Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2001
‎Putza, horixe besterik ez daukak eskuartean oraintxe. Beste aldetik, kasuan jarraitu ala ez neure kontua duk. Nik dakidala behintzat hori eragozten didan legerik ez zagok, azken finean muturra sartzea nire lana duk; horretarako ordaintzen zidatek, zeuei bezalaxe.
2003
‎Ez noa esatera eztabaida politikoak ETAren amaiera ekarriko duenik, azken batean, ETA beraren baitan baitago erokeriaren bidean jarraitu ala ez. Baina hausnarketa politikoa eta eztabaida derrigorrezkoak dira demokraziak oraindik konpondu ez duen arazo politiko bati aurre egiteko:
‎Jakintza Antzinako Erroman sibaritak (gustu bikaineko gizabanakoak) erabiltzen ziren pozoi baten existentzia kutsa zezaketen zapore mingotsak zehazteko. Esan beharrik ez dago kasu horietan trebetasunaren mende zeudela bizirik jarraitzea ala ez. Bartoshukek urtetan zehar aztertu ditu gustuaren zentzua bereizten duten ezaugarri biologikoak, eta arreta berezia jarri du papilen funtzioan.
2007
‎Kontua ez da beraz moda jarraitzea ala ez jarraitzea. Kontua ez da aske edo jarraitzaile izatea.
2008
‎Eta kopuruak behera egingo du hurrengo urteetan: hala, 1798an Laskurainen baztertzen jarraitu ala ez erabakitzeko bozketan 50 lagun bildu ziren. Beraz, Konbentzio Gerrak herriaren suntsipen fisikoaz gain, aldaketak ekarri zituen udalean, ordura arte boterea eskuratu zuten familia batzuen ahultzeak Ibarzabal eta beste batzuen gorakada ahalbidetu zuelako.
‎Hori indibidualki egitea badago, baina ez kolektiboki”. ELAk azaldu duenez, behin lehen murrizketa onartu ondoren, gero enpresaren erabakia da murrizten jarraitu ala ez.
2009
‎Aoizen erronka horiek hainbat izan daitezke, baina gehienok dugu buruan garrantzitsuena borroka armatuari dagokiona dela: jarraitu ala ez. Beste gai batzuk horren bueltakoak dira, adibidez," nazio aitorpena eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena" lortzeko behar diren estrategia eta erakundetze mota, esate baterako.
‎Egunaren arabera erabakiko du Israelgo Armadak bonbardaketen etenaldiekin jarraitu ala ez, Peter Lerner Israelgo Defentsa Ministerioko bozeramaileetako batek azaldu duenez.
‎Bizitzaren bukaerako inguruetan kudeatzeko zailak diren gatazkak azaltzen dira, besteak beste, tratamendu batekin jarraitzea ala ez erabakitzea. Batzuetan gaixoa ezin da komunikatu eta osasun profesionalak gaixoaren interesaren alde jokatu behar du, baina baliteke bere iritzia eta familiarena bat ez etortzea edo familian bertan iritzi ezberdinak egotea...
‎Talde terroristako buruarentzat, Zardari eta bere Armada Satanen aliatuak dira eta heroi amerikarraren zioa jarraituz Alaren Shariaren aurkako guda sustatzen dute.
‎Narratzailea: (OFF) Teknologia aurreratuko makinak geldirik dauden bitartean tunelaren barruan, taldeak tunelarekin jarraitu ala ez erabaki behar du.
‎Espainiako Gobernuak agindutako 400 euroko kenkaria ere izan zuten hizpide Batzar Nagusietan, eta Pello Gonzalez Ogasuneko diputatuak zalantzan jarri zuen neurri horrekin jarraitu ala ez. Haren ustez, ez da neurririk eraginkorrena krisiaren eraginei aurre egiteko.
‎Erabaki dezagun, beraz, zelan bizi nahi dugun. Oraintxe bertan erabaki dezagun paitenak egin ala ez, jarraitu ala ez geure psikean iltzaturik dugun protesi materialistari, agindu (auto) suntsitzaileari. Inor ez dadila babestu sistemaren handitasun eta izaera oro hartzailean, otoi.
‎Nobela horretan bertan gizonezko protagonistek dituzten krisiak bestelakoak dira: Claudio liburuzaina negozioak porrot egingo dion beldur da eta literatur sistemari buruzko kritika zorrotza egiten du; Bruno idazleak ez daki idazten jarraitu ala ez, zeresana amaitu zaiola sentitzen baitu eta, haren hitzetan," esateko ezer eduki ezean hobe da isildu". Eta Claudiok eta Brunok filosofiaz eta literaturaz eztabaidatzen dute Irenek, bere tristuratik irten nahian, alargun talde batean izena eman eta Ana Karenina irakurtzen duen bitartean.
2010
‎Zalantza unea izan nuen, jarraitu ala ez.
‎Aurreikusita dago zer egin titularrak hilez gero: oinordekoek erabakiko dute gainerako kuotak ordaintzen jarraitu ala hipoteka likidatzen duten, “herentziazko hipoteketan” gertatzen den bezala.
‎Istripuaren ondoren entrenamendu guztiak bertan behera gelditu ziren, eta luge komisioa batzartu egin zen lehiarekin jarraitu ala ez eztabadaitzeko. Lehia bihar hastekoa zen, baina bertan bertan behera gelditu da.
‎Gure bulegoranzko korridorean abiatu ginen biok, baina ez nekien berbetan jarraitu ala ez. Orain Sustapen Zuzendaria da eta ba omen dauka zeresana gure proiektuaz, ausartu nintzen.
‎Gerla ministroak Marokon gertatutakoari buruzko informe bat osatzeko zeregina eman zion Juan Picasso jeneralari. Alderdi asko elkartu ziren Gobernuan, baina arras banaturik zeuden Marokon jarraitu ala Maroko abandonatu aukerei buruz. Krisia ez zen amaitu eta Antonio Maurak 1922ko martxoan utzi behar izan zuen gobernua.
2011
‎Bi aukera eman dizkio orain: kartzelan jarraitu ala bortxatzailearekin ezkondu.
‎Hitz horiekin azaldu digu bere jarrera Laiak, Bartzelonako ikasleak. Plazan jarraitu ala ez, eztabaida interferentzia askorekin egin da. Lehenengo, hustutzeko saiakera.
‎Gaur egingo dute bilera, kanpaldiarekin jarraitu ala ez erabakitzeko, eta krisi ekonomikoa kudeatzeko modua salatzeko hasi zen mugimenduari jarraipena nola eman zehazteko.
‎–Hauxe dinagu kontua, esan zuen Josephinek, aurrera makurtuz?: berarekin jarraitu ala ez.
‎Elgorriaren edo hepatitisaren kasuan, adibidez, kutsakortasuna gaixotasunaren sintomak agertu baino lehen sortzen da. Mikroorganismoen jariatzea aldi baterakoa ala iraunkorra izan daiteke, jarraitua ala aldizkakoa.
‎mikroorganismoak askatzen ditu, baina ez du inoiz gaixotasuna pairatu, ez baita harekiko kutsagarria (difteria, meningitis meningokozikoa?). Jarraitua ala aldizkakoa izaten da eramaile osasuntsua.
‎" Askotan —dio psikologoak—, arbuio horren arrazoia da ezagutu nahi den subjektuak ere badituela bere beldurrak eta segurtasunik ezak, beldur da zuri geratuko ote den, ez ote den atseginera iritsiko edo ez jakitera zer esan". Beste batzuetan gertatzen da une horretan jende berria ezagutu nahi ez izatea, errespetatu beharreko zerbait, eta elkarrizketarekin jarraitu ala ez erabakitzeko askatasuna. Ezinbestekoa da ligatzeko edo baztertzeko ahalegina onartzeko askatasuna errespetatzea, saiatua minduta sentitu gabe.
2012
‎Fundazioarekin egindako bilkuraren hurrengo egunetan, proiektuarekin aurrera jarraitu ala ez erabaki orduko planteamendua ikasleen aurrean aurkeztu zuten. " Erabakiak hartu behar izan diren aldiroikasleek hartu dute azken hitza; proiektua beraiena da, ni dinamizatzailea baino ez naiz" adierazi du irakasleak.
‎Datorren ekainaren 17an egingo dituzte hauteskundeak Grezian eta emaitzak Europar Batasunaren etorkizunean eragina izango du, bozak igarotzean eurogunean jarraitu ala ez erabaki baitu. Azken hilabeteotako gertakariak ikusita, badirudi Greziak euroa uztea erabakiko duela.
‎Airean dauden jakiteaz gain, inguruko informazioa izatea ere komeni zaie onddoei, gehiago hazten jarraitu ala ez erabakitzeko, esaterako. Ikusi genuen onddoek isuritako gas batzuk pilatzean onddoaren hazkundea gelditu egiten zela, eta esporulazioa hasten dutela, dio Ugaldek.
‎NEKANE. Epaileari demanda aurkeztuko zaio eta hark erabakiko du aurrera jarraitu ala ez.
‎Duela bi aste, iPad Mini tabletaren formatu berria aurkeztu zuen Applek San Joseko California antzokian (AEB), eta iPad originalaren belaunaldi berri bat, laugarrena, plazaratu zuen. iPad berria duela sei hilabete atera zuenaren bertsio hobetua da, eta funtzio osagarri interesgarriak ditu, baina berrikuntza handirik gabe. Merezi al du benetako iPad aren alde egiten jarraitzea ala ideia ona da iPad Minira pasatzea. Artikulu honek argitu nahi du zein kasutan den egokiena formatu bat edo bestea.
‎–Une honetan, isildu egin da Inas. Zalantza egin duela dirudi bere jardunarekin jarraitu ala ez. Kafea amaitu, eta barraren gaineko platertxoan utzi du kikara?.
‎Gelditu egin zen bat batean. Ez zekien zer egin, jarraitu ala ez. Batzuk kanporantz zihoazen; beste batzuek, aldiz, hobeki pentsatuta edo, buelta eman, eta barruranzko bidea hartu zuten, itzultzeko.
‎Malenek ere, taloak egiteko orea prestatutakoan, alde egin zuen, eskuak uretan garbituta. Margaritak patatak eta baratxuriak zuritzea amaitu zuen eta zalantzan gelditu zen aurrera jarraitu ala ez; Malenek, harri gainera atera zituenak kontuan hartuta, argi zegoen patatak saltsa berdean prestatzeko asmoa zeukala. Koipearen egoera ikustea nahikoa izan zuen Margaritak baratxuriak lehenago eta, haiek erdi egindakoan, patatak eta perrexila ondoren tarterara botatzeko.
‎Oro har, efikaziaren alorrean ezartzen dituzte argudio nagusiak. Borroka armatuan jarraitu ala ez, ez da nagusiki arazo etiko edo morala: politikoki eraginkor eta komenigarria den ala ez erabaki behar da, hona zinezko abertzaleentzako koska.
2013
‎Emakumeak adingabeak izango balira bezala, erabakiak hartzeko gaitasunik ez balute bezala, gizonen eta estatuaren zaintza eta baimena balute bezala. Baina haurdunaldia jarraitzeko ala eteteko erabakia haurdunari dagokio, bi arrazoi nagusirengatik: lehena, bere gorputzean gertatzen ari delako, eta bigarrena, amatasunak bere bizimodua baldintzatuko lukeelako.
‎Halaber, Segurtasun sailak Bilboko egoitzan jarraitu ala Erandiko (Bizkaia) zentralera joateko aukera eman die agenteei, baina Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenek, orain arte agenteetako batek ere ez du Erandiora joatea eskatu.
‎10:29 Alderdiaren estrategiaren biktima izaten jarraitu ala lidergoa hartu eta babesak bilatu, horiek dira lehendakariak dituen bi bideak, buruzagi sozialistaren esanetan.
‎Proiektu gehienek urtebeteko iraupena dute, eta amaitutakoan erabakitzen dute jarraitu ala ez, emaitzen arabera. Bai roboten proiektuak bai magmolekulenak jarraipena dute, eta patenteen bulegoan aurkeztu dira, gainera.
‎10··Zer da errentagarriagoa enpresa batentzat: etikoki kudeatzeko sistema bati zorrotz jarraitzea ala jokabide kode etiko bat argitaratzea eta gero balio ekonomikoen arabera bakarrik funtzionatzea. Arrazoitu zure erantzuna.
‎Hardwareari buruz hori; softwarean Skype aplikazioa ekartzeak piztu du harridura baina, horrez gain, aplikazio bereziak izango ditu kirol emaitzak jarraitzeko ala telebistako kateetan emititzen denari buruzko informazioa jasotzeko, iragarri dutenez. Lainoko zerbitzuak ere eskainiko dira.
2014
‎Horren harira, Azpeitiko EAJ taldeko bozeramale Aitor Gorrotxategik adierazi du" museoak Azpeitian jarraitu ala ez zalantzan jarri zuten bakarrak aurreko agintaldian Trenaren Euskal Museoaren gidari zirenak" izan zirela," Iñaki Arriola eta Ernesto Gasko sozialistak buru zituztela". Era berean, ondorengoa esan du:
‎Bazkalosteko foiletoirako abiapuntu dirudiena, familia ereduez eta guraso eta seme alaben arteko harremanaz gogoetatzeko baliatuko du Hirokazu Kore eda zuzendari japoniarrak, Soshite chichi ni naur (Nolako egurra, halako ezpala) lan ederrean. Orain arte hezi eta maitatu duten semearekin jarraitu ala umea ordezkatu nahi duten erabaki du bikoteak. Garrantzitsuagoak ote dira geneak, sei urtetan garatutako harremana baino?
‎Mondragon bidegurutzean dago: eredua berritu eta taldearekin irmo jarraitu ala batasuna ahulduko lukeen urratsa egin erabaki behar dute eragile nagusiek. «Aukera guztiak daude zabalik gaur egun», baita Mondragonen geroan zalantzak eragin ditzakeen jokalekua eragitea ere.
‎Trenaren museoaren etorkizuna bermatzeko hitzarmena eskatu zion Portillak pasa den astean Eusko Jaurlaritzari, eta Gorrotxategik adierazi duenez," museoak Azpeitian jarraitu ala ez zalantzan jarri zuten bakarrak aurreko legealdian Trenaren Museoaren gidari aritu ziren sozialistak izan ziren, Iñaki Arriola eta Ernesto Gasco buru zirela". " Haiek izan ziren, hain zuzen ere, kudeaketa erabat kaskarrarekin museoaren etorkizuna arriskuan jarri zutenak.
‎2015eko martxoan geldituko du bere lana. Eztabaida luzea egin dute, beren jarduerarekin jarraitu ala ez erabaki aitzin. Lokarriren ekarpen garrantzitsuena 2011ko urriaren 17ko Aieteko Nazioarteko Konferentzia izan zen.
2015
‎Eli eta Gurutzek dioten ildo horretan, gainera, badirudi taldean aritzeko aukera hori izatea benetako indargunea dela pilotariek jarduerarekiko erlazio eta irrika sendoa manten dezaten, hurbiltasun keinuak ugari izaten direlako paleta saioetan ere. Izan ere, emakumeek diote eurek pilotan jarraitu ala ez eragin dezaketela taldearekiko duten loturak eta erlazioen nondik norako eta ezaugarriek.
‎Lemoizko gatazka puri purian zegoela, instalakuntza nuklearrei buruzko ebazpena ere onartu zen: Lemoizko zentralaren lanak gelditzea eskatzen zuen eta, informazio eta eztabaidarako epe baten ondoren, proiektuarekin jarraitu ala bertan behera uztea erabakiko zuen erreferenduma egitea.
2016
‎Hala, erreferenduma egingo dute hil honetan: 1902an onartu zuten banderarekin jarraitu ala herrialdea ordezkatuko duen bandera berria izendatu.Hain zuzen ere, joan den urteko azaroan eta abenduan aukeratu zuten egungoarekin lehiatuko den ikurra. Zilarrezko iratzea izena du bandera berriak, eta Kyle Lockwood arkitekto zeelandaberritarrak diseinatu du.
‎eskaintzen dute. Zer komeni zaio Joni, bere banketxearekin jarraitzea ala iragarkiko banketxera
jarraitzea ala leihoz aldatzea?
‎Enpresek aurreikusitako diru sarrerei eta kostuei gaineko kontu bat lantzen dute, kontu horrek planaren bideragarritasunari buruzko erabakiak hartzen lagun diezaien. Hau da, kontu horrek azaltzen du ea plan horrekin jarraitu ala ez; ezetz bada, plana ez da errentagarria izango, kostuak diru sarrerak baino handiagoak izango direlako. Ondorioz, ezinbestean, edozein marketin planek diru sarreren, kostuen eta mozkinen gaineko aurreikuspena izan behar du.
‎Dumpingaren aurkako neurriaren epemuga baino lehen (5 urte), ikerketa bat egin ohi da, iraungitzear den dumpingaren aurkako neurria aplikatzen jarraitu ala ez erabakitzeko.
2017
‎Beti hobetzen pentsatzen. Aurtengoa azken urtea izatea nuen planteatuta; baina markak hobetzen goazela ikusita… Hor nabil ez dakidala jarraitu ala erretiratu. Herri kirola bizi estilo bat da.
2018
‎Atariko hiru paragrafo aldrebesak irentsarazi badizkizut, gaur ere pisuzko dilema moral batekin natorkizulako da, zuzenbide eske. Ez dakit 2019an nire bizioa etxepeko kioskoko emakume vietnamdarrarekin arintzen jarraitu ala supermerkatura aldatu. Dealer a trukatuz gero, 31 zentimo aurreztuko nituzke Fritz Kola bakoitzeko, 93 zentimo egunean.
‎Estatuaren indarkeriak eztabaida sakona bultzatu du autodefentsen artean. Borrokatzen jarraitu ala borroka instituzionalizatu. Tancitaron, adibidez, indar komunitarioek CUSEPT (Cuerpos de Seguridad Publica de Tancitaro) izeneko segurtasun egitura sortu dute.
‎–Arau gehiago eman behar ditugu ala aholkuak emateari heldu behar zaio? Gramatikarekin jarraitu ala zabalkundean jarri indarra??. Haren ustez, beharrezkoena?, euskara batuaren, euskalkien eta tokian tokiko aldaeren plangintza egitea izango litzateke, eta hor, muga iragangaitzik?
‎Bi aukera kontrajarri ikusten dizkio EAJri: globalizazioaren lege eta eskakizun ekonomiko politikoak errefusatu eta salbuespenezko kudeaketa paradisutarrari heltzen jarraitu ala lege neoliberala onartu eta kudeatze paregabeari uko egin. Baina ezin dute biek batera aurrera egin, beraz hor hasten da «zartatze» edo psikosi jeltzale globala Gabilondok azaldu duenez.
‎Baiezkoari jarraitu ala ez jarraitu egon nintzen. Etsi egin nuen, baina.
‎18 Kubako poeta eta Nueva Trova ren abeslaria, munduko iraultzaile guztiez maitatua eta miretsia. gabe honela jarraitu ala zutitu egingo naizen". Desengainatzen zaitu honela ikusteak, jakina, zuk duela hogeita hamabost urte ezagutu ninduzulako, miresten zenuenean urrats arriskutsuetatik irteteko nire argitasuna, beste zirkunstantzia batzuen artean, eta bat batean" bere joana geratu nahi duen ibaia" bezala aurkitzen nauzu, edo hori iruditzen zaizu, niretzat hurrengo pausua herrira itzultzea delako.
2019
‎Hastear den gudua grisik gabea da;" gu gaizki, baina zuek ere torturatzen duzue" rik onartuko ez duena. Xerrak jaten jarraitu ala ez, tarteko ihesbide epelik ez da geratuko. Sendirik trinkoenak, lagunarterik eternoenak pitzatu eta leherraraziko ditu haragiaren gerrak.
‎Zarauzko hondartza zaintzeko urtean" milioi erditik gorako aurrekontua" dago, eta 38 langile horiek erabaki dute sorosle lanetan jarraitu ala ez. " Langileek enpresa berrira subrogatuta edo pasatzeko aukera dute, eta nahi badute, langile finko ez jarraitu bihurtzeko aukera, urtero probak gaindituz gero.
‎Arestian aipatu dugun moduan, hilero hilero izena emateko epea ireki dugu, egitasmora erronkalari berriak gehitzeko; eta, bestetik, jarraipena egin zaie dagoeneko erronkan ari zirenei, hartutako erronkaren betetze maila zein izan den jakiteko, eta hurrengo hilabeterako erronka zaharrarekin jarraitu ala berria aukeratuko ote duen galdetzeko. Izena ematea eta jarraipena inkesta galdetegi beraren bidez egiten da, on line.
‎Barrenak erretzen zituen, baina garagardoa ez bezala, gozo gozo zegoen eta laranja gogorarazten zuen usaina zerion. Hark, nire hautuari jarraitu ala ez jarraitu duda mudatan aritu arren, garagardoaren alde egin zuen azkenean, epeltzen utziz gero edaterik ez dagoela esanez. Konturatzerako, halako ausardia haize batek hauspotuta sumatu nuen nire burua.
‎Itsasargiaren distirak ozta ozta lortzen zuen ingerada hura marraztea, baina Leire hain zegoen argi dorretik hurbil, non, dirdaiek itsututa, ezin baitzuen argi ikusi berarengandik bi pauso baino gehiagora zegoena. Arraun taldeko arropak itzultzeko hurrengo egunera arte itxaron nahi ez izateagatik bere burua madarikatzen zuen bitartean, idazlea zalantzan egon zen aurrera jarraitu ala atzera egin. Ez zeukan zentzurik han geldi geratzeak, ikarak hartuta, portuaren babesa bilatzen zuten itsasontziei bidea erakusten zien faro baten ondoan, pizten zen bakoitzean guztiz ikusgai uzten zuen argi haren azpian.
‎Edo apika irudipen bat besterik ez zen izan. Lipar batez zalantzan egon zen aurrera jarraitu ala atzera egin. Erotu egingo zen tunel madarikatu hartan luzaz jarraituz gero.
‎Une batez, zalantza egin zuen aurrera jarraitu ala itsas zabalean itxaron zamaontzia urrutiratu arte. Halako ontzi handiak itsasgora baliatuz itsasoratzen ziren, eta portutik ateratzeko maniobretan jende askoren parte hartzea behar izaten zuten; pentsatzekoa zen, beraz, portuko langileak eta aduanazainak artean ere kaien inguruan ibiliko zirela.
‎Sakatu katua. Azertatu ala ez, jarraitu ala erori, amaitu eta berriz haste.
‎Bai, Hamlet eta gero nire esku zegoen aurrera jarraitzea ala ez, eta nola. Probatu egin nahi nuen, jakiteko non nengoen sortzaile gisa.
2020
‎Egia esanda, idazletza eta filosofia arloan behintzat, beti izan dut Kiti Lasa Otxoteko aski gertu, berari pasatu ohi nizkion kaleratutako liburuak, eta hark haiei buruzko iruzkin interesgarriak egiten zizkidan; baina, Galeusca dela eta, EIEk idazle katalan eta galegoekin batera aspaldidanik landu izan dituen harreman estuekin jarraitu ala ez dilemaren aurrean batik bat, ez ginen ados izan. Izan ere, hala Pako Aristik nola Joxemari Carrere lagunek, zuzendaritzaren gainerakoekin batera, noski, Galeuscarekiko gure harreman historikoa bertan behera uztearekin bat egin zuten, baita CEDRO agentziarekin ere.
‎Iruñeko inauterietako kalejira bateko aferagatik Espainiako Poliziak bere egoitzara deitutako zazpi gazteek uko egin diote haren aurrean deklaratzeari, eta kasua Iruñeko Epaitegira pasatuko da orain. Epaileak erabakiko du auziarekin jarraitu ala ez. Poliziak «desordena publikoak» eragitea egotzi die zazpi lagunei —17 eta 23 urte artean dituzte; adingabeak dira gehienak—.
‎Baina gain behera doa orain», esan zuen Torrek. Nabarmen jaitsi da ekoizpena, eta egun, nekazariak zalantza dute landatzen jarraitu ala ez. «Ezin dugu urte gehiago iraun erremolatxa ekoizten kostuen prezioaren azpitik».
‎Azukrearen merkatuaren menpe dago, beraz, prezioak gorabehera handiak izaten ditu». Nekazariak azaldu zuen erremolatxa tonako bi euroko tartea dagoela landatzen jarraitu ala ez erabakitzeko orduan. «Egoera aldatu ezean, zaila dugu irautea».
‎Baina gain behera doa orain», esan zuen Torrek. Nabarmen jaitsi da ekoizpena, eta egun, nekazariek zalantza dute landatzen jarraitu ala ez. «Ezin dugu erremolatxa ekoizten urte gehiago iraun kostuen prezioaren azpitik», nabarmendu du Torrek.
‎Azukrearen merkatuaren menpe dago; beraz, prezioak gorabehera handiak izaten ditu». Nekazariak azaldu du erremolatxa tonako bi euroko tartea dagoela landatzen jarraitu ala ez erabakitzerakoan. «Egoera aldatu ezean, zaila dugu irautea».
‎Ondorioz, Ipar Irlandak EBren merkatu bakarreko arau batzuk errespetatu ditu, eta Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren artean kontrolak egongo dira ondasunak pasatzeko orduan. Lau urteak igarotakoan, berriz, Ipar Irlandako Legebiltzarrak erabakiko du Europako arauak betetzen jarraitu ala mugak ezarri; mugak ezartzea, ordea, kaltegarria izan liteke bake prozesuarentzat eta Ostiral Santuko Akordioentzat, eta indarra hartzen ari da Irlanda bateratzeko eskaria. Sinn Feinek jada eskatu du erreferendum bat egiteko datozen urteetan.
‎Zer pisua den! Zer erantzukizun handia guk aukeratu ahal izatea bizitzen jarraitzea ala ez! Azurmendik idatzi zuenez:
2021
‎Espainiak, Alemaniak, Italiak, Frantziak, Danimarkak, Norvegiak, Herbehereek, Islandiak eta Irlandak txerto hori erabiltzeari behin behinean utzi egin diote, nahi gabeko zenbait ondorio eragiten dituelakoan. Sendagaien Europako Agentzia (EMA) bihar da txertoaren nahi gabeko ondorioei buruzko txostena aurkeztekoa, eta txostenak dioenaren arabera, txerto hori erabiltzen jarraitu ala ez erabaki dute gobernuek.
‎Aterabide bakarrak gizarteak zehazten dituen arauak jarraitzea ala erbestea dira. Duela gutxi Emoryen aita azaldu zen Akeiren etxean, eta bortizki eraman zuen.
‎Alde horretatik, Trumpen eta Bidenen garaipenek eragindakoa paradoxa bat da, eta era ezin hobean laburbiltzen du datozen urteetan EBk AEBei begira izango duen barne eztabaida: «autonomia estrategikorako» bidea hasita, horretan jarraitu ala atzera egitea. Litekeena da 2016an Hillary Rodham Clintonek irabazi izan balu talde komunitarioak gogoeta horretarako pausorik eman ez izana, baina Barack Obamaren garaian jada agertu ziren lehen arrakalak Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako aliatuen artean; harrez geroztik hamar urte besterik pasatu ez diren arren, geroz eta oihartzun handiagoa izaten ari da estatu kideek osatzen duten blokeak beste rol eta pisu bat behar duenaren ideia.
‎Enpresaren arabera, pertsona horiek —ez du zehaztu enpresako langileak diren ala ez— langileen arteko barne bozketa egiteko erabakia hartu ahal izatea oztopatu zuten. Balizko bozketa horretan grebarekin jarraitu ala ez erabaki behar zuten langileek, itxura batean. Zuzendaritzaren ustez, hori «lantaldea isilarazteko asmo baten gailurra da».
‎Ez zekien nora jo. Jarraitu ala bere bidetik ekin, etxe bat edo lagunduko zion norbait bilatu eta, ahalaz, aurkitu. Anartean, eguzki ahul batek lainoa zulatzen zuen:
‎1978an, gure artean askok sumatzen zuen hurrengo urteotan, demokrazia finkaturik, negoziazio eta erreinsertzio operazioen artean, estu izanen zela borroka armatuan jarraitu ala gelditzeko giroa, bai eta norberaren egoeran ere. Borroka armatuan segitzen zutenen ondoan, beste batzuek utzi nahi izan zuten, egoera pertsonalaz edo (eta) konbikzio politikoengatik.
‎Inork ez daki nor den ETAko kupulan, baina barne borroka moduko bat dago borroka armatua jarraitzeko ala gelditzeko. Irtenbidea, presoengandik sortu behar da.
‎Abrams doktoreak niri utzi dit erabakitzen jarraitu ala ez.
2022
‎Bat batean badatorkit oroitzapen bat: NATOri buruzkoa, hain zuzen ere; zehazki, Espainiako Estatuan NATOn jarraitu ala ez erabakitzeko egin zen erreferendumarena. 1986ko martxoaren 12an izan zen, Felipe Gonzalezen gobernuak deituta.
‎Alberto Latorre koordinatzaileak adierazi duenez, akordioa «apur bat motz» geratzen da, «baina bada zerbait». Jakinarazi du elkarteak dituen 800 bazkideek laster erabakiko dutela grebarekin jarraitu ala ez.
‎Negoziazio epea bukatu da, eta Irizarrek, enpresaren jabeak, 38tik 25era murriztu du kaleratze kopurua, baina ELAk (hiru ordezkari) eta LABek (bi ordezkari) duela 40 egun hasitako lanuzteari eutsiko diote. CCOOk (lau ordezkari), berriz, afiliatuen esku utzi du grebarekin jarraitu ala ez erabakitzea. Horiek hala, ekoizpen plantan behintzat ez dago jardunik.
‎Liburu amaieran zerrenda luze bat dator emanaldietan ikus entzuleen erosotasuna eta segurtasun sentsazioa zartatzeko balia daitezkeen ekintzekin: entzuleari belarri bat miazkatzea, denen artean saioarekin jarraitu ala ez jarraitu bozkatzea, ikus entzuleen arteko sare sozialetan zabaltzen duten profilak denen artean eztabaidatzea...
‎JxC Junts Per Catalunyako zuzendaritzak erabaki du oraingoz ez dela Kataluniako Gobernutik aterako; hain zuzen, militantziaren esku utzi du gobernuan jarraitzeko ala ez segitzeko erabakia. Datorren astean egingo dute kontsulta:
‎" Oronak eta Ulmak egindako Batzar Nagusietan, bi kooperatibek Korporazioan jarraitu ala ez bozkatu dute. Azkenik, emaitzak izan dira bai Orona bai Ulma baja izatea Mondragonen.
2023
‎Lotsagabe, elurrak ikasleen ariketa itzuli egiten dit eta neu naiz orain dilema bat daukana. Saioarekin jarraitu ala ez jarraitu, hori al da auzia. Gogoeta asko pilatzen zaizkit buruan, ikasleek lepoak luzatzen dituzten bitartean, herria tapizatzen duen asfaltoa estaltzen ari diren elur maluta handiak ondo ikusten saiatuz.
‎«Hotza ere izugarria zen, 25ºC inguru. Behin baino gehiagotan, zalantza egin genuen jarraitu ala ez, baina aurrera egitea erabaki genuen». 15:00ak aldera heldu ziren gailurreko erlaitzen azpira, zailtasunak bukatzen ziren lekura.
‎Eñaut Yasmineri email bat idazten hasi zen, Hubert Vermandoisen liburua irakurri zuenean. Une batez dudatu zuen mezuarekin jarraitu ala telefonoa hartu, beste garai batez eginen zukeen bezala. Harremana urrundu ahala, telefonoak telefonoz deitzeko funtzioa galdu ahala, mezu elektronikoa bihurtua zen erosoena eta ohikoena.
‎Mokorretara heldu ahala, arindura igarri zuen gorputzean. Oinetan harri koskorrak sentitu, eta zalantza egin zuen aurrera jarraitu ala ez. Izan ere, urpean harri mardulagoak ere baziren, eta oker zapalduz gero, oreka gal zezakeen.
‎" Ez dira garabi gehiago atera, ez du beste inork lanik egin."" Eta OGTkoek? Zerbait esan dute?"" Barkamena eskatu dutela, deskuidu bat izan zela."" Deskuidua?" Kosta egiten da sinestea, are gehiago grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko batzar berria eskatu dutenean. " Gertakari" honek jokoaren fitxategia aldatu duela diote, jendeak ez duela gehiago eusten soldata kobratu gabe, eta ezin dela gehiago itxaron:
‎" Gertakari" honek jokoaren fitxategia aldatu duela diote, jendeak ez duela gehiago eusten soldata kobratu gabe, eta ezin dela gehiago itxaron: bozkatu egin behar dela grebarekin jarraitu ala ez, baina, Martinek ongi azaldu zuenez, berrogeita hamarrek ezinen dutela bozkatu, emaitza ez baita baliozkoa izanen. Asanblada tranpa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
jarraitu 79 (0,52)
jarraitzea 10 (0,07)
jarraitzeko 4 (0,03)
Jarraitu 1 (0,01)
Jarraitua 1 (0,01)
jarraitua 1 (0,01)
jarraituz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia