrera
|
jarraitzen
zuten, hiriaren erdigunerantz.
|
|
Aste bati bestea
|
jarraitzen
zitzaion, ildo beretik, monotoniaz. Astelehenean, Matematikako azterketa egiten genuen" konposizioa" esaten zitzaion La Salleko lexikoan; asteartean, Fisikakoa eta Kimikakoa; asteazkenean, Filosofiakoa; ostegunean, Literaturakoa eta Artearen Historiakoa; ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten, eta gure gelako tarima gainean jartzen ginen ilaran, onenak aurrena eta txarrenak azkena; larunbatean, beranduago joaten ginen kolegiora, meza izaten genuen kaperan eta nik harmonioa jotzen nuen.
|
|
Eta gutun bat ere banerabilen buruan, osaba Juani egin nahi niona, eskaera berarekin. Baina pisurik gabeko asmoak ziren, eta hantxe
|
jarraitzen
zuen kobazulo ilunak nire Bigarren Begien bistan, betiko moduan, betiko errainuekin. Denborarekin, errotarriak gari ale asko xehatu eta gero, ilusio bat sortu zitzaidan:
|
|
Erreakzio hari lasaialdia
|
jarraitu
zitzaion, eta damutu egin nintzen pentsatzen ari nintzenagatik. Konprenitzekoa ere bazen Martinek inolako ahaleginik ez egitea klasean, Hipo bere onetik aterata zegoen unean; baina argituko zuen auzia.
|
|
Euriari eguzkia
|
jarraitu
zitzaion, eguzkiari zeru lainotsua, zeru lainotsuari berriro ere euria. Eta, egunen gurpil hartan nik ere jira egiten nuen:
|
|
Ez dauka karnetik, baina karnetadun askok baino hobeto manejatzen du", gaineratu zuen. " Berarekin haserretuta nago, Lubis —aitortu nion— Ez dut ikusi nahi." Lubisek pentsu zaku bat zeukan bularraren parean bi besoekin hartuta, eta zalantza egin zuen, zaldi gelara
|
jarraitu
edo nire azalpenaren zain gelditu. " Saldu egin ninduen kolegiotik bota ninduten egunean." Lubisek lurrean utzi zuen pentsu zakua.
|
|
Land Roverraren bozina etxeko atarian ari zen hoska, baina gelan bertan ari zela ematen zuen, ohearen eta armairuaren artean. Deiari isilune bat
|
jarraitu
zitzaion, eta handik minutu batzuetara pausoak sentitu nituen eskaileretan, bi lagunenak. Gordelekuaren txoko batean kuxkurtu eta J. B. Hotson sonbreirua hartu nuen eskuetan.
|
|
Martinek deika
|
jarraitu
zuen, baina denbora laburrean. Eskailerak jaisten sentitu nuen, eta Land Roverraren bozina berehala.
|
|
Komunera sartu orduko, don Pedrok zartako bat eman zion bere buruari. Inbentarioaren datuek bere buru hartan
|
jarraitzen
zuten —bost olio zahagi, hamaika ardo zahagi, hamasei gaileta kaxa— bertan erantsita gelditu izan balira bezala, eta ezin zituen uxatu. Zartakoarekin ere ez zuen lortu.
|